KANGUROTXO

Page 1



Kanguro ama eta kanguro txikia paseatzera atera dira. Kanguro amak salto handiak egiten ditu: GONG, GONG, GONG. Kangurotxoak, berriz, salto txikiak, GINGGANG, GING-GANG, txikia da eta.



-Hara! Non sartu ote da kangurotxo?

-Galdu egin da! – esaten du kanguru amak atzera begiratuz.

-Kangurotxo!... Kangurotxo!... Non zaudeeeee? deitzen dio amak.



-Amatxo, amatxo!... Hemen nago, zulo batean, eta ezin naiz irten. Kangurotxo zulo batean erori da, baina badirudi ez duela minik hartu.



Kanguro amak zuloa aurkitu du. - Kangurotxo, salto handi-handia egin behar duzu: bat, bi eta hiru... ieup! -Handiagoa... bat, bi eta hiru ... ieup! - Ama, ezin naiz irten! Kangurotxok salto txikiak egiten ditu eta jakina, ezin da irten.



Azkenean, salto handia eginez, iiieeup!, zulotik ateratzea lortu du eta ez dakit zenbat musu eta musu, musu eta musu eman dizkion amari.



Orain kanguro txikia eta bere ama paseatzera doaz berriro ere, baina ez bata bestearen atzetik lehen bezala. Kanguro txikia orain amaren zorro barruan doa. Hori aurpegia!


8



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.