Islama

Page 1

1 ikastera. Koranak zuzentzen du bizitza osoa: norberaren eta familiaren bizimodua, heziketa, legeak, negozioak, politika,... dena.

ISLAMA SINESMENAK Islama Judaismoaren eta Kristautasunaren enbor beretik dator. Arabiar penintsulan VII. mendean sortu zen. Islama ere “Liburuaren Erlijioa” da. Baina Islamaren iritziz, Judaismoak eta Kristautasunak benetako edo jatorrizko erlijioa galdu zuten. Islamak ez du onartzen Yahvek herri batekin bakarrik ituna egitea eta ez du onartzen Jesukristo Jaungoiko denik. Islama monoteista da: sinesten du Ala dela Jainko Bakarra, Ahalguztiduna, Errukitsua, eta Mohammed bere profeta. “Musulman” hitzak “Alari obeditzen diona” esan nahi du. Musulmanentzat, Mohammed da Profeta, Alaren mezua hartu zuena gizakiei eramateko. Mahoma izenaz ere ezagutzen da leku batzuetan. Mohammed Mekan jaio zen (Saudi Arabian), 570. urtean. Mohammedek Gabriel aingeruaren agerpena ikusi zuen; honek Alaren mezua zabaltzeko aukeratua zela aditzera eman zion. Musulmanen fedean, Abraham, Moises eta Jesus ere profetak dira, baina ez Mohammed bezain garrantzitsuak. Halere, Mohammed gizon hutsa da, ez Jainkoa.

LIBURU SAKRATUAK Mohammedek jasotako mezuak, bere diszipuluek idatzi zituzten hark transmititu bezala, eta Profeta hil eta urte batzuk geroago, liburu batean bildu zituzten: Koran liburuan (hitz honek “errezitazioa” esan nahi du). Korana arabieraz idatzi zen, Alak Mohammedi diktatu bezala, eta arabieraz bakarrik transmititzen du fedea. Koran 114 sura edo kapituluetan banatuta dago. Gai hauek ditu: Jainkoa, profetak, morala, erlijiozko oinarriak, gizarte legeak, azken helburuak... Musulmanak koran-eskolara joaten dira, liburu honetako pasarteak

ERLIJIOTASUNA: ISLAMAREN BOST ZUTABEAK Harro sentitzen dira musulman izateagatik eta Alarengan sinesten dutela azaltzeaz. Beharrezkoa da Jainkoak eskatzen duena betetzea. Handiak egitean, 10 urte betetzean, Erramadana eta eguneroko bost otoitzak egiten dituzte. Horrela oraingo bizitza zuzen eraman eta zerurako bidea betetzen da. Islamaren bost zutabeak hauek dira: 1. Fede aitormena, 2. otoitza, 3. limosna, 4. baraua eta, 5. erromesaldia Mekara, bizitzan behin. 1. Musulman izateko ondoko sinesmen sakon hau aitortu behar da: “Ez dago Ala beste jainkorik, eta Mohammed da Alaren profeta”. Hauxe da bere fede aitorpena. 2. Musulmanek egunean bost aldiz egiten dute otoitz. Aurrena purifikatu egiten dira eskuak, aurpegia eta oinak garbituz. Gero belauniko jartzen dira otoitz-alfonbraren gainean eta, Mekarantz begiratuz, Koraneko pasarteak errezatzen dituzte, behin eta berriz lurrean belauniko ahozpez jartzen direla. 3. Limosna ematen ere saiatzen dira, behartsuei dirua emanez. 4. Urtean behin barau aldia egiten da Erramadan hilean: pertsona helduek ez dute jaten, ez edaten ezta erretzen ere, DBH 3 5 – 2 Islama


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.