iRRiA 25 - Eroriz ikasten da oinez

Page 1

1

2013ko maiatza 25 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


Eroriz ikasten da oinez

Au rkibidea 4. PUPU ETA LORE. Bizitzea ikastea astea da Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

6. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Akatsak eginez ikasi! Testua: Mitxel Murua / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

10. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Juan Kruz Igerabide / Marrazkiak: Eider Eibar

12. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Gehitu elkartea Testua: Amagoia Mujika / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

16. FILOSOFO TXIKIAK. Inozoa al naiz hanka sartzen badut? Testua: Sophie Furlaud. / Marrazkiak: Dorothée de Monfreid

Akatsak egitea bizitza bezain naturala omen da, eta beti esan ohi dugu akatsen bidez ikasten dela. Esaten da, egiten dugun akatsetako bakoitza, gure biziesperientzia osatzera datorren beste ikasgai bat dela; nahiz eta askotan iruditu ez digula askorako balio, batez ere akats berbera behin eta berriz errepikatzen dugunean. Izan ere, zerbait jakitea eta egitea ez dira askotan gauza bera, ezta? Orokorrean, helduoi oso gogorra egiten zaigu haurren aurrean perfektuak ez garela eta akatsak egin ditugula onartzea. Gurasoak, gehienetan, beti arrazoi dugun itxura ematen ari gara haurrei. Irakasleei ere ez omen zaie batere gustatzen oker aritu direla onartzea. Akatsa onartu eta ikasten saiatu beharrean, inoiz hutsik egingo ez bagenu bezala agertu nahi izaten dugu gure txikitxoen aurrean. Hilabete honetan, Uxue Alberdik Pupu eta Lore atalean egiten digun galdera erantzuten hasi beharko ginateke guztiok: Akatsa bada ikasbide ziurra; zergatik diogu halako beldurra?

© BAYARD PRESSE

20. POSTERRA. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

36. ZENBATAK. Ezin eta ekin

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 25 zenbakia · 2013ko maiatza Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Amets Arzallus, Txiliku, Mitxel Murua, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Nerea Lertxundi, Aitana Lertxundi, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Mari Morcillo, Iosu Mitxelena, Jose Anjel Lopetegi), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea.

Testua: Edorta Barruetabeña / Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce

Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza

23. MARTIN BERTSO. Arkatzak Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

26. DOZENAN HAMAIRU. Hartzaren isatsa (Istorio euskalduna) (Jean Duvoisin-en Baigorriko zazpi liliak liburuko istorioaren moldaketa) Testua: Patxi Zubizarreta / Marrazkiak: Aitziber Alonso

28. LAGUN. Lagun txakurra albaitariarenean Testua: Amets Arzallus / Marrazkiak: Eider Eibar

30. MARIKALANBRE. Ezuzteko aurkikuntza Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

33. LARGABISTA. Ereinotza Testua: Txiliku / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

38. OSASUNA GURE ONDASUNA. Autonomia pertsonala Testua: Nerea Lertxundi eta Aitana Lertxundi / Marrazkiak: Julen Tokero

3


4


5


6


7


8


9


ELKARRENAK DIRA

Erori eta altxa, zu erori, ni altxa, ni erori, zu altxa, zu erori, nik altxa ni erori, zuk altxa, erori eta altxa, bizitzaren martxa. INOIZ EZ DA JAKITEN

Erortzeak ba omen du alde on bat: beherago erori ezina‌ non eta lurrikara bat gertatzen ez den aitzina.

10


IRTENBIDE BAT

Itsusia da erori denari barre egitea; hobe da barre eginaraztea. ERORKETA PROBETXUGARRIAK

Muturrez aurrera eroriz gero, bide batez lurrari muin eman; ahoz gora eroriz gero bide batez lo-kuluxka bat egin; zilipurdika eroriz gero, bide batez txiribueltaka ibili; edozein bidetan eroriz gero, bide batez bidea bideratu.

11


munduak guztiontzat beharko b eharko luke GEHITU Ane eta Gorka beti elkartzen dira jolas garaian hamaiketakoa elkarrekin jateko. Lagun onak dira. Gaur BeĂąat ikusi dute bazter batean, bakarrik eta triste.

12


13


14


Gehitu 1997an sortu zen. 2005ean berdintasun legala lortu zuten, eta orain berdintasun sozialaren defentsan jarraitzen dute. Borroka honetan lehentasuna ematen diote heziketari, horregatik 2003an Hezkuntza batzordea sortu zuten, nerabe homosexual eta transexualak ere defendatzeko.

Duela hiru urte haur eta nerabe homosexualen gurasoei ateak ireki zizkieten. Helburua familiak eta haur eta nerabe horiek babestuak eta ulertuak sentitzea da, eta dituzten zalantzak eta beldurrak gainditzen laguntzea.

Guraso horietako batzuk izan zaitezkete zuek. Ez gelditu bakarrik eta jarri harremanetan zure bizipen berdinak dituzten gurasoekin. Horretarako hemen daukazu 537373737 telefonoa, deitu lasai.

1 15


Elkarrekin pentsatzeko koadrila! FILOSOFO

TXIKIAK

MIXINA

AI ENE, HANKA SARTU DUT!

XERRI

INOZOA AL NAIZ HANKA SARTZEN BADUT?

ESAN DIZUT, BA, PIXKA BAT BAKARRIK BOTATZEKO! JO, GATZ GUZTIA BOTA DUT; EZ DUT EZERTARAKO BALIO!

PERU

AKABO KREPEAK! ERGEL HUTSA ZARA…

NAZKAGARRIA EGONGO DA!

EZ DU NAHITA EGIN…

1

16

MOKOFIN


OKERRAK ASKOTAN KONPON DAITEZKE!

DENA NIRE ERRUA DA!

NORMALA DA, MOKOFIN, IKASTEN ARI GARELA HANKA SARTZEA…

LASAI EGON, MOKOFIN, KONPONDUKO DUGU!

A BAI? HANKA SARTUZ IKASI EGITEN DA BETI?

2

BA… HANKA SARTZEN BADUGU, TONTOAK GAREN SEINALE!

EZ DA HALA! LEHEN ALDIA DA KREPEAK EGITEN DITUDANA, HORREGATIK NAHASTU NAIZ!

UI, NIK ERE HANKA SARTU DUT!

ETA EZ DIOT KASU HANDIRIK EGIN!

BEGIRA, NIRE KREPEA ERABAT ZULATUTA DAGO! BAINA, EZ DA KREPEAK EGITEN DITUZUN ZURE LEHEN ALDIA, AMA!

3 4

atu ! Pas ialdea orr


Filosofo txikiak

EDO KAPA BAT!

EDO MASKARA BAT!

TXAPEL BAT EGIN DEZAKEGU!

AZKENEAN EZ DA HAIN TXARRA HANKA SARTZEA! NI GOSEAK NAGO, ORDEA!

5

6

HANKA SARTZEA ASPERGARRIA DA?

18

7

HANKA SARTZEA INTERESGARRIA DA?



20


21


IRRieN lagunak klubeko UD Dalekuak ZERaiNen (gipuzkoa)

Aurten ere, Irrien Lagunak Klubak eta Zeraingo ALDABE kooperatibak astebeteko udalekuak antolatu ditugu elkarlanean Zerainen (Gipuzkoa) ingurune ederrean eta klubeko pertsonaiekin, ekainaren 30tik uztailaren 7ra. Lagun berriak egiteaz gain, Porrotx, Marikalanbre, Martinber, Tiritatxo eta Largabistarekin batera, natura, kultura, osasuna eta zientzia ezagutzeko hainbat aukera izango dute 5 urte eta 10 urte arteko haurrek zazpi egunez, Zeraingo Harizti-erdi aterpetxean ostatu hartuta. Matrikula egiteko epea, apirilaren 30tik maiatzaren 31ra izango da. Hauxe da klubak uda honetan Zerainen antolatuko dituen udalekuetan ondo pasatzeko proposamena.

EGUNA

GOIZA 1

GOIZA 2

Bazkaria

arratsaldea 1

arratsaldea 2

ekainak 30 ongi etorri

Klubeko pertsonaien ongi etorria (10:30)

Arauak, ezagutze jolasak

Aterpean

Logelen banaketa eta taldeen osaketa

Zerain ezagutu. Herri museoa eta kartzela

dutxa

afaria

gaua

Aterpean

Kantu jolasak eta bestelako jolasak

Aterpean

Txantxa jolasak

Uztailak 1

Mutiloara irteera Esperimentuak Marikalanbrerekin

Bokatak

Errekan bainua eta talde jolasak

Uztailak 2

Erlezaintza Ane Piratarekin

Aterpean

Bideo klipa pentsatu eta grabatu. Martinbertsorekin

Aterpean

Gamusinoen bila

Uztailak 3

Gaztagintza Largabistarekin

Bokatak

Piszinara

Aterpean

Karaokea

Uztailak 4

Zerrategira irteera Largabistarekin

Aterpean

Aterpean

Antzerkia

Uztailak 5

Ogigintza Marikalanbrerekin

Aterpean

Aterpean

Kamisetak margotu

Herri afaria Martinberrekin

Bideo

Uztailak 6

Euskal mitologiari lotutako irteera

Kluedo

Uztailak 7

Motxilak egin klubeko pertsonaiekin

Gurasoei harrera: ikasitako dantzak, kantuak abestu eta agurra

Aterpean

Jolas aktiboak

x

Piszinara Euskal dantzak eta abestiak Martinbertsorekin

Herri kirola eta ur jolasak

x

Porrotxen bisita sorpresa izango duzue!

IRRieN lagunak klubaren UDalekuak * * * * * *

Denbora librea

x

zzerain

NON: ZERAINEN (GIPUZKOA) NOIZ: EKAINAREN 30TIK UZTAILAREN 7RA ADINA: 5 ETA 10 URTE ARTEKO HAURRENTZAT PREZIOA: 270 EURO (HARPIDEDUNEK 225 EURO) ienl @aldabe.com INFORMAZIOA ETA MATRIKULA: 943800185 ETA irrienlagunak@aldabe.com MATRILUKA EGITEKO EPEA: APIRILAREN 30TIK MAIATZARENN 31RA


Marimototsek ez du matematiketako ariketa ondo egin‌

ARKATZAK

23


24


25


Dozenan13

HARTZAREN ISATSA ~istorio euskalduna~

A

ntzina, animalia eta gauza guztiek hitz egiten zuten garaian, hartzak buztan luze eta indartsua zeukan. Egun batez, jatekoa usnaturik, erreka bazter batera jaitsi, eta, hara non, azeria topatu zuen, antzara bat harrapatu berritan. —Borjatto muturluzea! —orduan azeriari horrela esaten baitzitzaion, edota Lukito—. Baten bati kendu diozun hegaztia nik kenduko dizut orain. Azeria kexatzen hasi baino lehenago ere, hartzak egundoko buztankada eta zafraldia eman zion, eta Borjatto errukarri hankaz gora jausi zen. Puska batean, aieneka egon zen, eta hartza madarikatzen. Bien bitartean, hartzak, hegaztia bi mokadutan jan, eta lo potzoloan geratu zen haritz baten alboan. Borjatto, orduan, herrestan hurbildu zitzaion, eta, kontuz-kontuz, enborrari lotu zion buztana. Gero herrixkara joan zen, lasterka eta sigi-saga, eta hoska hasi zen: —Hartza! Hartza! Zuen aziendak eta animalia guztiak akabatzen ari da!

26


Hartu sardexkak eta aizkorak, jaso makilak eta labanak, eta denak ere hartzarengana joan ziren tarrapataka. Hartza noizbait ere ohartu zen, eta ihes egin nahi izan zuen, baina ezin. Eta ikusirik isatsa lotua zuela eta ez zeukala alde egiterik, alimaleko indarra egin, eta libratu zen, bai, baina buztana enborrean utzirik! Borjatto, noski, irriz karkailaka geratu zen eta horra nola geroztik hartzak buztangabeak diren. Egia ala gezurra, begi bien artean gezurra. Jean Duvoisin-en Baigorriko zazpi liliak liburuko istorioaren moldaketa.

27


ZORIONAK ZURI, ZORIONAK BETI, ZORIONAK LAGUUUN...

Gaur Lagunek hiru urte betetzen ditu, Porrotxek hiru hezur daramazkio opari.

ZER DUZU LAGUN? OSO AURPEGI TXARRA DUZU

Lagun bere urtebetetze egunean gaixotu egin da, hau da marka! 28

AMONA, AMONA, LAGUNDU, LAGUN TXAKURRA GAIXOTU EGIN DA!

Amonak beti edukitzen du gaixoak sendatzeko errezeta bereziren bat.


ZER DU AMONA? EZ DA BA LARRIA IZANGO!

EZ, LARRIA EZ DA, BAINA ALBAITARIARENERA ERAMAN BEHAR DUGU, HARK IKUS DEZAN

Albaitaria animalien sendagilea da. Munduko animalia guztiak sendatzen daki, txakurrak, jirafak, dordokak... JOSEFINA, BELAR HAUEKIN INFUSIO BAT PRESTATU BEHAR DIOZU LAGUNI. ETA AGIAN PORROTXI ERE EMAN PIXKA BAT, KAR KAR KAR...

Basoko belarren infusio bat hartu eta Lagun segidan osatuko da.

LASAI LAGUN, ALBAITARIAK OSATUKO ZAITU, ETA ZURE URTEBETETZE EGUNA OSPATU AHAL IZANGO DUGU GAUEAN

Porrotx ere albaitariak artatu beharko du, sugea ikusita zuri-zuri jarri da.

ZORIONAK ZURI, ZORIONAK ZURI...

Zenbat opari Laguni, tarta, baloia, patinetea... baina munduko oparirik onena, osasuna! 29


Marikalanbre EZUSTEKO EZ ZU AURKIKUNTZA

M

arikalanbre kezkatuta itzuli da eskolatik. Esperimentu bat egiten aritu dira, eta orain ez dago ziur ondo egin ote duen. Amona lasaiatzen saiatu da: –Lasai, pittin. Batzuetan, ustez oker egindako esperimentuetatik sortzen dira aurkikuntza onenak. Alexander Flemingek berak ere halaxe esan zuen: “Nik ez nuen penizilina deskubritzeko asmorik; ezustean egin nuen topo harekin”. 30


Hitz horiek nahikoak izan dira neskatilaren kezkak uxatzeko eta jakin-mina pizteko. Beraz, Alexanderren istorioa kontatzen hasi zaio amona: –Duela 80 bat urte, ni txiki-txikia nintzela, Alexander ikertzailea laborategian ari zen lanean. Mahai gainean, bakterioak hazteko plaka batzuk zituen, eta bertan onddo bat hazi zela ikusi zuenean, konturatu zen haietako batzuk hondatuta zeudela. Plaka horiek hartu eta zaborretara botatzeko zorian egon zen. –Baina ez zituen bota! –moztu du Marikalanbrek.

31


–Ez –berretsi du amonak–. Horren ordez, arreta handiz aztertu zituen, eta ikusi zuen onddoa zuten plaketan ez zegoela bakteriorik. Hau da, onddoak bakterioak hiltzen zituen! Onddo haietatik atera zuen penizilina, medikuntza irauli zuen botika. Oraindik ere asko erabiltzen da, zuk ere hartu behar izan duzu inoiz!

–Ba eskerrak ez zuen esperimentua baztertu –esan du Marikalanbrek. –Hori da. Hortaz, egon lasai, eta ea zer topatzen duzun bihar! 32


33


34


35


36


37


38


39


40


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.