Maleta. Sergei Dovlatov

Page 1

Maleta Sergei Dovlatov Amaia Apalauza Ollo Bere bizitza osoa maleta ezdeus batean bildurik. Halaxe abiatzen du kontakizuna, ipuin bat josiz maletan sartu zituen objektu bakoitzaren inguruan: hiru galtzerdi pare, bota batzuk, traje gurutzatu bat, gerriko bat, jaka ba, atorra bat, txano bat eta eskularru batzuk. Ipuin bat objektu bakoitzeko. Oroitzapen bat objektu bakoitzeko.

Hernani, Udal Liburutegia 2017 maiatza


Sergei Dovlatov (Ufa, 1941 – New York, 1990) Idazle eta kazetari errusiarra. Leningraden (gaur egungo San Petersburgon) igaro zuen bere bizitza gehiena, harik eta AEBetara emigratu zuen arte, 1970eko hamarkadaren bukaeran. Leningradeko unibertsitatetik bota zuten, lan-eremu batean aritu zen zaindari-lanetan eta kazetari jardun zuen zenbait egunkaritan. Bizipen horiek guztiek akuilaturik idatzi zituen bere liburu guztiak, ironia eta absurdoa lagun. Sobietar sistemak galarazia, Amerikako erbestean argitaratu zituen bere lan guztiak.

Bibliografia Euskaraz:  Maleta  Konpromisoa

Gainerakoak1:  Невидимая книга. — El libro invisible, 1977  Соло на ундервуде: Записные книжки. — Solo de máquina de escribir: libretas de notas, 1980  Компромисс. — Compromiso, 1981  Зона: Записки надзирателя. — La zona: notas de un guardián de prisión, 1982  Заповедник (роман). — Reserva natural (novela), 1983  Марш одиноких. — La marcha de los solitarios, 1983  Наши. — Los nuestros, 1983  Демарш энтузиастов. — Démarche de entusiastas, 1985 (con V.Bajchanián y N.Sagalovski)  Ремесло: Повесть в двух частях. — El arte: novela corta en dos partes, 1985  Иностранка. — La extranjera, 1986  Чемодан. — La maleta, 1986  Представление. — El espectáculo, 1987  He только Бродский: Русская культура в портретах и анекдотах — No solamente Brodsky: la cultura rusa en retratos y chistes, 1990 (con M.Vólkova)  Записные книжки. — Libretas de notas, 1990  Филиал. — La sucursal, 1990. 1

https://en.wikipedia.org/wiki/Sergei_Dovlatov Sarbidea: 2017-04-24


[itzultzailea]

Amaia Apalauza Ollo2 Euskal Filologia ikasia, Nafarroako euskarari buruzko doktore-tesia aurkeztu zuen 2011n, baina ikerketak alde batera utziak ditu gaur egun. Itzultzailezuzentzaile autonomoa da. 2015. urtean argitaratu da haren lehen literaturaitzulpena, Literatura Unibertsala bilduman: Sergei Dovlatoven Maleta ipuinliburua. EIZIEko Zuzendaritza Taldean dago 2015az geroztik, eta 2016ko apirilean Euskaltzain urgazle izendatu zuten.

Itzuli dituen liburuak:  Askatasuna, etengabeko borroka bat: Ferguson, Palestina eta mugimendu baterako oinarriak. Davis, Angela (2016) [en – eu]  Maleta. Dovlatov, Sergei (2015) [ru – eu]

2

http://nordanor.eus/nor?id=782 Sarbidea: 2017-04-24


Maleta Objektu gutxi batzuez beteriko maleta bat da. Dovlatovek Sobiet Batasunetik AEBetara emigratu zuenean berekin hartu zuen maleta. Emigratzeko asmotan dela, hara non esaten dioten hiru maleta besterik ezin duela eraman. Puskak biltzen hasi, eta ohartzen da hiru maleta ez, bakar bat aski duela bere ondasun guztiak sartzeko. Bere bizitza osoa maleta ezdeus batean bildurik. Eta halaxe abiatzen du kontakizuna, ipuin bat josiz maletan sartu zituen objektu bakoitzaren inguruan. Oroitzapen bat objektu bakoitzeko. Eta halaxe harilkatzen ditu bere bizitzako zenbait pasarte, banan-banan, atzean utzi duen munduaren garratza, absurdoa eta zentzugabetasuna agerian utziz. Narrazio guztiak bere ohiko estilo arinean daude idatzirik: estilo arina, baina baita zorrotza, fina, gardena, sarkastikoa, garratza, ziztakaria ere. Eta vodkaz, vodka askoz bustirik.

Kritikak3 Sobietar giroa Iraitz Urkulo (‌) Maleta bera da zortzi narrazioak lotzen dituen objektua, aldi berean, haren barruan zortzi objektu gordetzen dituena. Objektu bat darabil ipuin bakoitzeko ?hiru galtzerdi pare, bota batzuk, traje gurutzatu bat, gerriko bat, jaka bat, atorra bat, txano bat eta eskularru batzuk?, batzuetan abiapuntu gisa, helburu gisa besteetan, baina halere oroitzapenak ekartzeko aitzakia huts baino ez dira narrazioetan. Maleta hura eskuan erbestera joandako protagonistak bere bizitzaren zenbait pasarte kontatzeko zortzi aitzakia bikain, jakina. Sobiet Batasunean idazle debekatua izanagatik ere, Dovlatov ez zen sekula sobietar sistemaren aurka aritu, ezta salaketa edo mendeku asmorik agertu 3

http://ekarriak.armiarma.eus/?i=913 Sarbidea: 2017-04-24


ere. Horren ordez, nahiago izan zuen garai hartako errealitatea ironiaz islatu. Maleta-n egunerokoa arautzen duen absurdoaz eta zentzugabekeriaz ohartuko da irakurlea. Behin ere modu zuzenean kexatu gabe, egunerokoa osatzen duten txikikeriei eta esfera pertsonalari berebiziko garrantzia eskainiz, autoreak sobietar gizartea eta haren funtzionamendu askotan aldrebes xamarraren berri ematen du. Zeregin horretan, esan gabe doa, errusiar umore garratzaz baliatzen da vodkaz bezainbeste. Dovlatov ziztakaria maisua baita sarkasmoa erabiltzen hartzaileari mezua ahalik eta modu eraginkorrenean igortzeko. Ipuinak, bestalde, estilo arin eta gardenean idatzita daude, horrek kontatzen denari batere zorroztasunik kentzen ez diola. Amaia Apalauza Ollok liburuari idatzitako hitzaurre argigarrian adierazten duenez, errusiarren ustez ez dago Dovlatoven obra beste hizkuntza batzuetara itzultzerik. Oztopoa, alderdi literarioan ez, baizik eta testuinguruan omen datza. Itzulpenengatik ez balitz irakurle gehienek ezagutuko ez lituzketen paisaia, ohitura eta izaera arrotzei Sobiet Batasunaren garaiko baldintza berezi eta guztiz ulertzen zailak batzen zaizkio irakurketa honetan. Aldi berean, Dovlatoven istorioekin asko ikas daiteke, informazio-iturri aparta izanik, koordenatu urrunetara bidaiatu eta orduko giroan murgiltzeko aukera eskaintzen baitute. Euskal irakurleak elkarren aurkako bi tentsio horiei eutsi beharko die, esfortzuaren ondoko saria bereganatuko badu. Azken batean, ez al zen hori literatura itzulpenen izateko arrazoi nagusietako bat? Berria, 2015-06-21


Bizi baten hitzezko erretratua Saioa Ruiz Gonzalez Pozik naiz Sergei Dovlatov ezagutu izanaz. Idazle errusiarren artean ohituago gaude Gogol, Puxkin, Txekhov edo Tolstoi bezalako izenetara baina ziurtatu dezaket, behin dastaturik, Dovlatov (Ufa, 1941-New York, 1990) ahazten ez den idazle horietakoa dela. Idazle marjinala, zirkulu literarioak eta fama erabat deuseztatu zituena. Kazetari lanetan arituta (erregimeneko trobadore lana, idazlearen hitzetan), Leningrad edo Tallinnen, bere bizitzako pasadizoetan oinarriturik idatzi ditu lan gehienak. Tartean artikulu honetan mintzagai dugun Maleta (1986) hain zuzen ere. Publikatzea debekatu ziotenean, 1978. urtean Idazleen Elkartetik kanporatu zutelarik, AEBetara emigratu zuen. Pasarte honetatik abiatua izan da Maleta. Genero kontuetan sartzea gustuko ez dudan arren, esan daiteke eleberri eta ipuin-liburu baten tarteko zerbait dela, hasiera, garapen eta amaiera egiturarik gabea. Maleta barruan dauden zortzi objektu pertsonalek inspiratu dute kapitulu bakoitza: galtzerdi finlandiarrak, bota pare bat, trajea, gerrikoa, jaka, popelinezko atorra, txanoa eta gidari-eskularruak. Objektu bakoitzari lotua den oroitzapen pilaketa honen bitartez eraikitzen da 60-70 urte bitarteko Sobiet Batasun baten erretratua, eta bertan Dovlatov ikusten dugu, vodka botila lagun, Leningradeko kaleetan zehar bizimodu komunista ortodoxora ohitu ezinean. Objektu bakoitza istorio baten enkarnazioa da, idazlearen bizitzaren garai bati lotua: galtzerdi trafikoan aritu zenekoa, San Petersburgoko alkateari botak lapurtu zizkiona, lan egiten zuen egunkariko erredakzioak, zelatari batekin afaltzera joateko, traje bat erosi zionekoa edo Petri I.a tsarraren aktore-rola egin zuenekoa. (‌) Liburu gomendagarria erabat. Hasieratik amaiera arte irribarrea eragiten duen horietakoa. Argia, 2016-03-27


Sergei Dovlatov Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean4

Dovlátov, Sergueï (1941-1990) 3 Itzuli Maleta / Sergei Dovlatov ; Amaia Apalauza Ollo itzultzailea (2015) Argitaratzailea: [Donostia] : Erein ; [Iruñea] : Igela, L.G. 2015 Dovlátov, Serguéi 3 Itzuli Tretij povorot nalevo / Sergei Dovlatov (2008) Argitaratzailea: San Petersburgo : Azbuka, 2008 Dovlátov, Serguey (1941-1990) 3 Itzuli Konpromisoa / Sergei Dovlatov ; itzulpena, Iker Sancho Insausti (2008) Argitaratzailea: Donostia : Hiria, L.G. 2008

4

www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.