Ipuinak

Page 1

Ipuinak


ANTTON ASMATZAILEA

Bazen behin, Antton izeneko asmatzaile bat.Antton gizon gizen bat zen, 120kg pisatzen zituen, eta beraz, XXL tamainako galtzak, jaka luze bat, zabala baita ere, eta kapel beltz bat bere burusoiltasuna babesteko eramaten zituen. Anttonek ez zuen ezer ere ez asmatu azken aldian, eta bere lanetik botako zutenaren beldur zen. Egunak aurrera zihoazen, eta Anttonek, ez zuen ezer ere ez asmatzea lortu oraindik. Ilargi beteko gau ilun batean, Anttoni, betaurrekoa erori eta kristala atera zitzaion. Beraz Anttonek kristala hartu

eta zerura begira jarri zuen pitzadudarik zeukan

ikusteko.

Orduan

konturatu

zen

izarrak

ikusten

zirela

kristaletik. Bi kristalak parean jarri orduko, jabetu zen aurrerago ikusten zuela, baina hala ere, ez zen ondo ikusten. Beraz, Anttonek bost kristal parean jarri zituen


txikitik handira tutu baten barruan. Begiratu eta‌ beste mundu batzuk ikusi zituen!!! Antton korrika abiatu zen lantegiruntz baina 50m. egin eta gero nekatu eta eseri egin zen. Antton

gizen xamarra zegoenez, eta ez zitzaionez

inoiz korri egitea gustatu, etxera itzuli eta bizikleta hartzea erabaki zuen. Bidean, erruedak behin eta berriro puztu behar izan zituen, pisuarekin hustu egin baitziren. Azkenean, Anttonek lantegira iristea lortu zuen. Iritsi bezain laster, zuzendaria Anttonen tramankulu berdin batekin ikusi zuen. Anttonek

hori

berak

asmatu

zuela

esan

zionean,

zuzendariak, Ramonek, beste asmatzaile batek asmatu zuela,eta teleskopio zuela izena erantzun zion. Orduan Antton gaixoa, lantegitik bota zuen. Etxera bueltan zihoala errueda bat zulatu zitzaion. Antton gaixoa etxera itzultzeko modua pentsatzen hasi zen. Bizikletan, gaizki ateratako asmakizunen eta erraminten


poltsa besterik ez zuen. Bertan zeuden

ez erretzeko

eskularruak erdi-erreta, arrautz frigituak egiteko robota, dena arrautz hautsiz betea, elektrizitatea sortzeko gurpila, nahiz eta jira asko eman ez zuela txinparta bat ere ematen. -Hori da!- egin zuen oihu Anttonek. Eta

giltza

ingelesez

elektrizitatea

sortzeko

gurpila

bere

gurpila

basetik

bizikletako

atera

zuen,

erruedagatik

aldatu eta etxera bueltatzea lortu zuen. Etxerako bueltan hainbat aldiz erori zen alde batera eta bestera, beraz, hurrengo egunean dendatik pasa eta gauza pare bat erosi zituen: burdin zati bat eta errueda bat hain zuzen ere. Burdin zatia bizikletaren eskuin aldeko atzeko zatian jarri zuen eta atzeko erruedaren berezko burdina ere mugitu zuen ezker aldeko atzeko zatian jarriz. Ondoren, bi burdin zatien amaieran bi erruedak erantsi zituen, bizikletari hiru errueda jarriz. Hurrengo egunean, lantegira joan zen bizikletan, baina oraingoan ez zen erori, atzeko bi erruedei esker.


Iritsi zenean, Anttonek, zuzendariari, eskatu zion ea berriro

ere

kontratatzeko

aukerarik

bazegoen.

Honek

erantzun zion horretarako, asmakizun on bat erakutsi behar ziola, eta honela Anttonek, bere bizikleta erakutsi zion. Hainbat denbora begiratzen egon ondoren, zuzendariak esan zuen ez zuela inoiz horrelakorik ikusi, eta Antton berriro kontratatu zuen. Handik aurrera Anttonek izugarrizko arrakasta eduki zuen eta zoriontsu izan zen. Unai Ruiz


Diruzale tontolapikoa Pello gizon zatar, diruzale eta tontolapiko bat zen (segur aski ez duzuela horrelako pertsona bat ezagutzen, edo, agian bai ‌ ) 56 urtekoa . Bere dirua ez zuen azkar ezta erraz gastatzen. Gaur goizean, kalean paseatzen ari zela, zuhaitz batean zintzilik hamar euroko billete bat ikusi du. Ezin izan du gehiago aguantatu hari begira eta zuhaitzaren parean bizi den lagun bati eskailera bat eskatzera joan da segituan. -Utziko al didazu eskailera nire etxeko bonbilla bat aldatzeko?

– esan zion Pellok.

– Noski baietz. Hartu- erantzun zion lagunak. Pello lasterka hasi da zuhaitza igotzen. Baina sei eskailera igo orduko, jada bi aldiz galdetu diote zertan ari zen. Batek hau esaten zuen: - Ikuskizun bat ari al zara egiten? - Ez, katu hori salbatzera noa - esan dio.


Beste batek berriz: - Sagar bat oparituko al diozu parkean dagoen ume pobre horri? - Bai- erantzun dio. Eskailera igotzen bukatzeko heren bat falta zitzaionean, beste batek galdetu zion: - Ez zara horko billete hori hartzera joango ezta? - Ez, noski. Zergatik diozu hori? - Eskailera zuhaitz erdiraino bakarrik iristen zaizulako eta billetea puntan dagoelako. Pentsatzen egon zen eta moldatuko zela esan zion bere buruari. Eskailera bukatu zenean, adar bati eutsi zion koala bat izango balitz bezala eta poliki-poliki gorantz joaten hasi zen. Adarra nahiko fina zen eta bat-batean Pello lurrera erori zen adarra eskuetan zuela. Pellok bere lagunaren etxeko leihora begiratu eta alfonbra bat astintzen zegoela ohartu zen. Honela esan zion:


-Felixa, lagundu altxatzen, erori egin naiz! - Orduantxe jaitsi zen Felixa eta etxeraino lagundu zion. Han berriro gezurrik ez esateko esan zion.

Miren Alberdi


GALDUTAKO PENAK Bazen behin Thomas izeneko 27 urteko gazte bat, Erresuma Batuan bizi zena. Bere familiarekin bizi zen , Britinia Handian hain zuzen ere. Futbola jolastea gustatatzen zitzaion, atezaina zen. Hasieran, oso txarra zen, baina egun batean ideia bat bururatu zitzaion: egunero entrenatzea asko hobetzeko. Asteak joan hala, hobetuz joan zen eta bukaeran, oso ona izatera iritsi zen. Orduan, futbol eskola batera joan zen partidoak jolasteko. Lehenengo partidoaren ordua iritsi zenean, gaixorik jarri zen eta ezin izan zuen jolastu. Thomaseri amorru asko eman zion eta hurrengo partidora joatea erabaki zuen. Hurrengo partidoa, haien aurretik zijoazenen aurka zen. Thomas oso urduri zegoen baina lehenengo geldiketa egin zuenean, animatzen hasi zen eta pixkanaka-pixkanaka urduritasuna joaten hasi zitzaion. Orduan, geldiketa asko egin zituen eta entrenatzailea oso arro sentitu zen. Thomasek hain ondo jolastu zuen entrenatzaileari Thomas taldean sartzea bururatu zitzaion: -Thomas, -esaten du entrenatzaileak- gure futbol taldean sartuko zara?


Noski, -erantzuten dio Thomasek- oso ondo pasatuko dut eta. Thomas oso pozik iritsi zen etxera egun hartan. Bere amari esatera joan zen: -Ama! -esaten du Thomasek. -Zer Thomas? -esaten dio bere amak. -Futbol talderako hartu naute- esaten dio Thomasek. -Zorionak ,laztana, saria izango da lasa単a afaltzeko. Thomas oso pozik jarri zen, lasa単a bere plater gogokoena zelako. Taldearekin jolasten zuen lehenengo partidoa, zerrendako lehenengoen aurka zen. Partidoa hastean, 6. segunduan sartu zioten gola Thomasi. Gol bat bestearen atzetik sartzen zizkioten Thomasi eta azkenean, hamabost gol sartu zizkioten. Jokalari guztiek bronka bota zioten. Thomas asko haserretu zen eta etxera joan zen inori agur esan gabe. Bere gelan sartu zen eta horrela egon zen egun oso bat.

Urteak pasatzen ziren heinean gehiago gogoratzen zen partido hartaz. Hogeita zapi urterekin ideid bat eduki zuen Thomasek: Europan zehar bidaia bat egitea partidoaren


penak hazteko. Orduan, Erresuma Batutik Frantziara dagoen tunela “taxiz”zeharkatu zuen eta Parisera joan zen. Parisen Eiffel dorrea ikusi zuen. Ondoren, Suizara joan zen baina ez zuen ezer erosi, bakarrik jateko jana, Suizan gauzak oso garestiak baitziren. Ondoren, Austriara joan zen. Han, Mozarten disko bat erosi zuen. Ondoren, Holandara joan zen eta han, bizikleta bat erosi zuen. Ondoren, Italiara joan zen eta han, Pizza eta pasta jan zuen eta hainbeste gustatu zitzaion han bizitzea bururatu zitzaiola aste batzuk pasatzera. Romatik hurbil alokatu zuen etxea. Thomasek, Italian egon zen lehenengo egunean, Roma bisitatatu zuen eta oso ondo pasa zuen Koliseoa ikusten, Fontana de Trebi ikusten, Romulo eta Remoren estatua ikusten... bigarren egunean, Siziliara joan zen eta han, Etna sumendia ikusi zuen. Thomasek Etna Sumendiaren eta Pompeia hiriaren istorioa jakin nahi zuen eta bere “giari” galdetu zion: -Barkatu gia jauna, nola gertatu zen Etna Sumendiaren eta Pompeia hiriaren istorioa? -Horrela gertatu zen -erantzun zion giak-. Sumendiak eztanda egin zuen eta labak, hiria gainetik pasa zuen,hiritar guztiak errauts bihurtuz. Oraindik, ikus ditzakezu pertsonak


errauts bihurtuta, eta etxeetan haiek apaingarri bezela jarrita zituzten objetuak. -Orain joan gaitezke ikustera haien gorpuak? -galdetu zuen Thomasek. -Lehenengo, -esan zuen giak- sumendiko punta ikustera joan behar dugu,nahi baduzu gero joan gaitezke? -Ondo da -esan zuen Thomasek. Thomas aspertu egin zen eta Etna sumenditik joan egin zen. Bere familia bisita bat egitera joan zitzaion eta Thomas asko alaitu zen. Thomasek afari bat prestatu zion bere familiari, pizza eta pasta, hain zuzen ere.Thomasen aita semeari hitz egiten hasi zitzaion: -Thomas, jada pena pasa zaizu? -Ze pena? -galdetu zuen Thomasek. -Iuju! -esan zuen aitak- pena pasa zaizu, ez bazera gogoratzen. Thomas oso pozik geratu zen eta Erresuma Batura itzuli zen bizitzera. Hala bazan, eta ez bazan, sar dadila Donostiako plazan. Lander San Sebastian


LOREAREN AMETSA Bazen behin neska bat Lore izenekoa. Berak egun batean istripu bat eduki zuen, horren ondorioz koman gelditu zen. Familia oso kezkatuta gelditu zen. Bera

koman zegoen

bitartean, izugarrizko amets bat eduki nuen. Hona hemen amets hori: “Esnatu nintzenean gauza harrigarri batzuk ikusi nituen, niretzat horietako harrigarriena hau zen: Mundu honetan gizakiak uretan bizi izan ziran eta arrainak, marmokak, itsaz izarrak, … berriz lurran bizi izan ziren. Horregatik Lorea, ur azpian esnatu zen, arnasa hartzeko bizkarrean zulotxo batzuk zituela. Beste gauza miresgarri bat jende guztiak euskara hitz egiten zuela izan zen, ez bakarrik ur azpian bizitzen zirenak, baizik eta lurrean bizitzen zirenak ere bai. Oso egun ederra zegoenean, batzuetan lurrean bizitzen zirenak, olagarroek, manta arrainek, nemok… bere kaina hartzen zuten eta gizakien bila kaiara abiatzen ziren. Hau gizaki gixajoak¡ beti izkututa zeuden beraien etxeetan. Ba al dakizue non zeuden haien etxeak? Kristalezko Piramide handi batzuetan bizitzen ziren. Piramide horiek disdiratsuak ziren, eta barruan jateko euli erraldoiak zituzten.


Beno, orain utziko dut hiria, eta hasi egingo naiz kontatzen zer gertatu zitzaidan: Egun batean, paseatzen ari nintzenean, gauza oso polit bat disdiratsua,

zintzilik

ikusi

nuen.

Zer

izango

zen?

Ay

eneยก tranpa hutsa zen! Marmokek jan egin nahi zidaten. Ni marmokek ez jateko korrika hasi nintzen eta aurrera jarraitu

nuen

eta

bat

batean

topatu

nintzen

Bob

Esponjarekin. Ni ia negarrez nengoen, eta berak ea zer gertatzen zitzaidan galdetu zidan. Dana kontatu nion, eta bere munduan berria nintzenez, tranpetatik nola ihes egin behar nuen erakutsi zidan. Teknika guztiak ikasi nituen eta oso

bereziak

ziren,

zihur

nengoen

oso

ondo

etorriko

zitzaizkidan. Dana ikasi ondoron, oso pozik nire etxera joan nintzen, lo egitera. Nere etxean zerbait arraroa ikusi nuen, tresna guztiak hankaz gora aurkitu nituen. Nor zegoen nire etxean ni kanpoan negoen bitartean? Momento hartan kriston zarata entzun nuen, eta sukaldean zer gertatzen zen ikustera joan nintzenean zulo txuri handi bat ikusi nuen, eta ni oso ausarta naizelako barrura salto egin nuen, eta badakizute zer gertatu zen? Komatik atera nintzen, gurasoek oso pozik medikuei deitu zieten, eta hau da nire amets desberdina.

Maitane Baraja


ZUHAITZ MAGIKOA Bazen behin Etxaun izeneko gizon lodi eta xelebre bat. Gizon honek ibilaldi bat egiten zuen egunero bere etxetik basora eta basoan denbora pasa ondoren, etxera itzultzen zen. Egun batean basotik zihoala hazi bat topatu zuen bere parean. Oso arraroa zen, ez zuen inoiz horrelakorik ikusi, eta horregatik beretzat hartu zuen. Gero etxera itzuli eta bere lorategian dagoen baratzean landatu zuen. Hortik aurrera egunero zaintzen zuen, baratza baino gehiago. Handik bi astera Londreserako bidai bat egin zuen. Han beste bi aste egon zen Big-Ben, Kew Gardens, Buckingham Palace, London Eye, Sea Life, St. Paul, Tower Hill, Tower Bridge‌

bisitatzen

eta

argazkiak

ateratzen,

guztiz

kitzikatuta. Etxera itzultzean, hazia zuhaitz erraldoi batean bilakatu zela ohartu zen, zerua baino altuagoa zegoen eta zeruan hodeiak zeudenez, ez zen ikusten non bukatzen zen. Orduan maletak


utzi gabe eta bitan pentsatu gabe zuhaitza igotzea erabaki zuen. Zuhaitza igo, hodeiak pasa eta zuhaitzaren azkeneko adar puntatik alderantzizko mundu batean zegoela ikusi zuen. Hau da, goizean lo egiten da, semaforoa gorria dagoenean gurutzatzen dira bideak,‌ Hasieran oso ondo pasatzen zuen eta hotel merke batean lo egiten zuen. Baina egun batean semaforoa berdea zegoela zeharkatu zuen eta kotxe batek ia harrapatu zuen. Bi minutu ondoren ura edan zuen eta ez zen oroitu, alderantzizko munduan zegoenez, urak deshidratatu egiten zuela, orduan ospitalera joan behar izan zuen. Gero, igogailua gorantz ez eta beherantz ez zihoala konturatu zen, eskuin ezkerretara baizik, eta horrela egon zen egun guztian. Azkenean, mundu hartaz nazkatuta, zuhaitza jaitsi zuen etxera itzultzeko. Etxera iristean paseotxo bat eman zuen jenio petrala kentzeko eta gero gauza “normalakâ€? egin zituen etxean. Hurrengo egunean zuhaitza basora eramateko ideia burura etorri zitzaion. Orduan metalezko pala hartu eta zuhaitza baratzetik kendu zuen. Ondoren zuhaitza bere furgonetan


jarri zuen eta poliki-poliki basorantz abiatu zen. Iristean, pala berriz hartu eta zulo bat egin zuen gero zuhaitza han landatzeko. Lantxoa bukatu ondoren etxera itzuli zen. Hortik aurrera bere paseotxoak pixka bat luzatzeko zuhaitza igo eta beste mundura joaten zen eta nahi zuenean jatorrizko mundura itzultzen zen poz-pozik irribarrea ahoan zuela.

Peru Odriozola


3. GUERRA MUNDIALAREN HASIERA Bazen behin oso gaizki eramaten ziren bi anai, Aitor eta Martin. Aitor oso gizena zen, eta kamuflajeko arroparekin janzteko ohitura zuen. Martin berriz, bietan zaharrena, bere anaia baino gizenagoa zen, eta jaka beltz luze bat eraman ohi zuen. Aitor eta Martin oso ondo eramaten ziren. Baina egun batean haien aita hil, eta herentziak jasotzeko ordua iritsi zen. Martinek, etxea eta dirua jarauntsi zituen, eta Aitorri, berriz, tanke zahar bat erori zitzaion. Aitor oso haserre jarri zen herentziaren ondorioz.Beraz, mendekua prestatzen hasi zen.Lehenik arma-dendara joan zen, herentziaren tankeari lehergailuak erostera. Martini deitu eta dirua emateko behartu zion, bestela etxea suntsituko ziola.Martinek baietz esan zion baina aste barru emango ziola maletin baten barruan. Eta aste hori leporaino armatzeko erabili zuen.


Azkenean dirua entregatzeko ardua iritsi zen. Martinek maletina eman zion dirurik gabe, baina pisua nabaritzeko lehergailuekin eman zion, baina Martinen intentzioa bere anaia hiltzea zen. Aitorrek kotxe baten etorri eta maletina lagun bati eman zion kamioi batean eraman zezan bere etxera eta bidean lehergailua lehertu zen. Orduan Aitorrek Martinen etxea eraitsi zuen. Horren ondorioz bere lehengusina eta ezkonarreba akatu zituen. Zorionez bera ez zegoen etxean. Marruekosen jarraitu zuten borrokatzen, bata besteari lehergailuak botatzen. Herria suntsitzen ari ziren baina Aitor eta Martin ez ziren konturatzen. Moroak haserretu eta Espainia erasotzen hasi ziren. Eta horrela hasi zen 3.GUERRA MUNDIALA. I単igo Irizar


Alberto potoloa Alberto Sevillako gizon bat zen. Oso potoloa zegoen, eguna telebista ikusten eta hamburgesak jaten pasatzen zuen eta. Nerea, Albertoren emaztea, nazkatuta zegoen Alberto egun osoan etxean ikusteaz, eta egun batean hala esan zion: -Alberto! Noiz aterako zara etxetik? Geroz eta potoloagoa zaude! Hau ez da posible! Albertok ez zion inoiz kasurik egiten bere emazteari. Bera oso gustura zegoela telebista ikusten eta ez zela etxetik aterako esaten zuen behin eta berriz. Bakarrik hamburgesak eta pizzak erostera joateko mugitzen zen. Abendua zen, ez zuen batere eguraldi txarrik egiten, gabonak ziren, eta laster “olentzeroa� zetorren. Nereak Albertori opari bat erosi nahi zion, baina ez zekien zer. Kalera atera eta dendetan begiratzen hasi zen. Ez zuen inon zerbait egokia ikusten Albertorentzat. Denbora asko egon zen dendetan gauzak bilatzen, baino azkenean aurkitu zuen benetan behar zuena. Bizikleta bat! Nereak bizikleta bat erosten bazion, etxetik atera, hamburgesak utzi eta kirola egiten hasiko zela uste zuen. Eguberri eguna iritsi zen, Nereak Albertori oparia eman zion, eta gizonak harrituta esan zuen: -Baina zer da hau? Adarra jotzen ari zara?


-Bizikleta bat da - erantzun zuen Nereak. -Eta zertarako behar dut nik bizikleta bat?! -Ba‌ kirola egiteko! Egun osoa telebista ikusten eta hamburgesak jaten pasatzen duzu eta! Albertok ez zekien zer esan. Berean jarraitzen zuen eta hiru hilabete igaro ziren bizikleta erabili gabe. Bazirudien ez zuela inoiz erabiliko baina egun batean‌ bizikletan ibiliko zela esan zion Nereari. Hurrengo goizean Nerea, goizero bezala, Alberto esnatzera joan zen. Ez zegoen! Nerea kezkaturik zegoen. Etxean bere bila ibili zen, baino ez zuen inondik ikusten. Kasualitatez lehiotik

begiratu

zuen,

eta

hara!

hor

zegoen

Alberto

bizikletarekin. Nereak ametsetan zegoela uste zuen, eta badaezpadaere atximurka egin zuen, baino ez zen amets bat! Alberto bizikletan ibiltzen ari zen. Horrela igaro ziren egunak, asteak eta hilabeteak‌ Alberto argaltzen hasi zen eta kirola gustoko zuen. Bizitza aldatu zitzaion. Kirola egiten hasi zenetik lagun gehiago euki zituen. Nerea ere oso pozik zegoen Albertoren aldaketagatik, berriz ere zoriontsu ikusten zuen bere senarra.

Cecilia Korta


Gerrako bizipenak “BUMM!- bonbak eta tiroak entzuten ziren ni belar artean ezkutatuta nengoen bitartean. Nik metrailadorea prestatu eta -bam!- lehen ikusi nuen frantsesa lurrera erori zen bularretik odola erortzen zitzaion bitartean. Oso gogorra egiten zitzaidan hau egitea, egia esan, nik ez nuen egin nahi, baina bizitzari aurrera egiteko egin beharra zegoen eta halaxe egiten nuen.� “1963ko maiatzaren 9a, Bagdad (Irak). Estatu Batuetatik hara bidali gintuzten milaka eta milaka soldadu. Nik hemeretzi urte besterik ez nituen eta oso urduri nengoen. Ez nintzen inoiz horrelako leku triste batean egon eta ez nekien zer gertatuko zitzaidan. Iritsi bezain laster, bonben soinu zaratatsuak entzuten ziren. Gu hiri kanpoaldean lurreratu eta ilara bat eginez hirira sartu ginen. Ni etxe baten teilatuan nengoen metrailadorearekin lurrera apuntatzen eta... bam! Nigandik gertu granada batek eztanda egin zuen eta odolez lurrera erori nintzen.Malkoak erortzen zitzaizkidan nire lagun eta familia gogoratzen nituen bitartean. Orduan irakiar batzuk ni hartu eta egia esan, ez dakit nora eraman ninduten. Toki ezezagun


batera iritsi ginen eta bertan beste hainbat estatu batuar soldadu ikusi nituen. Momentu hartan konturatu nintzen toki hura haien “base sekretua” edo horrelako zerbait izango zela. Bertan, egunean hiru baso ur eta jateko pixka bat ematen ziguten. “Base sekretu” horretan gero eta estatu batuar gutxiago egoten hasi ginen. Jendea ihes egiten saiatu eta harrapatzean hil egiten zituzten. Nik, hiltzearen beldurrez, ez nuen ezer ez egiten, 1964ko otsailaren 22a iritsi arte. Ia urtebete pasa genuen han eta ni eta beste lau soldaduekin ihes egiteko plan bat pentsatzeari ekin genion. “Base sekretu” hartan ez geneukan gauza nahikorik, eta geneukanarekin moldatu behar izan ginen. Beraz, bazkaltzeko erabiltzen genituen goiara batzuk hartu eta lurra zulatzen hasi ginen. Urte erdi bat pasa ondoren, lurrazpiko tunela amaitua genuen, “base sekretutik” kanpora bideratzen gintuena. Data finko bat aukeratu genuen bertatik ateratzeko, goizeko laurak aldera abiatuko ginen. Iritsi zen eguna, dena prest zegoen.Zuloa tapatzen zuen ohea bertatik kendu eta pixkanaka-pixkanaka, ahalik eta soinu gutxien eginez zulotik


sartzen hasi ginen. Badirudi, behar baino soinu gehiago atera genuela. Orduan, irakiarren ahotsak entzutean beldurtu eta azkar-azkar zuloan sartu ginen. Ni guztien atzetik sartu nintzenez hanka harrapatu zidaten. Ez nuen ihes egitea lortu, eta horren ondorioz, denbora luzean zigor gogorrak jaso nituen. Asko sufritu nuen. Hura jasan ezina zen, nahiago nuen hil zigor horiek jasotzen egotea baino. Orduan gau batean, kanpoan zegoen kamioi baten azpian sartu, ahal izan nuen modura eutsi eta irakiarrak konturatu gabe Bagdadera eraman ninduten. Hiriko kaleetan lo egiten nuen, dendetan inor konturatu gabe janaria lapurtzen nuen,... familia aberats batek morroi bezala hartu arte. Bertan egunero lan egiten dut jo ta ke, baina ondo elikatzeko janari nahikoa ematen didate eta gainera bertan lo egiten dut. Beno, orain ahalik eta gauza gehien egiten ari naiz Estatu Batuetara berriz itzultzeko. Aitor Angiozar


TOMAS, BIZIKLETA ETA KATALEJOA

Bazen behin Tomas izeneko mutil txiki bat.Bere ametsa jendea zer moduz zegoen jakitea zen. Bere gurasoek esaten zioten berak hori nahi bazuen, lortu egingo zuela. 10 urte pasa ondoren, Tomas bere bizikleta eta katalejoa prestatzen hasi zen jendea zer moduz zegoen ikusteko.Tomasek hasi zuen bere bilaketa bere gurasoei agur esan eta bere hirira bueltak emanez, zaintzen egon zen bere bizikletarekin eta katalejoarekin. Ume batek Tomas ikusi zuen eta bere aurpegia itsusia zelako parra egin zuen ume horrek.Tomas izugarri haserretu zen eta sekulako bronka bota eta jo egin zion Tomasek, naiz eta 30 urte eduki. Hurrengo egunean, Tomas hiritik kanpora joan zen, beste hiri batera, berean ez zegoelako arazorik.Pekin izeneko hiri batera abiatu zen, Txinako kapitala hain zuzen.Baina Tomasek Txinara joan baino lehenago, Txinatar hizkuntza ikasi zuen akademia arraro batean.Tomasek bizikleta hartu eta zazpi astetan Txinara iritsi zen, noizean behin deskantsatuz, noski.Tomasek Txinara iritsi bezain pronto,


bere bizikleta eta katalejoarekin Txina ezagutzera eta, noski ,Txinan arazorik bazegoen aztertzera joan zen. Lehenengo Pekingo mendi batera joan zen arazoak al zeuden ikustera eta ondoren Pekingo kale zaharretatik beste kale zaharretaraino joan zen Tomas bere bizikletan. Tomas Txinako alderdi moderno batera iritsi zenean, kuadrila bat ikusi zuen ume bat zirikatzen.Tomasek ume hori triste ikusi zuenean, bronka bota zion koadrilari. Orduan zirikatzen zeudenak korrika joan ziren bildurturik. Tomasek, beti bezala, nola izena zuen galdetu zion umeari eta umeak erantzun zion Jose Manuel zuela izena.Ostean Tomasek galdetu zion ea zerbait gertatzen zitzaion eta umeak erantzun zuen baietz.Tomasek galdetu zion zer problema zeukan eta umeak erantzun zion bere lehengusua hil zela jaiotzerakoan eta mundu guztia berataz parre ibiltzen zela.Orduan Tomasek esan zion berarekin bueltatxo bat ematera joateko Pekingo hiri handitik. Hurrengo egunean oraindik Jose Tomasekin hirian zehar ari zen bueltak ematen, bere bizitzako gauzak kontatzen zizkion bitartean.Tomasek orduan pentsatu zuen Jose Manuel berarekin gelditzea egun pare batean. Josek baietz esan


zuen eta bi egun egon ziren hizketan Tomasen etxean. Honek ahal zuen guztia egin zuen Jose irribarretsu ikusteko. Bi egun pasa ondoren, Tomasek Joxe Manueli esan zion lasaitzeko, bizitzan mila gauza ona gertatuko zitzaiola eta. Orduan Joxe irribarretsu jarri zen eta oso pozik jarri zen Tomasek hori esaterakoan.Baina Joxek ezin izan zuen hori ahaztu i単oiz, bere lehengusu txikiaren hilketa.Tomasek Jose Manueli bere etxera lagundu zion Tomasen bizikletan.Honek bere gurasoengana eraman zuen Jose Manuel eta Joseren gurasoak esan zioten Tomasi eskerrikasko guztiagatik eta Jose Manueli oso aholku baliagarriak esateagatik.Eta Tomas bere etxera itzuli zen.

Tomas etxera iritsi orduko, telebista jarri ,palomitak jan, kokakola edan eta lotara joan zen.Hurrengo egunean bere lanean logure ez eukitzeko eta lana ondo eta garbi egiteko, beti egiten zuen bezala, Tomas bere bizikleta eta katalejoarekin ibili zen.

Endika Agote


Iñakiren tartarik handiena Iñaki izeneko gizon batek familia polita dauka.Emaztea Ainhoa da, bi umeak, Ander eta Ane dira eta txakurra, Bat.Iñakik txutxe eta goxoki denda bat dauka eta horrela deitzen da: GOXOTXU. Behin Iñakik, egunero bezala, bere txirrinda hartu zuen dendara joateko. Iñakik lurrera begiratu zuen eta ohar bat aurkitu zuen lurrean botata eta broma bat zela pentsatu eta mahai gainean utzi zuen. Iñakik denbora librean oharra irakurtzea pentsatu zuen eta horrela egin zuen. Oharrean halaxe jartzen zuen:

2013/7/24

Donostia-San Sebastian

Kaixo Iñaki: Gu Andoni eta Markel gara. Eskatu nahi dizugu txokolatezko tarta eder bat egitea eta Braboren gorputza eukitzea baina Errealeko trajea eta guzti. Bueno ondo pasa eta Brabo polita egin. AGUR!!!!!!!!!!!!!!!!


Azkenean gaua iritsi da eta beti bezala Iñakik 8:30etan. ixten du. Etxera iristerakoan Ainhoari komentatu dio ea zer iruditzen zaion Braboren txokolatezko tarta bat egitea, eta Ainhoak esan dio idea bikaina dela. Hurrengo egunean Iñaki egunero bezala denda ireki du eta osagai guztiak hartu eta Braboren txokolatezko tarta egiten hasi da. Lau Egun pasa ondoren, Andoni eta Markel tartaren bila joan dira GOXOTXU dendara. Galdetu diote dendariari ea zenbat balio duen eta Iñakik 64€ balio duela erantzuten die. Markel eta Andoni dirua eman eta poz pozik joan dira beren etxera. Handik bi egunera, Iñakiri deitu zion telefono batek: 665 743 21 eta honek galdetu zien: -

Zer nahi duzue?

-

Kaixo, Iñaki, Markel eta Andoni gara eta gonbidatu nahi zaitugu zu eta zure zure familia.

-

Ah bale, ba noiz eta zer ordutan?


-

Larunbatean 5:00etatik- 8:00retara.

IĂąakik halaxe egin zuen. Larunbatean agertu ziren eta umeak bokadilloak eta txutxeak jan zituzten eta, ah, ahaztu gabe, Braboren gorputza zuen tarta ederra ere jan zuten. Beno, beran du zen eta guztiak etxera itzuli ziren.

Uxue ValĂ­n


Oihanaren abenturak Bazen behin, hamazazpi urteko neska bat, Oihana izena zeukana. Oihanari soinekoak asko gustatzen zitzaizkion eta egunero joaten zen erostera. Ez zihoan ikastolara, mendi tontorrean bizi zelako. Lehenago bere gurasoekin eta bere amonarekin bizi zen baina kotxe istripu batean hil ziren. Oihanak, orduak eta orduak pasatzen zituen soineko dendetan sartuta. Bera nazkatuta zegoen beti denda berdinetara joateaz baina ez zeudenez denda gehiago bere etxetik gertu, beti berdinetara joan behar zen. Egun batean, pentsatu zu単e hegazkin bat hartzea, herri handi batean etxe bat erosi eta soineko denda batean lan egitea, horrela egunero nahi zituen soinekoak jantziko zituen. Eta hala egin zuen. Hegazkin bat hartu eta New York-era bizitzera joan zen. Han, lagun bat egin zuen eta etxe handi eta polit bat erosi zuten.Oihanak eta bere laguna Emmak. Izugarri ondo eramaten ziren eta beti, toki


guztietara, elkarrekin joaten ziren. Emmak ere ez zuen lanik eta Oihanaren adina zuen. Soineko denda guztietara sartu ziren baina ez zutenez lanik aurkitzen, hiriko soineko guztiak erosi zituzten baina azkeneko dendara sartu behar zirenean, harrituta gelditu ziren dendari begira. Izugarri gustatu zitzaien denda hura, soineko polit-politak zeudelako.Dendako soineko guztiak erosi eta beste maleta batean sartu zituzten, gainontzeko soinekoz aparte. Ez zutenez lanik, bururatu zitzaien, Oihanak zeukan mendiko etxera bueltatzera. Mendian zeukan etxera iristean, soineko guztiak txukuntxukun jarri zituzten eta azkeneko dendako soinekoak ateratzerakoan, konturatzu ziren, soinekoen etiketan, “magic dress be careful� jartzen zuela baina beraiei ez zitzaien axola, soinekoak oso politak zirelako eta hori jartzeagatik etiketan, ez zituztelako botako. Hasieran, lehenengo dendetako soinekoak probatzen hasi ziren. Batzuk, handiak zituzten, beste batzuk txikiak eta beste batzuk ondo gelditzen zitzaizkien eta argazkiak ateratzen egon ziren. Oihanak, ezin zuen gehiago itxoin


azkeneko dendako soinekoak probatzeko eta urdina koloreo soinekoa hartu eta jantzi zuen. Oso ondo gelditzen zitzaion eta Oihana oso pozik zegoen.Berak ikusi zuen, Emma korrika batean, etxetik ateratzen zela. Ez zuen ulertzen zergaitik joan zen zen korrika. Oihanak pentsatu zuen handik gutxira bueltatuko zela baina ez zen hala izan. Emma, Ohianari begira beldur aurpegiarekin zegoen. Oihanak ez zuen ezer ulertzen eta pentsatu zuen beste soineko bat probatzea. Soineko berdea hartu behar zuen baina segituan konturatu zen soineko guztiak txikitu egin zirela. Eta galdetu zion Oihanak Emmari: -Emma, zergaitik txikitu dira soineko guztiak bat-batean? Emmak beldurtuta, erantzun zion: -Oihana, ez dira soinekoak txikitu, zu handitu zara. Oihana harri eta zur gelditu eta Emmak esan ziona sinistu gabe, izpiluan begiratzera joan zen. Emmak arrazoia zuen. Berak dena txikia ikusten zuen eta esan zion Emmari:


-Emma lagundu! Zerbait egin! Edo joan zaitez berriro New York-eko denda horretara eta dendariari galdetu ea zer egin behar den. Baina bizkor mesedez! Emma azkar batean, hegazkinean sartu eta New York-eko denda horretara sartu zen. Dendariari galdetu zion ea zer egin behar zen eta dendariak esan zion ur baso bat hartzeko, 350 ml betetzeko, naranja bat erditik moztu eta naranja erdiak duen likido guztia urarekin nahasteko. Gero gatz pixkat eta txokolate onza bat botatzeko. Hori dena egitean, oso ondo nahastu eta edateko prest zegoen. Paper batean apuntatu zuen ez ahazteko eta Oihanarentzat hori dena prestatu zuen. Dendariak esan zuen txikitu nahi bazuen, hori edan behar zuela nahiz eta txarra egon. Eta hala egin zuen. Ez zitzaion gustatu baina txikitu nahi zuenez, dena edan zuen. Asteak pasa ziren baina Ohiana ez zen txikitzen. Orduan, Emma, magia denda batera joan zen eta dendan zeuden gauza gehienak erosi zituen Oihanari laguntzeko. Dena probatu zuen baina ez zuen ezerk funtzionatzen.


Orduan pentsatu zuten, barita magikoarekin, hitz magiko batzuk esatea eta ea horrela berriro Oihana txikitzen zen. Hitz magikoak esaten hasi zen, baina ez zen ezer gertatzen. Egunak pasa ziren eta bat-batean, Emmari zerbait bitxia gertatu zitzaion. Baso bat ur edatera joan zen eta ur basoa lurrera erori, eta eskamak atera zitzaizkion. Iguana batean bihurtu zen. Oihanak eta Emmak ez zekiten zergaitik gertatu zen hori. Ezin zirenez etxetik horrela atera, pentsatu zuten, betirako, horrela bizitzea eta inoiz ez banantzea. Eta oso pozik bizi izan ziren etxetxo hartan biak bakarrik.

Garazi Lechuga


Nicken bizitza Nick Astrid Inglaterran bizi zen, Londresen hain zuzen ere. 40 urte zituen, ez zuen familiarik eta ez dirurik. Berea zuen gauza bakarra bere aitonaren etxea izan zena zen. Janaria kaleetan aurkitzen zuen diruarekin erosten zuen edo bestela etxez-etxe ibiltzen zen abesten. Bere bizitza ez zen oso polita baina egun batean, bere bizitzak hirurehun graduko buelta bat eman zuen. 1955. urteko abuztuaren 9an, Nick bere etxeko lorategian zegoen, basoan bildutako adarrak mozten, gero diru pixka bat lortuz, poxpolo batzuk erosi eta etxeko tximinian sua egin ahal izateko. Bat batean bere atea jo zuten,Nick zerra eskuan zuela atera abiatu zen. -Zeu al zara Nick Astrid?- galdetu zion uniformea zuen gizon batek. -Bai, ni naiz. Zer nahi duzu? -Ni Gustaf naiz, Liam Niatroors Londreseko alkatearen idazkaria. Hiriko postariak ezin du bere zerbitzuarekin jarraitu. Orduan, badakigunez zuk ez duzula lanik, hiriko postaria zu izatea aukeratu dugu. -Benetan? Bai, bai ni izango naiz postaririk hoberena, baina ordainduko didazue?- harriturik galdetu zion Gustafi.


-Noski baietz. Bihar goizeko zortziretan Udaletxearen aurrean aurkituko gara, han azalduko dizugu guztia eta uniformea emango dizugu. Nick oso pozik jarri zen, azkenean lanen bat izango zuen eta dirua etxera eramateko aukera ere. Hurrengo goizean bere etxe ondoan zuen errekatxo batean, aurpegia garbitu eta oinez abiatu zen udaletxera. Gustafek uniformea eta eguneroko hibilbidearen planoa eman zion. Lehenengo hiriko erdialdera, gero auzo zaharretara eta azkenik auzo modernoenetara joan behar zen gutunak banatzera. Gehienetan jendeak Nicki aurpegi arraroarekin begiratzen zion baina hala ere Nick, lagunak egiten hasi zen. Bazegoen hirurogeita hamar urteko emakume bat, Candy izenekoa, astearte guztietan Nick bere etxera bazkaltzera gonbidatzen zuena. Hamar urte pasa ziren eta Candy minbizi batengatik hil egin zen. Nick oso, oso tristeturik zegoen, bakarrik sentitzen zen eta hamar urte horietan amatzat hartzen zuen emakumea hil egin zen. Nickek ala ere gutunak banatzen jarraitu zuen, oso nekaturik bukatzen zuen egunero baina bere lana bukatzen zuenean bere etxeko atetik sartu ondoren, oso sentsazio ona sentitzen zuen bere barnean. Urteak joan urteak etorri Nick geroz eta aberatsagoa zen, baina pobrea izaten jarraitzen zuen.


Nicki, hirurogei urte bete zituenean, geroz eta gehiago kostatzen zitzaion gutunak banatzea; horren ondorioz, jendea Nick gaizki tratatzen hasi zen. Bere lagunak zirenak, jada, ez ziren bere lagunak, batzuetan jendeak bere etxeko atea Nicken aurpegian ixten zuen‌ Nickentzat oso gogorra zen hori guztia eta gainera bere zerbitzua ez zuela ezertarako balio esaten zioten hiriko bizilagun gehienek. Ala ere Nickek bere zerbitzuarekin jarraitu zuen laurogei urte bete zituen arte. Urte horretan, hau da 1995.urtean, Nick hil egin zen. Orduantxe bizilagunak konturatu ziren zerbait falta zitzaiela, Nick! Nicken zerbitzua oso ona izan zen eta jendeak ez zuen kontuan hartzen baina bere bihotz onenarekin egiten zuen. Horregatik kontuan hartu behar ditugu detaile txikitxoenak ere. Naroa Irigoien


Txomin eta apustuak Bazen behin herri txiki txiki batean, orain dela mila eta hamahiru urte,Txomin izeneko gizon bat. Txominek ile gorria zeukan, bihotz haundi bat eta apostu guztietan parte hartzeko joera zeukan. Horrez gain, Txomin arotz profesional bat zen .Txominek arotz lehiaketetan pate hartzen zuen . Ia beti arotz lehiaketetan lehenegoa gelditzen zen . Arotz lehiaketetan sariak ematen zituzten ta Txomini 500 â‚Ź-ko sari ematen zioten irabazten zuen bakoitzean.Txominek diru hori bere materiala hobetzeko erabiltzen zuen. Halako egun batean Patxi izeneko gizon maltzur bat iritsi zen Txominen herrira . Patxik Txominen habileziak ikusi zituen. Patxik Txominen herrian honi buruz galdetzen hasi zen eta halako batean Patxik entzun zuen Txominek apustu guztietan parte hartzeko joera zeukala. Horrela esan zion behin : - Egingo zenidake egurrezko pistola bat ezin dena puskatu?


- Bai, mila euro emanezgero, egingo dizut – erantzun zion Txominek, haserre. - Bale, apostu egiten dugu?- esan zuen Patxik. - Bale, hemendik hilabete baterako prest edukiko duzu – erantzun zion Txominek. Txomin buru belarri ibili zen pistola puskaezin hori egiten. Bere lantegian egon zen zuhaitz motak nahasten: pago pixka bat jarri zuen, urki pixka bat , aritz pixka bat . . . . . eta “eureka” esan zuen konbinaketa perfektua lortu zuenean . Handik hilabete batera Patxi etorri zen pistola puskaezinaren bila .Txominek apustua gogoratu zion eta Patxik barkamena eskatu zion berarengan ez sinisteagatik. Handik aste betera Txominen herrikoak protestaka joan ziren bere lantegira. Txomin arrituta zegoen, berak ez zekien zer gertatzen zen eta galdetu zien: -

Zer gertatzen da?

-

Ba, zuregatik alkatea ia hiltzen du Patxik -erantzun zuten herritarrek.

-

Zergatik neregatik?- galdetu zuen Txominek.

-

Ba, Patxiri pistola puskaezin bat fabrikatu diozulako –


erantzun zioten. -

Ah,bale , lasai, konponduko dut – esan zuen Txominek.

Txomin bere fabrikan sartu zen. Pentsatu zuen egur guztia erretzea.Orduan sujaurtigailu bat egin zuen. Patxirengana joan zen eta honela esan zion: -

Zergatik saiatu zara alkatea hiltzen?

-

Boterea nahi nuelako nik – erantzun zuen Patxik.

-

Ba, oker jokatu duzu eta pistola erreko dizut nere sujaurtigailuarekin –erantzun zuen Txominek .

Txominek pistola puskaezina puskatu zuen. Patxi kartzelara eraman dute eta Txominek apostu bat egin baino lehenago pentsatu egingo du. Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila Txominen fabrikan . Hasier Zubizarreta


Denboraren makina Bazen behin burutik sano ez zegoen zientzilari potoloa, txapelduna, triziklo duna, prismatiko duna eta Karlos izena zuena. Karlosek 73 urte zituen eta nahiko xelebrea zen. Bere bizitza osoa ez zuen lortu proiektu bakar bat ere ongi ateratzea. Egun batean bere buruari esan zion: -Denboraren makina sortu egingo dut, eta gainera, ongi ibiliko da, ez da apurtuko.

Egunak pasa hala, lortu egin zuen baina berak ez zekien zer egin makina horrekin. Azkenean bururatu zitzaion zer egin, eta bere herri osotik kartel batzuk banatu zituen esanez: “denboraren makina salgai. 1.000.000â‚Ź telf.: 973 567 815.â€? Baina jendeak pentsatzen zuenez zientzilaria burutik gaizki zegoela ez zuen inork erosi.

Azkenean bururatu zitzaion makinaren bidez iraganera itzultzea eta bere proiektu guztiak konpontzea. Eta hori egin zuen, banan banan bere iraganeko Karlosek proiektu bat


hasten zuenean, gauean, orainaldiko Karlosek konpondu egiten zuen. Berdina egin zuen bere proiektu guztiekin. Bere makina ez saltzeaz pozik zegoen. Baina orainaldira itzultzean, makinaren ordez 1.00.000€ zeuden. Karlosek jakin zuen alkateak erosi egin ziola makina 1.000.000€-en truke. Orduan karlos konturatu zen bere proiektu guztiak ondo atera zirenez, jendeak ez zuela pentsatzen burutik gaizki zegoela eta horregatik erosi zion alkateak makina. Baina arazo bat zegoen iraganera itzultzean: Karlosek orainaldia aldatu zuen eta alkateak ere aldatu zezaken.

Karlos alkatearengana joan zen eta denboraren makina 1.000.000€-en truke eskatu zion, baina alkateak ezetz esan zion. Karlosek arazo larri bat zuen. Baina azkenean ideia bat okurritu zitzaion, denboraren makinean azkeneko bidaia bat egitea eskatzea alkateari 1.000.000€ truke. Eta hala egin zuen. Alkateak utzi egin zion bidaia egiten.

Karlos iraganera joan zen eta iraganeko Karlosek denboraren makina egin zuenean, orainaldiko Karlosek, gauenan makinaren kableak lekuz aldatu zituen eta makina hautsi


egin zuen. Orainaldira itzultzean bi segundu igaro eta denboraren makina “ppuuffffff� desagertu egin zen. Karlos asko alaitu zen eta handik aurrera lasai lasai bizi izan zen.

Xabier Ormazabal


Jon potoloa Bazen behin mutil potolo bat Jon deitzen zena . Ez zeukan ia ilerik, oso esku zabala zen, beti bizikleta puskatzen zuen eta altueraz oso handia zen. Beti bere katalejoarekin zebilen, egunero bizikleta hartzen zuen eta gauzak asmatzea gustatzen zitzaion. Egun batean konturatu zen egin behar zuela bizikleta bat ez zana oso erraz puskatuko. Egon zen egunak eta egunak pentsatzen eta ez zuen inoiz lortu. Lehenengoa izan zen egurrezkoa egina, bigarrena izan zen banbuzkoa, baina puskatzen zen bere pixuarengatik. Hurrengo egunean asmatu zuen burdinezkoa eta burdinezko horrekin konturatu zen ez zela apurtzen baina ez zekien nola egin. Egunero, egunero pentsatzen zuen nola egin. Inoiz ez zitzaion ateratzen egin nahi zuen bizikleta, orduan joan zen bere lagun batengana, Jose, eta esan zion ez zekiela nola


egin, baina saiatuko zela egiten. Orduan joan zen hurrengo egunean Joseren etxera. -Jose, saiatu zara bizikleta egiten? - esan zuen Jonek. -Bai, Jon, saiatu naiz baina ez dakit ondo joango den! Josek esan zuen: -Lasai, utzi begiratzen eta etxera eramango dut probaketa egiteko. -Zuk ez ahaztu egitea biharko!- Josek esan zuen. -Lasai, mutil, ez naiz ahaztuko egitea! - esan zuen Jonek barrezka. -Agur, Jon! -Agur! Egin zuen bizikleta, baina ez zekien nola eramango zuen bera jarri gabe bizikletaren gainean, ezin zuelako ibili bere pixuarengatik, orduan joan zen bizikletaren gainean. Eguna iritsi zenez, esnatu zen goizeko seiretan. Orduan joan zen Joseren etxera, iritsi zenean gogoratu zen pelfudoan zeuzkala giltzak.


Hartu zituen giltzak eta sartu zen Joseren etxean eta esnatu zenean, Josek ikusi zuen han zegoela Jon. Honek esan zion: -Puskatu zait bizikleta eskaileratik igotzen. -Lasai, bakarrik zen froga bat- esan zuen Josek. -Egon naiz oso urduri puskatu zaidalako. -Beno, beste egun batean aterako zaizu-erantzun zion Josek. -Beno, aio. -Aio. Jon joan zen katalejoaren bila eta egon zen begiratzen itsasoari eta konturatu zen ez zegoela ondo egiten bizikleta. Joan zen bere etxera bizikleta bat asmatzea ondo. Egon zen eguna eta egunak pasa ziren , orduan esan zuen sua behar zuela egiteko bizikleta baina ezin izan zuen berak bakarrik egin. Hurrengo egunean joan zen beste lagun baten etxera, deitzen zena Aitor.


Deitu zion Aitorri esanez laguntza behar zuela bizikleta bat egiteko, eta esan zion baietz, hurrengo egunean geldituko zirela arratsaldeko bostetan. Goizean egon zen pentsatzen nola egin pixka bat, arratsaldea iritsi zenean ‌ -Kaixo Jon, egin ditut planoak eta ekarri ditut materialakesan zuen Aitorrek. -Kaixo, nik ere egin ditut planoak, eta gainera plano bakoitzetik hartu ditugu ideiak- esan zuen Jonek -Bai, hori egingo dugu- esan zuen Aitorrek. -Goazen nire etxera egitera bizikleta! –esan zuen Jonek. -Goazen! Jon eta Aitor joan ziren etxera eta hasi ziren bizikleta egiten. Egon ziren hogeitabost egunez bizikleta egiten. Hurrengo egunean zeukaten bukatuta, eta probatu zuten ea puskatzen zen, eta ez zen puskatu. Orduan joan ziren alkatearengana eta alkateari esan zioten ahal bazuten gehiago egin eta esan zuen baietz.


Geroago, lana bukatu zuenez, Jon joan zen katalejoa hartzera, eta segitu zuen ondartzari begira. Aitor, Jose eta Jon izan ziren lagunik hoberenak, eta segitu zuten gauzak asmatzen eta asmatzen egunero.


Ramalho magoa Bazen behin Ramalho izeneko ume bat. Oso azkarra zen baina bi gauza oso txar zituen, esku bat falta zitzaiola eta gerra batean jaio zela. Bestela oso normala zen, ile marroi eta kizkurra, azal marroia,ezpain handiak,begi erraldoiak‌ baina gauzarik harrigarriena zilborra zen, ez zuen zilborrik, horregatik amak “ berezia â€? zela esaten zuen, edozeinek esango lukeen bezala. Egun batean, Ramalho eta bere familiaren gordelekua aurkitu zuten beste herriko militarrek. Denbora batera herritxoa bombardeatu egin zuten. Ramalhok eta bere aitak irtetea lortu zuten baina bere amak ez. Hurrengo egunean Ramahok eta bere aitak errepide bat ikusi zuten, ez zen autorik pasatzen eta Ramalhok harri bat hartu eta magia egiten hasi zen. Aitak kalitatea zuela ikusi zuen. Halako batean tanke bat pasa zen eta lehergailu bat jaurti zieten eta aita, Ramalho babesten zuenez, hegan atera zen eta zuhaitz batean gainean geratu zen. Tankea


joan egin zenean, Ramalho aita laguntzera joan zen eta zilborraren lekua ukitu zuen, orduan zuhaitzean eskailera batzuk azaldu ziren eta aita minduta jaitsi zen. Ordu batzuk pasa ondoren, auto bat azaldu zen eta Ramalho eta bere aita aireportura eraman zituen. Han hegazkina hartu ezinik zebiltzaten baina pertsona batek Estatu Batuetara zihoala, berarekin etorri zitezkeela. Eskaintzari uko egin gabe Estatu Batuetara joan ziren. Iristean bizitza normala zuten etxea zuten,a itak lana‌ Hurrengo urtean Ramalhok diru pixka bat aurkitu zuen eta “magia borrasâ€? jokoa erosi zuen eta magia praktikatzen hasi zen, oso ona zen. Baina hiru urte pasa ondoren, bere aitak eskua puskatu zuen eta lanean baja hartu zuen. Hainbeste egun lanera joan gabe, nagusiak lanetik bota zuen eta Ramalhok disgusto handia hartu zuen eta etxetik joan zen. Poliziak bere bila hasi ziren eta‌ez zuten aurkitzen baina egun batean, jendea artista bat ikusten ari zen,


Ramalho,Ramalho zen magiako ikuskizun bat egiten ari zen eta diru asko irabazi zuen. Hurrengo egunean Ramalho etxera itzuli zen.Bere aita haserretu egin zitzaion eta berak lortutako diru guztia eman zion,aita harrituta gelditu zen. Aitak magia eskola batera eraman zuen, baina berak desabantaila zeukan,eskua,orduan ezin zuen besteek egiten zutena egin eta horregatik desilusionatu egin zen. Baina bera ere hobetzen zihoan eta kalean egiten zituen ikuskizunetik ateratzen zuen diruarekin janarirako bazuen baita bizitzeko ere. Egun batean ikuskari bat joan zen bere etxera eta ea Madrilera joan nahi zuen han ikuskizunak egitera eta berak ea bere aita berarekin etor zitekeen esan zuen,berak ezetz erantzun zion. Orduan Ramalhok bi aldiz pentsatu gabe ezetz esan zuen, familia garrantzitsuagoa zela ikuskizun horiek baino.

Auritz Lamariano


Hiru lagun eta bidai bat Bazen behin Markel izeneko mutil bat.6 urte zituen eta aita eta ama lurrikara baten ondorioz hil egin zitzaizkion.Orfanato batera joan zen eta ez zen oso zoriontsu bizitzen. 9 urte zituenean ez zituen lagunik eta orfanatotik ihes egin zuen.Orfanatoa Tolosan zegoen eta bide luze bat egin ondoren Goierriko Txindoki mendira iritsi zen. Oso toki lasaia zela esan zuen eta hor gelditzea erabaki zuen.Larraitzen bost egun egon ondoren Txindoki begiratzera joan zen.Goizeko 11:25 etan euria hasi zuen eta Markel amildegiaren ondoan zegoen zuhaitz baten azpian eseri zen.Geroxeago Markel tximista hotsak entzun zituen eta bost minutu beranduago TXASSSSSSSS,zuhaitza tximista baten ondorioz puskatu egin zen.Markel lau edo bost metroko altuera batetik erori zen.Markelek min handia zuen hankean eta gose handia zuen.Orduan, gosea hasetzeko poltsa begiratu zuen baina ez zuen janaririk.Geroxeago txakur hotsak entzun zituen.Gero gizon bat agertu zen eta bere etxera joan zen.Gizon hori Josetso baserritarra zen.Jatorra zen baina potoloa ere.Lagunak egin


ziren eta Markel berarekin bizi zen.Egunero ardiak paseatzera joaten ziren,esnea jasotzera eta urumea ibaian bainatzera.Egun batean afaltzen zeudela ,Josetxok galdetu zion Markeleri: -Zein da zure ametsa? -Ez dakit-erantzun zion Markelek. -Eta zein da zure ametsa?- galdetu zion Markelek Josetxori. -Ba nire ametsa, ummmm,ez dakit,pentsatuko det eta bihar gosaltzerakoan erantzungo dizut-erantzun zion Josetxok. Hurrengo goizean, gosaltzeko orduan, Markel urduri zegoen Josetxoren ametsa jakiteko.Geroxeago Josetxo agertu zen eta hau esan zion Markeleri. -Ea Markel nire ametsa esango dizut. -Esan mesedez, esan-erantzun zuen Markelek. -Ongi da, nire ametsa Euskal Herria globoz zeharkatzea daesan zuen Josetxok. -Benetan, ba zure ametsa betetzen lagunduko dizuterantzun zuen Markelek.

Bi aste geroago Markeli hanka sendatu zitzaion eta globo bat eraikitzen hasi ziren.


Josetxok Markeli josten erakutsi zion eta Markel globoa mandirekin joste hasi zen eta Josetxo zesta eraikitzen.Bukatu zutenean baserrira joan ziren janariaren bila.

Hurrengo egunean bidai txiki bat egin zuten Txindokitik Ordiziara.Globoa oso ondo zijoan eta bidaia hasteko prest zegoen.Ordizian hasiko zen bidaia.Lehenengo Bilbora joan ziren eta han Guggenheim museoa bisitatu zuten.Anboto mendira iritsi zirenean globoko zestari zulo bat egin zitzaion eta janari erdia erori zen.Josetxok globoa lurreratu zuen eta janaria bilatzen hasi zen.Bitartean Markel zesta konpontzen hasi zen.

Hurrengo egunean Baia ibaiaren ertzean gelditu ziren ura hartzeko.Kantinplora bete zuten eta Zadorra ibaia jarraitu zuten Gasteiz aldera joteko.Gasteizen janaria erosi zuten.Orduan, Gasteizko plazara iritsi zirenean,mutil pobre bat negarrez zegoen.Markel eta Josetxo berarekin hitz egitera joan ziren,eta honela esan zion Josetxok:


-Barkatu mutil, baina zergatik zaude negarrez? -Ba nire aita eta ama hil egin direlako-erantzun zuen mutilak. -Nahaibadezu gurekin etorri-esan zion Markelek. -Benetan zuekin joan naiteke? Hau amets bat da-esan zuen mutilak.

Hurrengo egunean Markelek mutilari zein izen zuen galdetu zion eta mutialak Gali izena zuela esan zion.Ordu bat geroago Markel,Josetxo eta Gali bidaiarekin jarraitu zuten.Gazteizetik Iru単ara joan ziren eta Iru単an gelditu zirenean Markel botaka egin zuen.Markel mareatu egin zen eta Josetxok azukre koxkor bat eman zion. -Eskerrikasko Josetxo,eskerrak zu zaudela emen-esan zuen Markelek. -Ez horregatik, ea ba, joan globora eta deskantsatu pixka bat-erantzun zuen Josetxok.

Bi egun geroago Hiru Erregeen Mailara iritsi ziren.Globoa puskatu zitzaien eta janaririk gabe gelditu ziren.Josetxo gaisorik jarri zen eta globoa Marlelek eta Galik gidatu behar


izan zuten.Donosti aldera joan ziren.Donostira iritsi zirenean Josetxo ospitalera eraman zuten.eta bi egun ingresaturik egon ondoren hil egin zen. Markel eta Gali Txindokira bueltatu ziren negarrez eta ardiak zaintzen eta baserrietan egiten den guztia egiten jarraitu zuen Markelek.Urte batzuk pasa ondoren Markel eta Gali hamabost urte zituzten eta egun batean Ordiziko familia batekin aurkitu ziren eta Ordiziko familia horrekin joan ziren.

Aimar Dorado


Sagar amaezina Bazen behin Antton izeneko gizon bat, oso potoloa zenez, bere senide guztiak berarengandik oso kezkaturik ibiltzen ziren (inorrek ez min egiteko, edo ta burla ez egiteko). Egun batean ariketa pixka bat egitera atera zen Anton. Basotik beti topatzen zuen animaliaren bat, baina egun hartan ez. Konturatzerakoan zuhaitz batekin egin zuen topo, bere begiek harridura ikur batekin begiratzen zuten zuhaitz eskileraduna. Bi,hiru minutuz begira gelditu zen, ondoren ero baten modura etxera joan zen. Bidean jendeak pentsatu zuen haize txar batek jo zuela. Etxeko atea ireki bezain laster Manoli (Anttonen ama) konturatu zen zerbait gaizki zihoala(zerbait jakin badut amei buruz ,beti ohartzen direla zer gertatzen zaigun, seme alabei), bere semearen jarrerarengatik, orduan galdetu zion: -Zerbait al duzu amari esateko? -Ezerrez, ama-urduri samar. -Orduan nolatan duzu aurpegi txar hori, seme?-erantzun zion.


-Ba begira, basora joan naizenean‌-hasi zitzaion kontatzen. Manolik argi eta garbi ulertu zuen gertatutakoa. Manolik galdera interesgarri bat bota zion semeari: -Zergatik ez zara ausartu amari esatea? -Uste nuelako, zuri, ez zitzaizula interesatuko gertatutakoa, pixka bat lotsatua. - Zuk garbi eta argi dakizu guri, amei, asko interesatzen zaizkigula gure seme alabei gertatutakoa. Hurrengo egunean Antton berriz ere basora abiatu zen zuhaitz eskaileraduna aztertzera. Iristean, eskileretatik gora abiatu zen. Baina Anttonek pentsatu zuen eskilerak ez zutela amaierarik baina batbatean zuhaitzaren puntaraino iritis zela konturatu zen, handik bista politak zeudela konturatu bait zen. Anttonek sagar bat hartu zuen jeitsi baino lehenago, postrerako utzi zuen zuhaitzean hartutako sagarra,afaltzen bukatu ondoren sagarra jaten hasi zen amak esan arte


oheratu egin behar zela, orduan platerean utzi zuen hurrengo egunean jaten jarraitzeko. Hurrengo egunean konturatu zen sagarra osorik zegoela.Antton pentsatzen geratu zen une batez eta konturatu zen sagarra amaierarik ez zuela, esate baterako sagarra bukatzen bazuen minutu bat igaro ondoren berriz beste sagar eder bat azaltzen zen beste sagarraren ordez. Lide Bereziartua


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.