iRRiA 16 - Kili-kiliak

Page 1

2012ko ekaina 16 zenbakia - 5,75 â‚Ź


Kili-kiliak

Au rkibidea 4. LARGABISTA ETA MARIMOTOTS. Ginkgo Biloba Testua: Harkaitz Cano Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi

8. LANDABISTA. Zilarrezko Albarikokea Testua: Jakoba Errekondo Marrazkiak: Julen Tokero

9. FILOSOFO TXIKIAK. Non egoten gara jaio aurretik? Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid © BAYARD PRESSE

14. Pirritx, porrotx eta marimotots Olatuen kili-kiliak

Gonak eta galtzak. Galtzak eta gonak. Batzuk gora. Besteak behera. Uda badator. Beroa, lehorra, zilborra. Errima ere bada. Kili-kiliak, lotsa eta konplizitatea islatzen duten irribarre bihurriak, eta galderak. Batez ere galderak. Amaren sabeletik atera aurretik non ote zegoen, oporretako argazki zahar haietan ea bera zergatik ez den agertzen, umeak nondik datozen… Haurra galdera sorta bat da hiruzpalau urte dituenean. Lehen azalpenekin hasiko da ohartzen, gainera, galdera horien erantzunak bere gorputzean dituela. Bere larruan. Sabelean. Bularretan. Izterretan. Bizitza osoan bezala, sexualitatea haurtzaroan ere elementu garrantzitsua baita, dagokion arreta, azalpenak eta gune askeak eskatzen dituena. Galdera eta gune aske horiek ditugu hurrengo orrialdeetan hizpide. Jaio aurretik non egoten garen galdetuko digute filosofo txikiek, arrautzak eta kumeak agertuko zaizkigu batean eta bestean, biluzik ibiltzearen plazera erakutsiko digute Pupuk eta Lorek atal batean, laztanak eta kilimak sentituko dituzte hurrengoan. Sexualitatea lantzeko eta haurrei erakusteko mila modu daude. Guk zenbait hautatu ditugu. Zabaldu atea, eta segi aurrera, plazer baduzue…

Testua: Mitxel Murua Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

20. ELKARTASUNAREN KOLOREAK Donostiako Piratak: festak irriz abordatzera! Testua: Gari Berasaluze

22. POSTERRA. Porrotx

Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

24. PUPU ETA LORE. Bizi-Bizi: biluz-biluzik Testua: Uxue Alberdi Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

26. Martin bertso. Arrautza baten barruan mundua Testua: Pako Aristi Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi

30. MARIKALANBRE. Bizitzaren mapa, gorputzean Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi

34. ANE PIRATA ETA PATAKON. Balearen sabelean Testua: Pako Aristi Marrazkiak: Iosu Mitxelena

40. LAGUN TXAKURRA. Kumeak eta umeak

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 16 zenbakia · 2012ko ekaina Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Gari Berasaluze Maketatzailea: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Pako Aristi, Amets Arzallus, Harkaitz Cano, Mitxel Murua, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Angel Lopetegi, Iosu Mitxelena) eta Txatxilipurdi elkartea.

Babeslea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Testua: Amets Arzallus Marrazkiak: Eider Eibar

2

3


VIKINGO-AREN BILOBA? EZ AL DA IZEN ARRAROA ZUHAITZ BATENTZAT?

HANDIXEAGOA BALITZ, ONGI ETORRIKO LITZAIDAKE GAURKO SARGORIAN ABANIKOA...

VIKINGOA EZ, NESKA... GINKGO BILOBA IZENA DU... HARA ZER HOSTO BEREZIAK DITUEN: ABANIKO TXIKIEN FORMAKOAK... ZUHAITZ HONEN IZENA TXINATARREZ ZILARREZKO ALBARIKOKEA DA, EDO LEKU BATZUETAN FRUTA ZURIA...

GAINERA, KUTSADURARI AURRE EGITEKO GAITASUN ITZELA DU...

EGUNGO ZUHAITZ ESPEZIERIK ZAHARRENA DA GINKGOA, FOSIL BIZIDUNA, DINOSAUROEN GARAIKO ZUHAITZ BATI BURUZ ARI GARA....

Hiroshiman bonba nuklearra jaurti zenean, leherketaren gunetik gertuen zeuden zuhaitzak Ginkgo biloba espeziekoak ziren... beste zuhaitzek baino hobeto eutsi zioten txikizioari... “Itxaropenaren eramailea” deitu zitzaion geroztik Ginkgo-ari...

4

5


GINKGO BILOBA-K ASKO UGARITU DIRA GAUR EGUN, “BILOBAK” BAKARRIK EZ, FAMILIA ZABAL-ZABALA DIRA! ZORIONEZ: GURE PARKEETAN ERE BAI... EDERRAK DIRA OSO...

BAI LEPOKO POLITA, ESKERRIK ASKO! Txinako tenpluetan landatzen zuten zuhaitz sakratu gisa, eta horregatik izan ez balitz desagertuta egongo zen, baso naturaletan guztiz galtzera ailegatu baitzen... pentsa: batzuetan ona da zenbait zuhaitz eta landare etxekotzea, desager ez daitezen... gure ardura ere bada!

Sendabelar bezala ere betidanik erabili izan da Txinan... 6

7


Elkarrekin pentsatzeko koadrila!

Filosofo txikiak

MIXINA

PERU

XERRI

MOKOFIN

NON EGOTEN GARA jAIO AURRETIK ? hau bere familiako espezie *biziZuhaitz bakarra da, 35 metroko altuera lor dezake, eta piramideen itxura du. urte iraun duen espeziea *da.Milioika Gaur egun, espezie honetako 2.500 urtetik gorako zuhaitzak ere ezagutzen dira.

HARA! GU GARA ETA!

UTZI IKUSTEN! A, BAI, UMETXOAK GINEN!

A! A!

ARTEAN EZ ZEGOEN XERRIRIK! E... ETA NI? NUN NENGOEN?

Klima aldaketari sendo egiten dio *aurre, eta ingurune toxikoetan ere irauteko gai da.

Txinako tenpluetan landatzen zuten *zuhaitz sakratu gisa, eta horregatik iraun du, baso naturaletan guztiz galtzera ailegatu baitzen.

Bere egoera asko aldatu da azken *urteotan, botikak egiteko hainbat

osagai aurkitu zitzaizkionetik. Ginkgo hostoaren erauzkina da, zehazki, mundu osoan gehien saltzen den sendabelarra. 8

9


Filosofo txikiak

ORAINDIK EZ ZINEN JAIO! ZER? NOLA DA POSIBLE?

JAIOTZEKO NENGOEN? NON NENGOEN, ORDEA?

BAINA, EXISTITZEN EZ BANINTZEN, NOLA ETORRI NAIZ?

NIRE XERRITXO! EZ ZINEN EXISTITZEN!

TIRA, AMATXOREN SABELEAN ZEUDEN!

TIRA... AGIAN LEHENAGO AMETS BAT IZANGO ZINEN ZURE GURASOEN BURUAN?

HORI BADAKIT! BAINA LEHEN, LEHEN, LEHEN?

2

1

BA, EZ DUT USTE...

EZ NINTZELA EXISTITZEN???

BERAZ, HILTZEN GARENEAN BEZALA?

EZ, BA, EZ GAUDE HILDA, EZ BAIKARA JAIO ORAINDIK!

6

5

ETA NI GABE, NOLA BIZI ZINETEN?

HORTAZ? EZ ? NINTZEN INOR

BA, OSO LASAI!!!

ZU GABE, ASPERTU ERE EGITEN GINEN! HORI EZ DA EGIA, NIRE XERRITXO KUTUNA

TIRA! ARGAZKITXO BAT ATERAKO DUGU XERRIREKIN, NIRE GELA APAINTZEKO!

3

4

3

7 atu Pas ldea! ia orr

10


Filosofo txikiak

12

bi IRUDI HANDI LAGUNEN ARTEAN PENTSATZEKO ETA EZTABAIDATZEKO

ZURE USTEZ, NON EGOTEN

GARA JAIO AURRETIK?

13


14

15


16

17


18

19


A

urten Donostiako Piraten mugimenduak 10. urteurrena beteko du.

Elkartasunaren

J paai herterri-hkoariaktzail, eak,

koloreak

parekideak eta irekiak antolatzen hasi ziren duela hamar urte zenbait koadrila eta herri mugimenduetako hainbat elkarte.

Donostiako Piratak Festak irriz abordatzera!

egun G aurDonostiako

Aste Nagusiko eskaintza jendetsu eta arrakastatsuenetakoa bihurtu da Piraten Aste Nagusia, eta antolatzen duten abordaia.

P

irritx, Porrotx eta Marimototsek ere piraten hainbat ekimenetan hartu dute parte. Elkarlan horren ondorioz, ‘Piratak’ DVDan Donostiako Piraten inguruko erreportajea bildu zuten sudur gorriek, eta izen bereko diskoan argitaratu zuten piratei buruzko ‘Abordatzera!’ abestia.

A

urten, Piraten Aste Nagusian, hamargarren urteurrena ospatzeko egitarau eta ekitaldi bereziak prestatuko dituzte.

D

onostiako Piratei eta hauen ekimenei buruzko informazio osatua izanpirata.info webgunean aurki daiteke.

H

asieran bezala, mugimendu irekia eta zabala da: pirata sentitzen diren guztien elkarlanean oinarritutakoa.

E

zkila Kapitaina da piraten ordezkaria eta ikurra.

20

A

uzolanean oinarrituta, hamaika ekimen antolatu eta lagundu dituzte urte ha uetan guztietan. Aurten, esaterak o, uholdeek kaltetutako dono stiarrei laguntzeko auzolanean aritu dira piratak. 21


22

23


24

25


Zuen zain nengoen!

Ekainean, eguraldi epelarekin, bizitzeko gogoa gainezka sumatzen da bazter guztietan. Gure koadrila prest dago parkera joateko. Zenbat jolas duten egiteko!

Begira nor dagoen hemen!

Eman patxo bana izeba Tiritatxori!

Denak prest?

Mila gaileta jateko!

ARRAUTZA BATEN BARRUAN MUNDUA

Prest!

Horiek daukate energia horiek!

Nik ere bai lehen, baina joan zaizkit indarrak! Burua fresko eduki behar da!

Martinber dena errepasatzen ari da: -Ea, ogitartekoak? Eskuzapiak? Baloia? Ohartu da zerbait falta dela. -Biserak! Arrazoi du, eguzkiak burua berotzen du bestela.

Eta sabela bero!

Goazen saltari eta dantzari! Mingain luze!

Nik buztanean dut haizegailua!

26

27


Ume nintzenean, dena deskubrizeko gogoa neukan!

Orain bukaera hurbil ikusten dut!

Begira, hortik jaiotzen dira txoriak!

Kukua ere martxoan dator, eta ekainean joan!

Umeen habia ikustean amonaren begiradan ilusioa piztu da. Begira arrautzatxoak, mundua bezain borobilak!

Arrautzetatik txoriak, hazietatik fruituak!

Txoriek beroa behar dute jaioko badira, umeek laztanak bezala. Arrautzak zainduko ditugu ama etorri bitartean!

Gure amak ere arrautza jarri al zuen?

Nora ote goaz hildakoan?

Kontuz!

Zuek amaren sabelean sortu zarete!

28

Txori bat gutxiago jaioko da! Jaio ginen leku berera agian!

Beste arrautzetako kumeak ere esnatu dira. Ama ez da urruti izango.

Baina hara ezustekoa! Horra bizitzaren miraria!

29


Ezer ez zegoen lekutik, horra! Amak arrautza egin, arrautzetik kumeak jaio. Orain amak dauka lana gogotik haiek elikatzen!

Ñam! Ñam! Meriendatzeko ordua da! Nere tripak ´kroook´ egiten du!

Irakurketa gida, gurasoentzat eta irakasleentzat Aldizkari honi buruzko irakurketa gida argitaratzeari ekin dio hilero Irrien Lagunak Klubak, Saioa Ibarguren eta Ainhoa Mendizabal irakasleen proposamenarekin.

Azken batean, aldizkaria etxera edo ikasgelara heltzen denean, giltzarria da gurasoek edo irakasleek nola irakurtzen duzuen. Zer-nolako jarrerarekin erakusten dizkiezuen atalak, marrazkiak, denbora-pasak eta gainerakoak haurrei. Aldizkariaren funtzio hezitzailearen zati handi bat, nolabait, jarrera horren araberakoa da, eta ildo horretan proposamen zehatzak egiten dituzte bi irakasleek irakurketa gidan: gai hau nola landu, istorio honetan zer esan, marrazki honi nola begiratu, beste kontu horren inguruan zein galdera egin, eta antzekoak.

Euria hasi du une horretan. Ozeanotik lainoak datoz, lainoetatik euria, euritik haziak, hazietatik fruituak, fruituetatik txorien elikagaia… ez da amaitzen bizitzaren gurpila!

Bizitzak duen gauzarik ederrena! Zein polita denok elkarrekin egotea!

30

Bi irakasleek, hilero, Irria aldizkaria inprentara sartzen den egunetan, aldizkariaren bertsio elektronikoa jaso eta aldizkaria inprentatik heltzen denerako irakurketa gida idazten dute. Honela, aldizkaria dendetara eta harpidedunen postontzietara heltzen denerako, guraso eta irakasleentzako irakurketa gida bloga.irrienlagunak. com blogean ageri da, eta posta elektronikoz ere jasotzen dute klubeko kideen gurasoek.

Aldizkaria heltzen denean, haurrarentzat oparia are ederragoa eta hezitzaileagoa izan dadin.

31


Marikalanbre

Bizitzaren mapa, gorputzean

Amona Txinpartak samur erantzun dio: -Eta halaxe da, txipristin, nire bizitzaren mapa daukat marraztuta gorputzean. Izan dudan bizipen bakoitzak arrasto bat utzi dit, eta horregatik daukat larruazala tatuatua bezala. Ikusten duzu sabelean dudan kremailera itxurako orban hau? Hortik atera zidaten zure osaba Juantxo, erditzean eginahal guztiak eginda ere, bere kabuz ezin zela atera ikusita. -Kremailera polita geratu zaizu ba...

M

arikalanbre komunean dagoela, Amona Txinparta atera da dutxatik. Marikalanbrek askotan ikusi du amona biluzik, baina, orain arte, inoiz ez dio erreparatu haren gorputzari: titi txikiak eta eroriak ditu, gerri zabala eta sabel biguna, eta larruazala, berriz, zimurrez eta orbanez betea. -Amona! -atera zaio-. Zure larruazalak mapa bat dirudi! 32

33


-Egia, amona. Ikusi! -esan dio, belaunak erakutsiz- Sumendi politak egin ditut bizikletatik erorita, baietz?

Gero, amonaren titiei begira jarri da Marikalanbre: -Amona, hain titi txikiak izanda, bazenuen izan dituzun lau seme-alabak elikatzeko adina esne? -jakin nahi izan du.

-Politak ez, Marikalanbre, eleganteak dira horiek, bai horixe.

-Bai, bai. Orain txikiak eta maskalak ikusten dituzu, eta lehen ere ez pentsa oso handiak zirenik. Baina haurdun nengoela, puzten joaten ziren, eta umea jaiotakoan, indarrez ateratzen zitzaidan esnea. Ikustekoa zen nola edaten zuten, zurrupaka! Halaxe, nire titi txikietatik edandakoarekin, handi-handiak egin ziren!

Hori esan, eta Amona Txinparta marrazkiak egiten hasi da Marikalanbreren gorputzean:

34

-Eta niri noiz haziko zaizkit titiak?kezkatu da orain Marikalanbre.

-Eta hemen aterako zaizkizu errekak, eta hor basamortuak, eta hemen eta han ozeanoak...

-Laster, lasai egon. Seguru zure laguntxoren bati hasi zaizkiola nabarmentzen. Izan ere, zuen mapa egiten hasiak zarete.

-Nahikoa da, amona, gelditu! Kilimak egiten dizkidazu! -eskatu dio Marikalanbrek, barrez lehertzen. 35


BALEAREN SABELEAN Nire lagun gaixoak, itsasoan galduak!

Ekaitz basatiaren ostean gaua iritsi da.

Baina ilunpe hau gauarena baino lodiagoa da.

Baina horra ezustea‌ hitzak ilunpetan!

Munduaren amaierako iluntasun infinitoa dirudi.

Hitzak dauden lekuan bizitza dago!

Itsasoetako erregea!

Hara!

Itsasoko mila deabruak! Kaixo! Ba al da norbait hor?

Ni Xerafin! Lara hemen!

36

Tara ere bai!

Ba ote daki zerbait?

Patakon! Ane naiz!

Badakit non gauden!

Ni Patxijai!

Itsas hondoan itoak betirako!

Kaxiano! Animalia baten barruan!

Ikusi duzu bi oinekorik egunotan?

Ez dakit, nik ahoa zabalik egiten dut igeri, eta agian‌

Nire lagunak irentsi dituzu? Ur azpian denak berdinak dira!

Poxpolorik ba al daukagu?

37


Gizakirik ezin duzu jan!

Zuk nola dakizu hori guztia?

Piratak urduritzen hasiak dira‌

Gure olioa kriseiluetan erabiltzen zenuten, eta gure hezurrekin altzariak egin!

Baina guk zer erru daukagu?

Zergatik ez? Kalte handia egin digute historian zehar. Baleok memoria luzea daukagu!

Guri ere zaharrek istorioak kontatzen dizkigute, eta guk kumeei.

Euskaldunak!!!

Balea ez dago bromatarako.

Mila urtez balea arrantzalerik onenak izandakoak! Bizkaiko Golkoko balea guztiak akabatu ondoren Islandia eta Ternuaraino iritsi ziren gure atzetik!

Belaunaldi askotan ordaintzen dira ondorioak‌

Zitalak!

Itsaso hondatzaileak!

JARRAITUKO DU... 38

39


40

41


42

43


44


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.