iRRiA 26 - Denok gara elbarri, bizkarra emanez elkarri

Page 1

1

2013ko ekaina 26 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


DENOK GARA ELBARRI, BIZKARRA EMANEZ ELKARRI!

Au rkibidea 4. PUPU ETA LORE. Gure esku Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

6. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Bertuteak eta ezinak Testua: Mitxel Murua / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

10. BARRITSU. Lamiaren zazpi seme-alabak Marrazkiak: Iosu Mitxelena

12. OSASUNA GURE ONDASUNA Kontuz eguzkiarekin! Testua: Nerea Lertxundi eta Aitana Lertxundi / Marrazkiak: Julen Tokero

14. DOZENAN HAMAIRU Koiotea eta zozoa (Istorio iparramerrikarra)

Gaixotasun edo ezbeharren baten ondorioz bere gorputzaz edo ahalmenez baliatu ezinik edota mugatuta gelditu den pertsonari deitzen diogu normalean elbarri edo ezindua. Baina, definizio honetan oinarritu eta pixka bat pentsatzen hasiz gero, maila batean edo bestean guztiok ezinduak garela esaterik badugu, ezta? Nor ez dago, bada, mugatua maila batean edo bestean bere egunerokotasunean? Nork ez du inguruko lagunek ez duten ezaugarriren bat, bizitza pixka bat zailtzen dion ezaugarriren bat? Oso altuak diren gurasoak ezin dira beren haurrekin aulki azpian jolasean ibili, eta txiki samar garenok ezin dugu goiko apaletik gauzak laguntzarik gabe hartu. Denok dugu mugaren bat, denok! Beraz, gure mundua gaitasun ezberdinak ditugun pertsonaz osatuta baldin badago, zergatik bereiztu eta baztertu, bere ezintasunen ondorioz, ezberdin jarduten direnak? Ea denon artean, gauzak era desberdinean egiten dituzten pertsonei laguntzea lortzen dugun eta gizartean sortzen zaizkien trabak kentzeko eta salatzeko gai garen! Denok gara elbarri bizkarra emanez elkarri!

(Charles Lummisek idatzitako istorioaren moldaketa) Testua: Patxi Zubizarreta / Marrazkiak: Aitziber Alonso

16. ZENBATAK. Denon artean Testua: Edorta Barruetabeña / Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce

20. POSTERRA Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

22. FILOSOFO TXIKIAK. Zer da elbarria izatea? Testua: Sophie Furlaud. / Marrazkiak: Dorothée de Monfreid © BAYARD PRESSE

25. MARTIN BERTSO. Dantzaldia Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

28. LAGUN. Lagun txakurraren bidaia Testua: Amets Arzallus / Marrazkiak: Eider Eibar

30. MARIKALANBRE. Hotz ala bero? Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

33. LARGABISTA. Sasiakazia Testua: Txiliku / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

36. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Pausoka elkartea Testua: Amagoia Mujika / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 26 zenbakia · 2013ko ekaina Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Amets Arzallus, Txiliku, Mitxel Murua, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Nerea Lertxundi, Aitana Lertxundi, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Iosu Mitxelena, Jose Anjel Lopetegi), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza

3


4


5


6


7


8


9


EUSKARAREN ETXEA ETA

LAGUNTXO BERRIA

LAMIAREN ZAZPI SEME-ALABAK

Azkue Fundazioak babestutako publizitate ipuina

Zerua gorria bilakatu zen egun batean, Mikel artzainak, baserriko babesa utzi eta ardiak mendian gora eraman zituen.

Gure lagunek, Euskararen Etxean kontatzen dituen aspaldiko kondairak kontatzeko eskatu diote gaur Barritsuri.

Hara heltzeko erreka bat zeharkatu behar zuen eta beste aldean lamia eder bat ikusi zuen ilea apaintzen. Mikelek artaldea beste aldera nola igaro zezakeen galdetu eta lamiak, bere laguntza lortzeko, sabelean zeukan haurraren izena asmatzeko eskatu zion.

10


Mikel jaiotzean ama hil zitzaionez, bere lehen hitzak “aita hor” izan omen ziren. Pasadizo hori bururatzean, semeari “Aitor” deitzeko esan zion lamiari eta, izena gustatu zitzaionez, harrizko zubia bihurtu zen Mikelek ardiak pasa ditzan.

AZKUE FUNDAZIOA Agoitz plaza 1, 48015 Bilbao. Bizkaia Tel: 94 4028081 e-posta: info@azkuefundazioa.org www.azkuefundazioa.org

11


12


13


Dozenan13

KOIOTEA ETA ZOZOAK ~istorio iparramerikarra~

G

ezurra edo egia, esaten dute egun batez koiotea basoan barrena zebilela, eta zozoak entzun zituela, zuhaitzetan xirurike-xirurike.

—Ekaitza dator, kazkabarra dakar! Koioteak muturra gorantza zuzendu, eta zozoak adar artean halako zorro edo poltsak zabaltzen ikusi zituen. Jakingosearen jakingoseaz, koioteak galdegin zien: —Zertan zabiltzate, ‘larreetako hazi’ horiek? —zozoei, esan, hala esaten baitzieten—. Zer gertatzen zaizue? —Ez al duzu entzun ekaitza datorrela, eta egundoko txingorra dakarrela? — erantzun zioten zozoek, xirurike-xirurike—. Baina gu larruzko zorro hauetan babestuko gara. —Arrania! —irten zitzaion buztandunari—. Nik ere babestu nahi nuke ba. —Bai horixe! —esan zioten hegaldunek—. Larruzko zorro bat ekarriz gero, guk geuk lagunduko dizugu zuhaitzetan zintzilikatzen. Brixtakoan, koiotea larruzko zaku batekin itzuli zitzaien eta, nekez bada nekez, zozoek hura altxatzea eta adarretan eskegitzea lortu zuten. Baina gero ez ziren beren zorroetan babestu. Horren ordez, harri pila ederra bildu, eta koioteari harrika hasi zitzaizkion. Dinbi-danba. —Bai ekaitz bortitza! —oihukatu zuen koioteak, harrikadak gorputz osoan jaso bitartean—. Benetan beldurgarria!

14


—Baina zu indartsua zara, gero, eta sendoa! —gaineratu zuten hegaztiek. Eta, itxurak egiten, aieneka hasi ziren haiek ere, xirurike-xirurike. Harriak amaitu zirenean, zozoek koiotearen zakua kontuzkontuz jaitsi, eta berehala hegaldatu ziren adarretara. —Erdi hilik nago. Hauuu, hauuu mina! —kexatu zen koiotea, minbera baino minberago, zorrotik arrastaka irtendakoan. Baina ingurumaria lehor baino lehorragoa ikusi zuen eta, zeruan, bat ere hodeirik gabe, eguzkiak gogotik jotzen zuela. Harri eta zur, orduan konturatu zen zozoek adarra jo ziotela. Isatsa herrestan alde egin zuen, ez ‘Arrania!’ ez hitz erditxorik ere esan gabe. Eta harrezkero koioteak gorroto ditu zozoak, eta beti dabiltza liskarretan eta ika-mikan. Egia ala gezurra, begi bien artean gezurra. Charles Lummisek idatzitako istorioaren moldaketa

15


16


17


18


19


20


21


Elkarrekin pentsatzeko koadrila! FILOSOFO

TXIKIAK

MIXINA

PERU

XERRI

MOKOFIN

ZER DA ELBARRIA IZATEA ? LASTERKA EGITEKO PREST? HARA, ITXOIN, NIRE LAGUN AITOR DATOR!

UF, UMETXO BAT DA; ORAINDIK UME KOTXEAN DABIL!

IXO, XERRI, ONDOTXO DAKIZU ELBARRIA DELA!

EGUN ON, MOKOFIN, ZUEKIN JOLASTU NAITEKE?

1 22


ZER ESAN NAHI DU ELBARRIA IZATEAK?

NIK, BEHIN, BESOA HAUTSI NUEN, ETA BI ASTETAN EZIN IZAN NUEN MARRAZTU!

TIRA… ESAN NAHI DU GAUZA BATZUK EZIN DIRELA EGIN.

NIK HANKETAN DUT ARAZOA. ETA BALITEKE INOIZ EZ SENDATZEA…

BERAZ, INOIZ EZINGO DUZU KORRI EGIN, SALTO EGIN, ESKAILERAK IGO?

2

1

O, AITOR GAIXOA, EZ ZAUDE TRISTE?

USTE DUZU HORREGATIK EZ DUELA BARRERIK EGITEN?

NOLA JOATEN ZARA ESKOLARA, EZIN BADITUZU ESKAILERAK IGO?

3 4

GURE ESKOLAN, IGOGAILUA DAGO!

atu ! Pas ialdea orr


Filosofo txikiak TIRA, LASTERKETA EGINGO DUGU?

NAHI DUZU LAGUNTZEA?

HALA USTE AL DUZU?

EZ, BA, AITORREK EZIN DU…

EZ, ESKERRIK ASKO, HORRETARAKO EZ DUT LAGUNTZARIK BEHAR!

5 6

BAINA… NOLA JOAN ZAITEZKE HAIN AZKAR?

EZIN DITUT HANKAK MUGITU, BAINA NIRE BESOAK OSO INDARTSUAK DIRA!

HASIKO GARA BERRIZ?

BERAZ, ELBARRIA IZATEAK EZ DU ERAGOZTEN GAUZA ASKO EGITEA? 8 7

24

ZURE MAGALEAN ESER NAITEKE, AITOR? NIK ERE IRABAZI NAHI DUT!

BERAZ, ZUEN LEKURA; PREST? EKIN!


Dantzaldia da auzoan

DANTZALDIA

25


26


27


GOAZEN LAGUN, ZAZPI EGUNETAN ZEHARKATUKO DUGU EUSKAL-HERRIA!

Lehen eguna, Bilbo eta bere handitasuna. PORROTX, ARRAUNA SARTU ETA ATERA, BAINA BESTEEKIN BATERA!

Bigarren eguna, Bermeo arrantzaleen portu kuttuna. 28

HOR DAGO GETARIA, NERE SORTERRI MAITEA!

Hirugarrena, Elkanorekin beti munduan barrena.


LAGUN, POLIZIAREN BAT IKUSTEN BADUZU, SARTU UR AZPIAN BURUA! LAGUN, IRISTEN ARI GARA HONDARRIBIARA! BERTAKOEK ONDDARBI ESATEN DIOTE!

Laugarren etapa, Jaizkibelen behera tipi-tapa.

LAGUN, HORI MIARRITZE DA. HOR MUNDUKO ABERATSENEK PASATZEN DUTE OPORRAK

Seigarren eguna, munduko olatu onena, euskalduna.

Bosgarren eguna, hegoaldea eta iparraldea josi dituguna.

IRITSI GARA!

Baiona, azken mugarria, zein polita den Euskal Herria! 29


Marikalanbre HOTZ ALA BERO?

D

una, Marikalanbreren lagun berria, urduri dago: Marikalanbrek esperimentu bat egingo dutela esan dio! Zer ote da? – Urarekin jolastu nahi? – galdetu dio Marikalanbrek. - Bai. Ikustea beharrezkoa ez bada behintzat... –erantzun dio Dunak. Izan ere, Duna itsua da. - Ez, lasai. Jolas hau egiteko berdin du itsua izatea, begiak ixtea edo ilunpetan egotea. 30


Lasaituta, Marikalanbreren azalpenak entzun ditu, adi-adi: - Hiru ontzi jarri ditut mahai gainean: bat ur beroz betea, bestea ur hotzarekin eta hirugarrena ur epelarekin. Gero, eskua emateko eskatu dio Dunari, eta ur hotzetan sartu dio. Eskua uretan pixka batean eduki ondoren, atera eta ur epeletan sartu dio. 31


- Zer sentitzen duzu? –galdetu dio Marikalanbrek. - Urak erre egiten duela –erantzun dio Dunak. Jarraian, Dunaren eskua hartu, eta ur berotan sartu dio. Pixka batean eduki, eta ur epeletan sartu dio berriro. - Eta orain? - Hotz-hotza dago! –esan dio Dunak. - Ba lehen beroa iruditu zaizun ur berbera da –esan dio Marikalanbrek, irribarrez.

Dunari kosta zaio sinestea. Marikalanbrek azaldu dio zer gertatu den: larruazalak ziria sartu dio! Hala ere, pozik joan da etxera; afal ondoren, aitari egingo dio esperimentua. Baietz harritu! 32


33


34


35


munduak m unduak guztiiontzat guztiontzat beharko b eharko luke luke PAUSOKA ELKARTEA Aimar gustura dabil kulunkan bere amaren laguntzarekin. Parean eseri zaio Ane Pirata, eta indarrez hasi da kulunkatzen, beti egiten duen bezala. Aimar algaraka hasi da. Baina, Ane, batbatean, larritu egin da pixka bat.

36


37


38


Pausoka Elkartea beharrizan bereziak dituzten haurren guraso talde batek sortu zuen 2012ko martxoan. Hernanin areto bat moldatzen ari dira haurrentzat errehabilitazio zentro egoki bat prestatzeko.

Beharra duten familia guztien eskura jarri nahi dute zerbitzua; beharrizan bereziak dituen haur bakoitzak behar duen zerbitzu guztiak jaso ditzan, eta ez bakarrik ahal dituenak.

Pausoka Elkartea Florida 9 Bajo 20120 Hernani, Gipuzkoa Tel: 666839993 Emaila: pausokaelkartea@gmail.com

39


40


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.