iRRiA 85 - Irakurketa gida

Page 1

ITSASOA

0. AZALA Azalari hasiera emateko, honakoa proposatzen dizuegu: •

Konturatuko zareten moduan, azaleko letra batzuk letra larriz ageri dira eta beste batzuk, aldiz, letra txikiz. Gure gomendioa da zuetariko batek irakurtzea azala eta, irakurtzen amaitzen duenean, zenbatu egin beharko ditu bai letra larriz daudenak eta baita letra txikiz daudenak ere.

Ea zenbat ateratzen zaizkion!

1. AURKIBIDEA Atal honetan, eskuineko partean goikaldean, ageri den BeĂąat Gaztelumendiren bertsoan zentratuko gara. Bertsoa, bion artean, nahi duzuen moduan irakur dezakezue eta, ondoren, bakoitzak bertsoa irakurtzean ulertu duena besteari azalduko dio. Jarraian bertsoari doinu bat jarri eta abestu dezakezue. Ondoren, ezkerreko ataleko aurkibidea hartu eta zera egin beharko duzue: zuetariko batek zenbakiak irakurriko ditu eta besteak, ondoren, zenbaki bakoitzari dagokion atala.

Gida 85_Itsasoa

Orria 1 / 6


ITSASOA

2. LAGUN Jolastu dezagun letrekin: •

Galdetu iezaiozu haurrari ea jolasteko prest dagoen. Modu honetan haurraren irrika piztuko dugu.

Jolasa letrak aldatzean datza. Hau da, irakurtzen ari zareten bitartean, zenbait letra beste letra batekin aldatu beharko dituzue eta entzuten ari dena aldaketa horrekin jabetu beharko da.

Beraz, irakurketa konpartitu bat beharko duzue.

Amaitzeko, galderatxo bat landu dezakezue istorioa hobeto ulertzeko.

3. PUPU ETA LORE Oraingoan, gure bi txikitxoen komikia dugu irakurtzeko. Nola irakurriko dugun? Bada, zuetariko bakoitzak komiki osoa irakurri beharko du eta, amaitzean, biñeta bakoitza bion artean irakurri eta bertan esaten dena batak besteari ondo azalduko dio. Zer ulertu du haurrak? Buruzagi hitzaren esanahia ondo ulertu du?

4. TIRITATXO Gure neska jakintxuaren atal honetan, gu babesten gaituen azalari buruz ikasiko duzue. Nola irakur dezakezuen? Bada, gure proposamena, bertan aurrera eramaten den ekintza burutzea da. Horretarako, hartu Tiritatxoren eredua! Azaldu beste batzuei Tiritatxorekin ikasi duzuena! Aurretik, irakurri lasai bion artean testua eta ondo ulertu egin behar duzuen hori!

Gida 85_Itsasoa

Orria 2 / 6


ITSASOA

5. MARTINBERTSO Gure laguntxoak zer dion irakurtzeko prest? •

Esan haurrari zuk irakurriko duzula! Baina adi! Izan ere, berak paper garrantzitsu bat izango baitu: zuk irakurtzen duzun heinean, bera zure irakurketa kontrolatzen egongo baita. Alegia, ondo irakurtzen duzun ala ez ziurtatu beharko du.

•

Zerbait gaizki irakurtzen duzun bakoitzean, STOP! Esan beharko du!

•

Bera ere irakurtzen ari dela ziurtatuko dugu, baldin eta zuk gaizki irakurtzen duzunean, akatsa egin duzula esaten badizu! Beraz, irakurri, baina akatsak eginez tarteka! Ea nola irteten den irakurketa jolasa!

6. HAURRENTZAKO YOGA Lehendabizi irakurri proposatzen dituzten ariketak. Ulertu duzuena elkarrekin komentatu eta proposatu haurrari honakoa: berak zuri esan beharko dizu zein diren proposatutako ariketak eta hauek gauzatu beharko dituzu eta gero alderantziz. Gustatuko zaizue!

7. HAUR KANTAK Kanta hauetan hitzak aldatuko ditugu. Horretarako, irakurri lehenik eta behin abestia eta, ondoren, kanta bakoitzari bi hitz aldatu. Ea zer nolako kantak sortzen dituzuen. Asmatuz gozatu!

Gida 85_Itsasoa

Orria 3 / 6


ITSASOA

8. BARATZE NATURALA Egin galdera hau zuen haurrei: “zertan dabiltza gure lagunak?” •

Lehenik eta behin, utzi haurrari nahi duen bezala irakurtzen.

Ondoren, orri zurian izenburua idatzi eta koloreztatuko dugu.

Jarraian, ulertu duen horren marrazki bat irudikatzeko proposatu.

Amaitzeko, gure inguruko norbaiti azalduko diogu orrian marraztu duguna.

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Hemen bai duzuela informazio anitza eta zabala itsas izarrari buruz gehiago jakiteko! Zera egin dezakezue: •

Hartu bakoitzak testu bat eta ondo irakurri eta ikasi.

Ondoren, batak besteari irakurri beharko dio, baina hitz batzuk esan gabe. Testua entzuten dagoenak hitz hori asmatu beharko du.

Jolas dibertigarria izan daiteke!

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Istorio honetan, haurra irakurketara animatzeko, ondorengoa egin dezakezue: • •

Istorioa bion artean, bakarrik… nahi duzuen moduan irakurri. Hori lehenengo irakurketa izango da. Bigarren irakurketan, aldiz, ekintzak aldatuko ditugu. Nola? Nahi dituzuen hitzak aukeratu eta horien kontrako hitzak / antonimoak irakurriko ditugu.

Ea zer nolako istorio aldrebesa sortzen duzuen azkenean! Sortuz, ondo pasatu!

Gida 85_Itsasoa

Orria 4 / 6


ITSASOA

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Atal honetan, zera egin dezakezue: •

Irakurri, lehenik eta behin, komikiaren izenburua.

Ondoren, izenburuaren arabera, pentsatu zein istorio izango dugun jarraian. Zuetariko bakoitzak bere kabuz pentsatu beharko du.

Jarraian, elkarrekin konpartitu pentsaturikoa.

Amaitzeko, irakurri testua.

13. MARIKALANBRE Marikalanbreren atala beti datorkigu gauza ezberdin eta interesgarriekin. Gure haurrentzat garrantzitsua da gauza ezberdinen inguruko informazioa eskuragarri jartzea. Izan ere, modu honetan, berauen interes eta motibazioa pizten ditugu eta, ez ahaztu, ezaugarri hauek ezinbestekoak direla ikasten ikasteko. Honakoa egin dezakezu esperimentua egin aurretik: •

Marikalanbreren testuan ageri dena ondo ulertu. Horretarako, bakoitzak bere kabuz irakur dezala testua eta saia dadila haurra zuri azaltzen ulertu duena.

14. LARGABISTA Interesgarria da Largabistaren komikian gertatzen dena… Komentatu haurrari, zuk irakurriko diozula eta berak adi entzun beharko duela gertaturikoa. Irakurtzen amaitzean, galdetu haurrari ea zer ulertu duen! Jarraian egin iezaiozu honako galdera hau: “zu itsasoaren beldur al zara?”.

Gida 85_Itsasoa

Orria 5 / 6


ITSASOA

15. MARIMATRAKAK Gure neskatoen istorioa elkarrizketa eran irakur beharko duzue. Horretarako, bakoitzak pertsonaia bat aukeratu eta horixe irakurri beharko du. Amaitzean, hitz egin istorioaren inguruan eta, bukaera emateko, egin marrazki librea!

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Istorio polita eta benetan asko erakutsi diguna irakurtzeko aukera duzue oraingoan. Atal hau irakurtzeko gure proposamena honakoa da: •

Lehenik eta behin, irakur iezaiozu testutxo urdina haurrari eta hitz egin testuaren gaiaren inguruan.

Ondoren, esaiozu komikian ageri diren pertsonaiak ezagutu behar ditugula eta irakurtzen jarraitu behar dugula.

Amaitzean, eskuinaldeko testua irakurri. Etiopia Utopia elkarteari buruz hitz egiten du. Galdetu ea nola irakurri nahiko lukeen eta gozatu bion artean testua.

Gida 85_Itsasoa

Orria 6 / 6


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.