MAKILAKIXKI

Page 1

MAKILAKIXKI


• Etxe batean gizon bat bizi zen. • Gizon honek hiru seme zituen: Aritz, Mikel eta Beñat.


• Aritz etxetik joan zen urrutira lan egitera. Eta bere nagusia oso pozik zegoen berarekin. • Horregatik, asto bat eman zion. • Asto honek kaka egin beharrean urrea egiten zuen


• • • • •

Aritz oso pozik joan zen etxera, bere astoarekin. Bidean ostatu batetan geratu zen. Gauean esan zion ostalariari: - Nire astoari ez esan “urrea egin”. - Ez, ez – esan zuen ostalariak.


• • • • • • • • •

Aritzek loak hartu zuen. Orduan, ostalari gaiztoak esan zuen: - Astoa, urrea egin! Eta astoak urre asko egin zuen. Orduan ostalariak Aritzi astoa lapurtu zion eta beste asto bat jarri lehengoaren ordez. Aritz iritsi zen etxera. Aita, Mikel, Beñat! Etorri azkar! Eta etorri zirenean esan zion astoari: - Astoa! Urrea egin! Baina astoak kaka pila egin zuen.


• Gero, Mikel joan zen etxetik lan egitera. • Lan asko egiten zuen eta nagusia oso pozik zegoen. • Horregatik mahai bat eman zion Mikeli. Mahai honek bazkaria jartzen omen zuen berak bakarrik.


• • • • •

Mikel oso pozik joan zen etxera, bere mahaiarekin. Bidean ostatu berean geratu zen. Gauean hau esan zion ostalariari: - Mahaiari ez esan “bazkaria jarri”. - Ez, ez – esan zuen ostalariak.


• • • • •

Mikelek loak hartu zuen. Orduan ostalari gaiztoak erran zuen: - Mahaia! Bazkaria jarri! Eta mahaiak bazkari eder bat jarri zuen. Orduan, ostalariak mahaia Mikeli ebatsi zion eta beste mahaia bat jarri zion.


• • • • •

Mikel iritsi zen etxera. - Aita, Aritz, Beñat! Etorri azkar! Eta etorri zirenean erran zuen: - Mahaia! Bazkaria jarri! Baina mahaiak ez zuen ezer jarri.


• Gero, Beñat joan zen etxetik lan egitera. • Beñatek lan asko egiten zuen eta nagusia oso pozik zegoen. • Horregatik makila bat eman zion. Makila honek aurrean harrapatzenzuen guztia astintzen zuen.


• • • • •

Beñat oso pozik joan zen etxera bere makilarekin. Bidean, ostatu batean geratu zen. Gauean hau esan zion ostalariari: - Nire makilari ez esan “makilakixki”. - Ez, ez, esan zuen ostalariak.


• • • •

Beñat lokartu egin zen. Orduan ostalari gaiztoak esan zuen: - Makilakixki ! Eta makilak leku guztietatik eman zizkion kolpeak ostalari tranpatiari..


• • • •

- Mesedez, gelditu makila hau! - Bai – esan zuen Beñatek- baina ekarri astoa eta mahaia! - Bai, bai. Dena emango dizut. Orduan Beñatek makila gelditu egin zuen.


• Beñat iritsi zen etxera. • - Aita, Aritz, Mikel! Begira!


• • • •

Aritzi astoa eman zion. Mikeli mahaia eman zion. Eta Beñat, makilarekin gelditu zen. Horrela oso pozik bizi izan ziren.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.