Gerezi denbora - Inazio Mujika

Page 1

Gerezi denbora Inazio Mujika Iraola

Antxon Narbaiza, 2016-01-11


Kri kak: Inazio Mukika Iraola Literaturaren zubitegian h p://zubitegia.armiarma.eus/?i=106

Hainbat elkarrizketa post honetan: h p://liburutegiak.blog.euskadi.net/e-rakurleak/e-dazleainazio-mujika-iraola/


Gerezi denbora, Inazio Mujika Iraola, Alberdania, 1999 23 kapituluk eta, azken orrialdeetan, eleberriarekin zerikusi handia duten bi prentsa ar kuluk osatzen dute 136 orrialdeko nobela.

Sinopsi laburra Eleberriaren ardatzak, esaten zaigu, egiazko gertakari bat du oinarrian. Hain zuzen, Valladolideko artzapezpikuaren bahiketa anarkista batzuen esku k. Egiantzekotasuna frogatzeko, narrazioaren amaieran egileak erantsi dituen prentsa ar kulu bi ditugu. 1936ko Gerra Zibila hasia da eta Euskal Herriko frontean ekialde k datozen errekete eta abarren aitzinamendua nabari da. Geroz eta handiagoa baita. Irundik Donos ara hurbiltzen ari da borroka. Testu inguru honetan diharduen anarkista taldexka batek bisita ezohiko bat hartuko du: Roman deitzen den apaizarena eta hark dakarren proposamena. Berez, gertakari faltarik ez duen narrazioak, korapiloa areagotu egingo du taldexka haren inguruan gertatuko diren ekintza ugariren harian. Gerezi denbora: kanta bat hizpide XIX. mendeko abes frantses bat dabil nobelan barrena, haren egileak, Jean Bap ste ClĂŠment-ek, Parisko Komunako iraultzaren partaidea bera ere, gerezia hartu zuen inspirazio iturri. Kantuan esaten den bezala, iruzkin honen azken orrialdean ematen ditugu haren hitzak, gerezi denbora maitasun eta festa garaia dugu, baina ondo baliatu beharrekoa, izan ere, oso laburra baita aldi hura. Protagonistak Aurreratu dugun bezala, 1936ko gerra malapartatuan bost anarkista Valladolideko artzapezpiku euskalduna, on Jose Joaquin Gorrochategui, askatzeko planean nahasturik gertatuko dira. Anarkista horiek, Amancio-Jetru, Andres-Karmen, Fructuosorekin batera, helburu harrigarri hartan nahasturik geratzen dira, nahita edo nahigabe. Beraiekin Roman apaiza euskalduna doa, artzapezpikua erreskatatzeko ahaleginean eragile nagusia. Aipaturiko ekintzaileek, anarkismoaren ohiko estereo poarekin bat egiten dute. Ekintza zuzena lehenesten dute, euren be ko demasiak aireratzen dituztela. Anarkismoaren militantzia sutsuan bizi dira, beroietako bat ez bezala, Andres, alegia, hain zuzen, pertsonaia honek distantzia hartzen du bere borrokakideen ondoan. Andresek, oro har, nobelan agertzen diren ideologia guz ekiko bere jarrera aurrerazale, liberala eta pentsamendu librekoa lehenetsiko du, baina, aurrera dugun bezala, eszep zismo ukitu batez. Amancio eta Fructuoso ikonoklasta erradikalak dira, zeinek handiagoa egin, zeinen handiagoa esan ari dira, elizaren ikonoen kontra, batez ere. Bestalde, nesken jarrera liberala eta ausarta nabarmenduko genuke, hori ere garaiko estereo poek gogoratzen diguten legez.


Gerezi denbora Anarkismoaren jardunbidea historikoki, ekintza izan da. Poli karen jokoan sartzea, zentzu klasikoan pentsatuta, saihestuz, “boterearen irrika� baztertu izan dutelako, hura baita –narrazioan aitortzen denez– “gure gaitzen iturburu handiena�. Ekintza zuzena, beraz, izan da, talde hauek be lehenetsi izan dutena. Zer esanik ez, gerra garaian, eleberri honetan islatzen den legez. Espontaneotasuna: lau anarkista hasteko Aipaturiko laukotearen barruan, Fructuoso daukagu, taldexkaren buru modukoa dirudiena. Amancio dator gero; honen soslaia ez da asko zehazten. Fructuosoren bik ma bihurtuko da, beronen sexu egarriak Jetru, Amancioren neska baitu helburu. Ekintzaile peto-petoak, zein baino zein, Amancioren kasuan gainera, kexa gutxi eta eraso ugari baitabil. Andresek eta Karmenek osatuko lukete hirugarren multzotxoa. Andres, gainera, narratzailea da: narrazioa gidatu ez ezik ekintza guz en izaera ere zehazten du. Andres da ekintzen eta jarreren termometroa, pertsonaia, zelanbait adierazteko, eklek koa. Karmenek islatzen du, bestalde eta, batez ere, epigrafe honen izenburuan ezarri dugun tulua, alegia, espontaneotasuna, bat-batekotasuna, bere jardueran. Ideologia(k): estereo poak eta ezustekoak Bilbo k Donos ara, frontera, abiatzen dira lau anarkista haien eta euren ekinbidean aurkituko dituzten pertsonen ideologiak erakusten dira eleberrian zehar. Hasteko, 1936ko gerraren hastapenean, elizaren indar izugarria ederki adierazten da: goi k (eliz agintariak), eta behe k, kristau elizkoiak, bikain datoz islatuak: artzapezpiku bahitua, Roman, apaiza, aurreikusten den bahiketaren eragilea, honek ere bere atzehistoria dakarrena, EAJ-eko “jeboak� (orduko izengoi gutxieslea PNVko militanteei leporatzen zitzaiena) eta eliztarrak oso, Valladolideko obispoa kosta ala kosta babesteko prest agertzen bai ra, nahiz eta jakin, eliz agintariek erreboltatuen hautua egin dutela. Giro erlijioso harekin talka egiten, talka zaratatsua, anarkistak ditugu, ikonoklastak erabat, biraolariak, beren izugarrikeria “plas koak!� erakusten dituztela. Beroietan nagusi Fructuoso delakoa dugu, hitzezko eta egitezko astakeria guz en hiperbolea. Era berean baina, CNTko kide haiek basa bezain idealista ageri dira, Amancio hura bezala, hitz gutxi eta ekintza noiznahi, atzerrira lanera jo eta gerran borroka egitera itzuliko dena. (haren Parisko lana ere anarkisten ohiko lanbide ba lotzen zaio: inprimatzaile izan da nonbait bertan). Baina, liburuaren meritua da, ideologia harremanak umorez zipriz ntzea. Hain zuzen, giro hark ideologiak erla bizatzera garamatza, batez ere, egile garrantzitsuenen soslaia agertzen delarik. Ia inor ez baita dirudien bezalakoa: Roman apaiza, adibidez, atze-bizitza oso desberdina bizi izan du, boxeolari ezagutu


bide du Andresek; Karmen, berriz, erdi ninfomana, moja izana da; eta kuadroa osatzeko, ikusten dugu Andres protagonista nagusia, apaizgai izana dela. Don Joaquin artzapezpikua bera ere, oso lurtar ageri da bere zigarroa eskuan eta musean ari bere anarkista bahitzaileen esku. Bigarren mailako pertsonaiak Nobelaren bertuteen artean, aipagarria da, esan bezala, berari darion umore fina; zelanbait sailkatu beharko bagenu umore klasiko k beltzera joko lukeen umorea dela esango genuke. Eta zertzelada hori 1. mailako pertsonaien artean bezainbeste 2. lerroko pertsonaien artean ikusten dugu. Aipaturik geratu dira Andres narratzailearen lagunak, zer esan gerran mundu paraleloan diharduten bestez? Hor dugu esaterako, Artola deiturako ANVko militante hura, zeina anarkistek hil nahi zituzten 20 pertsonaren izenak buruz gordetzen saiatzen aritzen baitzen! Tipo bitxia bezain saiatua, erditze zail bat bailitzan, mehatxatuen izenak tantaka, gogoratu ahala, ematen ari baitzaizkio bere nagusiari, hots, Irujori, PNVko buruzagi eta II. Errepublika hartan erakunde mailako ardurak bere bizkar zituen berberari. Artola azterketa egiten jardungo balu bezala, izenak pentsa eta esan eta esan ari da, hark bere ahaleginaren poderioz erotu itxura hartzen duela harik eta azkeneko izenera iristen den arte. Zoritxarrez ahaztu duen izen bakarra Olagibel delakoa hil egin berri dute. Aipatu berri dugun umore beltzezkoa joko genuke baita ere Beñardo zurginaren irudia. Bere lanbidean zehar makina bat hanka-orde eta beso-orde egin izan ditu, gerrak utzi dituen zaurituen artean. Oso sibarita dugu Beñardo hau, ez baitu edozein egur erabiltzen bere lanean, urkiaren zura da, hain zuzen, bere langaia, eta, gainera, onena, bere etxe ingurukoak behar du izan!

Azkenengo ezustekoa Hobe luke irakurle distraituak eleberriari amaiera ematen dioten prentsako bi berriak irakurtzea. Ezustekoak, sorpresak, baitaude. Hain zuzen, Alberdania argitaletxeak berak gaztelania k itzuli dituen bi ar kuluetan gure heroien patuaz hitz egiten baita. Hasteko esan, historian piskat arakatuz, 1885ean sortu zene k, La Voz de Guipuzcoa deitzen zen egunkari errepublikazalea, bada, frankistek Donos a hartu zutenean, La Voz de España bihurtu zutela. Gauzak horrela, 1936ko irailaren 15ko eta 18ko ar kuluek eleberriko pertsonaia nagusien bilakaeraren berri ematen digute. Lehenengoak, Kantauri itsasoan atxilo hartu zuten Goixeko izarra baforearen berri ematen du. “Zortzi euskal nazionalista” eta “hamaika mendigoitzale ondo asko armatuak” aipatzen dira albistean. Beraien artean anarkistek Liberto bataiatu zuten Roman Eguiazabal “apaiz gaizto eta Españar gaiztoagoa” izendatzen da. Roman eta berarekin zihoazenak, atxilotuak izan ondoren Iruñeko Ezkaba mendiko San


Cristobal gotorlekura eramanak izan zirela zehazten da. Eta beraien artean, noski, gure Roman zihoan. Aise pentsa liteke haren patua, zituen salaketak medio eta kartzela haren historia ezaguturik ez zela samurra izango. Beste ar kuluan, berriz, Donos ara heldu berri den JoaquĂ­n de Gorrochategui “monsiĂąorearenâ€? albistea agertzen da; hiltzat jotzen zuten arren, bizirik agertu zen Tolosan, “gorrien basakeria k askatutaâ€?. Artzapezpikuaren balentria handia goraipatzen da, ezker separa sten atzaparreta k libre ateratzea lortu duelako, nahiz eta istripu zoritxar batenga k herrenka agertu den. Argazki batek –amaitzen du ar kulugileak– erakusten zuen bestalde, artzapezpikua, “bere bi idazkari pertsonal leialakâ€? ondoan zituela agertu zela jendaurrean. Beraien ezaugarriak eskaintzen ziren aipaturiko ar kuluan. Nortzuk ote ziren bi idazkariok: “apaiz gazte bat eta moja are gazteago batâ€?, zeintzuk “odisea-giroko ihesaldian laguntza handiaâ€? eman baitzioten elizgizonari. Azken hauek Romanek baino zorte handiago izango zuten, estratagema bitxi hura erabiliz.

Historia, literatur baliabideen zerbitzura Baina hau guz a esan ondoren, egia al da narratzaileak esaten diguna, La Voz de EspaĂąa-ko bi gertakariez? Ares an aipatu dugu La Voz de Guipuzcoa egunkariaren patua, faxistek Donos a hartu ondoren, bere egin zutelarik izena eta edukia, noski, aldatuaz. Dena den, lekukotasun bezala, ez zen dena galdu. Hemerotekak jasotzen baitu harrezkerokoa ere. Eta horra orain galdera? Egia al da narratzaileak aipatzen dizkigun berri bi horien esistentzia? Lehenengoaz, eleberriko apaiz zen Romanen bilakaeraz, ezin ezer esan, guk kontsultatutako iturriek ez baitute irailaren 15eko egunkariaren alerik jasotzen. Bai, ostera, hil bereko 18koa. Egun hartako “recibimiento al arzobispo de Valladolidâ€? delako albistea, alegia. Eta horra berriro ere galdera, zer du egiazkorik nobelan aipatzen denak? Laburbilduz, eta liburuan aitatzen diren albisteez, guk dakigunaren neurrian, izan zen Valladolid-eko artzapezpikua, gipuzkoarra eta, gainera, Gipuzkoan ibili zena aipatzen diren datetan. Euskalduna zen bada eta egia da zauritua edo izan zela. Baina ez zen Joaquin Gorrochategui izenez, Remigio GandĂĄsegui baizik. Egia da Oreja doktoreak artatua zuela klinikan, egia da baita ere errekete eta falanjistek eskoltaturik iritsi zela. Gainerakoa....egileak trebezia handiz gehitu dituen osagaiak dira eleberriaren mesedetan. Horra, izari erreala eta ďŹ kziozkoa ederki uztartuak.

Iritzi kri koa


Inazio Mujikak 1936ko Gerra Zibilean gertaturiko ekintza bat oinarri harturik, hasiera k berta k irakurlearen arreta bereganatzen duen kontakizuna ehundu du. Eleberria ongi kokatzen du historikoan: Errepublika defendatzen jardun zuten protagonisten bertuteak eta ajeak ematen dizkigularik. Bestalde, erritmo bizian ezarria, Mugikaren prosa bikainak laguntzen du erakarpen horretan, narrazioan barrena egiten den, gure ustez, anarkismoaren izaeraren erredukzionismoa saihesten bada. Dena den, tratamendu ideologikoa aipaturik geratu den umorezko ikuspegi k uler liteke, azken finean ukitu berezi horrek gerra batek sorrarazten dituen tentsio une gogorrak leuntzen eta baldintzatzen bai tu. Baina zer axola du! Bizitza – esango digu Komunako olerkariak–, hemen nobelan, hilzorian datzan Amancio anarkistaren gainean abesten duen Andres beste anarkistaren bidez, esaten den legez, bizitza, azken finean, gerezi denbora bezalakoa da, maitasun garaia....ederra beraz, baina laburra.

Hizkera 1994an Andu Lertxundik O o Pe e argitara zuelarik, mugarri bat ezarri zuen euskal literaturan. Nobelaren edukia saihestuz, ez dago zalantzarik Anduk euskararen bidez erdietsi zuen prosa eredugarri bihurtu zela. Inazioren prosa bikainak Lertxundiren lan hura gogoratzen digu, euskarak badituela, alegia, ñabardura islatzeko baliabideak. Horrelako eleberriak diogunaren froga garbia dira. Hitz elkarketaren bidez, gogo-abailduta, adibidez; edota supiztu: “oso supiztuta omen zebilen gure jendea”(58), esanahi berriak erdiesteko gaitasuna erakusten digu. Bereziki adjek boen esparruan: hesteluze, jainko-gorotz, kakagixon, lerdejario, txerrenkume, urdemutur, zornezaku..., eta horrelako hitzak adibideetako batzuk ditugu. Idazleak euskararen hizkuntza baliabideak ongi ezagutzen dituela frogatzen digu behin eta berriro. Aditz berriak ageri dira: eskulotu edo erabilera ezohikoak galtzazpiak, gogatu, sutu, eta abar. Hiztegi mailan bada hitz andana bat zeinen ulermena zaila izan litekeen:

Agondu

etzanda dagoena gorputzaren erdia jaso, eserita gelditzeko

Aieka

aldea, alderdia

Aieska

aienaka

Atarramentua

probetxua, aterabide bat

Ezkeldu

(begiak) okertu

Galtzazpi

galtzontzillo

Gogatu

norbait norbere iritzira ekarri

Hanka-orde

hanka ar fiziala

Hortz-orde

hortz ar fiziala


Hortzartean

Erdi-isilean hitz egin

Ifrentzuz

(Mahukak) atzekoz aurrera ipini (112)

Kaba

hilaginean, hil zorian, azkenengoetan egon. Oinazea, mina.

Labur-zurrean

labur antzan

Oies

(mu l), takarra, ohil samarra

Senperrenak

Kristorenak (ikusi, pasatu)

Sutu

Bigarren erabilera ezohiko bat: (�sutu egin zion�: rokatu egin zuen)

Txalma

basta mota, gaztelaniaz “montura�.

Txerrenkume

Txerren deabrua: Deabrukume

Txulomiaketa

Zulomiaketa

Zangalatrau

Zaldi baten gainean ibili

Zura

egurra

Le temps des cerises (Jean Bap ste ClÊment, 1866) Quand nous chanterons le temps des cerises, Et gai rossignol, et merle moqueur Seront tous en fête ! Les belles auront la folie en tête Et les amoureux du soleil au coeur ! Quand nous chanterons le temps des cerises Siera bien mieux le merle moqueur ! Mais il est bien court, le temps des cerises OÚ l'on s'en va deux cueillir en rêvant Des pendants d'oreilles... Cerises d'amour aux robes pareilles, Tombant sous la feuille en gou es de sang... Mais il est bien court, le temps des cerises, Pendants de corail qu'on cueille en rêvant ! Quand vous en serez au temps des cerises, Si vous avez peur des chagrins d'amour, Evitez les belles ! Moi qui ne crains pas les peines cruelles Je ne vivrai point sans sourir un jour... Quand vous en serez au temps des cerises


Vous aurez aussi des peines d'amour ! J'aimerai toujours le temps des cerises, C'est de ce temps-là que je garde au coeur Une plaie ouverte ! Et dame Fortune, en m'étant offerte Ne pourra jamais fermer ma douleur... J'aimerai toujours le temps des cerises Et le souvenir que je garde au coeur !



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.