kotu lepo 12. alea

Page 1



ELKARRIZKETA

Pasa da aurten ere Gazte Astea, gure astea. Hemen, laburpen zabal batez gain, bertan izandako hitzaldietako berri duzue. Azaltzeko aukera izan ez zuenarentzako paregabea.

korsika

15 M

Ale honetan gure artean ezezagun zaigun herrialde bat ezagutzeko aukera dugu, etengabeko gudan kontrolatzeko zaila den erresistentzia batena.

Estatu mailan izan diren azken mobilizazioen inguruko irakurketatxoa ezin zen falta, iraultza edo porroterako bidea?.

Kontulepo Azpeitiko gazte batzuen burugogorkeriaren ondorioa da. Azpeitiko gaztetxean sorturiko ideia bati eutsiz, gai ezberdinez osatutako fanzine hau dugu emaitza. Izatez zabala izanik, zuen aportazio, iradokizun edo kritikak bidali nahi izanez gero, gure helbide elektronikoa erabili edo gaztetxera bertara azaldu dezakezue. Ikusi ahal izango duzuen bezala, ez dago lizentziatura baten beharrik, ezta inolako ilustrazio edo espezializazio berezirik ere bertan parte hartu edo kolaborazioa eskeintzeko. Animatu proiektu honetan parte hartzera, ateak zabalik dituzue. Azpeitikogaztetxea@gmail.com

Urola hiribidea 6, Azpeitiko Gaztetxea


GURE ETXIE Hilabeteko etenaldia eta gero, gure artean da berriro ere Kontulepo. Askok jakin edo baloratu ez arren, fanzine honek atzetik lan ikaragarria suposatzen digu eta gazte asteko ekimen guztia zela eta, hilabetez alde batera uzteko erabakia hartu genuen.

egoera gertuago sentituz. Hau hurrengo egunean Zestoan izandako Euskal Herria Palestina egunaren baitan kokatzen zen, eta benetan interesgarritzat jo zuten bertan izandakoek. Eguna biribiltzeko, Korrikaren aldeko kontzertua izan genuen Mondokane taldearen eskutik. Gure euskararen aldeko konpromisoan ezin hutsik egin eta gure apurra emanaz, kilometro bat gure esku hartzea erabaki genuen. Benetan jendetsua izan zen Azpeitiko "euskalakarien" martxa.

Gauzak honela, indar berrituz gatzaizue 12. ale hau gauzatzera, besteak beste, hain garrantzitsutzat dugun Gazte Astearen inguruko errepaso sakon batekin. Baina hasteko, Apirilaren lehen egunean izandakoari helduko diogu, izan ere egun biribila izan genuen geurean. Arratsaldean, Amaia Agirretxe eta Aitor Zinkunegik lehen pertsonan Palestinan bizitakoaren berri izateko aukera izan genuen, herri zapaldu honek bizi duen

Aurtengoan inoiz baino lehenago, apirilaren 11ean hasi genuen aipatutako Gazte Astea. Eguraldiaren laguntzarik izan ez genuenez, bizikleta karabana alde batera utzi eta txupinazoari eman genion protagonismoa, honekin batera

Txupinazuoarekin eman zitzaion hasera!

1


aste osoan zintzilikaturik pasako zuen pankarta bat jarri genuelarik. Gau partean izugarrizko pintxo jana izan genuen, eta bi kidek errezitatutako Joseba Sarrionaindiaren poesiekin eman genion amaiera lehenengo egunari.

beharreko lanaren inguruan aritu zirelarik. Garai honetan Gipuzkoan pil-pilean dagoen gaia izanik, interesa piztu zuen gazteon artean. Gau partera, pintxo jan gozoaren ostean, bertso trama izan genuen, oholtzara Jokin Uranga, Be単at Lizaso, Ministro eta Xenpelar igo zirelarik. Giro ezin hobea jarri zuten gure etxean, jende mordoxka baten begipean.

Asteartean, asteari jarraipen ezin hobea emanez, espetxean urte mordoxka pasa duten bi preso ohirekin preso politiko izateak kartzelan suposatzen duenaz jabetzeko aukera paregabea izan genuen, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren sorrera, ibilbide eta ekintzen berri ikasteaz gain. Ikaragarria hauek eginiko lan eta elkarlanak sustaturiko lorpenak.

Asteburu usainetan sartuta, jada urteroko ekimen bilakatzen hasi den parrilada eta parodia gauzatu ziren herriko enparantza nagusian. Parrillan erretako saiheskia dastatzera jende pila gerturatu bazen, parodiaz gozatzeko plazako arkupeak toperaino bete ziren. Aurtengoan ere aktore dohain ikaragarria erakutsi zuten antzerkiko kideek, herriko hainbat "zerriren" gestioa hankaz gora jarri zutelarik.

Aste erdian sartuz, gaztetxearen sorrera eta eboluzioaren inguruko hausnarketa bat burutu genuen, hau posible izateko lan egin duten adin eta mota ezberdinetako pertsonak bilduz. Lehenengo gaztetxea, Azpeitian Gazteok Zer, okupazioak, mamuak, atxilotuak, ateen zabalera..... Benetan aberasgarria gune honen garai ezberdinak bizi izan dituen pertsonen arteko jakintza eta bizipenen trukaketa. Beti da interesgarria berriek lehengoa ezagutu eta lehengoek gaurkoen berri izatea.

Larunbatekoa izan ohi da egunik arrakastatsuena, edo parte hartze handienekoa behintzat. Eguerdiko bazkariarekin eman genion hasera egunari, jende

Ostegunean egun potoloa izan genuen. Arratsaldean Gipuzkoa Zero Zabor taldeko bi kide izan genituen gure artean, birziklatze prozesuak, atez ateko bilketaren ondorioak eta birziklatu aurretik egin Osteguneko bertso tramarko une bat

2


ugari gerturatu zelarik bertara. Behin sabela bapo beteta, Skalndalue elektrotxarangaren laguntzaz kalerako bideari ekin genion, izugarrizko martxa eta giroan, plazara iritsi arte. Bertan, urte osoan martxan dugun koadrilen arteko lehiaren 4. proba izan genuen, herri kirol arraroaz barre ugari egin ahal izan genuelarik. Jende andana gerturatu zen proba hau ikustera, gazte, ume zein gurasoz plaza ertzak betez. Behin jolasak amaituta, beti ere elektrotxarangaren hotsak hutsik egin gabe, gaztetxera egin genuen buelta prestatutako pintxo jana dastatu eta kontzertuetarako indarberritzera. Hasieran Garraxika eta Orkresta Marxista taldeak genituen gurean, baina azken honen azken momentuko arazoak medio, "Belar Txarra" talde gazte Azpeitiarra izan genuen ikusgai gaua biribiltzeko. Egun aparta atera zitzaigun aurtengoan ere. Asteari amaiera emateko, igande arratsaldean "Sagarren denbora" dokumentala ikusi genuen gure etxean, ondorengo afari tertuliarekin, eta aste osoko kideon hausnarketarekin itxi genuelarik gure astea.

Aste luze zein aberasgarri honen ostean hausnartze eta beharrezko ondorioak ateratzeko denbora eskaini genion asanbladari, berriro ere indarrean eguneroko martxari eutsi arte. Hemendik udara artean izango ditugun egun garrantzitsuak prestatzen ere denbora hartzen ari izanak ematen dio erantzuna azken hilabete honetako geldiuneari. Kontu eta esplikazioak alde batera, hauteskunde aurreko asteetara egingo dugu salto. EAJ Azpeitiko poltronatik kentzeko aukera ikusirik, gazte independentistek gazteen Bilduriko botoa eskuratzeko asmoz "festa" antolatu zuten gurean. Bertan bertso pintxo jan dotore dotore batekin eman zitzaion hasera gauari, ondoren, giroa guztiz alaitzeko, bertso parrandako finalistak izan ziren; HATXE eta MAN taldeak hain zuzen. Hauek herrian pil-pilean zebiltzan elkarrizketak irudikatuz hasi zuten saioa, mota guztietako pertsona zein ideologirekin jolastuz. Saioa aurrera zioan bezala, desmadre handitzen joan zen. Eguna, ezin herrikoiago, bertako hainbat musiko eta talderen emanaldiarekin amaitu zen. Lehendabizi teklatu batez

3


lagundurik Jose Luis Otamendiren poesia errezitaldia izan genuen, eta ondoren, Old Bridge, Garraxika eta Egurra ta Kitto taldeek eskaini ziguten kontzertua. Esan beharra dago, gaur, emaitzak jakinda, posible izan litekeela bere eragina izatea, lehen aldiz ostikoz jo baitio herriak ostikoz EAJri, gehiengoz gainera! Guri dagokigunez, azpimarratzekoa Bilduren programan Gazte Asanbladarekin foro bat osatzeko konpromisoa erakutsi izana, etxebizitza arazoa (gure urteetako lanketa) edota gazteonganako krisiaren eraginari buelta eman ahal izateko ideiak sustatu edota iritziak elkartrukatzeko. Ea urteetako eskarienganako pausoak ematea lortzen dugun.

Gaztetxean. Oraingoan Berlingo talde batek lagunduko diete gaua biribiltzen. Esan bezala, potoloa dugu Ekaina eta aurten ere, aurrekoan horrenbesteko arrakasta izan zuen Garagardo festa badator. Aurtengoan ere plater konbinatu zein bokatak prestatuko ditugu garagardoari laguntza ezin hobea emateko. Aurtengoan ere berotuko dugu plantxa! Amaitzeko esan, gaztetxeko goiko gelaren berriketa amaitzen ari garela, behin lur guztia aldatu eta zirkuitu elektrikoa prestaturik, janztea besterik ez zaigu falta. Bertan proiektore eta zine aretotxoaz gain, herriko lagun baten bidez CD eta fanzinez beteriko "kultur" txoko bat izatea aurreikusten dugu.

Kontu instituzionalak alde batera utziz, gazte olinpiadetako 5. proba ere jokatu zen, xelebre baina barre batzuk botatzeko bikaina. Hockeyaren garaia iritzi zen, baina ezberdintasun nabarmen batekin; ohiko Sticken partez, erratzekin. Guztia ongi joan zen, baina erratz guztiak txirbil eginda amaitu zutela ere onartu egin behar.

Besterik gabe, urteurrena ere gertu dugu, beraz, badugu zer egina aurrera begira! Azaldu la ostiye!!!

Txapa guzti hau botata, iritsi gara gaurko egunetara. Ekaina ere potolo datorkigu, izan ere, lehen bi astetan jarraian hilabeteotan jorratutako diagnosiari amaiera ematera gatoz, Hezkuntza eta Kultura izango ditugularik protagonista. Ohi bezala, arlo hauei lotutako hainbat talderi luzatu diegu gonbidapena bertan parte hartu eta diagnosia zabaldu ahal izateko. Badakizue, guztion hitza da garrantzitsua, beraz, azaldu! Lehen asteburuan Xanjuandegiko festak direla eta ez dugu ekimenik gurean, baina hurrengo astean, hau da, 10ean, Des-kontrolen kontzertua izango dugu

4


azpeitiko matxinada Ez da oso ezaguna 1966ko apirilaren 14an eta 15ean Azpeitian izan ziren gertaerak. Txinparta Azkoitian piztu zen, eta ondoren Azpeitian indartu zen han gertatutakoren berri izan zutenean. Krisi ekonomikoa larria zen, eta orduko jauntxoentzako (orduan peluka deitzen zioten) mesedegarri ziren legeak onartu berri ziren aurreko urtean, herri xehearen kalterako. Goseak zegoen jendea, eta txispa iritsi zenean, herria hartu eta neurri egokiak ezartzea lortu zuten. Gipuzkoa eta Bizkaiko zenbait herritara iritsi zen olatu hura. Donostialdeko merkatari eta aberatsak beldurturik, soldaduak bidali zituzten guztia deuseztera. Orduko egoera historikoa ezagutu beharra dago matxinadaren arrazoiak ulertzeko. Azpeitia XVI eta XVII. mendeetan potentzial ekonomiko handia zeukan herria zen (ongi baino hobeto azaltzen du Ildefonso Gurrutxaga historialari azpeitiarraren “Aprendamos nuestra historia� liburuak). Baina horrek behera egin zuen. Jauntxoak ezkontza eta tratuen bidez herriko lur guztiak bereganatzea lortu zuten denboraren

poderioz. Matxinadaren garaian, bost baserritatik lau, herriko bederatzi jauntxoren esku zeuden. Lur horiek lantzen zituzten guztiak errentan bizi ziren. Garai hartan, herriak eta probintziak erabakitzen zuen bertan ekoiztutako lehengaiekin zer egin. Hau da, herrian janari falta baldin bazen, inori ez zioten kanpokoren bati saltzen uzten, lehentasuna herriak eta herritarrek baitzuten. 1765ean, ordea, hori aldatu egin zen. Merkatu librearen ideia indartzen ari zen garai hartan, eta beraz, hona ere iritsi zen. Herrian janaririk ez egonda ere, kanpoko edonori saltzeko aukera ematen zuen lege berriak. Kaleko ikuiluetan animaliak haztea ere debekatu zuten urte hartan. Familia askok txerri eta beste animalia batzuk hazten zituzten beraien etxeetan. Urte hartan, gainera, uzta oso txarrak izan ziren inguruan. Horren eraginez asko garestitu zen aleen prezioa. Peluka ezizena zeukatenek lehengaiak bazeuzkaten beraien gordelekuetan, baina, ez zuten saltzen, horrela prezioek gora egiteko. Gainera, lege berriaren ondorioz, kanpora saltzen zuten, herritarrei eman beharrean. Matxinadako txinparta 1966ko apirilaren 14a igandea zen. Goizean pare bat kanpotar agertu ziren Azkoitira gurdia hartuta. Peluka bati aleak erosi eta bueltan zihoazen beraien herrira. Zapatari batek ikusi eta gelditzeko esan zien orduan. Beste zapatari eta perratzaile batzuk bildu ziren segituan. Builaka hasi ziren guztiak, ez zeukatela hori eramaterik esanez. Kanpai hotsekin herri guz-

5


tia bildu zen bertan. Azkenean, garagarra lehengo tokira bueltatzera behartu zituzten, eta pelukak dirua itzuli behar izan zien kanpotarrei, herritarren presiopean. Horri esker, garagar eta lehengaien prezioak jaistea lortu zen Azkoitian. Eguerdia iritsi zenean, egoera apur bat baretuta, bakoitza bere etxera joan zen bazkaltzera. Azpeitian horren berri izanda, bertako pelukek armak eman zizkieten herriko baserritar batzuei jan edanarekin batera, herria babesteko aginduz. Loiolan basilika eraikitzen ari ziren, eta hura zaintzen zeuden zaindariei ere herrira gerturatzeko eskatu zion alkateak ingurua zaintzeko. Haiek, prezioak jaistearekin ados zeudela erantzun zioten, ordea, eta ez zutela horrelakorik egingo. Iluntze aldean, istilurik ez zela piztu ikusitakoan, jauntxoek herria “zaintzen zeuden baserritarrak etxera bidaltzea nahi izan zuten. Baserritar horiek ez zekiten zergatik zeuden arma horiekin. Erantzuna jaso zutenean sutan jarri ziren. Kanpai hotsekin herri guztia bildu zen (horietako asko armekin) eta txitsulari bat aurrean zeukatela Loiola aldera hartu zuten bertako langile guztiak beraiekin bat egin zezaten. 19:00ak inguruan iritsi ziren hara, eta guztiak

hartuta Azkoitia aldera jo zuten bertakoek ere bat egin zezaten. Baina, Azkoitian egoera baretuta zegoen ordurako. Erantzule nagusien etxeetara jo zuten diarka eta meatxuak eginez. Ate joka iibili ziren, eta horrela aritu ondoren, buelta hartu eta Azpeitia aldera hartu zuten. Bi mila lagun inguru ziren Azpeitira iritsi zirenak. Apaiz batzuk guztiak baretzen saiatu baziren ere, inork ez zion kasurik egin. Egoeraren erantzule ziren jauntxoen etxeetan sartu ziren harrika; balkoira igota edo ateak hautsiz. Andoni Gorostizu zen egoeraren erantzule nagusiena, eta herritarrek gorrotorik handiena zioten gizona ere bazen. Etxe horietan aurkitu zituzten pisu guztiak plazara jaitsi eta makilka puskatu zituzten. Bi pisu zeuden: bata baserritarrei aleak hartzeko, eta bestea, txikiagoa, kalean aleak saltzekoa. Jende gutxik egin zuen lo gau hartan. Ardo asko eran zuten. Hurrengo goizaldean, alkatea eta arduradun guztiak hartuta, gariaren prezioa jaistera behartu zituzten abuztua bitartean. Horrez gain, herritarren onurarako neurri aurrerakoiak hartu ziren. Ez dago jakiterik zehazki zein izan ziren, garai hartako txosten eta udaleko akta guztiak desagertarazita baitaude. (hurrengo hilean gehiago... )

6


ANE ARENAS & ERIKA OLAIZOLa “GORA ANTZERKIA!” Ane Arenas eta Erika Olaizola gazteek badute zaletasun komun bat, antzerkia hain zuzen; eta bide arrakastatsu bati ekina diote mundu horretan, orain urte batzuk elkartu zirenetik gaur arte. “Hortzaka” izeneko antzerki bikotea osatzen dute. 1.- Noiz sortu zen Hortzaka taldea? Hortzaka taldea orain hiru urte sortu zen, baina izen hori orain bi urte hartu genuen, hasieran Binaka bait giñen. Geure lehen antzezlana aurkeztera gindoazenean ordea komunean sartu eta Binaca hortzetako pasta ikustean pentsatu genuen ezin geniola propaganda egin, eta orduan aldatu genuen izena.

zeure gorputza, eta ondorioz egiten duzunarekin batera eboluzionatzen zoaz etengabean, eta zeure burua erabiltzen ikasten duzu. Amaitzen ez den ibilbide bat da, bere alderdi onak eta txarrak dituena, eta bete-betean harrapatu egin gaitu.

Hasieran emakumeen antzerki tailerrean ezagutu giñen, baina hortik aparte geu zerbait egiteko gogoz geunden, eta parrandan berotu giñen batean ondorengo dei batek erabaki zuen dena. Ordundik Hortzaka bezela antzerkia egiten dihardugu, elkarri koxk! egin eta ezin izna dugu askatu nonbait!!

3.- Zuek sortzen al dituzue zuen obrak? Guk sorturiko lau poltsikoko antzerki ditugu, hau da, lau iraupen laburreko antzerki. “3. farola”, “Oroimenaldia”, “Nor da Karmen?” eta “ Eguzkilore”; azken hau labetik atera berria. Lanak sortzerako garaian oso burukoak gara, hau da, dena buruan sortzen zaigu eta bertan garatzen dugu, bueltak eta bueltak emanez, arratsetako kafe tertulietan. Ondoren buruko horri gorputza ematen diogu paperean jarriz. Geure obretan zehar izan dugun eboluzioa igarri daiteke, bai gaietan nahiz formetan ere. Beste antzezlan bat ere badu-

2.- Zer da zuentzat antzerkia, banaka nahiz taldean? Batizpat esan nahi eta aldarrikatu nahi dugunari gorputza emateko tresna bat da. Baina horrez gain mundu bat, droga bat, edota eskape bat. Pertsona bezela ikasteko eta geure burua garatzeko balio izan digun zerbait. Antzerkirako instrumentua, beharrezko gauza eta erabiltzen ikasi behar duzuna, zu zeu zara, zeure pertsona,

7


gu, “Eva eta Elena” izenekoa, Alaitz Olaizolak idatzi ziguena guretzat.

7.- Nola ikusten duzue antzerkia Azpeitian?

4.- Ensaioetarako zein leku erabiltzen duzue?

Orain arte, urte osoan ahaztuta egon eta topaketetan soilik izaten zuen lekua antzerkiak herri honetan, eta berau ere lehen hilabete bat luzatzen zen, baina azken urte honetan hiru astera laburtu dute, diru falta dela eta. Gure iritziz diru berdinarekin hilabetekoa ere egin zitekeen, gehiago ere bai. Baina herri honetan antzerki “elitista” baloratzen da, dirua eskatzen duten Goenkaleko aurpegi ezagunek egina. Jendeak antzerkia ikustera joan eta barre egitea nahi du. Molde jakin baten barruko lanak saltzen dute, lan konbentzionalak, erregistro jakin batekoak. Azkenaldian ordea, San Agustin gune berrian ere antzerkia ikusteko aukera izan dugu, eta Gaztetxea ere antzerkia den guztietan bete egiten da leporaino. Beraz ezin esan zaletasun faltarik dagoenik herrian.

Orain arte Sindikatu Zaharren genuen gela bat, baina arazo asko izaten genituen bertan elkartzeko, izan ere, beti baimena eskatu behar genien munizipalei, eta ez genuen askatasunik nahi bezala irten edo sartu ibiltzeko bertatik, eta horrek asko zailtzen zigun elkartu eta ensaiatzea. 17 urte pasa eta gero ordea eman diote Lakrikun-i lokal bat ensaiatzeko, eta hori aprobetxatzen dugu orain. Ez da gure lokal propioa, baina ondo etortzen zaigu, lehengoaren aldean. 5.- Zer duzue esateko “Asvinenea” aipatzen badut? Asvinena Adunako arte eszenikoen laborategi bat da. Orain bost urtetatik poltsikoko antzerkien lehiaketa antolatzen du. Esan dezakegu ere gure taldearen erditzea dela, gure juntatzeko arrazoia, nolabait, lehiaketa horretara aurkeztekotan elkartu baikinen bikote bezala lehen aldiz. Urtero hogei taldetik gorak hartzen dute parte, eta aurreko urtean “Eva eta Elena” lanarekin finalista izan ginen, eta aurten “Eguzkilore” lanarekin semifinaletan gaude.

8.- Zerbait gehitzeko... Hemendik Ane Garcia agurtu nahiko genuke, AUPA HI! Eta kontu lepo dazkeu kontatzeko baño ez zaizkigu hemen kabitzen denak... koxk Azpeitiri!

6.- Aurrera begira zer asmo dituzue? Pertsona bezela eta antzerki munduan ikasten jarraitu nahi dugu, geure bideetan segi, inolako helburu edo meta jakinik finkatu gabe. Orain antzerkia ikusi eta berataz gozatu, sortu edobirsortu besterik ez dugu nahi.

8


Gazte astean hitz egin genuena Euskal Preso POLITIKOEN KOLEKTIBOA Zestoako eta Errezilgo preso ohi bana etorri ziren Gazte Astean gaztetxera Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren berri emateko eta, era berean, preso egoteak suposatzen duena erakusteko. 30 lagun bildu ginen haiek esaten zutena arretaz entzuteko. Kolektiboak garrantzi ikaragarria izan du euskal preso politikoek, guztiek batera, burruka egiterako orduan. Kartzelatik ere borrokan jarraitzeko intentzioarekin sortutako kolektiboa da. Preso egonagatik ere, beraien ideiei tinko eutsiz lanean aritzen dira bertako kideak. Franko hildakoan amnistia eman zitzaien preso politiko guztiei. 1977an irten zen azkenengoa, eta 1978rako espetxeratuak zeuden dagoneko. Garai hartan hasi zen kolektiboaren seena sortzen. 1982rako, 500 preso zeuden. Garaipenak lortu dituzte, beti ere, etengabeko borroka egin ondoren. Herrera de la Manchan preso gehienak betera sartu zituzten. Bertan erregimen militarra ezartzea nahi izan zioten. Horri uko egiteko urtebete pasa itxialdian egon ziren. Hau da, beraien ziegan sartuta igaro zituzten ia 400 egun, protesta gisa. Preso asko bistako akatsak izaten hasi ziren, baina, hala ere eutsi egin zioten.

Edozein momentutan, preso gutziak batera, ate joka hasten ziren zarata ateratzeko. Funtzionarioak kartzelatik gertu bizi zirenez, guztia entzun behar izaten zuten. Psikologikoki porru eginda gelditi ziren kartzelero asko eta asko. Azkenean, beraien momnetuko xedea lortu zuten. Erregimen militarra kentzea alegia. Herrerako erregimen militarrarekin ez zutela ezer lortu konturatuta, PSOEko gobernuak Europan indar handia zeukan eredua (Alemanian batez ere) martxan jartzea erabaki zuen 1989an; sakabanaketa. Beraz, Madrildik presoak mugitu eta Mallorkako, Tenerifeko zein Iberiar penintsulako beste hainbat kartzelatara eraman zituzten. Horrela, indibidualki, indarrak galduko al zituzten ikusteko. Gogoratu behar da EAJ-PNV alderdiak horretan laguntza eman ziola Felipe Gonzalezen gobernuari.Euskal Herriko jendeak hori onartzeko lan handia egin zuen.

9


Pereso gehienak ETAko kideak ziren garai hartan. 90. hamarkadaren erdialdetik aurrera, ordea, legea aldatzen hasi ziren, eta horrekin batera ilegalizazioak. SEGIko kideak, eragile politikoak etabar daude gaur egun espetxeetan. Egoera berri horren aurrean, kolektiboaren profila aldatueta barne hausnarketa batzuk egin zituzten. Preso batzuk hamalau-hamasei urte bete zituztenean kalera ateratzen hasi ziren. Hori horrela ezin onartuta, agintari espeiniarrak legeak aldatzen hasi ziren eta 30 urte arteko kartzela zigorrak ematen hasi ziren. Horren adibide ditugu Gatza eta Elur txuri presoak. Duela gutxi atera dira kalera 31 eta 30 urte espetxean eginda.

ten da bat: “amaitutakoan arnasa hartzen duzu”. Hala ere, kartzelakoa ez da atsedenaldia, ezta gutxiagorik ere, kalera atera arte tentsioa ez baita amaitzen. “Han ere biluztera behartzen zaituzte, arakatu, dutxara derrigorrean sartu…”Astea bi gutun baino ezin dituzte bidali, eta gainera irakurri egiten dituzte, beraz, badakite nola sentitzen diren. Kanpoko eskutitz batean “euskal presoak euskal herria” edo bestela ezer agertzen baldin bada ez da sartzen. Sei hilabetean hamar bisitari izaten ditutze lagun eta familiakoekin mozteko. Denbora guztian aztertu egiten dituzte, eta gero konturatzen dira, “indomableak” direla. Espetxean sartzen den oro aldatzen saiatzen dira funtzionarioak. “Baina badakite ez garela aldatuko, berazm neurri bereziak hartzen dituzte gure kontra”. Amaitzeko, datu batzuk: 1960tik hona, 50.000 atxilotu politiko izan dira. Horietatik 7.000 espetxeratuak izan dira; 10.000 torturatuak; 2.500 erbesteratuak; eta estatuak hildakoak 465 izan dira. “Kostua handia da, baina, merezi du irabazteak”.

Kartzelan sartzerakoan Preso egoteak zer suposatzen duen ere azaldu zuten Gaztetxera etorri ziren preso ohiek. “Familia eta lagunekin hausten duzu, toki itxi batean zaude zeure buruarekin aurkitzen zara, eta gehienetan torturatu ondoren izaten da hori”. Komisaldegiko bost eguneko egonaldian kartzelara sartzeko gogoz egi-

Azpeitiko gaztetxien bilakaera Azkeneko urteetan Azpeitiko Gaztetxeak izan duen bilakaeraz hitz egiteko, eta lehenago Azpeitian Gazteok Zer!?ek egin zuen lanaz gehiago jakitekohizketaldia izan ere izan zen Gazte Astean. 35 lagun bildu ziren, eta konfiantzan eta giro ederrean gehienek hartu zuten hitza beraien ikuspuntua eskaintzeko. AGZ!?n ibili zirenak agertu ziren, eta Gaztetxea lortzeko negoziaketetara iristeko, zenbat lan egin behar izan zen azaldu zuten, eta gero negoziaketetan ze buruhauste izan zituzten udalekoekin ere erakutsi zuten.

1993an erdi kalean zegoen gaztetxea ixteko agindu zuen orduko alkateak, Jose Mari Bastidak. Urteetan gaztetxearen falta antzemanda, 2000. urteko uztailaren 15eanhura eraikin zaharra okupatzea erabaki zuten herriko gazte askok. Baina, berriro ere, Bastidaren aginduz itxi egin zuten bi egunera indar polizialak erabilita. Hainbat ekimenen ondoren, mamuak agertu ziren. Arduradun ziren alkate eta zinegotziek mamuak jasan behar izan zituzten, Gazte Lokala ematerik nahi ez zutelako. Kalean txikiteoan zenbiltzala, edo sozidadien afaltzen ari zirenean

10


Hitzaldiko une bat.

beraiengana joaten ziren gazteak mamuz jantzita gazte lokala exigitzera. Beraien amesgaizto bihurtu ziren. Bideo batzuk badaude bere garaian grabatuta, eta ederki erakusten dute gazteek egin zuten lana. Urteetako burrukaren ondoren (2003ko txikiteo elegantea kasu), gaztetxea lortzeko negoziaketak hasi ziren. Hasiera batean, Soreasuko makroproiektua amaitzen zenean, bertako lokal bat ematekotan gelditu zen udaletxea. Baina, bien bitartean (Soreasuko eraikina amaitu bitartean, pentsa, oraindik ez dute amaitu), behin behineko lokal bat eman behar zieten gazteei, ez baitzeuden hainbeste denbora zain egoteko prest. Lokal kaxkar kaxkarra eskaini zizkieten: Olazko Amaren plazako lokal txiki-txiki bat, landetanko beste bat‌ Azkenean, egungoarekin ados agertu ziren bi aldeak (ondo kostata). Behin hartutakoan, inaugurazio egunerako lokala prestatzeari ekin zioten herriko gazte asko eta askok. Muralak borratu zituztenekoa Beste gauza batzuen artean, muralak egin ziren paretetan, lokala dekoratzeko. Inaugurazio eguna iritsi zenean, ordea, udalak marrazki gehienak borratu egin zituen. Gaztetxea kontrolatzeko

311

zeukaten gogoa erakutsi zuen ekintza hark. AGZ?!ko batek esan ondo azaldu zuen bezala:“udalak ez du inoiz beraiek kontrolatu gabeko ezer egoterik nahi izan herria�. Eragozpen horiei aurre eginda, antolatzen eta borrokatzen jarraitu zuten gazteek. Batzarrak ehun lagunekoak izaten ziren askotan, eta beraz, taldeetan banatu ziren lanerako. Komunikazioa, Gazte Problematika, Aisialdia, eta Azpiegitura taldeak sortu zituzten, eta horiez gain, Talde Eragilea, talde guztietako kideak biltzeko toki bat bezala. Egun ere sistema horretxi eusten dio gaztetxeak. Gaztetxearen gaur egungo egoeraz eta etorkizunekoaz ere hitz eginzen arratsalde hartan. Adin tarte handiko jendea dabil Gaztetxean gaur egun, eta hori modu positiboan baloratu zen. Azken finean, Gaztetxea Azpeitiko gazte guztien etxea da, eta adin ezberdinekoak egotea ezinbestekoa baita. Lanean jarraitu behar duela garbi gelditu bazen ere, orani arteko espektatibak bete dituela ere ikusi zen. Gazteenek Gazte Asanblada eta Gaztetxea nola ikusten duten ere aipatu zuten. Gustura daudela Gaztetxean hastearekin uste dute, bertan lanean jarraitzeko gogoa erakutsi


zuten. Bertan sartzera zerk bultzatu zituen ere azaldu zuten. “Kalean egiten diren ekimenetan ikusten da ongi pasatzen dutela�. Horrek areagotu egiten du bertan parte hartzeko gogoa, antza. Giro ederrean, adin eznerdine-

tako gazteen arteko harreman bikaina sortu zen, elkar ezagutzeko eta elkarren arteko iritziak partekatzeko giro ederra sortu zen, eta hori, nola ezm oso aberasgarria da, gazteentzat, Gaztetxearentzat eta herriarentzat.

Gipuzkoa zero zabor Gipuzkoa Zero Zaborreko kideak ere izan ziren Gazte Astean, bere ekimenaren berri emateko. 30 lagun inguru bildu ziren haien ekimenaren nondik norakoak entzutera. Azkenean, galderen erronda iritsi zenean ere jende askok hartu zuten parte. Edozein duda galdetuta, guztiei erantzun baitzieten Usurbiletik etorritako herritarrek. Duela bi urte Usurbilen praktikan jarri zen zaborren atez ateko bilketaren berri eman ziguten, besteak beste. Guztiak nola funtzionatzen duen eta horri esker ze datu lortu diren ere azaldu zituzten. Merkeago, ekologikoago eta birziklapen kalitate altuagoa lortzen dira sistema hori erabilita. Gaur egun, 400 kilo zabor sortzen ditu pertsona bakoitzak urtero. Sistema egoki batekin, 20 kilora jaitsi liteke zifra hori. Lurrak dauzkan lehengai guztiak agortzen ari dira, eta hori, egunen batean amaitu egingo da. Mundua xahutzen ari gara, etaaldaketa eman beharra dago horretarako. Errasukailuarekin lortzen den soluzio bakarra hondakinak desagertaraztea da. Bistatik kentzen dira. Zerbait merkea bezala saltzen digten arren, sistema oso garestia da. Produktu horiek guztiak erretakoan gelditzen diren errautsak oso kutsakorrak dira, eta horiek tratatzeko gai diren enpresa oso gutxi daude. Gainera urru-

ti daude. Horiek garraiatzea eta tratatzea metodo oso garestia da. Gaur egun, “soluzio� horren alternatiba errealena atez ateko zabor bilketa da. Modu horretan pilatzen den zabor kopurua oso urria da, eta gainera ez du usainik botatzen. Zabortegietan usain nazkagarria sortzen duten hondakinak, organikoak izaten dira. Atez ate bildutakoan, guztiak

ongarri bilakatzen dira. Hau da, lurretik jasotakoa, lurrera itzultzen da ongarri moduan. Hala ere, benetako soluzioa ez da birziklapena. Birziklatu egin behar den arren, aurretiko lana egin beharra dago; hau da, berrerabilpena sustatu behar da. Esnea hartzeko beti ontzi bera erabiltzea, xaboiarentzako ere bai... Munduko zenbait tokitan martxan dago hori guztia. Zenbait produktuk izaten dituzten alferrikako pakete egingo ez balira, birziklatu beharrik ere ez lirateke izango.

12


bilbik gaztetxe berria du Pasa den maiatzaren 14an Bilbo Zaharreko “Saguzar” gaztetxearen aurkezpena burutu zuten bertako gazteek. Bilbik hiru urte zeramatzan gaztetxe gabe, eta gazteek biltzeko, aisialdi propioa eraikitzeko nahiz gazte bezala antolatzeko espazio fisiko baten beharra ikusten zutenez, auzoko lokal bat okupatzea erabaki zuten. Okupazioa duela bi hilabete burutu zuten, eta denbora tarte honetan lokala txukuntzen egon dira. Egunean zehar Bilbiko kaleetan kalejira, gazte-bazkaria eta txarangaz gozazeko aukera egon zen besteak beste. Okupazio eguna Lezon Bestalde, Lezoko gazteek okupazio egun ospatu zuten apirilaren 25ean. Eguna hasteko, 50 gazte inguruk bazkaria burutu zuten. Ondoren, 100 gaztek herriko marmoleria zaharra okupatu zuten. Azaldu zutenez, urteetan hutsik eta erabilerarik eman gabe egon da eraikina. Jabeekin ika-mika txiki bat izan ostean, gazteek alde egin zuten, negoziazio-prozesu bat hasteko asmoz. Bestalde, egun guztian zehar presentzia poliziala nabarmena izan zela salatu ztuen gazteek. Azkenik, Bilboko Irala auzoko gazteek prentsaurrekoa burutu zuten maiatzaren 16an Gaztetxe baten beharra azalduz. Orain 15 urte udalaren txakurrek desalojatu eta eraitsi zuten gaztetxea zegoen lekuan, Udalari autogestioan oinarrituko den konbenio bat sinatzeko prest daudela azaldu zioten. Duela 15 urte Udalak gaztetxea eraistean, beste bat eraikiko zutela hitz eman zien gazteei. Azkenean, auzo-lokalaren ondoko lokal batzuk utzi zituzten gazteen esku. Orain, ordea, urteetan zehar Gazte Lokala izan dena ere desalojatu egin du Udalak, konbenioa jada amaituta dagoela aitzakitzat erabiliz. Hau dela eta, Udalari “konbenioa sinatzeko prest” daudela adierazi eta “auzoko talde eta eragile desberdinekin proposamen bat” kaleratuko dutela iragarri zuten gazteek.

13



korsika Jakobinisten amesgaiztoa Korsika Mediterraneo itsasoaren erdi-erdian kokatzen den uhartetxo bat da. Ezerezaren erdian, baina aldi berean guztiaren erdian. Historian zehar, hainbat eta hainbat estaturen esku egon izan da uhartea: estrategikoki, jabetza garrantzitsua zen guztientzat, baina praktikan lurralde hura kontrolpean mantentzea garestia, zaila eta neketsua egiten zen. XVIII. mendean, esku askotatik pasa ondoren (Aragoiko Koroa barne), Genoako Errepublikak Frantziari saltzen dio, uhartea kontrolpean edukitzeko saiakerez nekatuta. Lehen korsikar abertzaletasunaren aztarnak aldi honetan hautematen hasten dira, denboraldi labur batzuetan burujabe izatea lortuz, baina Frantziak (eta euren eredu jakobinistak) ez die indarrik hartzen utziko. Uhartea, geografikoki zein kulturalki, eta mende askotan zehar politikoki ere, beti egon izan da Italiatik gertuago Frantziatik baino. Korsikarrek hizkuntza propioa dute, korsikera, italiarraren Toskanako dialektoen oso antzekoa, baina literatura propioa duena. 260.000 biztanle besterik ez ditu uharteak (Arabak baina zertxobait gehixeago), baina ikusiko dugun bezala, gerra asko emateko gai dira. Korsikar abertzaletasun modernoaren jaiotza XX. mendean kokatzen da. Ehun-urtekoaren lehen zatian, bi mundu gerren testuinguruan, korsikarrek lehenengo Frantziari zin egingo diote leialtasuna, baina ondoren Italiarekiko gertutasuna nahiago izango dute. Gerraostea, ordea, gogorra da Korsikan: ekonomia egoera negargarrian dago eta demografikoki uhartea gainbeheran doa. Egoera honetan,

Korsika ahaztuta sentitzen da, guztiek alde batera usten dutela dirudi. Honela, abertzaletasuna pizten da Korsika hil ez dadin. 50. eta 60. hamarkadetan, Aljeriako gatazken ondorioz, “pieds-noirs�ak (aljeriar kolonian bizi ziren hiritar frantziarrak) uhartera iristen hasiko dira, lurralde eta haziendak bereganatuz.Uharteko biztanleen egoerak okerrera egingo du, eta talde abertzaleak zerbait egin beharrean aurkitzen dira. Haustura puntua 1975 abuztuaren 21ean aurkitzen da. Korsikaren egoera larria salatzeko, Action Regionaliste Corse (ARC) taldeko hogei militante armatuk “pieds-noirs� familia horietako hazienda bat hartuko dute. Frantziar Errepublikak, ordea, 2.000 jendarme inguru bidaliko ditu, ibilgailu blindatu eta helikopteroz horniturik, hazienda hura erasotzera. Borrokaldian bi frantziar polizia hilik suertatuko dira, baina ARC militante guztiak atxilotuak izango dira. Hurrengo asteetan, Frantziar

15


Errepublikak talde abertzalea debekatuko du, eta istiluak piztuko dira Bastiako kaleetan. Borroketan, ARCko kide bat hilko du poliziak, eta beste hainbat zauritu. Biolentziak uhartea hartu du, eta handik hilabete gutxira Fronte de Liberazione Naziunale Corsu (FLNC), 1976ko maiatzean: euren aurkezpen egunean, 21 bat bonba leherraraziko dituzte Frantziar administrazioaren eraikinetan. FLNCk eraso erritmo bortitza mantenduko du bere lehen urtean, beti ere helburu materialak erasoz, baina gero eta sofistikazio mailetara helduz. Marxismoa aldarrikatzen dute euren ideologiatzat, nahiz eta dirudienez buruzagietako bat baina gehiago eskuin ideietatik gertuago egon. Aipatzekoa baita ere, 70. hamarkadaren amaiera honetan ultraeskuindar taldeak bonba erasoak gauzatzen hasiko dira, Euskal Herrian gertatzen zen antzera. 80. hamarkadan FLNCk bere benetako indarra erakutsiko du, sekulako erasoak gauzatuz Korsikan zein Frantziar lurraldean. Kalean ere urte gogorrak dira, manifestaldi eta istilu ugari daude eta, presoen abertzaleen estatus politikoaren aldeko mugimendu indartsua eratuz. 1988an, gatazkak nekatuta, Frantziar Errepublikako gobernuak negoziatzea adostuko du FLNCerekin. Eta hona hemen lehen arazoa: haustura. Militante guztiek ez dute ongi ikusiko negoziaketa, eta sekulako indarra zuen taldea gainbeheran sartuko da. Hemendik aurrera, 90. hamarkada barnegerra aldi garai triste bat da, haustura

garaia. Barne-gatazkakan 20 bat militante hilik suertatuko dira. Frantziari ongi baina hobeto datorkio barne-gatazka: kortsikar mugimendua ahultzen doa egunetik egunera, FLNC lauzpabost taldetan hautsi da, eta ez du esfortzu handiegirik egiten hilketa andana geratzeko. Hala ere, nahiz eta Frantziaren interesen aurkako erasoak gero eta murritzagoak izan, bere baitan jarraitzen dute. 1998 da aipatzeko moduko urtea: urte honetan Claude Erignacen Korsikako prefektua (Frantziar autoritatearen ordezkaririk altuena uhartea) hilko baita atentatu batetan. Hemendik aurrera, mugimendua gainbeheran sartu dela dirudi. Barne-arazoek asko ahuldu dute taldea, eta Frantziar errepresioak ere zeresana izan du. Gainera, Korsikan biolentzia erabiltzen duen hirugarren hanka bat badagoela ere ezin da ahaztu: mafia. Azken hilabetean, adibidez, bi erailketen atzean daudela dirudi, eta hauen interesek asko kakaztu dute uharteko gatazka armatu politikoa. Baina, bestalde, arlo politikoa indartuz doala dirudi. Korsikan, administratiboki Frantziar erregio bat da, eskumen zertxobait gehiagorekin. 2003 urtean erreferendum bat egin zen uhartearen autonomia areagotzeko, baina ezezkoak irten zuen. Aldiz, azken hauteskundeetan (2010), abertzaleek botoen 35% lortu zituzten, ezkerrarekin berdinduz uharteko lehen indar politiko bezala. Bada esperantzarik oraindio abertzaleentzat.

16


spañistan Aleix Salo komikigileak Espaniako krisi ekonomikoa irudimena erabiliz eta modu sinple eta arin batean azaltzen duen liburu bat argitaratu du. Honekin batera, liburuaren laburpen bat den bideo bat eskegi du sarean. Umorea eta ironia erabiliz, neoliberalismoari eta kapitalsimo basatiari kritika zorrotza egin eta etxebizitzaren arazoa nahiz gaur egungo krisi ekonomikoaren oinarriak erakusten ditu bideoak. Egia da, bestalde, kritikak Espainako eskuinari bakarrik egiten dizkiola, eta PSOEren murrizpen sozialei buruz ez duela hitz erdirik ere egiten. Hala ere, bideoa oso gomendagarria da, minutu gutxitan krisi ekonomiko kapitalistaren jatorriak ulertzeko balio baitu. Jarri youtube-n “spañistan”

HERRIXE UDALETXEA . Intsumisioaz, apartheid-ari aurre egin diote azken urteetan Ondarroako herritarrek. Ezker abertzaleak gehiengo osoz irabazi arren, ilegalizazioaren ondorioz PNVk hartu zuen alkatetza. Baina Ondarroako PNVko inork ez zuen alkate jarri nahi, eta azkeneak Bizkaiko PNVk kudeatutako gestora batek eraman du azken urteotan Udala. Apartheid-a salatzeko, hamaika ekimen egin dituzte ondarrutarrek, tartean zergak ordaintzeari uko egitea. Hauteskunde aurretik, lid-dup jendetsu hau grabatu zuten “Herrixe Udaletxea!” lemapean; ziurrenik inoiz Euskal Herrian egin den liddup jendetsuena. http://tu.tv/videos/herrixe-udaletxea-lipdubondarru

euskalherrian.info Euskal herriko gertakariek interneten jasotzen dutena ikusteko web orri bikaina da euskalherrian.info. Bertan, arloka edota herrialdeka, beste web orriek eskegitako albisteen estekak biltzen ditu. Horrela, minutu gutxitan gazte mugimenduaren inguruan sarean idatzi dena, amalurrari buruzko gaiak, feminismoari lotutakoak, euskaren ingurukoak... ikus dezakezu. Era berean, herrialde bakoitzeko albisteen lotura zuzenak eskeintzen ditu orrialdeak. www.euskalherrian.info

17


18


Uda beroko fruitua dun eguzki mingarri hau, eta tarteka, sortzen denetik heriotzerarte, argiztatzean itsutzen duen hiriaren produktu. PublizĂ­tate soila besterik ez, hiritarren gaindi distiran. Jainko berria mundu beti berriago batean. Baina beti gero, pixkanaka urtzen eta horizonte lotsatietan etzaten dun, eta udak udazkena musukatzen din. Orduan erlojuek, hiriko biztanle robotiko bailiran, dantza ero batean galdu eta emeki egiten dinate gero, jauzi itsasoetara. Suizidio musikal batean. Galtzen ditun olatu eta apar natazkoetan. (Malekoitik ikusten ditinat nik, hire zain naizenetan). Memoriak ez din irauten ez, begiak kliskatzea baizik, izateen barren zulatuetan. Gorputz abailduetan. Eta ustekabean haizeak harrotu hitunan gero, beti gero, kaleetako zaborrontzien ilajeak nahasteko sortuak eta, beti gero, kostalde urrunen bateko brisa lokartzen amaitzen diten. Ez ditun ohartzen erloju naufragoez, eta oharkabean orduan haiek ere, kulunkatzen ditun, sehaska batean baleude lez.

19


Eta beti gero, hi. Hi falta haunat udazkenak negua musukatzean. Itsasoetako olatu eta aparrak nata izatetik gangrena zuria izatera pasatzen ditun, edo gaseosa agian publizitate latetako kresalaz jantzita, nahiz arropen detergentea, sustantzia psikoaktiboen marea, mantu zuriak. Zakur zurien ilajea. Ejerzito xuxurlari bat arrastan, memoria ezabatzen zidaten. . Malekoian esertzen naun baina gorputza abaildurik eta, ezin begiekin ordua antzemanik nabilen, non sartu ditun bada hiritar robotiko eta erloju suizidak? Eta zertan habil hi? Arrastaka baldarrean ihes egiten didan. Biraka, zirkulu efimeroak marrazten ditun hondarretan, heure burmuinen izardiarekin. Desafio efimero bat haiz perfekzio-kresalaren aurrean. Erloju haiek euren buruaz beste egin zinaten, baina astiro, goxo. Eta ustekabean haizeak harrotu hitunan gero, beti gero. Hurrupatzen dinate orain nozbait hire poza izan zen hura. Amaitu egingo dun hau ere laster. Laster, neguak musu eman nahiko zidan eta, hi, non sartzen haiz, zein lur posesibotan, sustraitzen haiz lore?

20


SANTA KRUZ APAIZEN PASAIZUEK Seigarren atala

H

toki hori. Ba, esan bezala, 1873ko San Sebastian egunean gaude, eta ofizial liberala Osta koronela dugu, bere zutabearekin Usurbilgo San Esteban komenturantz doana. Bertan dago Santa Kruz ehunka gizonekin zain, Donostiako liberalei iseka eginez… Eta dirudienez probokazioek euren helburua lortu berri du. Isekaz aparte, Osta koronelak badu motibazio gehiagorik Santa Kruzen aurka joateko. Bost egun lehenago Agirre Gipuzkoako diputatuak 10.000 pezetako dirusaria agindu du Santa Kruz harrapatzen duenarentzat. Eta hemen doa Osta koronela Santa Kruzengana, motibazioak motibazio, apaiz gerlariaren amua barruraino irentsirik. Izan ere, San Estebango komentuan sekulako karlista andana bildu du Santa Kruzek. Gaizki armatuta, baina guztira 600 bat gizon izango ditu bere agindupean. Ostaren zutabea bikoizten dute… Baina honek, bere haserreak itsuturik, komentua zuzenki erasotzea agintzen du. “Gizonak bezala, ohorearekin”, dio koronelak. Ohorearekin edo ohorerik gabe, gauza da liberalak, babeslekurik gabe eta aldapa gora San Estebango eliza erasoz, ehizaki errazak direla Santa Kruzen gizonentzat. Sekulako sarraskia egiten dute. Liberalek ez dute aukerarik. Bataila ostean, Osta koronela bera guduzelaian hilda agertuko da. Karlistek kolpe ederra sartu berri dute.

asi berria da 1873. urtea. Urtarrilean gaude, San Sebastian egunez, eta Donostiako harresian irudi urduri bat dabil hemendik hara. Antigua aldetik zaldi bat agertu bezain pronto, harresiko eskailerak binaka eta hirunaka jaitsi ditu pertsonaia misteriotsuak, eta gaur egungo Donostiako Boulevard erdian kokatuko zen Puerta de Tierrara jaitsi da. Zalduna gero eta gertuago dago. -Egun on, koronel jauna. Goiz xamar zabiltza. -San Estebanekoen berririk? – dio gure irudi misteriotsuak, koronela antza. -Zalduna handik datorrela uste dut. Koronela ohartu da zaldiak atea gurutzatu berri duela, eta harantz doa. -Zer dakarkiguk? Ze berri? -Karlistek posizioa mantentzen dute. -Babu horiek… - Koronela sutan dago. -Gainera, zera… Santa Kruz apaiz ero hori dute buru. Donostiako liberalok gerturatzeko barrabilik ez dugula diote. Koronelantzako gehiegi da. Haserre bizian, oihuka eta biraoka hasi da gizonak antolatzen. Hirurehun bat soldaduz osaturiko zutabe bat biltzea lortu ostean, beraien buru jarri da. Danbor eta txirula hotsen doinupean, zutabe liberala Donostiako Puerta de Tierratik irteten da. Sarrera literario honen ostean, agian galdetu diozue zeuen buruari nor den delako koronel hau, eta non dagoen San Esteban delako

21


Azpeitian utzi genuen, eta esan bezala Gipuzkoako agintari militar karlista gorenena da. Bi bataila konkretu hauen inguruan, Lizarragak Santa Kruz eta bere mutilek bere agindupean borrokatu dutela esango du. Aginduak berak ematen dituela erakustea nahi du, baina aurkakoa besterik ez du lortzen: Santa Kruzen ekintzak legitimatzea. Eta hemen hasten dira Lizarraga eta Santa Kruzen arteko hika-mikak. Lizarragak zuzentzen du armada karlista Gipuzkoan, Santa Kruzek gerrillariak. Nork agintzen dio nori? Apaizak argi du gauza bat: bera ez dago inoren agindupean; Lizarragarentzat, borrokalariak karlistak badira, gerrillariak bere gizonak dira. Hurrengo atalean… Karlisten arteko gatazka zirraragarri honen inguruan datu gehiago.

Egun gutxi batzuk geroago, zita berria Iturriotzen, Aiatik gertu. Oraingoan Santa Kruz eta bere mutilak ihesi datoz, eta herrixkak badu goarnizio karlista txiki bat. Denak bildurik, jazarleei aurre egitea erabakitzen dute. Hauek Gonzalez jeneralak zuzentzen ditu, eta inolaz ere ez dute espero ihesi doan Santa Kruzek erantzunik… Beraz, Iturriotzera inongo ardurarik gabe inguratzen dira. Karlistek gerturatzen usten diete. Ezkutuan mantentzen dira, ustekabea emateko zain. Liberalek oinez jarraitzen dute, eta Santa Kruzi nahiko gertu daudela iruditzen zaionean… Danba! Sekulako deskarga, sekulako tiro andana, liberalen lerroak guztiz hautsi eta ihesean jartzen dituena… Gonzalez jenerala agertzen den arte. Oihuka, ausart, gizonak bildu eta berriro botatzen ditu Iturriotzen aurka. Emaitza: sekulako sarraskia, eta ez dago garailerik. Bakoitza bere aldetik erretiratzen da, euren hildako e t a za u r i tu dosia jaso ostean. Moralki, ordea, beste puntu bat apaiz gerlariarentzat. Gauza da, batailak gora batailak behera, Santa Kruzen prestigioa gorantz doala. Azken atalean Lizarraga jenerala

22


feministok, prekarietateari planto; bizitza duinere salto! Baserritarrak, etxeko langileak, garbitzaileak, kanporatuak, pentsionistak, langabetuak, zaintzaileak, putak, e.a. gara emakume langileak. Gazteak, helduak, euskaldunak, etorkinak gara Euskal Herrian bizi garen emakume langileak. Adin eta kolore ezberdinetako emakumeak gara, bai; gutako bakoitzak modu berezituan pairatzen ditugu krisi ekonomiko sozial honen alde ilunenak. Emakumeon etengabeko prekarizazioa da; krisi ekonomiko hutsaletik harago doan sistemaren krisi sistematikoaren ezaugarri nagusietako bat. Baina prekarietatea izanik gure ezaugarri, gure egoera eraldatzeko apustuak batzen gaitu guztioi. Feministak, prekarietateari planto eta bizitza duinera salto egingo baitugu. Ez gaudelako prest. Gure bizitza osoan zehar etxeko eta zaintza lanaren inolako errekonozimendurik ez jasotzeko. Behin eta berriro entzun behar izan dugu emakumeok “inaktiboak” ginela, nahiz eta egun guztia lan batean edo bestean pasa. Bestalde, lan merkatuan jarduten dugun emakume langileon jarduera gehienetan ezkutukoa da: bai sozialki eta baita administrazioaren aurrean ere. Zaintza lanen karga guztia jasotzen dugunak emakumeak gara eta bateragarritasun politiken fraudea jasan eta pentsio duin bat izateko inolako aukerarik izango ez dugunak ere; ez baikara kotizazio urteetara helduko. Zeinek kotizatu ditu 38 urte? Emakume langileon errealitatea benetan da larria eta horren adibide lehen esanak, baina, prekarietatea eta eskubideen ukazioak ezaugarritzen gaituen arren, ekonomiaren subjektu moduan aintzat hartuak izateko lanean dihardugu. Gure borroka ez baitago krisian! Eta horregatik maiatzaren 1 honetan ere, Euskal Herriko emakumeok kalera aterako gara bizitza duina izatea ahalbidetuko gaituzten eskubideak defendatzeko!!

Benetako demokrazia Euskal Herrian Aurtengo hauteskundeak astindu dituen mugimendua sortu zen Madrilgo Sol plazan maiatzaren 15ean. Bertan bildutakoak S. Hesselen “Indignaos” testua oinarri filosofiko bezala hartu eta egungo sistema kapitalistarekiko haserrea erakutsi nahi izan zuten modu baketsu batean. Egun gutxiren buruan mugimendu hau zabalduz joan zen estatu espainiarrean zehar eta Euskal Herriko hainbat hiriburutara ere iritsi ziren honen aldarrikapenak. Hala, Bilbo, Donosti, Baiona edo Iruñean hainbat izan dira demokrazia erreal bat eskatzen duten ekimenak. Gure aburuz, Euskal Herriak aspaldi hasi zuen demokrazia erreal baten aldeko borroka. Beraz, esan behar dugu testuinguru berezi batean heltzen dela M-15 deituriko mugimendua Euskal Herrira.

23


Sistema kapitalista eta patriarkarraren kontra M-15 mugimendua urrats bat gehiago da. Sistemen kontrako borroka ordea ezin da plaza baten okupaziora mugatu. Guk eraldaketaren aldeko borroka eguneroko jardun gisa ulertzen dugu, norbanakotik hasten dena eta kolektibo gisa garatzen dena. Gu geu gara demokrazia erreala, sistema horien kontra egunero borrokatzen dihardugun gazteok. Horrez gain, denboran kostantzia izatea beharrezkoa den moduan, eraldaketarako mugimenduak ezinbesteko ditu helburu politikoak. Guk eraldaketa independentzia eta sozialismoaren bidetik norabidetzen dihardugu egunero. Badakigu, eraldaketarako bide horretan anitzak direla topatzen diren proiektu politikoak eta begi onez ikusten ditugu proiektu ezberdinen arteko baterajotzeak puntu komunetan. Gazte borrokaz, iraultza! (testu osoa, topatu.info-n)

Urruntasuna hautsiz, etenik gabeko elkartasuna Joan den maiatzaren 28an 11. elkartasun eguna ospatu zen Azpeitian. Urtero bezala giro aparta izan zen goiz goizetik hasita. Egitarau oparoari joaldunek eman zioten hasiera herriko kaleak zeharkatuz. Eguerdian, ia 300 korrikalari zeuden irteeran 6km-tako ibilbideari aurre egiteko eta ikuskizun polita eskeini zuten. Ez zen gutxiagorako, hamaiketako bikaina eta opari apartak bait zituzten zain helmugan. Bazkal aurreko txikiteoa bertsolari eta trikitilariek alaitu zuten berdura plazan bazkaltzeko eseri arte. 650 lagunek bazkaldu zuten herritar talde batek prestatu eta zerbitzatutako janari goxoa eta herri kirol erronka ikusgarria ikusteko atera ziren guztiak 5etarako. Ordurako, umeen gunea puzgarri, pailazo eta umez josita zegoen jolasteko eta ondo pasatzeko. Egunaren zergatia ahaztu gabe, herria gelditu egin zen, tabernak itxi egin ziren eta arratsaldeko 18:30etan hasiera eman zitzaion manifestazio erraldoiari. Ez zen aspaldi horrelako manifestazio jendetsurik egin Azpeitian. Argi gelditu zen euskal preso eta iheslariak beraien eskubideen jabe izateko garaia dela behingoz eta herriak horren alde egiten duela. Horrez gain, bizi dugun egoera politiko berri honetan, euskal preso eta iheslariek edozein prozesutan parte hartu behar dutela nabarmendu zen. Egitarauari amaiera emateko, elektrotxaranga ibili zen kalean zehar jende ugari atzetik zuela eta gauean kontzertu bikainak izan ziren plazan. Egun ederra ezta? Ba hau guztia ahalbidetzeko herritar askoren beharra izan da. Aspaldi hasitako lanak elkartasun fruitu ederra eman zuen. Euskal presoen senide, lagun eta urrun dauden espetxeetaraino iritsi zen elkartasun olatua.eta espetxe politika anker hau jasaten duten herritarrei izugarrizko indarra eman zitzaien berriro ere aurrera egiteko. Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eskerrak eman nahi dizkie laguntza eman duten dendari, tabernari eta egun hau aurrera eramateko lanean aritu diren ehundaka herritarrei. Zuek gabe ez litzateke posible izango. Elkartasun izugarria eskeini arren, ezin dugu ahaztu euskal preso eta iheslariek jasaten duten egoera benetan larria dela eta borrokan segi behar dela dagozkien eskubideen jabe izan daitezen.

24


15 M

iraultzara edo porroterako bidea?

Gezurra badirudi ere, estatuan hasi dira haserretuak mugitzen.... "Bazen garaia!" Esango duzue gehientxuenok, eta etzaizue arrazoirik falta. Internet bidez sortutako mugimendu batetik hasita, milaka pertsonak hiriburu ezberdinetako plaza nagusiak "okupatu" dituzte, Madrid eta Bartzelonakoak izan dutelarik oihartzunik handiena. Benetan ikusgarriak dira handik iristen zaizkigun irudiak. Urruti gelditu arren, iritsi zaigu handik hainbat informazio. Asanblada ezberdinen bitartez antolatu eta erabakitzen dira erabaki guztiak, komisio ezberdinak osatu dituztelir (propagandarena, pentsamenduena, antolamenduarena.....). Izan ere auteskunde egunerarte zena printzipioz, mugarik gabe luzatzen hasia da. Madril bezalako hiriburuetan, plazako ekimenetara mugatzeaz gain, auzo ezberdinetan batzarrak antolatzen hari dira, arrakasta handiz gainera entzun ahal izan dugunez. Mundu guztiko hainbat komunikabidetan Espainiako iraultza gisa saldu arren, onartu beharra dago dena ez dela ordea arrosa kolorekoa, eta beste ikuspegi batetik ere hausnartu beharrekoa dela mugimendu guzti hau. Ondo antolatu arren, mota guztietako pertsonak osatzen dute talde inprobisatu hau, eta aurrera begira eman beharreko pausoak ez daude oso garbi. Batzuen uste apalean, haseran lortu zen indar hori benetan ekintza eraginkorrak egiteko aprobetxatu behar zen, eta ez plazan malabar eta tinbal hotsean pankartak komunikabideei erakustera mugatu. Egun banketxe zein enpresari handien kontrako kontzintziaren hedapena aprobetxatuz, krisiaren erantzuleen aurkakako ideien onarpen zabalaz jabetuz, hauen aurkako ekintzak guztiz legitimatuak izango lirateke gizartearen gehiengoan. Politikariei benetako aldaketak burutzera bultzatzeko moduko jendetza bildu da egunotan, eta plaza batean indarrak galtzen ikusten dute batzuek. Beste batzuen iritziz aldaketa baten hasera da, asanbladetan dago etorkizuneko giltza eta herriaren ahotsak emango ditu fruituak etorkizunean.

25


Ez da erraza horrenbeste jende borroka berdin batean murgiltzea, plaza batetik instituzietatik erantzunak lortzea, are zailago gaur arte erakutsi nahi izan den "jipismo" horren baitan aldaketa eraginkorrak lortzea. Egon dira lehen desalojo, porrazo, pelotazo eta atxilotuak. Bartzelonan esaterako, futbol partida bateko ospakizunerako garbitzeko argudiopean, ehundaka lagun jipoitu zituzten, irudietan ikusi ahal izan dugun eran, zahar, gazte zein elbarritu. Behin baino gehiagotan erakutsi izan dute Mossoek anfetaminaren ondorioak, eta oraingoan mundu guztia zeharkatuko dute irudiak. Spain is different. Onartu beharra dago Europako hiriburuetan izan duela erantzuna, Italia edota Berlineko militante ugariren elkartasun mezu zein ekintzen gain, leku askotan ereduarekin jarraitzen ari baitira. Esateko, horrenbeste denboran herri ekimen eta kaleko erantzunaren eredu izan dugun Atenasen 100.000 mila pertsonatik gora elkartu ziren bertako plaza nagusian hemengo mugimenduari jarraipena ematen, ekintza europa osora zabaltzeko asmoz. Etorkizunak erakutsiko digu zer egiteko gai den 15M-tik ateratako mugimendu hau, nunbaitetik lehertuko den gizartea, demokrazia faltsuari hiru partxe jarriaz konformatzen diren, edota iraultzaile berriak armairutik ateratzeko balio duen. Jendea haserretuta egotea pauso garrantzitsua da, baina orain haserre hori erakusten hasi da. Eaba ilusio horretatik zer ateratzen den. Sorte ona opatzea besterik ez zaigu gelditzen, ikusitakotik ikasirik sortea baino gehiago beharko dutela pentsatu arren.

26


azpeitiarrentzako, Herriko Presoen eskutitza Agur t´erdi, herrikideok! Espainiar nahiz frantziar estatuko espetxeetan giltzapean gauzkaten azpeitiarrok lerro hauen bidez gure esker ona erakutsi nahi dizuegu Elkartasun Eguna gainean dugun honetan. Sakabanaketak herritik urrundu gaitu, urruntasuna kilometroetan neurtuko bagenu. Haatik, egunez egun jasotzen dugun elkartasunak laburra egiten du zuen eta gure arteko tartea. Gure ziegetara iristen den gutun bakoitzak denbora tarte bat lapurtzen dio espetxealdiari. Bisita bakoitzak familia bateko kide sentiarazten gaitu, koadrila bateko partaide, lagunen lagun. Telefono dei bakoitzak esaten digu hariaren beste aldean beti dagoela norbait gurekin hitz egiteko gogoz, gure galderei erantzuteko prest. Herriko aldizkari eta argazkiek horraino garamatzate, une batez ziegako leiho txikitik ihes egin eta herriko kale eta mendietan libre garela sentitzeraino. Gurekiko elkartasunez egiten den ekimen bakoitzak arnasberritu egiten gaitu, manifestaldi bat, pankarta bat, baraualdi bat, mozio bat, txosna bat, maindire, kontzertu bat, mus txapelketa bat, bertso saio bat, afari bat edo Elkartasun egun bat. Finean, Elkartasunak pertsona egiten gaitu ukazioaren zurrunbiloan. Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kide izanik, Espainiako eta Frantziako gobernuen espetxe politikaren ankerkeriak gertutik ezagutzeko zoritxarra izan dugu. Sakabanaketa, bakartzea, jipoiak, biziarteko espetxe zigorra, ikasteko eskubidearen urratzea, euskaraz bizitzeko eskubidearen ukazioa, osasun asistentzia kaxkarra edo komunikazio duin baterako zailtasunak. Espetxezainen probokazioak, biluzteak, miaketak edo trabak. Hau da egunerokoan Kolektiboari ezarri zaion zigor gehitua eta honekin bizitzera behartuak gaude nahitaez. Alabaina, eskubide oro ukatuak izanda, etengabeko umiliazio eta zigorren gainetik, hemen gaude, duintasunaren jabe, askatasunarekin amesten. Hormatzar hauen barrutik eta kanpotik egiten dugun ahaleginaren eta lanaren emaitza izango da egoera honekin amaitzea. Sinetsiak gaude euskal preso politikoen eskubideen alde Euskal Herrian osatzen ari den mobilizazio erraldoiak izango dituela etekinak. Sinetsiak gaude inoiz etxera itzuliko garela, Azpeitira, zuen artera. Azpeitian egiten duzuen lan izugarria eskertzea da gaurkoan gure xedea. Ehunaka herritarren parte hartzearekin josi da elkartasun sarea Azpeitian, bakoitzak bere denbora libretik eta borondatetik zerbait eskainiz. Urte osoko lanaren erakusle argiena da ziurrenik Elkartasun Eguna. Belaunaldi, eremu eta kolore ezberdinetako herritarren izerdiarekin egun osoko egitarau oparoa osatu duzue aurtengoan ere, adin guztietara egokitua, herritar guztiei irekia. Bejondaizuela! Luzatu gabe, herritar guztiak gonbidatu nahi zaituztegu maiatzaren 28an burutuko diren ekimenetan parte hartu eta elkartasun egunaz gozatzera. Gure gogoak hor egongo dira, hutsik egin gabe. Muxuak eta besarkadak guztiontzat. Xabier Etxeberria, Gotzon Aranburu, Iker Iparragirre, Josu Urbieta, Juan Carlos Arruti, Joseba Segurola eta Javi Agirre, preso politiko azpeitiarrak.

27


Cronicas a pie de Gaza – Joe Sacco Kazetari berezia da Joe Sacco estatubatuarra, gerra-kronika liburuak komiki bidez kontatzen baititu. Bere liburuak ikerkuntza lan sakomen emaitzak dira. Era berean,bere bizipen eta kontakizunak azaltzeko, ehundaka argazki marrazki bihurtu eta gatazkaren erdian dauden biztanleen eguneroko bizitzan murgiltzeko gaitasuna du. “Cronicas a pie de Gaza” komikian 1956an Gazako Khan Younis hirian israeldarrek egindako sarraskia ikertzera joaten da Sacco bera. Ikertzen ari den bitartean, ordea, 50 urte ta gero egoera ez dela horrenbeste aldatu ikusten du kazetariak. Palestinarren etxebizitzen eraisteak, tiroketak, hiletak, kontrol amaigabeak… 1956 eta gaur egungo bizipen artean saltona dabil historioa, eta ederki islatzen du hamarkadak zapalduta daramatzan herri baten izaera eta egunerokoa.

Segobiako ihesa - imanol uri be Segoviako ihesa 1981ean Imanol Uribek egindako euskal filma da. Bertan, iparraldean dagoen errefuxiatu batek kazetari bati ihesaldiaren nondik norakoak kontatzen dizkio. Ihesa Franko hil ondorengo ihesaldirik garrantzitsuena izan zen. Bertan, 29 preso politikok, ia dena ETAkoak, Segoviako kartzelatik ihes egitea lortu zuten. Hala ere, buruhauste eta arazoak bata bestearen atzetik izan zituzten: Mikel Lejarza “El lobo” infiltratuaren txibatazoa, Guadia Zibilarekin enfrentamenduak, euskal presoekin batera ihes egin zuen Oriol Solé Sugranyes MILeko militantearen erailketa… Euskal zinemaren klasiko, oso gomendagarria.

28


Zelaia edo Soroa Hilabete honetan zelaia edo soroaren inguruko berezitasun batzuk ikusiko ditugu. Bi eratako soroak ditugu, batetik etxe ondoko soroak eta bestetik mendiko soroak. Garai batean, bi soro mota hauetan urtean moztu aldi bat egiten zen. Denborak aurrera egin ahala, etxe ondoko belardiak hobeto zaintzen hasi ziren, honela urtean moztu aldi bat egin beharrean, hiru bat moztu aldi egiteko aukera zuten, beraz negurako belar gehiago izango zuten. Belardia zaintzeko urtean behin belar txarrak eta harriak kentzen, udaberrian ximaurra zabaltzen eta bestelako ongarriak erabiltzen hasi ziren. Besteak beste, garai batean arrantzaleak antxoatara joaten zirenean, Berdel ugari arrantzatzen zuten, baina Berdela jateko ohiturarik ez zegoenez, Berdelarekin irina egin eta soroetan, nahiz, baratzetan zabaltzeko erabiltzen zuten (oso ongarri ona omen da). Itsasoko algak ere erabiltzen zituzten ongarri gisa. Belarra ondo luzatzen denean eta lehortzen hasten denean moztu behar da. Behin moztuta dagoela, zabaldu eta lehortzen utzi behar da, egun pare bat utzi, buelta eman eta ondoren beste egun pare bat utzi. Behin belarra ondo lehortuta dagoenean jaso egiten da. Garai batean belarra jasotzeko mandoak eta karroak erabiltzen ziren, gaur egun berriz traktoreak. Belarra pilatzeko ere modu ezberdinak daude, zaharrena belar metak egitea da. Belar metak egiteko lurrean makila sendo bat sartu eta bere inguruan belarra botatzen da, tarteka ondo zapalduz. Tontorrean lokatza jartzen da, euria egiten duenean ura belar sortaren erdira sartu eta belarra usteldu ez dadin. Metak egiteaz gain, belar zuloetan edo baserriko ganbaretan ere jasotzen da belarra. Belar zuloak lau paretako eraikinak dira, goikaldean belarra botatzeko zulo bat izaten dute eta behekaldean belarra ateratzeko beste bat. Dena den, gaur egun gehien erabiltzen den teknika, makina bidez belar bolak egitean datza. Makina bereziekin belarra jaso, borobil forma eman eta plastikoz inguratzen da.

29


bota bertsue

TXISTIEK

Amatxo diru geyo behar det juergarako

-Ba al dakizu Praxku hil dela? -Eta zer zuen ba? -Kiosko bat Urteetan ikusi gabeko bi lagun elkartzen dira: - Kaixo, ba al dakizu aita izan nintzela? - A bai? Baita neu ere. Nola du izena? -Vip express -aaa...oso izen polita. -Zureak? -Maria -Kar,kar,kar!Galletak bezala!!

ASMAKIZUNE Hil batzuek 30 egun dituzte, beste batzuek 31 baina zenbatek dituzte 28 egun?

Erantzun punttue ta bialdu: azpeitikogaztetxea@gmail.com

Esaera zahar batzuk: -Aditu nahi ez duenak, ez du esan behar -Agindua zorra, esan ohi da -Alferrak, beti lanez beterik -Amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen -Arranoak lumak behar, txepetxak ere bai -Aseak gosea ezin ikus

LERDOGLIFIKUE Ostiak banatzen abila izana, ostiako ederra hartu duena

ErantzuneK Asmakizune: Guztiek

Lerdoglifikue: PeNeV

30


31


lore sortie...

2010eko udan Labi eta Xaporra zarauztar gazteek urtebeteko kartzela zigorra eta 6 urtez zerbitzu publikoetan lan egiteko inhabilitazioa jaso zuten, Gudari Egun bateko manifestazioan “Gora ETA” ohiukatzea egotzita. Bi zarauztarrak espetxeratzeko proba bakarra, pertsona anonimo baten testigantza da. Apirilaren 27an Audientzia Nazionalera aurkezteko agindua bazuten ere, bi gazteek Santa Barbara menditik zintzilikatu eta salaketa lau haizetara zabaltzea erabaki zuten. Gora zuek!

ta ximaurre

Ale honetako ximaurra Dominique Strauss Khan FMIko presindente ohiarentzat doa. Izan ere, FMI (Nazioarteko Diru Funtsa) garapen bidean dauden nahiz ekonomia kinka larrian duten herrialdeak zerbitzu sozialak murriztera, zorretan itotzera, merkatu “askean” murgiltzera edota langileen eskubideak ezabatzera derrigortzen dituen erakunde neoliberala da, munduko desberdintasun sozialen eta kapitala gutxi batzuen eskuetan egotearen erantzule, eta berau lortzeko tresna nagusietako bat. Gainera, bertako kideek eskubide sozialak ez ezik pertsonen eskubide indibidualak ere urratzen dituzte, Strauss Khanen bortxaketa saiakera kasu. Obamak ez al zituen terroristak akabatu eta itsasora jaurtitzen? Has daitezela honekin.

32



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.