eskola 2.0 proiektua

Page 1

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak

Maialen Agirrezabalaga Garbiñe Aldazabal Nerea Abendaño Amaia Ballain

1


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

AURKIBIDEA • Aurkezpena • Sarrera • Esperientziak • Elkarrizketa • Hausnarketa • Bibliografia

2


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

AURKEZPENA Lan honetan Eskola 2.0 proiektua lantzen dugu. Gai hau aukeratu dugu behin eta berriro entzundako eskolen digitalizazioa zertan datzan sakontzeko asmoz. Ikasgeletan hainbat material digital integratu direla jakin badakigu, baina orain arte ez genuen hauen erabilpen didaktikoa eta helburu pedagogikoa ere garbi ikusten. Horregatik hau teorian ezagutzeaz gain errealitatearen dauden esperientzia ezberdinak ezagutu nahi izan ditugu. Baita honetan oinarrituta ere gure proposamen praktiko bat egin. Honetarako, marko teoriko bat baita ezagututako esperientzia ezberdinak ere azaldu ditugu. Jarraian, proiektu honen gaur egungo errealitatea ezagutzeko asmoz elkarrizketa bat egin dugu. Guzti honekin azkenik hausnarketa bat burutu dugu, gure burua irakaslearen paperean jarriz. Amaitzeko, Haur Hezkuntzako 5 urteko gela batean aurrera eraman daitekeen proposamen bat aurkezten dizuegu.

3


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

SARRERA ESKOLA 2.0 Gaur egun hezkuntzan oso hedatua dagoen proiektu bat dugu ESKOLA 2.0. Proiektu hau, gure ikasgelen digitalizazioaren aldeko apustua da, IKTak heziketan eragiteko beharrezko baliabideez horniturik dagoena. Beraz, honen egitasmo nagusiena IKT-ak ikastetxeetan integratzea dela esan dezakegu. Eskola 2.0 proiektua, ez da ikasle bakoitzari ordenagailu minieramangarri bana ematea, funtsean XXI. mendeko ikasgela digitalak martxan jartzea da (azpiegitura teknologikoa eta oinarrizko konektibitatedunak) ikasgelak internetera zabaldu behar direlako eta gure ikasleek, ezagutza gizartearen erronkei aurre egin behar dietelako. Eskola 2.0 proiektuak eragile berritzaileak ekarri nahi ditu IKTak ikas-irakas prozesu orotan txertatuz eta honela, aukera berriak eman ikasgeletako hezkuntza erantzunak hobetzeko: irakaskuntza pertsonalizatua, lankidetza proiektuak ...Azken finean IKTak beste baliabide bat, hau da, ikasle orok eguneroko jardunean erabiliko duen beste lan tresna bat izatea, nahi da. Zalantzarik gabe, ikasgeletan IKT-ren integrazio eraginkorra oinarrizko gaitasun digitalak eskuratu dituzten irakasleengandik etorri beharko da; teknologia prestakuntzaz gain, IKT tresnak baliabide didaktiko gisa erabiltzeko metodologian prestatu direnengandik. Proiektu honetan Lehen Hezkuntzako ikasleek hartzen dute parte, oraindik Haur Hezkuntzakoak txikiak baitira. Hauek ere teknologia berriekin zuzeneko kontaktua baduten arren, oraindik ez dira Eskola 2.0 proiektuan sartu.

4


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

Helburuak: Eskola 2.0 proiektuak dituen helburuak asko diren arren, hona hemen horietako batzuk: •

Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea

Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea

Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea

Eten digitala murriztea

Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea

HEZIKETA KALITATEA HOBETZEN

Aplikazioak baino gehiago Interneten jarduteko web 2.0 jarreran datza. WEB 2.0 Web 2.0 web aplikazio tradizionaletatik erabiltzaileari begira dauden aplikazioetarako eboluzioa da. Web 2.0 ez da teknologi berria, baizik eta jarrera berria teknologien aurrean. Web 2.0 izenburua erabili zuen lehenengoa Dale Dougherty izan zen 2004an hitzaldi-eztabaida baten garapenean. Webaren hasiera testuinguru estatikoa izan zen, Web 1.0 deiturik. Weborriak adituek egiten zituzten, oso gutxi gaurkotuta zeuden eta erabiltzaileak ezin zuen berarekin interakzionatu. Web 2.0 terminoa aurrekoarekin konparatzeko sortzen da. Gaur egun, web tresnek baimentzen dute edonork edo edozein taldek bere web propioa sortzea erraz moduan , etengabe eguneratzea eta beste erabiltzailekin edukinak sortu eta elkartrukatzea, bideoak, irudiak, dokumentuak eta abar. Era honetan toki hauetan interakzionatzen diren sare sozialak ere sortzen dira. Sarean dauden edukinen % 80a internautek beraiek garatu dituzte Web 2.0ko aplikazioen bitartez. "Prosumidor" izeneko kontzeptua jaio da (ekoizlea + kontsumitzailea) . Web 2.0, azken finean, iraultza soziala da.

5


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

Orain informazioa, eta beraz, ezauguera, iturri klasikoetan ez dira oinarritzen (testuak, irakaslegoa), baizik eta gero eta subjektiboagoak dira, erabiltzaile guztion eskuetan daudelako. Sareko edukinak internautek sortzeaz gain, bildu, sailkatu, iruzkinak eman eta kritika jaso ere egiten dituzte. Web 2.0-k, teknika aldetik, edukinak argitaratu eta kudeatzeko tresnak ematen dizkigu eta, gizarte-egoeran, elkaradimenaren agerpena erraztatzen du, ez sistematizatuta ez gidatuta dauden norbanako aportazioen bitartez. Interneta gure aplikazioak exekutatzen diren plataforma bihurtzen dabil, dena ordenagailuatik Sareara eramateko joera dago, edozein momentu eta tokitan sarbidea eskuragarria izateko. Erabilera didaktikoa Web 2.0 giza-osagai batean eta beste informazioaren kudeaketa desberdinean oinarritzen da. Hezkuntza arloan aplikaturik, ezauguera modu kolaboratiboan eta inklusiboan eraikitzeko baliabide ederra da., guztiok eskura izateko, ikaskuntza eta irakaskuntza aberazteko. Beste aldetik, bai irakasleari bai irasleari rol berriak ematen dizkie, ikaslan desberdina baimentzen duelako: autonomoa, elkarlana, kritikoa, sortzailea, bakoitzaren iritzia ematea, ikerketa, baliabideen elkartrukea...ezauguera sortu eta hartzea. Web 2.0ko aplikazioen bidez, irakasleek eta ikasleek material ugari eta dibertsifikatua garatu eta elkartrukatu ahal dituzte, nork berea edo taldean , ikas jarduera eta ebaluazio mota berrizteko aukerarekin. Ikasle, ikastetxe eta irakasleen sareak garatzeko baliabideak ematen ditu ere bai. Giza-sare hauetan , hezkuntzari buruzko gaiak ikertzeko, hausnarketa egiteko eta ikasteko aukera bikaina dugu, elkarren artean edukinak sortzen, laguntza ematen eta materialak elkartrukatzen. Helburua ez da IKTak ikastea, baizik eta IKT-ren bitartez ikastea.

IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA.

6


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

Irakasleen prestakuntza ezinbestekoa da egunerokoan haurrekin egongo direnak izango baitira, ezagutza minimoak hartzea ezinbestekoa da ezezaguna zaien proiektu baten aurrean daudelako. Lehen hezkuntzako 5.mailako tutoreek eta gela horietan sartzen diren Ingeles eta Pedagogia Terapeutikoko irakasle guztiek beharrezko prestakuntza jasoko dute, Irakasleen prestakuntzarako metodologia alderdiei eraginez egingo dute, lankidetza sareak sortuz eta mintegi iraunkorrak antolatuaz. Prestakuntza saio hauek normalean berritzeguneetako aholkulariek ematen dituzte. Hiru irakastalde antzeman dira: •

Informatika ezagupen urriak dituena, gutxitan erabiltzen ditu IKTak irakasgaiak ematen.

Ordenagailu erabiltzailea, baina dokumentu eta kudeaketa pertsonalak burutzeko, tarteka bere ikasleekin informatika gelan lan egiten duena.

Erabiltzaile arituak, goi mailakoak, irakasgaiak emateko IKT ak erabiltzen dituena.

PRESTAKUNTZA MAILAK Hiru maila bereiz ditzakegu emango zaien prestakuntza mailari dagokionez, aurrez aipatu ditugun ezagutzaren eta beharren araberakoak izango dira hauek •

Oinarrizko gaitasunak: Ofimatika, sistema eragilea, internet.

Arbel digitala: Arbel digital interaktiboaren erabilera didaktikoa.

Web 2.0: Tresnen multzoa eta bere aplikazioa ikasgelan.

Beraz, irakastalde bakoitzari egokitutako prestakuntza eskainiko da, Software librean eta 2.0 tresnetan oinarriturik. Prestakuntza euskeraz zein gazteleraz jasotzeko aukera ematen da eta Prestakuntza Berritzegunetako aholkulariek emango dute. Prestakuntza hau LH 5. mailako irakasleentzat nahitaezkoa izango da, tutoreak ez ezik ingeleseko eta PTe irakasleak ere jaso beharko dute.Ikasgeletako gertuko lan

7


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

proiektuen bitartez emango da prestakuntza, oinarrizko gaitasunak, digitala bereziki, aintzat hartuz. Honela, irakasleak materiala erabili eta honekin lan eginez ikastean datza. Prestakuntza hau, iraunkorra da, ikasturtean zehar irakasleek mintegi ezberdinetan parte hartuko dutelarik.

BALIABIDE TEKNOLOGIKOAK / MATERIALAK Hardware • Minieramangarriak* ▪

10” pantaila

160 Gbeko diskoa

1 Gb eko Memoria RAM

1.6 GHz-ko prozesatzailea, kontsumo gutxikoa

• Arbel Digital Interaktiboa (ADI) ▪

77”ko ukimen azalera,

bertikalean mugitu eta hainbat altueratara iristeko euskarria

bideo-proiektagailuari eta bozgorailuak

• Garraio poltsak miniordenagailuak eramateko • Armairu elektrifikatua bateriak berriro kargatzeko (28 ekiporentzat) • Wifiko sarbide gune bat (gelako ordenagailuak bai intranetera bai internetera konektatzeko) Software • Ordenagailu eramangarriak ikastetxeetan entregatuko dira, oinarrizko softwarea instalatuta. • Oinarrizko konfigurazioak abiatze bikoitza izango du: GNU/ Linux eta Microsoft Windows XP Prof . • Gutxienez:

8


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

ofimatikako softwarea (OpenOffice)

nabigatzailea (Mozilla Firefox)

antibirusa

plataforma anitzeko bestelako aplikazioak

Euskaraz eta gaztelaniaz - lizentzia librean

Ikastetxeak uste badu egile-eskubideen legeak babestutako softwarea erabili behar duela, Sailari eskatu beharko dio. Sailak, berriz, egoki irizten badio, lizentziak emango dizkio ikastetxeari

Guztiz debekatuta gertatuko da jabetza intelektualeko eskubideak urratu dezakeen softwarerik erabiltzea.

*Aurrez aipaturiko mini eramangarriak ez datoz beharrezkoak diren programekin eta beraz, ikastresnak instalatu behar dira, ikastetxean landuko dituzten edukiak txertatuz. Gela bakoitzak bere ekipamendua izateaz gain, ikastetxeak orokorrean izan behar du ere ekipamendu bat bestela ez da posible izango gela bakoitzak ekipamendu hori behar bezala erabiltzea. Honakoa da ikastetxeak izan beharrekoa: Wifi kontrolagailu bat sare birtualak definitzeko, erabiltzaileak esleitzeko eta egiaztapena eta segurtasuna kontrolatzeko.

9


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

ESPERIENTZIAK HAUR HEZKUNTZAN: 1. “PELUTXEAK GURE ARTEAN” LANKIDETZA PROIEKTUA. http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest/peluche

PELUTXE-MASKOTA baten trukaketa dela medio, teknologia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen dituzte ikasleek, eskolen arteko komunikazioa zabalduz.

Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleei zuzendu ohi zaie proiektua, aurten berriz, HH4 urteko ikasgelei eta LH 1. mailako ikasleei ere eskeini nahi diegu parte hartzeko aukera.

Posta elektronikoaz gain, Web 2.0 tresnak ere txertatu ditugu proiektuan, BLOGa erabiliz. Izan ere, ekarpen guztiak denok partekatzea dugu xede, ikasleek zein nagusiek, familiak barne, benetazko 2.0 jarrerak bultzatzeko asmoz.

HELBURUAK

-

Ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sustatzea.

-

Hizkuntza idatzia modu esanguratsu batean garatzea, testu multimedien bitartez. 10


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

-

KTak modu funtzional batean erabiltzea.

-

Lankidetza jarrerak bultzatzea.

2011-2012 ikasturtea

PROIEKTUARI HASIERA EMATEKO

-

Pelutxea adoptatu eta ikastaldean murgildu.

-

Harremanetan jarri bikotekidearekin eta adostu ekarpenen denboralizazioa.

-

Abian jarri bikote-BLOGa: ikastaldeen eta Pelutxeen aurkezpenak eginez ...

-

Familiei azaldu proiektuaren nondiknorakoak.

-

Ikasleen irudiak eta eurek egindako materialak argitaratzeko baimena eskatu.

PROIEKTUA GARATZEKO -

Pelutxea trukatu ikastalde bikotekideari bidaliz.

-

Etorri den Pelutxe berria ikasgelako dinamikan murgildu.

-

Gelako jardueren berri eman BLOGean (maiztasuna adostuz), bikotekideek jarraipena egin diezaioten euren Pelutxeari.

-

IRUZKINAK egin Pelutxekideei. Familiei ere zabaldu parte hartzeko aukera.

-

EGUNEROKOA idatzi, bitxikeriak jasoz. 11


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

12


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

PROIEKTUA BOROBILTZEKO

-

BLOGean argitaratzen joango dira ikasgelan gertaturiko bizipenak eta lanak.

-

Irakasleok FORO bat izango dugu zalantzak eta ideiak jaso ahal izateko.

-

Maiatzean Pelutxeak jatorrizko geletara itzuli eta EGUNEROKOAK oparitu.

-

Topaketa antolatu (topagune edo interneten).

-

Balorazioa egin, familien iritziak ere jasoz.

Power point: http://www.eskola20.euskadi.net/c/document_library/get_file? uuid=62d1efea-b74b-4548-806a-9182a6aec635&groupId=408381

BALIABIDEAK

- Pelutxeen Bloga SORTU - Pelutxe-blogean EKARPENAK egin - BLOGa sortu bloggerrekin Eskola 2.0 - Irakasle FOROA http://www.elearning.hezkuntza.net/ - Ordenagailua eta proiektorea. Argazki makina. - Zonaldeko berritzeguneko aholkulariak. - Koordinazioa lankidetza20@gmail.com

13


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

2. E TWINNING http://www.etwinning.net/es/pub/index.htm eTwinning Europako eskolarteko komunitatea da. eTwinning plataformak eskolek euren artean komunikatu, elkarlanean jardun eta proiektuak garatzeko balaibideak eskaintzen ditu. Europako komunitate erraldoi baten kide hartzen ditu partehartzaileak. Hezkuntza etapa guztiei zuzenduta daude: Haur, Lehen, Bigarren .... Web orrialde bat dago eta bertan ikastetxeak proiektu baten bidez zer eduki edo irakasgai landu nahi duten eta zein adin tartean landu nahi duten aukeratzen dute. Perfil berdina duten ikastetxeak harremanetan jarriko dira.

Izena emandako ESPAINIA eskolak

Proiketuak garatzen dauden eskolak Proiektuak itxitak dituzten eskolak 1157

1840

7968

Haur Hezkuntzan egin diren proiektuak EAEn eta eTwining plataformaren barruan hurrengoko hauek dira: •

WE ARE ALL ALIKE http://www.etwinning.net/es/pub/profile.cfm?f=2&l=es&n=38997 IKASTETXEA: “COLEGIO JESUS MARIA” ZER LANDU NAHI DEN: Atzerrko hizkuntza eta antzerkia haur hezkuntzan ADIN TALDEA: 3-6 URTE.

IZENIK GABEKOA http://www.etwinning.net/es/pub/profile.cfm?f=3&l=es&n=256773 IKASTETXEA: GAINZURI IKASTETXEA (Urretxu) ZER LANDU NAHI DEN: hizkuntzak, artea, informatika haur hezkuntzan ADIN TALDEA: 3-6 URTE.

14


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

3. IEARN PANGEA http://www.iearn.org/ iEARN (International Education y la Red de Recursos) munduko eskolarteko platafomarik handiena da, etekin ekonomiko gabekoa. IKT bitartekoak eskaintzen dizkie hainbat eta hainbat irakasle zein ikasleei, berauek lankidetza proiektuak aurrera eramateko, ikaskuntza hobetu eta mundua aldatu dezaten. Hezkuntza etapa guztiei daude zuzenduta. Batez ere Katalunian erabiltzen dute. Web orri bat daukate eta bertan “iearn Pangea”ren barruan egin dituzten proiektuak ateratzen dira. Batzuk bai egin direla HHn. http://www.iearn.cat/

4. BLOG-ak

“GORBEIA 5 URTE”

http://gorbeia5urte.blogspot.com/

5 urteko gela batean sortutako blog bat da hau. Gelan egindako eta bizitutako esperientziak kontatzen dira. Gelan egiten diren ekintzen berri familietan izatea da blog honen helburua, komunikazioa areagotzeko eta parte hartze aktiboa bultzatzeko familia eta eskolaren artean. Lantzen dituzten gaiak: urtebetetzeak, irteerak, egunerokotasunean egindako jarduerak.

15


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

“ARANGOITI IKASTETXEA”

http://arangoitiikastetxea.blogspot.com/p/haur-hezkuntza.html

Kasu honetan blog-a ez da bakarrik HHrako, ikastetxe osorako baizik. Blog barruan HHko atal bat dago eta bertan jarduera asko agertzen dira HHn ingelesa, matematika, kokoak etab. lantzeko.

16


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

HEZKUNTZAKO BESTE ETAPA BATZUETAN:

Proiektu asko LH eta BHn lantzen dira baina hala ere uste dugu proiektu horiek egokituz edo moldatuz HHn lantzeko aproposak izan daitezkela.

1. ASMAKILO LANKIDETZA PROIEKTUA

Asmakilo pertsonaiak, igarkizunak proposatzen ditu hasiera batean eta partaideak asmatzen saiatuko dira. Gero, ikasleek eurek sortutako IGARKIZUNAK BLOGean argitaratzen joango dira, beste ikastetxetako ikasleak asmatzen joango direlarik.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduriko proiektua da.

Zergatik IGARKIZUNAK ?

Igarkizunak betidanik ekin diolako sormenari eta alderdi ludikoari: alderaketak, deskripzioak, kontaketak, antzekotasunak, zentzu bikoitza …. eta horiek asmatzeak zera eskatzen du: ideiak lotzea, metaforak aztertzea eta antzekotasunak bilatzea. Beraz, ikasleekin igarkizunak jorratzeak pentsamendu sortzailea lantzea ahalbidetzen du. Igarkizunek ikasleen arteko jolas dialogikoa zabaltzen duelako: igarkizuna planteatzen duenak badaki erantzuna, eta jasotzaileari irudimena eta interpretazio ariketa eskatzen dio, euren artean jolas kognitiboa zabalduz.

17


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

2. HAMAIKA HAIZETARA PROIEKTUA

Proposamen didaktiko hau Eskola 2.0 programaren baitan sortu da eta, batez ere, IKTek ikasteko eta irakasteko tresna gisa duten erabilgarritasuna erakutsi eta sustatu nahi du. Honakoa Lehen Hezkuntzako 3.zikloan zein Bigarren Hezkuntzako 1. mailan erabil daitekeen lankidetza proiektua da. Diziplinarteko lan bateratua bultzatu nahi du ikastetxe barruan eta beste ikasle batzuen parte-hartzea ikastetxetik kanpo, denak elkarrekin azken ekoizpen bat lotzeko asmoz. Hala, ikasleek askotariko ikuspegietatik behatuko diote inguruari,beren errealitatea era askotan eta irizpide askoren arabera islatzen duten ikuspegietatik, alegia: soinuak, paisajeak, eraikinak, izenak, kaleak... Ekoizpenak (horma-irudi digitala, aurkezpena, argazkien muntaia, bideoa...) euskarri digital bakarrean bilduko dira, ikasleek beren inguruari buruz duten ikuspegia islatzeko. Proiektua bukatu eta gero, parte hartuko duten ikastetxe guztien bateratze ekitaldia egitea aurreikusi da, ikasleek nork bere inguruneari buruz duen ikuspegia abiapuntu, Euskadiren ikuspegi globala eman dezaten.

18


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

ELKARRIZKETA Kaixo! EHU irakasle-eskolako Haur hezkuntza 3.mailako ikasleak gara. Teknologia berriek hezkuntzan zein erabilera izan ditzaketen bilatzen ari gara baita zein abantaila eta desabantaila dituzten. Argi dago teknologia berriek gizartean paper garrantzitsua dutela eta hezkuntza gizarte honen parte denez, baita haurrak gizarte honetan bizitzeko prestatu behar ditugunez esparru honetan dagoeneko zein txoko duten baita zein izan beharko luketen jakin nahi genuke. Honengatik, zuek IKTekin lanean ari zareten eskoletan bizi duzuen esperientzia eta iritziak ezagutu nahi ditugu. 1. Lehenik eta behin, zein da zure izena eta zein mailako andereño/maisu zara? Jon Arrizabalaga. 6. maila.

2. Ikastola honetan, baduzue teknologia berriak landu eta tresna gisa erabiltzeko proiekturik? Ala bada zein? (Eskola 2.0) Bai, eskola 2.0-ko portatilak.

3. Proiektu hauetako baten bat erabiltzen duzue HHn edota ikastetxean? HAUR HEZKUNTZAN: " Pelutxeak gure artean" Lankidetza Proiektua eTwinning iearn Pangea BLOG-ak

LEHEN HEZKUNTZAN:

19


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

Asmakilo Lankidetza Proiektua HAMAIKA HAIZETARA PROIEKTUA eTwinning iearn Pangea BLOG-ak Lehen hezkuntzan, Bloga.

4. Zertan datza proiektu hau? Ikasleen lanak aurkezteko bideoak eta power point hainbat aurkezpen zintzilikatzeko sarea.

5. Zein dira eskola 2.0 proiektuaren erronkak? Eta zeureak?

6. Zein teknologia edo material eta zertarako erabiltzen duzue? Egokia dela uste duzu? Arbel digitala, arbel interaktiboa eta portatil txikiak. Guztiz egokiak dira.

7. Zein da haurrek IKTekiko duten jarrera? Jarrera guztiz positiboa, oso positiboa.

8. Eta zuk, izandako esperientzian oinarrituta zein iritzi duzu hauen inguruan? Gelarako aproposak direla uste duzu? Eguneroko lanerako aproposak dira. 20


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

9. Eta gainontzeko irakasleek? Danatarik da.

10. Eta gurasoek? Danatarik bebai.

11. Zenbat urte daramatzazue eskola 2.0 proiektuarekin lanean? Zer iritzi/kritika duzu proiektu honen inguruan? Hiru urte.

12. Zerbait kendu, gehitu…aldatuko zenioke?

13. IKTak ikasgelan integratu eta erabiltzeaz, zer uste zenuen hasieran? Orduko IKTekiko jarrera eta oraingoaren artean aldaketarik egon da (bai zuregan, ikasleengan, beste irakasleengan…? Ni hasieratik izan naiz partidarioak IKTak geletan sartzeko.

14. Teknologia berri hauekin nola lan egin eta haurrei nola irakatsi jakiteko prestakuntza mintegi edo kurtsorik egin duzue? Zein ideia edo sentsaziorekin atera zinen bertatik? Baliogarri ikusten duzu? Bai egin izan ditut eta baliogarriak izan dira.

21


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

15. Teknologia hauekin lan egiten joan ahala, proiektua bera baita zuek hau lantzeko modua esperientziarekin hobetuz joan da? Aldaketarik izan du edo berdin darrai? Eskola 2.0 martxan jarri aurretik ere, ordenadorak erabiltzen nituen klaseetan.

16. Proiektu hau ikasgelan kokatuz orain, IKTekin zein eduki kontzeptual lantzen dituzue eta nola? Informazioa aurkitu, idazlanak egin, power point aurkezpenak egin, etab.

17. Eta eduki informatikoei dagokionez?

18. Gelan lan egiterako orduan, dinamika aldatu dela uste duzu? Zenbat/Zertan? Onerako, txarrerako, aldatu da? Bakoitzak bere portatila eramangarri izatea onerako izan da.

19. Metodologia honek, ikaste prozesua errazten, bultzatzen… laguntzen duela uste duzu? Nola? Bai.

20. Izan dituzuen esperientziak ikusita, IKTak lan-tresna gisa matematika, edo beste eduki batzuk lantzeko aproposak direla uste duzu? Orokorrean arlo guztietan, baina bat aipatzekotan inguruneko Arola.

21. Zein emaitza jaso dituzue? Eta nolakoak espero dira etorkizunean? 22


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

22. Eta IKTen erabilera txikitatik lantzen hasita, hauetan trebatzen ari dira? Nola ikusten duzu hori? Argi dagoena da IKTak zenbait eta arinago hasi erabiltzen komenigarriagoa dela.

23. Lan dinamikoa, parte hartzea, lankidetza eta honelako baloreak bultzatzen dituela ikusten duzu? Nola bultzatzen ditu? Bai taldeko lanak eginda.

24. Guztiok gelan baina bakoitza bere ordenagailuan lanean, talde-lanerako baino gehiago lan indibidualerako balio dutela ematen du kanpotik ikusita. Zer iritzi duzu honen inguruan? Nola izan beharko lukeela uste duzu? 25. Honekin batera,teknologia berriekin lan egiteak irakasle-ikasle elkarrekintzak murrizten dituela pentsatzen duzu? Hala ez bada, aldaketaren bat sumatu duzu? 26. Eta ikasle-ikasle artekoak? Aldatu edo mantentzen dira? Zer deritzozu? 27. Irakasle eta ikasleez gain, hezkuntza komunitatean eraginik duela uste duzu? Norekin? 28. Orokorrean, zein dira ikusten dituzun abantailak? Eta desabantailak? 29. Beraz, nola baloratzen duzu Eskola 2.0 proiektua? Beste ikastolek proiektu hau lantzea gomendatuko zenuke? Zergatik? 30. Ondorioz, teknologia berriek ikastolan zein leku bete behar dutela pentsatzen duzu? 31. Azkenik, Eskola 2.0ri buruz edo orokorrean IKTei buruz, galdetu ez dizugun beste zerbait komentatu nahiko zenuke?

Bueno ba, eskerrik asko tartetxo hau eskaintzeagatik! 23


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

24


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

OHARRAK IRAKASLEAK EGINDAKOAK E.A.E-n Eskola 2.0 proiektua batez ere PNV gobernuan zegoela bultzatu zen. Baina eman zen gobernu aldaketagatik, PSOE indarrean sartu denetik, proiektu honi emandako garrantiza murriztuz joan da, alde batera utziz. Proiektuaren egoera hau, gaur egun dagoen egoera ekonomikoa dela eta ematen dauden murrizketen ondorioz are nabarmenagoa da. Adibidez, lehen proiektu honen antolakuntzaz eta funtzionamenduaz arduratzen zen dinamizatzailea jada ez da. Irakasle honek ez du Eskola 2.0 proiektu gisa aurrera eramaten edota proiektu ezberdinak aurrera eramateko erabiltzen . Baina honek eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen ditu klaseak aurrera eramateko (power point aurkezpenak, bideoak, etab.). Izan ere, arestiko galdetegian ikusten den bezala, ez daki zehatz mehatz Eskola 2.0-ko erronkak zeintuzk diren.

GUK EGINDAKOAK Hasteko esan beharra daukagu ez dela hain erreza bere lanari buruz hitz egitea gustatzen zaion irakasle bat aurkitzea. Kasu honetan nahiz eta elkarrizketa egiteko prest egon den irakasle bat topatu dugun argi ikusten da, ez dela oso gustora sentitzen bere lanari edota eskolako proiektu baten inguruan hausnartzen. Galderak erantzuteko beharrezkoa baino ez du esaten, luzatu gabe eta beraz, hausnarketarako aukerarik gabe. Gainera argi ikusten denez, inprobizaziorako lekurik ez da, izan ere, irakasleak galderen erantzunak prestatuta ekarri ditu. Elkarrizketa egiteko, aurretik galderak ikusteko eta preparatzeko astia emateko baldintza jarri baitzuen. Elkarrizketan argi islatzen delarik, erantzun egokiegiak nagusitzen baitira. Era berean, berak aukeratu du zein galderei erantzun eta zeintzuk alde batera utzi. Azkenik ere, aipatu beharra dugu astirik ez genuela izan elkarrizketa bukatzeko.

25


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

Gure asmoa elkarrizktetak joku gehiago ematea zen, erralitatea islatzeko eskolen autokritika bultzatzeko modu erakargarri bat izango zelakoan baikeuden. Baina gure igurikapenetatik urrun, hausnarketa eta kritikarako ideia gutxi atera ahal izan ditugu. Azken finean, atera ahal izan ditugun ondorio nagusiak hauek dira: alde batetik, egoera politiko-ekonomikora eutsita dagoen proiektua da, beraz egoera hau aldatzen den heinean proiektuak ere gora beherak jasango ditu. Beste alde batetik, irakaslearen jarrerak, honek duen proiektuaren inguruko ezagupen eta interes murriztura pentsatzera garama. Izan ere, aldez aurretik galdetegia preparatu nahi izanak inprobisaziorako seguru sentitzen ez dela islatzen du. Gainera, ez digu inolako esperientziarik edo proiektuaren inguruko iritzirik kontatzen.

26


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

HAUSNARKETA Sarreran aipatu dugun bezala, eskola 2.0 proiektua gure ikasgelen digitalizazioaren aldeko apustua da. Beraz, honen egitasmo nagusiena IKT-ak ikastetxeetan integratzea dela esan dezakegu. Baina gelak digitalizatzea, zertarako? Eskolaren helburu nagusietariko bat haurrak gizarteratzea izango da, gaur egungo gizarte modernoaren kide sentitu daitezen. Horretarako, teknologia berrien munduan murgiltzea ezinbestekoa delarik. Baina Eskola 2.0 proiektuaren helburua ez da bakarrik teknologia berriak ezagutu eta erabiltzen jakitera mugatu behar. Hauek, ikaskuntza prozesurako baliabide gisa hartuko ditugu eta ez helburu gisa. Bai irakasleentzako, klaseak aurrera eramateko, baita ikasleentzako ere, bere ikaskuntza aurrera eraman dezaten. Hau da hain zuzen ere, teknologia berriak ikasgeletan integratu behar ditugula esatean adierazi nahi duguna. Eta, zelan lortuko dugu hau? Irakasle gisa daukagun gure filosofia konstruktibismoaren teorian oinarritzen dugu. Ez dugu errepikapenen bidez ikasten, baizik ikertzen, informazioa bilatzen eta hau antolatzen ikasiko dugu. Horixe da hain zuzen ere konstruktibismoaren funtsa, norberak bere ezagutzak eraikitzea. Horretarako IKTek eskaintzen dizkiguten aukera anitzak baloratzen jakin behar dugularik. Ondo esan dugun bezala, norberak bere ezagutzak eraikiko ditu, ikasleen autonomia indartu eta bermatuz. Honek irakaskuntza metodo tradizionaleko rol aldaketa bat suposatuko du. Irakaslea, IKTen bidez irakaskuntza ikaskuntza prozesurako beharrezkoak diren baliabideak eskainiko ditu, bitartekariaren rola betez. Era berean, ikasleak IKTen bidez jasotako baliabide ezberdinen aukeraketa egin eta hauetaz baliatuz nork bere jakintza eraikiko du. Baina ezin gara norbanakoaren ikaskuntzara mugatu, izan ere ikaskuntza prozesua ez da bakarrik ekintza indibiduala, baita soziala ere; elkarlana, kointerpretazioa eta

27


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

hedapena beharrezkoak izanik. Horregatik, IKTek egindako lanak adierazteko eta elkartrukatzeko ematen diguten aukerak ere aintzat hartu behar ditugu. Horrela bada, IKT-ek bide handia ematen dute proiektuetan lan egiteko, lankidetza proiektuak bultzatzeko, IKT-en bidez, komunikazioa eta informazioa elkarbanatzeko aukerak handiagoak baitira. Bide honetatik taldean lan egiteko garrantzia azpimarratu nahi dugu, elkarlana eta kooperazioa bezalako baloreak bultzatuz. Eskola 2.0 proiektuaren inguruan jasotako eta irakurritako informazio guztia aztertuz gero, arestian aipatu duguna ondorioztatu dezakegu. Honekin adierazi nahi duguna zera da: proiektua ez dela teknologia berriak klasera sartzera mugatu behar, honek edukien, helburuen, planifikazioen… berkontzeptualizazio bat ekarri behar duelarik, metodologia aldaketa alegia. Konstruktibismoan oinarritutako metodologia aldaketa hain zuzen ere. Hori lortu ezean Juan M. Sancho Gil-ek “Escuela 2.0 ¿algo mas que una etiqueta?” artikuluan egiten duen kritikan jauziko baikinen. Honen hitzetan, ¿non dago edukien berkontzeptualizazioa? ¿Non geratzen da, ez bakarrik ikaslearen egiletza, baizik eta irakaslearena ere? Guk arestian egindako hausnarketaren bidez, galdera hauei erantzuna eman nahi izan diegu, beti ere gure irakasle filosofiari jarraituz. Baita Sancho-k bere artikuluan aipatzen duen Herbert Simonen esaldiari aurre egin ere. Herbert Simon : “Es mas facil propagar herramientas que ideas” Hona hemen artikulua: http://www.ub.edu/esbrina/docs/proj-tic/Escuela2_0_Sancho_2010.pdf Horregatik beraz, ez gara guk egindako elkarrizketan islatzen den errealitatera mugatu. Gainera, esan beharra daukagu proposatutako hau ez dela errealitate utopiko bat. Izan ere, Ariño izeneko herri baten inguruko bideoan ikusi dugun bezala aurrera eraman daitekeen proiektu bat da. Honek hasiera batean, ezezagunaren aurreko beldurra sorrarazten badu ere, guztion arteko lana eta honekiko jarrera positiboekin behin proiektua aurrera eramanda, hezkuntza komunitateko agente ezberdinen oniritzia lortu izan dute Ariñon; ikasleena, irakasleena baita gurasoena ere.

28


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

Hona hemen bideoa: http://www.youtube.com/watch? v=NfP0H_WlbiE&feature=youtu.be

29


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

KLASEAN EGITEKO ESPERIENTZIA: IPUINAK ASMATZEN Bost urteko klasean gaude, proiektu batean buru belarri murgilduta. Proiektua “Mundua ezagutzen deitzen” da. Honen inguruan jarduera ezberdinak egin eta gero, orain gure ipuina egiteko unea iritsi da.Horretarako IKTak izango dira gure tresna, programa honen bidez burutuko baitugu: http://www.storyjumper.com/ Beti bezala, ikasleak izango dira protagonistak, baina guk irakasle bezala eraikuntza bide honetan lagunduko diegu. Horretarako , hasiera batean eztabaida bat sortuko dugu elkarrekintzara bultzatzen duten galderak eginez, ipuinaren nondik noranzkoak zehaztuz; zeintzuk izango dira protagonistak? Zeren inguruan idatziko dugu? Non kokatuko dugu ipuina? Zer nahi dugun kontatu? Etab. Bai irakasle-ikasle baita ikasleen arteko elkarrekintzan oinarrituko da gure proposamena. Batez ere, azken honen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Behin ipuina sortuta, gure lana ezagutzera emateko berriz ere IKTez baliatuko gara. Kasu honetan gelako Blog-a erabiliz. Proposamen honen bidez, hausnarketan adierazitako gauzatu nahi dugu. Ez dugulako nahi, ideia teorikoetan baino ez geratzea, baizik eta esandakoa errealitatean islatzea. Hausnarketak suposatzen duen abstrakziotik praktikotasunerako bidea izanik. Izan ere, talde lanetik abiatuz norbere ezagutza eraikitzen joango da. Gainera ezagutza hauek partekatzeko aukera ere egongo da (Bloga). Amaitzeko esan beharra dugu, bai hausnarketa baita proposamena ere, aldez aurretik aztertutako informazio eta ikusitako esperientziatan oinarritu direla. Baina segur aski, hau eskolako errealitatean aplikatzen dugunean ondorioak bestelakoak izan daitezke. Honetarako aukerarik ez dugunez , hau zuen esku lagako dugu.

30


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

AUTOEBALUAZIOA Ezer esan aurretik argi utzi nahi dugu gure teknologia berriekiko aurre ezagutzak eta honek dakarren mundu honekiko harremana oso mugatuak izan direla. Nahiz eta mundu moderno hau ezagutzen dugun azken finean honetan hazi eta hezi gara, klaseko lehenengoko egunetik gure mugak apurtuz joan gara, mundu honetan gero eta gehiago murgiltzen joan garen heinean. Gainera honi gehitu behar diogu guzti hau ez dela gehien erakartzen gaituen eremua. Beraz, hasiera batean faltan geneukan erakargarritasun eta interes hori piztuz joan behar izan gara, ahalik eta gusturen aritu ahal izateko. Horregatik, nahiz eta beste begi batzuekin ikusita eman ditugun aurrera pausuak txikiak iruditu, gu egindako lanaz eta lortutako emaitzarekin oso harro gaude. Bestalde, argi dago gai honek ez duela aukera handirik ematen aurkezpen oso erakargarri bat egiteko. Gainera errealitatera hurbiltzen saiatu gara, egindako elkarrizketarekin, baina zoritxarrez honek ez digu eman guk espero genuen bestelako jokua. Nahiz eta honekin ere errealitatearen beste alderdi bat ikusi ahal izan dugun. Hala ere, aurkezpena ahal izan dugun neurrian ahalik eta dinamikoen egiten saiatu gara, esperientziak biziz. Azkenik, komentatu nahi dugu orain arte IKTen erabilera, modu sinple batean esanda, ikasgelan ordenagailu bat eduki eta honekin ibiltzea bezela ikusten genuen, ez beharrezkoa. Baina prozesu honen ondoren IKTak aukera aunitz eskaintzen duten baliabide aberats gisa ikusten ditugu Haur Hezkuntzan ere oso erabilgarri direnak.

31


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

BIBLIOGRAFIA http://www.youtube.com/watch?v=NfP0H_WlbiE&feature=youtu.be http://www.slideshare.net/joxemi/doctorado2012 http://www.ub.edu/esbrina/docs/proj-tic/Escuela2_0_Sancho_2010.pdf http://books.google.es/books? id=sKdfyvlOmeoC&pg=PA5&lpg=PA5&dq=nuevas+tecnologias+en+educacion+infantil+ Rosalia+romero+tena+editorial&source=bl&ots=3jVkEBJZgh&sig=zpgSuUoGHqWyNSIh zgmAC8yTBq8&hl=es&sa=X&ei=0p0vT9icJ8KLhQfsqcDSCg&ved=0CEsQ6AEwBQ#v=one page&q&f=true https://docs.google.com/file/d/0BwKRXJYxE7M3VkJ3bTZDUmtRR0dEUDdlSnJzV2tldw/ edit http://arangoitiikastetxea.blogspot.com/p/haur-hezkuntza.html http://www.eskola20.euskadi.net/c/document_library/get_file?uuid=62d1efea-b74b4548-806a-9182a6aec635&groupId=408381 http://www.etwinning.net/es/pub/index.htm http://www.etwinning.net/es/pub/profile.cfm?f=2&l=es&n=38997 http://www.etwinning.net/es/pub/profile.cfm?f=3&l=es&n=256773 http://www.iearn.org/ http://www.iearn.cat/ http://gorbeia5urte.blogspot.com/

http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest/peluche

32


Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

2011-2012 ikasturtea

33


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.