iRRiA 45 - Zer da sormena? beti hor dena!

Page 1

1

2015eko maiatza 45 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


Zer da sormena? Beti hor dena!

Aurkibidea 4. PUPU ETA LORE. Hegan Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

6. PIRRITX, PORROTX ETA MARI ARI MOTOTS. Furgonetaren gripea Testua: Unai Elorriaga / Marrazkiak: k: Julen Tokero Tokero, Cesar Gonzalez

10. OSASUNA GURE ONDASUNA. Edozein adinean, oso ideia ona da jarduera fisikoa egitea Testua: Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea Marrazkiak: Julen Tokero

Nahiz eta sormena zer den ulertzeko era ezberdinak egon, guretzat behintzat garbi dago, maila batean edo bestean, guztiok dugun gaitasuna dela, eta planteatzen zaizkigun erronken aurrean, irtenbide irudimentsuen bidez konpontzeko balio duela. Sormena landuagoa duten pertsonek arazoak beste era batera planteatzeko eta erantzun berriak emateko gaitasuna izaten dute. Bestalde, haurrek ere egiten dituzte errealitatearen inguruko hipotesiak. Gai dira edozein gairi buruz bere iritzia emateko baina, batzuetan, “Isildu zaitez eta ez esan tontakeriarik!” moduko esaldiak esaten dizkiegu. Hezitzaileok haurrak estimulatzeko moduak zaindu behar ditugu, gure haurrek jakin-mina izan dezaten, arriskuak har ditzaten, arrisku eta erronkekin goza dezaten eta irudimena erabil dezaten, sormena bultzatzea beti baita garrantzitsua. Gogoratu, haurren sormena, helduok itzali ezin dugun altxorra dela!

12. NANA PARKEAN. Koloreen zaporeak Testua: Patxi Zubizarreta / Marrazkiak: Aitziber Alonso

14. TXO. Hiru milioi euro! Marrazkiak: Julen Tokero

16. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Miren Agur Meabe / Marrazkiak: Eider Eibar

18. LAGUN. Lagun tigrea Testua: Miren Amuriza / Marrazkiak: Eider Eibar

20. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK. Aingira Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

22. FILOSOFO TXIKIAK. Gaur, Peru ideia on baten bila! Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse

25. MARTIN BERTSO. Osatuz gozatu. Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Javi Ojuel

28. MARIKALANBRE. Afaria denontzat! Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

31. LARGABISTA. Ze ona! Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Javi Ojuel

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 45 zenbakia · 2015eko maiatza Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide / Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com / Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Unai Elorriaga, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea, Miren Agur Meabe, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi, Javi Ojuel), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak:

34. ZENBATAK. Betiko jolasak! Testua: Edorta Barruetabeña / Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce

36. OLIBATXO. EKOGRASek babestutako publizitate ipuina. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

40. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE. Seaskako Integrazio Batzordea elkartea Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

“Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

3


4


5


6


7


8


9


10


11


Nana

parkean KOLOREEN ZAPOREAK Gure auzoko parkea lorategi bat bezalakoa da niretzat. Batez ere Thérèserekin joaten garenean. Pinpirin baino pinpirinagoa da eta bere soineko koloretsuarekin beste lore bat ematen du. Hango kolunpioetan, gora eta behera, enara izatea gustatzen zait niri. Batzuetan, Tomas alboan esertzen denean, amonari bioi bultza egiteko eskatzen diot. Bera txiki samarra da, baina saiatu egiten da. —Egin bultza! Zeruraino iristen banaiz, igual aitona Tristan ikusiko dut! —Ze aitona Tristan iaz hil zen eta lurpean dago baina zeruan ere bai. Baina gaur ere ez dut ikustea lortu. —Zure nobioa —esan du Tomasek, estropezuka. Parkea lorez gainezka egon arren, amonak gero loradendara eraman gaitu, igual kalak, igual orkideak edo igual arrosak ikustera. Bidean, banku batean eserita, gizon bat pintatzen topatu dugu. Parkeko kolore guztiak marrazkian sartzen ari zen. Gizonak orduan esan digu: —Jubilatu berria naiz eta orain munduko denbora guztia daukat. —Zure nobio berria da? —galdetu dio Tomasek amona Thérèseri, eta berak barre algara bat egin du eta pintoreari kolore gorri guztia aurpegian jarri zaio.

12


Gero, loradendan, amonak hormako esaldia irakurtzeko eskatu dit. —Bi txanpon badauzkazu —hasi naiz astiro-astiro—, erosi arroz ale bat eta lore bat. Arroza jateko, eta lorea bizipoza emateko. —Enara, zuk ez dakizu irakurtzen. Plater bat jartzen du, ez ale bat —esan du Tomasek, baina amonak esan du: —Incroyable! Orain bai merezi dituzuela izozkiak. Izozki dendara sartu garenean, gaztaina erretzailearekin gogoratu naiz. Hura neguarekin joan zen, eta izozkiak udaberriarekin etortzen dira. Eta izozki denda ere lorategi bat bezalakoa da, edo fruta denda bezalakoa, eta nik jakin ez zer aukeratu. Ai ene, eta oh, la, lá! —Zer izan nahi duzue handitzen zaretenean? —galdetu digu gero amonak, terrazan eseri garenean. Tomasek bere zaldia erakutsi du, baina nik esan diot: —Igual esploratzailea, zuhaitzetan bizitzeko, edo igual Imanol edo Garazi, aita eta ama izateko, edo igual jubilatua, munduko denbora guztia izateko! Amona Thérèse barreka hasi da, eta marrubiaren tanta bat soinekora jausi zaio, baina justu gereziaren gainera, eta ia ez da nabaritzen. Bai, amona Thérèseren barrea loreak bezain alaia da. —Enara, emango didazu apur bat? —galdetu dit bat-batean Imanolek, eta nire marrubia eta limoia batera dastatu ditu.

13


14


15


TXOKO TXIKI KUTtUNA MARIDEIAREN DENDA

Irudimen kalearen txokoaren txokoan, zabalik dago denda bat, hogeita lau ordutan. Marideia da jabea. Hantxe ditu gordeta mila miloika ideia, beste hainbeste apaletan. Xelebreak dira batzuk, besteak itsusiak, gehienak txit dotoreak, asko ere asko bitxiak. Zerbaiten bila zabiltza? Egin ozen zure deia: “Marideia! Marideia! Zenbat balio ideiak?” Ideiak debalde dira, baina apur bat leihatu zeu baitzara Marideia… Zeure baitan bilatu!

POXPOLOA

Zure barru-barruan, inork ikusten ez duen lekuan, poxpolo bat duzu. Poxpolo horren argitan begiek egiten dizute lir-lar, urdailak egiten dizu din-dan. Zergatik eta zertarako? Ideia bat piztu zaizulako.

16


IDEIEN EPEA

Ideia batzuek izozkien antza dute: urtu baino lehen jan behar dira.

TRIKIMAILU BAT

Hartu puxika pila bat, bete konfetiz eta askatu zerura. Zaindu punteria, ilargiaren ertza jo dezaten. Ezen ilgorak zizt egitean, puxikak lehertu, eta pin! pun! pon! pan! jaiak hasiko baitira martxan. 17


Pupu eta Lorek oihaneko animaliez aritu dira eskolan.

–Tigre bat eduki nahi nuke! –esan du Lorek. 18

Etxerakoan, ideia bat izan du Pupuk.


–Lagun tigre bilakatuko dugu!

Eskuekin barik, begiekin bihur nazakezue tigre.

Ahalegindu dira baina txakurrak pott egin du.

Ez dago irudimenean gauzatu ezin daitekeen ideiarik! 19


20


21


Elkarrekin pentsatzeko kuadrilla!

FILOSOFO TXIKIAK

MIXINA

PERU

XERRI

GAUR, PERU IDEIA ON BATEN BILA! PERU, ZERTAN JOLASTUKO GARA? ASPERTUTA NAGO.

EA, XERRI, ZERTAN IBILIKO GARA… IDEIA ON BAT BEHAR DUGU!

1

ITXARON, GOGOETA EGIN BEHAR DUT.

MOKOFIN, ZER DA GOGOETA EGITEA?

“PENTSATZEA” DA.

2

22

HARA! PERU PENTSATZEN!

MOKOFIN


BAI, IDEIA BAT BURURA ETORRI ARTE!

ZARATA HANDIA EGITEN DUZUE!

EZIN DUT NEURE BURUAREKIN HITZ EGIN! PENTSATZEAN GEURE BURUAREKIN HITZ EGITEN DUGU?

BATZUETAN, IDEIA ASKO IZATEN DITUGU, BAINA BAT AUKERATU BEHAR DUGU.

3

ZER, PERU, BADATORKIZU IDEIAREN BAT?

IXO…

IDEIAK BEREN KABUZ ETORTZEN DIRA?

4

23


TIRA! BADUT IDEIA BAT!

NI OTSOA IZANGO NAIZ, ETA HARRAPATU EGINGO ZAITUZTET!

BIZKOR, GOAZEN! IDEIA ONA! AI! BELDUR NAIZ!

5

IDEIA ON BAT IZATEA ERRAZA DA, EDO ZAILA?

ETA ZUK, IRAKURLE FILOSOFO TXIKI HORREK, ZER PENTSATZEN DUZU? 24


OSATUZ GOZATU Pupuk eta Lorek, euria ari duen arren, kalera atera nahi dute.

25


26


27


Marikalanbre AFARIA DENONTZAT!

E

gunak luzeak direnez, konturatu gabe iritsi zaie afaltzeko ordua Marikalanbre eta lagunei. Hori bai, zer ordu den jakin orduko, gose direla ohartu dira. Tigre bat ere jango lukete, parrillan erreta! –Goazen denok nire etxera. Elkarrekin afalduko dugu! –gonbidatu ditu Marikalanbrek.

28


Hain zuzen, patatak zuritzen ari da Amona Txinparta, Marikalanbre eta besteak etxera sartu direnean. –Amona, afaltzera gonbidatu ditut lagunak –esan dio, agurtu ondoren. –Ederki. Zenbat zarete? –jakin nahi izan du amonak.

–Hamar –Marikalanbrek. –Hamar? Ene! Arrautza eta patata frij ituak egiteko asmoa nuen, baina zazpi arrautza baino ez ditut... –kezkatu da amona. 29


–Ba egin patata-tortilla eder bat eta kitto! –bota dio Marikalanbrek, bizi-bizi. –Ideia bikaina izan duzu, txiki! Bistan da pentsatzeko ere erabiltzen duzula burua, eta ez bakarrik ileari eusteko...

–Kar, kar –egin du barre Marikalanbrek–. Hala ere, askotan diozun bezala, errazagoa da pentsatzea egitea baino. Hortaz, nahi al duzu laguntzea? Eta patata-tortilla bikaina egin dute amonabilobak. Gustura jan dute gero denen artean! 30


31


32


33


34


35


36


37


www.irrienlagunak.eus

Egin IRRIAren HARPIDETZA eta jaso ATERKIA OPARI! Haurren irakurzaletasuna una a sustatu. Haurrak balioetan hezi. zi. Babestu Irrien Lagunak Kluba ba egitasmoa! Hilabetekaria, urtean 10 zenbaki, etxean. aki, et 44 orrialde, koloretan, komiki eta denborapasekin! Jaso klubeko bazkide txartela. a.

NON EGIN HARPIDETZA? 1. Elkar dendetan 2. Katxiporretaren Ikuskizunetan 3. 902820806ra deituz 4. www.irrienlagunak.eus-en 5. www.irrienlagunak.eus/harpidetza orrian

38

Sustatutako proiektua


www.irrienlagunak.eus

EROSI IRRIEN LAGUNAK KLUBEKO PRODUKTOAK Produktu hauen erosketarekin Irrien Lagunak proiektua bultzatuko duzu. ANIMA ZAITEZ!

Erosketa egiteko www.irrienlagunak.eus, www.katxiporreta.com www.katxiporreta. com eta Elkar denden sarean.


munduak m unduak guztiontzat guztiontzat beharko b eh harko luke SEASKAKO INTEGRAZIO BATZORDEA Patakon eta Ane Pirata Donibaneko ikastolara joan dira bisitan. Bertako irakaslea da Itziar, Patakonen aspaldiko laguna, eta berak gonbidatu ditu. Patakonek itsasoan bizitako abenturak haurrei kontatzea nahi du.

40


41


42


1999-2000 urtearen bueltan guraso talde batek bultzatu zuen, ikastoletan ahalmen urriko haurren eskolatzea sustatzeko. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikastoletan lan egiten du, desberdintasuna kabitzeko moduko eskola sortzeko helburuarekin. Seaskak urtean 50-60 ahalmen urriko haur eskolatzen ditu, adin maila guztietakoak. Horiek erdiak ikasgelan laguntzaile edo hezitzaile baten beharra du. Behar bereziak dituzten haurrei ikastoletan beren tokia bermatzen die. Haur bakoitzaren neurriko proposamen pedagogikoa lantzen du. Familia horiei babesa eta aholkularitza eskaintzen die eta eskola horien behar ekonomikoak asetzeko lan egiten du.

Ahalmen urritasuna duten pertsonen gizarteratzea bultzatzen du. Jendartearen begirada aldatzen saiatzen da, haur horien sozializazioak mesedea besterik ez baitakar, bai haur horientzat eta baita gainontzekoentzat ere. Pouponniere Bidea, 64250 KANBO T: 05 59 52 49 24 | F: 05 59 52 88 87

43


ZERAINGO UDALEKUAK 2015

Aurten ere, Irrien Lagunak Klubak eta Zeraingo ALDABE kooperatibak astebeteko udalekuak antolatu ditugu elkarlanean Zerainen (Gipuzkoa) ingurune ederrean eta klubeko pertsonaiekin, ekainaren 28tik uztailaren 5era! Lagun berriak egiteaz gain, Porrotx, Marikalanbre, Martinber, Tiritatxo eta Largabistarekin batera, natura, kultura, osasuna eta zientzia ezagutzeko hainbat aukera izango dute 5 urte eta 10 urte arteko haurrek zazpi egunez, Zeraingo Harizti-erdi aterpetxean ostatu hartuta. Matrikula egiteko epea, martxoaren 30tik aurrera! Hauxe da klubak uda honetan Zerainen antolatuko atuko uko dituen udalekuetan udalekue ondo on pasatzekoo proposamena. proposamen oposamena.

44

irrien lagunak klubaren udalekuak O : Zerainen (gipuzkoa) NON NO O : ekainaren 28tik uztailaren 5era NOIZ N D A: 5 eta 10 urte arteko haurrentzat ADIN A R IOA: 270 euro (harpidedunek 225 euro) PREZ P ld be.com k@aldab lagunak@ N RMAZIOA ETA MATRIKULA: 943 801505 eta irrien INFO IN ra MATRIKULA EGITEKO EPEA: martxoaren 30etik aurre M


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.