Baionak ez daki

Page 1

Juan San Martin Liburutegia Harixa emoten

Iruzkina: Antxon Narbaiza


Armiarman http://zubitegia.armiarma.eus/?i=929

Bere bloga http://hanetahemen.blogspot.com.es/

2


Baionak ez daki: ipuinez ipuin 33 ipuin laburrek osatzen dute, 113 orrialdetan, Bea Salaberriren liburu hau1.

1.- Ni begian. Nola esnatzen den herria, hiria: iratzarriz datozen bizidunen eguneko lehen zirrarak. 2.- Mandarinak. Gauzak eta gauzekin jolas dagi egileak: mandarina ongi zuritzeak omen dakarren patuaren laguntza ona. Fetitxeak. Objektuek ere merezi dute guk haietaz jardutea. 3.- Zergatik ez. Berriro ere objektuak protagonista: kafea, tea, edari beroak irensteko errituala. 4.- Txipiroiak Donostian. Memoria selektiboaz dihardu hemen Beak. Protagonista Donostiara lanera etorri dela eta, bide batez, egun historiko bat –ETAren armak uztea– gertatu dela eta, ironiaz eta sabela beteaz ospatuz eta gozatuz jardungo du hark. Iraganeko gertakari “historikoak” epikotasunik gabe ere ikus daitezke. 5.- Emazteen zakua. Emakumeen poltsa, egilearen iritziz gauza beharrezkoenak barneratuz. Haren ustez: “mundua kasik xuxenago doa horrela”. 6.- Euritakoa. Euskal Herrian euriak harreman bat, hizketaldi bat oztopa lezake, baina baita aitzakia bikaina izan, guztiz kontrakoa gertatzeko: euritako baten azpian solasaldia piztu liteke. Gizakien arteko komunikatu beharraz. 7.-Garbigailua-larsen. Gure etxeetako ezinbesteko objektuari omenaldia dugu kontakizun hau. Gauzek ere asebetetzen gaituztelako. Beste pertsonifikazio bat, fina eta xumea, Bearen gehienak bezalatsu. Azpimarragaria, zarataren, hotsaren inguruan osatzen den familia lexikal zabala: urruma/tirrinta/azantza/murmurio/xirripa/doinu/ korroka/soinu. 8.-Gorgoina. Maika, bost urteko haurra, gorgoinean dabil pozarren; gainera, espero du gaur “gauza” gehiago ikasiko duela ziburuetan. Haur bizitza omentzen da oraingoan, berek duten berezkoa munduaren errealitatetik at bizitzeko eta gozatzeko. Haurtzaroaren alderdi onari omenaldia oraingoan, izan ere, denok izan gara inoiz haurrak.

1

30 diote oker, liburuaren kontrazalean.

3


9.- Ator botoia. Desira, desioa loratzen deneko unea da preziagarriena. Erotismo finez beteriko lerroak, martxuka, masustaren metafora polita barne. Sexu ariketa era dotorez adierazia. Erotismo fina, goxo-goxo azaldua. “Ezpainak, martxuka urtsu eri irekiak” (33). Amaierako parrafoa ere dotorea da. 10.-Igandeetako itzuliñoa. Norbere etxean arrotz. Baionako paraje horiek zeinetan “sekulan ezagunik juntatzen ez den hiria”... 11.-Gasna. Garrantzizko gertakari asko pasatzen ari dira munduan, Euskal Herrian. Baina ustezko solemnitateak ez du janari on baten plazerra izkutarazi behar. Esaterako, gazta on baten dastatzea. Ohar bat, dena den: politikaren alor horretan ikuspegi hutsaletatik aldendu behar dugun bezala, urrutira gaitezen, egilearen hitzetan esanda, “pseudo-gasna industrial geza gusturik gabekoetatik”. Laburbilduz, gaztari, gazta egiazkoari omenaldia. 12.- Ortzia udaminean. Beroak, eguraldi sapak, maiz elikatu izan ditu literatur kontaerak. Oraingo honetan, narratzaileak agorrileko (abuztuko) beroez dihardu. Zain ginen eta, azkenean, ekaitza lehertu da. Esteta samarra denez gure egilea, edertasunezko hitzak jaulki ditu. Adibidez, euriak zein lekutan jotzen duen arabera egiten dituenak: “Euri xortak emendatuz joan dira. Teiletan dihardute orain, melodikoki”... Zalantzarik gabe, hainbatetan prosa poetiko bikain baten aurrean gaude. 13.-Esku ahurrean. Aurrerapenak eta beraien kontsumoa. Komunikazio munduak erakarri duen iraultza. Komunikabidea erraztu duten gailuek dakarten bizikidetzarako ohituren aldaketa. Horren guzti horren harira, bada, gogoeta gairik: “Gaur, bizi-anitza baino, anitz bizi ukaiteko parada du luzatzen” (Smartphoneaz ari dela). Baina, aurrerapena zalantzarik gabea da: (...)”Denbora eta distantziak mendratuz (ttipituz) (...) ahal ez duguna gure ordez nahiz egiten dakiguna eraginkorragoki burutu”. 14.- Amen armairuak. Narrazio hau omenaldi xumea da baserriko amei, horren langile aratz eta isilei, hainbat eta hainbat eginkizun eta ardura beretzat hartu izan dituztelako. Azken finean amei gorazarre egiten zaie. 15.-Zilintzo. Euskarako egutegiak eta euren garrantzia euskal familietan. Berriro ere objektuei omenaldia dagie Salaberriak. Oraingoan gure etxeetan beti dilingo, zintzilik ezagutu ditugun egutegiei. Beraien funtzio zabala, besteak beste, etorri ohi den urteberriaren iragarle, beraiek gabe zerbaiten falta hartuko genuke.

4


16.-Bixkotxaren teoria. Narratzaileak bixkotxaren teoria darabil, alegia, bizkotxa bileren pizgarri ezinbestekoa omen, hots, lagun artekoa hobeki funtziona dezakeelako halako pastel baten aurrean. Hark dioskunez, haren teoria frogatua da: “lantaldeetan, auzoan, biltzarretan, klaseetan, eztabaidak piztu eta noiztenka aski pisuak bilakatzen direnean”...; nondik frogatua baita ongi hornitutako mahai baten aurrean arazoak hobeto ikusten direla... 17.-Autobusa. Haur askoren etxetik kanpoko lehenengo esperientzia. Haur eta nerabezaroan askatasun usaina eskaintzen ziena (eta, agian, diena), gaztetxoei. Osagai ezinbestekoa, sei urteko haurren bidaia iniziatikoa, talde bezala, bideratzeko. Mundu berri bat aurkitzeko. 18.- Gorriak. Ipuinik luzeena. Narratzaileak fintasun handiz emakumeek hilekoa jasaten dutenean izaten dituzten sentipenez, aurkitzen dituzten oztopoez dihardu, besteak beste. Gogoeta bide xehetasun handiz kontatua. Esaterako, norberak hilekoa duela eta, inor ohartu ez dadin egin beharreko komeriak. 19.- Karrikaren bestaldean. Zer gertatzen da maite izandakoa edo era zuzenago esanez:

“ohaide

ohien

topaketa”ren

bat

gertatzen

denean,

halabeharrez?

Indiferentzia, mina, damua? Zer sentitzen ote da? Narratzaileak aspaldiko lagunaren aurrean halako poz bat sentitzen du “gauzak” hari baino hobeto joan zaizkiolakoan. 20.- Zoriona. Zoriontsu sentitzearen ertzak aipatzen ditu. Zorionaz, seguruenik, nork bere sentipena dauka. Kontatzailearentzat zertan mamitzen den argi diosku Beak. Askatasun zirrara batekin lotzen du hark: (...) “denboraz batere arrangurarik ukan gabe bizi ahal izatea” da zoriona. Kezka berezirik gabe, alegia. (Ikus 68. orrialdea). 21.- Invizimals. Ama semetxoarekin jolasten hasiko da, bere haurtzaroa gogoratuz, bere orduko gabeziak oroituz. Haur-joko oso didaktikoa, narrazioari izena ematen dion Invizimals hori bezala. 22.- Irakas-geletako aipuak. Oraingoan irakasleen munduaz dihardu narratzaileak. Hain zuzen, irakaskuntza munduan ari da eta, ironiaz beterik, umore aldaketa, haserreak eta abarrak sortarazten dituzten euskal irainez ari da, zirtolari. 23.- Galdua.- Protagonista Baionako karriketan zehar doala, bikote gazte bat datorkio kale baten kokapenaz galdezka. Kalearen ezaugarri bereziek bide emango diote narratzaileari jauzi geografiko handi bat egiteko eta, Ameriketako Guayana-ra jotzeko. Bertako Wayambi etniaren eta, batez ere, hizkuntz berezitasun batzuk erakusten dizkigu. Teknologiak fisikoki elbarri bihurtuko gaituen arriskua daukagun honetan, 5


berriro ere ironia eta grazia handiz egungo gizartearen hauskortasuna azaleratzen da Guayana-ko tribuen naturaltasunarekin konparatuz. (7 arte baino ez dakite kontatzen baina ez dute zenbaki gehiago behar, kontizu). 24.- Bihar ezetz. Ar batzuen jokamoldeaz dihardu hemen. Edota orokortuz, jenero indarkeriaren kontra2. Pista askorik ematen ez duen jardun aski kriptikoan, narratzailea norbaiten eragin gaiztoaz ari da “nagusikeria gohaingarriz” jasan behar baitu. Subjektuaren baitan kokatzen den belar txar horrek atzo bat izan du, non nonbait inpunitate handiz bere eragin onartu gabea bideratzen zuen, baina gaur besterik izan da, orain arte jasankor aritu izan den pertsonaiak, jendearen batasuna izango du aurrez aurre bere pozoiaren kontrako antidotoa. Narrazioaren izenburua aski adierazgarria da: “bihar ezetz”. 25.- Karpeta zaharra. Altxor maitagarria izan ohi dira karpetok. Orain arteko ipuinetan nabaritu dugun legez, Salaberrik objektuei leku ugari eskaini die. Objektuek, alegia, honako honetan bezala, oroimena dutelako. Beraien bidez garai bateko gure egoera, harremanak eta abar gogoratzen baititugu, malenkonia apur bat isuri ohi zaigula ezinbestez. 26.- Heroiak. Norbere errealitatetik kanpo badirela beste errealitate batzuk. Emazte higatua (auto) marjinatua. Gure protagonistak baita ere, auzoan bizi den familia hautsi, txiro, eta, gainera, harmonia eskasean bizi dena. Estatuetako inkestetan sartu agian bai, baina beraien egunerokoak aldaketarik nekez ezagutuko duena. Brigitte deitzen da jendarte horietako bat zeinen laguntzera saiatzen den protagonista. Heroia benetan, sosik irabazi gabe bizi litekeena. 27.- Baratze bat. Baratze kolektiboak non zuk zeuk ereindako haziak, landutako lurraren fruituen asebetetasuna sentitzeaz landa, jendearekin harreman sanoa duzun. Babestu beharreko paradisua. 28.- Kanbiatuz. Itaunez betetako kontaera laburra: zer da aldatu duzuna? Galdera egiten du narratzaileak ironiaz. 29.- Biga bostetan Marengora. Omenaldi txiki bat dirudi kontakizun honek Baiona hiriari non narratzaileak hiru giro desberdin erakusten dizkigun bakoitzaren alde onak eta ez hain onak agertuz; bertan aukera batzuk badituzu: anonimotasuna aurkitu, noiz ezagunen norabidea hartu...eta abar. Kaleen izenak ere aipatuak dira, azken finean, edozein ibilbide turistiko alternatibotan jartzekoa bezala. 2

“Zakil bat izateak ez diolako bermatzen deus” (80).

6


30.- Soroan hordi. Txangora doaz gurasoak eta euren haurra. Ohiko oporretako lehen eguna, gauza desberdinak egin ohi ditugun uneak izan ohi dira, deskonektatzeko eguneroko lan errutinatik. Grazia handiz kontatua. 31.- Lagun ona. Emakume-gizonen arteko harremanaz bitxikeria zenbait. Norekin hobeto? Narratzaileak lagun onaren balizko bertuteak zehazten dizkigu: haren ezaugarri fisikoak, noiz, nola eta zergatik asko plazaratzen dira xehetasun ugariz. Eta aitorpen bat –bera emazte (emakume) izan arren–, bere sexukoen artean baino bestearengan aurkitzen omen du maiz lagunik zintzoena. 32.- Bayonne 17. Nostalgia, iragan-mina dario oraingoan kontatzaileari, familiako jatordu berezi horietako bat narratzean. Bertara bilduko dira: jende nagusia eta gaztea, zer jan-edan falta ez duena, non usadio zaharrak eta berriak nahasten diren. Horrelako festetan, nork bere abileziak erakusten, edo ezkutatzen, kontaerako protagonista bezala, saiatuko dira. 33.- Aldaira. Ohiko mudantzan non gauza baliagarriak gorde nahi izaten diren eta ezdeusak zakarretara igorri. Egileak zenbait gauza ikustean denboraren ihesa iradokitzen digu. Etxeko gauza infinitoen artean ordena ezarri beharraz ari dira budismoaren aholkuak ere kontuan hartuz.

Iritzia Nola defini Bea Salaberriren liburua? Hasteko, esango genuke gauza, pertsona eta giza harremanetan fin iruten duela Donamartiriko idazleak. Gauzetan zein pertsonetan behar denean zehatz, behar denean sentikor, ipuinak banan-banan aztertuz azpimarratu dugun bezala. Hemen ez dugu ustez ideia sakonen eta epikoen kontakizunik aurkituko. Salaberriren hitzlauzkoaren tematikari bere eguneroko lan edo solaserako bideari bezain laburra iritzi diezaiokegu, baina hark idatzitako lerroei kadentzia berezi bat, sosegua darie, denboraren iraganari neurria hartu izan balio legez. Eguneroko pintzelkadak dira, hainbat liburutan jorraturik ikusi ditugunak izan litezke baina Beak tentuz eta goxotasunez lantzen ditu, gure ustez.

Bea Salaberriren prosa Euskara batua Euskaltzaindia moldatzen hasi zenetik aurki mende erdia beteko den honetan, euskarazko idatzi guztiak baturantz iristen ari dira oraindik. Gure kasu 7


honetan, Bea Salaberri Donamartiriko behenafartarra Baionan bizi da aspaldi honetan. Salaberri euskaraz irakasle izateak aipatzen ari garen batu horri begira, arauaren gordetze garbi bat adierazi beharko luke. Ez da jakina, hori arazoa, nagusia behintzat. Mendetan

banaturik

bizitzeak,

hezkuntza,

ohiturak,

kultur

erreferentzia

desberdinak askotan, guztiak bere eragina izan du euskararen baitan ere. Hizkuntzaren gaian apur bat sartuz, sintaxi mailan bereizgarritasunak ikus litezke berezkoak edo agian frantseste baten ondorioz. Guk nabaritu ditugunen artean, oro har, aditz laguntzailearen elipsia aipatu behar dugu, narrazioan zehar maiz irakur daitekeena. Diogunaren adibide bikaina dugu, adibidez, Soroan hordi ipuina. Lehenengo paragrafoan, narrazioa erritmo oso bizian hasten da, aditz osagai gutxirekin eraikitako prosak telegrama itxura hartzen duelarik. Bestalde, esaldiak oso laburrak dira, emaitza harrigarria gertatzen delarik. Hona hemen elipsia izan duten zenbait elementu: irentsi/kokaturik/nardatuz/bereiz/eskura/ahantzi/sar, pitz eta parti3. Eta horrela isuri da, oro har, idazlearen prosa ipuin honetan barrena, dialogoak salbu, jakina. Aditzaren aspekto-denborak ere Ăąabardura bereziak hartzen ditu Salaberriren prosan. Baina zalantzarik gabe lexikoan ditugu hainbat hitz hegoaldeko euskalkietan ez horren ezagunak direnak. Diglosiak ere zer ikusi handia du, noski. Izan ere, aspaldi sartu zen lexikoaz landa, geroagoko berbak nabarituko ditugu kontaeran barrena. Hor ditugu adibidez, sustut, dutea (seguruenik du thĂŠ frantsesez esaten den adierazpidetik aterea), dentelak, zozizona (fr=saucisson), inkas, pruntki... alegia, guk gaztelaniatik bezala, eurek frantsesetik (baita gaztelaniatik edo gaskoinetik, noizbehinka), erruz jasotzen dituzte edozenbat termino. Ulermena zailtzen duten hitz dezente ageri denez, hiztegia osatu dugu. Laburbilduz, Bea Salaberriren prosa aberatsa eta erritmo bizikoa dugu, deskripzio azkar eta ongi osatuak ehuntzen dituelarik. Izari handiko lanen zain geratzen gara.

3

Barne errimaren bat ateratzen zaio egileari. Ipuinean bertan (99): “Gogo-gorputzen unamak askatzen beharko da engoitik, arnasa luzatzen utzi eta arintzen zama�.

8


Eleberria eta hizkuntza egoera Bi errealitate sozio-linguistiko antzekoak ditugula pentsa liteke, ipar eta hegoaldean. Antzekotasuna, hizkuntza nagusi baten menpean bizitzera ohituta gaudela batzuk zein besteok. Gaztelania hemen, frantsesa han, nagusitasun horren trinkotasuna edo erak eztabaida litezke hemen. Gure erdalduntzea berriagoa izan liteke hangoa baino, baina hori ere ez da egia. Izan ere, historiari begiratuz, hegoaldekoon erdalduntzea zelanbait esateko progresiboa izan da, ez du Ipar aldekoak izan duen bi aro nagusi zeintzuetan hizkuntza minorizatuaren galera nabarmena izan den. Hain zuzen, 1789ko Iraultza Burgesak Frantzian izugarrizko hizkuntz aldaketa ekarriko du gure bestaldeko anaiarrebengan4. Hots, ordura arteko euskaldun elebakarren munduan5. Frantses Iraultzak, hizkuntza kontuan frantsesaren elebakartasuna bultzatu zuen erabat, egia den arren, hastapeneko permisibitatearen ondoren, hitzez ez ezik ekintzez ere Hexagonoko hizkuntza minorizatuen kontrako erasoari ekin zion Direktorioak, inolako disimulorik gabe. Hegoaldera itzuliz, norbaitek pentsa lezake hemen ere, XIX. mendean izugarrizko atzerabidea izan zuela euskarak 1857an Moyano legeak gaztelania eskolako hizkuntza bakartzat ezarri zuenetik. Egia bada ere hori, ez zen –oro har– goiko estamentuen erabaki garbi eta zuzenagatik. Frantzian ostera, Jules Ferry ministroaren legea 1882koa da, berantiarragoa, baina, euren hizkuntzaren –frantsesaren– asimilazioa askoz eraginkorragoa izango da hegoaldean baino. Hor aipa daiteke Ferry-ren legeak eskola laikoa, doakoa (Espainian ez bezala), eta errepublikarra aldarrikatzen zuela frantziar guztientzat. Eskola unibertsala zekarren izpirituaren barruan, baliabideak jartzen hasi ziren agintariak. Esaterako, gauza inportantea izan zen Frantzia nekazari hartan, hasiera-hasieratik, jantokiak eskolan bertan ezartzea eskolatik urruti bizi ziren umeentzat: ñabardura horrek ekarri zuen, besteak beste, gurean baino hizkuntza murgiltze azkarragoa. Aurretik finkatua zen Piriniotako mugen ezartzeak Hego eta Iparraldearen arteko harremana ez zuen agian atzenduko. Baina ez dago zalantzarik frantsesaren inposizioak euskararen ahultze azkarra ekarri zuela. Diglosia moduko hartan hizkuntza ofizialaren 4

Garaitsu hartan, Abbé Grégoire apaizak eta Bertrand Barère diputatuak euskara, Hexagonoko beste hizkuntza eta patois-ak bezala, erabat desagertzeko proposamenak egin zituzten. 5 XVIII. mendean, Iraultzaren aurretik, hiru milioi frantsesek baino ez omen zekiten frantsesez, 25 milioiren artean! (hain zuzen, eta, nagusiki, Paris inguruko biztanleak).

9


eragina zabalduz joan zen. Hiztegian hasteko, bestelako hizkuntza egitura batzuetan ere bai. Euskalkien berezko munduak ezartzen zituen aldaketez landa bazegoen aipaturiko menderakuntzak ezartzen zuen hitz andana. Horregatik jarri dugu ondoko hiztegia Bea Salaberriren liburuxkaren irakurleak aise irakur dezan.

10


Idazlearekin harixa emoten http://www.eibar.eus/eu/kultura/jsm-liburutegia http://liburutegiak.blog.euskadi.eus/eibar/

11


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.