Oiartzungo Eskolako Agenda 21en aldizkaria 2019-2020 ikasturtea

Page 1

Oiartzungo Eskolako Agenda 21

KLIMA ALDAKETA eta

Diseinua eta maketazioa

2019-2020

IKASTURTEA

ELIKADURA


2020

ko irailean 16 urte beteko dira Oiartzungo ikastetxeek (Elizalde Herri-eskola, Elizalde Institutua eta Haurtzaro Ikastola), Oiartzungo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak garapen iraunkorraren aldeko “Eskolako Agenda 21” izeneko hezkuntza-programa ezartzeko konpromisoa sinatu zutenetik. Urte hauetan guztietan ingurumenarekin zerikusia duten arlo ezberdinak landu ditugu: energia, ura, biodibertsitatea, hondakinak, mugikortasuna, elikadura, zarata, kontsumo arduratsua eta, iaz, klima-aldaketa. Azken hau gaurkotasun eta lehentasun altuko gaia dugunez, 2019/2020 ikasturtean, berriz ere, klima-aldaketari heldu diogu. Hala ere, aurreko ikasturtean energia-kudeaketaren ikuspuntutik landu genuela aintzat hartuz, aurtengoan elikadura-eredu ezberdinetan eta, horrek, klima-aldaketan duen eraginean sakontzeko aukera izan dugu. Bestalde, aurtengo ikasturtea berezia izan dela aitortu behar dugu, COVID-19 birusak eragindako ez-ohiko egoera honetan, urteroko jarduerak egokitu behar izan ditugulako eta, ondorioz, ezin izan dugulako herri-diagnosia aurrera eraman, ezta eskolen arteko foroa ez udal-foroa antolatu ere. Dena den, jarduera ezberdinak burutu ditugu eta aldizkari honen bidez horien berri emango dizuegu!

2


ZER EGIN DUGU IKASTURTEAN ZEHAR?

I

kasturte honetako aurrezaurreko eskolak lehenago amaitu diren arren, hamaika jarduera egin ditugu klimaaldaketa eta elikaduraren gaia lantzeko. Hori dela eta, lehenik ikastetxe guztiek garatu dituzten ekintzak zerrendatuko ditugu eta, ondoren, ikastetxe bakoitzak egindako lanketa laburbilduko dugu.

• Ikastetxe osoari Eskolako Agenda 21en inguruan antolatzen ditugun jardueren berri emateko asmoz, Txoko berdea apaindu dugu, urtero bezala. • Patruila Berdea edo Ingurumen-batzordea osatu dugu. • Aurreko ikasturtearen amaieran Oiartzungo Udalari egindako eskaeren erantzunak aurrez aurre entzuteko asmoz, urriaren 29an, udal-foroa izan genuen udaletxeko udalbatza-aretoan. • Familiei zuzendutako Eskolako Agenda 21en buletin elektronikoak prestatu eta bidali ditugu.

3


• Oiartzungo Eskolako Agenda 21ek 2019an 15 urte bete dituenez, “Klima-aldaketari buruzko lanen erakustaldia” antolatzeko pausoei ekin genion urtarrilean. Horrela, ikastetxe bakoitzean parte hartzeko oinarriak jasotzen zituen kartelak jarri genituen eta erakustaldiko lanak prestatzen hasi ginen, baina osasun-larrialdi egoera dela eta, udazkenean berriz ere abiaraziko dugu ekimen hori. • Ikastetxe barruko egoeraren diagnostikoa ikuspuntu ezberdinetatik garatu genuen: hamaiketakoaren ezaugarriak, etxean ditugun elikagaien ezaugarriak eta gosariari lotutako ohiturak, gure aitona-amonen elikatze-ohiturak eta gaur egungoak, jangelaren antolaketa (menuak, elikagaihondakinak eta janari-hondarrak, soberakinen kudeaketa), ikastetxeak antolatutako ospakizunetan elikaduraren gaia lantzen den modua, elikatze-aukerak eta intolerantziak, elikadurari lotutako hondakinak eta horiek murrizteko ekimenak (elikadura-zarrastelkeriaren aurkako neurriak, konposta, etab.), elikadurari lotutako karbo-

4

no-aztarna, klima-alda-ketari zein elikadurari lotutako jardunbide egokiak aztertzea, eta aste batean zehar praktikara eramandakoak idatziz jasotzea. • Irakasle koordinatzaileek Oarsoaldeko Eskolako Agenda 21en koordinazio-bileretan parte hartu dute eta gaiari buruzko prestakuntza zehatza jaso zuten ikasturtearen hasieran. • 3 ikastetxeetako irakasle koordinatzaileei Udalak egindako “Oiartzun: elikagai kontsumoa eta lur ondarea” izeneko ikerketaren emaitzak erraztea, irakasleek ikasleei eta familiei modu ezberdinetan ezagutzera emateko.


ELIZALDE HERRI-ESKOLA

Ibaiertzean pilatzen den plastikoa jasotzeko eta dagokion edukiontzira botatzeko asmoz, Oiartzun ibaiaren puntu ezberdinetara hurbildu ginen martxoaren hasieran. Ikasleok mota eta tamaina ezberdinetako plastikoak bildu genituen. “Eskolan konposta” izeneko proiektuan parte hartu dugu ikasturte honetan zehar ere. Horrela, bazkari-garaian sortutako hondakin organikoak eskolan dugun konpostagailuan kudeatu ditugu eta, 9-12 hilabete igaro ostean, konposta lortu dugu! Konposta lorezaintzan eta nekazaritzan erabili dezakegun ongarri naturala da. Aipagarria da konpostari esker ondorengo onurak ere lortzen ditugula: • Hondakinen prebentzioa jatorritik lantzea. • Ikasleak sentsibilizatzea. • Eskolan sortzen diren biohondakinak sorlekuan bertan kudeatuz, hondakinen kudeaketari lotutako garraio-desplazamenduak ekiditea eta, bide batez, Berotegi Efektuko Gasen emisioak murriztea (klimaaldaketaren erantzuleak).

5


Aurreko ikasturtean energiaren aurrezpenarekin eta erabilera egokiarekin zerikusia duen 50/50 proiektuan parte hartu genuen eskualdeko beste ikastetxe batzuekin batera. Ikasturte honetan ere proiektuarekin aurrera egiten ari gara, Elizalde Institutuarekin batera. Proiektu honek ikastetxean kontsumitzen dugun energia nahiz ura aurreztea eta eraginkortasuna handitzea bilatzen du. Horretarako ezinbestekoa da ikasleen, irakasleen eta ikastetxeko gainerako eragileen ohituretan eragitea. Proiektua ezarri aurretik Elizaldeko eraikinetan zegoen uraren zein energiaren kontsumoa eta 50/50 egitasmoari esker lortutako aurrezpenaren arteko aldeak ikusteko aukera izan dugu. Era berean, lehengo kontsumoen eta kontsumo berrien arteko aldea dirutan ere neurtu genuen.

6


ELIZALDE INSTITUTUA

2018/2019 ikasturtean energiaren aurrezpenarekin eta erabilera arduratsuarekin zerikusia duen 50/50 proiektuan parte hartu genuen eskualdeko beste ikastetxe batzuekin batera. Oarsoaldea garapen-agentziak egitasmo honetan parte hartzen ari garen eskualdeko ikastetxeei eta udal-ordezkariei zuzendutako ekitaldia antolatu zuen urriaren 25ean Errenterian. Bertan, eskualdean parte hartzen ari garen ikastetxeetako ikasleok aurkezpen bat egin genuen eta aurreztutako zenbatekoa adierazten zuen txeke bat entregatu zitzaigun. Ikasturte honetan ere proiektuari jarraipena eman diogu eta, guztion parte-hartzeari esker, ingurumenaren aldeko apustua egiteaz gain,

herritar aktibo eta arduratsu bilakatzea lortuko dugu. Eskola barruko lanketarekin amaitu ondoren, ikasturte honetarako aukeratu genuen aztergaia Oiartzunen zein egoeratan dagoen ikertzeko unea heldu zen otsailaren amaieran. Horretarako, Udalak proposatutako ekintza ezberdinen antolaketa-lanekin hasi ginen, baina tamalez, horietako 2 soilik egiteko aukera izan genuen (Arraztalo elkarteak kudeatzen duen baratzeetara bisita eta Behemendi landa garapenerako elkarteko teknikariari elkarrizketa), osasun-pandemiarengatik martxoaren 2. astean eskolak eten egin baitziren.

7


HAURTZARO IKASTOLA

Ikasturtearen lehen hiruhilekoan zehar Ingurumen-batzordea osatzen duten ikasleek ikasturte honetako gaia ondorengo ardatzetan oinarritzea adostu zuten: • Garaian garaiko produktuen kontsumoa bultzatzea. • Erosketa arduratsua sustatzea. • Elikagaien ekoizpen-ereduak aztertzea eta horietako bakoitzak eragiten dituen inpaktuez ohartaraztea. • Etiketen garrantzia azpimarratzea eta horietan ikusgai dagoen informazioa ulertzen ikastea. • Elikadura osasungarri eta orekatuaren berri ematea. Talde Berdeko ordezkariek ikaskideei klima-aldaketa zer den ezagutzera

8

emateko sentsibilizazio-saioak antolatu zituzten. Elikagai askok izan ohi duten azukre erantsiari buruzko ikerketa bat egin zuten DBHko 3. mailako ikasleek. Talde Berdeko ikasleek eta DBHko ikasle boluntarioek jangelako diagnostikoaren emaitzak aurkezteko bideoa prestatu zuten. Klima-aldaketaren inguruko ezagutzamaila zer nolakoa den jakiteko eta hamaiketakoaren ohiturak ezagutzeko asmoz, ikasleei zuzendutako galdetegiak burutzea. Ekainaren 5ean mundu mailan Ingurumenaren Eguna ospatzen dela aitzakia hartuta, Ingurugelak antolatutako ekimenerako lan ezberdinak prestatu


ditugu. Diseinatu ditugun aurkezpenetan Covid-19 pandemiari “Eskolako Agenda 21” programatik nola aurre egin diezaiokegun adierazteaz gain, naturan oinarritutako irtenbideen garrantzia azpimarratu dugu (biodibertsitatea babestea oinarrizkoa dela, naturaren oreka eta gizakion arteko osasunaren arteko erlazioa estua, etab. azaldu dugu). Txinpart aldizkarian ikasturtean zehar Eskolako Agenda 21en baitan antolatu ditugun jarduera ezberdinen berri eman dugu. Txinpart aldizkariaren azken alean (23-24 orrialdeetan), eskola barruko diagnosiaren ondorioak barneratzeaz gain, klima-aldaketa eta elikadura jasangarriaren arloan gure gain hartu ditugun konpromisoak ezagutzera eman ditugu.

73

Txinpart ere etxetik www.haurtzaroikastola.eus

9


Hartutako

kon promi soak O

iartzungo ikastetxeok Eskolako Agenda 21 hezkuntza-programa garatzen hasi ginenetik hona ingurumen izaerako gai ezberdinak lantzeko aukera izan dugu. Horietako batzuk birritan ere aztertu ditugu: ura, hondakinak, mugikortasuna, elikadura eta klima-aldaketa, adibidez.

10

Jarraian, azken urteetan aztertu ditugun gaiei dagokionez, ikastetxeok gure gain hartutako konpromisoen zerrenda gogora ekarriko dugu. Izan ere, horiek ez ahaztea, horien betetze-maila aztertzea eta etorkizunean ere aurrera eramatea oso interesgarria dela iruditzen zaigu.


2014-2015 ikasturtea: ELIKADURA JASANGARRIA • Egunero kirol pixka bat egingo dugu eta, izerditzen dugunez, ura ere neurrian hartuko dugu. • Egunero gosalduko dugu eskolara abiatu aurretik. • Otorduak gurasoekin edo senideekin egiten saiatuko gara . • Animalia jatorriko proteina gutxiago hartuko ditugu eta, horren ordez, bai lekariak bai barazki gehiago jan. • Eskuak garbituko ditugu jaten hasi aurretik. • Gure senide eta lagunen artean elikadura osasuntsua sustatuko dugu. • Herriko barazki eta produktuak erosten saiatuko gara, freskoak eta osasungarriak. • Supermerkatuetako erosketak murriztu eta herriko denda txikie-

tan zein azokan erosten saiatuko gara. • Gosarian eta gainerako otorduetan fruta jateko ahalegina egingo dugu, pixka bat bada ere. • Elikagaiak erosterakoan, prezioa eta kalitateaz gain, produktuaren jatorriari ere erreparatuko diogu. • Gosarian, hamaiketakoan eta askarian azukre gutxiagoko janari eta edariak hartzen saiatuko gara. • Hamaiketako osasuntsua egiten jarraituko dugu, fruta, ogitartekoa edo etxean egindako opilak/gailetak eramanez. • Opil industrialen ordez ogitartekoa eta fruta jateko ohitura berreskuratuko dugu. • Zuku naturalak hartuko ditugu dendako brik edo pototxoetan datozenen ordez.

11


2015-2016 ikasturtea: ELIKADURA ETA HONDAKINAK

• Hondakinen eta materialen berrerabilpena bultzatuko dugu, gaizki inprimatutako papera beste erabilera batzuetarako erabiliz (gelako oharrak idazteko, ...), kartoi-kaxak gelan papera bereizteko jarriz, eta abar. • Lehen pausoa hondakinen sorrera murriztea dela badakigun arren, konpromiso hau indartu behar dugu. Horrela, hemendik aurrera, hamaiketakoa ontzi berrerabilgarrietan ekartzen saiatuko gara, paperaren erabilera gutxituko dugu eta, ahal den guztietan, modu elektronikoak hobetsiko ditugu (gurasoei zuzendutako mezuak posta elektroniko bidez bidaliz, familia bakoitzari paperezko orri bakarra emanez, etab.), irakasleek kafea edo infusioetarako katiluak erabiliko dituzte, … • Sortutako hondakinak, gaika bereiziko ditugu, ondorengo birziklapena errazteko. Lan horretan laguntzeko, hondakin ezberdinak zeintzuk diren eta zein zaborrontzi edo edukiontzira bota behar diren ikasteko prestakuntza-saioak antolatuko ditugu eta hondakinen 12

bereizketarako zaborrontzi edo ontzi bereziak jarriko ditugu. • Oiartzunen bertan ekoizten eta saltzen diren elikagaiak zein produktuak ezagutzeko eta kontsumitzeko ekintzak antolatzen jarraituko dugu. • Hondakin organikoei dagokionez, konpostagailura bota daitezkeen elikagai-hondarrak nahiz hondar begetalak zeintzuk diren gogora ekarriko dugu. • Etxean ere Eskolako Agenda 21en lantzen ditugun gaien inguruko ohitura onak zabalduko ditugu.


• Hamaiketakoa eta, orokorrean, ikastetxean egiten ditugun otorduak osasungarriak izateko pausoak ematen jarraituko dugu. • Ikastetxea (gelak, ataria, jolastokia, korridoreak, etab.) garbi eta txukun mantenduko dugu. Beharrezkoa ikusten dugu, gai honetan, sentsibilizazioan sakontzea. • Ikastetxeko materialak eskuratzeko orduan, ingurumen irizpideak aintzat hartzeko pausoekin aurrera egingo dugu (papera, argitalpenak, antolatutako jaialdietako elikagaiak, tresna elektrikoak, bulegoko materiala -koadernoak, boligrafoak, etab.-). • Gurasoek Eskolako Agenda 21 programan duten parte-hartze maila handiagoa izateko moduak aztertuko ditugu.

13


2016-2017 2016-2017 ikasturtea: ikasturtea: MUGIKORTASUN MUGIKORTASUN IRAUNKORRA IRAUNKORRA • Eguneroko joan-etorriak egiteko orduan (ikasketak, erosketak, lana, medikua, kirola, etab.) horrela jokatuko dugu: −− Ibilbidea motza bada, oinez edo bizikletan mugituko gara. −− Ibilbide ertain edo luzeetan, garraio publikoa erabiliko dugu. Ezingo balitz, autoa partekatzeko eskatuko diegu gurasoei zein irakasleei. • Pertsona guztien mugikortasuna errazteko asmoz, ikastetxeko eraikinean eta bere instalazioetan beharrezkoak diren hobekuntzak egingo ditugu. • Ikastetxeko instalazioetan bizikletak edo patineteak uzteko aparkaleku gehiago jarriko ditugu. Horretarako leku nahikorik egongo ez balitz, Udalarekin elkarlanean, gertuko eremuren bat egokitzeko bideak aztertuko ditugu.

14

• Ikastetxeko autobusak ikasleak modu seguruan ikastetxeko sarreran utz ditzan, gaur egungo egoera hobetzeko irtenbideak bilatuko ditugu. • Egiten ditugun ibilbideetan arduraz jokatuko dugu eta arauak errespetatuko ditugu (seinaleak, zebrabideak, semaforoak, etab.): bizikletan goazenean abiadura-mugak zaindu eta oinezkoak errespetatuko ditugu, errepidea behar den tokitik gurutzatuko dugu, garraio publikoko geralekuak zainduko ditugu (markesinak, etab.), … • Ikastetxeak edo Udalak antolatutako mugikortasun jasangarrirako ekimenen aurrean interesa agertuko dugu eta gure ingurukoak horietan parte hartzera animatuko ditugu (“Oinbusa”, antola daitezkeen sentsibilizazio-kanpainak, ...).


2017-2018 2017-2018 ikasturtea: ikasturtea: ZARATA ZARATA

• Errespetuz eta doinu egokian hitz egingo dugu, oihukatu gabe (baxuago hitz egitera ohituko gara), bai ikastetxean baita ikastetxetik kanpo ere (etxean, medikuan, dendetan, eta abar). • Gelan gaudenean ikasteko eta jolasteko giro atsegina eta lasaia lortzeko ahalegina egingo dugu: −− Ez gara paretetan edo lurrean kolpeka ibiliko. −− Baxuago mintzatuko gara.

eskaileretan, sartu-irteera orduetan, psikomotrizitate-gelan, informatika-gelan, etab. • Ikastetxeko gela ezberdinetan zarata gehiegi dagoela antzemanez gero, eskua altxa eta isiltasuna eskatuko dugu. • “Oinbusa” ekimenean partaide gehiago lortzeko lan egingo dugu (hau da, ikastetxetik eskolara oinez joateko egitasmoan parte hartuko dugu); guraso boluntario gehiago, ikasle gehiago, …

−− Gela txukundu eta jasotzeko ordua denean builaka eta kolpeka ibiltzea saihestuko dugu (mahaiak eta aulkiak altxatuz eta arrastaka eraman gabe, eta abar). • Hitz egiten ari dena entzungo dugu (bitartean, gu isilik egongo gara) eta hitz egiteko txandak errespetatuko ditugu, baita taldeko lana egin behar dugunean ere. • Musika doinu egokian jarriko dugu, ondoan dauden geletako ikaskideen lasaitasuna ez eragozteko. • Gelaz gain, ikastetxeko gainerako eremuetan lasai ibiliko gara, iskanbilarik sortu gabe; jangelan, korridoreetan, atarian,

15


2018-2019 2018-2019 ikasturtea: ikasturtea: KLIMA-ALDAKETA KLIMA-ALDAKETA

ziurtatzea, komunetatik behera hondakinik ez botatzea, …

• Bai etxean eta baita ikastetxean ere energia arduraz erabiliko dugu: 50/50 proiektua babestuz eta horri esker ikasi ditugun jokatzeko modu egokiei eutsiz (ahal den guztietan argi naturala aprobetxatuz -geletako pertsianak igoaz eta argiak itzaliz-, gelatik irtetean argia itzalita dagoela ziurtatuz, tresna elektrikoak denbora luzez erabili behar ez ditugunean itzaliz, stand by edo ezkutuko kontsumoak ekidinez -hau da, erregletak edo argitxo gorriak itzaliz-, berogailuko tenperatura kontrolatuz eta hotza baldin badugu arropa egokia jantzita dugula ziurtatuz, berogailua piztuta dagoenean leihoak ez irekiz, hozkailuko tenperatura ongi programatuz, garbigailua ondo betez, eta abar. • Ura aurrezteko eta erabiltzeko neurriak jarriko ditugu: dutxa txorrotak ondo itxita

16

arduraz martxan motzak, daudela

• Bertako eta garaian garaiko elikagaiak eskuratzea (jangelako menuetan, ikastetxeak antolatzen dituen jaietan, …), eta elikadura osasuntsua bultzatzea (fruta zein barazki gehiago eta haragi gutxiago janez, adibidez). • Hondakinak gutxitzea eta berrerabilpena bultzatzea (hamaiketakorako tuperrak edo berrerabiltzeko poltsak edo zorroak eramatea, jangelan paperezko eskuzapien bidez norberak etxetik telazkoa izateko aukera, ikastetxeko jaietan baxera berrerabilgarriak erabiltzea, irakasleek ura, infusioak, kafea hartzeko euren edalontzia edo taza erabiltzea, papera berrerabiltzea -oharrak idazteko, adibidez-, aurkezpenak, azterketak, eta abar paperean beharrean, ahal dela, ordenagailuz egitea, …).


• Hondakinen zatiki guztiak birziklatzea erraztea eta inguruak garbi mantentzeko garrantziaz ohartaraztea (asteburuan patioetan agertzen den zaborrari argazkiak ateraz eta toki ikusgarrian jarriaz, adibidez). • Familiak, ikasleak, irakasleak, … klima-aldaketaren inguruan gehiago informatzea. • Mugikortasun iraunkorraren alde egitea: ikastetxetik gertuko ibilaldietan oinez edo bizikletan joatea, familien artean motordun garraiobideen alternatiba diren moduak bultzatzea (oinez, bizikletan, patinetean, eta abar), Oinbusaren aldeko apustua egitea, eta abar. • Ikastetxeetako paisaian landaredia txertatzea (zuhaitzak, zuhaixkak, …). • Ikastetxeko erosketen arduradunei erosketa berdeari buruzko ikastaroak ematea eta aurrerapausoak ematea (paperaren erosketa, ekipo informatikoak, karpetak, kafe-makinako kafea, eta abar). • Herriko berdeguneak, parkeak, zuhaitzak eta zuhaixkak, mendiak, basoak, ... zaintzea.

17


ETA HURRENGO IKASTURTEAN,

ZER?

Datorren ikasturtean urtebeteko trantsizioa izango du proiektuak. Eskolako Agenda 21en oinarrizko eredua jarraituz, Eskolako Agenda 2030 programara hurbilduko gara, Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) erdiesteko asmoz. Ba al dakizue zer diren GIHak? 2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Garapen IRAUNKORRERAKO 2030 Agenda eta baita Garapen Iraunkorrerako Helburuak ere. Helburu horiek gizakiontzat eta planetarentzat garrantzia berezia duten 5 arlo nagusitan biltzen dira: pertsonak, Planeta, oparotasuna, bakea eta lankidetza. Erakunde, entitate eta elkarte ugarik bat egin dute Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendarekin eta, Euskadiko ikastetxeen kasuan, Eskolako Agenda 21etik Eskolako Agenda 2030era igarotzea izango da eskola komunitatean GIHak lantzeko egitasmo nagusia (hasiera batean behintzat, asmoa ikasturte bakoitzean 18 helburuetatik bat lantzea izango da).

18

Gipuzkoa ekialdeko ikastetxeen kasuan (Bidasoaldea, Oarsoaldea eta Beterri-Buruntzaldea eskualdeak, esaterako) 2020/2021 ikasturtean 15. GIHa lantzea aukeratu da: Lehorreko bizitza edo lurreko ekosistemak, hain zuzen. Gaia zabala izanik basoen azterketan zentratuko gara hurrengo ikasturtean. Ingurumenaz gain alderdi ekosoziala ere landuko dugu. Oiartzungo ikastetxeen kasuan biodibertsitatea orain arte Eskolako Agenda 21en baitan landu ez dugunez, aukera paregabea izango da guretzat!

Ikusi bideo hau


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.