iRRiA 32 - Zokomirona...Zer dago ilunetan, amona?

Page 1

1

2014ko otsaila 32 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


Zokomirona... Zer d ago ilunetan, amona? Au rkibidea 4. PUPU ETA LORE. Zergatik? Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

6. PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS. Hiru kutxa Testua: Unai Elorriaga / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

10. OSASUNA GURE ONDASUNA. Jarduera fisikoa eta jolas kooperatiboak Testua: Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea. Marrazkiak: Julen Tokero

Haurren jakin-mina berezkoa dela garbi dago; txikitxikitatik ingurua behatzeko joera dute eta, hitz egiten hasi bezain pronto, edozein gairi buruz egiten dituzte galderak. Alabaina, helduok berezko joera hau, batzuetan, negatibotzat hartzen dugu. Nork ez dio inoiz bere seme-alabari, galdera mordoa egiten ari dela, horren astuna ez izateko eskatu? Ez gara konturatzen jakin-mina edozein ikasketa prozesuren lehen urratsa dela eta behar-beharrezkoa haurra horretara bultzatzeko. Haurrak behatzaile txikiak dira, dena ezagutzeko grina dute, eta helduok interes hori mantentzen laguntzeko ardura dugu.

12. ELEFANTE BAT HEGAN. Elefante sudurluzea Testua: Patxi Zubizarreta. Marrazkiak: Aitziber Alonso

14. LARGABISTA. Astigarra Testua: Oñatiko Natur Eskola. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi

18. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Juan Kruz Igerabide / Marrazkiak: Eider Eibar

20. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK. Ahuntza Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

22. FILOSOFO TXIKIAK. Ona al da jakin-mina izatea? Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse

25. MARTIN BERTSO. Burua goldatu Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

28. LAGUN. Zer ote dago ganbaran? Testua: Miren Amuriza / Marrazkiak: Eider Eibar

30. MARIKALANBRE. Izan detektibe! Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

34. ZENBATAK. Irri mina Testua: Edorta Barruetabeña / Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce

36. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Arnasa Elkartea

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 32 zenbakia · 2014ko otsaila Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Unai Elorriaga, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Mari Morcillo, Iosu Mitxelena, Jose Anjel Lopetegi), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza

Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

3


4


5


6


7


8


9


10


11


hegan Elefante sudurluzea Aspaldi handian, tronparen ordez, elefanteek perretxikoen antzeko sudur zapala eta buztana zeukaten. Halakoxe elefante kurios batek, noizbait ere, intxaur itxurako zerbait ikusi zuen zerumugan, han, han, han. Galdegin zien gurasoei, galdegin zien jirafei eta zikoinei, baina inortxok ere ez zion argitu zer zen. Baina elefante ttikiaren jakin-gosea oso handia baitzen, bakarrik abiatzea erabaki zuen, ea zer zegoen han, han, han. Joan, joan, beti joan, intxaurraren neurriko objektu misteriotsua koko itxurako kozkorra bilakatu zen, han, han, han, eta kokoa kalabaza. Baina galdegin zien hipopotamoari, ostrukari eta Kiplinplin txoriari, eta haiek ere erantzuten jakin ez. Eta, kalabaza jada dortoka baten oskola bezalakoa bilakatu zen, eta, hurbilago eta handiago, oskolak txalupa baten branka zirudien. Elefante txikerraren jakin-mina gero eta handiagoa zen, eta hienari galdegin zion orain, eta pitoi sugeari, eta krokodiloarengana hurbiltzean, honek eraso egin ez zion ba! Krokodiloak sudurrean kosk egin zion, eta tiraka jarraitzen zuen neurri berean, sudurra hazten zitzaion elefante koitaduari, eta buztana laburtzen. Ai, ai eta miletan ai! Baina elefanteĂąoak nola-hala eutsi egiten zion eta, gainera, pitoi sugea laguntzera etorri, eta atzeko hanketatik heldu zion. Eta tirabira horretan zebiltzala, krokodiloa alde batera eta elefantea eta pitoia bestera, hirurak ere sare batean harrapatu zituzten, ai, oi, ei!, sare berean harrapatu.


—Ez minik egin, gure aitak bizirik nahi ditu-eta! —oihukatu zien mutiko batek ehiztariei. Eta kaiola banatan sarturik, nora, eta intxaurkokokalabazaoskoltxaluparen antzeko objektu misteriotsuraino eraman zituzten. Elefante ttikia bi bider harritu zen orduan: alde batera, kasik munduaren neurriko itsasontzi miresgarriarekin, eta bestera, bere tronpa estreinatu berriarekin. Jo eta ma zegoela, bere alboan dozenaka, ehunaka animalia bistatu zituen, denak kaioletan sartuak, baina denak ere bikoteka, eta bera bakarrik egon, ai, oi, ei!, bakarrik egon bera. Eta berriro ere galdegin zien tximinoei, galdegin zien indioilarrei eta tigreei, baina inortxok ere ez zion argitu tramankulu hura zer zen. Eta artean gora begira zegoela, euria hasi zuen, zarra-zarra eta goianbehean, bertan, bertan, bertan. —Jafet, nabigatzeko ordua heldu da! Sartu arkara animalia guztiak —agindu zion gizon bizardun batek lehengo mutikoari, itsasontziaren gorenetik. Eta dozenaka, zientoka animalia, abere eta piztia arrapala batean gora igo zituzten. Denak ere binaka. Elefante bakartia izan ezik. Eta elefante txikerraren jakingosea bere tronpa bezain luzea zen, zeren han erreka bat baino ez baitzen ikusten; zeren, euria izan arren, han ezin baitzen nabigatu.

13


14


15


16


17


TXOKO TXIKI KUTtUNA JAKIN-MINA

JAKIN NAHI DUT ZERGATIK

JAKIN NAHI DUT NON

Jakin nahi dut zergatik ikusten dutena ikusirik negar egiten duten begiek, eta zergatik entzuten dutena entzunik ez duten negar egiten belarriek, eta zergatik ukitzen dutena ukiturik ez duten negar egiten eskuek, eta zergatik usaintzen duena usaindurik ez duen negar egiten sudurrak. Agian, begiak triste daudenean ere gainerakoak pozik daudelako.

Jakin nahi dut non ezkutatzen den iluna argiak izutzen duenean, non ezkutatzen den argia ilunari norbaitek mendian behera bultzatzen dionean, eta modu berean non ezkutatzen den maitasuna haserre gaudenean. eta non ezkutatzen den haserrea maitasunak uxatzen duenean.

JAKIN NAHI DUT NOLA

Jakin nahi dut nola egiten dituzten loreek petaloen koloreak, nola leuntzen duten azala eta nola irauten duten begirik itxi gabe eguzkiari begira-begira. 18

JAKIN NAHI DUT NONDIK

Jakin nahi dut nondik datorren jakin-mina, jakintsuengandik beharbada, ezjakinik ezjakinena jakin nahi ez duena baita. Jakin-minak begi handiak ditu, belarri zabal-zabalak, esku luze-luzeak eta aho txiki-txikia.


19


20


21


Elkarrekin pentsatzeko kuadrilla!

FILOSOFO TXIKIAK

MIXINA

PERU

XERRI

Ona al da jakin-mina izatea?

22

MOKOFIN


Gaur, lagunak basoan dabiltza paseoan…

HARA, INURRI PILOA DAGO! ETA HOR, TUNEL BATEAN SARTZEN ARI DA BAT. NORA OTE DOA?

HORI DA HORI JAKIN-MINA, PERU! UTZI LASAI INURRI TXIKIAK!

ZERGATIK? EZ AL DA ONA JAKIN-MINA IZATEA?

1

BALITEKE INURRIAK GOGAITZEA HALA. PERUK DENA JAKIN NAHI IZATEN DU!

2

NI ERE HALAKOXEA NAIZ; AMAREN POLTSA MIATZEN DUDANEAN, ADIBIDEZ… EZ ZAIO GUSTATZEN!

BERAZ, INORI TRABA EGITEN BADIO, JAKIN-MINA IZATEARI UTZI BEHAR ZAIO?

OOO, ORRI ZATI BAT BAINA INURRIEI DAUKA AHOAN! ZER EZ DIE TRABARIK EGINGO OTE DU? EGITEN PERUK BEGIRATZEAK! GAINERA, BALITEKE GUSTATZEA ERE!

ORDUAN, ESANGO GENUKE HALAKOETAN DENA IKUSI ETA JAKIN NAHI IZATEN DUGULA…

3

23


BAI, BAINA KASU HONETAN INORK EZIN DIGU ERANTZUN!

ZER OTE DA INURRI HORI, NESKA ALA MUTILA? ETA ZER ARI DA JATEN?

BARREGARRIA DA! JAKIN-MINA DUGUNEAN, GALDERA ASKO EGITEN DITUGU.

4

ETA LIBURUAK IRAKURRI, GEHIAGO JAKITEKO!

BERAZ, JAKIN-MINA IZANIK IKASI EGITEN DUGU…

5

BAINA NIRI EZ ZAIZKIT INURRIAK AXOLA. NAHIAGO DUT… IZARRAK ULERTZEA!

ETA NIK, TRAKTOREAK!

BERAZ, DENOI EZ ZAIZKIGU GAUZA BERBERAK INTERESATZEN…

AIZU, PERU, ESAN ADIO INURRIEI! ETA ETORRI DENOK, SORPRESA BAT DAUKAT-ETA ZUENTZAT!

6 7

24

BAINA EZ DA EZER GERTATZEN MOMENTUAN BERTAN JAKITEN EZ BADUGU! GURASOEI GALDE DIEZAIEKEGU GERO, EDO IRAKASLEARI.

A BAI? ZER DA?

ZER DA?

HARA, ESANGO NUKE TARTEKA DENOK GAUZA BERA JAKIN NAHI IZATEN DUGULA!


Marimotots etsita dago, mundua ez duela ulertuko eta.

BURUA GOLDATU

25


26


27


IDAZLEREN BAT BIZI IZAN OTE ZEN HEMEN?

Lagun ganbarara joan da inauterietako mozorroaren bila. Baztertxo batean, idazmakina zahar bat aurkitu du. LAGUN, ZU BETI MUTURRAK NAHINON SARTZEN!

BA OTE DAKI DANTZARI HONEK ARIN-ARINA EGITEN?

Musika-kaxa polit bat ere ikusi du. 28

Orduan, Pirritx etorri da purrustadaka.


—Kuriositatea sentitu dut, Pirritx! —azaldu dio Lagunek, buztana dantzatuz.

—Kuriositatea? —Pirritxek, kopeta zimurtuta.

—Bai! Zatoz jolastera, galderak egin eta erantzunak asmatzera!

—Oihal koloretsu hau, adibidez, nongoa ote da? Boliviakoa? Senegalgoa? 29


Marikalanbre IZAN DETEKTIBE!

M

arikalanbre eta Fatima ez dira ados jartzen. Batak zortzi dio; eta besteak, sei. Ika-mikaren erdian, Amona Txinparta etorri da. –Amona: zenbat hanka dituzte armiarmek eta halako intsektuek? –galdetu dio Marikalanbrek. –Galdera ona –erantzun dio, irribarre bihurriz–. Eta erantzun onena, norberak topatutakoa. Goazen ganbarara!

30


Ganbaran, kristalezko ontzitxo bana eta lupa bat eman die. Marikalanbreri armiarma bat hartzeko esan dio, eta Fatimari, euli bat. Eta serio jarrita, hauxe gehitu du: –Xomorroak eskuetan hartzean eta ontzian sartzean, poliki eta kontuz ibili. Gure jakiteko grina ez dadila bihurtu haien mina.

Bi neskek erraz aurkitu dituzte xomorroak. Amonari kasu eginez, kontu handiz sartu dituzte ontzietan. Gero, luparen laguntzarekin, hankak kontatu dizkiete. 31


–Zortzi! –bota du Marikalanbrek, Fatimari begira. –Sei! –erantzun dio, irmo, Fatimak. Amonak gogotsu egin du barre:

–Lasai, neskak, biok duzue arrazoi. Armiarmak eta euliak ez dira talde berekoak, eta, hain justu, hanka-kopurua da bereizten dituen ezaugarrietako bat. Eta, hurrengoan ere, zer iruditzen zaizue eztabaidatu ordez detektibe bilakatzen bazarete? Erantzun harrigarriak topa ditzakezue! 32


33


34


35


munduak m unduak guztiontzat guztiontzat beharko b eh harko luke ARNASA ELKARTEA Patakoni izugarri gustatzen zaio hondartzako parkera gerturatu, itsasoa usaindu eta haurrak jolasean nola ibiltzen diren ikustea. Gaur ondoan eseri zaio Elena, Itxasoren ama.

36


37


38


Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea da. Bertan elkartzen dira gaixotasuna dutenak eta beren senideak Gaixotasun arraroa da, eta ezezaguna oso. Ezagutzera ematea da elkartearen helburuetako bat

Gaixo daudenen egunerokoa ez da erraza, eta hori samurtzeko bideak jarri nahi ditu elkarteak.

Bere helburu nagusietako bat ikastoletan egunero fisioterapia saioak izatea da.

Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistiko Elkartea Eguia 34 / 20012 Donostia 652705365 / fqgipuzkoa@gmail.com

39


40


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.