ACTIVIDAD 2.3 GRUPO 8

Page 1

IKT-EN BIDEZKO BERRIKUNTZA SUSTATZEN DUTEN FAKTOREAK


1.- IKT AZPIEGITURAK • Azpiegiturak teknologikoak: Beharrezkoak dira informatika gelak, arbela digitalak, internet konexioa...Gelan ordenagailuak izateak erabiltzeko aukera gehiago ematen du. Tresnak izatea oso garrantzitsua da, baina lehenengo pausoa besterik ez da. • Giza-azpiegiturak: Premia arduraduna kanpoko enpresa bategatik ordezkatu dute, baina premia arduradunak ordenagailuak konpondu baino zerbait geiago egiten zuen: beste irakasleen laguntzailea izaten zen. Beharrezkoa da dinamiztzailearen figura ezart Aipatzekoa da eskola txikien egoera, non premiako arduraduan ez da egon eta irakasleen formakuntza eskasa da.


2.- IKT DINAMIZATZAILEA Dinamizatzailea funtsezkoa da, bere helburu nagusia IKTen bidezko berrikuntza gauzatzea baita, hain zuzen. Eraginkorra izateko lider egokia izan behar du: • Jendeagatik kezkatu • Pazientzia itzela izan • Arazoei aurrea hartu • Laguntza eman eta besteen helburuak erraztu • Ilusioa transmititu • Urratsak planifikatu • Aurrerapausuak goratu eta animatu • ...... Dinamizatzaileak bere ikastetxean daukan egoeraren arabera erabili beharko du lidergo trebetasun bat edo bestea. Adibidez, ezin dugu lanak delegatu talderik ez badaukagu, eta ikastetxe txikietan ohikoena da kasu hau. Honelako liderra ondo baloratua izango litzateke, erreferentea bihurtuz eta honela ikastetxeak liderrak markatutako bidea jarraituko luke klaustroa inplikatuz zuzendaritzaren babesa eta laguntzarekin. Dinamizatzailea malgua izan behar du bidea markatzerakoan, klaustroko irakasleon erritmora egokitu eta jendeari lortu daitezkeen helburuak jarri behar ditu.


3.-ZUZENDARITZAREN LANA Zuzendaritzaren lana oso baliogarria izan daiteke IKT erabilpenerako joeran: baliabideak eskuratuz, formakuntza ikastaroak antolatuz... IKTren erabilera ez da izan behar irakasle solte batzuen iniziatiba, zentroko proiektua baizik; hor dago zuzendaritzaren lana eta garrantzia, beraiek lideratu behar dute IKTen erabilpena. Zuzendaritzak ofizialtasuna eman behar dio IKTen erabilpena-ri. Dinamizatzaileak norabidea eta beharrezkoak diren baliabideak proposatuko ditu. Baina proiektuari indarra emateko zuzendaritzak ikastetxeko proiektu bezala aurkeztu eta erabakiak klaustroari komunikatu behar dizkio. Horrela proiektuari ofizialtasuna ematen zaio eta honek egundoko bultzada ematen dio proiektu berari, irakasleok IKTak erabiltzeko beharra sortzen du eta hori da motibaziorik eraginkorrena. Ez da erraza zuzendaritzaren lana egitea, denei gustuko erantzuna ematea eta ikastetxea kudeatzea, baina, beraien esku dago bertan inbertitutako formakuntza eta denbora alferrikakoa ez izatea.


3.-ZUZENDARITZAREN LANA


4.-IKASTETXEA ETA IREKASLEGOAREN ANTOLAKETA Ikastetxearen eta irakaslegoaren antolaketa egokiak lagungarriak dira IKT bultzatzeko. Puntu hauek kontutan hartu beharko lirateke: • Ikastetxean baliabide egokiak egotea. • Baliabide hauen arduraduna eta IKT en dinamizatzailea ordu kopuru egokia izatea. • Irakslegoak prestakuntza ordu kopuru nahikoa izatea. • Dinamizatzaileen formakuntzarako ordu kopuru nahikoa izatea. • Zentroko intraneta ondo antolatuta egotea. • Ikastetxeko IKTren erabileraren plana izatea.


5.-KOORDINAKETA ETA TALDE LANA Talde lana irakasleon artean egitea beharrezkoa da guztiok trebeziak berberak ez ditugulako, ezta lan egiteko erritmoa ere, e.a. Horregatik oso garrantzitsua da, ikasleen lan ohiturak aldatu nahi baditugu, aurrena ikasleok modu horretan lan egiten ikastea. Honek batez ere koordinaketa egokia eskatzen du, eta modu batean lidertza ere bultzatzen du. Gainera talde lana erraztu egiten da bakoitzak ahal duenean egingo duelako lana eta ez dugu leku fisiko batean gelditu behar.


6.-FORMAKUNTZA Errealitatea ezagutu behar da prktikan jartzeko. Irakasleok ikasten dugunean, zertarako erabili daiteken eta zein helburuarekin hasten gara planteatzen. Lehengo ezagutu behar dagoen eta zertarako edo besteek nola erabiltzen duten eta zein emaitzekin. Askotan informatika geletan ez sartzeko arrazoiren bat konfidantza falta izaten da. Baina pentsatzen badugu ikasleei zerbait irakasteko daukagula eta baita beraiek guri, gure jarrera aldatzen da. Irakasleon artean ere, ikasten da. Nork ez dio galdetu lankide bati nola egiten da zerbait? Irakasleen formakuntza saioetan, orokorrean, tresnak erakutsi dizkigute baina hori ez da nahikoa IKT modu eraginkorrean erabiltzeko; tresna hoiekin klasean zer egin daiteke eta nola, adibideak ikusi...behar dugu, baina ziklo bakoitzari egokituta.


7.-IRAKASLEGOAREN JARRERA Garrantzitsua da irakaslegoak berritzeko gogoa izatea, honek norberaren lanaren hausnarketa eskatzen du. Hala ere, irakaslegoaren jarrera alda daiteke beste prozedurak, beste egiteko moduak erakusten bazaizkio. Beste ikastetxeetan zer eta nola egiten diren gauzak erakustea oso baliogarria izan daiteke. Beste aldetik ere, irakasleen egoera kontutan hartu behar da, batez ere ordezkoen kasuan; hauentzat zaila da, askotan, proiektuetan parte hartzea.


8.-ERREKONOZIMENDU INSTITUZIONALA "Juan debalde muri贸 de hambre" esan ohi da. Muxutruk lan egitea, lankidei tresna berri hauek erakustea eta erabiltzera motibatzea behin eta berriz ez da erreza. Askotan ohitura zaharrekin egingo dugu topo eta aplikazio berrien balioa demostratzeko materiala prestatu eta lankideak animatu eta bultzatu behar ditugu. Horregatik ahalegin guzti honi instituzionalki edo profesionalki bultzada bat ematen bazaio askoz ere lagungarriagoa izango da, baita motibagarriagoa ere. Gainera guztion "aitzakia" IKTak erabiltzeko, denbora falta da, Eta egia da, denbora asko eman behar da tresnak ezagutzen, erabiltzen, klaserako zerbait prestatzen eta lankideei laguntzen.


9.-MATERIALAREN EKOIZPENA IKTen erabilera eguneroko lanean txertatu nahi badugu, unitate didaktikoak diseinatzea eta garatzea beharrezkoa da. Egindako lana partekatu behar da beste irakasle eta zentroekin, askoz aberasgarriagoa izango baita. Garrantzitsua da ere, zentrko IKT en erabileraren plan bat izatea, hasiatko lanaren jarraipena ziurtzteko, kontutan izanda zentroetan irakasle mugimendu handia egoten dela.


10.- EMAITZAK IKUSTEA Asko kostatako urratsak eman eta gero, funtsezkoa da gauzak ondo doazela ikustea. Alde honetatik orokorrean ezker IKT-en munduan murgiltzea ezker oneko lana da: • ikasleen jarrera aldaketak eta motibazioak proposatzen dugun metodologiaren onarpena suposatzen du; • ikasleek hobeto barneratzen dute proposatzen dieguna; • lana aldaketa txikiekin hobetu edo egokitu daiteke hurrengo baterako eta beste irakasleokin konpartitu edo trukatu dezakegu. Honek guztiak indarra ematen digu irakasleoi.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.