Musika lana

Page 1

EMANALDI BATEN INGURUKO PROIEKTUA Musika Lehen Hezkuntzan EHU / UPV Bilboko irakasleen eskola Lehen Hezkuntza 2. Maila 32. taldea

Leioa. Lehenengo lauhilekoa. 2011/2012

Partaideak: -

Sheila Quijada 72755051-W

-

Jon Rabadรกn 16089983-B

-

Gorka Ramos 78944755-S

-

Janire Rekalde 45817195-E

-

Asier Vieites 78942327-W

1


AURKIBIDEA

1. SARRERA (3 orr) 2. EGOERAREN AZALPENA (4 orr) 3. EMANALDIAREN EZAUGARRI NAGUSIAK (9 orr) 4. KLASEAN NOLA JARRIKO DUGU MARTXAN? (10 orr) 4.1. PRESTAKETA (11 orr) 5. GIDOIA 5.1. Pertsonaiak (16 orr) 5.2. Eszenen deskribapena (16 orr) 5.3. Loturak (18 orr) 6. JUSTIFIKAZIOA (19 orr) 7. EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK (21 orr) 7.1. Zuzenketak bitartean (21 orr) 7.2. Amaierako zuzenketa ( 22 orr) 8. BIDEOA EGIN ETA GERO (23 orr) 8.1. Gu eta umeen arteko desberdintasuna (23 orr) 8.2. Zein garrantzia duen soinuak gure emanaldian (24 orr) 9. HAUSNARKETA (25 orr) 10. AUTOEBALUAKETA (26 orr) 11. ANEXOAK (27 orr)

2


1. SARRERA 1.1.

Zein da gure eginkizuna? Lan hau burutzearen asmo nagusia, Lehen Hezkuntzan aurrera eramateko

proiektu musikal bat planteatzea da. Alde batetik, gure ikasleei musikaren garrantzia eta balioa transmititu nahi diegu, adierazpen ezberdinen bidez: koreografiak, kantak, musika tresnak, hitz jokoak‌. Bestetik, Lehen Hezkuntzako umeen sormena eta adierazpen askatasuna lantzeari funtsezkoa deritzogu, pertsona libre eta sortzaile bihurtuz.

1.2.

Nola egingo dugu? Lehenik, gure ideiak eta asmoak ateratzen saiatuko gara, gure aurreiritziak

taldean partekatuz eta gure proposamenak emanez. Jarraian, gaian kokatzeko eta ideiak argitzeko, egoera zehatz bat asmatuko dugu, ikasleen talde konkretu bat finkatuz (adina, kopurua, ezaugarri nagusiak‌) Hori izango da gure abiapuntua lana egiteko. Ondoren, emanaldi artistiko bat planteatuko dugu, Lehen Hezkuntzan egitea posiblea dena, eta umeen ezaugarriak kontuan hartuz. Pausu honetan, emanaldiaren ezaugarri nagusiak markatuko ditugu, eta erabiliko ditugun adierazpen motak erabakiko ditugu. Loturak erabiliz, jarduera ezberdinak sailkatuko ditugu, ekintzari jarraipena emateko. Beraz, gure hurrengo pausua proiektuaren prestaketa proposatzea izango da, bere luzera adostuz eta bere faseak pausuka diseinatuz. Ingurunea ere garrantzitsua izango da gure proiektuari giro atsegina emateko. Bukatzeko, hausnarketa moduan, gure proiektua ebaluatuko dugu, markatutako ebaluaziorako irizpideak konprobatuz eta atera ditugun ondorioak kontatuz. 3


2. EGOERAREN AZALPENA Egoeraren azterketa egoera ezagutzeko (irakasleek gero irakaskuntza hobeto burutzeko) hasiera batean egiten den ebaluazio orokorra da. Gure ikasleen errealitatera egokitzeko edo moldatzeko, lehenengoz errealitate hori ezagutu behar dugu. Horregatik, ezinbestekoa da hasierako ingurunearen azterketa egitea emanaldia aurrera eraman ahal izateko.

2.1 Aztertuko ditugun elementuak 2.1.1 Ingurua Bostkote ikastetxea kostaldeko herri txiki batean kokatuta dago, Plentzia, (4300 biztanle inguru dauzkana. Herri honek daukan sektorerik garrantzitsua, hain zuzen ere, hirugarren sektorea nagusi da, ostalaritzari lotua. Lehen sektoreari dagokionez, arrantza portua aipatzekoa da. Nekazaritza ere garrantzitsua izan da herriaren historian, baina gaur egun zahartze-prozesua nabaria da herrian. Azken urteetan etorkin kopuruak gora egin du eta horregatik herriko hizkuntza nagusia gaztelania da. Krisialdiak herrian gogor jo du eta hori eskolan nabaritzen da. Herri txikia denez, bere udala ere ez da oso handia. Hala ere, hezkuntza eta kultura bultzatzeko, jarduera batzuk proposatzen ditu: herriko festak, liburutegi publikoa, museoa, ludoteka, erakusketa aretoa... Hezkuntza sistemari dagokionez, bakarrik hiru ikastetxe daude herrialde osoan; bata haur hezkuntzarako, bigarrena lehen hezkuntzarako eta hirugarrena bigarren hezkuntzarako. Kristautasuna nagusitzen da herrian eta, hori dela eta, bi eliza txiki daude eta haietan kurtsoak ematen dira. Aipatzekoa da, Herriko eskolan AMPAk umeentzat jarduera ezberdinak prestatzen ditu: kirol jarduerak, aisialdirako taldeak, musika taldeak, tailerrak...

4


2.1.2 Ikastetxea Bostkote ikastetxea, eskola publikoa da (udalekoa) eta, lehen esan dugunez, Lehen Hezkuntza soilik ematen da. Hizkuntza-eredua D da, hau da, ikasgai guztiak euskaraz ematen dira. Eskola txikia da, hori dela eta, bere instalazioak eta espazioak ere txikiak dira. Hala ere, jarduera ezberdinak egiteko gela bereziak ditu: psikomotrizitate gela, musika gela, bideo gela ‌ Gainera, jantoki oso aproposa du, ondo funtzionatzen duena (janaria hor bertan prestatzen delako). Bestalde, nahiz eta eskolako ekipamendua eta baliabideak oso onak ez izan, oso txukun eta garbi daude. Alabaina, eskolaren kanpoko espazioak ez dira oso onuragarriak: patio txikia, jolastoki ez babestuak, lorategi txikia... Ordutegia eta egutegia nahiko ondo antolatuta dago, bereziki gurasoen lan ordutegiarekin moldatzeko (klaseak goizero eta arratsaldero). Horrez gain, eskola ordutik kanpo, hainbat ekintza egiten dira eskolan: kirolak,musika, ingeles klaseak, antzerki, ludoteka... Hezkuntza-egitura, zikloka antolatzen da, eta ziklo bakoitzak koordinatzaile bat dauka. Era berean, zuzendari batek eta ikasketa-buru batek eskolako plan guztiak burutzen eta baieztatzen dituzte. Hauek gobernu kontuez ere arduratzen dira, irakasleen eta klase bakoitzeko tutoreen aholkuak eta kezkak kontuan hartuz. Horretaz aparte, eskolan bi laguntzeko maisu-maistra daude, zailtasunak dituzten umeei laguntzeko eta ordezkapenak egiteko. Eskolako arauak, hiru zentroeen artean egiten dira, baina bai zuzendari bakoitza bai irakasle bakoitza bere arau propioak inposatu daitezke (batzarretan baieztatzen badira) Zerbitzu eta administrazio eginkizunak burutzea, beste hainbat langileen esku uzten da: sukaldariak, atezaina, teknikaria, idazkaria... Orokorrean, ikastetxearen giroa ona da, eskola hurbila da eta komunikazioa oso aberasgarria da. Normalean gatazkak ez dira izaten oso larriak. Ikastetxearen planifikazioa, antolakuntza eta ebaluazioa dagokionez, irakasltaldea txikia denez, koordinazioa oso ona da eta aldaketak denon artean adosten dira,

5


lehenik klase bakoitzekoa, gero zikloka eta azkenean orokorrean (eskolako hezitzaile guztiak). Burokrazia arloa, idazkarien kargu uzten da.

2.1.3 Gela Ikertzen ari garen gela hau Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklokoa da; seigarren mailakoa. Maila horretako herriko klase bakarra da, eta 21 ikasleek osatzen dute, 11 neska eta 10 mutila. Lehen Hezkuntzako eskola osoan 10 irakasle, 2 pedagogo, 2 idazkari eta zuzendari bat daude.

2.1.4 Umeen familia Eskolako umeen familiaren kultur maila ez da oso altua, gehienak ez baitituzte ikasketak, bakarrik beraien garaian derrigorrezkoak zirenak. Horregaitik, lan egoerari begira hirugarren sektorea nagusi da, ostalaritzari lotua, hala ere guraso batzuek nekazaritzari lotutako lanak burutzen dituzte. Herrian bi hizkuntzak ofizialak dira, baina hiztun gehien dituen hizkuntza gaztelania da. Nagusitasun hau azken urteotan etorritako etorkinengatik izan da. Familia gehienak pisuetan bizi dira, batzuk izan ezik, baserriak dituztelako, eta ikasle gehienak bat edo bi anai-arrebak dituzte. Umea bizi den giro fisikoa nahiko ona da eta gurasoak beraien haurrak ikasteko motibatzen dituzte,

beraien bizitako

esperientziei esker badakitelako ikasketak oso garrantzitsuak direla beraien etorkizunerako. Horrexegatik jarduera praktiko asko prestatzen dituzte beraien arreta pizteko. Ikasle guztien gurasoei axola zaie beraien umeen jokabidea, bai eskolan eta bai eskolan, horregatik hilero harremanetan egoten dira beraien umeen irakasleekin berri guztien gainean egoteko. Umeei ikasketa prozesuan zailtasunak sumatzen badizkiote eskolak daukan irakasle batengana jo behar dute laguntza eman ahal izateko, atzeratuta geratu ez dadin. Aisia eta denbora librari dagokionez AMPAk umeak parte hartzen dituzten jarduera desberdinak proposatzen ditu , hala nola tailerrak, kirol 6


jarduerak etab. Familia guztiak aktiboki parte hartzen dute eskolako hitzaldi, ebaluazio eta informazio-truketarako elkarrizketak antolatzen direnean.

2.1.5 Umeak: ume bakoitza eta umeen taldea 6. mailako ikasleak direnez 11 eta 12 urteko ikasleak dira. Sexuaren aldetik, nahiko berdinduta daude, hala ere, nesken kopurua handiagoa da. Hemen aipatzekoa da, gure gelan arreta berezia eskatzen duen ume bat dagoela, hau da, hiper aktibitate arazoa du. Zailtasun hau kontutan hartuz, emanaldia egokitu behar da ume guztiak protagonismo

bera izateko. Hori dela eta, jarduera hau egiterakoan ume berezi

honetan zentratuko gara, jardueraren bilakaera oztopatu ahal duelako. 

Ezaugarri psikologikoak: o Kognitiboak: ezagupen-maila egokia dutela esan daiteke. Inguru fisiko eta naturalaren ezagutza ona dute eta honek ingurunean beste gaietan baino ezagutza gehiago izaten laguntzen du. o Psiko-sentsore-motorrak: ikasle gehienak oreka eta koordinazio egokia dute baina hainbat neskak ez. Ez dute gorputz-hezkuntza egiteko gogo asko izaten eta hori dela eta ez dute beraien gorputzaren eskema ondo ikasita. Ez dira gai mugimendu asko egiteko. Mutil batzuei ere bai hau gertatzen zaie. o Lengoaiakoak: Ikasle gehienak euskeraz eta gaztelaniaz hitz egiten badakite baina, etorkinaren presentzia nabaritzen da, eta gaztelania izaten da hizkuntza nagusia



Ezaugarri-sozioemozionalak: o Bere buruarekiko: denetarik dago. Autokontzeptu ona duten ikasleak eta ez dutenak. Sentimenduak adierazteko eta alsaltzeko ohiturak daudenez, erraza egiten da jakitea zeinek duen autokontzeptu bakoitza. Laguntza ematen zaie, denon artean, autokontzeptu baxua dutenei. 7


o Helduekiko: ampari esker helduen sentimenduak ezagutzea posiblea da. gehienok pozik daude eta jarduerak proposatzen dizkigute haiekin eta ikasleein batera lantzeko. Pozik ez daudenak gutxi batzuk dira, haien laguntza jasotzeko saiakerak egiten ditugu. Pixkanaka-pixkanaka lortzen ari gara. o Taldearekiko: gatazkak taldean konpontzeko orduak izaten dituguz. Tutoretza orduetan taldean hitz egiteko aukera dugu eta bertan konpontzen ditugu arazoak. Taldeko jolasak ere bai egiten dira, integrazioa bultzatzeko.



Umeen taldeari dagokionez: o Talde honetan izaera aldetik oso desberdinak diren ikasleen aurrean gaude. Batez ere etorkinen eta hemengoak direnen artean desberdintasun nabariak aurkitzen ditugu. Kultur desberdinen eraginarengatik. Hala ere, ez dago giro txarrik, izaerak bateratzea lortzen dutelako. o Alde soziala: ez dugu liderrik bereiztu. Hala ere, etorkinak ez diren ikasleak etorkinen gainetik daude. Haiek dira arauak ezartzen dituztenak, adibidez jolasetan. Eta honek etorkinei azpitik egotea egiten die. Integrazio prozesua guztiz burutu ondoren, denok maila berean egotea espero dugu.

8


3. EMANALDIAREN EZAUGARRI NAGUSIAK Bideoa grabatzerako orduan hainbat tresnaz baliatuko gara, adierazpen motak aukeratzeko orduan, pertsona bakoitzaren trebetasun mailan zentratu gara, hau da, norberak bere abileziak aztertu eta ondoren bere zeregina prestatuko du, horrela bideoa grabatzen hasten garen bezain laster dena prest egongo da. Adierazpen baliabideak kokatzerako orduan eremu zabala aukeratu dugu, hots, hasteko musika desberdinak erabiliko ditugu, horrela ere musika tresna desberdinak nahasteak ematen duen jolasez baliatuko. Jarraitzeko musikatik abiatuta hitzen arteko jolas desberdinak sartuko dugu, horrela nahiz eta musikako letra beste bat izan gure gustura moldatuko dugu, gainera horrekin batera koreografia bat aurkezteko aukera emango digu. Bukatzeko baliabide guzti hauek inguru konkretu batetan kokatuta egongo dira, hau da, antzerki bat egongo da. Azkeneko atal hori, antzerkikoa, istorioaren ekintza nagusia bilduko du. Hasieran protagonista bat egongo da pailazoz jantzita, triste dagoena gauzak ez zaizkiolako ondo irteten. Denbora aurrera doan bitartean bere laguntzaileak ekintza desberdinak egingo dituzte, pailazoari erakusteko moduan. Lehenengo laguntzailea ateratzen da eta beste guztiak horrek egiten duena kopiatuko dute eta horrela guztiok aterako dira, bata bestearen atzetik. Aipatu beharra dago protagonista nagusia telebistako mandu bat edukiko duela eta laguntzaileak telebista antzeko baten barruan egongo direla. Horrela, ekintza batetik bestera aldatzeko orduan, protagonistak manduaren tekla bateri emango dio. Ekintzen arteko lotura prestatzeko orduan, esan bezala bakoitzak bere arloan zentratuko da, horretan ona delako; baita ere aipatu den bezala lotura zuzena egongo da ekintza batetik bestera, guztiak dutelako helburu berdina; triste dagoen pailazoari erakustea eta animatzea. Gainera, protagonistari animatzeaz aparte, talde lana ere sustatzen da, denek abiapuntu eta helmuga berdinak dutelako. Aipatu den moduan, ekintza desberdinak landuko ditugu, honako hauek izango dira; koreografia, hitz jokoa, zaldi txapelketa, magia jolasa, abestia ( bertsoa)

9


4. KLASEAN NOLA JARRIKO DUGU MARTXAN? Emanaldi hau inauterietan antzeztuko da. Horretarako urtarrilean prestatzen hasiko da. Emanaldiaren antzepenean klase osoak hartuko du parte, baina baita ere gurasoak eta irakasleak. Gurasoak publiko bezala joango dira bere seme-alabak ikusteko eta animatzeko. Irakasleek emanaldian ikasleei lagunduko diegu (adibidez musika jartzen) baina ez gara eszenatokian agertuko. Antzezpena klasean prestatuko dugu. Hasteko, irakasleek antolatuko dugu eta baita ere koreografia asmatuko dugu. Ikasleek materiala prestatuko dute eta antzezpena ikasiko dute ensailuak egiten. Prestaketan, gurasoen eginkizuna umeei materiala lortzen laguntzea da. Gure asmoa jarduera honekin, musika eta gorputz mugimendua lantzea da. Baita ere, antzeztoki batean eta jendeen aurrean praktikan jartzeari garrantsitzua deritzogu. Horrela lotsa kentzea eta besteen aurrean goputz mugimenduak adierazteko gai izatea helburu nagusienetarikoa da. Gehien bat landuko ditugun ikasgaia honako hauek dira: Plastika: Mozorro eta tresnen prestaketa. (astean 2 ordu). Musika: Abesti bat abestu eta dantzatu koreografia bat. Ensailuak musika klasean burutuko ditugu. (astean 2 ordu). Heziketa Fisikoa: Malabareak eta orekak egiten ikasiko dugu. Baita ere malabarreko espektakulua prestatuko da. (astean bi ordu). Euskera: Bertsoak eta hitz jokoak landuko ditugu. (astean lau ordu). Tutoretza: Ensailuak egiteko erabiliko dugu. (astean ordu bat).

10


4.1 Prestaketa 4.1.1 Faseak - 1ºFasea: Lanaren eta proiektuaren azalpena. Gurasoei informatzea eta bere laguntza eskatzea. (Tutoretzan) - 2ºFasea: Mozorroak eta malabarezko tresnak prestatu plastikako klasean. - 3ºFasea: Hitz jokoak eta bertsoak prestatu euskerako klasean. - 4ºFasea: Malabareak egiten ikastea eta malabareko espektakulua landu Heziketa Fisikoko orduan. - 5ºFasea: Koreografiak eta abestiak prestatu musikako klasean. - 6º Fasea: Bi ensailu orokorrak egingo ditugo antzeztoki bertan. (Tutoretzan) - 7ºFasea: Antzezpena familien aurrean.

11


4.1.2 Banaketa ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

1.- ASTEA

OSTEGUNA

OSTIRALA

-Proiektuaren azalpena.

-Mozorroak Plastika 2 ordu.

Tutoretza ordu 1. 2.- ASTEA

-Hitz jokoak

-Hitz jokoak

-Hitz jokoak

-Hitz jokoak

-Mozorroak

Euskara ordu 1.

Euskara ordu 1.

Euskara ordu 1.

Euskara ordu 1.

Plastika 2 ordu.

- Malabareak

- Koreografiak eta abestiak.

-Malabareak

- Koreografiak eta abestiak.

G.H. ordu 1.

G.H. ordu 1.

Musika ordu 1.

-Hitz jokoak Euskara ordu 1.

Musika ordu 1. - Birpaso Tutoretza ½ ordu.

3.- ASTEA

- Malabareak G.H. ordu 1.

- Koreografiak eta abestiak.

- Malabareak G.H. ordu 1.

Musika ordu 1.

- Koreografiak eta abestiak.

-Fondoak Plastika 2 ordu.

Musika ordu 1. - Birpaso Tutoretza ½ ordu.

4.- ASTEA

- Malabareak G.H. ordu 1.

- Koreografiak eta abestiak. Musika ordu 1.

- Malabareak G.H. ordu 1.

- Koreografiak eta abestiak.

-Fondoak Plastika 2 ordu.

Musika ordu 1. - Birpaso Tutoretza ½ ordu.

5.- ASTEA

-Entsailu arrunta

-Fondoak Plastika 2 ordu.

Tutoretza ordu 1. 6.- ASTEA

- Entsailu orokorra Tutoretza ordu 1.

-“Atzeratutako lana “ Plastika 2 ordu.

12


4.1.3 Denboralizazioa 6 aste ditugu gabonetako oporretatik emanaldiaren egunera arte (urtarrileko 10etik otsailaren 17-ra) proiektuaren azalpena lehenengo astean izango da, etorri bezain laster. Emanaldian egingo dituzten gauzak ikasteko lehen aipatutako irakasgaien aste bat erabiliko ditugu, musika eta G.H. izan ezik, zeinetan hiru aste hartuko ditugun, horietan ikasteko eta tutoretzan, ikasiz joaten direna, birpasatzuko dira. Bigarren fasea mozorroak egitea izango da, fase hau jarraia izango da, hau da 6 astetan zehar landuko dena; oso mozorro sinpleak izango dira, beraz, bi astetan zehar egingo ditugu (astean bi ordu), guztira lau ordutan, geroago taldeka jarriko ditugu eta fondoak egingo dituzte 3 astetan zehar, azkenengo astea errepasoari edo atzeratutako lanari ekingo diote. (beti tutoretzako orduak laguntza moduan izanik). Hirugarren fasea hitz joko eta bertsoena izango da, euskarazko irakasgaian astero lau ordu dituztenez aste bakarra hartuko da, 2. astea; bertan hitz jokoak ezagutu eta ikasiko dituzte hainbat jokuen bidez; dialogoari eta bertsoei begira guztion artean adostuko ditugu, gero ikasteko, eta esan dugunez, ikasitakoa tutoretzan birpasatuko da beraz, progresiboki emanaldian esan eta egin beharrekoa barneratuko dute.

Laugarren eta bosgarren faseak 3.arekin batera hasiko dira baina bi aste gehiago landuko dituzte (ordu gutxiago baitira), fase hauen lehenengo astea malabareen eta dantzen mugimenduak azaltzeko erabiliko dugu, gutxi-gora behera egin ditzaten, eta ikasleen barneratze-erritmoa ikusita hurrengo 2 asteak perfekzionamendurako erabiliko dira, beti tutoretzan landuz.

Seigarren fasea entsailuen fasea izango da, emanaldia baino lehen dauden azkenengo bi

astetan izango da eta tutoretzatan egingo da, horietako lehenengo

astean entsailu arruntak egingo dira, zeinetan dauden emanaldiaren lotura-akatsak

13


zuzenduko diren, azkenengo astean berriz, entsailu orokorra egingo da, eta dena ondo badoa 7. fase polit bat egingo da 6. aste horren amaieran.

4.1.4 Entsailuak Esan dugunez progresiboki ikasiko dituzte gauzak, euren klaseetan ikasten dutena bertan frogatuko dute, baina hala ere, tutoretzan birpasoa egingo da. Asteak aurrera joan ahala hobetuz joango dira, azkenengo bi astetan berriz, dena ondo menperatzen dutenean emanaldiaren loturak entsailatuko dira, bertan dauden akatsak zuzentzeko, behin eta berriro egingo dute menperatu arte, eta azken astean entsailu orokorra egingo da. Alabaina, bakoitzak egin beharrekoa etxean entsailatzea aholkatuko zaie, talde lana hobetzeko asmoz. 4.1.5 Giroa, eszenografia Telebista baten baruan gertatuko dira gertatu beharrekoak, zirku batean baleude bezala. 4.1.6 Atrezzoa Material sinple eta merkeekin egingo da; -

Koloretako zabor poltsak. Koloretako kartulinak. Koloretako lana. Gomak. Pegamentua. Artaziak. Margoak. Errotulkiak. Birziklatutako materialak...

Dena eskuz egingo dugu, fondoak barne, pailazo bakoitzak peluka eta soinekoa izango du; honek sormena lantzeko balioko du.

14


ESZENA

PERTSONAIAK

LEKUA

MATERIALA

MUSIKA

GAIA

1

Guztiok (batez ere pailasoa).

Antzeztoki nagusia

CD magikoa

EZ

Sarrera. Pailazo tristea

2

Guztiok

Antzeztoki nagusia

- Kasett - Musika

Koreografia

3

Guztiok

Antzeztoki nagusia

- Globoak - Arroza - Galtzak - Kolorezko paperak - Makila

BAI: Riki Riki (Pirritx eta Porrotx) BAI: - “Kosha nostra theme” (Snatch) - “Misirlou” (Pulp Fiction)

4

Guztiok

Antzeztoki nagusia

5

Guztiok

Antzeztoki nagusia

-Ahotsa, hitz jokoak -Aulkiak. -Soka -Kartak

6

Banaka

Antzeztoki nagusia

-Musika -Txirula

7

Guztiok

Antzeztoki nagusia

-Musika

ZER LANDU NAHI DUGU?

Malabareak

-

Interpretazioa Istorioaren zergatia - sarrera - mugimendua - erritmoa - oreka - koordinazioa Koordinazioa Kontzentrazioa Besoen trebetasuna

Hitz jokoak, zaldi txapelketa

-

Erritmoa Memoria Arreta

BAI: - Soinu efektuak - Musika intriga eta lasaitasuna adierazten duena

Magia jolasa

-

Irudimena Arreta

BAI: -Zorginak pirulina -

- Head and sould need… - Zorgina pirulina - Gazteizko martxa (txirula) - Bertsoa

-

Dantzatzen Soinua interpretatu Bertsoa egitean eta kantatzen Pultsoa eta azentua

Pailazo zoriontsuaAmaierako abestia

-

Bai: “Maite Zaitut”

-

-

Ikasi dugun guztia jarduera honekin

15


5 GIDOIA 5.1 Pertsonaiak -

Protagonista: Gorka Ramos

-

1. pailazoa: Sheila Quijada

-

2. pailazoa: Jon Rabadรกn

-

3. pailazoa: Janire Rekalde

-

4. pailazoa: Asier Vieites

5.2 Eszenen deskribapena 1. Eszenaren deskribapena: Pailazoa lur jota dago programa batera antzeztu delako eta ezertarako balio esan diotelako. Pailazoa oso triste dagoenean bi lagun agertzen dira eta haiekin joatera gonbidatzen dute haiek dakitena erakusteko. 2. Eszenaren deskribapena: Hirugarren jarduera honetan landu nahi duguna gorputzaren mugimendua da. Horretarako hainbat baliabidez baliatuko gara, musika eta gorputzaren mugimenduak landuz. Mugimendua egoteko ez da beharrezkoa musika egotea, baina kasu honetan kanta konkretu bat aukeratu dugu koreografia bat egiteko. Jarduera honetan gure pailazo koreografia bat egin ahal izateko antolatu dugu. Pailazoa oso triste dago, ezer ez dakiela egiten pentsatzen duelako. Baina egoera hori aldatuko da laguntzaile batek pasu batzuk erakutsiko dizkiolako berak ikas dezan. 16


Laguntzaile horrek erakutsiko dio hainbat mugimendu eta nola lotu daitezke musikarekin. Horretarako, Riki riki kanta erabiliko dugu. Hasiera batean laguntzaileak pasu batzuk erakutsiko dizkio lehen hezkuntzako ume batek egin ditzakeenak. Pailazoa oso pozik sentituko da pasu horiek irakasten hasten denean, eta azkenik biek dantza egingo dute. arinekoa. Horregatik, lehengo zatian mugimendo geldoak nabarmentzen dira, eta bigarrenean aldiz mugimendu arinak. 3. Eszenaren deskribapena: Eszena hau bi ataletan zatitzen da. Lehendabizi, pailazoek banan-banan protagonistari bigarren atalen erabiliko ditugun tresnak erakusten dizkiete. Bigarren zatian, protagonistari tresna ezberdinen erabilera erakusten diete eta bera ondo egiten saiatzen da. Zenbait tresnekin zeozer egiten lortzen du eta guztion laguntzarekin, malabarismoko espektakulu bat egiten lortzen du. Atal bakoitzak bere musika dauka. Lehengo atalean entzuten den abestia erritmo astirakoa izanez, eta berriz, bigarrengo atalekoa erritmo arinekoa. Horregatik, lehengo zatian mugimendu geldoak nabarmentzen dira, eta bigarrenean aldiz mugimendu arinak.

4. Eszenaren deskribapena: Eszena honek bi atal izango ditu. Lehenengoan, laguntzaile bakoitzak hitz joko bat esaten saiatuko da eta, ondoren, laguntzaileak pailazo protagonistari ere aho korapilo bat emango dio. Esfortzua eginez, azkenean pailazoak lortuko du arrakastaz esaldia erraten, erritmoa eta arreta landuz. Bigarren atalan, joku erritmiko bat egingo da: zaldi txapelketa. Jolas hau oso erreza da umeentzat egiteko. Gure hanketan mota ezberdinetako kolpeak emanez, zaldi txapelketa bat egingo dugu. Laguntzaileak taldea gidatuko du. 17


5. Eszenaren deskribapena: Atal honetan protagonista hainbat magia jolasen aurrean aurkituko da, laguntzaileak protagonistari magiazko truko bat egiten erakusteko; kartak,sokak, pajitak, edalontziak ‌ erabiliko ditu. Eszena hau sailkatuta egongo da, hau da, hasieran laguntzaileekin batera protagonista magia jolasa ikusiko du, ondoren zailtasunak gaindituz protagonista bera egingo du ikasitako ariketa. 6. Eszenaren deskribapena: Behin pailazo bakoitzak bere atala azaltzen duenean, bakoitzak ikasi dugu gauza berri bat aurkeztu dugu, hala nola, ezaugarri desberdinak aipatuko dira; Flauta, bertsoa, kantak, pultsoa eta azentua. Horrela adieraziko diogu protagonistari ikasi dugun guztia. 7. Eszenaren deskribapena: Azken egoera honetan aurrekoetan ikasitakoa martxan jarriko dugu. Kanta konkretu bat aukeratu dugu, Maite Zaitut (Pirritx eta Porrotx), eta bakoitzak bere jardueran erakutsitakoa egingo du. Pailaso nagusia oso pozik egongo da, azkenean hainbat gauza egiten ikasi dituelako, eta aukera gehiago izango dituelako zirkuan lan egin ahal izateko.

5.3 Loturak Hainbat eszena mota agertzen dira lehen adierazitako koadroan, eta hauek ondo adierazita egoteko lotura egokia egon behar da beraien artean. Ez da egongo juntagailu berezirik, hau da, eszena batetik bestera bai pertsonaien nahiz material aldaketa egongo da. Beraz, eszena batetik bestera movie marker informatikako programarekin efektu berezi batzuk eginez pasatuko dugu.

18


6 JUSTIFIKAZIOA Horrelako emanaldi batek abantaila ugari ekarri ahal dizkio ikas komunitateari, baita gizarteari ere. Ikasleriari dagokionez, proiektu honen bidez, musika ezagutzak transmititu ez ezik, (erritmoa, soinuak, denboraren antolaketa…) beste hainbat ikasgai ere ukitzen dira: plastika, atrezoa eta eszenografia egiteko; euskara edo hizkuntza, hitz jokoak eta bertsoak egiteko; heziketa fisikoa, gorputz mugimendua lantzeko… Horrela, kurtsoaren ikasgaien arteko loturak sortuko dira, eta ikasitakoa praktikan jartzeko momentua helduko da. Ikasgai esanguratsuak eta aberasgarriak direla pentsatuko dute umeek, zeren haien arteko erlazioak nabarituko dira. Hauek, proiektu zein entretenigarri zein didaktiko batean kompromezua hartuko dute, aldi berean beren heldutasuna

aurrera

eramanez.

Hortaz,

gure

proposamen

honek

zikloko

konpetentziekin eta kurtsoko helburuekin harreman handia izango du. Goazen Curriculumaren aspektu batzuk gogoratzera! ‘’– Ekoizpen-alderdia: irudien, musikaren, mugimenduaren... bitartez, adieraztea, sortzea, komunikatzea... – Alderdi erreflexiboa edo kritikoa, produktu estetikoen erabiltzaile garenez: artearen eremutzat hartzen den inguruneko edo ingurune horretatik kanpoko ikusizko kulturaren eta musika-kulturaren produktuak ikustea, entzutea, aztertzea, interpretatzea, probatzea, gozatzea, sentitzea, ulertzea...’’ (http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r432459/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculu m_berria/eu_5495/adjuntos/iv_eranskina_02_artea.pdf -> 97/2010 Dekretua, IV. Eranskina)

Horretaz aparte, proiektu honi esker gure ikasleek giza balore asko ere barneratu ahal dituzte; elkartasuna, talde lana, errespetua, ardura, autonomia, talde lana edo laguntasuna, besteak beste. Gainera, lan honek ume guztiak elkarlanean aritzeko aukera ona da, integrazioa eta lankidetza sustatuz. Bestalde, ikasleak ez dira bakarrik egongo eginkizun konplexu honetan. Irakasleen eta gurasoen partea ere funtsezkoa izango da. Alde batetik, irakasleek umeei proiektua 19


egiteko jarraibideak eman behar dizkiete, beren lana kontrolatu eta ebaluatzen duten bitartean. Hala ere, umeei askatasun pixka bat eman behar diegu, beren sormena eta autonomia lantzeko. Kurtso honetako irakasle guztien arteko koordinazioa funtsezkoa da lan aberasgarri hau lortzeko. Bestetik, gurasoek, etxetik, laguntza eta euskarria eman behar diete haien seme-alabei, eta bultzatu egin behar diete ondo lan egiteko, hauek motibatzeko. Oso garrantzitsua da talde bateratu eta motibatu bat lortzen saiatzea, gure helburuak bete nahi baditugu.

20


7 EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK Gure ikasleek guk jarritako helburuak lortu dituzten ala ez jakiteko, ikasleak ebaluatu behar ditugu. Ebaluazioa egiteko, gure ikasleengan zentratuko gara, eta ez beren emaitzetan, hau da, azkenean egingo dituzten errepresentazioari garrantzia handiago eman beharrean, prestakuntzaren denboraldi honetan izango duten garapena ebaluatuko dugu; beraz, ezinbestekoa iruditzen zaigu umeak hasieratik ezagutzea, hots, zeintzuk diren haien abileziak, trebetasunak, beldurrak.. haien garapen prozesua aztertzeko. Hortaz, gure ebaluazioa egiteko jarduerako lehengo momentutik amaitu arte zentratutako gara. Horrekin batera esan dezakegu abiatuko garela haien lorpenetan, zailtasunetan, kezketan‌ Puntu honetan zentratu nahi dugu gure klasean arreta berezia eskatzen duen ume batek dagoela eta bere ebaluaketa desberdina izango dela. Horregatik arreta gehiago jarriko dugu ume honengan.

7.1 Zuzenketak bitartean Lehen aipatu dugun bezala, emanaldi hau hasieratik hartuko dugu kontuan ebaluatzeko. Jarduera berezi honetan hainbat trebetasunak landu nahi ditugu, eta banan banan ebaluatzeko irizpide desberdinak erabiliko ditugu. Emanaldi hau jarduera desberdinaz osatuta dago, eta bakoitzak irakasgai batean jorratuko dugu. Irakasgai bakoitzean landutako kontzeptuak irakasgaiako azken emaitza kontuan hartuko da. Ahal den neurrian hiperaktibitatea duen umeari ebaluaketa sakonagoa egingo diegu, horretarako, berak izango duen garapenengan zentratuko gara, eta inoiz baloratuko dugu bere aurrerapena beste klaseko ikasleekin, egoera desberdina baitu. Beraz, bere ebaluaketa oso pertsonala izango da.

21


7.2 Amaierako zuzenketa Prozesua izango da ebaluatuko duguna, eta hori ebaluatzen joango gara, dena den, emanaldiaren egunean egingo den errepresentaziotaz hausnarketa bat egingo dugu eta hortik ondorioak aterako ditugu. Azken emaitza, azterketak, ikasketaprozesua, partze-hartzea, komunikazioa, ikasitako hainbat elementu baloratuko ditugu nota jartzean. Gainera, emanaldi honetan zerikusiria daukaten hainbat irakasgaiek , irakasgai bakoitzaren ehuneko hamarra azken emaitzari gehituko diogu.

22


8 BIDEOA EGIN ETA GERO Aipatzekoa da, emanaldiaren bideoa egin eta gero hainbat oztopoekin topo egin dugula. Alde batetik nahiz eta gidoia eginda eta prestatuta eduki grabatzeko ordua iritsi denean hainbat gauza aldatu behar izan ditugu, eta horrek arazo ugari sorta ditu. dekoratuari dagokionez, hainbat argazki inprimitu ditugu gure gaiarekin zerikuia dutenak (pailazoak, umeak.. Baina, espazioa grabatzeko banatu dugunean, oso txikia geratu zaigula konturatu gara. Beraz, koloretako orriak erabili ditugu hutsune horiek betetzeko. Izan ere, gelaren akustika ez da oso ona izan eta ahaleginak egin izan behar ditugu gure ahotsak grabatzeko orduan egoera argi batean ulertzeko. Erabili ditugun materialak gure kontu lortu ditugu, bakoitzak gauza batzuk etxetik ekartzen, eta behar izan duguna erosi egin dugu, batez ere, dekoratu egiteko materialak (zeloa, pegamentoa, koloretako orriak‌) Bestalde, ez ginen konturatu mozorroa diseinatzean mugitzen garenean soinu desberdinak ateratzen direla, eta hori oztopo handia izan da. Kontuz ibili behar izan dugu soinu handia ez egiteko, horrek grabaketa asko oztopatzen baitu. Emanaldia hau grabatzeko bi eszenatoki besterik ez dugu erabili. Eszenatoki printzipala 17.gela izan da, eta bestalde, komunean eszena txiki bat ere grabatu dugu. Hor grabatu ahal izateko, giltza eta baimena eskatu behar izan dugu. Izan ere, nahiz eta gelako ordenagailuak erabili ezin den, ordenagailua gordetzen den armairuan irekita zegoenez, aukera erabili dugu eta klaseko ordenagailuarekin lan egin dugu. Horrek asko lagundu digu, batez ere, kantak jartzeko, edo bideoaren mozketak egiteko (movi marker programa erabiliz).

23


8.1 Gu eta umeen arteko desberdintasunak Guk egindako emanaldia 5 pertsonen artean burututa dago, eta argi dago lehen hezkuntzako gela batean egin ahal izateko moldatu egin beharko genukeela. Umeen kopurua kontuan hartu beharko genuke, eta agian kopuruaren arabera jarduera gehiago prestatu ahal izango genituzke. Horrela, ikasle guztiek parte hartuko lukete eta emanaldia aberasgarriagoa izango litzateke. Emanaldi hau egiteko, izan ditugun baliabideak oso urriak izan dira. Esate baterako, gela ez da lekurik aproposena horrelako emanaldi bat grabatzeko. Beraz, kontuan hartuz Lehen Hezkuntzako emanaldia denez, askoz aberasgarriago izango litzatekeela areto nagusian egitea. Horrela aretoko akustika hobea izango litzateke. Akustika ez ezik, beste baliabide batzuk ere hobeak izango lirateke, (ahotsak, iluminazioa, mikrofonoak‌)

8.2 Zein garrantzia duen soinuak gure emanaldian Gure emanaldian hainbat baliabide erabili ditugu gaiarekin lotura dituztenak. Horretako dekoratua oso koloretsua izan da eta horrekin lortu nahi duguna umeen arreta piztea da. Gure emanaldiaren elementu nagusiak asmatutako Riki Riki koreografia izan da, eta horrekin batera azkenean egin dugun abestia. Erabili ditugun kantak oso ezagunak dira eta asmatutako koreografia ez dira oso zailak izan. Gure emanaldiaren osoan hiru kanta erabili ditugu eta bakoitzak gauza bat adierazi nahi du. Lehenengo kanta “Pailasoa� adierazten du tristura, eta hori erabili dugu lehenengo eszena egiteko. Denboraren poderioz, pailazoa alaitzen joan da, eta horrek musika alaiagoa eskatzen du. Beraz, azkeneko eszena egiteko oso ospetsua den kanta bat erabili dugu “Maite Zaitut� Pirritx eta Porrotxena.

24


9 HAUSNARKETA Lan honetan zehar

jasotako edukiak nabariak izan dira, batez ere maila

akademiko zein praktikoan. Alde batetik, taldean lan egiteko aukera aproposa izan da, batez ere bakoitzak bere ekarpen propioak izan dituelako eta horrela lanaren aberastasuna handitu egin da. Horrela, guztiok zerbait ikasi dugu gure lankideetatik. Bestetik, maila praktikoan, jasotako informazioa oso aberatsa izan da, hots, bideoa grabatzerako orduan, landutako jolas guztiak baliagarriak izan dira gaur egungo klaseetan erabiltzeko, horrela umeak daukaten oztopoak gainditu zein abilitateak aprobetxatu ahal izango dugu. Aspektu garrantzitsua izan da azkeneko bideoaren grabaketa, normalean egiten ez duguna egin behar izan dugu, hau da, informazioa nahiz eta paper zorroan jaso, modu praktikoan ere egin behar izan dugu. Honen bidez, ikusten da ia nolako arazoak izan ahal diren proposatutako ariketak martxan jartzerako orduak. Orduan, nahiz eta lan gehiago suposatzen duen, bideoari ezker, ariketen arazoak ikusiko dira eta modu ulergarriago batean azalduko dira, beraz ariketa ulertzerako orduan agertzen diren oztopoak gaindituko dira. Honek esan nahi du, nahiz eta bideoa lanaren barruan sartuta egongo den, etorkizunean modu didaktiko hau martxan jartzeak, erabilgarria izan ahal daitekeela, umeak ariketak errazago uler dezaten. Bukatzeko, lan honetan alde guztiak jorratzen dira, hau da, hasierako informazioaren bilaketa egon da, non aspektu asko agertu diren. Ondoren aspektu hauek finkatu dira eta guk proposatutako alde praktikoarekin loturak bilatu dira. Jarraitzeko, aspektu horien eta proposatutako ariketen nahasketa praktikan jarri ditugu, bideoaren grabaketaren atalean. Amaitzeko, lan guzti hau aurkeztu egingo dugu. Beraz, lan honetan alde guztiak jorratzen dira.

25


10 AUTOEBALUAKETA Lan Idatzia Lehenengo bileran zer egin eta nola burutu adostatu genuen. Denok pailazo tristearen istorioa egitea erabaki genuenean, atalak banandu genituen. Hau guztia erabakitzerakoan, ez zen sortu arazo larriegi, baizik eta, iritzi desberdinak. Azkenean, taldekideen iritzi guztiak kontutan hartuta lana hobetu egin zen. Bakoitzak bere atala burutzerakoan, zenbait zalantzak sortu zitzaizkigun. Batzuk ez genekien nola lotu gure atala bestekoarekin. Klasean hitz egiten, lana hobetuz joan zen eta dena zehaztu genuen. Lana idatzia egiterakoan ez dugu izan arazo askorik, baizik eta zenbait zalantza. Zalantza hauek gure artean konpondu genituen. Orokorrean, ondo lan egin dugula deritzogu eta, bereziki gure artean lagundu garela uste dugu. Ez du bakoitzak bere lana egin, baizik eta, lan berdin bateko atalak. Bideoa Bideoa burutzeko, lehenik eta behin, beharko genituen materialak adostatu genituen. Denon artean; mozorroak, malabarezko pilotak eta kariokak egin genituen. Hori momentu oso ona izan zen denok oso prest eta langile geundelako. Lanak ez idatziak egiten genuen lehenetariko aldia zen eta hori oso gogotsu jarri zigun. Ez genuen izan bestelako arazorik. Bideoa grabatzeko orduan, zenbait arazo sortu zitzaizkigun. Bideo bat egiten genuen lehengo aldia zen. Arazoak honako hauek ziren; planotik ateratzea, kameran ahotsak ondo ez entzutea, gu okertzea eta, azkenik,uste genuen eran ez geratzea. Arazo hauei irtenbidea emateko denok gure iritzia eman genuen eta bi iritzi desberdin bagenitu, biak frogatzen genituen ea zeinek geratzen zen hobeto. Oso ondo egin dugu lan guztiak batera, bereziki besteen iritziak errespetatu ditugulako eta, norbaitek akats bat zuenean urduri jarri ez garelako.

26


11 ANEXOAK -

1. Eszena o ZIRKUKO NAGUSIA: Sentitzen dugu “pailazo�, baina uste dugu ez zarela zirku honetan egoteko gai, ez zara batere ona egiten duzun ezertan, ez duzu balio... o PAILAZOA (etxera doa oso triste, bere buruarekin hitz egiten): oso txarra naiz... zergatik ez ote da egongo pailazo on bat izaten irakatsiko nauen norbait! o LAGUNAK (etxeko telebistan agertzen dira): TOK TOK! (pantaila joz). o PAILAZOA: (ikara aurpegia jarriz) Ze demontre? o LAGUNAK: Aizu! Esan duzu ez dagoela zu irakatsiko zaituen inor? Zatoz hona barrura eta ikusiko duzu zenbat ikasiko duzun! o PAILAZOA: benetan lagunduko nauzuela? Oso txarra naiz... o LAGUNAK: bene-benetan! Zatoz hona ondo pasatzera!

-

2. Eszena RIKI RIKI KOREOGRAFIA o Musika hasten denean partaide guztiak zutik eta V bat eginez jarriko gara. o 1.pausua: besoak aurrera eta atzera o 2.pausua: besoak gora eta behera o 3.pausua: buelta oso bat o 4.pausua: dardara egongo bagina bezela

27


o 5. pausua: esponja bat hartzen dugu eta xaboitzen hasten gara o 6.pasua: gorputza igurtzen dugu batez ere zilborra eta titiak o 7.pausua: buelta ematen dugu eta ipurdia erakusten mugitzen dugu o 8.pausua: oinatik bururaino pasatzen adierazten dugu eskuekin o 9pausua: eskuekin alde batera eta bestera, “ez dagoela txarto� adierazten dugu. o Koreografia hau 2 aldiz errepikatzen da. Mugimendu guztiak egiten ari garen bitartean, mugitzea alde batera eta bestera oinarrizko pausua izango da.

-

3. Eszena

Lehengo zatian pailazo tristea ontzian dauden tresnak banan-banan aztertzen ditu. Musika motela entzuten da. Asier pailazoa sartzen da. ASIER: Kaixo Gorka, dantzatzen ikasi duzu? PAILAZO TRISTEA: Bai. ASIER: Ba, orain malabarrak egiten erakutsiko dizugu. Etorri lagunok! Denon artean malabarrak egiten ditugu. Asier eta Gorka: pilotak, Sheila eta Janire: Kariokak eta Jon makila batekin oreka mantendu. Lekuz aldatzen goaz denok lehengo planoan ager dadila.

28


-

4. Eszena

ZALDI TXAPELKETA Partaide guztiak zirkulu batean belaunikatu behar dira. Animatzaile batek mugimendu ezberdinak esaten ditu, erritmo bat jarraituz. Mugimenduak: -

Lauhazka: hanketan eskuekin kolpekatzea (mugimendu nagusia)

-

Hesia: eskuak elkartzen ditugu (zaldien kaskoak bezala) eta besoak tolestuta altxatzen ditugu, zaldiaren aurrerako hankek hesi bat saltatzen duten moduan.

-

Putzua: esku-azpia ahoan jartzen dugu eta uraren zipriztinen soinuak egiten ditugu.

-

Tunela: enborra tolesten dugu, eta geure burua estaltzen dugu gure besoekin.

-

Kurba: ezkerrera edo eskuinera mugitzen gara, kideen gainean.

-

Publikoa: txistuak eta txaloak.

Lasterketa helmugara iristeko emozioarekin bukatzen da. Animatzaileak zirkuluaren erdira botatzen du bere burua, eta beste partaideak bere gainean botatzen dira.

29


KORAPILOAK 1. Axala-maxala mantalin,

2. Tza, tza, tza pasatzen dut erratza.

kipula-tipula kattalin,

Tze, tze, tze

kixkiti-kaxka kaxkatero,

gela nago garbitzen.

tortila-mortila kozinero.

Tzi, tzi, tzi

Mistika-mastika 単am

mantala dut jantzi.

ogia, tortila, pastela...jan

Tzo, tzo, tzo

zarrat eta zurrut

Zikindu nintzen atzo.

parrat eta purrut!

Tzu, tzu, tzu dantzan tzun pan tzun!

3. Kokomiko, kokomiko, geldirik hor, mutiko. Kokomiko, kokomiko hondatuta betiko!

5.

Txokolo mokolo txingo txingola mingola txango txankala mankala zart

4. Kamamila,

zankulu zinkulu zirt!

mantzanila, mendian gabiltza bila eta bila. Hara hemen zerbait biribil-biribila! Zer ote da? Zer ote da? Behi baten kaka pila!

30


-

5. Eszena MAGIA JOLASAK Laguntzailek jolasak azalduko dizkiote protagonistari, horrela pailazoa truko

berriak ikasiko ditu eta pozik jarriko da; honako hauek dira martxan jarriko ditugun jolasak. Gomaren jolasa: Ikusmen efektu bat izango da, non goma atzamarrak inolako arazorik gabe zeharkatzen duen.

21 karten trukoa: Protagonista karta bat aukeratuko du, laguntzaileak karta hori asmatzen saiatuko da hainbat galderen bidez. Gainera kartak 3 multzo desberdinetan bananduko ditu.

Beraz, honekin umearen imajinazioa landuko dugu, eta horrela ikasleari beste mundu zoragarri batean murgiltzeko aukera emango diogu. -

6. Eszena: Esan bezala atal honetan laguntzaile bakoitzak ikasi duena aurkeztuko du. SHEILA: flauta jotzen ( Gasteizko martxa) JON: ume jolasak (head and shoulders knees and toes) ASIER: pultsoa eta azentua (sorgina pirulina) JANIRE: bertsoa Pentsatzen egon gara Zuri irakastea Jarduera desberdinez Pozik izatea

31


Gure pailazo Gorka Alaitu egin da Asko ikasi in du Gurekin batera Ilusio bakarra Zirkuan sartzea Ikasitako dena Martxan jarriko da -

7. Eszena Azken eszena honetan denok batera abesti bat kantatuko dugu,

aukeratutako abestia Maite Zaitut (Pirritx eta Porrotx) izango da. Kantatzen dugun bitartean koreografia errez bat egingo dugu.

32


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.