STEAM 2019-2020

Page 1

INTSEKTUEN ATERPEA

I.

ERANSKINA

STEAM PROIEKTUA DESKRIBATZEKO TXOSTENA

Ikasletxearen kodea: ​012244​ Ikastetxearen izena:​FELIX SAMANIEGO HLHI Lurraldea:​GIPUZKOA Proiektuaren izenburua: ​INTSEKTUEN ATERPEA Koordinatzailearen izen-abizenak: ​Mikel

Izagirre Gorostegi

Koordinatzailearekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: mikeliza@samaniego-tolosa.com


INTSEKTUEN ATERPEA

1- ​PROIEKTUAREN EZAUGARRIAK: EDUKIA ETA PLANIFIKAZIOA PROIEKTUAREN IZENA

Proiektuaren edukia eta landu beharreko konpetentziak definitzea. Samaniego ikastetxeak, 2019-2020 ikasturtean STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak) arloetan berrikuntza proiektua garatzeko asmoz, berariaz prestatutako ​Intsektuen aterpea​ proiektua diseinatu eta aurkezten du. Ikastetxearen ibilbidea STEAM alorrean: Felix Samaniego HLHI ikastetxeak, 3 lerroko ikastetxea izanik, 618 ikasle ( 289 emakumezko eta 329 ​gizonezko) ditu ikasturte honetan eta 50 irakasle ( 47 emakumezko eta 3 gizonezko). Azken urte hauetan metodologiaren inguruan hausnarketa sakon batean murgildurik gaude. Konbentziturik gaude, testu liburuak euskarri bat direla eta ikaslearen motibazioa eta jakin mina probestu behar ditugula bere ikasketa esanguratsua izan dadin eta horretarako ​esperimentazioak eta ​manipulazioak tarte handiagoa behar duela gelan eta baita jolas eremuan ere. Haur hezkuntzan, ikasleak bide horretan egiten du bere ikasketa prozesua: gelak guneka diseinaturik ditugu, baratza eta oilategia ditugu bertan eta baserri ingurunean izanik, bertara bisitak egin ohi ditugu.

Baso

eskola ​proiektuan ere murgildurik gaude, hau da, gela bakoitza astean behin basora irteten da, irakaslea eta bi gurasoren laguntzarekin. Bertan, jolas librean murgiltzen dira eta beren bizipenak arratsaldeko saioan errepresentatzen eta gauzatzen dituzte. Honek guztiak ikasleak ikertzeko grina izan dezaten ahalbideratzen du. Haur hezkuntzak ​metodologi aktiboan ibilbide luzea du eta emaitzak ikusirik, (haurraren garapen integrala: interesa, iniziatiba, espiritu kritikoa, lehen pertsonan bizitzea, komunikazioa...), lehen hezkuntzan ere, horrela lana egiten hasiak gara.

Proiektuak honako helburu estrategiko hauek kontuan hartzen ditu:


INTSEKTUEN ATERPEA

●Ikasgelako metodologiaren inguruko hausnarketa egitea, zientziaren irakaskuntzan oinarrituz. ●Bizitzaren eremu desberdinetako STEAM proiektuen lanketa gauzatzea, bokazio zientifikoa sustatuz eta genero-ikuspegia kontuan hartuz. Helburu estrategiko hauek garatzeko proiektu honek

ikerketa zientifiko eta

teknologikoan du ardatza. Hori dela eta, bai irakasleriaren formazioak bai gelan aplikatzeko diseinatuko diren jarduerek ikerketan eta modelizazioan oinarritutako metodologia izango dute ardatz; hau da, arazo egoeretatik abiatuz, hipotesiak eginez, esperimentuak eta ikerketan diseinatuz, ereduak eraikiz eta lortutako emaitzekin komunikazio zientifikoa bideratuz, eredu zientifikoan formazioa jaso eta lan egitea. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza honek diziplinartekotasuna izango du ardatz, eta hori lortze aldera, ikastetxeak koordinatzaile bat izendatuko du. Honek, proiektuaren koordinazioaz arduratzeaz gain, STEAM konpetentziak garatuko dituen PBL-en ezaugarriak aztertuko ditu, non horien bidez, zehar-konpetentzien lanketa ere bermatuko da. Hau guztia aurrera eramateko, ikastetxeak hainbat baliabide izango ditu. Alde batetik, Berritzegunearekin elkar lanean egongo da eta bertan eskainiko den formazio saioetan parte hartuko du. Bestetik, erreferentziazko webguneak izango ditu STEAM proiektuen izaera osatzeko; esaterako, ​STEAM Euskadi​, ​STEAM hezkuntza​… Bukatzeko, ikerketan eta modelizazioan oinarritutako formazio eta PBLek hainbat ekintza osagarri izango dituzte, non alfabetatze zientifikoa hizpide, proiektu hau aberastuko dute, hala nola, egun berezien ospakizuna, ekimen desberdinetan parte hartzeko aukera, sare sozioekonomikoarekin lantzeko aukera, eta abar. Atal honek jorratzen du​: Samaniego herri ikastetxearen ardatz nagusietako bat hezkidetza izanik, garrantzi handia ematen diogu ikasle guztien ikasketa prozesuan norbanakoak dituen gaitasun eta zaletasunei bide egitea eta aldi berean, aukera berdinak eskaintzea. Heldutasunera iristean,


INTSEKTUEN ATERPEA

jendartean dauden ohitura eta rolekin apurtu eta hezkidetzan oinarritutako rol berriak eraikitzeko. Heziberri 2020 oinarri izanik garbi dugu, hain aldakorra den mundu honetarako, haurrak konpetente izan behar dutela. Hau da, etorkizunean ahalik eta hobekien egokitu daitezen prestatu behar ditugula. ​Arazo egoeretatik abiatuz lortuko dugu konpetentzia ezberdinak garatzea. Aurretik aipatu moduan, haurren ikasketa esanguratsua eman dadin, esperimentazioa, ikerketa eta manipulazioa bermatu behar dugu, ikasleen emozioetatik sortzen baita jakin mina eta interesa eta honek darama berarekin ekintzaile eta herritar kritikoak izatea. Hau, ikasketa ondo barneratua izan dadin ezinbestekoa da. Haurrak mundua osotasun batetik bizi du eta eskolan ere, diziplinartekotasun baten ikuspegitik aprendizaia bera errazten du. Aurkezten dugun “I​ ntsektuen aterpea” p ​ roiektua ​ikerketa zientifikoan ardaztuta dago, eta gainontzeko arlo eta ikasgai guztietan eragina izango du. Arazo egoera: Ikasturtean zehar, Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleekin egin diren irteeretan, baita jolas garaitan ere, ikasleek intsektuen inguruan jakin-mina agertu dute. Beraien interesetatik abiatuta intsektuen aterpe bat egitea proposatu da: 1.

Zer da intsektuen aterpea?

2.

Nola egingo dugu?

3.

Zer material behar dugu?

4.

Non kokatuko dugu?

Proiektu hau aurrera eramateko zientzia, matematika, teknologia eta arterako konpetentziak landuko ditugu: - DIZIPLINA BARRUKO OINARRIZKO KONPETENTZIAK: ● ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA:


INTSEKTUEN ATERPEA

1.- Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikustea, eta aplikazio zientifiko-teknologiko garrantzitsuena aztertzea ezagutza zientifikoa modu koherentean, egokian eta zuzenean erabiliz. 2.- Izaera zientifikoko problemak identifikatzea eta dokumentazio-ikerketa txikiak eta ikerketa esperimentalak egitea egoera problematikoen tratamenduan, jarduera zientifikoaren berezko gaitasunak eta jokabideak modu egokian baloratuz, erabiliz eta erakutsiz. 3.- Mundu naturalari eta giza jarduerak bertan sortzen dituen aldaketei buruzko erabakiak modu arduratsuan, autonomoan eta kritikoan hartzea, ezagutza zientifikoak bizitzako arlo eta egoera guztietan behar bezala erabiliz, bizitza pertsonala eta soziala hobetzeko eta ingurua mantentzeko eta hobetzeko. â—? MATEMATIKAKO KONPETENTZIA: 1- Zenbaki

kontzeptua,

zenbaki-adierazpena,

eragiketen

esanahia, zenbakizko

magnitudeak, matematika-kalkuluak eta iritzirako kalkuluak. Horiezaz gain, tamaina erlatiboa ulertzeko alderdiak ere hartzen ditu, zenbakizko jarraibideak eta benetako objektuen neurria jakitea, bai eta objektu horiek berek dituzten ezaugarriak kuantifikatzen eta zenbakien bidez adierazten jakitea ere. 2- Objektuen kokapen erlatiboa ulertzea; espazioaren barrena eta eraikuntzen barrena mugitzen ikastea eta formak ikastea; formen eta irudien edo ikusizko adierazpenen arteko erlazioak ulertzea... 3.- Benetako egoerak matematika-eskemetan edo ereduetan adieraztea; hainbat problema-mota planteatzea, egitea eta definitzea (matematikakoak, aplikatuak, erantzun

irekikoak,

itxikoak,

etab.);

estrategia

egokiak

problema-mota ebaztea eta lortutako emaitzak egiaztatzea.

erabilita hainbat


INTSEKTUEN ATERPEA

● ARTERAKO KONPETENTZIA: 1.- Hainbat kultura- eta arte-adierazpen ulertzea eta kritikoki baloratzea, garai eta erabilera anitzetakoak, faktore estetikoek pertsonen eta gizarteen bizitzan duten garrantziaz ohartzeko. 2.- Artearen hizkuntzak ezagutzea eta haien kodeak erabiltzea mezu artistikoak sortzeko eta haien bidez adierazteko eta komunikatzeko, ekimena, irudimena eta sormena erabiliz

- ZEHARKAKO KONPETENTZIAK: ● ​EKIMENERAKO ETA ESPIRITU EKINTZAILERAKO ​KONPETENTZIA​: 1.- Ekimena izatea eta ekite-prozesua erabakitasunez eta eraginkortasunez kudeatzea testuinguru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan, ideiak ekintza bihurtzeko​. ● ELKARBIZITZARAKO KONPETENTZIA: 1.- Taldeka lan egin, entzumen eta ikusmen zailtasunak dituzten begirunea eta elkar komunikatzeko bideak lantzea.

pertsonekiko

● IKASTEN ETA PENTSATZEN IKASTEKO KONPETENTZIA​: 1.- Hipotesiak egin, eragile eta efektuen arteko harremanak ezartzea. Proiektua garatzeko etapak, zikloak edo ikasturteak definitzea. INTSEKTUEN

ATERPEA

izeneko proiektu honek,

19-20 ikasturterako

planteamendua jasotzen badu ere, 20-21 ikasturtean jorratzeko aurreikuspena ere jasotzen du. Era berean, ikastetxeko zientzien ikaskuntzaren eraldaketa metodologikoan inpaktu zuzena


INTSEKTUEN ATERPEA

duenez, ikastetxeko etapa guztietan eragina izango duela aurreikusten da. Baina, berez lehen ziklorako pentsatu eta diseinatuta dago proiektua, izan ere, metodologia berrikuntzan murgildurik gaudenez, zientzia gunea prestatu dugu eta bertan, aurrez aipatu bezala, metodologia esperimentala, manipulatiboa ezarrita dugu, ikerketa sustatuz. Bide honetan, ikerketan oinarritutako proiektuak aurrera eramango ditugu HH eta LH1.zikloan eta gure helburua da beste zikloetan ere martxan jartzea, horretarako irakasleriaren formazioa bideratuz. Fase desberdinak proposatzen dira ikasturte honi begira: ● 1.Fasea: Irakasleen formazioa. Irakasleriaren formazioa ikerketa eta modelizazio oinarri duten proiektuetan, Berritzegunearen eskaintzaren arabera. Bertan, zientziako guneko tutoreek parte hartuko dute. Koordinatzaileen mintegian ere parte hartuko du koordinatzaileak. ● 2. Fasea: Gelako inplementazioa. Bai formaziotik jasotzen diren proposamenak bai bestelako ikerketak aurrera eramateko PBLen diseinuak gelara eramango dira eta ikasleekin lan egingo.

Aurrez azaldu moduan, ikerketa eta esperimentazioan

oinarrituz lan egingo da zientzia gelan. ● 3. Fasea: Ebaluazioa. Bi ikuspegitik landuta egingo da: Alde batetik, proiektuaren beraren jarraipena eta honek metodologia aldaketaren ikuspuntutik duen inpaktuaren neurketatik;

eta

bestetik,

PBLetan

lantzen

diren

diziplina

baitako

zein

zehar-konpetentzien ebaluazioaren azterketatik (ikasleen konpetentzien garapenik handiena bermatuz, alegia). c)​ Lortu nahi diren helburuen planteamendua. Lorpen-mailaren adierazleak definitzea eta denboraren plangintza. Kronograma.

Sarreran aipatutako ildo estrategikoen harira, honako helburu hauek bilatuko dira proiektu honen gauzatzearekin batera. Ikastetxeko Urteko Planean zehaztuko dira ekintza


INTSEKTUEN ATERPEA

hauek guztiak burutzeko denboraren plangintza zehatzagoa. Beraz, Jarraian zehazten dira ildo estrategikoak helburu orokorretan, eta horiek lortzeko prestatutako jarduerak.


INTSEKTUEN ATERPEA

HELBURU ESTRATEGIKOAK Helburu estrategikoa

Helburu orokorrak

Ikasgelako metodologiaren inguruko hausnarketa egitea, zientziaren irakaskuntzan

●Irakasleriari beharrezko formazioa ematea ikerketan oinarritutako proiektua ●Dizplinarteko proiektuak diseinatzea. ●Diseinatutako proiektuak gelan lantzea eta kurrikulumean txertatzea

Jarduera

Arduraduna

Hartzailea

Denboralizazioa

Irakasleriaren formazioa jasotzea

Zuzendaritza

Irakasleria

Ikasturtean zehar, Berritzegunearen eskaintzaren araber

Ikerketan eta modelizazioan oinarritutako diziplinarteko proiektuak sortzea

Koordinatzailea

Irakasleria

Ikasturtean

Helburu estrategikoa Helburu orokorra

Bizitzaren eremu desberdinetako STEAM proiektuen lanketa gauzatzea, bokazio z ikuspegia kontuan hartuz.

●Generoaren inguruko hausnarketa bultzatzeko ekintzetan parte hartzea. ●Ikasleei eredu zientifikoaren egitura eta lanketaren transmisioa egitea landu proiektuetan oinarrituz ●Ikerketen ondorioz adostutako erabakiak komunitateari zabaltzea eta horre eskolak bai gizarteak dituen kanalak erabiltzea. ●...

JARDUERAK Jarduera

Arduraduna

Irakasleria

Denboralizazioa


INTSEKTUEN ATERPEA

Ekogunera bisita: intsektuen hotela ezagutu.

3. mailako tutoreak

3. mailako ikasleak

1. hiruhilekoan

Eskolan aterpea non kokatu aztertu: eskolako mapa landu.

Matematika guneko tutorea

3. mailako ikasleak

1. hiruhilekoan

Otsailak 11 emakume eta neska zientifikoen eguna: arkitekoaren bisita gelara. ( e​ skolako ama​)

Koordinatzailea

LHko 1.zikloa

2. hiruhilekoan (Otsailaren 11n)

Aterpeak diseinatzeko saioak: emakumezko artista eskolan.

Arte guneko tutorea

LH 1. zikloko ikasleak

2. hiruhilekoan

Egindako diseinuen erakusketa.

Arte guneko tutorea

LH 1. zikloko ikasleak

2. hiruhilekoan

Aterpearen estruktura egiteko Tolosaldea Lanbide Heziketakoei eskaera idatzia bidali.

Zientzia guneko tutorea

LH 3.mailako ikasleak

2.hiruhilekoan

Aterpea egitea.

Koordinatzailea eta guraso LH 3. mailako ikasleak laguntzaileak

3. hiruhilekoan

Proiektuaren berri web orrian eta twitter bidez zabaldu.

Koordinatzailea

3. hiruhilekoan

LH 3.mailako ikasleak


INTSEKTUEN ATERPEA

d) ​Erabili beharreko material eta baliabide pedagogikoen plangintza egitea. Aurreikusitako ekintzak aurrera eramateko erabiliko diren materialak birziklatuak eta ikasleek etxetik ekarriak izatea proposatuko da. Baliabide pertsonalak ​, eskolako gurasoekin elkarlanean aritzeko asmoa dugu, horrela ikasleen motibazioa ere areagotuko dela uste baitugu eta gure filosofiaren barruan dago eskola komunitate osoaren partaidetza ahalik eta gehien landu eta zaindu behar dugula. Beraz, proiektu honetan adituak izan daitezkeenen laguntza eskatuko dugu gurasoen artean.

Bestalde, Tolosaldeako Lanbide Heziketako

arduradunekin ere elkarlana sustatuko dugu, Eta, Berritzegunean behar dugun aholkularitza eskatuko dugu. f)​ ​Proiektuaren jarraipenerako eta koordinaziorako irizpideak definitzea. ● Intsektuen aterpea Proiektua aurrera eramango duen koordinatzaile: Mikel Izagirre izendatua izan da eta ikasturtean egitekoak IUP txertatuko dira. g) Ikastetxean eta gizartean proiektuaren zabalkundea egiteko eta hezkuntzakomunitatearen eta familien partaidetza aktiboa sustatzeko neurriak. ● STEAM lanbideetan ari diren emakumezkoen presentzia gelan, gurasoen partaidetza sustatuz. ● Lanbide Heziketako ikasle emakumeak elkarrizketatu. ● Eskolak komunikatzeko erabiltzen dituen bideetan landutakoa zabaldu ● Hezkuntza sailaren ildoei jarraituz, STEAM Euskadi estrategiaren barruan, sortutako baliabidea hezkuntza komunitatearekin partekatzea horretarako prest egon daitezkeen plataformetan, esaterako STEAM gunea​.


INTSEKTUEN ATERPEA

2.- PROIEKTUAREN AURREKONTUA Kontzeptua Ekogunera bisita eta garraioa 3 mikroskopio 6 lupa, pintzak, eta bestelako materiala 6 disekzio mahai Kontsulta liburuak Intsektuentzat aterpea eraikitzeko materiala Guztira 3.- PARTE-HARTZEA Eragindako irakasleak Emakumeak 11

Eragindako ikasleak Gizonak 1

Etapa LH 1.zikloa

Maila 1.,2.,3.

Talde-kopurua 9

Ikasl Ema


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.