Asier Serrano, Linbotarrak

Page 1

Juan San Martin Liburutegia: “Harixa emoten”

ASIER SERRANO, LINBOTARRAK

Antxon Narbaiza, 2016-11-15


Asier Serrano:

Wikipedia https://eu.wikipedia.org/wiki/Asier_Serrano Historias de rock http://historiasderock.es.tl/Asier-Serrano.htm

2


Linbotarrak Asier Serranoren Linbotarrak poema liburua, beste Ate osteko itzala olerki lanaren ostean dator; oraingoz, haren azken poesia lana dugu. Liburu biok sarituak izan dira, ez nolanahiko sariekin gainera, batez ere, bigarrena. Lehengo aipatu dugunak Irun Hiriko XLI Saria irabazi zuen, eta, ia jarraian dator gu orain iruzkintzen saiatuko garen bestea, Linbotarrak1, zeinak Xabier Lete III. Poesia Saria jaso baitzuen. Zer da Linbotarrak? Baina, hasteko, Linboa. Zer da Linboa? Espainiar hizkuntzaren DRAEri jarraituz: “Bataiatu gabeko jende zuzena, haurrak, batez ere, hiltzerakoan doazen lekua.” “Bibliaren arabera, leku hura non antzinako santu eta patriarkak geratuta dauden, gizateriaren erredentzioaren zain” Beraz, hasteko, pentsa liteke Asier Serranoren poemak Nonbait horretan, geldi, halako impasse batean, zerbait edo norbaiten zain dauden pertsonak, protagonistak, irudikatu nahi dituela. Jakina, protagonista horien egoera, agian, gaztelaniaz “estar en el limbo” linboan egoteak duen hirugarren esanahitik atera dezakegu? Hots, lelotuta, distraituta egotearekin? Beno, uste guztiak utzi, ustel gerta dakizkigulakoan, eta goazen liburuan harian murgiltzera.

Olerki bilduma Hasteko, esan dezagun 39 poema osatzen dutela liburua. Pamiela argitaletxearen edizioak badu zer aipa. Marrazkiak, adibidez, ez daude eritzira jarrita. Hain zuzen, liburuak Nikolas de Lekuona ordiziar margolari, fotografo eta marrazkilari surrealista zoritxarrekoaren fotografiak dakartza2. Ez da seguruenik azalaren eta barruko bi irudien presentzia liburuan, gustu kontua soil-soilik, 1936ko gerrak akabatu zuen pintore gaztearen balizko proiekzio bikaina egoki dator liburuaren tematika zenbaitekin.

Ikus Linbotarrak-en iritzi kritikoa, besteak beste: Javier Rojo, “Ametsak difuminatzen”, DV, 201608-27. 2Nikolas de Lekuona, 1913-1937, Gerra aurreko abanguardiako mugimenduaren partaide izan zen. Bonba batek hil zuen. 1

3


Zer esan olerki liburu honetaz? Maiz esan izan da, beste literatur motetan baino askoz gehiago, olerkiari buruzko iritzi kritikoa irakurlearen gustuaren begietan utzi behar dela. Bego iritzi hori baina gu gure aldetik Asierren poemon irakurketa egingo dugu, halako irizpide bat osatu ahal izateko. Serranoren lanean prosa poetikoa lantzen da nagusiki non perpausak bere osotasunean eskaintzen diren elipsi edo bestelako baliabide bereizirik gabe. Prosazko lan bat bezala irakur daitezke, beraz, izan ere, ez da beraietan aparteko fenomeno fonikorik nabari. Bestalde, ongi dakigu olerkigintzan poemaren taxuak, eiteak duen inportantzia, alegia, edukia, hots, hari darion mezua, garrantzizkoa dela onartu arren, zer hizkuntza baliabide eta nola erabiltzen diren dugu arreta puntu. Nola esaten den aurrenik agian, bertsokera, musikalitatea, baita nola gauzatzen diren literatur fenomenoak: sinbolismoa, metaforak, aliterazioak, sinestesiak eta abar, edukiaren gakoa, alegia, zer adierazi nahi duen egileak, formarekin sintonia estuan egiten direlarik. Olerkietara itzuliz, lehenengo eta behin azpimarratuko genuke Serranoren baitan irudiak duen indarra. Berdin dio beraiek hiperbole izugarriz janzten baditu ere, absurduaren gailurrean, maiz surrealismorik gordinena irudikatuz. Berdin, erabateko irudi irrazionalak badira ere, edota desatseginak ere sor balitzake ere irakurlearen baitan, eskatologikoak bihurtzeraino. Horrek guzti horrek ez du arestian adierazi duguna baztertzen, idazleak bere irudimenari ahalegin berezia eskaintzen dio irakurlea harritzeraino. Olerkien jitea Olerkiotan arestian aipatu ditugun parametroetatik abiatuz, badira jolas bezala eratuak diruditenak, hara nola, hasierako Mehatxupean (11) non umorea eta orijinaltasuna eskutik datozen. Badira, berriz, liburuaren izenburuari begira, Linbotar izatearen berezitasunak eta, zelanbaiteko orijinaltasuna adierazten dutenak (19, 71, 89). Badira, halaber, narrazio itxiaren erara, hasi eta buka, ehunduak: Hormak (25), Eutanasia (31), Herentzia (35), Motiboa (73), Adiskidetasuna (83). Gutxi dira poema “politikoak� edo dei genitzakeenak, Egurra (45) dugu beroietako bat, oso mundutarra, non kronika zehaztua egiten duen idazleak ironia handiz, desioak eta errealitateak nahasten dituela. Hizkuntza eta herria (61) dugu aipaturiko sail horretako beste poema bat, bertan poeta etsikor ageri da beste behin honela dioenean: “Ez gaitezen engaina, herri hau ez zaio inori axola� adierazpenarekin amaitzen duela poema.

4


Ni eta Zu Bere aurreko poema liburuan bezala, (Ate osteko itzalak, 2016, Alberdania), Ni eta Zu bikotea ezartzen du poetak, zenbait olerkitan. Ni eta Zu erretorikoak izan litezke; nolanahi ere, eta aurreko liburu hartan antzera, Ni eragile, protagonista nagusi bat du poemarioak, gertakariak eragiten edo, jasaten dituena. Ni horri baina, eragile bada ere, (gutxitan da Zu, emakumea, mintzo, Aitortza Eguna (15), eta, paradoxa bada ere, azken olerkian Behar zuena (89), poemetan esaterako), sarri kontrajartzen zaion Zu bat dator gero, ustez protagonismo gutxiago duena baina egiazki erabakitzaile dena. Ni hori erresumindurik ageri da, bai baitirudi, beti dagoela zerbait edo norbait bat Zurenganakoa apurtzeko, eteteko. Arestian aipaturiko poema sorta biak ditugu salbuespen. Behar nuena horretan, adibidez, ni agintzaile, gotor bat, omniszientea ageri da. Irudi luke aldaketa dagoela honetan. Zuk hartzen baitu Ni-ren rola poema multzoan, gainerakoetan ez bezala.

Formaren inguruan Hiztegi berri bat sortu nahi balu bezala, hemen hitzek, “objektuek” eginkizun harrigarrietan jarriko ditu poetak. Eguzkiak, ilargiak, botere berezi bezain harrigarriak dituzte. Esaterako, eguzkiak zurrunga egiten du (15). Ilargiak, berriz, “eguzkia ez den beste izar bat sodomizatzen duenean ere”. Beste behin, “ametsak esnetan irekitzen utziko dituela eta biharamunerako arrozesnea gertatu” dio. (37). Absurduaren mundura hegan egiten jarraituko du, “musikak, hitzak, zenbakiak zalabardoz ehizatuko ditugu” idazten duenean bezala (79). Beste horrenbeste Negar berria poeman non “amuarrainak hartzaren garroez ehizatzeko giro dago” dioen (13). Irudiekin, egoera sinestezinak irudikatuz, poetak gozatu egiten duela dirudi. Inoiz, esango genuke poema crescendo batekin amaituko duela. Aitzitik, horrelakorik espero dezakegunean, prosaikotasun handienarekin amaituko du berea. Honelakoak aurki ditzakegu, adibidez, Hegaberak azokan olerkian (21), non esajerazio izugarriekin hasiko den: Goizalbaren azokan .....; bertan hiperbole bati beste handiago bat darraio, eta, intimismo apur bat ezartzen duelarik: “zure argia, nire argia eta biotako inork ezagutzen ez zuen beste norbaiten egia”..., bertso horien ondotik, batzuek besterik espero genuenean, poetak, ostera eta, azkenean, bertsook arruntasun handienean amaitzen ditu, “bihar azoka eguna da eta badut menua pentsatua hegabera sukalkiari laguntzeko”. Alegia, sarrerako hautuari itzuliz amaitu du.

5


Bestalde, inoiz gramatika legeak apurtzear darabil olerkariak. Esaterako, Etxe txiki bat (49) poeman, emendiozko juntagailua eta ageri da, berez juntagailu hori semantikoki hurbiltasuna behar duten perpausak lotzeko erabili ohi da: “Orain ilargi beteko gauetan zeruak nire biriken erradiografia dirudi, eta bainuontziaren uraren mareak behera egin du ikaragarri�. Baditu tankera honetako gehiago, eta horiek, teorian loturarik gabeko edo inkonexoak jo ditzakegun perpausak lotuz. Horregatik kritikak dioen bezala, irudi poetikoak “gehienetan ageriko loturarik gabe�, txertatuta daude.

Gramatika arauak apurtzea, olerkariaren betekizuna Bertsokera Olerkiok errima librean idatzirik datoz; badira beraien artean narrazio tankera hartzen dutenak: has eta buka, nolabaiteko argumentu bati lotzen zaizkionak. Solemnitateari dei egiten diola ematen du olerkariak bertso hasieretan osagai gramatikalak errepikarazten dituenean. Baina maiz jarraian, arestian gogoratu dugun bezala, sinpletu egiten du bere jarduna. Gramatikazko osagai horiek aditz sintagmak izan daitezke. Esaterako, liburuari ekiten dion Linboa delakoan, non aditz bera errepikatuko duen bederatzi bertso hasieretan: Sortzen ari naiz/sortzen ari naiz... Perpaus osoa, lau aldiz, Gerra, (51), olerkian, Basoan tiro hotsak aditu dira/basoan.... Izena gehi aditza, kondairak dioena, olerkian, (65), kondairak dio, hitzak errepikatuko dira. Zerbait arranditsu luzatu behar digula dirudi baina hamaika aldiz sarrera errepikatuaren ondoren, hitzekin eta lekuekin jostalari dabil egilea bere iruditeria abian jarriz. Gerra, kondaira...hitz astunak, esanguratsuak dira baina egunerokotasun gordinenak ere edo agian bera baino ez, interesatzen zaigu egiazki. Aditz laguntzailearen elipsia ez da oso ohikoa irakurtzen ari garen poema hauetan. Bestondoa (75) olerkia jo liteke adibidetzat. Horrela eginez olerkariak bizitasun handia ematen dio poemari: uzkurtu/amestu/bildu/errebisatu/konturatu....

Poesia eszeptiko-etsikorra Ez...baina.... Serranoren jardunak etsikortasunean eta zalantzan egiten du maiz igeri, Ez eta baina partikulen erabilera estrategikoak erakusten duen legez. Ez-ek etsikortasuna, eta baina-k, adbertsatiboa edo aurkaritza juntagailuak, oztopoa, erreparoa, adierazten dute, hurrenez hurren. 6


Poetak prosaikotik sublimera edota alderantziz egiten dituen jauzietan, bizitzako ustezko une traszendenteez barre egiten duela dirudi. Ironia du hor olerkariak bidelagun. Irudi luke bizitzaren osotasunezko mezu sakon-larriak, idealetan edo oinarritu litezkeenak, eszeptikotasunez ikusten dituela, beraietatik ihes eginez, halako samin-mingostasunez jantzirik. Ez dago ezer –ez inor– salbatuko gaituenik, beraz, lot gakizkion egunerokotasun apalari, landu dezagun orain gure barne bidaia. Ideia ustez sakon eta arruntak banatzen ditu poetak bere eta inoiz mintzagai duen zu indefinitu batekin; erosketen zerrenda (55), poeman esaterako. Honela dio poetak bertsoen akaberan: (...) “zugan pentsatu dut eta bi eskari baino ez dizkizut egingo: beste bizitza bat zuretzat eta belarri zuloetarako tapoiak niretzat”

Poema zenbaiten iruzkin laburra (1) Azken funtzioa (27-29) Azter dezagun adibide bezala, liburuko poemarik luzeena, azken funtzioa deitua, hain zuzen (27-29). Poema hau narrazio poemen sailean jarriko genuke. Hots, gertakari bat, istorio bat kontatzen digu, has eta buka. Antzeztokiko atea fortzatu du protagonistak, eta, nonbait “aspaldi autozentsuratua izan behar zuen monologoari” ekingo dio. Jarraian, protagonistak berak, letra etzanetan testuan, bere jardunari ekingo dio. Bikoiztu egingo den protagonista horrek bere testamentu literarioa aldarrikatuko du, horretarako subjektua aldatuz erakargarriago bihurtzen duelarik kontakizuna. Heriotza, Apokalipsia, azken orduko asko agertzen da bertan. Eta amaieran, aitorpen harrigarri bezain etsigarria: “Lagun maiteok: gaur egun kolosala da Poesiarentzat, gaur bizitzari ongietorria emateko idazteari utziko diot”. Ondoren, antzezpenaren ondotik, nahiz eta “zeure buruari eskainia izan” narratzaileak zehazten digun legez, beste testu labur bat dator eta, amaieran nahi bat, adierazten ditu poetak: (...) “eta denbora fikziozko beste bizitza bat antzezteaz akitu dadin itxaron”. Badu poemak gauza interesgarririk forma aldetik. Adibidez, elipsia, aditz laguntzailearena, lehen ahapaldian, hain zuzen. Hitz jokoak, quiasmo itxuran: gazteen hiletak zaharren bataioak. Laburbilduz, fikzioaren estasia dirudien poemak, ni umezurtz baten arrangura erakusten du, eromenetik gertu.

7


Surrealismoak ez du lirismoa baztertzen (2) Badirudi poemagintza surrealistak, bere tasun eta keriez betea, olerkariaren adierazpide intimoa, inoiz lirismo ukituekin, eragotzi egiten duela. Baina onartzen badugu poema bat beti ere olerkariaren barne bidaia dela, edonolakoa izanik ere, Asierren poemagintzan ere ez dira gutxi ukitu hori daramaten bertsoak. Adibidez, Negar berria (13) poemaren amaiera oso hunkigarria da: “Gure oheko burkoak izotzezko blokeengatik ordezkatuko ditut elkarri aitortzen ez dizkiogun ametsak izan dezaten non kontserbatu”. Beste lagin bat dugu Besarkada poeman (41) non irudi, egoera, eta abarren ondotik, olerkiaren azken bertsoan lirismo xumea ageri den: “Zure lorategian sartzera ausartzen diren iraganeko urtaroek badakite agurraren besarkada betierekoa izango dela” (Ibid.). Bestalde, gizakiaren norabidearen zalantzak hirian ederki azalduak datoz Hiriak galdu zuena poeman (17). Nahasmendu horrek olerkaria deslekutu egiten du: “Ez zaitez larritu, pozik nator zugana, eta zaude lasai, zuk ez duzu nire zorionaren errurik” (Ibid.). Kondenatuak (33) poeman ea maitasuna gelditzen ote zaigun oraindik galdekizun dator. Proposamena (37) olerkian, bidaia sinesgaitzak egiten ditu protagonistak. Beste hainbatetan legez, subjektuak elkarrizketa du Zu anonimo horrekin. Hitz abstraktuak konkretu bihurtzeko zaletasun handia du poetak baita Zuri berari proposamen sinestezinezkoenak luzatzeko: (...) “Aral itsasoko ontzi ugertuetan arrain abisalen ezkatak arantzatu”, adibidez. Iraila (53) poema, berriz, egitasmoz, proiektuz beterik dator, beti ere olerkariak aurreikusten dituen baldintzak betetzen badira. Poema, poetikoki dotore hasten da: irailean sartu den trenak itsasoa agurtzen duelarik, beti ere absurduaren neurribideetatik eta poetak aurkezten dizkigun ezaintasun edo itsuskerien bidetik, “kafe azkar prestatua eta kiratsez betea baita”. Jainko Linbotarra (71) poeman, berriz, bere Jainkoarekin zelanbaiteko harremana du Ni-ak. Fedegabeak, agnostikoak dira protagonista eta, beraiei zuzentzen zaie Jainko bereizi hori, beti ere olerkariak gaiei ematen dien ukitu libianoaz. Azter dezagun orain Hemen poema (81) Arrangura darion poema da, non kontrajarpen garbia ageri den denboraren esparruan, hain zuzen, lehena eta oraina bereizten dira, denbora barruti horretan hemen/orduan bikotea ere erabiltzen duelarik. Denbora marka horiekin badirudi bereizten dituela poetak, alde batetik, ametsak, ilusioak, utopia posible izan zitekeen aldi iragan hura eta, egungo errealitatea non “maizegi bistaratzen dugun eklipse urdinaren distopia”. 8


Gauzak aldatu egin dira, izan ere “orduan hodeiaren itzala igandetako zapatekin zapaltzera egiten nuen nik bakarka korrika, orain” ... Ikus, halaber, bakarka/korrika kontrajarpena, Ni/zu, horrekin berretsia. Edota hodeia vs. lurra Utopiatik distopiara (okerreko lekura) egin du jauzi poetak, behin batean ametsa – gertagaitza bazen ere– bazeraman hura buruan gaztetxoak, orain nagusi bihurtu delarik, leku, paraje gaiztoa baino ez du ikusten; hots, “maizegi bistaratzen dugun eklipse urdinaren distopia” baino ez zaigu geratzen.

Azken hitza Asier Serranoren Linbotarrak poema liburuari buruzko iritzia emana dugu barreiaturik bada ere, orrialde hauetan barrena. Zerbait gehitzekotan esango genuke poemok XXI. mende honetako nortasun baten ezaugarriak erakusten dituztela. Hasteko, eta, gure ustez, nabarmenena, pentsamenduaren zatikatze edo fragmentazioa deituko genukeena. Oro har, ideologi(ar)en atertze bat azalarazten du: XX. mende amaierak izan duen aro istilutsuak bere lorratzak –gorabehera guztiekin– utzi ditu arlo guztietan. Etsipena, desengainua, aipaturik geratu den eszeptizismoa, belaunaldi berrien ezaugarriak dira3. Arlo soziologikoan, esaterako, gizabanakoarengan erakusten duena ikus daiteke bertan: gizon-emakumeen arteko harremanen aldaketa handia islatzen dute liburuan zehar. Oso sakon aipatuak ez badira ere, euskarak eta erlijioak aurreikuspen berriak eskatzen dituzte, batez ere bigarrenak. Laburbilduz, “jendearen” baitan zein pertsona mailan gertatu edo gertatzear diren bilakaera(k) ederki datoz islatuak liburuan. Egia esatera, horrelako planteamendurik ezinezkoa lirudike duela hogei urteko euskal poemagintzan.

Adierazgarria da, adibidez, Motiboa (73) poeman, non protagonista, emaginari bata lapurtu eta “inkubagailuan” dagoen lekura jaitsi eta bertan datzan jaioberriari egingo liokeen itauna, alegia, presarekin mundura etortzeko motiboaz. 3

9


10


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.