1. HITZBERRI

Page 1

JASO IKASTOLA

Iruñeko Jaso Ikastola

LH 6. B

LH 6. B

ASTEKARIA

1. alea 12-11-23

Urrezko baloia

Down sindromea

Patri Pinedo gurean Autobusak

Munduko albistea Euskal H albistea Jaso albistea 0. ALEA Erreportajea Elkarrizketa

2 3 4 5-6 7

Iritzia Eskul/Jolasa/Errez Komikia OKE Ba al zenekien?

8 9 10-11 12-14 15

Horrela esan… Gomendioak Narrazioa 1 Denborapasak Lehiaketa

16 17 18 19 20


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

MUNDUKO ALBISTEA

URREZKO BALOIA 2012-ko edizioa hasi egin da eta 23 nominatuak eman ditu Fifak. 2012-ko urrezko baloiaren edizioa hasi egin da. 23 nominatu daude saria irabazteko: Manchester City: Sergio Aguero (Argentina), Mario Balotelli (Italia) eta Toure Yaya (Costa Marfil). Manchester United: Robin Van Persie(Holanda) eta Wayne Rooney (Inglaterra). F.C. Barcelona: Leo Messi (Argentina), Xavi Hernandez (Espainia), Andres Iniesta (Espainia) Gerard Pique (Espainia) eta Sergio Busquets (Espainia). Real Madrid: Iker Casillas (Espainia) Sergio Ramos (Espainia) Mesut Ă–zil (Alemania), Cristiano Ronaldo (Portugal), Karim Benzema (Frantzia) eta Xabi Alonso (Espainia). Atletiko Madrid: Radamel Falcao (Colombia). Juventus Turin: Andrea Pirlo (Italia) eta Gianluigui Buffon (Italia). Santos: Neymar (Brasil). Bayern Munich: Manuel Neuer (Alemania) Paris Saint Germain: Zlatan Ibrahimovic (Suezia). Shangai Shenhua: Didier Drogba (Kosta Marfil). Badago Euskal Herriko jokalari bat lista horretan, Xabi Alonso da, tolosarra da eta Real Madrilen jokatzen du. Oraindik ez da saria eman baina ia papeleta guztiak irabazteko Leo Messik ditu, 3 urte segitu irabazi du saria baina badaude beste futbolari batzuk irabazteko aukerak dituztenak. Badago gauza interesgarri bat, zer gertatuko litzateke Iker Casillak, Gianluigui Buffonek edo Manuel Neuerek irabaziko balute urrezko baloia? Hori bakarrik Lev Yashinek lortu zuen 1963an Dinamo Moskun jolasten zuenean. Lortuko du atezainen baekt saria lortzea? Hori ikustea nahiko arraroa da baina agian urte honetan ikus dezakegu. Iker Casillas oso tenporada ona egiten ari da bere taldearekin eta selekzioarekin. Urte honetan Eurokopa jolastu da eta niretzat ongien jolastu duten jokalariak hauek dira: Mari Balotelli, Andrea Pirlo, Andres Iniesta, Xabi Hernandez eta Xabi Alonso. Eurokoparen irabazlea Espainia izan zen. 0. ALEA

2


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

EUSKAL HERRIKO ALBISTEA

BIZIKIDETZARI BURUZKO IKASTAROAK ANTOLATU DITUZTE Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Baketik-ek elkarlanean antolatu dituzte lau herrietan eta doan. Leire Guerra

Bake eta bizikidetzaren abiapuntua giza eskubideak errespetatzea dela uste du Marina Bidesorok. Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen Zuzendaritzako buruak. Giza eskubideak eta oroimen historikoa landuz ari da Gipuzkoako Diputazioa bizikidetzarako bidea egin nahian. Baketik-ekin elkarlanean antolatutako ABA proiektua horretara bideratu dute. “Garai historiko zaila, delikatua bezain garrantzitsua eta erabakigarria” da zuzendariaren iritzian. “Bizikidetzaren ikuspegi eraikitzailea partekatzea eta bultzatzea”. Horregatik antolatu dituzte formazio ikastaro horiek. Eibarren, Arrasaten, Tolosan eta Donostian, Fernandezen esanetan, lau ildo nagusi trasmititzeko bizikidetzarako ezinbestekoa dela pentsatzea, zailtasunak asko izan arren aukerei begiratu behar zaiela, norberaren ekintza etikoen ardura asumitzea eta bizikidetzaren ardatza gizakiaren duintasuna dela. Azaroaren 12tik abenduaren 15erako bost ikastaro antolatu dituzte doazen pertsonek, gatazka eta adiskidetzea izango dituzte ardatz. Bizikidetza kontuetan interesa dutenentzat da, bereziki. Izena emateko, www.baketik.org. Amaia Urtasun

0. ALEA

3


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

JASO ALBISTEA

Isi eta Miren orain dela 4 aste Perura Joan ziren. Hemen kontatuko dizkizuet bere esperientziak. Peruko Lambayeque hirian dirua behar dute oso pobreak baitira. Lambayeque hiri handia da. Kale estuak ditu. Toki batetik bestera joateko mototaxia erabiltzen dute. Eskua altxatu, lekua esan eta hara eramaten dizute, hala ere kutsadura handia dago. Lambayequen ez dago supermerkaturik, merkadilloa baizik. Guretzat hango prezioak merkeak dira, galleta handi batek eta zuku batek hemengo 20 zentimo balio dute, adibidez. Hala ere beraientzako gauzak garestiak dira irabazten dutena kontutan harturik. Peruko txanpona Sol deitzen da. Isi eta Miren hiriko Lambayeque auzo pobre batera joan ziren. Hango etxeetan sukalde nahiko traketsak zeuzkaten, garbigailurik gabe arropa garbitzeko adibidez. Hala ere janari oso gozoak egiten dituzte. Gure lagunek auzoko eskola bat bisitatu zuten. Eskola txikia zen. Ikasleek uniformea derrigorrez eraman behar zuten . Irakurketa eta matematikak lantzen dituzte batez ere. Ondo portatzen baziren parke batera eramaten zituzten. Isik bizikleta bat zeukan eta eskolako umeak batzuetan Isiren ordenagailuarekin jolasten ziren. Batzuetan eguraldi txarra egiten zuenean telebista ikusten zuten, baina hango umeek elkarrekin jolastu nahi zuten batez ere. Eskolan 35 ikasle zeuden, Isiren gelan 5 ikasle bakarrik , lau neska eta mutil bat . Eta bukatzeko, hemen duzue Peruko hiriburu ospetsua: Lima, hain zuzen ere.

0. ALEA

4


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

ERREPORTAJEA

Down Sindromea Down sindromea 21. kromosoma parean hiru kromosoma agertzearen ondoriozko arazo genetikoa da, bere ezaugarriak adimen atzerapena eta bereizgarri fisiko bereziak izanik. Jaiotzetiko gabezia psikikoen artean ohikoena da eta bere izena John Langdon Haydon Downi zor zaio, berak deskribatu baitzuen asaldura hau lehen aldiz 1866an. 1958an Jérôme Lejeune ikerlari gazteak aurkitu zuen asaldura honen arrazoia.

Down sindromea duten pertsonek zenbait patologia izateko arrisku handiagoa dute, hala nola, bihotzeko patologiak, digestio-aparatukoak edota sistema endokrinokoak. Sindrome hau detektatzeko umean amniozentesia erabil daiteke haurdunaldian zehar. 800-1.000 jaioberrietatik batean agertu ohi da, baina amaren adinak eragina du. Gaur egun, ez dago pertsona horien gaitasun intelektuala hobetzen duen tratamendu farmakologikorik. Hala ere, familia giro eta heziketa egokiak Down sindromea duten haurren garapenean eragin positiboa dute. Motxila 21 2005an Nafarroan sortu zen. Down sindromea duten 12 pertsonek eta 8 kolaboratzaileak osatzen duten musika talde bat da. Estocolmora bidai bat egin zuten lipdub bat egiteko. Motxila 21 Drogasek, Barrikada taldeak, Piñas eta Kutxi Marea taldekoek osatzen dute. Bideoklip bat egin zuten “Muevete” deiturikoa.

0. ALEA

5


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Gure ikastolako Bego irakasleak Down sindromea duten ikasleren batekin lana egin du. Bere esperientzia kontatzeko elkarrizketa bat egin diogu. Ikusi nahi baduzue sartu gure blogean.

Bego irakasleak gelan izan duen esperientzia kontatu digu. Baina guk informazio gehiago nahi dugu. Beste irakasle batek honelako sindromea dutenekin etxean bizitzea nolako esperientzia den kontatuko digu. Bere izena Xabier da. Elkarrizketa ikusi nahi baduzue, gure blogean daukazue.

(Argazki hau internetetik ateratakoa da)

0. ALEA

6


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

ELKARRIZKETA

E: Dakigunez zuk Lizarrako eskubaloiko Itxako taldean eta Espainiar selekzioan jokatu duzu. Talde horietan sartu baino lehen beste talderen batean jokatzen al zenuen? P: Bai, nik lehen Donostiako Bera-Bera taldean 10 urtez jokatu nuen eta gero Itxakon sartu nintzen. E: Zein talde nahiago duzu horietatik guztietatik? P: Denak daude ongi, denetan lagun asko egin nituen. E: Nork eman zizun ideia Itxakora edo Espainiako selekzioan sartzeko? P: Ideia baino Donostitik joan nintzenean Itxakok fitxatu ninduen eta ez dakit dakizuen baina finalera ailegatu ginen. E: Noiz utzi zenuen? P: Aurten maiatzan liga amaitu genuenean. E: Zergatik? P: Ba urte asko eramaten nituelako. E: Entrenatzen jarraitzen al duzu? Non? P: Ba‌ bai kirola egiten dut: korrika, txirrindula‌ E: Eskubaloia utzi eta gero zergatik bihurtu zinen irakasle? P: Ba‌ nire ustez ikasketak oso interesgarriak direlako. E: Zein izan zen zure ikasleen erreakzioa? Ezagutu al zintuzten? P: Ba lehenengo egunetan DBH 3. eta 4. Mailetako askok hasi ziren: Patri! edo Itxako! eta hori zuen adinean eskertzen da. E: Azaltzen ahal diguzu nola hain pertsona famatu bat egon daitekeen orain irakasle gure ikastolan? P: Ba bizitzan etapa asko pasatu behar dira eta nik kirol etapa pasatu dut. E: Gustatuko litzaizuke berriro jokatzea? P: Inoiz ez dut pentsatu baina ez dut esango ezetz agian gero jokatuko dut baina oraindik ez. E: Zer iruditzen zaizu kirol munduan mutilek askoz gehiago kobratzea? P: Zuek dakizuen bezala, emakumezkoen eta gizonezkoen artean alde handia dago. Bai ekonomikoki eta bai beste alderdi batzuk begiratuta ere. Eta zuek esan didazuen bezala, alderdi ekonomikoa oso inportantea da, ez?. Mutilek guk baino gehiago kobratzen dute, ekonomikoki hobeto daude nahiz eta gaur egun dena pixka bat konplikatu den, baina ez bakarrik ekonomikoki, badira alderdi asko oraindik emakume eta gizonezkoen artean berdinduta ez daudenak. Ni gogoratzen naiz 18 urterekin Espainiako selekzioarekin debutatu nuenean gure arropa mutilena zela, alegia, niri eman zizkidaten kamiseta eta prakak Xl, edo L ziren, alegia, ematen genuen bada, poltsa batzuk jantzita. E: Nola eramaten zenuen zure ahizparen kontra jokatzea? P: Ba.. oso gaizki. Hasieran oso arraro egiten zitzaidan, baina behin ohitura hartzen duzula normala iruditzen zaizu. E: Bukatzeko, gure gelako ikasle batzuek eskubaloian jokatzen dute. Zein aholku emanen zenieke? P: Beste kirolak bezala, eskubaloia zoragarria dela, talde kirol bat dela, alegia, batek ez duela irabazten, baizik eta talde guztiak irabazi behar duela. Horrek eskatzen du denon arteko lana, ez duela balio batek zortzi gol sartzeak eta beste batek batere ez sartzeak. Izan ere, denon lana beharrezkoa dela irabazteko eta eskubaloia pixkanaka ezaguna egiten ari dela, batez ere emakumeok azken urteotan egin dugun lanagatik ezagunago bihurtu dugula. Aurrera jarrai dezatela eta animo eskubaloiarekin! E: Agur eta eskerrik asko! P: Eskerrik asko zuei!

Elkarrizketa osoa ikusi nahi baduzue, sartu gure blogean: jasolh5b11-12.blogspot.com.es

0. ALEA

7


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

IRITZIA

IRITZIA:: Gaur autobusen puntualitateari buruz emango dugu iritzia batzuetan oso goiz etortzen direlako eta beste batzuetan oso berandu. Leireri galdera batzuk egin dizkiot berak arazo bera duelako. M: Mikel

L: Leire G.

M: Zer pentsatzen duzu autobusen puntualitateari buruz ? L: Batzuetan oso berandu edo oso goiz etortzen direla. M: Zer egin beharko litzateke arazo hau konpontzeko ? L: Ordutegi zehatz bat jarri. M: Ba al dago gure klasean arazo bera duen pertsonaren bat? L: Bai, badago, Idoia du izena. M: Eskerrik asko galdera hauei erantzuteagatik. L: Ez horregatik, agur.

Leire G.-k bakarrik ez dauka arazo hori, gure gelako beste pertsona batzuei ere gertatzen zaie. Pertsona horiek hauek dira: 1. Autobusean: Ander, Leire G. eta Idoia. 2. Autobusa: Mikel H, Aritz S. eta Nerea. Espero dugu zuen arazoa konpontzea.

0. ALEA

8


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

JOLASA

Pertsona bat ilara batean jarriko da, eta pertsona hori “armiarma� izango da. Jolasten duten beste pertsonek armiarma dagoen ilaratik pasatu behar dute armiarma ukitu gabe, eta ukitzen bazaitu beste armiarma bat izango zara. Armiarma azkena bihurtzen dena irabazlea izango da, eta hurrengo partidan lehenengo armiarma izango da.

ANIMATU ZAITEZTE JOLASTERA! 0. ALEA

9


JASO IKASTOLA

0. ALEA

LH 6. B

ASTEKARIA

10


JASO IKASTOLA

0. ALEA

LH 6. B

ASTEKARIA

11


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Kirol emaitzak: Futbola

Gaizka (Lagunak B)

Lagunak b 4-3 Burlades

Futbola

Asier (Osasuna)

Osasuna 8-2 Huarte

Futbola

Ander eta Mikel E. (Donibane B)

Donibane b 4-1 Mendillorri

Futbola

Xiker (Mutilbera)

Mutilbera 5-3 Pamplona

Futbola

Aritz S. eta Javier (Lagunak A)

Lagunak A 3-1 Oberena

Eskubaloia Aitor eta Alvaro (lagunak B)

Anaitasuna 0-4 Lagunak B

Tenis

Mikel K (Donibane)

Praktikatu sakeak

Tenis

Nerea (Club Tenis)

Praktikatu golpe guztiak

Boleibol

Idoia (Iru単a)

Partidillo beraien kontra.

Atletismo

Izar, Leire B.

0. ALEA

12


JASO IKASTOLA

LH 6. B

Musika tresnak

Izenak

ASTEKARIA

Zer egin duten

BIBOLINA

LEIRE B.

Entsaiatu abesti bat

AKORDEOIA

IRATXE

Kontzerturako en saiatu

PIANO

AINHOA

En saiatu kontzertu baterako

GUITARRA

XIKER

Ensaiatu kontzerturako

GUITARRA

IDOIA

Kontzerturako entsaiatu

ZEHARKAKO TXIRULA

LEIRE G.

En saiatu partiturak

XELOA

MIKEL K.

Partitura en saiatu

EH DANTZA

EDURNE

Abenduaren 23ko Mendillorriko kontzerturako entsaiatu

EH DANTZA

IRATXE ETA EKHIĂ‘E

0. ALEA

Pausoak ikasi

13


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

ASTEKO KIROLARIA AS: Asier A: Aitor A: Kaixo, Asier. AS: Kaixo. A: Zer sentitzen da Osasunan jolastean? AS: Ardura handia sentitzen da partiduak jokatzen direnean presio gehiago sentitzen dut baina oso gustura nago. A: Badakit lehengo urtean Nafarroako seleziorako frogak egin zenituela. Urte honetan probak egin behar dituzu? AS: Urte honetan ezin ditut egin zeren justu egun horretan torneoa neukan eta ezin izan nituen frogak egin. A: Bueno Asier, aguur!!! AS: Aguur!!!

ASTEKO ARTISTA A: Aitor L: Leire A: Kaixo, Leire. L: Kaixo. A: Zer lantzen ari zarete orain bibolinean? L: Ba… orain, bibolinean 2 abesti kontzertu baterako entsaiatzen ari gara. A: Badakit konserbatoriorako test bat egiten ari zarela. Zure ustez konserbatoriora pasatu behar zara? L: Ba… egia esanez ez dakit ezer. A: Bueno, agur, leire!!! L: Aguuur!!!

0. ALEA

14


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

BA AL ZENEKIEN?

BA AL ZENEKIEN? Txanelan Europako gaia ematen ari gara: 1: Geografia fisikoa fenomeno naturalak aztertzen dituen Atala dela? 2: Bals dantzak Alemaniar jatorria duela?

3: Europako klima atsegina eta tenperatura epelak dituela, lurralde gehienetan?

Eta gaitik kanpo: 4: Lady Gagak pasarela bat daukala New Yorken The house of Gaga deitutakoa?

0. ALEA

15


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Hemen dauzkazue euskera maila hobetzeko aste honetako esaldiak. Espero dugu ikastea eta praktikan izatea.

Zigortu al didazu? Zigortu al nauzu? Jo dit! Jo egin nau!

Ondo ikasi!!! 0. ALEA

16


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

GOMENDIOA Ibai Mateo

LIBURUA Izenburua : ¡Un superratonico dîa de campeonato! Idazlea : Geronimo Stilton Ilustratzailea : Valeria Turati Diseinu grafikoa : Merenguita Gingermouse eta Michela Battaglin. Argitaletxea : Destino ISBN : 9788408079224 Iritzi pertsonala : Oso dibertigarria da “pike” asko egoten direlako eta tranpa asko egiten dituztelako eta oso entretenigarria ere bada eta irakurtzen hasten zarenean “engantxatu” egiten zara. Nik dena egun batean irakurri nuen harrapatzen zaituelako. SINOPSIA : Geronimo Stiltoni asko gustatzen zaio futbola eta partiduak ikusten ditu. Orduan Ratoniako ekipo batek hartzen du beraiekin jolasteko. Orduan zer gertatuko da ...? Anima zaitezte irakurtzera!!!!!

PELIKULA Título : Los chicos de la lluvia. Izenburu originala : Les Enfants de la pluie Zuzendaria :Philippe Leclerc. Zein herrialdetan : Frantzian Urtea : 2003 Iraupena : 86 min (1 ordu eta 26 min) Gidoia : Philippe Caza eta Laurent turner Pertsona garrantzitsuak : Akkar, Razza, Beryl, Tob, Djuba, Skän, Kallisto, Solón, Chloe, Trinitro Musika : Didier Lockwood. Produkzio ejekutiboa : León Zuratas Iritzi pertsonala : Nire ustez oso polita da. Azkenean ez da oso barregarria eta pena pixka bat ematen du nire ustez. SINOPSIA : Pirossek behar dute eguzkia eta bero asko zeren basamortuan bizi dira eta hidrosek behar dute ur asko eta beti euritan egon behar dute. Borroka bat sortzen da eta gelditzen dira neskato bat eta mutil bat eta gero, zer gertatuko da…?

0. ALEA

17


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

NARRAZIOA

DENBORAREN MAKINA: Baziren behin, Otsagi izeneko herri batean, hiru neska eta bi mutil: Haizea, Irune, Iranzu, Jon eta Aimar deitutakoak. Haizea oso neska polita zen, beti ispilura begiratzen zebilen baina etxeko lanak egiteko oso alferra. Irune ere oso neska polita zen eta beti etxean ikasten zebilen. Iranzuk, berriz, betaurreko itsusi batzuk eramaten zituen eta horrek egiten zion oso itsusia. Jon pijo xamarra zen, ez zuen inoiz ikasten baina oso nota onak ateratzen zituen. Aimar berriz asko ikasten saiatzen zen baina nota baxuak ateratzen zituen. Behin, egun eguzkitsu batean, Haizeak Iruneri deitu zion hau esanez: -Kaixo, Irune. Haizea naiz, zer moduz? -Kaixo, Haizea, ongi eta zu? Zertarako deitu didazu? -Deitzen nizun esateko, ea nahi duzun etorri frontoira, Iranzu, Jon, Aimar eta laurokin. - Baaa... ez dakit unibertsoa ikasten ari naiz... -Gero ikasiko duzu... orain etorri gurekin jolastera, mesedez. -Arrazoi duzu, gero ikasiko dut. Orain joango naiz. Eta bost minutu barru han bostok zeuden. Aimarrek galdetu zuen: -Zertan jolastuko gara? -Badakit, harrapaketan!- erantzun zuen Iranzuk. -Ezzzz! - esan zuen Jonek. -Baaa... ezkutaketan? - proposatu zuen Irunek. -Bale ba ahal dugu jolastu nire aitonaren etxean - esan zuen Haizeak. Eta denak Haizearen aitonaren etxera joan ziren. Etxera iristean nork paratzen zuen jakiteko zozketatu zuten eta Iranzuri paratzea tokatu zitzaion. Iranzu hasi zen hormaren kontra: -Bat, bi, hiru, lau.... Jone gonbidatuen gelaren armairuan sartu zen, Haizea bere aitonaren logelan, Irune komunaren dutxan eta Aimarrek egongelaren sofaren, atzean. Jonek armairua sartzean zerbait arraro sumatu zuen gero eta gehiago barrura sartzen zen eta ate batekin topatu zen. Atea ireki eta logela bat amaraunez josita aurkitu zuen eta denboraren makina bat. Ziztu bizian lagunei esatera atera zen eta Haizea bere aitonari esatera abiatu zen eta bitartean besteak ikustera joan ziren. Haizeak esan zion: -Aitona, aitona!!!! -Zer nahi duzu, laztana?- Erantzun zuen. -Etorri nirekin, etorri! Logela horretan sartzean aitona denboraren makina hori zergatik zuten azaldu zien eta jarraian esan zuen: -Probatu nahi duzue?- eta denek esan zuten baietz. Denak denboraren makinan sartu eta nora joan nahi zuten galdetu zien. Haizeak Londresera esan zuen eta denak Londresera abiatu ziren. Londresen big-bena ikusi eta Irunek esan zuen: eta orain New York-era! Eta han libertatearen estatua ikusi eta Jonek esandako tokira joan ziren Parisera Eiffel Dorrea. Segituan Erromara, koliseoa ikustera joan ziren. Han kafe bat hartu eta Pisako dorrera joan ziren eta Pisako dorretik Otsagira. Hori guztia ordu batean ikusi zuten. Denboraren makinatik jaistean aitonak esan zuen: -Mesedez, ez esan inori nik etxean denboraren makina bat dudala, ados? -Ados -esan zuten denek. Frontoira abiatu ziren gertatu denari buruz hitz egitera eta bakar batek ere ezin zuten sinetsi gertatutakoa. Hogei minutu pasata, Aimarri telefonoz deitu zioten jatera joateko eta denak jatera abiatu ziren.

0. ALEA

18


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

DENBORAPASAK

GURUTZEGRAMA

ZEHARKA

5- Normalean azenarioak jaten dituen animalia saltokaria. 6- Hegoak gorriak eta puntu beltzekin ditu. 8- Oso zikina zarenean animalia hau zarela esaten dizute. 10- 6 letra ditu eta bere gainean ibil zaitezke.

0. ALEA

GOITIK BEHERA

1- Ugaztunen familiakoa da eta zuhaitzetan bizi da. 2- Ingelesez “spider� da. 3- Saltoz salto ibiltzen den intsektua. 4- Gaueko hegazti harraparia. 7- Zuri kolorekoa da eta bere artilea erabiltzen da. 9- Eztia ematen digun intsektua.

19


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

1.alea Kaixo, dakizuenez astero lehiaketa bat egiten dugu, galdera desberdinekin. Lehiaketan parte hartu nahi baduzu, arau hauek errespetatu, mesedez: -Gure gela ondoan dagoen postontzia joan behar duzue. -Guk emandako papertxoetan erantzunak idatzi. (Ez jarri errespetu faltak) -Bakoitza bere papertxoa, bere zikloaren zuloan sartu behar du. -Paper bakarra botako du pertsona bakoitzak. Jende askok parte hartu du, eta askok asmatu dute. 5.alea egiten dugunean, emaitza ongi jarri duten paper guztiekin zozketa egingo dugu. Eta hiru irabazle aterako dira eta sorpresatxo bat emango diegu. Hemen dauzkazue lehengo asteko galderen erantzunak: 1. zikloa: Astelehena eta Osteguna. 2. zikloa: Nafarroa,Gipuzkoa,Bizkaia eta Araba. 3.zikloa:

Eliptikoa,

irregularra,

barradura

eta

kiribila.

Eta hemen dauzkazue aste honetako zikloen galderak: 1.zikloa:Bi ahizpa dira. Bat nire izeba, bestea nor da? 2.zikloa: Zenbat probintzia ditu Euskal Herriak? 3.zikloa: Argi urtea zertarako erabiltzen da?

ZORTE ON GUZTIOI! GOGORATU GURE BLOGAREN HELBIDEA!! www.jasolh6b.blogspot.com

0. ALEA

20


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.