zirriborro 4

Page 1

KOLDO MITXELENA B.H.I. 4.ZENBAKIA – 2006eko Urtarrila 1


• Editoriala

-3-

• Ipuinak

-4- idazlea

Poeten Negua El día se torna madrugada Erlojuaren azken hare pikorra

Garazi Agirre Itziar Viana Livia Bartolomé

• Bertso eta Poemak -13Era un sueño Erdi bana Gaur Qué culpa tengo yo Último Poema

Garazi Agirre Ainhoa Fernández Ainhoa Fernández Itziar Viana Itziar Viana

• Iritzia

-17-

Zirriborro azken aldizkari polemikoa Josean Matxismoaren Garretan Ainhoa Fernández Etorkizunari begira Daniel Garduño Madurar = ¿Desengañarse con la vida? Daniel Garduño Kuxkuxean;Beckham vs. Obregón Itziar Sáez de Cámara

• Musika Atala

-21-

Fanfarre edo Txarangak

Daniel Compañón 2


Urte berriarekin batera Zirriborro berria atera dugu. Aurreko zenbakian hainbat kritika izan genituen, oraingo honetan euskeraren erabilera handitzen saiatu gara, nahiz eta gaztelania ez dugun alde batera utzi. Hemen idazten dutenei eskerrak eman nahi dizkiegu, bere esfortzu eta lanarekin proiektu honekin jarraitzeko kemena ematen bait digute. Eskertu ere institutu honetako arduradunei eman diguten laguntzagatik, arlo akademiko zein pertsonalean, eta bitartekari gisa jokatzeagatik une zailetan. Mundu guztiari jakinarazi nahi diogu hau institutuko aldizkaria dela eta beraz gonbidatuta zaudetela nahi duzuenean parte hartzeko. Nahi duzuenari buruz idatz dezakezue, inolako konpromezurik gabe, nahi ez baduzue ez duzue zergatik izenarekin sinatu behar, izengoitia erabil dezakezue, anonimoki egin eta abar... Eskertzekoa izan zen baita ikasle batzuen animo gutunak jasotzea ere, gure gogoak piztu baitzituzten. Amaitzeko barkamen eskatu nahi genieke egondako gatazkan norbait erdian hartu bazuen, batez ere irakurleei, zuek bait zarete aldizkari hau idazten jarraitzeko arrazoi nagusia. Ohitura den moduan ipuinek hasiko dute Zirriborroko 4.zenbakia; Garazi Agirre-k idatzitako "Poeten Negua", Gauekoak Ipuin eta Kontakizun Laburren XII. lehiaketako 1. sariaren irabazlea izan dena euskera sailean 14-18 urte bitarteko modalitatean. Hurrengoa "El día se torna madrugada" Itziar Viana-k egindakoa, azkena "Erlojuaren azken hare pikorra" da Livia Bartolomé-rena. Jarraian bertso eta poemak datoz; Garazi Agirre-k idatzitako "Era un sueño", Ainhoa Fernández-ek egindako bi poema "Erdi bana" eta "Gaur" eta Itziar Viana-k izenpetutako bi poema "Qué culpa tengo yo" eta "Último Poema". Iritziaren sailean inoiz baino idazlan gehiago ditugu; "Zirriborro azken aldizkari polemikoa" Josean-ek erredaktatutakoa, "Matxismoaren Garretan" Ainhoa Fernández-ek egina, Daniel Garduño-k idatzitako bi; "Etorkizunari begira" eta "Madurar= ¿Desengañarse con la vida?", azkena Itziar Sáez de Cámara-k idatzitako "Kuxkuxean; Beckham vs. Obregón". Amaitzeko, beti legez, Musika atalean Daniel Compañón-ek Fanfarre edo Txarangei buruz hainbat informazio zabalduko digu. Irakurle leialei gure eskerrik beroenak luzatu nahi genizkie. Gehiago luzatu gabe, irakurketaz goza dezazuen opa dizuegu. Zirriborro 3


POETEN NEGUA

[Gauekoak Ipuin eta Kontakizun Laburren XII. lehiaketako 1. saria euskera sailean 14-18 urte bitarteko modalitatean] Señorita Goiz jaiki nintzen goiz horretan. Herriko umeek ikasgelan itxaroten ninduten, urduritasunez dardarka. Patiora ailegatu bezain pronto denak hasi zitzaizkidan lehiotik ohiuka: “Señorita, señorita...” eta ni korrika hasi nintzen elurraren gainetik ikasleen hotsak gidari nituela. Bost urtetik hamabirarteko neska mutilak nituen gelan, bakoitza bere arazo eta alaitasunekin, bakoitza bere historiatxo laburrarekin, baina bikote batek kezkatzen niduen batez ere. Hamar eta bost urteko anai-arreba alemaniarrak: Jürgen eta Peggi. Kezkatu, eta liluratzen ninduten egunero. Behin baino gehiagotan Bittorrek eta biok ezin izan genituen seme alabak bezala ikusten nituen. Negua zen eta elurra barra-barra erortzen zen herrian. Mendi tontorrak elurrez blai zeuden, baita basoak, landak, etxeko teilatuak, plazak, errepidea... eta umeei agindu bezala elur gerra bat egingo genuen egun hartan. Denek ekarri zituzten etxetik txano eta eskularru lodiak, baita txamarra eta mendiko botak ere. Denek Jürgenek eta Peggik ezik. Azken hauek erretorearen etxean bizi zirenez, ez zuten arropa askorik, eta herriko karitateaz bizi ziren. Klasera sartu bezain pronto denak patiora bidali nituen, eta irrikaz umeak arrapaladan atera ziren klasetik, urteetan gartzeleraturik egondako gatibuak bailiran. Baina nire bihotzeko txikitxoak han geratu ziren, lehiotikan begira. Beraientzat elurra gartzela bailitzan, eta klasea berriz, zerua. -Tira, Jürgen har ezazu zure arreba eta atera jolastera. -Ez, señorita, guk ez dugu jolastu nahi. -Arroparengatik bada, nik lagako dizkizuet eskularru lodikote batzuk. -Ez señorita, ez da arroparengatik. Jürgenen begirada urdina elurraren txuritasun puruan galduta zegoen. Begi horiek elurrean nik ikus nezakeena baino askoz ere gehiago ikusten zutela aditu nuen. Begirada horrek historio laburra baina tristea izkutatzen zuen, eta bere isiltasunak, askotan izkutatzeko balio duena, momentu horretan agerian usten zituen bere sentimenduak. -Zergatik Jürgen?... Zergatik ez duzu elurrarekin jolastu nahi? -Elurra ez da jolasa señorita. Umeek elurraren forma apurtu eta bere artean min emateko jaurtitzen dute. Umeek bere txuritasuna urtu eta zikintzen dute. Umeek

4


elurrak utzitako izara txuria hondatu egiten dute, señorita, nik elurra erortzen den bezala maite dut. Ikusi han, mendi puntak nola bainatzen diren elurraren gozotasunean. Eguzki izpiak denborarekin urtuko ditu, eta ibai forma hartuko du, guk bertatik edateko. Amak natazko izozki gozoak egiten zituen, munduko gozoenak... Sebastianek eta nik askotan borrokatzen genuen elkar izozki tanta bat gehiagorengatik. – Malko bat irristatu zitzaion begi ninitik eta azal zuritik irristatu zen puntuzko jertse urdin ilunak gordetzen zuen bihotzeraino.- Elurra mendi puntan iragana bezala da Señorita. Erortzen denean pisutsu eta astun suertatzen zaigu, gero gutxinaka denborak urtzen du, eta gure bizitza osoan zehar hortik edaten dugu. Bere hitzak entzutea munduan zegoen gauzarik ederrena zen. Tristuraz hitzegiten zuen, bai, baina baita kemenez ere. Berak iragan latza gordetzen zuen hor nonbait, eta orduan ikusi nuen poeta bat nuela begien parean. Erretorearen etxera jo nuen gau horretan bertan. Erretoreak noski, gaizki begiratu ninduen, kakaz beteriko poltsa usaintsua izango banintz bezala: -Nolatan zu hemendik ordu hauetan, Señorita?- Goitik behera begiratzen ninduen, mesprezuz, atsekabez. -Jürgenekin hitz egin nahiko nuke. -Umeak ohean daude momentu honetan, ezin al zara bihar etorri?- Baina bere atzetik Jürgenen burutxoa agertu zen irribare batekin -Señorita!! – Salto batez nire besoetara bota zen eta belarrira basutxu esaten zidan- Eskerrak, señorita agertu zaren. Jainkoak bidalia bezala.Eskerrak... -Gaur nire etxean egin beharko dute lo, Juan Martín, klase partikularrak eman behar dizkiet eta berandutu egingo zaigu. -Eraman ezazu Jürgen nahi baduzu baino Peggi nirekin geratuko da. -Ezta pentsatu ere, nire arreba nirekin dator!- ohiukatu zion Jürgenek. -Erretore jauna, arren eskatzen dizut, badakizu ume hauek ez direla inoiz banatzen! -Tira... ongi da, baina ez dadila errepikatu... Señorita!- Begiak gorriturik eta lepoko zainak handiturik begiratzen ninduen.- A! ia ahaztu dut! Zelan dabil Bittor? -Gaizki, kabroi horiek ez dute libre utziko- Begiak malkoz ez betetzeko indarrak batzen ari nintzen- baina berak ez du ezer txarrik egin. -Bai- barrezka- zuk ere antzeko etorkizuna espero dezakezu, edo are latzagoa honela jarraituz gero- eta atea kolpe batez itxi zuen. -Non da Bittor?- Galdetu zuen Peggik inozentziak azaletik ihes egiten ziola. -Gartzelan, laztana, gartzelan. Etxera ailegatu bezain pronto Peggi nire ohera sartu nuen eta Jürgenekin hasi nintzen berriketan sukaldeko mahaian. Hasieran klaseko jendeaz egin genuen. Gero nire bizitzari buruzko zenbait gauza kontatu nizkion, ez denak, noski, bera txikiegia zen, eta gainera nire gau horretako helburua ez ez inondik inora nire bizitza kontatzea baizik eta berea entzutea. -Ondo da!- esan nion- biluztu egin nauzu, orain zure txanda da txikitxo, kontaidazu zure historia.

5


-Tira... ez dut inoiz honi buruz hitz egin gertatu zenetik, eta txikiegia nintzen oroitzeko... gainera, min ematen dit oraindik oroitzean... -Badakit, txiki, baino, agian, norbaiti kontatuko bazenio goibeltzen zaituena, monstruo hori, desagertuko litzateke, ez al duzu uste? -Beharbada arrazoia daukazu, beharbada ez, baina justua da, zuk zure zatia kontatu didazu, zergatik ez dut nik egingo? Ama, aita eta Sebastianekin bizi nintzen, Berlinen. Ama bibolinjole famatua zen, aitak berriz okindegi batean egiten zuen lan, Simon izeneko lagun batekin. Sebastianek ez zuen gehiegi ikasten eta beraz aitak, laister sartu zuen dendan saltzera. Modu honetan aitak ogia egin, Simonek beste herrietara eraman, eta Sebastianek dendan bertan saltzen zuen. Simon eta bere familia askotan gonbidatzen gintuzten afaltzera. Guk baino etxe ederragoa, handiagoa eta garestiagoa zuten, arropa, janaria, kotxea eta beste guztia bezala, baina dena gurekin konpartitzen zuten. Orduan hasi zen gerra. Eta gerrarekin etorri ziren atsekabe guztiak. Simoni eta bere familiari lanpostuak, etxea, kotxea ... kendu zizkieten, eta arropan izar urdin bat eramanarazi zieten. Ogia egiteko lehengaiak geroz eta eskazagoak ziren, eta beraz ogiaren prezioak gora egin zuen, gure bezero kopurua era ikaragari batean murriztuz. Gauzak honela, eta gerran garailerik ez dagoelakoan aitak hainbestetan dena eman ziguten Simon eta familia sartu zituen etxean. Nahiko justu sartzen ginen, egia esan. Nik Sebastian eta Annarekin egiten nuen lo logela berdinean. Sebastianek eta nik ohe batean eta Annak bestean. Anna Simonen alaba zen, nire adinekoa. Luzea, argala, bizia, adimentsua... nik ahizpa bat bezala maite nuen. Gerra hasi zenetik ez Simon ez bere familia ez ziren etxetik ateratzen. Ez zuten zaratarik egiten, ezta lehiotik begiratzen ere. Existituko ez balira bezala bizi ziren etxean. Janaria ez zen nahikoa guztientzako eta laister hasi ginen denok argaltzen. Aitak ez zekien zer egin eta amak bibolina jotzeaz aparte, jostun lana bilatu zuen. Sebastian armadara sartu zen, etxean janaren beharra zuen aho bat gutxiago izateko eta Simonen emaztea handik gutxira hil zen, gaixotasun arraro batek jota. Handik hilabete batzuetara ama haurdun gelditu zen. Ez zen bat ere berri ona izan inorentzat, noski, ez genuen beste ume baten beharrik momentu horretan. Nik bakarrik nahi nuen ume berri bat ondoan, agian errealitatea ikusteko txikiegia nintzelako. Nahiak aparte, umea bederatzi hilabetetara agertu zitzaigun. Amak Peggi deitu zion Simonen emaztearen omenean, eta Annak eta nik asko maite genuen Peggi txikia. Sebastian ez zen gehiago agertu etxetik eta sei hilabete geroago aitaren okindegia pikutara joan zen, eta aita soldadu sartu zuten. Amaren diruarekin bizi ginen, eskas eta goibel, urte bat geroago, gaur bezalako egun batean naziek atea jo zuten

6


arte. Amak izkiriaturik zegoen lurreko zulo batean sartu ginduen Anna, Peggi eta ni, poliziek atea behera bota baino segundu bat lehenago. Gizon horiek ama eta Simon kalera eraman eta etxea goitik behera miatu zuten, baina ez gintuzten aurkitu. Tiro batzuk entzun genituen kale erdian, eta Anna, bere burmuin argiak kaltetuta, egoerarekin jabetu eta korrika atera zen eskailerak behera. “Aitaaaaa” entzun nuen “Mariaaaa” eta beste tiro batzuk ondoren. Ni ez nintzen lekutik mugitu. Ez egun hartan ez hurrengoan ere. Peggi txikiaren beroak mantendu ninduen bizirik, eta bera, poltsikoan gordeta nituen ogi apurrak. Ixilikan jaitsi nintzen hurrengo egunean kalera, ospa egiteko prest, ahizpatxoa nire txaketoiarekin tapatzen nuela, eta orduan ikusi nituen, kale erdian botata, elurrak bere gorputzak izara zuri perfektu batekin lurperatzen zituelarik. Odola beltz kolorekoa ematen zuen, eta zuritasuna apurtzen zuen biziztza hilaren koadroa zen. Ama, Simon eta Anna txikia han geratu ziren. Historiako punttu horretan geldirik, Berlingo kale horretan elurrak lurperaturik, eta nik ihes egin nuen.

Estazioko tren batean sartzea lortu nuen eta han Frantziaraino ailegatu nintzen. Frantzian mutil gatze batek honaino ekarri gintuen, bere sorlekua hau zelakoan, eta gu ondo jasoak izango ginelakoan. Jainkoak bidali ote zuen galdetu dut askotan... Eta beharbada honela izango da, baina berari esker Peggi eta biok bizirik gaude, Señorita. -Bittorrek ekarri zintuzten ezta? -Bai Señorita, bera zen. Negarrez hasi nintzen eta Jürgenek besarkatu egin ninduen. -Ez egin negarrik, mesedez, umea ni naiz eta. -Ez txikitxo, zure barruko umea hilik dago -Ez, handitxo, denon barruan bizi da umea. Orduan hasi nintzen bere hitzak erabiltzen faszismoaren aurkako poema liburu bat egiteko. Hasieran biontzako denbora pasa bat besterik ez zen, baina egunak joan egunak etorri benetako lana eta ilusioa hartu genuen liburuxkan. Peggik harriturik begiratzen gintuen sutondoan, eta erretorea askotan etorri ohi zen gau ilunetan umeak bere etxera eramateko, nahiz eta hauek nirekin bizitzea nahiago zuten. Bittorrek Frantziako geltokian aurkitu eta niri ekarri zizkidan, horrexegatik harrapatu zuten bueltako bidean. Ume horiek zaindu behar nituen, nire pentsamoldea erakutsi, zoriontasun apur bat sartu bere bihotz txiki eta elurtuetan. Poema liburuak guztion bizitza aldatu zuen. Hasieran klaseetan irakurtzen nuen eta umeek buruz ikasten zituzten. Gero abestiak egin genituen eta pixkanakapixkanaka hedatzen hasi ziren ondoko herrietara. Banekien lan horrek arriskuak zekarrela, baina berdin zidan jada.Ume horiengatik egiten nuen, berriro ikusiko ez nuen Bittorrengatik, eta nire ideiengatik. Ume baten ikuspuntutik krudelkeria askoz latzagoa zen, eta hori bihotzak simurtzen zituen neguko giro horretan, gerrako giro horretan.

7


Klasean geunden Guardia Zibila eskolara etorri zen egunean. Hiru gizon sartu ziren, berde ilunez jantzita, begirada zorrotz eta metralleta beltzekin. Nire bila zetozen, eta nik banekien. Klasera sartu ziren eta hantxe bertan tirokatu ninduten: Ratatatatatatata Esan nuen ezken gauza, zera zen: Ez mesedez, umeen aurrean ez! umeen aurrean ez!

Jürgen -Amaaaaaaaaaaaaaaaaaa!!!–Ohiukatu nuen, eta bere oinetara korrika egin nuen. Arbel orlegia odolez busti zen, mendi orlegiak elurrez bustitzen diren modura. Baina odol hori ez zen urtuko. Motel labaintzen zen klarionarekin nahasten, zurrunbiloak sortzen. Beste umeek ez zuten ezer ulertzen. Ezin ziren egurrezko aulkitxoetatik mugitu. Peggi izan zen niregana etorri zen bakarra, eta nire besoetan murgildu zen, besoetako haurra zenean bezala. -Ez egin negarrik Peggi, ez egin negarrik- esaten nion gozo...baino biok egiten genuen negar. Goardiak joan bezain pronto korrika atera ginen arreba eta biok señoritaren etxera, eta han bazter guztiak miatu genituen poema liburuaren bila. Ordu pare bat eta gero koltxoiaren azpian topatu genuen, Bittorren gutunekin batera. Arropa barruan gorde nuen, eta erretorearen etxera joan ginen. Pozik zirudien erretorea gau hartan. Ardo mordoa edan zuen, eta mozkor zegoela, beti bezala pare bat astindu eman zizkigun. Hau egin ondoren ohera sartu zen. Peggik ez zuen irakurtzen ikasi, herrira ez bait ziren maistra gehiagorik etorri, beraz, nik gauero poemak irakurtzen nizkion, eta ikaragarri gustatzen zitzaizkion. Handik urte askotara erretore zaharra hil egin zen, eta arrebak eta nik turistentzako etxea bihurtu genuen gure bizilekua. Espainiako diktadura bukatu egin zen, eta jendea geroz eta gehiago mugitzen zen. Hala eta guztiz ere, horrekin ez zen nahikoa, eta urte batzuk geroago okindegi bat jarri genuen. “Berlin okindegia”. Horrek bizitzeko haina diru eman zigun eta lasai bizi izan ginen urte askotan. Ni herriko neska batekin eskondu nintzen, bi seme alaba izan nituen eta gaur egun hiru biloba ditut, gazteena unibertsitateko bigarren maila egiten. Peggi, urteak dira ikusten ez dudala. Alemaniara bueltatu zen. Pianoa jotzen ikaragarria zenez, tipo batek lan ona eskaini zion eta diru horrekin eta okindegitik ateratakoarekin zortea probatzera joan zen. Ez zen bueltatu, beraz zortea izan zuela suposatzen dut. Bera izan da beti eta izanen da, noski, nire bihotzeko elur urtua. Nik egunero edan behar dudan oritzapena. Gatibu egiten nauen ibai elurtua. Poema liburua berak eraman zuen, ez dakit, publikatu duenaren susmoa daukat, baino auskalo, elurrak dena tapatzen du bere izara txuriarekin.

8


Peggi Nebak jakingo balu nor naizen hemen Berlinen... Pianoa jotzen dut orkestra batean, eta oso ona naiz, diru mordoa irabazten dut. Musika da arima berotzen didan sua, elurra urtzen didana, egunak argitu eta pozten dizkidan melodia magikoa. Ezkondu egin nintzen bibolinjole batekin. Bibolinak amaren figura ekartzen dit gogora, nahiz eta aski argi ez izan nolakoa zen, edo zenbat maite ote nuen. Seme alabek etorkizuna erakusten didate, laguntza eskaini, bizitza sortu, eta bilobek, zazpi guztira, ene poztasunik handiena erakutsi didate. Poema liburua publikatu egin dut, bai, baina nik idatzitako poema bat ere erantsi diot, zikloa isteko, zentzua emateko: Poeten negua Gerrak neguak dira, eta elurra bizitza, oroitzapena. Eguzkia ordea denbora da. Negua hotza izan daiteke, eta elurra barra-barra erori. Baina zure elurra ikusteko moduak, zure elurra bizizteko moduak, zure elurra edateko moduak, negutik salbu edo hilik ateratzea baldintza dezake. Neguak gauza eder asko izkutazten ditu izara txuriaren azpian. Gure esku dago maite duguna, bihotzean gorderik uztea. Gure esku dago maite ditugunak, negu hotzetatik aldentzea. J端rgen eta Se単oritarentzat; ene neguko zaindariak.

Garazi Agirre

9


EL DÍA SE TORNA MADRUGADA El día se torna madrugada nebulosa sobre la que mecía cálidamente el proyector de imágenes de la imaginación al pobre papel. Su desgracia aglutina la blancura de la pureza, un ánima muerta que vaga entre las brumas. El rocío permanente me protege de la tormenta de llamas que me aguarda a diario. Si pudiera evaporarme y transformarme en el vaho de la hierba, no mancharía el papel, en indómitas líneas repletas de sed. Si andar bajo el manto de la eternidad oscura fuese regalo, me daría por saciada en el día de hoy. Los cuerpos de recogen a los hogares que templarán la inquietud de los corazones fríos. No agradecen la tensión de los músculos, ni sentirse abrazados por la helada que asola la ciudad. No huelen la impoluta sensación de sentirse vivos. Ni dejan escapar la mirada, deslizándose por el hielo, en una unión plena y reconfortante. Volar en el huracán congelado, sentir el frío en las mejillas, caminar fotografiando el paisaje diario, arrancar la agonía en la velocidad de un paso al frente… Amo la sensación de las castañas sobre la nieve, cuanto castañetean de frío imitando a las castañuelas; "cas, cas, ta, ta, ñas, ñas…" Reconforta el alma, sentir la velocidad del vendaval contra el rostro, en un intento de arrancar la piel curtida de dolor, y crear un envoltorio nuevo que resista al óxido del tiempo. Los espectros oscilan como el papel de caramelo de un niño, al liberarlo de su feliz carga. Se elevan en un vuelo efímero, describiendo bóvedas de gasa y vaho, sobre el humo tibio de una respiración prolongada. Las sedas de corte fino se extienden porque envidian los ajuares ancestrales, y sus briosos colores metálicos titilan ante la noche espesa, cortada por el gélido viento. La luna no falta a la cita con la nieve polar. Ambas se funden en el hielo sepulcral. Itziar Viana 21 de diciembre de 2005. 10


ERLOJUAREN AZKEN HARE-PIKORRA Nik betidanik heriotzari beldur izugarria izan diot. Txikia nintzenetik. Gogoratzen dut sei urte neukanean oso gau euritsu bat egon zela, nire anaiak beti kontatzen zidan gau horietan Heriotza atez ate joaten zela eta gorosti baten hostoa atean ez bazuen ikusten familia horretako kiderik gazteena berarekin eramaten zuen. Nik oso kezkatuta nengoen, gure atean ez baitzegoen gorosti hostorik eta ohera joaten orduan nire guraso eta anaiari gabon esan nien, ikusiko nituen azken aldia hori izango zela pentsatuz. Logikoki gau hartan ez zen Heriotza gure etxean agertu, baina nik ezi izan nituen begiak gau osoan zehar batu. Guztiak beldurtzen ninduen, airoak hostoak eramatean egiten zuen soinua, euria lehioen kontra talka egiten zuenean, nire txubaskeroa ere asdko beldurtzen ninduen, uste nuen momentu batean lurretik altxatuko zela, Heriotza bihurtu eta berarekin eramango ninduela, baina ez zen horrelakorik gertatu. Egunsentiarekin pixka bat lasaitu nintzen baina halere ezin izan nuen lorik egin. Gogoratzen nahiz ez nuela ulertzen zergatik segitzen nintzen etxe horretan eta hasi nintzen pentsatzen Heriotzak gau hartan beste bat aurkituko lukeela, ikusi dezakezuenez nire anaiak esaten zuena sinisten nuen, beti uste izan dut oso tipo azkarra zela, baina urteak pasa ahala konturatzen zara haur begiekin ikusten duzuna ez datorrela bat heldu begiekin ikusten duzunarekin. Nire anaia umea nintzenean nire idoloa zen, baina istripua eta gero konturatu nintzen munduko pertsonarik ezikasiena zela. Jende askok zekien drogekin zuen arazoa, ziotenez, alkohola izan zen istripuaren kausa, niretzat berriz, ezjakintasuna izan zen kausa. Berak beti intelektualtzat hartu zuen bere burua, baina egun batean jabetu zen harro zegoen jakintasun horretaz ez zuela ezta parte txiki bat. Oso gutxi zekien, baina zekiena oso ondo kontrolatzen zuen. Ez zen inoiz oso ume ikastuna izan, dena den burua ondo erabiltzen jakin bazekien, edozer gauzarako logika erabiltzen zuen, baina gero, bere nortasunaren zati hau beste gauza askoren artean lurperatuta geratu zen, momentu horretan niretzat hilda egongo balitz bezala izan zen. Hobeto gai honetaz hitz egiteari uzten badiot, nire anaiaz hitz egiteak nolabaiteko mina sorrarazten dit nire bihotzean.

Orain hamaika urte nituenean gogoratzen dut, oso urte polita izan zen hori, gainera urte horretan lehen aldiz maitemindu nintzen. Garai horretan herrixka batean bizi nintzen eta eskolan hamabost ume ginen. Eskolan bertan ezagutu nuen. Oso neska jatorra zen eta nik, artean, oso lotsatia nintzen. Ez nahiz bere aurpegitaz gogoratzen, oso heldua naiz gogoratzeko, baina oraindik gauetan begiak ixten ditudanean eta berataz pentsatzen hasten naizenean, bere almendra koloreko begiak ikus ditzaket. Frantsesa zela gogoratzen dut ere eta bere izena, “a�-z hasten zen, Amanda?, ez, Ana?, ezta ere, uste dut ez naizela gogoratzen, momentu bat, bai, Allemande zuen izena, oso izen polita iruditu zitzaidan entzun nuen lehengo aldian, ez nekien “alemaniarra� esan nahi zuela, geroago kontatu zidan izen hori jarri ziotela bere aitona Hamburgokoa 11


zelako. Beno, asko maitatzen nuen Allemande eta inork ez jakiten saiatzen nintzen, baina nire lagunak azkenean nire amodioaz jabetu ziren eta etxera bueltatzen ari ginen arratsalde batean esan zidaten Eliza ondoko aintziran lepoko bat zegoela eta hau hartzen lortzen banuen ziur aski Allemande nitaz maiteminduko zela. Nik azken perpaus hori entzutean oso pozik jarri nintzen eta aintzira horretara korrika joan eta uretara bota nintzen, pentsatu gabe. Uretan nengoenean konturatu nintzen nik ez nekiela igeri egiten, uretatik ateratzen saiatu nintzen baina alferrik izan zen, gainera ez zegoen inor hurbil ni laguntzeko. Ia, ia ito nintzen, ez naiz ezertaz gogoratzen, ospitalean esnatu nintzen, nire anaiak esan zidan herriko idazleak uretatik atera ninduela. Gertaera horren ondoren nire amak hirira bizitzera joan behar ginela erabaki zuen. Ez nituen nire lagunak berriro ikusi, ezta Allemande ere, azken honek pena handia eman zidan hasiera baina urteak pasa ahala nire bihotzak maitasun hori ahazten joan da. Uste dut denbora bukatzen ari zaidala, garrantzitsuena kontatu dudala uste dut, nire bizitza osoan zehar hainbat pasadizo interesgarri suertatu zaizkit, baina bi gertaera hauek nigan eragin handienak izan direnak izan dira. Orain egin behar dudana ohetik atera, txabusina jantzi eta zer ordu den begiratzea da, baina, momentu bat, pijamako alkandoraren poltsikoan erlojua bilatzean, nire bihotzak taupadak egiten ez zituela zin egingo nuke. Berdin da, nire bizitza osoa kezkatuta ibili nahiz eta momentua ailegatu denerako ez naiz ezta konturatu ere egin. Zer egingo dut orain? Gehien gustoko dudana, nire hare-erlojuaren aurrean eseriko naiz denbora nola pasatzen den ikusten, baina, itxaron, ez daukla harearik, nik bizitza ez dudan bezala, zer egin orduan? Leihotik begiratuko dut, ez baitdut inoiz arrasondo bat nola hazten den ikusi.

Livia BartolomĂŠ Vergel

12


ERA UN SUEÑO (A mi primer amor) Era un sueño y dormí para soñarlo. Era un sueño y soñé para vivirlo. Era un sueño y desperté para contarlo. Era un sueño y viviré para recordarlo. Garazi Agirre

ERDI BANA Gau iluna sutan, zu bakarrik zaitut buruan. Laztana, ni zauritzen nauen labana; Hau da mina, ene bihotzeko erregina, gauero, ametsen bezero. Ilargi eta izarrak argitzen ditu zure disdirak, bakean, bat egiten garenean. Pentsatzen hasia, erreka bazterreko larria, zugan da nire atsedena. Ta ez dut ezer behar, zuk ere maite banauzu ez egin negar... Egunak ere beharrezko du gaua... Olatu soinuan, gure maitasunean ito gaitezan, eta laztan, maite zaitut esan. 13


Ainhoa FernĂĄndez

GAUR Ez daukat emateko inolako motiborik bakardade hotz hau ez besterik.

Atzo egun iluna izan bazenu , lasai, nik olerkiak eginen ditut ea barre eragitea lortzen dudan.

Euria jausten ikusten dudala uste dut, nire ikusten zaitut baina aspaldi du atertu. Gaur bihtzak negarrez dihardu. Gaur zure min naiz.

Ihes egin nahi baduzu, joan, nik olerkiak egingo ditut ea bizitzeko indarrak lortzen ditudan.

Gau hartan, maitasun jeloskorraren emisferioan, meridianoa gurutzatu nuen betiko galtzea erabaki nuenean.

Ez daukat emateko beste ziorik zekula ostera be ikusiko ez zaitudan beldurra ez besterik. Euria jausten ikusten dudala uste dut, ene lehioan ikusten zaitut. Ez da euririk ari nire pentsamenduaren islada dirudi. Gaur zure min naiz.

Gaur, nire hauspoek arnasa behar dutela ohartzean, berriz ere gure birikek bat egitea ezinezko dutenean, itzuli, itzuli berandu baina itzuli. Itzuli galdurik bazaude, gaur ikusi nahi zaitut.

Denbora geldituko nukeen une asko bizi ditut, beste batzuk, aparte hainbeste beldur sentiarazten didate!

Egia da, ene maitea zu zara, hitz guztiak nire azalak egiten ditu jabe. Hor al zaude? goibel daukat bular barnea, eta orain, une oro ari du euria, gelditu naizelako gaur ere, zorigaizean zu gabe. Gaur, egia da, hitz guztiak nire azalak egiten ditu jabe, zulo beltza, bakardadea da, heriotzaren bidea.

Esan: Zer egin dezaket? Ezin dut ene bizitzatik at zaudela pentsa. Ezin dut gau bakar bat zure irribarrerik agbe imagina. Ez nuen zure ezpainetatik aldendu nahi ez nizun minik eman nahi, baina bizitzak engainatu egin nau, maitasunaren traizioa da hau.

Ainhoa FernĂĄndez

14


QUÉ CULPA TENGO YO es el universo y el espacio. Qué culpa tengo yo si mi alma se refugia entre los resquicios de esta fría lluvia que tengo por ánima.

No puedo vivir sumida en el llanto. Ni siquiera el futuro ya es muy lejano, un destino muerto y de un soplo apagado que arrastra la lluvia de este otoño remendado por las artes del alfiler.

Si mis ojos desearan ser charcos pisoteados por las balas fundidas que anhelo que me atraviesen de un corto camino la poca cabeza que me queda y el poco partido que puede llegar a tener.

No imploro verdades ni mentiras, ni siquiera caridad que se atreva a decirme que juego a lamentar.

Qué culpa tengo yo. Si las termitas me carcomen el tronco del avellano exiliado de la tierra a la que perteneció, si la intensidad de la lluvia por completo me anuló

No habrá elogios ni verdades frente a mi ataúd, ni siquiera una mirada que sienta amarme más que a nadie, pero sí menos que a nadie.

Qué culpa tengo yo. Si los cirios que piden por mi alma un soplo de cordura los ha apagado. Si la lluvia de mi interior me arrastra a las alcantarillas de donde no debí jamás salir. Si la actriz diaria muere a cada golpe a cada tímido roce que ose aproximarse. Si la única alegría de vivir a fallecido de un cuerpo helado sin ánima por completo desolado. El océano de mis cuencas por completo se ha llenado y el vacío que me come

Qué culpa tengo yo si mi alma se refugia entre los resquicios de esta fría lluvia que tengo por ánima.

Itziar Viana 15 de noviembre de 2005. 15


ÚLTIMO POEMA (a quien lo escribió) Qué más da que en la vida triunfes o fracases, te recordarán siempre con las mismas repelentes frases. Hay un elenco de tópicos que rezuman naftalina por la antigüedad de las ropas y polillas.

Las narices serán limpiadas para actuar el llanto, mas todos se alegrarán, porque tendrán una carga menos de la que ocuparse. Ya no habrá obligaciones que cumplir ni elogios que inventar para las emociones.

No te harán un mausoleo ni siquiera una estatua una calle no llevará tu nombre ni se hará un concurso literario en tu honor, tampoco estarás en una caja de roble, será de podrido pino, serás pasto del arroz.

La alegría inundará todos sus corazones por librarse de ti, ya no habrá obligaciones. Algunas flores se pudrirán sobre una lápida gris, alguien te las cambiará y regará las tierra cuarteada y los bojes amarillos y los redondeados arbolillos.

Recordarán el día de todos los santos tu efímera presencia, y pronto olvidarán tu insignificante ausencia. Pondrán un cristo de mármol sobre tu lapidaria y nadie recordará que odiabas con fervor tu infante mentira llamada religión. Un marmolista escribirá tu nombre con faltas ortográficas y una fecha de defunción totalmente errónea con la verdadera.

Y todos serán felices porque ya no verán más tus impertinentes narices. Ya no las darás disgustos cada trimestre ya no te alimentarán cada día ya no te tendrán que soportar cuando escribas un cuento ya no tendrán que leer tus estúpidos poemas ya no tendrán que enseñarte una nueva lección ya no tendrán que corregir otro examen suspendido ya no tendrán que llevarte de un lado a otro ya no tendrán que soportarte y todos serán felices porque no tendrán que aguantarte.

Alguien te llevará flores para tranquilizar su conciencia, alguien cogerá el mechero y encenderá alguna vela. Un sacerdote y compañía celebrarán tu funeral, una gran mentira a la que algunos irán.

Morirte será la libertad que todos anhelan y no se atreven a desear. Acabar con tu vida es la libertad que todos anhelan.

Alguien dirá haber llorado e irán con gafas oscuras para esconder sus mentiras de ojos secos.

Itziar Viana 21 de noviembre de 2005.

16


ZIRRIBORRO AZKEN ALDIZKARI POLEMIKOA Aurreko Zirriborro polemikoa izan zen: ikasle batzuk etorri zitzaizkidan, kartelak jarri nahi zituzten aldizkaria kritikatzeko, euskararen erabilera eskasagatik. Boikotaren itzala ere zabaldu zen. Zirriborron dihardutenak, noski, kezkatuta zeuden eta haien lana defendatu nahi zuten. Guztiei entzun nien eta Koldo Mitxelena primerako institutua dela ondorioztatu nuen. Ikasle batzuk gai izan dira bere kasa aldizkari literarioa sortzeko eta mantentzeko beren lan hutsarekin. Eta aldizkari ona da, ondo antolatua, egoki moldatua, aberatsa. Kapela kentzeko moduko lana. Ondo egiten dute lan hori defendatzean. Beste batzuk harritu eta haserretu egiten dira erdara nagusitzen delako aldizkariaren azken alean, euskararen kaltean. Kezka eta kritika egokiak gure institutuan. Ondo egiten dute kritikatzean. Hau ez da filme amerikarra, ezta Disneylandia ere. Ez dago ez bakeroindiarrik, ez polizia-lapurrik, ez heroi-asesinorik. Izan ere, bizitza gaizkile eta onen arteko borroka gisa interpretatzen duena benetako bizitzatik aldentzen da, errealitate birtual batean kokatzeko. Bizitza erreala konplexua, zaila, korapilatsua eta mila aurpegikoa da, eta horrexegatik filme amerikar merkeak baino askoz ere interesgarriagoa. Batzuetan bizitza honelakoa da: “A” esaten duenak arrazoia dauka; baina “B” esaten duenak ere eduki dezake arrazoia, egiak milaka alde eta izkina izan baititzake. Agian, “A” eta “B” horiek baino garrantzitsuagoa da zer egiten dugun gure “A” eta “B” horiekin, nola jokatzen dugun egunerokoan. Gure apustuak aurrera eramateko egiten ditugun ahaleginak dira gure ondarerik handiena, ez apustu horien emaitza bera. Nire aldetik, zer esango dizuet, Koldon pozik egoteko motiboak baditut. Arazoak daude, institutuko hiru arazo jartzen badizkidazue mahai gainean nik beste bederatzi jar ditzaket berehala. Horietako batzuk konpon daitezke, beste batzuk ez. Baina kontua da arazo horien inguruan eta barruan ikasle, irakasle eta langile apartekoak ditugula: kritikatzeko, laguntzeko, argi hitz egiteko, alternatibak plazaratzeko, inplikatzeko gai direnak. Bor-bor diraki bizitzak gure pasabide eta geletan, eta egoste horretan ontzen goaz denok (baten bat agian erre ere bai, baina, zer egingo diogu? Horrelakoa da bizitza). Zirriborrokoak eta kritikariak mahai baten inguruan bildu eta bertan mintzatu ginen. Zirriborrokoek kritika eta ekarpenak aldizkarian bertan plazaratzeko gonbidapena luzatu zuten. Ez da telefilm baten amaiera zoriontsua, eta Koldo Mitxelena ez da Guaylandia. Baina hasierako asmoak aldatzeko, kritikak asumitzeko eta argi hitz egiteko gai izan ginen. Ez da gutxi. Horixe bera egin beharko lukete hainbat pertsona heldu ezagutzen ditut. Josean 17


MATXISMOAREN GARRETAN Emakumearen aurkako indarkeriaren gaia pil-pilean dugu eta arazoaren larritasuna erabatekoa da estatistikek adierazten duten bezala. Errealitate gordin hau klase, arraza edota hemalde guztietan ematen da eta sentsibilizazio-kanpaina eta honen aurkako erreakzioa azken boladan areagotu bada ere ez dugu nahi bezala aurrera egin arazoa erabat gelditzeko borrokan. laz, 2005ean, Estatu mailan tratu txarren 55.153 salaketa izan dira, eguneko 165, eta Euskal Autonomia Erkidegoan hamar hilabeteren buruan, 1690 salaketa 665 atxilotu. Noski, zifra hauek ez dira benetan ematen diren kasu guztiak, hainbat emakumek erasotzaileen mehatxuen beldurrez ez baitute euren egoera latza salatzen. Gure gizartea matxismoaren garretan bizi da eta aurre egiteko medioak ez dira behar diren bestekoak, nahiz eta instituzioak azken aldian aurrerapausoak ematen ari diren, esaterako, joan den urtean Sexuen arteko Bortxakeriaren aurkako Babesaren Lege Integrala abian jarri zen eta honekin batera, epaitegi espezifikoak. Epaitegiak pasa den uztailaren lehenetan hasi ziren funtzionamenduan eta tratu txarrak jasandako emakumeei laguntza eta neurri prebentiboak, bai judizialak eta baita polizialak, ezarri zieten. Neurri hauek nahi besteko eragina lortu ez duten arren, borroka bortitz baten hasieraren lehen pausoak dira eta gu geu ohartu behar gara borroka luzea izanen dela eta guztiak inplikatu beharra dugula, izan ere, mota honetako indarkeria jarrerak emakumearen gizonarenganako menpetasunean oinarritutako ideologia duen sistema patriarkalean finkatzen dira. Beraz, guk dugu eskuetan sistema bortxatzaile eta matxista honi amaiera ematen duen giltza, ate berriak ireki era zaharkituak erabat itxiz. Ainhoa Fernรกndez

ETORKIZUNARI BEGIRA Kurtso hau bukatzean ia guztiok 18 urte izango ditugu iada. Nire ustez momentu honetan hasiko dugu benetan bizitzen. Betidanik eman digute guztia emanda, zer ikasi behar dugun (izan dugun aukera bakarra letrak edo zientziak aukeratzea izan da), zer egin behar dugun 7 orduz egunero... Bizitza 18 urte izan arte nahiko planifikatuta dagoela esan daiteke, berdin du zure sexua, erlijioa, izaera... 18 urte izan arte guztiok berdin berdin ikasten baitugu (batxilergoan ez daudenak moduluetan daude). Gutxi batzuk lanean hasten dira, baina gehienok liburu artean jarraitzen dugu. Gainera geratzen garenok ikasten egun guztian gaude kexaka" ez jarri froga egun horretan "edo "ez dut goizeko zazpiretan esnatu nahi". Betiko lagunekin gaude, betiko irakasleekin, betiko ikasgaiekin... betiko denarekin. Nik behintzat monotonia horretatik alde egin nahi dut, bizitza erraz honetatik. Klaseko kideak hoberenak dira, baina aldatu nahi ditut; ikasgai gehienetan betidanik ikasi duguna ikasten jarraitzen dugu (sintaxia, ibaiak, literatura...), ere aldatu nahi ditut.

18


Gauza zailak ez bagenitu ez genizkioke errezei duten balorea emango, horregatik gaude beti kexuka, hurrengo urtean seguru gaur egungo erraztasun hau paradisua bezala ikusiko dugula. Horregatik, esandako guztiagatik, uste dut urte hau amaitzean eta gure bide ezberdinak hartzean (modulua, unibertsitatea, lana) ez dugula beldurrik sentitu behar, behingoz guk geure bidea egingo dugulako, nahi duguna ikasten, nahi dugun jendearekin egoten... Niri ere pena emango dit nire betiko lagunak (eta ez hain betikoak) hemen uztea, nire betiko Gasteiz uztea, nire betiko ikasgaiak betidanik izan ditudan irakasleekin (eta bere betiko txisteekin) uztea. Baina "beti" hitza errepikatzen dudan bakoitzean guztia aldatzeko gurak handitzen zaizkit. Ez hemengoa txarra delako, nire bidea egiteko kapaza naizen ikusi nahi dudalako. Besterik gabe etorkizun oparo bat opa dizuet. Iada Koldo Mitxelena txiki geratu da guztiontzat. Daniel Garduño

MADURAR = ¿DESENGAÑARSE CON LA VIDA? Para que vamos a engañarnos, nos ha tocado vivir en una de las peores épocas (desde mi punto de vista) de la historia reciente, hoy en día casi nadie se preocupa por nada, matamos a la tierra y a nosotros mismos, no hay más que guerras que se hacen por dinero, no por una ideología como antaño; A mi me hubiera gustado vivir en el romanticismo, ser un hombre del romanticismo, o por lo menos intentarlo. Me gusta la expresión de lo abstracto, me gustan los sentimientos intensos y desbocados, me gusta pensar que puedo hacer cualquier cosa por imposible que parezca, siempre ambicioso, me gusta la naturaleza y su expresión, me gusta el ímpetu en una causa justa. Me encanta aferrarme a la vida para vivirla intensamente, a veces también me agrada alejarme lo mas posible de ella para limitarme a soñar. Quiero encontrar el alma universal, mi alma universal, su alma universal, tu alma universal, el alma universal de la naturaleza, y ver que en el fondo todo es tan igual como diferente... El romanticismo se puede resumir en una frase que dijo un tal Henrik Steffens: "Cansados de los eternos intentos de atravesar la materia cruda, elegimos otro camino y quisimos apresurarnos hacia lo infinito. Entramos en nosotros mismos y creamos un nuevo mundo..." Tras esta reflexión me pregunto si todos estos ideales son algo que solo se tienen mientras eres joven, mientras eres inocente, mientras no maduras, mientras quieres a tu vida y ves tu futuro brillante. Si es así no quiero madurar nunca, la gente que va de más madura es la más aburrida, la más seria, la más prepotente, la mas chula, la mas insoportable. No se guían por sus impulsos, no son creativos, son realistas, son pesimistas, son prácticos, son una mierda. ¿Será madurar un sinónimo de desengañarse con la vida? Daniel Garduño

19


KUXKUXEAN

BECKHAM vs.

OBREGÓN Norbaitek oraindik ez du entzun Beckham andreak Obregón andereñoari esan zizkion hitz “magikoak”? Erantzuna ez bada, suposatzen dut atzerriko irla ezezagun batean egon zarela.... Zoritxarrez, mundua Victoria Beckham-en inguruan biratzen du eta esaten duen edozein gauza berehala milaka eta milaka egunkari eta aldizkarien portadak betetzen ditu: “Victoria shopping egiten” “Victoria diskoteka batean” “Victoria eta bere semearen urtebetetzea” “Victoria eta bere 1.000.000$-ko soinekoa” “Victoria eta bere tanga beltza” (...) Victoria gora eta Victoria behera egun osoan eta gainera, berak hipotekarik gabeko bizitza disfrutatzen duen bitartean, zuk desesperaturik beherapenetan fraka edo gona triste bategatik borrokatu behar duzu. Beno.... zer egingo diogu! Hasieran esaten nuen bezala eta nire kritikak ezer ez duela aldatuko onartuz, gutxienez kotilleoarekin jarraituko dugu ¿ez?, ba, guztiok entzunda izango duzuen bezala Victoriak (glamurra eta klasea duen emakume edo ume hori) “piece of shit” (kaka zatia) deitu zion bere operazio estetiko berdinak eta garun txiki berdina duen Ana Garcia Obregóni. Gauza da, Anak Victoria Beckham-en senarrarekin egon zela hotel berdinean (ez dakigu zer egiten baina imginatzen dugu) eta klaro, Victoria enteratu zenean bere senarrari “bronka” bota ordez Anarengana joan zen zuzenean. Ni, ez nago ez bata ez bestearen alde, baina Anak titiak edozeinen gainean jartzeko askatasuna daukala uste dut, ez dauka inolako konpromisorik eta David Beckham-ek ordea bai. Orduan, zergaitik joaten da Victoria Anaren kontra? Pentsatu piska batean.... ... Nire ustez argi dago: MATXISMOA. Emakume askok oraindik gizona defendatzen dute egoera defenda-ezinetan. Emakumeak politak, azkarrak eta indartsuak gara; ez dugu gizon zerrien atzetik joateko beharra (nahiz eta gizon hori Beckham izan). Ana eta Victoria espektakulu atzerakoi penagarria ematen ari dira mundu guztiaren aurrean, eta besteok ez dugu “Gucci”-ren soineko bat izango, baina honetaz jabetzeko gai gara. Itziar Saez de Camara

20


Fanfarre edo Txarangak Gaurko honetan, folklorea alde batera utzi eta baita festak alaitzen dituen beste elementu bat aztertuko dugu, fanfarre edo txarangak, nondik sortuak izan ziren, zer instrumentuek parte hartzen dute honetan eta zer abesti mota jotzen diren hauekin. Fanfarre edo txarangen jatorria, betidanik herrietan egon diren herrikideek �sorturiko banda edo orkestetan du bere jatorria, hauek denborarekin indarra eta aipamen bat hartu zuten, azkenean festak txaraanga edo fanfarrerik gabe egon ezin direla iruditzen zaigun. Fanfarreak, bi instrumentu motaz daude ornituak; melodia egiten dutenak eta erritmoa eramaten laguntzen dutenak. - Melodia egiten duten instrumentuak Orokorrrean, guztiak haizezkoak izaten dira, bai haize-egurrezkoak edo haize- metalezkoak. - Klarinetea

Instrumentu hau, txarangetan egoten den haizeegurrezko bakarra da. XVII. mendean sortua izan zen. Egurrezko gorputz beltza izaten du eta joleak kolpatzen dituen teklak metalezko giltza batzuen barnen egoten dira. Klarineteak bost zati ditu; gorputza egiten duten hiru,tonalitatea aldatzeko pieza mugikor bat eta azkenik ahoska(boquilla), honen barruan mihiska bat dago, hau erabiliz soinua egiten da. Klarineteak bi barian izan ditzake, altua edo estandarra eta baxua. (Bi klarineteak; altu eta baxua)

21


-Saxofoia Hau, 1846ean, Adof Sax instrumentugile belgiarrak asmatu eta bereabizena jarri zion. Klarinetearen aho atala, oboearen giltza sorta eta kanpai ireki bat nahastuz sortu zuen Saxek bere instrumentua. Saxofoi familia, lau saxofoi ezberdinez osatua dago eta guztiek giltza sorta berdina erabiltzen dute: Saxofoi altua(txarangetan erabiliena dena), baritonoa(handiena baina txarangetan ez oso erabilia), tenorea (soinu baxua duen eta fanfarretan batez ere soloak egiteko erabiltzen dena) eta sopranoa (txikiena eta tonuetan altuela dena. Klarinetearen antzekoa da, baina haize-metal familiakoa) (Saxofoi familia: altua, baritonoa, tenorea eta sopranoa)

-Tronpeta

Txarangetako instrumentu altuena, tonuan hitzeginda eta bariazio gehien egin ditzakeena. Bere jatorria, banda militarretan dugu. Tronpetak metalezko gorputza du eta hiru pistoi ditu. Tronpetak bereziki erabiltzen du sordina. Hiru sordina mota ditu tronpetak: Straight sordina (konikoa dena), Cup motatakoa (erabilienetakoa) eta Harmon sordina(gutxien erailiena). Sordina kanpaian atera eta sartzeak wha-wha erako soinua eratzen du abesti geldoen soloetan oso erabiliena dena.

-Tronboia

Fanfarreetako instrumentu baxuen artean zailka genezake tronboia. Bere jatorria ere banda militarretan du.Instrumentu hau, bi hodi eta kanpai batez egina dago. Joleak hodietako bat bestearen barruan dagoena,aurreraeta atzera mugitu egiten du notak sortu ahal izateko.

22


-Bonbardinoa

Soldaduei deia egiteko erabiltzen zen instrumentuak da.orputz handia du eta tronpetak bezela hiru pistoi ditu notak egiteko.Tronboiarekin batera, soinu baxuak egiten ditu.

-Erritmoa eramaten laguntzen duten instrumentuak -Bonboa Soinu baxuena duen instrumentua da eta honek pultsua eramaten laguntzen du. Banda militarretan du jatorria, plastikozko partxe eta metalezko gorputza du, hau zarta(maza) batez lagunduta jotzen da. (bonboa eta zarta)

- Kutxa Instrumentu honek ere banda militarretako danbor militarrean du jatorria. Bi baketa edo makil erabiliaz jo egiten da, eta erritmoa markatzen du. Plastikozko partxe eta metalezko edo egurrezko gorputza izan ditzake. Kutxaren beheko partxean, metalezko hari batzuk dauede bordoia ; honen bidez kutxak bi soinu egin ditzake: kutxa argia (soinu militarra) eta kutxa estandarra (ohiko soinua). Kutxari batzuetan, latinear perkusioan erabiltzen den zintzarria (cencerro) jartzen zaio soinu ezberdin bat egiteko (latinoa). (kutxaren irudia, bordoia eta zintzarria)

-Zinbalo edo “txapak” Bonboarekin batera, pultsua eramaten du, baina honek soinu metalikoa egiten du eta abesti amairetan batez ere erabiltzen da. Jotzeko bi euskarriez lagunduta eta ezkuez heldurik egin daiteke. Elipsedunak dira eta bai brontze argi edo ilunaz eginak egon al dira. Daniel Compañón

23


IPUINAK BERTSO ETA POEMAK IRITZIA MUSIKA ATALA ETA GEHIAGO…

24


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.