Elkarrekin esnatzeko ordua. Kirmen Uribe

Page 1

Elkarrekin esnatzeko ordua Kirmen Uribe, Susa, 2016 Iruzkina: Antxon Narbaiza


Kirmen Uriberen web ofiziala http://kirmenuribe.eus/ Wikipedian https://eu.wikipedia.org/wiki/Kirmen_Uribe Literaturaren zubitegia http://zubitegia.armiarma.eus/?i=159


Elkarrekin esnatzeko ordua Sinopsia Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak bere herriko familia baten bizitzaren argazkia erakusten digu XX. mendearen barrena desariltzen doan narrazioan zehar. Lau belaunaldi igaroko dira irakurlearen aurrean, baina batez ere, bigarrenak eta hirugarrenak dute protagonismo nagusia, Ondarroako Urrestitarren familiaren kontakizunean. Eta, gehiago zehaztuz, liburuaren ardatza bi pertsonak laburbiltzen dute euren baitan: Karmele Urresti, emakume adoretsua, erizaina lanbidez eta hiru haurren ama, eta Txomin Letamendi, senarra izango dena, bilbotarra berau, musikaria lanbidez agirian, eta, espioia ezkutuan.

Eleberriaren egitura Lau ataletan banatua, bakoitzaren hasieran izenburu bat dakartelarik, 158 azpiataletan zatikaturik dator liburua, 331 orrialdetan barrena. Horrek adierazi nahi du azpiatal bakoitzak bi orrialde baino gehiago ez dituela, batez beste. Azpiatalak beraz, laburrak dira, zertzelada horrek nobelari bizitasun handia ematen diolarik irakurketa erraztuz; era berean kontakizunak kronika itxura garbia hartzen du. Beste argudio bat gure ustez, historiaren atal baten narrazioaren aurrean gaudela esateko, historia noski errealista, egiatia bere ardatz nagusietan, nahiz eta egilearen literatur ekarpenek seguru asko irakurketa loratzen eta atsegin bihurtzen laguntzen duten.

Nobela? Historia nobelatua? Arestian esandakoarekin jarraituz, horra galdekizuna, Kirmenen lana zein literatura ataletan barneratuko genuke? Egia esatera, berdin dio. Edo berdin izan beharko liguke. Baldintza bakar bat betetzen bada behintzat, alegia, historia ez faltsutzea. Kontakizun honetan ez dago tranparik. Hasieratik bertatik egileak bera dela narratzailea aitortuko digu artez eta zuzen. Are gehiago, non eta, batez ere, norekin hitz egin duen historiaren gaiaz. Konplizitateak ere hurbil ditu: egile-narratzailearen ama historiaren protagonista nagusietako baten laguna izan da, eta da. Dilema honen barruan idazleak berak ematen digu bere iritzia liburuko 323. orrialdean, 155. azpiatalean: “Nobelaren eta bizitzaren arteko ezberdintasunak asko dira, baina esaldi bakar batean laburtzearren esango nuke: nobela gauza itxia da eta bizitza zabala. Eleberriak, eraginkorra izan dadin, kontakizuna lotzen jakin behar du, haririk solte ez uzten


ehuntzen ari den oihal erraldoian”. Eta aurrerago, nobelaren eta historiaren arteko bere ustezko desberdintasunak azpimarratzen jarraituko du honako hau adieraziz: “Baneukan aukera pertsonaiei izenak aldatuz liburu erabat fikziozkoa idazteko1, eta hori amarru amultsu moduko bat izango zatekeen, zilegitasuna emango lidakeena jolas literarioa nahierara egituratzeko eta edertzeko, baina ez beharbada beti egiaren aldamenean egoteko ihesbiderik hartu gabe”. Bada, Kirmenek berak aitortzen digu ez duela erabat fikziozkoa ez den nobela bat idatzi. Ez dakigu zeintzuk izan daitezkeen fikziozko pasarteak, zertzelada hori egileak berak zehaztu beharko digu. Baina gure iritziz badira zenbait osagai zeintzuek gure ustez nobela izate horren funtsa zalantzan jartzen duten. Esaterako, egileak narrazioan behin eta berriro parte hartzea, ni objektibo eta errealista bat barneratuz. Hain zuzen, Ni-aren erabateko barneratzea nobelan hainbat pasartetan egiten da: (...) “herriko zaharrenen ahotik jakin dudanez” (187). Orrialde berean: “Neure amak kontatu dit”. Kataluña aldera joana da egilea Josep Benet idazlearen artxiboa arakatzera: (...) “horrexegatik jo nuen haren paperetara miatzera” (197). Adibide gehiago 198, 205, 245 eta 267. orrialdeetan aurkituko ditugu. Beraietan zehar egileak bere mugimenduen berri ematen digu, zein artxibotan jaso duen hau eta hura, halaber, bere berri emaileak zehazten dizkigu: bere ama, Letamendi-Urrestitarren familia eta bestelakoak.

Zehaztasunen nobela Eta horrela da. Arestian esan dugun legez, Uriberen artxibo lana zabala izan da. Ñabardurak, datuak txukun-txukun ematen, dena zehazten hartua duen langintza lekuko. Lekukotasunak oso-osorik eskaintzen dira, nahiz luzeak izan. Polizia txostenak, edota Comète sareaz ari dela eta, esaterako: “agente naziak bilatzeaz arduratzen zirenen” zerrenda luzea ematen duenean (153). Beste horrenbeste, Ondarroa-Lekeitio bidean aurkitzen diren leku-izenak zehazten dituenean (61). Bi aldiz eman ere! Bada, kontakizunaren parterik handienak errealismo garbi eta zuzenez idatzia dirudi non haren zatirik ñimiñoenak seguruenik egilearen beraren uztakoak izan litezkeen. Egia esatera, literatur jeneroen izana bera ere eztabaidan darabilgun honetan, non kokatu behar dugu Uriberen lana? Historia edo fikzioa, horretaz eztabaidatzen luzeegi jarraitzeak ez dirudi aberasgarriegi. Gauza da Kirmen Uribek historia gogor eta ikuspegi

1

Letra beltzak nireak dira.


askotatik eredugarria plazaratu digula, gutariko askok ezezagun genuen familia baten bilakaera kontatzen digularik.

I. pertsonan idatzia Kirmen Uriberen kontaera honetan garapen logiko bat dago denboran, feed-back-ik gabe, historiak zuzen-zuzen Ondarroako familia baten bizitzara hurbilduko gaituena. Uribe, arestian zehaztu dugun legez, bera ari da ikerketa egiten non eta norena: gaur Manu Sotaren artxiboetan jardungo du (85), bihar KataluĂąa aldera joko du Josep Beneten lekukotasuna jasotzera, etzi, Ondarroako lekukoekin bilduko da. Lau belaunaldi Nagusiki hiru belaunaldiren historian barrena badoa ere liburua, ez dugu ahaztuko hemen Ondarroako Urrestitarren familia Bittor Urrestirekin hasten dela. Ontziola baten jabe, bere arrastoari jarraituko dio Frantzisko semeak. Aipamen labur honen ondoren, nobelak bere bidea egingo du atalak ongi finkaturik daramatzala. Gauzak horrela, LEHEN ZATIA dugu (1927-1943), zeinetan Ondarroako Frantzisko Urresti eta emazte Karmen Iturriozen belaunaldiaren soslaia egiten den eta, segidan, pertsonaia nagusien gaztaroa garatzen den, hau da, Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren elkarren ezagutza eta behin Gerra galdu ondoren exilioa hasiko den, eta berarekin, 2. Mundu Gerraren borrokaren hastapenak jarraituko ditugu Espainiako Gerraren ondorengo lehen urteak, gogorrak baina esperantza urteak halere. BIGARREN ZATIAk, (1943-1950) bitartea aztertzen du, non Jose Antonio Agirreren figura goraipatzen den; era berean, Txomin Letamendiren espioitza urteak ezagutuko ditugu harik eta torturaren ondorioz hil egingo den, artean gazterik. HIRUGARREN ZATIAk, (1953-1979), Txomin Letamendiren bizitzaren ibilbide gogorra amaitu delarik, hiru seme-alabak, Ikerne, Txomin eta Patxi, hurrenez hurren, protagonismoa hartzen joango dira. Baina, hasteko, gazteon amak, Karmele Urrestik, hartzen duen erabaki indartsua gertatuko da, alegia, ameriketaratzea bera bakar-bakarrik, bi arrazoirengatik, alde batetik, frankismopeko giro itogarritik ihesi eta, bestetik, familiako zorrak kitatzen laguntzeko asmoz. Beste belaunaldi bat agertzen da, aurrekoarekin zer ikusi handirik izango ez duena ez ideologiaz ezta prozeduraz ere, frankismoaren kontra ekiteko prest. Bertan ikusiko dugu Letamendi-Urrestiko gazteek euren gurasoen suziria jasotzen dutela erresistentziarekin segituz. Manu Sotaren heriotzak belaunaldi zaharraren agurra ekarriko du, abertzaletasun demagun, jarraikortasunekoa (EAJ) eta etena suposatuko duen ETAren inguruko militanteena bermatzen delarik. Azkenik, AZKENA deituriko aldian, aldirik laburrena denboran, (2010-


2011), nobelako pertsonaia ardatzaren heriotza zehazten digu, hau da, Karmele Urrestirena, zalantzarik gabe eleberriko pertsonaiarik nortasun handienekoa bera, nolabait belaunaldi zaharraren eta gaztearen arteko lotura egingo duen emakume ausarta eta adoretsua.

Txomin Letamendi Txomin Letamendi bilbotarra barneratzen da Urresti izeneko ondarrutar familia honetan, Espainiako Gerra ostean eta erbestean Karmele ezagutu eta maitemindu egingo direlako. Azpimarragarria da gizaseme honen idealismo izugarria. Musikari legez bizitza aise atera zezakeen pertsona, nahiz eta Gerra bat jasan duen, Venezuelako Caracasko lasaitasuna eta patxada utziko du, deserria, eta Euskal Herrira itzuliko da familia osoa berarekin hartuta. 1939 urtearen ondoko aro gogorra da zeinetan errepresioa maiz ikusi ez baina sentitu egiten dena. Giro sail honetan Txomin espioitza sare baten sartzen da, jardun horrengatik espetxeratua eta torturatua izango da lehenengo aldiz, baina halere, berriro itzuliko da –emaztearen erreparoei jaramonik egin gabe– lan arriskutsu hartara zeinetan ez duen bigarren aukerarik izango eta latz torturatu eta atxilotu ondoren libre utziko dute. Baina ordurako Herioren markak berekin daramatza bilbotarrak eta hil egingo da bi hilabeteren bueltan Madrileko deserrian. Nekez eman daiteke horrenbeste ideia baten alde.

Txomin Letamendi: fideltasuna ikur Azpimarratzekoa da, bilbotar musikari honen fideltasuna ideal batzuei. Bizitza ekonomikoki oparoa eta arazorik gabea saihestu, baztertu eta, zilegi bekit adibidea, ezker eskuin amildegira begira doan zubi estuan oinez hasiko da, beronen amaiera non dagoen susmatzen ez duela. Caracastik Euskal Herrira itzuli eta espioitza lanetan jardungo du heriora eramango duen langintza arriskutsuari lotuz. Francoren diktaduraren gogorrenean, etsipena, desengainua, frustrazioa, borreroak eta torturak, poztasunerako une gutxi geratuko zaizkie.

Karmele Urresti Ez da baztertzekoa era berean, aipaturik geratu den Karmele Urrestiren portaera. Egia esatera, Letamendi-Urresti senar-emazteen bizitzak osatzen du, gure ustez, kontakizunaren ardatza interesaren aldetik. 1936ko Gerra doilorraren esperientzia dakarte biek ala biek. Karmele erizain ibilia da jaioterrian bertan Ondarroan, Txomin kapitain gudari talde batean. Atzerriak batuko


ditu. Izan ere, Karmele Eresoinka dantza eta kanta taldearen partaide da Txomin bezala; Europan zeharreko tournĂŠe moduko hartan, ari direla Euskal Herria existitzen dela erakusten munduari, bien arteko hurbiltasuna sortuko da, maite harremana denboratxoa beharko badu ere, besteak beste, neskak askoz nagusiagoa jotzen duelako mutila, baina oztopoak oztopo, ernaldu egingo da bion artekoa. Beraien maitasunaren fruitua alaba Ikerne izango da. Garai zailak dira haiek. Alaba Pariseko haur pobreen etxean utzi beharko dute aldi batez. Gero, Espainiako gerra ondorengo errealitatetik ihesi Ameriketan Venezuelako hiriburuan, Caracasen hartuko dute aterpe. Badirudi euren bizitzak: haurrak, lan aski egonkorra...deserriratu arrunt batzuen norabidea hartuko duela baina erresistentziari laguntzeko deiak erabat bereganatuko du Txomin itsasoz honantz etortzeko. Ameriketako Estatu Batuek ustez mundu librearen ikurra daramate munduan barrena, batez ere, II Mundu Gerraren irabazleak nor izango diren oraindik ebatzi gabe dagoelarik. Jose Antonio Agirre lehendakaria sinetsia dago euren asmo eta intentzioez. Baina zer dira, zenbat dira euskaldunak? Euskal erresistentearen harridurarako, amerikar agintariek Espainia “mundu libreanâ€? sartuko dute, komunisten ustezko mehatxuaren aurrean hura ere aliatutzat jotzen hasiko baitira. Halere, eta, ordurako, kontrako bideari ekingo diote, Letamendi-Urrestitarrek. Orduan hasiko da bikotearen aro gogor bat zeina Txominen atxilotze, tortura eta heriotzaz burutuko den tristeki. Belaunaldiz belaunaldi doan kontakizunak, gazteria berri baten agerpena ekarriko du, besteak beste, Letamenditar gazteena.

PERTSONEN HARIAN Pertsonak idatzi dugu nahita. Hemen agertzen diren izenak, ez daudelako rol edo paper bat betetzen. Ez. Iritziak iritzi, eleberrian barrena egileak papereratzen duen izen andana, ziren bezala ezagutuko baititugu. Badira teorizatzaileak, badira ekintzaile zuzenak. Batzuk seguruenik narratzailearen aldetik sinpatia edo enpatia gehiagoz irudikaturik baina beti ere errelatoaren ortodoxiatik larregi aldendu barik. Ez dago zalantzarik, kultur eragileak, euskaltzaleak, oro har, sartzen direla egilearen kutunenetan. Manu Sotarengandik hasita zeinaren aurrean nork ez du inbidia sanorik izango! Sota XIX. mendeko eta agian aurreragoko burges ilustratuak bezala, lanik egin gabe bizi daiteke gustuko dituen beren zaletasunak landuz. Haren azkena deitoratzen du narratzaileak bere herriak gaizki tratatu baitu eta indiferentziaz agurtu. Hurrenez hurren, Andima IbiĂąagabeitia euskaltzale handia ere ageri zaigu: euskaltzale nekagaitza erbestean, euskaltzaletasunaren sua iraungi ez dadin borrokatzen. Jon Mirande idazle


zuberotar-paristar heterodoxoa ere ez da falta. Martin Ugalde idazlea ere exilioaren beste fruitu bat da nahiz eta hemen haren figura zeharka baino ez den ukitzen. Izen zerrenda aise luza daiteke. Ekintzaileak eta espioiak, oro har. Norbait aipatzekotan, Joseba Elosegi Donostiako Artzai Onaren katedralaren dorrean ikurrina eseki zuena edota Gerra aurrean kultur ekintzaile ospetsua izan zen Ander Arzallus Luzear. Agian norbait harritu egingo da zerrenda honetan Koldo Mitxelena aurkitzean, euskara batuaren aita, hain zuzen, urteak egin zituena kartzelan eta sasian.

Euskal nazionalismoaren historia bat Egileak berak zehazten digu nobelaren hasieran: “Familia baten bizitza da hau, herri oso batena ere izan litekeena�. Historia eta intrahistoria txandakatzen diren errelato honetan, herri baten borrokaren lagin bat dabil. 300 orrialdeetan barrena, kontatzen den historia hori baino ez da. Batez ere abertzaletasunaren kronika bat non sufrimenduak (asko), pozak (gutxiago), etsialdiak eta gogobetetzeak txandakatuko diren. Ideologiaren haurtzarotik hasita, Sabino Aranaren jarraitzaile jotzen baitu bere burua Frantzisko zaharrak, sinbologia abertzalea ikurretatik hasita hobesten duela, liburua ideologiaren osatzearen historia da: urratsez urrats naziotasunaren hainbat ezaugarri isuri dira. Euskal abertzaletasunaren bilakaera ere bada, jakina, non bi belaunaldiren talka zirriborratzen den, alegia, Espainiako Gerra egin zuena, Sota eta Jose Antonio Agirrerena, eta, ondoren, belaunaldi haren seme-alabek ekarriko zuten borroka mota: ETArena. (Esaterako, Txomin Letamendiri semeak jarraituko dio; eta, beste askoren artean, hor dugu Andoni Arrizabalaga militantea, ondarrutarra hura ere, heriotz zigorra jasoko duena).

Kultur erresistentziaren garrantzia I. Euzko Jaurlaritzaren eta 1936ko Gerraren arrastotik jauzi egin ondoren, erbestealdiaren oinazea ezagutuko dute galtzaileek. Ohiko metafora erabiliz, sua pizturik mantentzea zen helburu, gainerako adierazpenak ezinezkoak bilakatzen zirenean. Horregatik, kultur erresistentziaren inportantzia, Euskal Herriaren izatea ezagutaraztea baitakar bide batez, Europan barrena. Karmele Urresti Eresoinka kultur mugimenduan murgilduko da atzerrian; bertan Txomin Letamendi bilbotarra ezagutuko du. Arestian aipatu dugun su piztuaren garrantzia ondoko anekdotak erakusten digu. Urte dezente geroago, Euskal Herrian


bertan oraindik tunelean jarraitzen dute. Edozer, gauzarik ñimiñoena nahikoa da zapalkuntza azaleratzeko. Ikerne gaztetxoak moja erdara zaleen artean bere izen euskaldunaren bindikazioa egiten duenean bezala: bera Ikerne da, ez “Visitación”.

Antonio Gezalaren “Artisten gaua Ibaiganen”: burges txikiak idealei fidel Goian aipaturiko mihiseari begira ekiten dio narratzaileak bereari. Koadroaren deskripzio xehea egiten du non XX. mende hasierako pertsonaia ugari ageri diren eta, bertan, ia ezkutaturik Txomin Letamendi musikariaren tronpeta. Bilbotarrez ari gara eta, Gezala Manu Sotaren antzera aurkitzen zen margolari bilbotarra. Hark bezala, ez zuen dirurik behar bizirauteko: (...) “aita aberatsa zuenez, ez zuen koadroak pintatzea ogibide” (43) Askatasun osoa zuen beraz nahi zuen estiloan, gura zituen motiboak pintatzeko. Eta Gezala, Sota legez, abertzaleen patuari lotu zitzaion eta, besteak beste, Eresoinka kultur taldearekin ibili zen Europan barrena. Kultur eragile guztiak bezala, begirada samurrez ikusten ditu narratzaileak: Sota, Ibiñagabeitia, Ugalde eta gainerakoak bezalaxe. Egia da euskal ekintzaileei omenaldia badagoela, aberriaren alde egin zuten lan eskergagatik, maiz, gehienetan esango genuke, egoera zailetan, herri txiki baten askatasun egarria esplikatu nahirik, baina ez dago zalantzarik egilearen enpatia guztia arestian aipatu ditugun kultur eragileekin dabilela. Uriberen sentikortasuna aukeratzen dituen poemetan (49), azpimarratzen dituen pasarteetan, miresten dituen musika eta pinturetan islatzen da.

Historia handian historia txiki asko Liburuaren ardatza, hari narratiboa, Urrestitarren patuari jarraiki badoa ere, “idazlea pertsonen atzetik doa”, Kirmenek eleberrian barrena esaten digun bezala, pertsona(i)ek zuzentzen dute idazlea, alegia. Aipaturiko haria zuzen doa baina baditu zeharkako ur emariak, ibai handira doazenak. Bada beraz, saihets bide horretan zer aipa. Ondoko lerroetan horietako zenbait aletzen saiatuko gara. Esaterako, Txomin Letamendi tronpeta jolearen barruko harra, astinaldia, Agirre lehendakariak egin dion proposamen arriskutsuari erantzuteko kinka latzean: Europara itzultzea proposatzen dio lehendakariak, barruko espioitza sendotzera, Gerra aliatuek irabazten badute Francoren erregimenak berea egin du. Bolo-bolo zebilen hipotesia zen, tamalez ez orduan ez eta


ere urte asko geroago beteko ez dena. zer egin? Karmele emazteak, errealista, seme txikien patuaz galdetzen dio, familia zartatzea ekar lezake baiezkoak. Zer erabaki? Etikoki onargarria ote Agirreren jarrera, inor borrokara bidaltzea, besteok atzeko lerroan aski lasai dihardutenean? Josu Urresti, Karmeleren nebaren patua ere, Iruñeko Ezkaba mendiko espetxean jasan zituen oinazeak, ihesaldi ahalegina barne, beste kontakizun ziragarri bat dugu. Eta zer esan Karmeleren ama Karmenen borroka bere maistra eskubideak berreskuratzeko. Eginahalak eta bi egin arren ez du lortuko irakaskuntzan jarraitzeko. Edota Joseba Karmeleren neba nagusia zenaren lan eskerga II. Gerra Handiaren harian, Comète sarearen baitan hain zuzen, naziengandik ihesi zetozen borrokalariei laguntzen muga inguruan. Liburu honetan beraz, historia handiak, pasarte gogor asko ukitzen ditu, ugari, harako moldez non historia bat ez ezik beste hainbat ere garatzea ahalbidetzen duen.

Erratak Euskara aberatsa eta askotarikoa darabil Kirmenek. Bere herriko euskrara bitxian eginiko ekarpentxoak barne. Bestalde, perpaus aski laburrek ulermena errazten dute. Ortografian berriz, badira halere, iratxoak kontaeran barrena. Adibidez, 147. orrialdeko “Noiz alde egin *zen”? esaldiak, zuen eskatzen du, noski. 183an debora irakurriko dugu denbora hitzaren ordez. “Apaltzera juateko” dakar 211n. Bestalde, pasarte ulergaitza zaigu ondokoa: “Beste alderatu gintzaizkizun entzun zale” (212). Azkenik, 22 eta 43. orrialdeetako frantses aipamen-izenak gaizki daude idatzita: Le tombeau de Couperin, behar luke lehenengoan, eta Geneviève idatzi behar dugu bigarrenean, azentu eta guzti.

Iritzi kritikoa Aipaturik geratu diren lehengaiak izanik pentsa liteke aise ehundu litekeela kontaera zabal bat, hots, edozeinek idazteko modukoa. Egia bada ere Uribek izendaturiko baliabideak eskura izan dituela (hori bai artxibo lana eta ahoz ahoko lekukotasun sakon eta neketsuaren bidez), ezin uka eraikin gotorra osatu duela. Baina jakina, hori ez da aski, etxea hutsik badago, hura bete egin behar da, “gauzak” bere lekuan kokatu. Eta, zalantzarik gabe, horretan asmatu egin du ondarrutarrak, bere ustezko “lizentziek” nobelaren osotasunari kalte egin ez diotela frogatu baitaiteke.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.