iRRiA 116 - Irakurketa gida

Page 1

ESAERA ZAHARRETAN, GEZURRIK EZ

Egilea: Txatxilipurdi Elkartea

0. AZALA

Ba al dakizue zer diren esaera zaharrak? Zuen aiton-amonek ziur asko ezagutzen dituztela, Pupu eta Loreren amonak bezala. Ezagutzeko prest?

PUBLIA

Hazi Hezik 10 urte bete ditu! ZORIONAK! Haziera eta heziketa aldizkari potentea dugu hau. Egiten duten lana ezagutzeko, beraien web orrian sartu eta saltseatu!

1. AURKIBIDEA

14 atal dituen aurkibidea dugu aurrean. Zein puntu duzue gustukoen? Zalantzan egonez gero, proposamen bat dugu: zozketa bidez erabakiko dugu atalen ordena. Horretarako, paper txuri bat hartu eta 14 zati itxi egin. Paper zati bakoitzean, atalen izenak edota zenbakiak idatzi. Ondoren, poltsatxo batean sartu eta banan bana joan ateratzen. Hori izango da erabiliko duzuen ordena.

2. LAGUN

Lagun eta bere lagunei oinutsik egotea izugarri gustatzen zaie. Dauden tokian daudela, hankak airean izaten dute. Zuei ere gustatzen al zaizue?

-1Gida 116_Esaera zaharretan, gezurrik ez


ESAERA ZAHARRETAN, GEZURRIK EZ

3. PUPU ETA LORE

Pupu eta Loreren biñeta ezberdinak irakurri. Okurritzen al zaizue biñeta bakoitzarekin zerikusi izan dezakeen esaera zaharrik? Ea ba!

4. TIRITATXO

Tiritatxok gorputzeko atal ezberdinekin solasten du. Zu ere jolasteko prest? Irakurri!

5. MARTINBERTSO

Gazteak eta zaharrak, helduak eta haurrak. Guztiok elkarrekin mundu koloretsu honetan dauden gauza ezberdinak ikasten ditugu. Martinbertso naturgunean dago herriko kide ezberdinekin. Guztiak elkarrekin solasetan ari dira. Mikel eta Lurdes non dauden eta zertan ari diren ba al dakizu? Eta Juneri zer gertatu zaion? Bilatu itzazu pertsonaia ezberdinak marrazkian.

6. HAURRENTZAKO YOGA

Ohearen jarrera da gaur ikasiko duguna. Lasai asko mantentzeko gai bazara, zure barneak entzuteko aukera izango duzu. Prest zaude?

-2Gida 116_Esaera zaharretan, gezurrik ez


ESAERA ZAHARRETAN, GEZURRIK EZ

7. HAUR KANTAK

Kantatu eta dantzatzeko prest? Hasieran, “Bizitzaren funtsa” abestia irakurri arretaz. Ondoren, musika jarririk, abestu eta goza ezazue. Abestia abestu eta dantzatu ostean, nola sentitzen zara? Marraz ezazu sentitzen duzun hori.

8. BARATZE NATURALA

Karakola eta Barearen biñetak moztu itzazue ezer irakurri aurretik eta, ondoren, ordenatu. Lortu al duzue ondo txertatzea? Amaitu ostean, sortu itzazue beste hiru biñeta. NOLA JARRAITUKO DU ISTORIOAK?

9. ESKULANA

Maskara berrerabilgarriak egin nahi? Oñatiko Txipistin taldekoek nola eta zer egin azalduko digute. Aurrera!

IRRIA ALDIZKARIA

Irrien Lagunak-en aldizkariaren harpideduna egitea aukera paregabea izan daiteke ordenagailu edota tabletaren pantailatik urruntzeko. Baita, gaur egungo gizartea ulertzeko eta errealitatea ondo ikusteko baliagarria ere bada. Edonon, edonoiz eta edonorekin partekatu eta irakurri daitekeen aldizkari bat da. Gainera, irakurzaletasuna bultzatu eta familian zein lagun artean denbora pasatzeko paregabea da, gauza berriak ikasiz.

-3Gida 116_Esaera zaharretan, gezurrik ez


ESAERA ZAHARRETAN, GEZURRIK EZ

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA

ORAINDIK EZ IRAKURRI. Irakurri aurretik, sortu egingo dugu. 4,5 cm-ko hego zabaleko intsektuarekin topo egingo dugu. Nolakoa irudikatzen duzue? Material berrerabilgarria harturik, sortu ezazue landuko dugun intsektua. Intsektua sortu ostean, irakurri arretaz bere ezaugarri guztiak.

* Erabili beharreko materiala: guraizeak, kola edo zeloa, esne brikak edo kartoiak eta margoak/rotulkiak/manleyak.

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Gerturatu eta lau da hile honetako Pirritx, Porrotx eta Marimototsen istorioa. Irakurtzeko prest?

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA

Esaera zaharrak zer dira, dinosauruen orro eta irrintziak? Galdera horren inguruan hausnartu ostean, irakurri, arretaz Txoko Txiki Kuttuna.

13. MARIKALANBRE

Ezagutzen dituzue kobazulotako hormetako margoak? Sortu eta esploratu nahi? Irakurri!

-4Gida 116_Esaera zaharretan, gezurrik ez


ESAERA ZAHARRETAN, GEZURRIK EZ

14. LARGABISTA

Largabista eta Lagun mendira joan dira. Bertan, mapak izan arren, erdi galduta daude. Zer gertatuko zaie?

15. MARIMATRAKAK

Irakurri arretaz Marimatraken istorioa eta gozatu.

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE

Anna eta Misha Chernobiltik etorri dira gerratik ihesi. Beraien berri gehiago jakin nahi? Eta Chernobilen Lagunak elkartea ezagutu nahi duzu? Adi irakurri!

-5Gida 116_Esaera zaharretan, gezurrik ez


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.