iRRiA 24 - Gora Euskal Irria!

Page 1

1

2013ko apirila 24 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


GORA EUSKAL IRRIA!

Au rkibidea 4. PUPU ETA LORE. Poza Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen Tokero, ro, Cesa Cesar Gonzalez

6. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS. Egizue barre! Testua: Mitxel Murua / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

10. OSASUNA GURE ONDASUNA Hortzak garbitu Testua: Nerea Lertxundi eta Aitana Lertxundi / Marrazkiak: Julen Tokero

12. MARTIN BERTSO. Irri-harri Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

15. FILOSOFO TXIKIAK. Zergatik gustatzen zaigu irri egitea? Testua: Sophie Furlaud. / Marrazkiak: Dorothée de Monfreid © BAYARD PRESSE

18. BARRITSU. Azkue Fundazioak babestutako publi ipuina

Irria, gizakiok daukagun adierazpide berezia da eta haurtzaroarekin oso lotuta dagoela inork gutxik jar dezake ezbaian. Eta, norbaitek dudan jarriz gero, parkean edota ikastetxeko patioan haurrak behatzen jarri besterik ez dauka, horrela dela konturatzeko. Nonbait irakurrita dugu sei urteko haur batek egunean 300400 aldiz egiten duela irri, eta helduok berriz, 15-100 aldiz. Ez dakigu hau “zientifikoki” horrela den ala ez, baina garbi dago aldea nabarmena dela, ezta? Urteak bete ahala, ustez jakintsuago bihurtu ahala, irri egiteko, barrez lehertzeko edo egoerari alderdi barregarria bilatzeko naturaltasuna galduz omen goaz. Zer pena! Barre eta irribarre egiteak gure aldartea gozatzen duela ukaezina da: osasuntsuago eta alaiago bizitzen laguntzen digu. Barre algara espresioa eta deskarga da aldi berean eta emozioak adierazten laguntzen digu. Aristoteles izan omen zen Kristo aurretik irriaren eta barrealgaren onuraz idatzi zuen lehena eta, hogeitaka mende ondoren, hilabete honetan, Mitxel Muruak esaten digun bezala, berdin da kar-kar, ker-ker, ji-ji, jo-jo edo ju-ju egitea, baina, egin ezazue irri lagunok! Ez al gara bada gu irrizaleak?

Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

20. POSTERRA Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

33. LARGABISTA. Landare magikoa

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 24 zenbakia · 2013ko apirila Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Amets Arzallus, Txiliku, Mitxel Murua, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Nerea Lertxundi, Aitana Lertxundi, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Mari Morcillo, Iosu Mitxelena, Jose Anjel Lopetegi), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea.

Testua: Txiliku / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza

22. OLIBATXO. Ekogras enpresak babestutako publi ipuina Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

24. ZENBATAK. Barreen lagunak Testua: Edorta Barruetabeña / Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce

26. DOZENAN HAMAIRU. Hankak hankari (Istorio errusiarra) (Dimitri Naguishkin-en Cuentos del río Amur liburuko istorioaren moldaketa) Testua: Patxi Zubizarreta / Marrazkiak: Aitziber Alonso

28. LAGUN. Irribarrea lagun Testua: Amets Arzallus / Marrazkiak: Eider Eibar

30. MARIKALANBRE. Klaus ez da irri egiteko gai Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

36. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Bocalan-biak bat elkartea Testua: Amagoia Mujika / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

3


4


5


6


7


8


9


10


11


Eguraldi txarrarekin goibel jaikitzen da amona Mari Txinparta.

IRRI-HARRI

12


13


14


Elkarrekin pentsatzeko koadrila!

FILOSOFO TXIKIAK MIXINA

PERU

XERRI

MOKOFIN

ZERGATIK GUSTATZEN ZAIGU IRRI EGITEA?

JA-JA-JA! BEGIRA, SAGUZAR BAT NAIZ!

ZERGATIK IRRI EGITEN ? RELA DUZUE HOR

1

JI-JI! OSO JOSTALARIA ZARA, PERU!

ONA DA HORRELA IRRI EGITEA!

JI-JI! JA-JA!

BATZUETAN ZERGATIK ARI GAREN JAKIN GABE EGITEN DUGU IRRI?

PERURENGATIK DA, PAILAZOARENA EGITEN ARI DA!

ONA DELAKO EGITEN DUGU IRRI! ALAITU EGITEN GARELAKO, IUFI

15


Filosofo txikiak

EGIDAZU TOKITXO BAT ZABUAN, TXIKI!

JA! JA! JA! E… EZIN DUT IRRI EGIN!

A EZ, MOKOFIN, EZ ZARA JOSTALARIA!

BAINA MOKOFIN, EZIN DUZU ZEURE BURUA IRRI EGITERA BEHARTU!

2 3

ERRAZA DA! ATERA SOINUA EZTARRIAREKIN! BAAAI! ETA MUGITU IRRI EGIN NAHI DUT! SABELA!

JO! JA!

ETA ESTUTU HORTZAK

5 4 16

HORI EZ DA BENETAKOA!

JI! JO!


SORPREEESA! IRRIA PIXKA BAT SORPRESA BAT BEZALAKOA DA! EZ DUGU ESPERO…

JI-JI-JI! JA-JA! GELDI!!!

KILIMA BORROKA!

6

KAR-KAR

7

Zergatik gustatzen zaigu irri egitea?

Bizitza eramangarriago egiten digulako ?

Besteekin ondo sentitzeko aukera ematen digulako ? KAR-KAR-KAR!

JO-JO!

JI-JI-JI!

JI-JI JI-JI JE-JE!

ETA ZUK, GURE FILOSOFO TXIKIA, ZER DIOZU?

atu ! Pas ialdea orr


Azkue Fundazioak babestutako publizitate ipuina

GURE LAGUN BERRIA

BARRITSU DA !

18


AZKUE FUNDAZIOA Agoitz plaza 1, 48015 Bilbao. Bizkaia Tel: 94 4028081 e-posta: info@azkuefundazioa.org www.azkuefundazioa.org

19


20


21


22


23


24


25


~istorio errusiarra~

B

ehin batez, altzea eta azeria elkartu ziren, biak ere haserre eta kexu. —Zer berri, azeri? —hasi zen altzea, galdezka.

—Zaharrak berri: zoritxarrez, hanka laburregiak dauzkat eta ezin ikusi ehiztariak non dabiltzan… Atzo bertan, eskopetariak segika izan nituen eta alde egiteko larri ibili nintzen.

—Niri kontrakoa gertatu zitzaidan ba —jarraitu zuen altzeak—. Beharbada ehiztari horiexek izango ziren nik inguruan ikusi nituenak. Baina, hankaluzea izaki, adarrak zuhaitzetako adarretan kateatu zitzaizkidan eta nekez egin ahal izan nuen ihes… Hankak gora, hankak behera, altzeak eta azeriak kontu-kontari jarraitu zuten, beren penak eta doloreak elkarri kontatuz. Eta, akaberan, zer erabakiko, eta hankak trukatzea erabaki zuten. Hala bada, azeriak, hanka luzeen jabe, mundua goitik ikusi ahal izan zuen; eta, altzea, berriz, belar artean ezkutatu zen. Eta nor bere bidetik abiatu zen. Azeria, ohi bezala, oilategi batera heldu zen. Baina ezin ezkutuka ibili, ezin oiloei beti bezala atzaparka egin! Gainera, landetxetik norbait irten zen eta, azkar baino azkarrago, hanka egin behar izan zuen. Altzea ere hasieran pozarren ibili zen larrean, belar artean, baina, gosetu zelarik, burua altxatu zuen zuhaitzetako hostoak eta kimuak jatearren. Baina ezin adarretara iritsi, ezin jatekorik ahoratu!

26


Hala bada, altzea eta azeria berriro ere elkartu zirelarik, biek ere haserre eta kexu jarraitzen zuten. Eta goseak hilik. —Aizu, azeri, zure hanka hauek oso laburrak eta ahulak dira —hasi zen altzea. —Ba zureak luzeegiak dira, eta zaratatsuak —amaitu zuen azeriak. Eta atzera berriz nork bere hankak hartu zituen: azeriak, laburrak eta atzapar zorrotzekoak; eta, altzeak, luzeak eta apatx gogorrekoak. Eta, jakina, pozaren pozez eta hankak hankari jarraitu zuten. Nork bere bidetik. Eta hala ez bada, hala gerta dadila. Dimitri Naguishkin-en Cuentos del río Amur liburuko istorioaren moldaketa.

27


Udaberriaren etorrera ospatzeko, gauzarik politena parke batean argazki bat ateratzea da.

Udaberria datorrenean, denentzat etortzen al da? Ez al dira batzuk neguan ahazturik gelditzen? 28

Lagun bat ahazturik uzten denean, lagun horri irribarrea galtzen zaio.


Udaberriko argazkia tristea izango da Lagun negarrez ateratzen bada.

Bakoitzak irribarrea zabaltzeko bere giltza izaten du, batzuk txiste batekin gogoratzen dira, besteak tortilla patatarekin.

Norbait falta denean irribarrea ez da benetakoa izaten, baina falta dena azaltzean bihotzetik ateratzen da irribarrea.

Argazkietan bezala, ibil gaitezen beti irribarre bat jantzita. 29


Marikalanbre KLAUS KLAU S EZ DA IRRI EGITEKO GAI

M

arikalanbre pozez gainezka dago: robotak egiten dituzten teknologia-zentro batera doa Amona Txinpartarekin. Han amonaren lagun bat izango dute zain, Belen, roboten irakaslea. –Hau Klaus duzue, gure robot garatuena –azaldu die Belenek–. Guk bezain ondo egiten ditu laborategiko lanak, eta hamalau hizkuntza hitz egiten du. –Kaixo, egun on –agurtu ditu Klausek–. Ongi etorri gure laborategira. 30


Marikalanbre liluratuta dago Klausekin. Hala ere, Belenek aitortu die Klausek muga batzuk dituela: ezin diote irakatsi barre egiten. –Ezin dut sinetsi –atera zaio Marikalanbreri–. Irri egitea oso erraza da eta! Utziko niri probatzen? –Probatu, nahi baduzu. Baina ez dut uste lortuko duzunik –erantzun dio Belenek. Marikalanbrek gogoko ditu erronkak, eta ez dio beldurrik porrotari. Beraz, Klausengana joan, eta hizketan hasi zaio. .

31


–Lapur batzuei buruzko istorio bat kontatuko dizut, Klaus. Behin, bi lapur jauregi dotore batera joan ziren. Atea jo zuten, eta honela galdetu zioten zerbitzariari: “Etxean dago nagusia?”. “Bai” erantzun zuen zerbitzariak. “Eskerrik asko –esan zuten lapurrek–, etxean ez dagoen batean itzuliko gara”.

Marikalanbre barrez lehertzen hasi da, baina Klausek ez du ezer ulertu. Robotak muturra okertu duela ikusita, algara are ozenagoak bota ditu Marikalanbrek: –Ederra marka! Ez daki barre egiten, baina erraz haserretzen da! Kar-kar-kar 32


33


34


35


munduak m unduak guztiiontzat guztiontzat beharko b eharko luke luke BOCALAN BIAK BAT Patakon errepidea pasatzeko zain dago, zebrabide baten aurrean, semaforoa gorri dagoelako. Albora etorri zaio Peru, zazpi bat urteko mutikoa. Peruk gerriko berezi bat darama eta hari lotuta dago Duna txakurra.

36


37


38


BOCALAN BIAK BAT Bocalan Fundazioaren helburua animaliek lagundutako jarduerak sustatzea eta zabaltzea da. Bereziki, animaliekin lagundutako terapiak egiten dituzte eta ezintasuna duten pertsonentzat laguntza txakurrak prestatzen dituzte.

Txakurrak hezten dituzte eta baita txakurren hezitzaileak prestatu ere. Bocalan Biak Bat, Bocalan Fundazioak Hego Euskal Herrian duen egoitza da. Asistentzian, prestakuntzan eta hezkuntzan egiten dute lan bereziki.

646123768. 639405384 bocalanbiakbat@gmail.com www.bocalanbiakbat.org

39


40


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.