PEIO ZIZAREA

Page 1



PEIO ETA SAGARRA Hau Peio da. Peio ez da txakurra, ezta elefantea ere. Peio zizarea da eta oso txikia da.



Hau sagarra da. Gorri-gorria da. Eta Peio zizarea sagar barruan dago.



Eguzkia dagoenez Peio sagarraren kanpoan ari da jolasten.



Hau madaria da. Eta oraindik eguzkia dagoenez, Peio madariaren kanpoan ari da jolasten. Oso pozik dago.



Ai ene! Eguzkia joan eta euria etorri da bapatean! Ez bustitzeko, Peio madariaren barruan sartu da. Eta ezin duenez jolastu, triste dago!



Hau platanoa da. Euria joan denean haize bolada gogorra etorri da. Oraindik Peio zizarea etxetik irten ezinik dabil eta platanoaren barruan dago. Ezin da platanotik atera eta beldurtuta dago haize bolada zakarrengatik.



Haizea joan denean, Peio zizarea platanotik atera da. Platanoaren kanpoan dabil jolasten eta oso pozik dago.



Peio zizareak asko jolastu du eta orain bere etxera doa amatxorekin. Eta joan aurretik zera esan digu: “Agur Santa Martako neskamutilak� Agur, agur, aguuuur!!



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.