7.HITZBERRI

Page 1

JASO IKASTOLA

Iruñeko Jaso Ikastola

LH 6. B

LH 6. B

ASTEKARIA

7. alea 13-01-28

Lehen gizakiak

ASIER RIESGO

Badyg probak

Lapurretak Jason

Osasuna fundazioa Jaso albistea Jaso albistea Jaso albistea 7. ALEA Erreportajea Elkarrizketa

2 3 4 5-6 7

Iritzia Eskul/Jolasa/Errez Komikia Ba al zenekien?

8 9 10-11 12

Horrela esan… Gomendioa

13 14

Bitxikeria Lehiaketa

15 16

1


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

JASO ALBISTEA

Lehen Gizakiak Jason LH 1.B-ko ikasleek lehen gizakiei buruzko antzerki bat egin zuten bere gelan. Lehen esan dizuedan bezala, LH 1.B-ko ikasleek, antzerki bat egin zuten bere gelan otsailaren 5ean lehen gizakiei buruz. Antzerkia, beren irakasleak, hau da, Kontxi Atxak, prestatu zuen mutiko eta neskekin. Txanelan orain, lehen gizakien gaia ikasten ari direnez prestatu zuten antzerkia. Ikasleek esan digutenez, gidoia, jantziak, antzezlekua ‌ guzti guztia, gelan egin dute eta nire ustez, oso ongi egin dituzte lan guztiak. Protagonistek hau da ikasleek, esan digute lan hau gustura eta alai egin dutela. Antzerkian, ehiztariak, oreinak, dantzariak eta presentatzaileak egon ziren. Ni, han egon nintzen eta ziurtatzen dizuet oso ongi egin zutela guztiek. Horretarako, gela horretako ikaskide bati, elkarrizketa motz bat egin genion: A: Ni ( Ander ) I: Iratxe ( elkarrizketatua ) A: Nola deitzen da egin duzuen antzerkia? I: Urki-urki deitzen da. A: Zeri buruzkoa da egin duzuen antzerkia? I: Lehen gizakien antzerkikoa. A: Bukatzeko, ze pertsonaia antzeztu duzu zuk? I: Lehen gizakiaren pertsonaia.

Kobazulo Bat Jason LH 1.B-ko ikasleek berriro ere, lehen gizakien kobazulo bat egin dute. LH 1.B-ko ikasleek, 1. Zikloko pasilloan, Lehen gizakien kobazulo bat egin eta jarri dute. Lan honetan ikusten den bezala, lehen gizakiak lantzen ari dira. Kobazuloa, duela aste bat gutxi gorabehera jarri zuten pasilloan.

Barrutik, kartoiez egina dago baina kanporik, “paper� mota batez estalia dago. Kobazuloaren barruan beraiek margotutako lehen gizakiak daude. Lan guztiaren emaitza oso polita geratzen da eta pasilloa alaitzen du, nire ustez.

7. ALEA

2


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

JASO ALBISTEA

JASO ALBISTEA Badyg probak: Lehengo asteartean eta aste honetako asteartean Badyg izeneko proba batzuk egiten ari zaizkigu 6.mailakooi. Eta hauek dira galdetu dizkiguten probak; ·(Analogías Verbales) ·(Series Numéricas) ·(Matrices de Figuras) ·(Completar Oraciones) ·(Problemas Numericos) ·(Encajar figuras) Galdera hauekin nahi dute gure adimena neurtu. Jantokian egin genuen, mahai bakoitzean bi esertzen ziren baina bakoitza izkin batean ez kopiatzeko, Badyg probak bakarka egiteko dira. Egiterakoan proba bakoitzak denbora bat dauka, luzeek 7 min eta motzek 5 min irauten dute. Irakaslea joaten da esaten zenbat denbora falta zaigun, proba guztiak 32 galdera ditu eta 6 edo 7 proba daude. Proba horiek bukatu ondoren 15 min inguru uzten digute patioan jolasteko urduritasun hori kentzeko.

Odola: Ostegunean Evaren ama etorri zen 6. mailakoei erakustera odolaren funtzionamendua, ze motatako odola dugun... Hainbat odol mota daude: A, B, AB eta 0, 0 negatiboak balio du odol mota guztietarako, A negatibo, A positibo, B negatibo, B positibo, AB positibo, AB negatibo eta 0 positiborako eta 0 negatibo izatearen ordez beste odol mota guztiek bakarrik bere odol mota sartzen uzten dute baina beste odol mota bat sartzen baduzu zure gorputzean bi odol motak borrokatzen hasiko dira. Gure irakasleek esan zuten izen batzuk eta tokatu zitzaionari berak nahi bazuen Evaren amak pintxazo bat egiten zion atzamarrean. Evaren amak zekienean ze odol motatakoak ginen guri esaten zigun baina hau ez zion ikasle guztiei egin, 4 pertsonari bakarrik. Ziztada horrek zainetan (benak) egiten da, guri hatzetan egin zigun baina ere gorputzeko beste atal batzuetan egin daiteke adibidez (ukondoan, buruan, oinean...) Areto nagusian egin zen eta 10:00-tik 11:00-taraino gutxi gorabehera iraun zuen.

7. ALEA

3


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

JASO ALBISTEA

Lehengo larunbat gauean ikastolan lapurtu zuten. Beheko liburutegian kristal bat apurtu zuten eta haur Hezkuntzako atea apurtu egin zuten. Beheko liburutegiko kristala harri handi batekin apurtu zuten, indar asko hartu eta botatzean zati askotan apurtu zen eta lurrean hau da mahien ondoan hiru zatitan banatuta zeuden harriak. Haur Hezkuntzako atea, estolda batekin apurtu zuten. Ez daukate susmagarririk baina hori ikusi zutenean poliziari azkar-azkar deitu zioten. Elenari elkarrizketa bat egitea lortu dugu eta telebistan agertuko da. Baina hau ez da hemen bakarrik gertatu, Alaitz institutuan gauza bera gertatu zen

zuten

Osasunako jokalariak, (Eki, Asier Riesgo eta Oier), ostegun 21-ean Jaso Ikastolara etorri ziren. Osasuna fundazioak antolatutako proiektua da. Miguel Artxanko Jasoko lehendakaria izan zen eta horregatik etorri dira. Ekartzen bazenuen Lakturaleko sei kaxako pakete bat, Osasuna- Athleti Bilbao partidurako bi sarrera ematen zizuten, bat infantila eta beste bat helduentzat. Gela gorritxoaren proiektuarekin Osasuna fundazioaren kamiseta bat oparitu egiten zuten.

7. ALEA

4


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Iruñeko Sanferminak Iruñeko jai nagusiak dira, mundu osoan zehar ospetsuak. Uztailaren 6tik 14ra ospatzen dira gaur egun Iruñeko Sanferminak. Duela 400 urte baino gehiagotik hona egiten da horrela, 1591an, eguraldi kaskarra zela eta, hasierako data, urrikoa alegia, uztailera aldatzea erabaki zutenetik. Sanferminak Uztailaren 6an, eguerdiko 12etan, hasten dira urtero, Iruñeko udaletxeko balkoitik txupinazoa jaurtitzearekin batera. Ekitaldi hau oso jendetsua izaten da. Entzierroak festen muina eta ekitaldirik ezagunena dira. Goizeko 8etan abiatzen dira eta hauxe da ohiko ibilbidea: Santo Domingoko aldapa, Udaletxe plaza, Mercaderes kalea, Estafeta kalea, Telefonicako tartea eta zezen plaza. Jaiak Uztailaren 14an amaitzen dira, "Gaixoa ni" edo "Pobre de mí" tradizionala abestuz. Ernest Hemingway idazle ezagunak, The Sun Also Rises eleberriaren bitartez, mundu osoan ezagutarazi zituen Sanferminak, herrialde anglosaxoietan batez ere. Fermin Santua Kristau tradizioaren arabera Fermin Amienskoa, batez ere San Fermin santu izenaz ezaguna, (Iruñea, 272 - Amiens, 303ko irailaren 25a) misiolari kristaua izan zen. Amiensko lehen gotzaina. 31 urte zituela burua moztu zioten. Ezaugarriak Entzierroa Sakontzeko, irakurri: Iruñeko entzierroa Entzierroa goizero ospatzen den ekitaldia da. Bertan arratsaldean zezenketan parte hartuko duten zezenak euren lo-lekutik zezen plazara eramaten dira. Goizero 8:00etan hasten da zuziri batekin. Santo Domingo aldapa igo ondoren Udaletxeko plazatik pasa eta Merkatari kalea zeharkatzen dute. Honen bukaerara heldu aurretik Estafeta kalea hartzen dute bihurgune bat egiten. Kale hau bukatuta Telefonica-ko zatia egiten dute ahalik eta zezen plazara sartu arte. Guztira 825 metroko ibilbidea da.

Gizakien entzierroa 2002 urteaz geroztik uztailaren 5ean urtero-urtero, PETA (People for the Ethical Treatment of Animals, Animalienganako Tratu Etikoaren Aldekoak) erakundeak lasterraldi ezin orijinalagoa antolatzen du betiko entzierroaren ibilbidean barrena, uztailaren 7tik 14a bitarte goizeko zortzietan egiten den horren ibilbide berean.

7. ALEA

5


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Entzierroaren aurkako entzierroa da, zeina giza gozamen hutserako animalien erabilpenaren kontrako errebindikazio bilakatzen baita. Entzierro honetan parte-hartzaileak biluzik joaten direla da deigarriena, edo ia biluzik. Larru gorritan edo kasik. Gauza dibertigarria, jai girokoa eta baketsua denez gero, ospakizunak Gobernuaren Ordezkaritzaren baimen eta guzti izaten du. Telebista eta egunkarietako azaletan agertzea lortu dute maiz, Iru単ean ez baita askotan ikusten gizon eta emakume biluziz osaturiko saldoa karriketan gora eta behera korrika. Gutxika-gutxika zaleak batu dituzte, 2002an 20 lagun ziren eta egun ehunka dira partehartzaileak, izan ere. Ekintza honek Iru単ean tradizio bitxi bihurtzeko bidea darama eta batek daki ez ote den agertuko, egunen batean, hiriko festen egitarau ofizialean. Uztailaren 15eko entzierroa Festak ofizialki uztailaren 14an bukatzen dira, baina 15ean ere bada festa, eta bada festa ahal den guztia, entzierro eta guzti, luza dadin ahal duen guztia egiten duena. Uztailaren 15eko entzierroak Billabesaren Entzierro gogoangarrian du jatorria, 1985ean egiten hasi zena. Iru単ean hiri-autobusei deitzen zaie billabesa (Villavesa), eta uztailaren 15ean, horrezkero festa ofiziala akiturik zegoela, Santo Domingo aldapan gora zihoan autobusak ohiko zezen saldoa ordezkatzen zueneko lasterraldia zen billabesaren entzierroa. Entzierro hau bestearen pareko zeremoniarekin egiten zen. Santuari abesten zitzaion (botila batez ordezkatuta), piztia zirikatzea debekaturik zegoen, e.a. Ezarririko ordenari egiten zitzaion txantxa zen. Eta ezarririko ordenari, jakina, ez zitzaion halakorik gustatzen eta, beraz, bere eskuan zegoen guztia egin zuen "billabesaren entzierroa" pikutara joan zedin. Denbora dezente joana da zortzietako billabesa kendu zutenetik, baina berdin zion; azokara igotzen zen banaketarako furgoneta bat erabili ohi zen, edota Santo Domingo karrikan gora egiten zuen edozein ibilgailu. 2012an bizikleta baten aurrean egin zen delako entzierroa, polizien presentziarekin. Hauek eragozteari ekin, istiluak gertatu eta are bost lagun atxilotu zituen poliziak, ibilgailuen trafikoa oztopatzen ari omen zirela-eta. Ordu gutxira libre utzi zituzten.

7. ALEA

6


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Elkarrizketa

I: Itziar

J:Javi

A: Asier Riesgo

I: Kaixo, Asier! Eskerrik asko galderak erantzun nahi izateagatik. Orain zure futbol karrerari buruz hiru galdera egingo dizkizugu. I: Lehenengoa: Zenbat urte daramatzazu futbolean jokatzen lehenengo eta bigarren mailan? A: Bigarren mailan 18 urterekin hasi nintzen eta orain arte 11 urte. J: Badakigu Errealan eta Osasunan jokatu duzula, beste ekiporen batean jokatu duzu? A: 11 urtekin hasi nintzen “Errealean” 18 urteetaraino eta 2 urte egon nintzen “Eibarren” zeditua. Errealean beste 4 eta urte bete “Recreatibo de Huelvan”. Hortik aurrera “Errealean eta Osasunan”. J: Ze oroitzapen dituzu zure debutetik? A: Hori zen nire ilusio handiena momentu horretan, ilusio handia, baina aldi berean nerbio handiak. J: Atezaina zarela dakigunez, atezainen gaineko galdera batzuk. I: Zure ustez, nor da atezainik hoberena historian zehar? A: Arkonada uste dut izan dela erreferentzia handia delako niretzat. J: Zure entrenamenduari buruz galdera bat egingo dizugu. Modu laburrean azaldu, nolakoak dira zure entrenamenduak? A: Lehenengo gosaldu egiten dugu, geroago entrenamendua hasten dugu atezainen entrenatzailearekin. Eta gero talde osoarekin sartzen gara eta norbaitek masajea baldin behar du eman egiten diote. J: Orain galdera pertsonal bat egingo dizugu. I: Nola moldatzen zara Osasunako jokalariekin? A: Oso ondo, anbiente ona eta harreman ona daukagu gure artean. J: Orain zure iraganari buruzko galdera bat. Zer asmo duzu jokalaria izaten bukatzen duzunean? A: Ez dakit zer egingo dudan, baina zerbait egingo dudala seguru nago. J: Errealean jokatu zenuenez galdera bat egin behar dizugu. Telebista eta egunkarietan agertu da, Errealeko jokalari batzuk dopatu egiten zirela. Zein da zure iritzia? A: Nik uste dut ez zela inor dopatu, azkenean rumore batzuk atera dira eta espero dugu ez gertatzea ezer txarrik. I: Bukatzeko, ze aholku emango zenioke atezain jokatzen dutenei? A: Disfrutatzea egiten dutenarekin eta ondo pasatzea. Lana asko egitea eta asko entrenatu eta ez aspertzea egiten dutenarekin. I: Eskerrik asko galderak erantzuteagatik. Agur! A: Agur! (Elkarrizketa pixka bat moztu egin dugu. Osoa, TB saioan duzue.)

7. ALEA

7


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Irutzia

Hitzberri seigarren alean iritzi artikuluan esan genuen gure jantokiko arduradunak ez gintuela errespetatzen ezta kasurik egiten. Bueno eta azkenean gatazkak hainbeste zirenez, arduraduns aldatu digute. Pauso handi bat da guretzat, orain jarri digutenarekin ondo moldatzen gara eta ez dugu gatazka txikiena ere. Beraz gure telebista saioaren eta aldizkariaren bidez gure iritzia eman genuen eta nola konpondu genezakeen arazoa. Ikastolak gure iritzia entzun ondoren gauzak hobeto joateko jantokiko irakaslea aldatu egin zuen. Orain daukagun monitorearekin askoz hobeto moldatzen gara eta ez dugu arazorik. Eskerrak ematen dizkiogu ikastolari gure iritzia entzuteagatik eta entzuteagatik eta batez ere gauzak aldatzeagatik. Jantokiko gure irakasleari ere eskerrak ematen dizkiogu gurekin egon nahi izateagatik. Orain askoz ere hobeto gaude! Beste alean gaizki tratatzen gintuztela ere aipatzen genuen. Orain daukagunarekin askoz hobeto gaude errespetuz tratatzen gaituenez guk bera ere bai eta bide batez aprobetxatu nahi dugu berari eskerrak emateko eta jantokiko arduradunari ere bai.

7. ALEA

8


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Errezeta/Eskulana/Jolasa

JOLASA : KOLOREEN LAPURRAK

Mikel Huarte

JOKALARIAK: Hirutik gora jolastu behar dira, baina nire ustez bederatzi edo hamar daude ongi.

NON: Edozein gela, hori bai, gela horretan koloreak egon behar dira. NOLA JOLASTU: Lehenengo norbait aukeratu lapurren ‘‘errege’’ izateko. Aukeratu eta gero, ‘‘erregeak’’ kolore bat esango du. Beste guztiek kolore horretako edozein gauza bilatu behar dute eta azkarren aurkitzen duen lehenengoak puntu bat lortzen du. Bost puntu lortzen duena ‘‘erregea’’ izango da eta berriz hasi.

PLATANOZKO BIZKOTXOA OSAGAIAK:

1. LAU ARRAUTZA 2. YOGUR BAT 3. 250gr IRIN 4. 200gr AZUKRE 5. OLIOZKO EDALONTZI ERDIA 6. LEGAMIA (LEVADURA) 7. BI PLATANO (EDO BI ETA ERDI)

MATERIALA: 1. IRABIAGAILUA 2. ONTZI BI 3. MOLDEA 4. BALANTZA 5. LABEA

NOLA EGIN : Lehenengo, yogurra eta platanoak ontzi batean irabiatu eta bota ontzian. Arrautzak eta azukrea nahastu. Gero, irina, legamia eta olioa gehitu eta nahastu oso ongi. Ondoren dena berriz nahastu eta moldera bota kontu handiz. Azkenik labean sartu 180º-tan 25 minutu. 7. ALEA

9


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

KOMIKIA

7. ALEA

10


JASO IKASTOLA

7. ALEA

LH 6. B

ASTEKARIA

11


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

BA AL ZENEKIEN?

1- Ba al zenekien bronkioloen puntetan adar txiki batzuk daudela albeolo izenekoak????

2- Ba al zenekien odolaren osagaiak globuxka gorriak, globuxka zuriak, plaketak eta plasma direla????

3- Ba al zenekien gibela mantenugaiak biltzen dituela eta gordetzen dituela????

4- Ba al zenekien Charles Osborne 69 urte egon zela zotinarekin???

7. ALEA

12


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

HORRELA ESAN BEHARREAN

Ni Iker dut izena. Nik Iker dut izena.

Joan al naiz komunera? Komunera joan al naiteke? Komunera joan ahal naiz?

Euria ari da. Euria ari du. Bihar goizeko 22:00-tan ikusiko dut. Bihar goizeko 10:00-etan ikusiko dut. Bihar goizeko hamarretan ikusiko dut. Zergatik horia atera didazu?

7. ALEA

Zergatik atera didazu horia?

13


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

GOMENDIOAK

1. Liburua

IZENBURUA: Nur eta dortoken uhartea IDAZLEA: Toti martinez de lezea ILUSTRATZAILEA: Erein da. SINOPSIA: Oraingo emanaldi honetan Nur eta lagunak, YI-YI, Yidan, Hideihro eta Ander Txin hegoaldeko Hina uhartera goango zaizkigu. Nahi baduzue jakin zer gertatuko den, irakurri. ITZULTZAILEA: Ez dago ISBN: 978-84-9746-775-9 IRITZ PERSONAL: Nire ustez liburu oso polita eta dibertigarria da, abentura asko ditu.

1. Filma: IZENBURUA: Grease ZUZENDARIA: Randal Kleiser INTERPRETATZAILE NAGUSIAK: John Travolta eta Olivia Newton GIDOIA: Bronte Woodar IRAUPENA: 110 min. URTEA: 1978 IRITZI PERSONALA: Niri oso polita iruditu zait pelikula ha, eta abestiak asko gustatu zaizkit baita. Animatzen zaituztet ikustera. 1950 urtean dago oinarrituta. SINOPSIA: Danny Zuko (John Travolta) eta Sandy Olsson (Olivia Newton) maite matxino bat mantentzen dute. Elkar ezagutzen dute udan, eta agurtzerakoan, biek pentsatzen dute ez direla berriro elkartuko. Baina oker zeuden: Sandy aukeratzen duenean matrikulatzea bere laguna Frenchy (Didi Conn), espero ez zuena gertatu zen, Dannyren kide bihurtzen da.

ANIMATU ZAITEZTE!

7. ALEA

14


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

DENBORAPASAK

ZEHARKA

7. ALEA

BEHERA

15


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

LEHIAKETA Lehengo asteko galderak eta erantzunak: 1.zikloa: Non bizi ziren lehen gizakiak? Erantzuna:Kobazuloetan. 2.zikloa: Txinatarrek zer egiten zuten parkeetan? Erantzuna:Taichi. 3.zikloa: XX.mendearen hasieran zenbat biztanle zeuden munduan? Erantzuna: 1.600 milioi biztanle zeuden. Orain aste honetako galderak: 1.zikloa: Elikagai piramidean zein dago beheko pisuan? 2.zikloa: Zein da Txinako mendirik altuena? 3.zikloa: Zer da latitudea?

Nola egin? *Gure gelaren ondoan, Hitzberri aldizkariaren kaxa dago. Kaxaren ondoan beste kaxa txiki bat dago.Eta hor parte hartzeko papertxoak daude. Parte hartzeko paper horietan zuen izen-abizenak, guk egindako aldizkariaren zenbakia, zuen gela eta guk aukeratutako galderen erantzuna jarri behar dituzue. *Behin bakarrik eman dezakezue erantzuna, bi alditan ematen baduzue, lehiaketatik kanpo egongo zarete. *Mesedez ez jarri tontakeriarik eta ez margotu gure kaxa.

GOGORATU GURE BLOGAREN HELBIDEA! http://jasolh5b11-12.blogspot.com.es/ 7. ALEA

16


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.