iRRiA 34 - Mundu honetako gauzarik ederrena, maitasuna

Page 1

1

2014ko apirila 34 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


MUNDU HONETAKOGAUZ ARIK EDERRENA, MAITASUNA.

Aur k ibidea 4. PUPU ETA LORE. Maitasuna Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

6. PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS. Etxe barruko jolasak Testua: Unai Elorriaga / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

10. OSASUNA GURE ONDASUNA. Autoestimua lantzen Testua: Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea Marrazkiak: Julen Tokero

12. ELEFANTE BAT HEGAN. Bizilagun berria Testua: Patxi Zubizarreta / Marrazkiak: Aitziber Alonso

Garbi dago gurasoentzat seme-alabak direla ia beti munduko gauzarik inportanteena, eta guztiok dakigu gugandik jasotzen duten maitasuna eta onespena beren etorkizunerako ezinbestekoa dela. Hala ere, eguneroko zereginen zurrunbiloan, ahaztu egiten zaigu askotan eskaintzeko daukagun oparirik onena gure denbora dela. Denbora, bere kezkei eta beldurrei aurre egiten laguntzeko; denbora, parkeko hostoez prestatutako beren irudimenezko jakiez gozatzeko; denbora, beren jolasetako itsasoko marrazoei edota gazteluko mamuei elkarrekin aurre egiteko; denbora, igeri egiten edota txirringan ibiltzen ikasten laguntzeko... Gogoratu beraiekin pasatako “kalitatezko” denbora oroitzapen ugariren gordelekua izango dela, bizitza osorako beraiekin izango duten altxorra.

14. OLIBATXO. Ekogras enpresak babestutako publi ipuina Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

16. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Juan Kruz Igerabide / Marrazkiak: Eider Eibar

18. LAGUN. Tximeletak ezpainetan, tximeletak sabelean Testua: Miren Amuriza / Marrazkiak: Eider Eibar

20. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK. Izokina Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

22. FILOSOFO TXIKIAK. Zer esan nahi du maitatzeak? Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monf reid. © Bayard Presse

25. MARTIN BERTSO. Jaso ahala eman, eman ahala jaso. Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

28. MARIKALANBRE. Maitasuna... eta zientzia apur bat. Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

31. LARGABISTA. Haltza. Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

34. ZENBATAK. Zenbat maitasun. Testua: Edorta Barruetabeña / Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 34 zenbakia · 2014ko apirila Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Unai Elorriaga, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi, Iosu Mitxelena), Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza

36. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Euskal Gorrak Elkartea Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

3


4


5


6


7


8


9


10


11


hegan Bizilagun berria Aspaldi handian, zarra-zarra eta goian-behean, berrogei egunez ari izan zuen euria. Noek, hala ere, arka bat eraiki zuen bere familia eta dozenaka, zientoka animalia salbatzeko. Familiako hamahiru kideak gainaldeko dorrean babesten ziren eta, beldurra gorabehera, eroso zeuden han. Animaliak, abereak eta piztiak, ostera, hiru sototan banaturik zeuden eta zorabiatu antzean zebiltzan, eta botaka, eta kaka zeriola. Baina haiek denak binaka zeuden, denak elefante kurios bat izan ezik. Egia esan, Jafet zuen laguna, eta Noeren seme txikerrak honela esana zion: ‘Munduaren akabera iristen ari da, baina zu lasai egon. Guri ez zaigu ezer gertatuko…’. Noeren ezkutuan, Jafet eta elefantea egunero igotzen ziren dorrearen goialdera. Argitzen ote zuen ikustera. Baina zeruak ilun zeukan kopeta eta euriak zarra-zarra eta goian-behean jarraitzen zuen. Eta urak estaltzen zuen lur osoa, mendiren bateko kaskoa izan ezik. —Begira-begira! —hasi zen bat-batean Jafet, eta besoaz gailur bat seinalatu zion elefanteari, eta argitu zion zeruraino altxatzen zen zigurat hura, Uruk, beren hiriko dorrerik altuena zela—. Egin kontu: eskailera kiribiletan gora, egun oso bat behar izaten genuen goraino igotzeko. Eta, orain, hortxe dago, baina begiratu ongi, zerbait dago gainean! Balearen bat akaso… Begiak eta belarriak zabal-zabal, elefanteari jakingosea piztu zitzaion berriro ere. Usain hura, usain hura…

12


—Elefante bat da! —atera zitzaion elefante ttikiari, eta letaginek distira egin zioten—. Arkara igo behar dugu! Salbatu beharra daukagu! Zeren ur maila gero eta gorago baitzetorren, eta laster gailurrak eta zigurat osoa ere estaliko baitzituen. Noeren laguntzaz, animaliarik altuenak edo luzeenak aukeratu zituzten orduan: gorila, jirafa eta krokodiloa‌ Eta arkako karelera hurbildurik, gorila buruz behera egokitu zen, eta honek hanketatik heldu zion jirafari, eta honek buztanetik eutsi zion krokodiloari. Narrastiak sudur zapaletik eutsi zion elefanteari, eta kasik irristatu, eta jaustekotan zela, pitoi sugea heldu zen. Eta denen artean tira egin zuten, eta krokodiloak tiratu ahala, sudurra hazten zitzaion elefante koitaduari, eta buztana laburtzen. Noizbait ere elefantea salbatzea eta arka gainera igotzea lortu zutenean, itsasontzi barrenetik poztasunezko orroak, marrumak eta makakorroak entzun ziren, eta zortzi pertsona handiak eta bost ttikiak eupadaka, bibaka eta altxaporruka hasi ziren. Baina elefantea ahul baino ahulago zegoen eta Jafetek bi elefanteak kaiola bakar batean sartu zituen. Kus eta Put deitu zien eta elkarren babesean etzan ziren han. Elkarri begiratu zioten han. Eta biei ala biei ere negar malkoak atera zitzaizkien. Eta tronpa estrenatu berriekin elkar besarkatu zuten. Elefante txikerra, orduan bai, babestuta sentitu zen eta munduaren akaberak ez zuen horrenbeste ikaratu.

13


14


15


16 6


T X O K O T X IK I K U T t U N A M A IT A S U N A

M A IT A S U N A R E N M A R R A Z K I A K

Maitasunak gorputz txikia du etengabe jaiotzen delako, kilimak ditu alde guztietan, azal leun-leuna esku jostariak oin dantzariak buru arin samarra eta amets asko egiten du lotan zein esna.

Maitasunaren marrazkiak paperean kabitu ezinik geratzen dira, den-dena besarkatu nahi dute. Maitasunaren marrazkiak orriaren bi aldeetatik margotzen dira; aurreko aldetik politak badira, atzeko aldetik zer esanik ez, ezkutuan baitu maitasunak ikuspegirik ederrena.

M A IT A S U N A R E N J A N T Z I A K

M A IT A S U N A R E N L A N A K

Maitasuna biluzik ibiltzen da edo arropa freskoz jantzirik, oinetako gorriz, galtzerdi txuri-txuriz, galtza edo gona urdinez, blusa urre-kolorez eta lumazko kapeluz. Maitasunak, epeltzen denean, orduan izaten du hotza eta mantarrez estaltzen da.

Maitasunaren lanak handiak dira bera txikia denean, eta arin-arinak bera handia denean.

M A IT A S U N A R E N G O R P U T Z A

17


MAI TE ZAI TUGU!

Lagun kalean bizi zenean, inork ez zion maitasunik adirazten. Pailazoak ezagutu zituenean, ordea, denik eta esaldirik ederrena oparitu zioten.

Hain ondo sentitu zen, ezen hitz horiek bere lagunekin partekatzea erabaki zuen. 18

—Zu, buztan luze eta begi marroi, maite zaitut, Arratoi!


—Maite zaitut, Katu, bizi baitzara teilatuz teilatu!

—Maite zaitut, Dorleta, inork ez bezala laztantzen nauzu eta!

KI LI -KI LI EGI TEN DI T MAI TASUNAK!

—Maite zaitut, uso kuadrilla, joaten zaretelako plazako aitona-amonen bila!

Ezpainetatik sabelera, tximeletaz gainezka bukatu zuen eguna Lagunek. 19


20


21


Elkarrekin pentsatzeko kuadrila! FILOSOFO

TXIKIAK

MIXINA

PERU

XERRI

Zer esan nahi du maitatzeak?

22

MOKOFIN


Gaur, Peruk “maite zaitut” esan dio gazta bati! BIKAIN! GAZTA DAUKAT ASKALTZEKO! MMM, MAITE ZAITUT, GAZTATXO!

BAINA, PERU, EZ DIOGU “MAITE ZAITUT” ESATEN GAZTA BATI!

ETA? ZERGATIK?

1

“MAITE ZAITUT” JENDEARI ESATEN ZAIO!

GAZTAK EZIN GAITU ULERTU! ETA EZIN DIGU ERANTZUN! EGIA DA!

2

NIK, AMARI “MAITE ZAITUT” ESATEN DIODANEAN, HARK ERE HALAXE ESATEN DIT, ETA ELKAR BESARKATZEN DUGU!

MAITEMINDUEK ESATEN DIOTE ELKARRI “MAITE ZAITUT”! ELKAR MUXUKATZEKO IRRIKAN EGOTEN DIRA!

BAINA LAGUNEK ERE ELKAR MAITATZEN DUTE! PERTSONA BAT MAITE DUGUNEAN, HURA IKUSTEKO GOGOZ EGOTEN GARA, ETA EZ BADAGO BERTAN, HAREN FALTA IZATEN DUGU!

3

23


MIXINA

TIRA, BAINA GAZTA ERE MAITA DEZAKEGU!

BAI, BAINA EZ DA BERDIN GERTATZEN JENDEAREKIN. GOXOA DAGOELA ESAN NAHI DU!

NIK BIZIKLETAN IBILTZEA MAITE DUT! OSO GUSTAGARRIA DA!

AAFT, NIK EZ DUT MAITE GAZTA. OSO TXARRA DA!

PERU

XERRI

NIRI PRINTZESAZ JANZTEA GUSTATZEN ZAIT, SOINEKO ARROSA BATEKIN! EDERRA SENTITZEN NAIZ…

ORDUAN, DENOK EZ DITUGU GAUZA BERAK MAITE?

NIK NIRE PANPINA MAITE DUT! ONDO SENTITZEN NAIZ HAREKIN!

5

4

BERAZ, PERTSONAK MAITA DITZAKEGU, BAINA BAITA GAUZA ASKO ERE!

6

24

BAINA DENA MODU BEREAN MAITE AL DUGU?

ETA ZERGATIK MAITE DUGU?

7

BETI EZ DUGU JAKITEN!

MAITATZEA BIHOTZEAN SENTITZEN DUGUN GAUZA BAT DA…

MOKOFIN


Marimotots maitemindu egin da, baina ez daki bera maite ote duten…

JASO AHALA EMAN, EMAN AHALA JASO

25


26


27


Marikalanbre MAITASUNA... MAITA TA ETA ZIENTZIA APUR BAT

A

ur r ekoan, et xeko lan bit xi bat agindu zien ir akasleak:

–Mait asuna zer den adier azt ea nahiko nuke. Nahi duzuen bezala egin dezakezue, baina bakar ka izan behar du. Ados? Ai ene, mait asuna! Nola adier azi? Et a bakar ka egin behar , gainer a... Ez zien er r onka makala j ar r i!

28


Lana aur kezt eko eguna da. Askok or r iak dauzkat e eskuet an, idat zit a nahiz margot ut a. Best e bat zuek ir udiak dit uzt e: buzt inezkoak, plast ilinazkoak... Et a badir a best elakoak ekar r i dit uzt enak er e: Ibanek, adibidez, lor e- sor t a bat ekar r i du, et a Fat imak, bihot z- it xur ako opilt xo bat .

Guzt ien azalpenak isilik et a adi ent zun ondor en, Mar ikalanbr er en t xanda da. Paper ezko or r i bat har t u, et a zat i t xikit an puskat u du. –Ikust en dit uzue mahai gaineko paper t xoak? –galdet u die lagunei, pat r ikat ik puxika bat at er at zen duen bit ar t ean–. Ba, sekr et u bat esango dizuet : paper t xo hauek puxika mait e dut e. Ikusi! 29


Puxika puzt u, kor apiloa egin, et a j er t sear ekin igur t zi du. J ar r aian, mahair a ger t ur at u du, et a... har a! Paper t xoak puxikar ant z hegan at er a dir a, et a it sat sit a ger at u dir a!

–Bai, lagunok - –azaldu die Mar ikalanbr ek–, Puxikak paper t xoak er akar t zen dit u, et a, hauek, hegan egit en dut e, har ekin egot eko. Magia? Ez, mait asuna da... et a zient zia apur bat –bukat u du, ir r ibar r e bihur r iz. 30


31


32


33


34


35


mund uak guzt gu uzt iont zat behar b ehar ko l uke EUSKAL GORRAK Lor ea et a ber e ait ona biziklet an dabilt za, askot an bezala. Pat akon lasai eder r ean dago eser it a, baina Ane Pir at a bihur r iker iet ar ako gogoa dauka.

36


37


38


Entzuteko ezintasuna dutenentzat eguneroko bizimodua aldapatsua da. Oztopo horiek desagertzeko lan egiten du elkarteak.

Pertsona gorren gizarteratzea bultzatu nahi du. Ikusi hutsera, ez da beren ezgaitasuna ikusten eta garrantzitsua da dituzten traben berri gizarteari ematea. Edozein pertsona gorrek inguruan duen elkartera jo dezake interpretea behar duenean, bazkide izan ala ez.

Bestelako proiektuak ere bultzatzen ditu elkarteak, Zeinu TV izenekoa kasu. Horri esker ETBko hainbat eduki zeinu hizkuntzan ikusteko moduan eskaintzen dituzte. Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa Hurtado Amezaga 27 - 6.pisua. Bilbo Tel: 944 765 052 - Faxa: 944 766 052 ¡ E-maila: euskalgorrak@gmail.com

39


40


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.