Berripapaera 19-20 euskaraz

Page 1

ZUEN SEMEALABEI LAGUNDU NAHI AL DIEZUE? HONA HEMEN AHOLKU BATZUK…

2019-20


Kaixo, familia! Euskara jakin ala ez, familian egiten dena oso garrantzitsua da haurrentzat. Haien denboraren %16a besterik ez dute eskolan pasatzen… Informazioa eta aholku batzuk kontuan hartuta, asko lagunduko diezue, errazago ikasiko dute. Horregatik, liburuxka hau prestatu dugu zuentzat. Ikasturte osoan gordetzea eskatzen dizuet, lagungarria izango da eta. Nahi duzuen arte! MANTTO (euskara batzordearen izenean)

 Tolosa UEMAKO (udalerri euskaldunen mankomunitatea) kide dela, eta UEMAren helburua herritarrak sentsibilizatzea dela? Tolosako %71ek euskara daki.  UEMAK ikasleak euskaldun gisa aktibatzeko materiala sortu duela, eta aurten gure eskolan erabiliko dugula?  Iaz SIADECOK egindako ikerketaren arabera… guraso euskaldun askok gaztelaniara jotzen dutela (ohituragatik, erraztasunagatik…) eta etxean euskara ikasten duten haurren kopurua jaisten ari dela? (gero eta gehiago, bi hizkuntza). Etxeetan ingelesak gero eta toki gehiago duela? Etxeko hizkuntza euskara izateak eta euskal komunikabideak erabiltzeak (irratia, prentsa…) haien kontzientzian asko eragiten duela?  EUSKARALDIA egin eta hiru hilabetetara Tolosaldeko erabilera %2 puntu altuago zegoela? Aurten ez, baina 2020-21 ikasturtean beste Euskaraldia egingo dela? ZUETAKO ASKOK PARTE HARTU ZENUTEN EUSKARALDIAN, ROLA MANTENTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU!!


-Haur hezkuntzako ikasleekin JOLASAK eta KANTAK, zenbait eguerditan. Maiatzean, familientzat, “meriendatu eta jolastera!” arratsalde pasa. -MOTIBAZIO saioak Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. -EUSLE (euskarari bereziki eusten dioten ikasleak) kanpaina 5. eta 6. mailakoekin. -KOREOGRAFIAK Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan.

-IRRATSAIOAK: 4., 5. eta 6. mailakoek, hilean behin. Ataria irratira bisita. –Irratsaio bereziak: ikasturteko lehen eguna, ostegun gizena, Santa Ageda, literatur astea. ingurumenaren eguna, emakumearen eguna, indarkeriaren aurkako eguna… tarteka, gonbidatu bereziak eta lehiaketak. -BERTSOLARITZA 4. mailatik gora Bixente Gorostidi bertsolariarekin. Emanaldia Leidorren. Bertsoak ekintza berezietan. - SANTA AGEDA BEZPERAN: koplak eskolan eta Tolosan (Uzturre zentroan). -GABONETAN: abenduaren 24an, Tolosan kantari. -UEMAK (udaletxe euskaldunen mankomunitatea) prestatutako materiala 5 urteko geletan, 4. mailetan eta 6. mailetan. Formazio saioa Uemako teknikariekin 6. mailako ikasleentzat eta haien gurasoentzat. -Lehen Hezkuntzako IKASLEEN INPLIKAZIOA EUSKARA BATZORDEAN (gela bakoitzeko bi)

-


Zenbat gairen inguruko DEKALOGOAK ezagutzen ditugu? Osasuna, elikadura, ingurumena, … Horien guztien ondoan, zergatik ez haurrak euskaraz hazteko dekalogoa? Hona hemen: ETXEAN… 1. Erabili hizkuntza jolasteko eta jolasa hizkuntza barneratzeko: aho korapiloak, jostailuak, onomatopeiak, haurren hizkera … Dena izan daiteke jolas, gozatu! 2. Baliatu euskarazko kantuak etxeko edozein egoera festa bihurtzeko. Estresaren kontra, seme-alabekin dantza egin eta ozenki abestu! Hurrengo orrietan aurkituko dituzun web orrietan zerrenda asko topatuko dituzu adinka sailkatuta; etxeko kontuetarako, jolasteko, urtebetetze eta sehaska kantuak… 3. Aukeratu telebista euskaraz (ETB1, ETB3, 28 kanala). Telebistaren aurrean pasatutako orduak hizkuntza aberasteko denbora izango da. Pantaila txikietarako ere bilatu app-ak euskaraz! Zuek entzuten duzuen irratia ere… 4. Haurrak lotara doazen unea magikoa izan daiteke. Zabaldu irudimenaren atea ipuinekin edo lotarako kantuek gordetzen duten poesiarekin. Handitzen direnean hurbildu komikien mundura, irakurzaletasunerako zubia izan daitezke. Tolosako Haur liburutegiko bazkide txartela egin. Dohain da, eta material interesgarri asko dago. 5. Izan eredu zure seme-alabentzat egunerokoan eta euskararekiko interesa eta maitasuna adierazi. Txikitxikitatik hasi zaitezke kontzientzia linguistikoa lantzen, duten adinera egokituta. Hizkuntzei buruz hitz egin, interesa piztu eta euskaldun izateari balioa eta prestigioa eman.


ETXETIK KANPO… 6. Aukeratu euskarazko eskaintza aisialdiko jardueretan. Haurrek eskolaz kanpoko jarduera askotan parte hartzen dute: kirola, musika, dantza, eskulanak, antzerkia … Aisialdia tresna hobe ezina da eskolan eskuratutako gaitasun linguistikoak garatzeko eta, bide batez, modu informalagoak bereganatzeko. 7. Ezagutu euskarazko kultur eskaintza zabala, zure semealabentzat nahi adina aukera duzu-eta: antzerkia, zinema, musikalak, ipuin-kontaketak, zirkua, magia… gure herriak aukera zabala eskaintzen du. 8. Gurasoen artean, eta guraso taldeetan, euskaraz aritu eta aktibatu zure ikasketa prozesua. Seme-alabek gure ohiturak imitatzen dituzte! 9. Etxetik kanpo ere, hautu kontzienteak egin: tokiko dendak, medikua eta kirol entrenatzaile euskalduna eskatu… Testuinguru eta harreman sare ez horren euskaldunetan ere, euskaraz ahal den eta modu positiboenean bizitzeak seme-alabak trebatu egiten ditu, hauetan ere, euskaraz egiten. Batetik, seme-alabek lehen hitza euskaraz egiteko eta euskaraz egin ez arren ulertzen dutenekin euskaraz jarraitzeko eredu izan zaitezke.

10.

EA, IKASTURTE HONETAN ZEIN NEURRI HARTUKO DITUZU SEMEALABEK EUSKARAZ BIZITZEKO AUKERA ETA GOGOA INDARTZEKO?

DEKALOGOA MARTXAN JARRI, EBALUATU EMAITZA ETA ZORIONDU SEME-ALABAK!


HONA HEMEN GURE PROPOSAMENAK!

EUSKAL PRODUKTUAK SEME-ALABEN ESKURA:  IRRIEN LAGUNAK” ALDIZKARITXOA: oso egokia umeentzat; erabiltzen duen hizkuntzagatik, lantzen dituen gaiengatik… eskolan jasotzen dugu. Harpidetuz gero, etxean jasoko duzue hilean behin. Lotura honetan duzue informazio guztia: http://www.irrienlagunak.com/

 3TXULO KLUBA (haur eta gazteentzat): telebistako saioa. www.eitb.eus/eu/hiru3/3txulo/  ENE KANTAK TELEBISTAN: irailaren 2an Ene Kantak taldearen telesaioa estreinatu zen. ETB3-n, Hiru webgunean eta Hiru3 App-an ikusgai dago. Egunean bi saio daude: lehena, goizeko 8:15ean da. Bigarrena, aldiz, iluntzeko 20:30ean. Bertan abesti eta dantza-ikuskizunak emanen dituzte, eta ostiraletako saioan, eskolaz eskola egindako bideoklip grabaketaren aurkezpena. http://www.enekantak.org/


 PUINAK, KANTAK, FILMAK, GOMENDIOAK…:

http://www.eranafarroa.eus/baliabideak

OSO-OSO GOMENDAGARRIA!

 ESKOLAKO INFORMAZIOA:       

www.samaniego-

tolosa.hezkuntza.net EUSKAL MUSIKA: http://www.badok.eus HAURRENTZAKO IPUINAK: www.etxegiroan.eus GURASOEN PREMIAK ASETZEKO: http://www.guraso.eus/ EUSKAL HERRIKO HIZKERAK: https://ahotsak.eus/ FILMAK EUSKARAZ, ADINKA SAILKATUTA: http://www.euskal-encodings.com/marrazkiak/ EUSKARA ON LINE PRAKTIKATU NAHI BADUZU, EDO NORBAITI PRAKTIKATZEN LAGUNDU: http://mintzanet.net/ BERTSOLARITZA: http://www.bertsoikasgela.eus

GURE ESKOLAKO WEB ORRIAN AURKITUKO DITUZU EGITEN DITUGUN IRRATSAIOEN GRABAZIOAK ETA EUSKARA BATZORDEAREN EKINTZEN ARGAZKIAK ETA INFORMAZIOA


Aitzol euskaltegiak bereziki zuentzat ikastaroak antolatu ditu. Kontutan hartu udaletxeak bekak eskaintzen dituela. Matrikula epea bukatuta dago, baina norbait interesatuta egonez gero, agian talderen batean lekua egon daiteke…hau da euskaltegiko telefonoa: 943651006

MINTZALAGUNA IZAN Helburua, euskararen erabilpena bultzatzea da. 3-4 pertsonez osatutako taldeak sortzen dira, astero ordubetez elkartu eta euskaraz hitz egiteko. Zure maila hobetzeko, hitz egiteko beharra dutenei laguntzeko, lagun berriak egiteko… Izena emateko, deitu 943655004 telefonora (Galtzaundi).

ABIZEN EUSKALDUNA BADUZUE, EUSKAL AZENTUAZ AHOSKATU (Etxéberriá, Izágirré…). Pena da, baina herri handietan, galtzen ari dela dirudi. Seme-alabak ohitzen badira…

EUSKAL PRENTSA

(helduentzat):

Berria:euskarazko egunkaria.www.berria.eus Argia: euskarazko aldizkaria www.argia.eus Ataria:Tolosaldeko informazioa www.ataria.eus

GALTZAUNDIKIDE EGITEKO

(Tolosaldeako euskara taldearen berriak jasotzeko…):www.galtzaundi.eus/elkarrekinahaltsuago-zatoz/


rabilgarriak iruditu zaizkigunak erantsi dizkizuegu. Baten bat gehiago proposatu nahi baduzu, idatzi hona: euskara@samaniegotolosa.com HAURRA ESKOLATIK ATERATZEAREN BERRI EMATEA Gaur goizean Mikelek dentistarengana joan behar du. Eskolara 11:00etan joango naiz bila. Mikel arratsaldean itzuliko da eskolara. Maite Arruabarrena 2018ko urtarrilaren 7an

ZERBAIT GALDU DELA AZALTZEA Kaixo, Rosa: Kirola egiteko poltsa galdu du Iratik. Etxean begiratu dugu baina ez dugu aurkitu. Eskertuko nizuke eskolan begiratuko bazenu eta ea norbaitek ezer badakien galdetuko bazenu. Mila esker Jon Iturriotz (Iratiren aita) Tolosan, 2019ko urriaren 3an

HAURREN BILA JOATEA Kaixo, Axier: Gaur ……(izena eta abizena)ren bila joango naiz eskolara, beraz autobusera (jangelara) ez bidaltzea eskatzen dizut. Mila esker, Miren Etxaspe Tolosa, 2019ko azaroaren 17a


Egunak: 1ean; 2an; 3an; 4an; 5ean; 6an; 7an; 8an; 9an; 10ean; 11n; 12an; 13an; 14an; 15ean; 16an; 17an; 18an; 19an; 20an; 21ean; 22an; 23an; 24an; 25ean; 26an; 27an; 28an; 29an; 30ean; 31n. Hilabeteak: apirilaren (1. eredua); apirilean (2. eredua) maiatzaren (1. eredua); maiatzean (2. eredua) ekainaren (1. eredua); ekainean (2. eredua)

URTEBETETZEA-GONBIDAPENA Urriaren 6an nire urtebetetzea izan zen eta hori ospatzeko merienda egingo dugu datorren ostiralean Alkartu txokolategian, arratsaldeko 5etan. Zu han egotea nahi nuke, ondo-ondo pasako dugu eta! Zure laguna‌ Maite


ELKARRIZKETA ESKATZEA Kaixo, Ana: Elkarrizketa bat izan nahi dut zurekin, nire seme/alaba _____________ (ri) buruz hitz egiteko; izan ere aspaldian nahiko aztoratuta (urduri, triste, gogo gabe...) ikusten dut. Mesedez, adierazi gehien komeni zaizun eguna eta ordua. Besterik gabe, laster arte. Itsaso Etxabe Ibarra, 2018ko martxoaren 18a

HAURRA ESKOLATIK ATERATZEAREN BERRI EMATEA ......................ikasle....................... (e)tan irten behar du eskolatik, bazkal ondorengo atsedenaldia,.........................................(e)ra/arengana joateko. Hau egiaztatzeko izenpetzen dugu.

eta

jantokiko

zaintzaileak

jakiteko,

behean

IZPTA.: Maite Arruabarrena ________________ikaslearen ama 2018ko otsailaren 11n

HAURRA ESKOLARA EZ JOATEA Kaixo, Lourdes: Bihar goizean, asteazkena, ospitalera eraman behar dugu gure seme/alaba _____________ (izena); beraz arratsaldera arte ez da eskolara joango. Besterik gabe. Miren Aranburu Tolosa, 2018ko apirilaren 22a


DENON ARTEAN, ERRAZAGO! PROPOSAMENAK EDO ZALANTZAK BADITUZUE…

euskara@samaniego-tolosa.com


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.