(507787483) irabazleak

Page 1

LIBURU BAT IZANGO BANINTZ... Liburu bat izango banintz interesgarria izango nintzateke. Denek nahiko ninduketen baina jabea, bat izango litzateke. Jabeari asko gustatuko litzaioke irakurtzea, eta ni, bere liburu gogokoena izango nintzateke. Liburu luzeeeeeee...eta interesgarria izango nintzateke, eta horregatik gauero irakurriko ninduke, bere gelako ohean. Jabeari, tristurak, emozioak, pentsamenduak... emango nizkioke, baina azkenean pozik eta alaitasunez geratuko litzateke. Nire nahia, neure gorputzeko orriak, inoiz ez bukatzea nahi izango nuke, eta horrela, gauero, irekia egongo nintzateke...jabearentzat. Ekhi Sanz.6.B


“NI LIBURU BAT IZANGO BANINTZ...” Ni liburu bat izango banintz, abenturazko liburua izatea gustatuko litzaidake. Nire jabea Mikel izatea gustatuko litzaidake. Mikel oso txukuna delako eta ni zainduko ninduelako. Ez zidan inoiz irakurri gabe utziko, ez niri, ez beraren liburu guztiei. Niri Landetara eramatea gustatuko litzaidake, eta Mikel askotan joaten da. Niri liburu handia eta luzea izatea gustatuko litzaidake, beno…luzea ez, oso luzea eta interesgarria, hori! nirekin denbora asko pasatzeko. Leku batetik bestera joatea gustatuko litzaidake. Nire idazlea famatua izatea gustatuko litzaidake, niri ume batetik beste batera joatea gustatuko litzaidake ere. Mikeletik hasita noski. Ume batetik bestera joango banintz leku askotan ibiliko nintzen, egun batean hemen, hurrengoan han… Gauetan ohe ondoan lo egitea gustatuko litzaidake, eta ez eskola batean edo motxila baten barruan, motxilak oso zikinak dira eta eskoletan bakarrik sentitzen zara. Egun batean, nitaz norbait aspertzen bada, eskatuko nioke eskola batean ez uztea, berriz bakarrik sentituko nintzelako. Liburutegi batean lagunez eta istorioaz inguratuta hobe egongo nintzen. Gainera beti isiltasunean egongo nintzen eta jabe berri bat niregana etorri arte ondo pasako nuke. Eneko Otsagabia. 5.B


“NI LIBURU BAT IZANGO BANINTZ...” Ni liburu bat izango banintz, abenturazkoa izango nintzakete. Ni liburutegi bateko liburu bat izatea gustatuko litzaidake, jende guztiak irakurtzeko. Jendea ni irakurtzean barrezka eta pozik egongo zen eta ni liburu bat izango nintzen jendea triste dagoenean, nirekin pozik jartzeko. Liburutegian ondo egongo nintzateke beste liburuekin batera, eta liburutegian oso ondo zainduta egongo nintzateke. Niri gustatuko litzaidake GERONIMO STILTON-ek idatzita egotea, bera oso ipuin politak dituelako eta barre egiteko egiten dituelako. ERIKA HERNÁNDEZ 5.B


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.