"6012" nobelaren iruzkina

Page 1

Juan San Martin Liburutegia “Idazlearekin harixa emoten�

6012 Karlos Linazasoro, Erein, 2018

Iruzkina: Antxon Narbaiza, [2018-09-25]


Wikipedian https://es.wikipedia.org/wiki/Karlos_Linazasoro AuĂąamendin http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/linazasorokarlos/ar-79424/ Literaturaren zubitegian https://zubitegia.armiarma.eus/?i=222


Egileaz bi hitz Gaur dakargun idazlea, Karlos Linazasoro tolosarra (1962), bibliotekaria lanbidez, Gipuzkoako familia ezagun bateko XX. mendeko hirugarren belaunaldikoa dugu. Atzera jotzen badugu, hor ditugu aitona, izen bereko Karlos Linazasoro, Altzeta gaitzizenez, (Plazentzia-Soraluze, 1899, Zumarraga, 1965) zeinak gaztetan Zumarragara jo baitzuen bizitzera. Etorri handikoa eta jardun sutsukoa izan omen zen EAJ-PNVko alderdikide eta mitinlari ospetsua. Askatasun aldia izan zen II. Errepublika garaian (1931-1936) aritu zen. Esaten da egunean bi eta hiru mitin ematen zituela beste hainbat herritan. Eta hain zen zolia eta abila bere jendarteko jardunean non entzule asko herriz-herri joaten baitzitzaizkion segika berari entzuteko irrikan. Gure Karlosek aitonaren figura gogoratuz eleberri bat idatzi zuen 1996an izenburu Altzeta zuena1. Orduan orain bezala, egileak bere sorterriaren inguruan jardungo du, lekuak, pertsonak eta bizipenak oso ezagun dituela frogatuz. IĂąaki Linazasoro aita izango da hurrengo belaunaldia ordezkatuko duena (19312004); hura ere arestian aipatu dugun partidu bereko militante. IĂąaki Tolosako demokrazia hasierako lehen alkatea izan zen, baita hizlari preziatua ere XX. mende amaiera inguruan. Gaztelaniaz nagusiki, baina baita euskaraz ere hainbat lan argitaratu zuen Gipuzkoako gertakari eta pertsonaien inguruan jardun izan zuelarik. Euskararen batasunaren aldeko borrokan euskara batuaz ere idatzi izan zuen, batez ere h hizkiaren erabileraz zebilen xextra handia zela eta, Linazasorok, euskara batuan h-aren presentziaren kontra liburu polemikoa plazaratu zuen: H gabeko umorea (1970). Gure gaurko Karlos honek olerkia eta ipuinaz kanpo, haur eta gazte literatura landu izan du liburuaren kontrazalean irakur dezakezuenez. Aforismoak ere ukitu ditu lan batean, baita nobela ere, hemen daukagun eleberria dugularik azken lekuko.

1

Altzeta, Karlos Linazasoro, Alberdania, 1996, ostiral Saila. Eleberriak Altzeta izeneko herriaren historia kontatzen du. Kontakizunak XX. mendea igarotzen du non Tolosaldearen bilakaera soziala zein politikoa agertzen den; ohituren aldaketa, garapena: herriaren hazkundea, trenaren etorrera Altzetara, prostituzio etxe baten bilakaera; ukitu umoretsua ere ez da falta: zoo baten kudeaketa bitxia herrian bertan aipatzen delarik, edota eski kirolaren sorrera eskualdean, frankismoaren garaia eta abar. Nobelak abertzaletasunari eta euskaltzaletasunari zeharkako omenaldia egiten die, besteak beste, orduko pertsonaia ezagun askoren izenak plazaratuz: Jon Andoni Irazusta, Antonio MÂŞ Labayen, Pepe Izagirre, Lizardi, Aitzol...


6012 Sinopsia Gure nobela honek ez du aparteko misteriorik, a priori. Berez, tren istripu arrunta izan behar zuenak, giroa endekatu, gaiztotu egingo dute; izan ere, zianuroak kalte handia egin dezake. Presidenteak –herriko alkateak–, susmo txarra hartu dio arazoari eta, gertakaria seriotasunez hartu nahirik, bere lanlekua, hantxe bertan geltoki ondoan jarriko du. Baina berak behin eta berriro zuhurtzia eskatu arren, istripuaren berria herrira zabalduko da eta jendeak larritasunez hartuko du hura. Biztanleriaren zati handi batek alde egingo du herritik, kotxez zein autobusez, T. ia erabat hustuta geratuko baita. Tentsioa increcendo joango da: manifak eta liskarrak gertatuko dira manifestari – “Batasundarrak” nonbait– eta guardia zibilen artean. Hiritarren artean heriotza bat gertatuko da –bihotzekoak jota, itxuraz–. Era berean, guardia zibiletako batek begia galdu bide du istiluetan. Anabasa hartan, eta kontraste bizian, denbora askoz astiroago pasatzen ari da tren geltokian non batzuek eta besteek ez duten presa handirik auzia konpontzeko, presidentearen haserrea sortuz. Gainera, beretarren nagikeriak ernegatuko du alkatea: kexu da udal langileen jarreragatik, udaletxea hutsik utzi baitute. Zinegotziek ere ez diote behar bezala lagundu. Alderdiko buruak ere ez dirudi gehiegi lagundu duenik. Presidenteak Kixotea dirudi, berak bakarrik armada oso bati aurre egin behar baitio. Bakarrik esan dugu. Bakarrik ez guztiz. Juan Mª ikuskariaren laguntza baitu: udal langile beteranoa, presidentearen kezkak eta ardurak apur bat lehuntzen saiatuko da. Ikuskaria honek emango digu nobelako ezuste ia bakarra.

Gertakaria hasteko Horren izenburu berezi batek, 6012 zenbakiak, merkantziak garraiatzen dituen trenaren zenbakia adierazten du. T. izeneko herrian errailetatik irten da eta...akabo herriko bakea. Errailetatik irtetea ez da berez tragedia, gure kasuan bezala, non istripuan hildakorik ez den izan. Baina trenak daraman azido zianhidrikoa ez da ahuntzaren gau erdiko eztula. Hark daramatzan 55 tona, alegia. Haren edozein aldaketak: eztandak, isuriak, katastrofea ekar litzake.

Data bat. historia Zer gertatu den T. izeneko herrian motzean kontatu ondoren, idazleak kontakizuna noiz kokatzen duen gogora dezagun: 1978. urtean gaude. Ez da edozelako urtea. Franco


hil eta hiru urte gero, demokrazia edo, nahiago bada, gero etorriko dena ezagututa, sasidemokrazia abian da. Udalak bai, baina erakunde bertokoak ez daude oraindik agintean. Esaterako, Ertzaintza. Horregatik batez ere, guardia zibilaren protagonismoa. Edozer delarik ere, bertan ditugu lehenengo udal demokratikoak, T-n adibidez, non alkate hasi berriak bere abilezia frogatu beharko duen, datorkion problemaren aurrean.

Fikzioa historiaren mesedetan 6012 liburuaren irakurketak bi eratako bidaia ahalbidetzen digu. Hasteko, fikzioan barneratzen garelarik, ohi bezala, edozein idazleren betekizuna da irakurleari egoera bat, gertaera baten inguruan bere mundu, bere interpretazioa, bere antzezpena nolakoa den erakustea. Fikzioaz gozatzen ari da irakurlea, baina, era berean, egileak eskura jartzen dizkion lanabesak baliatuz, T. izeneko herriak –hizki horrek zein herriz ari garen aise atzemango dugu, herria ez ezik noiz gertatzen den istripua ere zehazten baitzaigu– diktadura ondoko Euskal Herriaren egoera soziopolitikoa islatzen digu. Horra literatur zalearen bi irakurketak. Horra bada, besteak beste, literatur hizkeratik gure historia hurbilaren nondik norakoei hurbilketa. Crescendo etengabean garatzen da nobela. Istripu arrunt bat izan zitekeena –ez dago zauriturik, ez da leherketarik ere izan, gauez gertatu da gainera–, beraz, hastapen hartan inor gutxi ohartu da istripuaz. Baina narrazioa baldintza bakar eta biribil batek baldintzatuko du: zer gerta daiteke, baldin eta izen arraroko zisternak eztanda egingo balu edota gas isuri bat balego?

Bi protagonista nagusi Bi protagonista gailentzen dira beste guztiak oso axalekoak geratzen direla: Presidentea, beti ere hitz hori darabil narratzaileak, alkate berba, berriz, ez du, oker ez bagaude, inoiz erabiliko, bestea, ikuskaria deitzen dena dugu. (hemen ere paradoxa dirudi “ikuskari” figura hori erabiltzea, ez dakigun zein arrazoirengatik, udaletan lehen eta orain, idazkariak izan baitu botere edota eragin handia bertako gobernuan). Alkateak Iñaki du izena, 46 urte, eta demokrazia garai berriko 1. presidentea izateagatik harro dago. Juan Mari du izena ikuskariak, aldiz, eta gizaseme nagusia dagoeneko, jubilazioa hurbil duen gizasemea dugu. Alkateak, soslai politiko garbia erakusten du. Badaki noiz eta, batez ere, nola zuzendu (agian, ez beti bere urduritasuna lekuko). Hasi berria bada ere langintza hartan ezpal oneko enborretik dator: badaki zer esan eta zer ezkuta herriari, hizlari trebe itxurako (denborak eta etenak nola banatu baitaki), histrionismo hastapen bat ere erakusten


duela esango genuke, bere jarduna oraindik demagogiara iristen ez bada ere. Zuhur izan behar duenean zuhur izaten badaki (22). Baita kritikoa izaten ere: Alderdi Buruarekin, edota egoera larri hartan behar beste barneratzen ez diren zinegotziekin. Gertakari askoren lekuko izan den ikuskariak aldarte berezi bat eskaintzen dio berez oraindik politika munduan landu gabe dagoen presidenteari. Fede kontuan ere, Euskal Herriko bi muturrak erakusten dituzte: paradoxa dirudi baina zaharra, Juan Mari, agnostikoa da: “ikusi duena ikusita” (29), ostera, Iñakik, “Jainkoa sinesten du” (Ibid.). Juan Mari ikuskariak, zuhurtzia sendo baten jabea dirudi: arestian adierazi bezala, berak hartzen dio egoera sozialari hozberoa, berak aholku etengabeak ematen presidenteari. Izan ere, asko ikusia eta, suposatzen da, egoera asko bizi izan ditu, batez ere, bere udal bizitza luzean. Zuzen edo zeharka, presidentearen jarduera moldatu nahiko du gizartearen konplexutasunaren aurrean. Esaterako, istripuaren larritasunaz ari dela, honela diotso: “ez da komeni jendeak dena jakin dezan” (32) Ukitu trajiko-komikoa dauka gizaseme bion arteko berriketak, ikuskariak presidenteari atzera gabeko minbizia daukala aitortzen dionean. Presidenteak ez du horrelako gaitzik nahiz eta senperrenak ikusten ari den zorioneko zisterna dela eta. Berak adore handiko pertsonatzat jotzen duen ikuskaria bezalakoa izan nahi luke. Elkarri ematen dioten besarkadak bien kezkak berdintzea ez badu lortuko ere, haren bitartez bien arteko adiskidetasuna sendotuta irtengo da.

Etxekoei buruzko nobela bat? Behin nobela irakurriko dugula, irakurle bezala antzekotasun zenbait datozkigu burura, iruzkin honen hasieran aurreratu dugun legez. Agian ez genuke egin behar, baina edozein eleberritan egin ahal den paralelismoak egiteko tentaldia presente dago. Hots, testu batean agertzen diren egoera, pertsonaia eta bestelakoak, beste batzuekin konparatzeko joera hori itzuri ezina bihurtzen da. Eta Linazasororen nobela honek nabarmen erakusten digu arestian aurreratu dugun antzekotasunaren susmoa. Kointzidentziak aipatuz, Iñaki presidenteak, demokraziako lehen alkatearen izen berbera darama nobelan, eta, T. laburdura duen herri batean (nork ez du Tolosa buruan!) aritu zen alkate. Presidente honek etorri handia du, jardun errazekoa da, alegia, gure iruzkinean iradoki dugun bezala, antzezte ukitu batez. Horra, errealitatearen eta fikzioaren arteko antzekotasuna agertzen duten hiruzpalau ezaugarri.


Umorea tentsio uneekin nahasiz Arestian aurreratu dugun legez, umorea eta kritika nahasten dira narrazioan barrena. IĂąaki presidentea eta Juan Mari ikuskariaren jardunetan, adibidez. Badago, besteak beste, burokrazia eta borondate eskaseko funtzionarioen kritika. Zisterna husten zuzendu behar duten teknikariak esaterako, badirudi ez direla inoiz iritsiko. Gero hiru fasetan lan egin behar hura, hiru fasetan hilko direla esaten ausartzen da presidentea, apur bat eszeptiko. Argazki apur bat desitxuratu hartan, presidentearen ahaleginak eta dinamismoak, zinegotzi itxuraz axolagabe eta udal langile zuri samarren jarrerekin kontraste bizia erakusten du. Bestalde, presidenteari ez zaio mingaina trabatzen, ez guardia zibilekin ezta gobernadore zibilarekin gordin-gordin hitz egiten jartzeko. Lehenengoen erantzun mespretxuzkoak (ezin dio kapitainak informaziorik eman une hartantxe larrua jotzen ari baita), bigarrenaren zinikotasun neurtuari gehitzen zaizkio (lege hausleek euren botika jasoko dute trukean). Hari umoretsu horretatik jotzen du narratzaileak presidentearen harako erabaki hura kontatzen digunean: zisternak ekar lezakeen arriskua dela eta jendea beste norabait, arriskutik libre, alegia, nora eta eskolapioen etxera batera aldarazten dituenean. Kutsu ikonoklasta ikusten diogu erabaki horri, hain zuzen eskolapios erlijio ordena Tolosako ospetsuena baita, 1878. urtetik daramalarik bertako haur eta gaztetxoen irakaskuntzan.

Iritzi kritikoa 3. pertsonan idatzia, elkarrizketa bizi eta pipertsuekin, perpaus labur eta euskara ulergarri eta arazorik gabea erabiliz, Karlos Linazasororen 6012 honek Euskal Herriko une historiko batera garamatza: 1970ko hamarkadara zeinak frankismoaren azken erasoaldi gogorrak ekarriko dizkigun, borroka armatuaren ekintza esanguratsuekin txandakatuz, hara nola Carrero Blanco almirantearen hilketa (1973), akzio-erreakzio binomioari jarraiki. Laburbilduz, alde batetik, hamarkada Burgosko Prozesuarekin hasiko da (1970), Txiki eta Otaegiren fusilamendua eta urte bereko Francoren heriotzarekin jarraituz (1975) eta, ondorengoko diktaduraren amaiera ofizialarekin (ez haren erabateko suntsitzearekin) bukatuz. Nobelaren muinera joaz, nazioartekoaren homologazio bila arituko den sistemaren hastapena ezagutuko dugu (1978). Une haietan dena da berria: Konstituzioa, alderdi politiko onartuak, hauteskundeak eta abar. Garai hartan kokatu du egileak bere eleberria. Kontakizunak, oro har, ez du interesik galtzen. Giro sozio-politikoa aski ongi dago islatua, geroz eta nahasiagoa, geroz eta istilutsuagoa bihurtzen den egoera. Agian,


estereotipo bihurtzen da partidu politikoen soslaia. Oker ez bagaude, nominalki, “Batasundarrak” eta “Alderdikoak” baino ez dira ageri, beroiek ustez omen ziren bezala erakutsiz. Baina, gure ustez egileak benetan asmatu duen puntua izan da protagonista nagusi bion lanketan. Behin eta berriro azpimarratu dugun legez, Iñaki presidenteak eta Juan Mª ikuskariak joko polita eskaintzen diote nobelari, balio erantsia emanez. Akatsak akats, uste dugu Linazasorok aski ongi asmatu duela intra historia eta historia, oro har, elkartuz, eta, bidenabar, gure historiaren une historiko bat umorez fikzio bihurtzeko sasoian.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.