iRRiA 44 - Gazteak baleki eta zaharrak baleza

Page 1

1

2015eko apirila 44 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


GAZTEAK BALEKI ETA ZAHARRAK BALEZA... Aurkibidea 4. PUPU ETA LORE. Zuri-beltzean Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

6. PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS. Musika baserrian Testua: Unai Elorriaga / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

10. OSASUNA GURE ONDASUNA. Aspaldiko ohitura osasungarria, hamaiketakoa eta merienda Testua: Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea Marrazkiak: Julen Tokero

12. NANA PARKEAN. Argazkiak

Gaur egun, aitona-amonei buruz dugun irudi tradizionala asko aldatu da, baina aldatu ez dena, aitona-amonek gure seme-alaben garapen emozionalean duten garrantzia izan da. Arlo afektibotik aparte, aitona-amonek beraien esperientzia eskaintzen diete haurrei, familiaren ondare kulturala transmitituz, beraien sustraiak ezagutaraziz, beren iraganaz harro sentiaraziz... Psikologoek askotan esan izan digute aitona-amonen eta biloben arteko erlazio positibo batek, azken hauei beren gurasoekiko lotura handiagoa sentitzeko aukera eskaintzen dietela, gurasoak txikiak zirenean zer egiten zuten eta nolakoak ziren transmititzen baitiete aitona-amonek. Horrek, gurasoak ere noizbait txikiak izan zirela kontzientzia hartzeko balioko die haurrei eta beste era batean begiratzeko. Eta, atzera begira jarriz gero, ez al zaizue iruditzen aitona-amonak ere noizbait txikiak izan zirela jabetzea eta zer nolako mundua bizitzea tokatu zitzaien ezagutzea interesgarria izan daitekeela gure seme-alabentzat?

Testua: Patxi Zubizarreta / Marrazkiak: Aitziber Alonso

14. TXO. Euskaldunen bidea! Marrazkiak: Julen Tokero

16. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Miren Agur Meabe / Marrazkiak: Eider Eibar

18. LAGUN. Tabekin jolasean Testua: Miren Amuriza / Marrazkiak: Eider Eibar

20. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK. Tximeleta Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

22. FILOSOFO TXIKIAK. Gaur, Peru konturatu da bere amona ere txikia izan zela! Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse

25. MARTIN BERTSO. Amona ume Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Javi Ojuel

28. MARIKALANBRE. Argazki-albuma Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 44 zenbakia · 2015eko apirila Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide / Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com / Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Unai Elorriaga, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea, Miren Agur Meabe, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi, Javi Ojuel), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza

31. LARGABISTA. A ze familia! Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Javi Ojuel

34. ZENBATAK. Kuku! Testua: Edorta Barruetabeña / Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce

36. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE. Goierriko Sahararen Lagunak elkartea Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

“Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

3


4


5


6


7


8


9


10


11


Nana

parkean ARGAZKIAK gun hauetan, auzoko parkea baso bat bezalakoa da niretzat. Aurreko batean, zerua ukitzen zuen zuhaitza jausi egin zen eta orain hara joaten naiz, eta enborrean ekilibrista naiz, baina adarretan igual naiz tximinoa, igual pirata edo igual Robin Hood bidelapurra.

E

—Cosimo ematen duzu —esan zidan amama Mariak tabernan patatak jatera joan ginenean. Eta, bitartean, zorriekin egiten den bezala, buruko hostoak eta adartxoak kentzen aritu zitzaidan. —Mutiko italiar bat izan zen —argitu zidan aitita Nikolasek—: hamabi urterekin lurra utzi, eta zuhaitzetan bizitzea erabaki zuen. —Neskatila batekin maiteminduta zegoen: Violanterekin —jarraitu zuen amamak, aitita Nikolasi irribarre bihurri batekin begira. Nik gehiago jakin nahi nuen, baina patatak amaitu ziren eta Tomas berriro ere irten zen parkera. Eta gu, atzetik… Ai ene eta oh, la, la! Ni ezkutaleku batean geratu nintzen, eta pentsatu nuen: ~ez zaidala gustatzen Imanolek gurasoak banandu direla esatea. ~lehen, niretzat, aita-amen besoak adarrak bezalakoak zirela, eta haietatik zintzilik ibiltzea gustatzen zitzaidala, baina gure etxeko zuhaitza ere jausi egin dela. ~aurrerago igual izango dudala ahizpa bat, edo beste neba bat, eta, auskalo, zenbat zuhaitz sortzen diren. Pentsamendu horiekin apur bat tristetu nintzenez, kolunpioetara joan nintzen, ze aitita Nikolas Tomasi bultzaka ari zitzaion.

12


—Begira txoritxoari! —hots egin zigun orduan amamak. Eskuetan telefonoa zeukan eta argazkia atera nahi zigun. Eta aititak oso irribarre maltzurra egin zion. Gaur, ostera, izugarri alaitu naiz, ze gaur elurra egin du. Ai ene eta oh, la, la! Gaur ere aitita-amamekin joan gara parkera, basora esan nahi dut. Elkarri elur bolak botatzen hasi gara. Eta Imanol eta Garazi ere etorri dira. Eta lehertu arte jostatu gara. Eta denok ere zopa-zopa eginda amaitu dugu. Gaur ere tabernara joan gara, eta ni komunera joan naiz, eta komunean eserita pentsatu dut: ~etxean, norbaitek kendu egin dituela gurasoak agertzen ziren argazkiak. ~lehen, gurasoak bakarrik agertzen ziren argazkiak ikusita, nik galdetzen nien ea ni non nengoen, eta orduan igual esaten zidaten ‘Amatxoren tripan’ edo igual ‘Oraindik ez zinen existitzen’. Gero, etxera joateko Tomas kotxetxoan eseri da, eta ni atzeko plataforman jarri naiz. Eta zebrabidean amona bat gurpil aulkitik hizketan hasi zaigunean, pentsatzen jarraitu dut: ~amamari txikitako argazkiak erakusteko eskatuko diodala, eta aitita ezagutu zuen garaikoak. ~etxean marrazki bat egingo dudala zahartzean nolako itxura izango dudan imajinatzeko.

13


14


15


TXOKO TXIKI KUTtUNA AITONA-AMONAK TXIKITAN

16

IGANDE ARRATSALDEA

HAURRAK GINENEAN

Igande arratsaldean, musika herriko plazan, neska bat arbolapean, ni neskarekin ametsetan. Nahi al duzu dantzan egin? Bai, krabelin! Nahi duzu nirekin goza? Bai, arrosa! Igande arratsaldean, gure oin txikiek tarrapatan.

Esan, esan, amona, galdera bat daukat: nolakoa zen mundua, haurra zinenean? Ez zegoen pizzarik haurrak ginenean, baina bai esne-bitsa ogitxo gainean. Ez zegoen makinarik haurrak ginenean; soka-saltoan genbiltzan hegaka airean. Ez zegoen telerik haurrak ginenean: antzerkia jokatzen genuen kalean. Baina, orduan, amona, haurra zinenean‌ zuri-beltza zen dena, ala koloretan?

AITONAREN JOLAS OKERRAK

HAUR ZAHARRA

Baga! Aitonak lizarretik habia lapurtu. Biga! Aitonak zelaietan sagar pila hartu. Higa! Aitonak kilkerrari adarrak apurtu. Laga! Aitona, damuturik, negarretan urtu.

Aitonaren aitona edo amonaren amona edo aitonaren amona edo amonaren aitona nahi nuke izan, une batean. Eta hala sentitu, nire magalean, haur goxo zahar trebea, aldi berean.


17


Lagun eta Marimotots amona Kamamilaren baserrira joan dira.

Marimo purrustadaka dabil. “Bideo-jokoari pilak agortu zaizkio eta ezin dut jolastu!�. 18

Gu haurrak ginela, jostailuek ez zuten pilarik behar izaten –esan dio amonak.


Nik tabetan aritzea nuen gustukoen!

Tabak ardien edo behien zangoetako hezur txikiak dira.

Garbitu, margotu eta olgetako prest!

Irakatsiguzu tabetan jolasten, amona Kamamila! 19


20


21


Elkarrekin pentsatzeko kuadrilla!

FILOSOFO TXIKIAK

MIXINA

GAUR, PERU KONTURATU DA BERE AMONA ERE TXIKIA IZAN ZELA!

BEGIRA! TRENA! ZUREA DA, PERU?

EZ, OSO ZAHARRA DA!

ETA NORENA DA?

1

ZURE AMONARENA IZANGO DA?

2

22

ZER? AMONARENA? AMONA AMONA DA, EZ DA TRENEKIN JOLASTEN.

ORAIN EZ, BAINA TXIKIA ZENEAN BAI…

PERU

XERRI

MOKOFIN


PERU, EGIA DA HORI? ZURE AMONA UMEA IZAN ZEN? ETA NIREA ERE BAI?

EZ HORIXE! LEHEN, UME BAT ZEN…

HORI EZINEZKOA DA! NIRE AMONA BETI IZAN DA AMONA!

GU ORAINDIK EZ GINEN JAIO…

BAI, XERRI, ORAIN DELA URTE ASKO…

4 3

ALAJAINA! NOIZ IZAN ZEN HORI, DINOSAUROEN GARAIAN?

BADAKIT! AITA JAIO , AURRETIK, AMONA UMEA ZEN ZEN N IZA ETA GERO AITA UMEA!

ETA HORREK ESAN NAHI DU GU ERE EGUN BATEAN ZAHARRAK IZANGO GARELA?

ETA GUK ERE UMEAK IZANGO DITUGU UME IZATEARI UZTEN DIOGUNEAN? 5

6

23


EZ UKITU! NIREA DA!

ETA NIRE UMEARI EMANGO DIOT TRENA! EZ HORIXE! HORI NIRETZAT DA!

7

TXU, TXU! TIRA, BIDAIA HASTERA DOA!

8

24

KONTUZ JOSTAILU HORREKIN! ZAHARRA DA! EZ PUSKATU!

KAR, KAR! ZURE AMONA BEZAIN ZAHARRA DA!

BAI, BAINA TRENA EZ DA INOIZ UMEA IZAN!


AMONA UME Marimotots harrituta dago Amona Txinpartari begira.

25


26


27


Marikalanbre ARGAZKI-ALBUMA

I

luntzean, Amona Txinpartaren argazki-album zaharra hartu eta aspaldiko argazkiak ikusten hasi da Marikalanbre. Gauza askok eman diote arreta. Adibidez, zergatik jartzen ziren denak hain tente eta serio? Haurrak ere geldirik eta aurrera begira, estatuak izatera jolasten ariko ote ziren? Hara! Eta neskek soinekoak janzten zituzten, eta mutilek, galtza motzak. Emakumeak ere, beti soineko edo gonekin, bat bera ere ez galtzak jantzita. Bai arraroa!

28


Familia bakoitzean zenbat haur eta heldu azaltzen diren kontatzen hasita, ohartu da lehengo familiak oraingoak baino askoz ere handiagoak zirela. Amonarengana joan da: –Amona: Zu txikia zinenean, asko zineten etxean, ezta? –Bai, denok elkarrekin bizi ginen: izeba-osaba zaharrak, gurasoak, neba-arrebak –erantzun dio amonak. –Baina zenbat zineten?

29


–Esan zeuk! Begira: gu sei ahizpa ginen, eta bakoitzak neba bat genuen. Hortaz, zenbat ginen guztira, izeba-osabak eta gurasoak ere kontuan hartuta? –Hamaika? –bota du pentsatzeko tarte bat hartu ondoren–. Alegia, sei neska eta mutil bat zineten, guztira, hamaika. –Bai horixe, azkarra zara gero!

Irribarrea atera zaio Marikalanbreri. Gero, berriro albuma hartu eta argazkiei begira jarraitu du. 30


31


32


33


34


35


munduak m unduak guztiontzat guztiontzat beharko b eh harko luke GOIERRIKO SAHARAREN LAGUNAK Ane Pirata eta Patakon hondartzara joan dira gaur. Bertan ezagutu dituzte Galia eta Izar, sahararra bata eta ataundarra bestea.

36


37


38


Goierri mailan diharduten bi elkartek osatzen dute; Saada Sahara eta Algamar Elkartea. Sahara herriaren gatazka ezagutarazi eta egun Sahararrek bizi duten egoera hobetzeko asmoz jarduten dute. Sentsibilizazioa eta janari bilketarekin batera Oporrak Bakean egitasmoa da eginbide nagusia. “Oporrak bakean� programaren helburua: bi hilabetez 7 eta 12 urte bitarteko haurrak saharar errefuxiatu kanpamentuetatik ateratzea eta udako bi hilabete horietan pairatzen den tenperatura altuetatik babestea. Haurrei mediku azterketak egiten zaizkie eta oinarrizko osasun arazoak artatu. Elikadura osatua ere eskaintzen zaie, haurren osasunaren alde. Haur sahararrek euren herriak pairatzen duen egoera ezagutaraztera ematen dute eta bi herrien arteko kultur trukaketa ematen da. Gainera, familien arteko harreman estua sortzen da urte osoan.

www.oporrakbakean.jimdo.com oporrakbakean@gmail.com saada_sahara@hotmail.com 659 53 50 73

39


Ez galdu aukera eta zatoz Irrien Lagunak Klubera!

45 EURO URTEAN!

ANIMA ZAITEZ!

HARPIDETU ZAITEZ IRRIA ALDIZKARIRA ETA JASO ONGI-ETORRI OPARI HAUEK* AUKERAN!

1

MOTXILA, A, O DIRUZORR A! +ESTUTXE

2

BIZIPOZA AUZOLAN Liburu CD-a!

3

"TXO MIKMAK TXIKIA� CDa eta 2 Sarrera Albaola faktoriarako!

*produktuak amaitu arteko eskaintza Harpidetu webgunean bertan: www.irrienlagunak.com/harpidetza edo 902 820 806 telefonora dei eginaz. 40


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.