iRRiA 37 - Jolastuz kirola egin eta kirola eginez jolastu!

Page 1

1

2014ko iraila 37 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


JOLASTUZ KIROLA EGIN ETA KIROLA EGINEZ JOLASTU!

Au rkibidea 4. PUPU ETA LORE. Kirola Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

6. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS. Txorizo gurpildunak Testua: Unai Elorriaga / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

10. OSASUNA GURE ONDASUNA. Ondo pasatzea irabaztea da. Testua: Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea / Marrazkiak: Julen Tokero

12. ELEFANTE BAT HEGAN. Bakarka Testua: Patxi Zubizarreta / Marrazkiak: Aitziber Alonso

14. BARRITSU. Gipuzkoako Goierriko bihotzean

Guraso guztiek dakigu kirola edo jarduera fisikoren bat era jarraian egitea gure haurrentzat oso onuragarria dela. Haurrek txiki-txikitatik atsegin dute mugimendua, eta beren gorputza deskubritzeko, besteekin erlazionatzeko edota espazioa bereganatzeko oso baliagarria suertatzen zaie. Koxkortzen hastean, berriz, taldeko jarduerak eta kirolak egitea ere bereziki motibatzen ditu, talde bateko partaideak sentitzeko aukera eskaintzen dietelako, eta kirola, beren garapenean tresna garrantzitsua bihurtzen delako. Baina printzipioz positiboa den jarduera fisikoari gehiegizko lehiakortasuna ezartzeak beren hezkuntza eta garapen prozesuan desbideratze okerrak ekar ditzake. Eta horrenbestez, gogorarazi nahi dugu gurasoek erantzukizun handia dugula, eskola kirola eta elitezko kirola maiz nahasten ditugulako.

Marrazkiak: Iosu Mitxelena

16. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Juan Kruz Igerabide / Marrazkiak: Eider Eibar

18. LAGUN. Korrika bai, baina aske! Testua: Miren Amuriza / Marrazkiak: Eider Eibar

20. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK. Okila Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

22. FILOSOFO TXIKIAK. Lider bat, zertarako baina? Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse

25. MARTIN BERTSO. Kirola, nik nola? Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

28. MARIKALANBRE. Kirola egin eta... Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

31. LARGABISTA. Platano arrunta Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

34. ZENBATAK. Kirol pixka bat Testua: Edorta Barruetabeña / Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce

36. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE. Txartel beltza

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 37 zenbakia · 2014ko iraila Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Unai Elorriaga, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Juan Kruz Igerabide, Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Mari Morcillo, Iosu Mitxelena, Jose Anjel Lopetegi), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza

Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

40. IKUSLE ONAREN DEKALOGOA ESKOLA KIROLEAN Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

3


4


5


6


7


8


9


10


11


hegan Bakarka Aspaldi handian, Uholde Unibertsalak iraun zuen berrogei egunetan, zarra-zarra eta goianbehean izan zen euria. Noeren arkako gizaki-animaliak baino ez ziren salbatu, ai, oi, ei, haiek baino salbatu ez! Baina laster hasi pertsonen arteko ika-mikak eta eztabaidak ere. —Aita —esan zion Noeri Sem-ek, seme zaharrenak—: ez du atertzen, oso janari gutxi daukagu eta animaliak jaten eta botatzen hasi behar dugu. Arka arinagoa izango litzateke eta, lema bat eginik, norabidea guk geuk markatu ahal izango genuke. —Zoperna jenerala! —atera zitzaion Noeri, eta ikara eta albistea bolo-bolo zabaldu ziren arkako animalien artean—: Nik Goigoikoarengan dut konfiantza… —Noiz arte, baina? —hots egin zuen Semek, eta dorretik irten zen. Eta harekin emaztea, Arfaksad semea eta Berfasad alaba. Arkaren gainealdean, euri erauntsien artean, Semen familiakoek txalupa bat egin zuten eta, egun batez, Arfaksad oihuka hasi zen: —Begira, begira! —Eta besoaz uharte bat seinalatu zuen. —Iritsi da alde egiteko ordua! —gaineratu zuen Semek. Baina haiek bakarrik joan ziren, eta agurra oso tristea izan zen, eta Kusek txahal bat, bi arkume eta sei untxi kontatu zituen: arkan jaioak eta Noek semeari eskainiak. —Zorte on —esan zion Semi, eta gero, ahopean—: Zoperna jenerala…!

12


Soken bitartez ureratu zuten txalupa, eta Semek, lema baliaturik, uharterantza zuzendu zuen. Han lehorreratu, denda bat altxatu, eta su handi ederra piztu zuten. Eta orduan gertatu zen: uhartea dardarizoka hasi zen, eta astinduka, eta akaberan brixxxt! desagertu zen. Eta, harekin, uharteko guztiak. Gero, egundoko buztan bat agertu zen, eta alimaleko zartada jo zuen urazalean, eta orduan ikusi zuten… Zeren uharte bat ez, eta baleatzar eta ikaragarria baitzen Arfaksadek ikusi zuena. Ai, oi, ei, bai, balea bat! Eta baleak itsasoa erdibitu zuen eta arkari ere balantza eragin zion. Alde batera bilintx, eta balantx bestera. Ez bat eta ez bi, arkatik lau pertsona nagusik uretara egin zuten jauzi. Eta dorre nagusitik Kusek ere bere burua bota zuen. —Elefante bat hegan! —garrasi egin zuen goiko sotoko animaliaren batek. Eta nekez bada nekez, igerian, ezinean, Sem eta familia guztia salbatzea lortu zuten, eta Jafetek gorila, krokodiloa, jirafa eta pitoi sugea atera zituen haiei arkara igotzen laguntzeko. —Barkatu… —esan zion Semek Noeri. Eta, ordurako urrun, balearen ur zorrotada zuria ikusi zuten uretatik altxatzen—. Aurrerantzean, zuregan izango dut konfiantza osoa.

13


Azkue Fundazioak babestutako publizitate ipuina

EUSKARAREN ETXEA ETA LAGUNTXO BARRIA Gipuzkoako Goierriko bihotzean!

Gure lagunak Arabatik Gipuzkoa aldera doaz, Zerain herrira, Goierriko bihotzean.

14


AZKUE FUNDAZIOA Egoitz plaza 1, 48015 Bilbo. Tel: 94 4028081 e-posta: info@azkuefundazioa.org www.azkuefundazioa.org

15


TXOKO TXIKI KUTtUNA

NOR BAINO NOR

Bata da ni bestea da zu baina bestea ere ni da bere buruarentzat eta ni ere zu naiz beste edonorentzat. Eta hor dabil baloia hara eta hona

16

nitik zura zutik nira eta ez daki ondo ni zu naizen ala zu ni zaren eta horregatik dabil bueltaka eta batzuetan airean nora jo ez dakiela.

KIROLA


NORGEHIAGOKA

PILOTAN

LASTERKA

Nor haruntzago nor bizkorrago nor gorago nor gorago nor gorago podiumean. Eta noizbehinka goragalea ematen du horrek eta horregatik egiten dute gomitoka batzuek norgehiagoka hasten direnean.

Hasieran pilota gustura abiatzen da fresko-fresko atzera, baina gero ezinean heltzen da aurreko paretara zer egin ez dakiela. Haserretu egiten da txokoratzen dutenean eta tristatu gantxo batez jendartera bidaltzen dutenean. Ez daki zergatik egiten duen txalo jendeak bera bazterturik geratzean.

Zer presa dute, autobusari itxaron besterik ez eta? Okerrenean ere taxiren bat har dezakete. Baina segi presaka, atzetik tigre bat baletorkie bezal bezala, edo lehoi bat edo pantera bat bat. Agian berak dira tigre eta orein baten bila eta bila dab dabiltza.

17


Lagunek triste eta nekatuta sumatu du Bixkor..

DOMINA IRABAZI BEHAR DUZU BIXKOR!

–Nire jabe Ximunek astero eramaten nau txakur-lasterketetara… 18

- … eta egunero egiten dugu entrenamendua.


–Nik atsegin dut korrika egitea, baina aske! –dio Bixkorrek.

–Esan al diozu hori Ximuni? – galdetu dio Lagunek.

–Ez, beldurra ematen dit! Esanez gero, beharbada, ez nau horrenbeste maiteko…

–Bai zera! Ziur urrezko dominak baino gehiago maite duela Ximunek zure alaitasuna. 19


20



Elkarrekin pentsatzeko kuadrilla!

FILOSOFO TXIKIAK

MIXINA

PERU

NI NAIZ LIDERRA!

NEUK SASKIRATUKO DUT BALOIA, ETA ZUEK... ZUEK ZENBATU PUNTUAK!

LIDER BAT, ZERTARAKO BAINA?

ETA ZERGATIK IZAN BEHAR DUZU ZUK LIDERRA?

1

22

BEHARREZKOA DELAKO LIDER BAT IZATEA. ETA NI NAIZ INDARTSUENA! ZEU ZARELA INDARTSUENA? ZEU? ZERTAN IKUSI BEHAR!

XERRI

MOKOFIN


EA... EGIN AL DEZAKEZU HEGAN?

PFFF!

ONDO DA, ADOS... ORDUAN, ZERTAN JOLASTUKO GARA?

ETA LIDERRA IZATEKO, INDARTSUENA IZAN BEHAR AL DA? EZ DAKIT ZERGATIK DEN BEHARREZKOA LIDER BAT IZATEA. NIK EZ DUT GOGOKO INORK AGINDURIK EMATEA!

2

3

BADAKIIIIIT! ZALDIKORA! ETA ZER EGINGO DUGU ORAIN?

BRILERA!

NORK ERABAKIKO DU?

NIIIIIIK!

ENE! EZTABAIDA, ORAINGOAN ERE!

EZKUTAKETAN!

4

5

23


NIRE PROPOSAMENA DA XERRIREN IDEIAREKIN HASTEA, BERA BAITA TXIKIENA.

LIDER BAT ZARA, PERU!

ONGI!

Lider izatea...

BAI! BAI! GORA PERU!

Lider izatea...

...lehen tokian egon nahi izatea al da? bakoitzari bere tokia aurkitzen laguntzea da. Eta zuri, irakurle txiki filosofo horri, zer iruditzen zaizu? 24


Gaur lagun guztiak kirolaz gozatzen ari dira. Baina Mari Motots ez da ausartzen‌

KIROLA NIK NOLA

25


26


27


Marikalanbre KIROLA EGIN ETA...

M

arikalanbre eta bere lagunak egun guztia daramate kirola egiten. Neka-neka eginda daude. Zuhaitz baten itzalpean etzan dira atseden hartzera eta, begiak itxi orduko, lo seko gelditu dira. Halako batean, Peru esnatu egin da. –Izerditan blai nago! –kexatu da. Eta eguzkira altxatu du hatza, salatari: –Zu izan zara, e? Zergatik mugitu zara, bihurri hori?

28


Peruren errietak Marikalanbre esnatu du. –Zer duzu, Peru? Nor da bihurria? –Eguzkia. Itzaletan jarri gara, baina, lo geunden bitartean, mugitu egin da eta gogotik berotu nau.

–Bai, gogor jo zaitu –onartu dio Marikalanbrek–, baina ez da bere errua; bera ez da mugitu, gu mugitu gara. –Gu? Bai zera, lo geunden eta! 29


–Bai, gu mugitu gara, Lurrarekin batera –esan dio Marikalanbrek. Eta gerezi eta sagar bana hartuta, Lurrak (gereziak) Eguzkiaren (sagarraren) inguruan nola biratzen duen erakutsi dio.

–Zer iruditzen? –galdetu dio gero Peruri. –Itxura ona duela gerezi horrek! –eta ziztuan, Marikalanbreri gerezia kendu, eta irentsi egin du, hezur eta guzti. –Zu bai bihurria, eta ez Eguzkia! – bota dio Marikalanbrek. 30


31


32


33


34


35


munduak guztiontzat guztiontzat beharko b eharko luke TXARTEL BELTZA Ane Pirataren futbolpartida ikustera joan dira Patakon eta gure lagun batzuk. Aspaldi ez dira futbol-zelai batean egon.

36


37


38


TXARTEL BELTZA Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako ekimen hau, eskola-umeen kirol lehiaketetan, jokoeremuaren barruan zein eremu horretatik kanpo, hezkuntzaren ikuspegitik egokiak ez diren jokabideak ekiditeko ekintza bat da. Bereziki, indarkeria fisikoa edo ahozkoa, edo kirolaren kontrako jarrerak.

NOLA FUNTZIONATZEN DU? Jokabide desegokiren bat ikusten badu, txartel hori errez ikusteko moduan erakutsiko du epaileak. Txartel beltza erakusteak abisu bat adieraziko du, hezkuntzaren kontrako era horretako ekintzaren bat errepikatuz gero, lehia amaitu egingo delako abisua, hain zuzen. Era horretako ekintzak errepikatzen badira, lehia zuzentzen duen pertsonak 2. aldiz erakutsiko du txartel beltza eta lehia amaitutzat joko da.

39


40


41


42


43


BIZIPOZAREN JAIA ARRASATEN!!! Egun osoko egitaraua Irrien lagunen pertsonaiekin; ikuskizunak, tailerrak, puzgarriak, abesbatzak, dantza taldeak, bazkari herrikoia, Gizartegintza elkarteen postuak...

* IRRIA aldizkariaren harpideduna baza-

! ! ! a i p a z i Jantz

ra, eskuetan duzu BPJ rako sarrera zapia! Bidaliko al diguzu argazki bat webgunera IRRIKLIK aplikazioa erabiliaz? (aplikazioa azpiko QR kodean duzu).

* IRRIA aldizkariaren harpideduna EZ bazara, Arrasate eta Bergarako elkar dendetan eta Arrasateko Gazte Bulegoan lortu ahal izango duzu zapia 5â‚Źren truke, sarrera 12 urte bitarteko haurrek beharko dute soilik.

* Baina orain harpidetzen* bazara, sarrera doan izango duzu eta gainera klubeko motxila jasoko duzu opari! Eskaintza hau Arrasate eta Bergarako elkar dendetan eta Arrasateko Gazte Bulegoan duzu eskuragarri baita irrienlagunak.com webgunean edo 902 820 806 telefonora deituaz z ere! r

44 4 4

Informazio gehiago: www.irrienlagunak.com www.bizipoza.org * Harpidetza, urtean 10 aldizkari etxean eta klubeko abantailak, 45â‚Ź

IRRIKLIK


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.