Informazioa eta materialaren zerrenda

Page 1

Udako kanpaldia 2015 Antolatzen du: KILIKI Elkarteak kilikiberria@gmail.com kiliki-elkartea.blogspot.com

Materialaren zerrenda Garrantzitsua: komenigarria da maleta haurrekin batera egitea, barruan zer daramaten eta non dagoen gauza bakoitza jakin dezaten. Eramaten diren gauza guztietan izena jarri, nahiz eta baliogabeko gauzak izan.

Laguntzailea: Berriozarko Udala. Kultura Batzordea. ------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Ordaintzeko epea: Azken eguna: 2015eko maiatzak 11. Sartu beharreko dirua: 170 € (210 € Berriozarren erroldaturik ez daudenak). Kontu zenbakia: 3035 0198 65 1980019590 (Euskadiko Kutxa). Jarri beharreko azalpena: Inskribatuko den pertsonaren izena eta bi abizenak. Izena ematea. Dokumentazioa biltzea: Maiatzak 12 eta 13, 12:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara, Kulturgunean. Izena ematerakoan entregatu beharreko dokumentazioa (*): (*)

Inskripzio orria bi aldeetatik behar bezala beteta. Erroldatze ziurtagiria (Udaletxean edo 012 telefonoaren bidez eskura daiteke). Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia eguneratuta. N.A.N. izanez gero, horren fotokopia. Karneta neurriko argazki berria (ez da beharrezkoa beste urteetan entregatu bada). Kuotaren ordainagiria. Mediku agiria (alergiarik, gaixotasunik,… izatekotan).

Janztekoa: ● Azpiko arropa eta galtzerdiak egun bakoitzarako. ● Kamisetak, egun bakoitzarako. ● 2 txandal. ● Praka motzak. ● Kiroletako oinetakoak (plaieroak). ● Bisera bat. ● Berokiren bat, gauarako. ● Udako txubaskeroa. ● Lozakua. ● Udako pijama.

● ● ● ●

Beste batzuk: Kantinplora. Linterna. Eguneroko motxila txikia. Arropa zikinarako poltsak.

- Ez da onartuko dokumentazio osoa ez duen inskripziorik. - Ordaindutako dirua ez da inoiz itzuliko.

Komunerako: ● Dutxarako eskuoihala eta beste bat txikiagoa eskuetarako. ● Komunerako poltsa: hortzetako eskuila, hortzetako pasta, eguzkirako krema, orrazia,… ● Dutxarako xaboia eta txanpu. ● Dutxarako txankletak (uretarako erabiltzen diren berberak izan daitezke).

Uretarako: ● Bainu-jantziak. ● Uretarako oinetakoak: txankleta lotutak (belkro, hebilla,…) ● Bainugunerako eskuoihala. ● Uretarako kamiseta bat, txalekoak eragin ditzakeen urratuak saihesteko.

Gurasoei informazioa emateko bilera: Ekainak 17, asteazkenarekin, 19:00etan Kulturgunean. ------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Irteera: Abuztuaren 17an, Astelehena, 9.00etan Lantzeluze parkean Etorrera: Abuztuaren 23an, Igandea, 13.00ean Lantzeluze parkean TELEFONOAK KANPALDIAN: (deitu SOILIK larrialdi kasuetan) Ritxar: 626918001 Zuhatzako uhartea (SOILIK mugikorraren bidez lortu ez bada hitz egiten): 945 299914

Eskuragarri eramateko: ● MEDIKAMENDUren bat hartzen badu, begiraleari eman irteerako egunean. ● Lehen egunerako hamarretakoa.

● Ez dute dirurik beharko. ● Ez eraman aparatu elektronikorik. ● Ez eraman balio handiko gauzarik.

OHARRA: Kanpalditik itzulitakoan, Kiliki Elkarteak astebete batez gordeko du “galdutako gauzak” kutxan egon daitekeen arropa eta materiala. Aste horretan zehar posta elektronikoaren bidez jarri ahalko zarete zerbaiten falta nabarituko bazenute. Astebete hori pasa eta gero “galdutako gauzak” horien beharra izan dezakeen entitate batera eramango dira.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.