HARREMAN FUNTZIOA

Page 1

HARREMAN FUNTZIOA Harreman funtzioa Izaki bizidunen harreman funtzioak organismoaren aktibitateak inguruko ingurugiroaren berezitasunekin sintonizatzen ditu. Harreman funtzioari esker estimuluak sumatzen ditugu eta erreakzionatuarazten digu. Estimuluak zentzumenen bidez sumatzen ditugu, nerbio sistemak garuneraino eramaten du informazioa eta gorputzak ibil aparatuarekin erreakzionatzen du.

Zentzumen organoak Zentzumen organoek gure gorputzaren kanpoaldean edo barrukaldean gertatzen diren estimuluak sumatzen dituzte. Ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena, eta ukimena dira gizakiaren zentzumenak.

Ikusmena.- Ikusmenaren organoerrezeptorea begia da. Aurrean duen irudia korneatik sartzen da, begi-ninian kontzentratzen da, irisak begininiaren diametroa erregulatzen du eta erretinan proiektatzen da. Erretinak pantaila moduan jokatzen du. Erretinaren bukaerak nerbio optikoarekin konektatuta daude eta nerbioak burmuinera eramaten du jasotako sentsazioa, han interpretatuko da informazio hori eta behar izanezkero erantzuna prestatu.


Entzumena.- Entzumenaren organoerrezeptorea belarria da. Belarria hiru zatitan banatuta dago: kanpo-belarria, erdiko belarria eta banebelarria. Kanpo belarriak soinu-uhinak jasotzen ditu belarri-hegaletik eta belarrizulotik. Bibrazio horiek tinpanoaren bidez erdiko belarrira iristen dira, hezurtxo kateara: mailua, ingudea eta estriboa. Hortik barne-belarriko kanal erdizirkularretako eta barakuiluko fluidoetara iristen dira. Sentsazio horiek entzumen nerbioak garunera eramaten ditu eta honek interpretatu egiten ditu. Belarria orekaren organoa ere bada. Usaimena.- Usaimenaren organoa sudurra da. Lurrin usaidunak airearekin nahastuta sudurzuloetatik sartzem dira eta mintz pituitarioara irstean, usain-nerbioen bidez garuneko leku zehatz batetara iristen da eta sentitu egiten dugu. Dastamena.- Dastamenaren organoa mingaina da. Janariak ahoan sartzen ditugunean listuarekin disolbatzen dira. Lstuarekin nahastutako substantzia horiek papiletara iristen dira. Papilak substantzia horren zaporea bereizten du. Dasta-nerbioen bidez jasotako sentimena zerebroara joaten da.


Ukimena.-Ukimenaren organoa larruazala da. Gure gorputzarekin kontaktoan jartzen diren sentsazioak, hotza, beroa, presioa, ma, latza, leuna,...,lehendabizi ukitzen dutena epidermisa da, kanpoaldeko geruza. Hau dermisarekin, burrualdeko geruza, kontaktuan dago eta hemen daude zentzumenerrezeptoreak, hauek jaso eta nerbio-bukaerek eramaten dituzte garuneko dagokien txokora. Ondoren zerebroak bere aginduak bidaltzen ditu sentimen bakoitzaren aurrean zer egin aginduz.


Izenak idatzi:

Entzumen organoa

Ikusmen organoa


LOKOMOZIO-APARATUA 1.-Lokomozio-aparatua eskeletoak eta muskuluek osatzen dute, eta horri esker mugitzen gara. Muskuluak uzkurtu egiten dira, nerbio bulkadak hartzean, eta hezurretatik tiratu eta mugitu egiten gara.

2.-Lokomozio aparatuaren funtzioak dira: •Gorputza sostengatu eta sendotasuna eman. •Zenbait organo delikatuak babestu:bihotza, birikak, bizkarrezur-muina,... •Muskuluak luzatuz eta uzkurtuz, hezurren higidura sortu. Lokomozio-aparatuari esker mugitu gintezke.

3.-Lokomozio-aparatua muskulatura eta eskeletoak osatzen dute.


Muskulatura muskulu guztien multzoa da, 600 muskulutik gora ditugu: •Aurpegiko muskuluak. Muskulu batzuekin, maseterok, orbikularrak edo irri-muskuluak adibidez, adierazteko keinuak egiten ditugu. •Enborreko muskuluak. Muskulu abdominalak, trapezioak edo dorsalak mugituz, enborrari bira eragin eta tolestu egiten dugu. •Gorputz adarretako muskuluak. Bularreko muskuluei, bizepsei, trizepsei eta deltoideei esker besoak mugitzen ditugu. Gluteo edo ipurmasailekoen, koadrizepsen eta bikien bidez zangoak mugitzen ditugu.


Eskeletoa.-Eskeletoa gorputzaren armazoia da, 208 hezur zurrunez, kartilagoz eta hezurrak bata bestearekin lotzen dituzten artikulazioez osatutako multzoa da.


•Hezurrak luzeak (femurra edo hizterrezurra), lauak (omoplatoak) edo laburrak (falangeak) izan daitezke.

•Artikulazioak edo giltzadurak bi hezurren edo gehiagoren arteko loturak dira. Finkoak (garezurrekak), mugikorrak (ukondokoak) eta erdimugikorrak (bizkarrezurrekoak) izan daitezke.


4.-Eskeletoaren atalak: buruko hezurrak, enborreko hezurrak, garputz-adarretako hezurrak, lotailuak eta zurdak.

•Buruko hezurrak burmuina babesten dute eta aurpegia osatzen dute.

•Enborreko hezurrak gorputza eusten dute. Ornoak oso garrantzitsuak dira, bizkarrezurra osatzen dute, bizkarrezur-muina babestuz. Garezurra, saihetshezurrak eta gorputz-adarrak ere eusten ditu. Saihetshezurrak bihotza eta birikak babesten dituzte.

•Goiko gorputz-adarrak klabikulatik lotzen dira enborrera eta behekoak pelbisatik. •Lotailuak.- Hezurrak elkarren artean lotailu edo ligamento bidez loturik daude. •Zurda.- Muskuluak hezurrei zurda edo tendoien bidez lotzen zaizkie.


Idatzi hezurren izenak:


NERBIO-SISTEMA Nerbio-sistema Nerbio-sistemak zentzumenak bidaltzen duten informazioak aztertu eta erantzunak erabakitzen ditu. Nerbio-sistema miloika neuronak osatzen dute.

Nerbio-sistemaren atalak Entzefaloa, bizkarrezur-muina, eta nerbio-sistema periferikoa dira nerbio-sistemaren atalak.


1.-Entzefaloa.- Garezurraren barruan dago babestua. Hiru atal ditu, garuna edo zerebroa, zerebeloa eta enbor entzefalikoa.

•Garuna.-Zentzumen informazioa jaso, aztertu eta erantzuna prestatzen du.

•Zerebeloa.-Gorputzaren mugimenduen koordinazioak eta jarrerak (posturak) kontrolatzen ditu.

•Enbor entzefalikoa.-Arnasketaren erritmoa edo bihotzaren taupadak bezelako funtzio arruntak erregulatzen ditu.


2.-Bizkarrezur-muina.Bizkarrezurraren barruan dago. Entzefalorantz doazen edo entzefalotik datozen nerbiobulkadak eramaten ditu. Oharkabeko mugimenduak kontrolatzen ditu.


3.-Nerbio-sistema periferikoa.-Nerbio-sistema periferikoa nerbioek eta gongoil txiki batzuk osatzen dute. Gorputz guztitik sare moduan organo eta entzefaloaren arteko informazioa garraiatzen dute.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.