hartz zuriaren ipuina

Page 1


Hau hartz familia da. Aita, ama eta hiru seme-alabak. Denak zuriak dira, baina Hartzi ez, Hartzi beltza da.


Hartzi triste dago. Beltza da eta zuria izan nahi du, bere familia bezala. - Ez egon triste. Zu oso polita zara. - Ez beltza naiz eta nik zuria izan nahi dut.


Hartzik pentsatu du: Zikina nago. Errekan garbituko naiz. Uretan sartu da eta besoak, hankak eta burua ongi garbituko ditu. Baina beltza izaten jarraitzen du.


Hartzi etxera joan da eta margolaria ikusi du. - Nor zara zu? - Margolaria naiz eta etxea zuriz margotzen ari naiz. Beno,deskantsatzera joango naiz. Agur.


- Ah! margo zuria hartuko dut eta zuriz margotuko naiz.


Hartzik margo zuria hartu eta gainetik bota du. - Aupa, aupa! Orain zuria naiz.


-Hartzi orain zuria da. Bere etxera joan da, baina atea itxita dago.


- Aita, ama ireki atea mesedez!! Ni naiz, Hartzi, ireki mesedez!!


• - Ez, ez, ez. Zu ez zara Hartzi. Hartzi beltza da eta oso polita gainera. Eta zu zuria zara. Alde hemetik gezurti!!


Orain, Hartzi negarrez dago. - Buaaa, buaaaa! - Aita, ama begira, hartz zuria negarrez dago.


- Ziur zaude Hartzi zarela? -Bai ama, zuek bezalakoa izan nahi nuen eta neure burua kolore zuriz margotu dut. - Lasai Hartzi. Errekara joango gara eta margo zuria urez kenduko dizut


Ama eta Hartzi errekan sartu dira eta amak margo zuria kendu dio. -Zaren modukoa oso polita zara, eta guk asko maite zaitugu Hartzi. -Muaaa!!!


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.