Zu, Anjel Lertxundi

Page 1

Juan San Martin Liburutegia

Idazlearekin “Harixa emoten”

Anjel Lertxundi Zu

Antxon Narbaiza, 2016-10-04


Anjel Lertxundi: Basqueliterature.com http://www.basqueliterature.com/es/Katalogoak/e gileak/lertxundi Wikipedia https://es.wikipedia.org/wiki/Anjel_Lertxundi Euskomedia http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee96624


Zu, Anjel Lertxundi, Erein narratiba, 277 orrialde, Donostia, 2015 Nobelaren egitura 277 orrialdez hornitua eta sei kapitulutan banatua dator nobela, ondoko izenburuekin: Zoria lege, Berriro igo nauzu, Pozoiaren mintzoa, Limoiondoa gainezka, Zetazko izararena, Ez da amaia. Ohartuko gara kapituluok luzera berekoak direla, hurrenez hurren: 44, 54, 54, 54, 54, 55 orrialde dituzte. Izenburuok gainera, euskal letren historia hurbileko hotsak dakarzkigute: Zoria lege (Jon Etxaide), Berriro igo nauzu (Lizardi), Pozoiaren mintzoa (Xalbador)...

Haria Narrazio honetan Zu, emakume ezkondu baten bizitzaren parte bat kontatzen da, jarraian aipatuko dugun data zehatzetik honantz. Hain zuzen, data hartatik hona –liburuko azken hitza idatzi izan den unera arte–; oinarrioinarrian aipaturiko emakumearen borroka minbiziaren kontra kontatuko da. Amaitu ez den borroka. Kontakizuna emakumearen senarrak idatzia da, horretarako 3. pertsona baliatzen duela, lehen begiratuan hark kontatzailearen betekizun soila hartuko balu legez, hasiera-hasieratik gure arreta berehala piztuko duen Zurekingo harreman berezia eta erakargarria sortuz. Narratzailea eta protagonistaren arteko harreman zabal horrek gehi Zuren identifikaziorik ezak, biografia soil bat izatetik aldentzen du kontakizuna. Egoera berri eta larriaren aurrean, Zu eta senarra elkarrekin daude ia une oro baina helburu bakar bat dutela gain jartzen da kontaeran zehar, mezu garden eta eder bat zabalduz: bizitzen jarraitu behar dugu inoiz baino gehiago, bizitza bera arrisku bizian dagoen honetan. Narrazioko emakumearen bizitza arrunta izan da gaur arte. Gaur hori, “orain” hori, hor goiko datatik aurrera eraldatuz joango da “sarkin” bat, intrusoa haren gorputzean sartu baita.


Sarkin horrek egoera berrira, gorputzarekin batera gauza asko aldatzen baitira, ezinbestez egokitu beharra ekarriko dio Zuri eta, bidenabar, senarrari. Denbora berria datorkio Zuri, non lagun-gaixokide berriak ezagutuko dituen, solidaritate berriak, tristura berriak.

Izenburua, data eta galdera Hasteko, Zu izenik gabe dator, Zu anonimo bat da. Emakumea. Baina bere barruan irudika ez ezik ikusi ere egin litezke, tamalez, munduan barrena, gaixotasun larriak jotako hainbat eta hainbat emakume eta gizon. Horregatik, egilearen erabaki ezin egokiagoa gure ustez. Bigarrenez, data ahantzezin bat plazaratzen da: 2012-07-19koa. Hots, Zuri gaixotasuna aurkitu ziotenekoa. Hirugarrenez, Zu protagonistaren galdera dator: Zergatik niri? Galdera berriro Galdera garrantzizkoena Zuk bere buruari egiten diona da (bat bitan banatua): Zergatik niri?>Zergatik ez niri? bilaka daitekeena. Zergatik erori ote zait niri zorigaiztoko gaixotasuna? Erruduntasunetik (“zerbait� egin dut oker, bizimodu txarra izan dut orain arte...) pentsamendu neutrora, horrelakorik esatea posible bada behintzat, igaro liteke kaltetua (“horrela gertatu da, gertakari oro objektiboa da, ez dago beste irakurketarik�). Galderaz blai dator bada, liburua, gaitza eta bizitza, bi kontzeptu horien arteko dialektika, zelanbait esateko, etengabea delarik.

Senarra narratzaile Senarra da kontaeraren haria daramana Zuri buruz ari delarik ia etengabe, eta, noizbehinka bere buruaz ere hitz egiteko baliatzen du. 3. Pertsonan idatzia dago, lehen pertsonan idatziriko pasarte labur batzuk salbu. Sigisagako bide bat bailitzan, bikotearen aurreko bizitzaren hainbat pasarte barneratzen

dira

narrazioa

bere

orokorrean

aberastuz

eta

ekoizpen

biribilduagoa ematera iristeraino. Senarra bere familiarena hasteko eta Zurena gero, gaixotasunaren arteko harremanaz mintzo da, beren inguruan gazterik ezagutu izan zuten egoera baita. Horrela, gaixotasunaren harako


zuhaitz genealogiko makabro baina guztiz erreala osatuz liburuan barrena, Zuren aurrekoen artean gaixotasun larria jasan izan zuten zenbaiten kasuak aipatzen dira. Baina isuri den mezua bestelakoa da, alegia, lerrorik lerro berretsiz dator: Ars Vivendiari buruz asko jakin behar luke norbanakoak, askoz gehiago, horrela zeharbidez Ars moriendiz ere askoz gehiago jabetuko bailitzateke. Eta honetaz guzti honetaz zera azpimarratuko genuke, hots, hitzari ematen zaion garrantzia. Hitzak zerumuga luzatzen digu, lauso dena oskarbi utz dezake. Hitzak min eman diezagukeen bezala, hitzak, hemen eta orain, baliabide bikaina izango dugu etsialdian gure agian esperantza laburrean.

Hitzaren garrantzia Zer esanik ez dago ebidentziaren aurrean gizakia euste punturik gabe geratzen joan daitekeela bizitzan. “Gauzak gaizki doaz eta okerrago joan litezke” pentsamendu nihilistaren aurrean, zer egin? Olerkariak behin esan zuen

bezala:

“hitza

geratzen

zaigu”.

Une

horretan

agertzen

zaigu

narratzailearen ahots indartsua. Batzuetan irmo, enbata guztien artean bizitzaren zentzua, bizi beharra ezinbestekotasunaz ari denean, bestetan, neurririk gabe, gaitzaren kontra ozenki altxatzen denean. (Ikus geroago 109110. orrialdeak). Hitza gainera, terapia ere izan liteke. Zuren tristura erakusten duen isiltasuna estaltzeko, senarra apurtuko du hura: “Isiltzen denean, eta triste badago, ez dakit zer egin, eta nire hitzekin betetzen saiatzen naiz isiltasuna” (Beltzak gureak dira). Eta bere hitza aski ez zaionean, munduko literaturan izan diren eta diren idazleen aipuak ekartzen dizkigu, pentsamenduen lagungarri edota baltsamo goxo izan daitezkeelakoan. Esaterako, aipatuak dira, besteak beste: klasikoak, Horacio, Ovidio, Terencio, Leibniz, herenegunekoak, Rousseau, Tolstoi, Txekhov, atzokoak, Beckett, Brecht, Camus, Cocteau, Heidegger, Marais, T. Mann..., gaurkoak, Modiano, Montale, Sontag...Gaixotasuna hurbiletik ezagutu duten euskal idazleak ere hor daude: I. Zurutuza, J. Aranzabal, Juan Mª Irigoien...


Nolabaiteko bakardadean lagun bihurtzen dira. Inork ez baitu, ezbailuke etsikortasunerako amildegirik erakutsiko.

Gaixotasunaz gehiago Literatur egileen bizitza eta pasadizoen irakurketak gaixotasunaren ustezko alderdi onak aurkitu nahi lituzke narratzaileak. “Gaixotasunak zentzuak zorrozten ditu”. Edota “Gaitza, gailur espiritualaren atari da”. Horrelako esanak barreiatzen dira kontakizunean barrena. Gaixo ibili ziren hainbat artista handi ditugu lekuko. Politak dira Chopin eta Txekhoven aipamenak. Edota Susan Sontag-enak. E. Brönte, Becquer..., luzaro gaixo egon ziren idazleak ditugu, besteak beste (148-149. orr.) Jakina, gaixo asko idazle handiak izan dira, baina baita idazle handi asko osasuntsu bizi izan dira ere... Gaitzak, erremedioak eta gaixoak osatzen duten hirukoaren halamoduzko harremanez kanpo, liburuan zehar gertakari, aforismo, ateraldi, gogoeta, eta beste hainbat gai aurkituko ditugu. Denak balio lezake espiritua lasaitzeko, gogoa berritzeko.

Hitz jokoa Eta bitxia da hitzen jokoa. Euskaraz bizia badiogu, horixe diogu, hark berekin ekarri beharko lituzkeen esperientzia aberasgarriak, une atseginak, inoiz amaierarik izan ez dezaten lagun arte pozgarriak. Eta abar, eta abar. Etsaia, ostera, ber bertan du biziak, hots: ezar diezaiogun hitzari min berba aurretik eta minbizia izanen dugu. Gainera hitz biak, berez, ez horren antagonikoak, elkarren artean ez horren etsai, (mina, jaiotze egunetik bertatik sentitu ohi dugu!), baina euren arteko batasunak, batasuna? nola da posible hori, antagonikoak, guztiz kontrakoak badira? Nola da posible hitz horren kontrajarriak lotzea, soldatzea? Nola hemen gauden denok ezagutzen dugun esanahi malapartatua ematen ote digu? Egia da, osasun munduak beti errepikatu ohi duela minbizia paradoxa bada ere, bizi, biziegi dauden zelulek osatzen dutela, abiada bizian gorputzean barrena zabaltzen direlarik. Gaitza daramaten zelula bizidunak. Zelako paradoxa!


Etsaia uxatu behar larriak badu atsedenaldirik, noski. Hitzak balio lezake umore puntua ipintzeko ere. Irudi perfekto bezain asaldagarria erakutsi digu senarrak Zurekin dagoela: Askotan, ia oharkabean, umore beltza ateratzen zaigu. Ikasten ari gara: tabua baztertzeko, ez dago hura (bitxoa, minbizia) gure eguneroko

solasetara

gonbidatzea

bezalakorik

–hator,

hator,

elkarrekin afalduko diagu—. Eta munstroak etxe-sarrerako kakoan uzten du ilaje beldurgarrizko bere longaina (59. or.) Literatura ulertezina litzateke gaitzaren existentziarik gabe esaten digu narratzaileak, eta, froga gisa, dozenaka aipamena dakartza liburuan barrena haren inguruan esan izan diren ele asko bilduz.

Etsaia eta sendagaia Etsaia munstroa da baina berari aurre egin behar dion kimioa? Gerra simila erabiliz, gaixoak etsaia du bere barrenean eta hari oldarkor egiten dio eraso sendagaiak gudu gupidagabe hartan. Irudi luke zenbaitetan bake giroan armarik gabe dagoen zibila izango dela beti bezala kaltetuena? Kontraesan horretan bizitzera behartua dago eria...

Kimioa gaitzaren kontra Esan berri dugunaren haritik, gaitzaren kontra hura uxatzeraino zuzen jardun beharko lukeen kimioak, hain zuzen, berak ere jasoko ditu Zuren senarraren hitz zatar etengabeak (puta, putakume)1. Eta arrazoi du, kimioa iraintzean, bizitzaren endekatzea du seguruenik buruan narratzaileak, ez du nahi, ez luke gogoko, Zurentzat edozein preziotako biziraupena, bizitza nahi du adjektiborik gabe ahal den neurrian. Zenbat eta luzeagoa, doilorragoa den bitxoa, putakumearen erasoa orduan eta ozenkiago aldarrikatu behar da, bizitza beraren balioa, bizitzaren absolutoa. Gaixotasuna bat eta bakarra da, ez du zirrikiturik uzten, bada bizitzak ere badu hartatik zer ikasi, paradoxa bada ere: arnasarik dugun bitartean, bizia, bizitza, alegia, bizi behar dugu, hura ukitu, sentitu, dastatu.

1

Gaitzari ere, zuzentzen zaio mespretxuz edo: “sasikume handi sekulakoa� (36).


Nobela bat? Tratatua? Norbaitek pentsa lezake liburua irakurri aurretik, monotema batek inarrosten duela narrazioa, alegia, Zu protagonistaren gaixotasunaren mila aurpegiak ehuntzen arituko dela narratzailea, edota tristurak ito egingo duela egilearen asmo ona, trukulentziara eramateraino. Baina ez da halakorik. Anduren prosak intentsitate neurtu bat darabil. Badaki gai batek zenbateraino eman lezakeen, eta, hartaz irakurlea gogaitu baino lehen, beste gai batera jauzi edo estilo aldaketa nabarmenak egingo ditu. Halere maiz ezintasunaren gogorrak bere idazkera gogortzera eramango du. 109-110. orrialdeetan adibidez, non gaixotasunari zuzentzen zaion, minbiziari, alegia, hitanoz. Narratzaileak eginkizun zaila du, gaitzari aurrera egitea, hitzarekin besterik ezean, hura desmitifikatu nahian: “Naturaren manifestazio bat haiz, zerri aparta hori, ez besterik. Aurrez aurre gaudek; errespetu diat, beldurrik ez�. Bizitza, gaixotasun larria, heriotza, gizakiaren jarrera...Anduk ongi dokumentaturiko lana idatzi du, non gaixotasunaren eta haren inguruko erreakzioak irakurri dituen, 300etik gora idazle eta izen propio agertarazi dituelarik kontakizunaren plazara–arestian aipatu ditugu haietako batzuk–, halako tratatu baten itxura eman diolarik liburuari. Zu gauza asko baita, gaixoaren eta eritasunaren harremanaz kanpo. Nobelan giza harremanak aztertzen dira, gaixotasunak gaixoen eta, batez ere, hurbilekoen artean sortarazten dituen jarrera eta umore aldaketak barne; bikote harremanak ahaztu gabe: dekalogo bat bailitzan ikus litezke, nola bikote bizitza bat iraunarazi ez ezik, zer egin bien arteko oreka zailari ere eusten. Zu, beti ere historia da; esaterako, protagonisten bilakaera erakusten digunean: erlijio katolikoa kontzientzien jaun eta jabe zen garai hartatik egungo ustezko sekularizaziora. Egoki datoz autu honetara, nola liburuan erritoa eta fedea bereizten diren, zer den azalekoa zer barrukoa. Historia bada, nola jasotako erlijio irakaspenak ordezkatuak izan diren gure protagonisten artean. Eta beste erakutsi bat, alegia, fede zehatz baten galerak ez duela adierazi nahi gizabanakoak, hura ukatzean osin beltzenean erortzen denik, aitzitik, etikaren balioak eta espirituaren irekitasuna giza harremanen lehen mailara erakarriz, bere burua beste borroka baten ikusten duelako aldarria egiten duelako baizik.


Irakurketaz gogoeta laburra Andu Lertxundiren lorpenen artean ez da txikiena izango hark liburuan barrena erabili duen gai nagusiaren metodo eta trataera. Izan ere, liburua irakurtzen duen irakurleak ez ditu gaixotasun larri baten bilakaera eta gorabeherak soil-soilik aurkituko. Kontakizunean bikote baten jarrera agertzen da beroietako bati minbizia diagnostikatu diotenetik. Zorionez bizitza minbizia baino askoz gehiago dela erakutsi nahi da, nahiz eta bigarrenak lehenengoa baldintzatzen duen. Bizitzari kantu bat dago hemen, erresistentziatik egina badago ere, gogoeta irekitik gehiago introspekzio soiletik baino. Laburbilduz, Zu nobelaren baitatik bi erakutsi eder atera ditzakegu: 1.- Esaten ari garena, behin eta berriro azpimarratuz, bertan kontatzen dena, bizitzaren aldeko aldarri bikaina dela eta, 2.- narrazioan zehar nagusitzen den bizitza beraren ikuspegi laikoa.


HIZTEGIA Abail-abail: erori-eroria Abelera: gipuzk. egoera Apote: txerri arra. (Eibarren, apota, apotan ibili, eme bila jardun). Arranpalo (begiak): zabal-zabalik Barrandatu: espiatu Bezatu: animaliak hezitu Buruments: bururik gabe Buiatuak: puztuak Elorrioak: nekeak, estualdiak Eri-anda: ohatila Erregadiatu: ureztatu Erretxin: pipertuta, haserre Giltza-bilur: eskuburdin Ile-malo: ile maluta Ilements: ilerik gabe Korromioa: gorrotoa Longaina: kapa Mehatsak: meharrak Muskuilu: (errata dago liburuan muskuluak agertzen da) Oinazetu: Oinazeak, minak jo Oka egin: Gonbitu egin Senperrenak ikusi: Kristorenak... Txandrio: txara, leku zikina Txegoste: dijeritze



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.