Programazioa 2013

Page 1

ONDARROAKO KIROL PROGRAMAZIOA

-2013-


SARRERA

SARRERA

SARRERA

SARRERA

SARRERA

Urtean zehar kirol jarduera edota kirol egitasmo ugari izaten dira Ondarroan. Horiez gain, asko dira baita ere herriko kirol talde ezberdinen egituretan egonik, banaka zein taldekako liga txapelketa ezberdinetan parte hartzen duten gure herriko kirolariak. Normala denez, bakoitzak hurbilago duen taldearen inguruko jarraipen handiagoa egingo du askok, eta, aldiz, gutxiago, gainontzekoenei dagokionez. Zentzu honetan, eskuartean duzuen egitasmo hau abian jartzea pentsatu dugu, URTEKO KIROL PROGRAMAZIOA deiturikoa, hain zuzen ere. Beronen helburu nagusia honako hau da: Ondarroan gauzatzen diren kirol jardueren inguruko ikuspegi orokorra eta zabala izatea da, baina, aipaturiko kirol jardueren egutegia argitaratzeaz gain, jarduera bakoitzaren inguruko ezaugarri aipagarrienak ere aipatuz. Bi formatu ezberdinetan argitaratu dugu: 

PROGRAMAZIOA LABURTUA: kirol jardueren data zehatzen taula da, finean.

PROGRAMAZIO OROKORRA: beste hainbat atal osagarri izango ditu.

Oraingoan 2013. URTEKO KIROL PROGRAMAZIOA aurkezten dizuegu. Jakina da urtean zehar aurreikusi gabeko kirol jarduera berriak egon daitezkeela. Horien berri izan bezain pronto, argitaratuta dagoen programazioa eguneratuko genuke ekimen berria txertatuz. Esan bezala, urte “hasieratik” eta urte “guztiko” ikuspegi orokorra eta zabala izatea da egitasmo honen helburu nagusia, baina baita uneoro eguneratuta eta era erraz batean lokalizatzeko moduan jartzea ere. Zentzu honetan, Ondarroako Udaleko webguneko sarrerako orrialdean kokatu dugu, nahiz eta herriko kirol talde zein beste zenbait erakundeetako webguneetan ere estekak izango dituen. Beste barik, zuen gustukoa izango den itxaropenarekin, eta, nola ez, herriko kirol talde guztiak kudeatzen dituzuen guztioi eskerrak emateko aprobetxatuz, agurtzen zaituztet.

Arantza Burgoa Agirregomezkorta -Kirol arloko zinegotzi arduraduna-

ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


KIROL

AGENDA

KIROL

AGENDA

KIROL

Kirolaren inguruko mugimendu handia eta anitza egoten da astebururo Ondarroan eta asko dira baita ere herritik at kirol jarduera ezberdinetan parte hartzera ateratzen direnak. Aipaturiko kirol talde jakin batzuen inguruko albisteak izaten dira tartean komunikabide batzuetan baina ez dago bat bera ere orokortasun batekin eta era jarraian beraien berri ematen dutenik. Hau horrela izanik, jarraian aipatzen diren bi ekimen hauek abian jarri zituen Ondarroako Udalak 2011.ko urrian: 

KIROL AGENDA: OSTEGUNETAN ARGITRATZEN DA Bertan, “hurrengo” asteburuari begira Ondarroako kirol talde zein oro har Ondarrutarrek parte hartzen dituzten kirol ekimenen berri zabala ematen da. Federatuen lehiaketa zein herrikoia izan, bakarka zein taldekakoa, denak dute tokia egitasmo honetan. Informazio iturri zabala eraikitzen ari gara, zenbait kasutan, herriko kirol taldeek dagoeneko ezarrita dituzten berariazko arduradunek bideratzen digute informazioa. Beste batzuetan aldiz, geu enteratzen gara edo herritarrek ematen digute parte hartzeko asmoa duten kirol egitasmoaren berri.

KIROL EMAITZAK: ASTEARTETAN ARGITARATZEN DA Bertan, “pasa den” asteburuko kirol egitasmoen berri ematen da, beti ere, esan bezala, Ondarroako kirol talde edo Ondarrutarrek parte hartzen dutenenak, noski. Emaitzak, sailkapenak, balorazioak islatzen dira bertan, eta hori bai, argazki txorta eder batekin.

Esan bezala 2011.ko urrian atera zen lehenengo alea eta 2013.ko uztailaren bukaeran argitaratu duguna, 161. alea izan da. Bitarte horretan ez du etenaldirik izan eta aste guztietan argitaratzea lortu da. Aurrerantzean ere horrela izaten jarraituko duela espero dute egitasmo bi hauek aurrera ateratzeko konpromisoa hartu zuten pertsonek. Oso erraz bilatu daitezke biak, Ondarroako Udaleko web orriaren (www.ondarroa.eu) sarrerako pantailan baitaude kokatuta.

DAGOENEKO 25.000 “SARRERA” IZAN DITU!! BISITA EZAZU ZEUK ERE!! ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


PROGRAMAZIOA

KIROL

LABURTUA

KIROL

PROGRAMAZIOA

Ondarroan gauzatzen diren kirol jardueren inguruko ikuspegi orokorra eta zabala izan dezazun, KIROL PROGRAMAZIO LABURTUA deiturikoa aurkezten dizugu. Bertan, urtean zehar egon diren kirol jarduera edo egitasmoen deiturak, datak eta nork antolatzen dituzten zehazten dira.

2013 - ONDARROAKO KIROL PROGRAMAZIOA - 2013 DATA

JARDUERA

ANTOLATZAILEA

1

URTARRILAK 5

I.HERRI CYCLING KIROLDEGIAN

ZALDUPE KIROLDEGIA

2

URTARRILAK 3-12

ONDARROAKO KIROL TALDEEN JANTZIAK

KIROL BATZORDEA

3

URTARRILAK 20

HENDAIA-DONIBANE LOHITZUNE MENDI IRTEERA

AURRERA MENDI TALDEA

4

URTARRILAK 20

URPEAN IKASTEN KIROLDEGIKO IGERILEKUAN

OND. URPEKO ELKARTEA

5

URTARRILAK 25

ONDARROAKO KIROLAREN GALA

UDALEKO KIROL BATZORDEA

6

URTARRILAK 26

ROKODROMO TXAPELKETA KIROLDEGIAN

AURRERA MENDI TALDEA

7

OTSAILAK 2

ROKOPOLIS ROKODROMOAREN IRTEERA

AURRERA MENDI TALDEA

8

OTSAILAK 2

IGERIKO XXII. ONDARU SARIA

ONDARRU IGERI TALDEA

9

OTSAILAK 9

ALTXARTE-UNTZILLATZ-MAÑARIA MENDI IRTEERA

AURRERA MENDI TALDEA

10

OTSAILAK 9

ZALDUPE UDAL FUTBOL ZELAIAREN BERRINAUGURAZIOA

AURRERA KIROL ELKARTEA

11

OTSAILAK 15-17

ESKI IRTEERA BAKEIRARA

ONDARRUTAR BATZUK

12

OTSAILAK 22

3.ADINEKOENTZAKO ZIRKUITU BIO OSASUNGARRIA

KIROL BATZORDEA

13

MARTXOAK 16

ARRAUN TALDEKO EKIPOEN AURKEZPENA

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

14

MARTXOAK 16

BIZKAIKO BATELEN LIGAKO ESTROPADA

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

15

MARTXOAK 16

ADUNA-BELKOAIN-ZIZURKIL-ADUNA MENDI IRTEERA

AURRERA MENDI TALDEA

16

MARTXOAK 20

AURRERA K.E. – S. D. EIBAR FUTBOL PARTIDUA

AURRERA KIROL ELKARTEA

17

APIRILAK 6

BETERANOEN FUTBOL TXAPELKETA

ZUBI ZAHAR IKASTOLA

18

APIRILAK 7

MAÑARIA-URKIOLA-OTXANDIO MENDI IRTEERA

AURRERA MENDI TALDEA

19

APIRILAK 14

III. BOGA MENDI MARTXA

ZUBI ZAHAR IKASTOLA

20

APIRILAK 26

I.IBILALDI OSASUNGARRIA

ONDARROAKO UDALA

21

MAIATZAK 13-20

XIII.KIROL ASTEA

ZUBI ZAHAR IKASTOLA

22

MAIATZAK 18

BIZKAIKO TRAINERILEN LIGAKO ESTROPADA

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

23

MAIATZAK 19

BIZKAIKO TRAINERILEN TXAPELKETA

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

24

MAIATZAK 16-22

MEDIKUNTZA-KIROLEKO AZTERKETAK

ONDARROAKO UDALA

25

MAIATZAK 31

II.IBILALDI OSASUNGARRIA

ONDARROAKO UDALA

26

EKAINAK 1

ONDARROAKO XIX. TRIATLOIA

KOAXI TRIATLOI TALDEA

27

EKAINAK 8

ONDARROAKO JUDO TXAPELKETA

ARTIBAI JUDO TXAPELKETA

28

EKAINAK 14

ONDARROAKO XVIII. BINAKAKO PALA TXAPELKETA

ONDARROAKO PALA TALDEA

29

EKAINAK 15…

UDARAKO ESKAINTZA: PIRAGUAK, PADDLE SURFA…

ESKILANTXARRI U.K.TALDEA

30

EKAINAK 15-17

II. ARRAUN ASTEA

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


31

EKAINAK 16

GALLIPIENZO-PEÑA-GABARDERAL MENDI IRTEERA

AURRERA MENDI TALDEA

32

EKAINAK 17

II.ANTIGUAKO AMA TRAINERU ESTROPADA

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

33

EKAINAK 24…

III. IKASFUT: UDAKO FUTBOL TEKNIFIKAZIO KANPUSA

MIKEL ARA. – KARMELE LOP.

34

EKAINAK 26

HITZALDI-AURKEZPENA: DINA BILBAO

ONDARROAKO UDALA

35

EKAINAK 28

III.IBILALDI OSASUNGARRIA

ONDARROAKO UDALA

36

EKAINAK 29

DINAMARTXA BIZIKLETAZ

RADIXU IRRATIA

37

EKAINAK 29

DINAMARTXA MENDIZ MENDI

RADIXU IRRATIA

38

UZTAILA OSOA

KIROL UDALEKUAK 2013 KIROLDEGIAN

ZALDUPE KIROLDEGIA

39

UZTAILA

HONDARTZAKO KIROL EKINTZAK

ZALDUPE KIROLDEGIA

40

UZTAILAK 5-7

PIRINEOTAKO IRTEERA

AURRERA MENDI TALDEA

41

UZTAILAK 13

ONDARROAKO XXVIII.ITSAS LASTERKETA

ONDARRU IGERI TALDEA

42

UZAILAK 20

ONDARROAKO IX. GAZTE AKUATLOIA

KOAXI TRIATLOI TALDEA

43

UZAILAK 20

ONDARROAKO IX. TRIATLOI HERRIKOIA

KOAXI TRIATLOI TALDEA

44

UZTAILAK 24

BINAKAKO PALA TXAPELKETAREN FINALA

ONDARROAKO PALA TALDEA

45

UZTAILAK 31

KOADRILEN ERLOJUPEKO BIZIKLETA MARTXA HERRIKOIA

AURRERA G. TXIR. ELKARTEA

46

ABUZTUAK 3

ONDARROAKO XXIX. BANDERA – ARC1 LIGAKO ESTROPADA

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

47

ABUZTUAK 7-9

ONDARROAKO BOLEI TXAPELKETA

AURRERA KIROL ELKARTEA

48

ABUZTUAK 10

AURRERA K.E. – DEP. ALAVES FUTBOL PARTIDUA

AURRERA KIROL ELKARTEA

49

ABUZTUAK 11

NAGUSI ETA UMEENTZAKO MENDI MARTXA

50

ABUZTUAK 11

ONDARROAKO V. ANDRA MARI GINKAMA

AURRERA KIROL ELKARTEA

51

ABUZTUAK 12

UMEENTZAKO HERRI KIROLAK

ZUBI ZAHAR IKASTOLA

52

ABUZTUAK 12

PSIKOBLOK TXAPELKETA

53

ABUZTUAK 13

FUTBOLEKO XXXVI. ANDRA MARI FUTBOL SARIA

AURRERA KIROL ELKARTEA

54

ABUZTUAK 14

XI. BIZIKLETA GINKAMA

AURRERA G. TXIR. ELKARTEA

55

ABUZTUAK 15

ESKU PILOTA PARTIDUAK

UDALEKO JAI BATZORDEA

56

ABUZTUAK 16

HERRI KIROL IKUSKIZUNA

UDALEKO JAI BATZORDEA

57

IRAILAK 8

URDIROZ-LARROGAIN-BISKARRET MENDI IRTEERA

AURRERA MENDI TALDEA

58

IRAILAK 21

XV. UMEEN ARRANTZA LEHIAKETA

ARRIGORRI ITSAS A. ELK.

59

IRAILAK 28

IV.IBILALDI OSASUNGARRIA

ONDARROAKO UDALA

60

URRIAK 20

ITSASU-MONDARRAIN-AINHOA MENDI IRTEERA

AURRERA MENDI TALDEA

61

URRIAK 25

V.IBILALDI OSASUNGARRIA

ONDARROAKO UDALA

62

AZAROAK 2

LEA ARTIBAIKO II.RALLYE: KOSTAKO TRAMOA

KASTINPARRO RACING

63

AZAROAK 17

GUARDETXE-GANBO-TXINDOKI-LARRAITZ

AURRERA MENDI TALDEA

64

AZAROAK 20-23

GPS-AREN IKASTAROA AURRERATUA

AURRERA MENDI TALDEA

65

AZAROAK 25-29

MENDIZALE BATEN HITZALDIA: ZEHAZTEKE

AURRERA MENDI TALDEA

66

AZAROAK 25-29

URTEKO IRTEEREN ARGAZKIAK + HITZALDIA

AURRERA MENDI TALDEA

67

AZAROAK 29

VI.IBILALDI OSASUNGARRIA

ONDARROAKO UDALA

68

AZAROAK 30

BOULDER TXAPELKETA

AURRERA MENDI TALDEA

69

ABENDUAK 1

FINALISTA EGUNA: MENDI MARTXA

AURRERA MENDI TALDEA

ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


70

ABENDUAK 15

URTEKO AZKEN MENDI IRTEERA: ONDARROAKO INGURUAK

AURRERA MENDI TALDEA

71

ABENDUAK 15

29.EGIA-IRIONDO MEMORIALA

OND. ATLETISMO KLUBA

72

ABENDUAK 26-28

UMEENTZAKO “JOLAS KOOPERATIBOAK” KIROLDEGIAN

ZALDUPE KIROLDEGIA

73

ABENDUAK 26-28

74

ABENDUAK 27

VII.IBILALDI OSASUNGARRIA

ONDARROAKO UDALA

75

ABENDUAK 31

KALAMENDIRA IRTEERA

AURRERA MENDI TALDEA

76

ABENDUAK 31

V. KAKATZAN MONTAINBAIK BUELTI

OND. MONTANBAIKERUK

GAZTEENTZAKO “ATEAK ZABALIK KIROLARI” KIROLDEGIAN

ZALDUPE KIROLDEGIA

Kirol jarduera guzti hauen inguruko xehetasunak eta beste zenbait atal osagarri aurkeztuko dira PROGRAMAZIO OROKORRA deituriko atalean. Bestalde, gogoratu, aipaturiko jarduera guztien berri zuzena eta etengabea ematen dela astero argitaratzen diren KIROL AGENDA eta KIROL EMAITZAK egitasmoetan.

Hauetariko Zenbatetan parte hartuko duzu??

Animatu zaitez!!

ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


KIROL

EGITASMOAK

KIROL

EGITASMOAK

KIROL

Aurreko atalak 2013.urteko KIROL PROGRAMAZIOAREN ikuspegi zabal eta orokor bat izateko aukera ematen du. Oraingoak, aldiz, egitasmo bakoitza aurkeztea du helburu. Horretarako, egitura sinplea erabiliko da: kirol ekimenaren deitura, talde antolatzailea zein den, ekimenaren aurkezpen laburra eta guztia osatzeko, argazki bat.

EA ZUEN GUSTOKOA DEN!! 01

I.HERRI CYCLING KIROLDEGIAN ZALDUPE KIROLDEGIA

ONDARROAKO I. HERRI CYCLING jardunaldia egongo zen kiroldegiko kantxan. Lau orduko ekimena izan zen eta 50 bizikleta egokitu ziren parte hartzaileentzat. Estreinakoz antolatu da egitasmo hau, eta izango du jarraipena hurrengo urteetan.

02

ONDARROAKO KIROL TALDEEN JANTZIAK

UDALEKO KIROL BATZORDEA

Ondarroako kirol taldeen jantzien erakusketa antolatu zen Kofradi Zaharreko erakusketa aretoan. Kirol talde bakoitza arduratu zen egokitutako esparrua atontzen, taldeko jantziak zein dagokion kirol modalitatearekin lotutako materiala jarriz. Aipatzekoa da kirol batzordean ordezkatuta dauden kirol talde gehienek hartu parte hartu dutela egitasmo honetan.

03

HENDAIA-DONIBANE LOHITZUNE MENDI IRTEERA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

AURRERA MENDI TALDEAK antolatutako mendi irteera honako hau izan zen: HENDAIA-DONIBANE LOHITZUNE (kostako bidetik). Aipatutako ibilbideak 11,8 kilometroko luzera eta 292 metroko desnibela dauka.

ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


04

URPEAN IKASTEN KIROLDEGIKO IGERILEKUAN ONDARROAKO URPEKO ELKARTEA

ONDARROAKO URPEKO ELKARTEAK duela urte batzuk arte antolatzen zuen egitasmo bat berreskuratu da, URPEKO “bautizoa” kiroldegiko igerilekuan, alegia. Kiroldegira hurbildu ziren haurrak zoragarri pasatzeaz gain, urpean ibiltzeko ikasi behar diren hainbat material eta gaitasun landu zituzten, hala nola, arnasketa artifiziala, oxigeno ontziaren erabilera, arnas erreguladorearen erabilera, eta abar.

05

ONDARROAKO KIROLAREN GALA

ONDARROAKO UDALEKO KIROL BATZORDEA

Ondarroako udaleko kirol batzordeak bigarren urtez antolatutako II. KIROLAREN GALA ospatu zen kofradi zaharrean, eta honako lau sariak banatu ziren: -Urteko kirolaria (emakumea): JUNE ARANBARRI -Urteko kirolaria (gizonezkoa): MIKEL DIEGUEZ -Urteko kirol taldea: KOAXI TRIATLOI TALDEA -Aipamen berezia: AITOR AULESTIA

06

ESKOLA KIROLEKO BOULDER TXAPELKETA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Bizkaiko eskola kiroleko BOULDER TXAPELKETA egongo zen Zaldupe Kiroldegian eta herriko eskalatzaile gazteez gain, Bizkaiko beste hainbat eskalatzaile ere ikusteko aukera izan zuten bertara hurbildu ziren ikusleak. Astean zehar entrenatzen duten rokodromoan lehiatzeko aukera izan zuten herriko eskalatzaile gazteak.

07

ROKOPOLIS ROKODROMORA IRTEERA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

ROCOPOLIS Nafarroan dagoen eskalada eta aisialdirako zentru erraldoia da, zehazki Berriozarren. Egun bikaina pasatzeko asmoz joaten dira urtero Berriozarrera herriko hainbat eskalatzaile. Izugarrizko espedizioa osatzen dute normalean, ume eta gurasoen artean, 50 bat lagun biltzen baitira bertan ea urtero.

ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


IGERIKO XXII. ONDARRU SARIA

08

ONDARU IGERI TALDEA

Partaidetza handia izan zuen Ondarroako zaldupe Kiroldegiko igerilekuan burutu zen ONDARRU SARIA igeri txapelketak. Izan ere, 200 bat igerilarik parte hartu zuten bertan, 2006 urtean jaiotakoa izan zelarik gazteena, eta nagusiena, aldiz, 1965koa. Denboraldian zehar hainbat igerilekuetan aritzen dira herriko igerilariak, eta kasu honetan, “etxean” lehiatzeko aukera izan dute.

09

ALTXARTE-UNTZILLATZ-MAÑARIA MENDI IRTEERA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Urteko bigarren mendi irteera antolatu zuen AURRERA MENDI TALDEAK. Ibilbidea honako hau izango zen: ATXARTE-UNTZILLATZ-MAÑARIA.

10

ZALDUPE UDAL FUTBOL ZELAIAREN BERRINAUGURAZIOA

ONDARROAKO UDALA-AURRERA KIROL ELKARTEA

Otsailaren 7an bueltatu zen futbola Ondarroara. Zaldupe futbol zelaiko obrak bukatu eta belar artifiziala prest zegoen jadanik jokatzeko. AURRERA Kirol Elkarteko benjaminen bi taldeek jokatu zituzten aurreneko partiduak “kanpoko” VILLAPITU eta LARREA D ekipoen aurka, eta AITZOL ETXEBARRIA Ondarrutarra izan zen Zaldupe zelai berrian aurreneko gol ofiziala sartu duen jokalaria.

11

ESKI IRTEERA BAKEIRARA

ONDARRUTAR BATZUK

42 ondarrutar joango ziren asteburua pasatzera BAKEIRARA. Ostiral arratsaldean abiatuko ziren Ondarroatik eta igande gauean itzuli. Denetarako izango zuten tartea, pila bat eskiatu, eta baita lagun artean disfrutatzeko ere. Batzuk pistako eskia edo eski alpetarrean aritu ziren, beste batzuk aldiz, iraupen-eskian, eta tartean, elurretako erraketekin ibikitakoak ere egon omen ziren. ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


12

3.ADINEKOENTZAKO ZIRKUITU BIO OSASUNGARRIA

ONDARROAKO UDALEKO KIROL BATZORDEA

Hirugarren adinekoek erabiltzeko zirkuitu osasungarria ezarri da Kamiñazpiko plazan. Kirola eta aisialdia bateratzeko aukera ederra, dudarik gabe. Otsailetik maiatza bitarteko ostiral goizetan monitore bat egon zen bertan, makina bakoitzaren ezaugarriak azaldu eta nola erabili erakusteko.Laguntza ezin hobea, bada, gero, bakoitza bere kabuz bili ahal izateko.

ARRAUN TALDEKO EKIPO GUZTIEN AURKEZPENA

13

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

Bigarren urtez jarraian, ONDARROA ARRAUN ELKARTEKO talde guztien aurkezpena egin zuten Itsasaurre plazan. Banan banan igo ziren eszenatokira talde guztietako arraunlari eta entrenatzaileak. Gero, karbono zuntzezko ANTIGUAKO AMA traineru berriaren aurkezpena eta bedeinkazioari ekin zioten. Goiza borobiltzeko, perlitak dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenak edota ARRAUN ELKARTEKO dendan erosketak burutzeko ere. Ondarroako Kantaize Orfeoia entzuteko aukera ere egon zen. BIZKAIKO BATELEN LIGAKO ESTROPADA

14

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

Bizkaiko ligako batel estropada ospatu zen Ondarroan. Partaidetza handia izaten da mota hauetako txapelketetan, eta arratsalde korapilatsu xamarra izan bazen ere, Arraun Taldeko egoitza eta inguruetan egokitu zuten arraunerako eremua. Hainbat aldiz zeharkatutako “entrenamendu-eremua”, “lehiaketaeremua” bihurtu zen, kasu honetan Ondarroako arraunlarientzako.

15

ADUNA-BELKOAIN-ZIZURKIL-ADUNA MENDI IRTEERA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Hainbat ondarrutar joan ziren igandean 14 kilometro pasatxoko ibilaldi hau egitera: ADUNA – ARMOSOBARENA - BELKOAIN (488m) ALTZAOLA - ADUNA. Goiza ondo bukatzeko bazkaria izan zuten Edurne Pasaban mendizale ezagunaren Abel Etxe jatetxean.

ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


16

AURRERA K.E. – S. D. EIBAR FUTBOL PARTIDUA

AURRERA KIROL ELKARTEA

Aurrerako lehen taldeak lagunarteko partidua jokatuko zuen Eibar futbol taldearen aurka. Jakina denez, garai hartan, Eibarko taldea, 2.B mailako ekipoa zen baina gaur egun 2.mailara igota dago. Zaldupe udal futbol zelaiko belar artifizial berria probatzera etorri ziren Eibartarrak, izan ere, Ipurua futbol zelaian ipini ala ez erabakitzen ari baitziren.

17

BETERANOEN FUTBOL TXAPELKETA

ZUBI ZAHAR IKASTOLA

Aurrera Kirol Elkarteko beteranoen taldeak garaipena lortu zuen Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatutako futbol txapelketan. Larunbat goizean jokatu ziren partiduak, Zaldupe futbol zelaian. Aurkariak Mutriku eta Artibai izan ziren, zati bateko partiduetan.

18

MAÑARIA-URKIOLA-OTXANDIO MENDI IRTEERA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

ARDOAREN ETA ARRAINAREN BIDEKO (GR38) 3. etapa antolatu zuen AURRERA MENDI TALDEAK. Egokitutako ibilbidea honako hau izan zen: MAÑARIA-URKIOLAKO SANTUTEGIA-OTXANDIO. Guztira 14,5 kilometroko ibilbidea eta 625 metro inguruko desnibelei egin zien aurre herriko hainbat mendigoizalek aurreikusitako 4:30 - 5 ordu inguruan.

19

III. BOGA MENDI MARTXA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Hirugarren urtez jarraian antolatu zuten AURRERA MENDI TALDEA eta ZUBI ZAHAR IKASTOLAK “BOGA MENDI MARTXA”. Goi mailako mendi martxa hau EUSKAL HERRIKO IRAUPEN IBILALDIEN ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA izan zen. Hiru ibilbide ezberdin egokitu zituzten: TXIKIA (9km eta 400 metroko desnibela), MOTZA (21 km eta 800 metroko desnibela) eta LUZEA (54 km eta 2400 metroko desnibela). ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


20

I.IBILALDI OSASUNGARRIA: APIRILEKO AZKEN OSTIRALA

ZALDUPE KIROLDEGIA – ONDARROAKO UDALA

KIROLA EGITEKO ADIN GUZTIAK DIRA ONAK: ZUREA ERE BAI kanpaina barruan IBILALDI OSASUNGARRIAK antolatzen dira hileko azken ostiraletan. Kiroldegia abiapuntu bezala hartuta, 3 kilometro inguruko ibilbideak egiten dira monitore baten laguntzarekin. I.IBILALDIA honako hau izan zen: ZALDUPE-PLAIKO MORRUZALDUPE

21

XIII. KIROL ASTEA

ZUBI ZAHAR IKASTOLA

Urtero legez kirolarekin lotutako hainbat egitasmo izaten dituen KIROL ASTEA antolatu zuen ZUBI ZAHAR IKASTOLAK, besteak beste, hitzaldiak, bizikleta martxa, eta abarretan parte hartu zutelarik ikasle, irakasle zein gurasoek.

22

BIZKAIKO TRAINERILEN LIGAKO VIII.ESTROPADA

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

Bizkaiko trainerilla ligako azken estropada jokatuko zen Ondarroan. Bertan, ONDARROA ARRAUN ELKARTEKO honako talde hauek parte hartu zuten: JUBENILAK MUTILAK, SENIORRAK MUTILAK eta BETERANO MUTILAK. Aurreko estropada guztiak Bizkaiko hiri ezberdinetan jokatu ondoren, hain ezaguna zuten estropada eremuan parte hartzeko aukera izan zuten herriko arraunlariek.

23

BIZKAIKO TRAINERILEN TXAPELKETA

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

Ligan zehar izandako emaitzak kontuan izanik, BIZKAIKO TRAINERILA TXAPELKETA jokatu zen igande goizean. Bertan, ONDARROA ARRAUN ELKARTEKO ekipo batek lortu zuen parte hartzea: JUBENILAK MUTILAK. Parte hartu eta IRABAZI, BIZKAIKO TXAPELKETA etxean geratu zelarik. ZORIONAK!!

ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


24

MEDIKUNTZA-KIROLEKO AZTERKETAK

ZALDUPE KIROLDEGIA – ONDARROAKO UDALA

Kirol medikuntzako unitate mugikorra egon zen Ondarroan maiatzaren 16tik 22a, eta herriko 26 pertsonei egin zizkieten azterketak. Ondarroako Udal Kirol Batzordeak aurten abian jarri duen KIROLA EGITEKO ADIN GUZTIAK DIRA ONAK: ZUREA ERE BAI kanpaina, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza Nagusiak duela sei urte abian jarri zuen KIROL ARLOAN OSASUNA SUSTATZEKO kanpainak bat egin dute egitasmo honekin.

25

II.IBILALDI OSASUNGARRIA: MAIATZEKO AZKEN OSTIRALA

ZALDUPE KIROLDEGIA – ONDARROAKO UDALA

KIROLA EGITEKO ADIN GUZTIAK DIRA ONAK: ZUREA ERE BAI kanpaina barruan IBILALDI OSASUNGARRIAK antolatzen dira hileko azken ostiraletan. Kiroldegia abiapuntu bezala hartuta, 3 kilometro inguruko ibilbideak egiten dira monitore baten laguntzarekin. II.IBILALDIA honako hau izan zen: ZALDUPE-ERRENTERIAKO ZUBIA-ZALDUPE

26

ONDARROAKO XIX. TRIATLOIA

KOAXI TRIATLOI TALDEA

Beste behin ere ONDARROAKO XIX. TRIATLOIA – VIII. GERARDO SAINZ MEMORIALA ikusteko aukera izan genuen Ondarrutar guztiok. KOAXI TRIATLOI TALDEAK antolatutako triatloi hau, DISTANTZIA OLINPIKOKO triatloia da. Guztira, 1500 (apur bat motzagoa izan zen azkenean, itsaso txarra baitzegoen) metro igeri, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrikan egin behar izan zituzten Ondarroara hurbildu ziren triatleta guztiek.

27

ONDARROAKO JUDO TXAPELKETA

ARTIBAI JUDO TALDEA

ONDARROAKO JUDO TXAPELKETAREN beste edizio bat jokatu zen Zaldupe Udal Kiroldegian. Bertan, Ondarrutarrez gain, Eibar, Soraluce, Arrasate, Arretxabaleta, Zumaia, Azpeitia, Legazpi eta Zumarragako judoka gazteak parte hartu zuten. Harmailak ere itxura ona izan zuten, izan ere, hiru laurden inguru arte bete baitziren. ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


28

ONDARROAKO XVIII. BINAKAKO PALA TXAPELKETA

ONDARROAKO PALA TALDEA

Ondarroako zein inguruetako pala zaleei zuzendutako binakako pala txapelketa da. Guztira 13 bikotek parte hartu dute aurten eta partidu guztiak Ondarroako frontoian jokatzen dira, astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Palaz jokatzeaz gain, asko izaten dira partiduak ikustera hurbiltzen diren Ondarrutarrak.

29

UDARAKO ESKAINTZA: PIRAGUAK, PADDLE SURFA…

ESKILANTXARRI UR KIROL TALDEA

Aurtengo udako nobedade nagusienetarikoa izan da egitasmo hau, dudarik gabe, izan ere, asko eta asko izan baitira piraguak edota paddle surfeko ekipoak alokatu, eta Kamiñazpirantz zein hondartzarantz ikusi ditugun Ondarrutarrak. ESKILANTXARRIKO kideak ere pozik daude, egitasmoekin aurrera jarraitzeko asmoa daukate.

30

eta

antzeko

II. ARRAUN ASTEA

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

Bigarren urtez jarraian antolatu zuen “ARRAUNAREN ASTEA” ONDARROA ARRAUN ELKARTEAK, eta hainbat egitasmo antolatu zituzten, besteak beste: ANTIGUAKO AMA traineru berrian izena jartzeko aukera, materialaren salmenta, bazkide egin ahal izateko aukera, ergometro batzuk ere ipini zituzten jendea probatzera animatzeko, eta abar.

31

II. ANTIGUAKO AMA TRAINERU ESTROPADA

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

Aurre denboraldiko II.ANTIGUAKO AMA TRAINERU ESTROPADA jokatuko zen Ondarroako ohiko estropada eremuan, berrikuntza garrantzitsu bat izan zuelarik, estreinakoz Ondarroan emakumeak lehiatuko baitziren traineruan (zoritxarrez ez herriko taldearen izenean baina bai Ondarroako arraunlari batzuk).

ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


32

GALLIPIENZP-PEÑA-GABARDENAL MENDI IRTEERA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

GALLIPIENZO-PEÑA-GABARDERAL ibilbidea egiteko mendi irteera antolatu zuen AURRERA MENDI TALDEAK, eta 10 Ondarrutarrak animatu ziren eskualdeko beste zenbait mendizaleekin batera. Itzalezko beroa pasatu omen zuten baina aurreikusi bezala, ibilaldia osatzeko aukera izan zuten guztiak..

33

III. IKASFUT: UDAKO FUTBOL TEKNIFIKAZIO KANPUSA

MIKEL ARAMAIO ETA KARMELE LOPEZ

Udako futbol teknifikazio kanpus honen helburu nagusia, neska eta mutil gazteen hobekuntza tekniko indibiduala zein taldeko hobekuntza taktikoa lantzea datza. Futbolaz gain beste kirol jarduera ezberdinak egiteko aukera ematen die umeei, eta betidanik futbolarekin lotura handia izan duen Ondarroako talde gazte batek zuzenduta dago.

HITZALDI-AURKEZPENA: DINA BILBAO

34

ONDARROAKO UDALEKO KIROL BATZORDEA

Kofradi zaharrean aurkeztu zuen Tolosako NAGORE SALABERRIAK Dinaren inguruan egin duen ikerketa lana. Hona hemen Nagorek azpimarratu zituen esaldi batzuk: …Dinak utzi duen ondarea batez ere inmateriala da… …Galdetzean inork gutxik esango luke, bai zabal batez, Dina eredu izan zutenik baina denek miresmen handia sortzen ziela aitortzen dute…

35

III.IBILALDI OSASUNGARRIA: EKAINEKO AZKEN OSTIRALA

ZALDUPE KIROLDEGIA – ONDARROAKO UDALA

KIROLA EGITEKO ADIN GUZTIAK DIRA ONAK: ZUREA ERE BAI kanpaina barruan IBILALDI OSASUNGARRIAK antolatzen dira hileko azken ostiraletan. Kiroldegia abiapuntu bezala hartuta, 3 kilometro inguruko ibilbideak egiten dira monitore baten laguntzarekin. III.IBILALDIA honako hau izan zen: ZALDUPE-BI HONDARTZAKZALDUPE ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


DINAMARTXA MENDIZ MENDI

36

RADIXU IRRATIA

Indarra hartzen doa eta Ondarroako mendigoizale dexente animatzen dira dagoeneko, Tolosatik Ondarroara mendiz mendi egitera. Ostiral gaueko 23etan ateratzen dira Ondarroatik autobusean, eta goizaldeko 1etan ematen die hasiera ibilaldiari Tolosan. Gero, Ondarroara bitarteko 50 kilometro inguru izaten dituzte aurretik, honakoak zeharkatuz: TOLOSA - Ernio (1075m) - Zelatun- ZESTOA Andutz (612m) - ITZIAR - DEBA - MUTRIKU – ONDARRU.

DINAMARTXA BIZIKLETAZ

37

RADIXU IRRATIA

DINAMARTXA egiteko bizikleta aukeratzen dutenek aldiz, ostiralean izaten dute lehenengoko hitzordua, bizikletak kamioietan sartu eta Tolosara eraman behar izaten baitira. Gero, larunbatean, goizeko 7:00etan ateratzen dira autobusean Ondarroatik, ohi den bezala, eguerdiko 14:00 aldera, Ondarroara itzultzeko. Oso harrera beroa egiten die urtero herritarrek.

38

KIROL UDALEKUAK 2013 KIROLDEGIAN

ZALDUPE KIROLDEGIA – ONDARROAKO UDALA

Ondarroako Udalak KIROL UDALEKUAK 2013 KIROLDEGIAN egitaraua abian jarriko du bigarren urtez jarraian, 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako, eta IZUGARRIZKO ERANTZUNA IZAN DU HERRITARREN ARTEAN, BEREHALA BETE BAITIRA BI TXANDAK. Bederatzi saioko bi txanda izango dira, lehena, uztailaren 1tik 11ra eta bigarrena,aldiz, uztailaren 12tik 24ra.

39

HONDARTZAKO KIROL EKINTZAK

ZALDUPE KIROLDEGIA – ONDARROAKO UDALA

ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAN bertan hainbat ekintza berezietan parte hartzeko aukera egon da uztailean zehar, besteak beste, aquagym, cycling, igeri mantenimendua edota pilates, esaterako. Baina, aurtengo udako beste nobedadea, HONDARTZAKO EKINTZAK izan dira, dudarik gabe, hainbat herritar hurbildu baitira goizean goiz Arrigorri hondartzara monitore baten gidaritzapean gorputza astintzea.

ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


40

PIRINEOTAKO IRTEERA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Asteburu osorako irteera antolatu zuen AURRERA MENDI TALDEAK, izan ere Pirineoetan ibili baitziren ostiraletik igande bitartean. Hueskako Linza aterpetxean egin zituzten gauak, eta honako irteerak egiteko aukera izan zuten: -Larunbatean: Linza-Anzotiello lepoa-Petretxema lepoa-Linza -Igandean: Zuriza-Ezkaurre-Izaba

41

ONDARROAKO XXVIII. ITSAS LASTERKETA

ONDARU IGERI TALDEA

28.edizioa izan da aurtengoa eta inoiz baino parte hartzaile gehiago egon da Arrigorri hondartzan jokatu den ONDARROAKO ITSAS LASTERKETAN. Maila ezberdinentzako lasterketak izaten dira, txikienak 600 metro egin behar izaten dituztelarik, eta nagusiak, aldiz, 1.800 metro.

42

ONDARROAKO VIII. GAZTE AKUATLOIA

KOAXI TRIATLOI TALDEA

Ondarroako Arrigorri hondartzan burutzen den eta haurrei zuzenduta dagoen egitasmoa da. Lau mailetan banatzen dituzte parte hartzaileak: aurre benjaminak, benjaminak, alebinak eta infantilak. Bakoitzari egokitutako distantzietan aritzen dira, lehenik korrikan hondartzan bertan, jarraian igerian eta bukatzeko, berriz, korrikan. Guztira 50 bat ume eta gaztek pate hartu zuten.

43

ONDARROAKO VIII. TRIATLOI HERRIKOIA

KOAXI TRIATLOI TALDEA

ONDARROAKO TRIATLOIA aurrera ateratzen laguntzen dutenez omenez antolatzen du KOAXIk Ondarrutarren artean indarra hartzen doan triatloi herrikoi hau. Inongo lehiakortasunik gabe, egun pasa atsegin eta giro paregabean kirola egiteko aukera izaten da, eta horrela ulertu zuten beste behin ere parte hartu zuten 100 pertsonak. Honakoak izaten dira frogaren ezaugarriak: 400 metro igerian, 15 kilometro bizikletan eta bukatzeko, 3,5 kilometro korrika. ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


44

ONDARROAKO XVIII. BINAKAKO PALA TXAPELKETAREN FINALA

ONDARROAKO PALA TALDEA

ONDARROAKO XVIII. BINAKAKO PALA TXAPELKETAREN FINALA jokatu zuten ROBER-ISAAK ondarrutarrak, BELARRI-ASTAPOTXA berritxuarren aurka. Eguraldia be lagun, jendez gainezka egon zen frontoia, eta finalaren aurretik, nesken arteko erakustaldi partidu bat ikusteko aukera ere egongo zen.

45

KOADRILEN ERLOJUPEKO BIZIKLETA MARTXA HERRIKOIA

AURRERA GEURIA TXIRRINDU ELKARTEA

Sei taldek parte hartu zuten San Inazio egunean jokatu zen KOADRILEN ERLOJUPEKO BIZIKLETA MARTXA HERRIKOIAN. San Inazio kalean hasi eta bukatu zen proba, eta honako tokietatik pasatu ziren parte hartzaileak: San Inazio, Kantoipe, Antiguako Ama, Itsas aurre zubia, Txorierreka, bariantea, Errenteria, Kamiñazpi eta San Inazio. Bi proba izan ziren, bata taldekakoa eta bestea, ordea, bakarkakoa, azken honetan, talde bakoitzeko ordezkari batek parte hartu zuelarik.

46

ONDARROAKO XVIII. BANDERA – ARC1 LIGAKO ESTROPADA

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

Ondarroako Bandera 1983tik aurrera Ondarroan antolatzen den estropada da; ONDARROA ARRAUN ELKARTEA kluba da antolatzailea. Aurtengo edizioan ARC-1 ligako 7.jardunaldia izan da eta Ondarroako Antiguako Ama ontziarekin batera beste 11 lehiatu dira, Isuntzako arraunlariak izan direlarik garaipena lortu dutenak. Ondarrutarrak, aldiz, laugarren postua eskuratu dute.

47

ONDARROAKO BOLEI TXAPELKETA

AURRERA KIROL ELKARTEA

BERTAN BEHERA GERATU DA AURTENGO EDIZIOA, IZAN ERE, HIRU EKIPO AURKEZTU DIRA BAKARRIK. EA DATORREN URTEAN BERRESKURATZERIK DAGOEN!!

ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


48

AURRERA K.E. – DEP. ALAVES FUTBOL PARTIDUA

AURRERA KIROL ELKARTEA

Donostiako Atotxa futbol zelaian AURRERA KIROL ELKARTEAK lehenengo aldiz 3.mailara igotzea lortu zuen egunaren 50.urteurrena dela eta, orduko bi protagonistak aurrez aurre egon dira berriro Zaldupe Udal Futbol Zelaian, Ondarroako Aurrera Kirol Elkartea eta Gasteizko Alaves taldea, hain zuzen ere. Partidu hura jokatu zuten protagonistei ondo errekonozimendua eskaintzeko aukera paregabea.

49

merezitako

NAGUSI ETA UMEENTZAKO MENDI MARTXA

APRE KULTUR ELKARTEA

Goizeko 9etan atera ziren nagusientzako mendi martxan parte hartzeko asmoz zenbait mendizale Ondarrutar. Honako ibilbidea egokitu zen beraientzako: Itsasaurre, Tontorramendi, Gorozika, Asterrika, Santa Klara. Umeak, aldiz, goizeko 11etan izan zuten hitzordua, Antiutik Santa Klara bitarteko mendi martxa gauzatzeko.

50

ONDARROAKO V. ANDRA MARI GINKAMA

AURRERA KIROL ELKARTEA

AURRERA KIROL ELKARTEAK antolatzen duen ANDRA MARI GINKAMAk beti bezalako erantzun ona izan zuen bai partaide eta baita ikusleen aldetik ere. Herriko zenbait koadrilek parte hartzen dute eta ohi bezala, Alameda inguruan gauzatzen dira froga guztiak.

51

UMEENTZAKO HERRI KIROLAK

ZUBI ZAHAR IKASTOLA

Haurrei zuzenduriko herri jolas eta herri kirolen festa egon zen beste behin ere Itsas Aurre Plazan. Egitasmoaren helburu nagusia “Euskal Herriko kulturaren parte diren herri kirolak haurren artean ezagutaraztea da”. Gauzak horrela, umeek nagusiek praktikatzen dituzten herri kiroletako proba ezberdinetan aritu ziren, hori bai, haurrei egokitutako material bereziak erabiliz. ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


52

PSIKOBLOK TXAPELKETA

APRE KULTURELKARTEA-AURRERA MENDI TALDEA

PSIKOBLOK TXAPELKETA berreskuratu da aurtengo Andramaxetan, eta berriko zein kanpotik etorritako hainbat eskalatzaile aritu dira Zubi Zaharrean egokitutako egituran. Eguraldia be lagun, ikusle asko izan zuen egitasmoak.

53

FUTBOLEKO XXXVI. ANDRA MARI FUTBOL SARIA

AURRERA KIROL ELKARTEA

Ondarroako jaietan jokatzen den ANDRA MARI FUTBOL SARIA herriko Aurrera Kirol Elkarteak eta Elgoibarrek parte hartu zuten, azken hauek irabazi zutelarik 0-1ko emaitzarekin. Partidu hau aprobetxatzen da baita ere Aurrera Kirol Elkarteko bazkideen txartelak banatzeko.

54

XI. BIZIKLETA GINKAMA

AURRERA GEURIA TXIRRINDU ELKARTEA

Hainbat haur elkartu ziren beste behin ere Itsas Aurre plazan, bakoitza bere bizikletarekin, antolatzaileek egokitutako zirkuitua ahalik eta era egokienean gainditzeko asmoz. Maila eta zailtasun ezberdinetako oztopoak jartzen dira, eta herriko umeek beren trebetasuna erakusten dute etxekoen eta egitasmoa ikustera hurbiltzen diren gainontzeko ikusleen aurrean.

55

ESKU PILOTA PARTIDUAK

ONDARROAKO UDALEKO JAI BATZORDEA

Frontoian, Ondarroako gaztetxoen eta gazteen arteko esku pilota partiduak izan ziren lehenik eta jarraian, profesionalen arteko partiduak. Tradizio handia du jadanik egitasmo hauek Andramaxetako programazioan eta jendeak ez du inoiz hutsik egiten.

ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


HERRI KIROL IKUSKIZUNA

56

ONDARROAKO UDALEKO JAI BATZORDEA

Frontoia bete jende egon zen beste behin ere Andramaxetako herri kirolak ikuskizunean. Herri kirolen mundua oso zabala izanik, urtero nobedadeak sartzen ahalegintzen dira egitasmoa antolatzen duten MUTRIKU HERRI KIROLAK TALDEKO kideak.

URDIROZ-LARROGAIN-BISKARRET MENDI IRTEERA

57

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Udako etenaldia atzean utzi ondoren, mendi irteera berri bat antolatu du irailerako AURRERA MENDI TALDEAK eta honako ibilbide hau egingo dute herriko zenbait mendizalek: URDIROZ – LARROGAIN BISKARRET.

XV. UMEEN ARRANTZA LEHIAKETA

58

ARRIGORRI ITSAS ARRANTZA ELKARTEA

Badirudi herriko ume guztiak parte hartzen dutela irailaren erdian antolatzen den arrantza lehiaketan, benetan be, asko eta asko izaten baitira urtero parte hartzen duten umeak eta beste horrenbeste beraien alboan egoten diren etxekoak. Egunak aurretik ere somatzen da egitasmoa hurbiltzen ari dela, izan ere, hor hemenka ikusten baitira umeak toki aproposak bilatu eta probak egiten. Arrantzan egin ondoren frontoian izango dute hitzordua, hainbat oparia banatuko baitira.

59

IV.IBILALDI OSASUNGARRIA: IRAILEKO AZKEN OSTIRALA

ZALDUPE KIROLDEGIA – ONDARROAKO UDALA

Udako etenaldia atzean utziz, KIROLA EGITEKO ADIN GUZTIAK DIRA ONAK: ZUREA ERE BAI kanpaina barruan IBILALDI OSASUNGARRI berri bat egongo da irailean. Ohi den bezala, kiroldegia abiapuntu bezala hartuta, oraindik zehazteke dagoen 3 kilometro inguruko ibilbidea prestatuko da monitore baten laguntzarekin herrian zehar oinez egiteko. ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


ITSASU-MONDARRAIN-AINHOA MENDI IRTEERA

60

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Urteko egitarauarekin jarraituz, mendi irteera berri bat antolatu du urrirako AURRERA MENDI TALDEAK eta honako ibilbide hau egingo dute herriko zenbait mendizalek: ITSASU – MONDARRAIN – AINHOA.

61

V.IBILALDI OSASUNGARRIA: URRIKO AZKEN OSTIRALA

ZALDUPE KIROLDEGIA – ONDARROAKO UDALA

KIROLA EGITEKO ADIN GUZTIAK DIRA ONAK: ZUREA ERE BAI kanpaina barruan IBILALDI OSASUNGARRI berri bat egongo da urrian. Ohi den bezala, kiroldegia abiapuntu bezala hartuta, oraindik zehazteke dagoen 3 kilometro inguruko ibilbidea prestatuko da monitore baten laguntzarekin herrian zehar oinez egiteko.

62

LEA ARTIBAIKO II.RALLYE: KOSTAKO TRAMOA

KASTINPARRO RACING

Lekeitio eta Ondarroako herriak kostatik lotzen dituen errepidea rallyetako kotxez eta hainbat zaletuz beteko da, berriz ere. Izan ere, LEA ARTIBAIKO II.RALLYA pasatuko da bi aldiz bertatik. Kostako tramu kronometratu honek 12,4 km ditu eta depuradora inguruan bukatuko da. Jarraian Ondarroatik pasatuko dira banan banan Berriatuko erreagrupamendurantz.

63

GUARDETXE-GANBO-TXINDOKI-LARRAITZ

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Mendi irteera berri bat antolatu du urrirako AURRERA MENDI TALDEAK eta honako ibilbide hau egingo dute herriko zenbait mendizalek: GUARDETXE – GANBO – TXINDOKI – LARRAITZ.

ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


MENDIKO GPS-AREN IKASTARO AURRERATUA

64

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

AURRERA MENDI TALDEAK antolatuta eta XIII. MENDI ASTEAREN barrenean, mendiko GPSaren ikastaroa AURRERATU teoriko-praktikoa egongo da. Bi arratsaldetan egongo dira kofradi zaharrean alor teorikoa lantzen, eta gero, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute baita ere inguruko mendietan.

MENDIZALE BATEN HITZALDIA: ZEHAZTEKE

65

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

XIII. MENDI ASTEKO programazio barruan oraindik zehazteke dagoen mendizale ezagun baten diapositiba emanaldia egongo da.

URTEKO IRTEEREN ARGAZKIAK + HITZALDIA

66

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Urtean zehar AURRERA MENDI TALDEAK antolatutako irteeren inguruko ikus-entzunezko muntaia egongo da eta jarraian, gonbidatu batek hitzaldia ere.

67

VI.IBILALDI OSASUNGARRIA: AZAROKO AZKEN OSTIRALA

ZALDUPE KIROLDEGIA – ONDARROAKO UDALA

KIROLA EGITEKO ADIN GUZTIAK DIRA ONAK: ZUREA ERE BAI kanpaina barruan IBILALDI OSASUNGARRI berri bat egongo da azaroan. Ohi den bezala, kiroldegia abiapuntu bezala hartuta, oraindik zehazteke dagoen 3 kilometro inguruko ibilbidea prestatuko da monitore baten laguntzarekin herrian zehar oinez egiteko. ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


ESKOLA KIROLEKO BOULDER TXAPELKETA

68

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Bizkaiko eskola kiroleko BOULDER TXAPELKETAren jardunaldi berri egongo da Zaldupe Kiroldegian eta herriko eskalatzaile gazteez gain, Bizkaiko beste hainbat eskalatzaile ere ikusteko aukera izango dute bertara hurbiltzen ziren ikusleak.

FINALISTA EGUNA

69

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

XIII. MENDI ASTEARI amaiera emateko ONDARRU-ONDARRU mendi ireera antolatuko dute beste behin ere AURRERA MENDI TALDEKO kideek. Nagusiek 4 bat orduko ibilbidea gauzatu beharko dute, eta umeak, aldiz, pare bat ordukoa. Ohi bezala, Berritxun batuko dira guztiak eta elkarrekin joango dira MADALENA bazelizara. Bertan, jai txiki bat izango da, hamaiketakua eta guzti.

70

URTEKO AZKEN MENDI IRTEERA: ONDARROAKO INGURUAK

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Oraindik ibilaldiaren ezaugarriak zehazteke badaude ere, aurtengo urteko azken mendi irteera Ondarroa inguruetako mendietan izango da.

71

29. EGIA IRIONDO MEMORIALA

ONDARROAKO ATLETISMO KLUBA

EGIA-IRIONDO MEMORIALren beste edizio berri bat jokatuko da, eta ohiko ibilbidea izango du, hau da, Berritxuko Itsaskorda inguruan hasi eta Ondarroako Gelasio taberna aurrean bukatu. Urtero legez, partaidetza handia izango du egitasmo honek.

ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


72

UMEENTZAKO “JOLAS KOOPERATIBOAK” KIROLDEGIAN

ZALDUPE KIROLDEGIA

LH1etik LH6ra bitarteko umeentzat zuzendutako egitasmoa da eta besteak beste, honakoetan arituko dira: Jolas kooperatiboak, uretako jarduera eta igeriketa. Ekimen honek, opor garaian, familia eta lana uztartzen laguntzeaz gain, aukera polita eskaintzen die Ondarroako haurrei, era berean, kirola eta entretenimendua elkartuz, ariketa fisikoa sustatzeko.

73

GAZTEENTZAKO “ATEAK ZABALIK KIROLARI” KIROLDEGIAN

ZALDUPE KIROLDEGIA

DBH3tik aurrerako gazteentzat (25 urte arte) zuzendutako egitasmoa da eta besteak beste, honakoetan arituko dira: kiroldegiko muskulazio gelako makinak nola erabili erakutsi, oinarrizko entrenamenduak egin eta kiroldegiko kirol ekintzak (cycling, functional training, Fit integrala, aquagym, eta abar) ezagutu.

74

VII.IBILALDI OSASUNGARRIA: AZAROKO AZKEN OSTIRALA

ZALDUPE KIROLDEGIA – ONDARROAKO UDALA

KIROLA EGITEKO ADIN GUZTIAK DIRA ONAK: ZUREA ERE BAI kanpaina barruan urteko azken IBILALDI OSASUNGARRIa egongo da abenduan. Ohi den bezala, kiroldegia abiapuntu bezala hartuta, oraindik zehazteke dagoen 3 kilometro inguruko ibilbidea prestatuko da monitore baten laguntzarekin herrian zehar oinez egiteko.

75

KALAMENDIRA IRTEERA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Urtero legez, aurten ere, abenduaren 31an, urteari behar bezalako amaiera emateko asmoz, KALAMENDIRAKO MENDI IRTEERA antolatu du AURRERA MENDI TALDEAK. Arrakasta handia izango duen egitasmoa izango beste behin ere.

ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


76

V. KAKATZAN MONTAINBAIK BUELTI

ONDARRUKO MONTANBAIKERUK

Urtez urte arrakasta handiagoa hartzen ari den mendi bizikleta buelta egongo da aurten ere abenduaren 31ean Ondarroan. Goizeko 9,30an aterako dira guztiak Alamedatik “garbi-garbi” baina berehala bilatuko dituzte lehenengo zailtasunak, aldapak, jaitsiera arriskutsuak eta abar.

ETA AIPATUTAKO GUZTIEZ GAIN, ZERA IZAN BEHAR DUZU KONTUAN: HERRIKO HAINBAT KIROL TALDE DAUDELA LIGA TXAPELKETA EZBERDINETAN MURGILDUTA. HURRENGO ATALEAN IZANGO DUZU GUZTI HAUEN BERRI. ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


LIGA

TXAPELKETAK

LIGA

TXAPELKETAK

LIGA

Ondarroako zenbait kirol taldeek modalitate ezberdinetako liga txapelketa edota antzeko lehiaketa jarrai eta antolatuetan parte hartzen dute, hau da, astero edo kasuan kasuko erregulartasunarekin lehiatzeko aukera izaten dute. Hau horrela izanik, kasu hauek ez dira islatu aurreko bi ataletan, ez dutelako egun jakin batean parte hartzen eta Ondarroan bezala, “kanpoan” ere izaten direlako. Hona hemen berauen inguruko xehetasunak. 

AURRERA KIROL ELKARTEA. Honako maila hauetako liga txapelketetan parte hartzen dute: o o o o o o o

Afizionatuen ohorezko liga txapelketa (M). Jubenilen ohorezko liga txapelketa (M). Kadeteen ohorezko liga txapelketa (M). Kadeteen liga txapelketa (M). Infantilen F7 liga txapelketa (N). Infantil 1999koen liga txapelketa (M). Infantil 2000koen liga txapelketa.

Bakoitzaren denboraldiaren ezaugarrien arabera, astero jokatzen dituzte partiduak, hauetariko erdiak, Ondarroan jokatzen dituztelarik, normalean, bi astero. Beraz, Ondarroako futbol zaleek, badute astero Zaldupe Udal Futbol Zelaiara hurbiltzeko aukera, astero jokatzen baitira zenbait partidu bertan. 

ESKOLA KIROLEKO FUTBOLA. Honako maila hauetako liga txapelketetan parte hartzen dute Ondarrutarrek: o Alebinen Bizkaiko eskola kirol txapelketan ekipo bat AURRERA KIROL ELKARTEAK. o Alebinen Bizkaiko eskola kirol txapelketan ekipo bat ZUBI ZAHAR IKASTOLAK. o Alebinen Bizkaiko eskola kirol txapelketan ekipo bat ZALDUPE ESKOLA PUBLIKOAK. o Benjaminen Bizkaiko eskola kirol txapelketan ekipo bi AURRERA KIROL ELKARTEAK. o Benjaminen Bizkaiko eskola kirol txapelketan ekipo bi ZUBI ZAHAR IKASTOLAK. Kasu honetan ere, bakoitzaren denboraldiaren ezaugarrien arabera, urritik maiatzera luzatzen dira liga txapelketak eta astero jokatzen dituzte partiduak, hauetariko erdiak, Ondarroan jokatzen dituztelarik. Larunbat goizero daude partiduak Ondarroan eta asteroko hitzordua izaten dute bertan herriko ume askoren guraso zein gainontzeko familiartekoek.

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA. Honako maila hauetako liga txapelketetan parte hartzen dute: o BIZKAIKO BATEL LIGA TXAPELKETA: Otsailetik apirilera. 

Infantil (M), kadete (M), jubenil (M), infantil-kadete (N) eta jubenil-senior (N)

o BIZKAIKO TRAINERILA LIGA TXAPELKETA: Apiriletik maiatzera. 

Jubenil (M), senior (M) eta beterano (M)

o TRAINERUEN ARC1 LIGA: ekainetik abuztura.  ONDARROAKO UDALA

Senior (M) 2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


Bakoitzak bere denboraldia du eta bata bestearen atzetik izaten dira. Bakoitzaren ezaugarrien arabera, normalean, astero izaten dituzte estropadak, eta kasu gehienetan “kanpoan” lehiatu behar izaten dute. Hala ere, Ondarroako Arraun Elkarteak, “gutxienez”, maila bakoitzari dagokion estropada bat antolatzen du urtero Ondarroan. Kasu honetan, ez dago era jarraian Ondarroan estropadak ikusteko aukerarik, baina dexente Ondarrutar “mugitzen” dira hor hemenka herriko arraunlariei babesa ematen. 

KOAXI TRIATLOI TALDEA. Honako zirkuituetan parte hartzen dute: o EUSKADIKO DUATLOI ZIRKUITUA: Otsailetik maiatzera. 

Neskak zein mutilak.

o EUSKADIKO TRIATLOI ZIRKUITUA: Maiatzetik abuztura. 

Neskak zein mutilak.

Bakoitzak bere denboraldia du eta bata bestearen atzetik izaten dira. Bakoitzaren ezaugarrien arabera, normalean, ea astero izaten dituzte lehiaketak, eta Ondarroako antolatzen den triatloia izan ezin, gainontzeko kasu guztietan “kanpoan” lehiatu behar izaten dute. 

ONDARROAKO IGERI TALDEA. Honako liga txapelketa edo zirkuituetan parte hartzen dute: o FEDERATUEN BIZKAIKO LIGA: Urritik maiatzera. 

Neskak.

o ESKOLA KIROLEKO BIZKAIKO LIGA: Urritik abuztura. 

Neskak zein mutilak.

o ITSAS ZEHARKALDIEN ZIRKUITUA: Uztailetik irailera. 

Masterretako neskak zein mutilak.

Bakoitzak bere denboraldia du eta bakoitzaren ezaugarrien arabera, normalean, astero edo bi astero izaten dituzte lehiaketak, eta Ondarroako antolatzen diren ONDARRU IGERI SARIA (kiroldegian) eta ITSAS LASTERKETA (Arrigorri hondartzan) izan ezin, gainontzeko kasu guztietan “kanpoan” lehiatu behar izaten dute. 

AURRERA KIROL ELKARTEKO SASKIBALOI SAILA. Honako maila hauetako liga txapelketan parte hartzen dute Ondarrutarrek: o Bizkaiko 1.B liga txapelketa: senior (M). Urritik maiatzera luzatzen da liga txapelketa eta astero jokatzen dituzte partiduak, hauetariko erdiak, Ondarroan jokatzen dituztelarik, normalean, bi astero. Beraz, Ondarroako saskibaloi zaleek, badute astero Zaldupe Udal Kiroldegira hurbiltzeko aukera.

ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


ARTIBAI JUDO TALDEA. Lurralde mailako kategoria ezberdinetako txapelketetan parte hartzen dute herriko zenbait judokak. Gero, emaitzen arabera, Euskadi zein estatu mailako txapelketan aritzeko aukera ere izaten dute beraietariko batzuk. Jakina denez, gerrikoaren koloreak judokaren maila adierazten du, eta hauei dagokien azterketak gainditzea ere izaten da herriko zenbait judokaren helburu.

ONDARRU KARATE TALDEA. Lurralde mailako kategoria ezberdinetako txapelketetan parte hartzen dute herriko zenbait judokak. Gero, emaitzen arabera, Euskadi zein estatu mailako txapelketan aritzeko aukera ere izaten dute beraietariko batzuk. Jakina denez, gerrikoaren koloreak karatekaren maila adierazten du, eta hauei dagokien azterketak gainditzea ere izaten da herriko zenbait karateken helburu.

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEKO ESKALADA ESKOLA. Honako liga txapelketa edo zirkuituetan parte hartzen dute: o ESKOLA KIROLEKO BIZKAIKO LIGA: Urritik maiatzera. o FEDERATUEN abuztura.

ZIRKUITUKO

TXAPELKETAK:

Urritik

AURRERA GEURI TXIRRINDU ELKARTEA. Honako lasterketetan parte hartzen dute nagusiki: o TXIRRINDU ESKOLETAKO TXAPELKETAK: haurrak. o ZIKLOTURISTEN ZIRKUITUKO federatutako nagusiak.

LASTERKETAK:

AIPATURIKO KASU GUZTIETAN “OINARRIZKO” LEHIAKETA EDO LIGAK AIPATU IZAN DIRA. GERO, BAKOITZAREN EZAUGARRI ETA LORTUTAKO EMAITZEN ARABERA, MAILA “GORAGOKO” TXAPELKETETAN ERE PARTE HARTZEN DUTE ONDARROAKO ZENBAIT KIROLARI EDOTA TALDEEK.

ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


ANIMA ZAITEZ KIROLAZ GOZATZEKO AUKERA UGARI DUZU ONDARROAN

-ONDARROAKO UDALA-KIROL BATZORDEA-

ONDARROAKO UDALA

2013 URTEA

KIROL PROGRAMAZIOA


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.