Orrua 2014ko uztaila

Page 1

orr a Zumaia

2014ko uztaila

prezioa: 1 â‚Ź

zenbaki berezia


AURKIBIDEA • Inpernuperen sorrera

4

• Orrua aldizkaria

6

• Joanes pagopean

8

• Egindako batzuk

10

• Inpernupe taberna

16

• Komikia

22

• Plaieroak

19

• Bertsoak

24

• 1985-2013: Zumaiako gertaera batzuen saski-naskia

26

Azala: Txiki Agirre Keixeta Argitaratzailea: Inpernupe Kultur Elkartea Maketazioa: Roberto Gutierrez Tirada: 500 ale Inprimategia: Antza (Lasarte-Oria) 2014ko uztaila


ataritik Urte asko, askotxo, iragan dira Orrua aldizkariaren 11. (azken) zenbaki hartan agurtzen zintugunetik, 1990eko amaieran. Ia hogeita lau urte geroago, berriz ere agurtzen zaitugu, irakurle, jakinik urteak ez direla alferrik pasatzen, onerako eta txarrerako; garai hartako irakurle asko falta zaizkigu, beste askok hor jarraitzen duzue eta beste batzuek lehen aldiz ikusiko duzue Orrua. Inpernupe parajetik gertu dago Orroaga, harraldean, eta hura izan genuen gogoan aldizkariaren izena aukeratzean. Neguan lozorroan egondako landarea bezala, aldizkaria berpiztu egin dugu, 2014ko udan, berriz ere, lorea edo fruitua eman dezan. Saiatu gara lehengo aldizkari haren zenbait ezaugarriri eusten, baina ahal dela aurrerabidearen abantailez baliatuta, eta lehen bezalaxe euskara hutsean argitaratu dugu. Orduan bezala, Zumaiako kontuek betetzen dituzte orriak, baina oso bestelakoa da 12. zenbaki berezi hau ateratzera bultzatu gaituen arrazoia. Izan ere, jakingo duzuenez, beste elkarte eta pertsona askorekin batera, Inpernupe elkartea ere epaitu egin dute azken hilabeteotan, 35/02 (edo arranoen) auziaren barruan. Madrilen egiten diren beste asko bezala, epaiketa politikoa, bidegabea eta ankerra izan da, Ezker Abertzalearen eta euskaldunon aurkakoa, ondorio larriak izan ditzakeena: pertsona askorentzat, kartzela-zigorra eskatu dute; elkarteentzat, berriz, Estatuak konfiskatzeko edo kentzeko arriskua. Horren guztiaren aurrean, “Inpernupe libre!� oihu egitearekin batera, aldizkari xume honen bidez, Inpernupe elkarteak urteotan Zumaian egindako lana erakutsi eta balioa eman nahi izan diogu. Lan nekeza jarri genion geure buruari, ez baita erraza 28 urte hauetan, 112 urtarotan, hamar mila egun eta gautan gertatutako kontuak edo Inpernupe elkartetik egindako guztia aldizkari bakarrean laburbiltzea, baina argi-printza batzuk, gutxienez, ekarri ditugu hona, erakusgarri. Irakurritakoan, agian zuri ere, irakurle, seguru asko piztuko zaizu oroitzapen galduren bat, memorian kasik ezkutatua edo ahaztuta zenuena, Inpernupek eta Inpernupen egindakoaz, eta “Inpernupe libre!� esango duzu gurekin batera. Hala bada, bete dugu asmoetako bat. Jende ugarik hartu du parte zenbaki berezi hau egiten, eta, amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei.

Orrua 3


Inpernuperen sorrera Sorreratik bertatik, Ezker Abertzaleak behin eta berriz erakutsi zuen bazeukala oinarria eta errotuta zegoela Zumaian. Horren adierazgarri, 1979tik aurrera udalhauteskundeetan lortu zituen emaitzak: 743 boto eta 3 zinegotzi (1979an), 707 boto eta 2 zinegotzi (1983an), 883 boto eta 3 zinegotzi (1987an)‌ 700-900 botoren eta 2-3 zinegotziren artean, emandako botoen % 20 inguru lortzen zituen 80ko hamarkadaren hasieran.

Indar eta babes handia izanagatik, Herri Batasuna koalizio jaioberria izanik, ez zeukan behar bezalako egoitzarik edo bilgunerik Zumaian, eta bilerak Poligonoko etxabe batean egiten ziren, lehen Ikastolarena izandako lokal batean; gainera, behin eraso ere egin zioten lokal hari, su eman nahian, molotov koktela botata.

Maritxu (ezkerrean) eta Estanis (eskuinean), Txikito Artadi zenaren nagusiak (argazkia: Inaxio Tolosak utzia)

Lokal hura baino zerbait hobea nahi zuten Zumaiako ezkertiar eta abertzaleek, ordea; lokal handiagoa eta egokiagoa, elkartzeko eta lan egiteko, erreferentziazkoa izango zena, eta horretarako pausoak ematen hasi ziren. Hasieran, ideia zoro bat ere izan zen: barinagatarrei itsasontzi zahar bat erostea eta hura egokitzea, Moilan lotuta jartzeko, baina asmo hura baztertu egin zen segituan; gero, beste aukera bat sortu zen: gaur egun Gure Txokoa taberna dena erostea, baina asmo hura ere albo batera utzi zuten, lokal hartan jendea zegoelako eta erosiz gero haiek bota beharra zegoelako; azkenean, behin betiko egokiera sortu zen, Txikito Artadi erostekoa: Estanis Etxabek eta Maritxu Tolosak taberna uzteko asmoa zeukaten,

4 Orrua

Herri Batasunak 1985ean ateratako aldizkaritxoa.

eta kokalekua ezin hobea zen Ezker Abertzalearen egoitzarako, Zumaiaren bihotzean, Erribera kalean. Izenari dagokionez, hasieratik garbi zegoen harraldeko leku-izen bat izango zuela Elkarteak, Zumaiakoa eta geurea, eta beste batzuk baztertu ondoren, Inpernupe aukeratu zen, Arrangoletako ikastolan egindako batzar batean. Leku-izen horren jatorria ez dago garbi, baina bitxia bada infernuaren azpiko zerbait adieraztea‌; batzuen arabera, etor daiteke “linternaâ€?-tik, hau da, Paoleko linterna azpialdea, linternapea.


Txikito Artadi taberna zaharra Inpernupe taberna eta elkartea bihurtzeko lanak nahikoa azkarrak izan ziren, eta askotan auzolanean eginak, gero bazkide izango zirenen artean. Planoak Irazustabarrena arkitektoak egin zituen, eta dena prest zegoen inauguraziorako 1986ko uztailean. Egun hartan, tabernan, barraren atzealdean, Mikel Urkidi Kurro eta Mari Karmen Aristi hasi ziren lanean.

Estanis Etxabek eta Maritxu Tolosak taberna uzteko asmoa zeukaten, eta kokalekua ezin hobea zen Ezker Abertzalearen egoitzarako, Zumaiaren bihotzean, Erribera kalean

Inaugurazio-ekitaldia xumea izan zen, Joanito Dorronsororen hitzaldi labur batekin, eta Jon Enbeita eta Ireneo Ajuria izan ziren bertsotan. Elkarteari dagokionez, hasieran 80 bazkide izan ziren, horietatik % 25 inguru emakumezkoak, sorreratik bertatik. Gaur egun, guztira 90 bazkide gara, horietatik 27 emakumezkoak eta 63 gizonezkoak.

Inpernupe parajea, harraldean (argazkia: Imanol Azkue)

Jende ugari ageri da Inpernuperen kanpoaldean, inaugurazio-egunean (argazkia: Leopoldo Maiak utzia)

Orrua 5


Orrua aldizkaria

9. zenbakiaren portada, Keixetaren irudiarekin

Inpernupe Elkarteak hasieratik argi adierazi zuen ezkertiar eta abertzale sentitzen ziren zumaiarren elkargunea izan nahi zuela, baina, horretaz gain, kultur ekimenak ere bultzatu nahi zituen, ikuspegi zabalarekin eta zumaiar guztiei zabalik. Horretarako, sorreratik bertatik antolatu zituen hitzaldiak, argazki-lehiaketak, arte-erakusketak, emanaldiak… Baina Inpernuperen bultzatzaileek bazeukaten beste asmo sendo bat, hasiera-hasieratik: euskaraz idatzitako herri-aldizkari bat sortzea eta eskaintzea Zumaiako herriari.

Aurretik ere izan ziren beste aldizkari batzuk Zumaian, batez ere gazteen eskutik, fanzineitxurakoak, euskarazko testuak ere bazeuzkatenak, baina ez euskara hutsean. Inpernupe Elkartetik euskara hutsezko herri-aldizkaria sortzeko ideia mamitu nahi izan zen, hainbat helburu bete nahian: euskaraz idazteko eta irakurtzeko aukera ematea herritarrei, euskaraz irakurtzeko zaletasuna indartzea (euskaratik euskaraz), herriko kultur ekimenak erakustea, sormena bultzatzeko eta lantzeko bidea eskaintzea eta sorkuntzan ari zirenei zabaltze-plataforma ematea, herriko kulturgileak erakartzea…

zen erraza izaten. Horrela, zenbaki guztietan izan zen elkarrizketaren atala, eta hainbat lagun elkarrizketatu zituzten: Juli eta Mikaela, Metro Tabernakoak; Rafael del Pilar, bidaiak zirela eta; Zumaiako Jehovaren lekukoak; Jose Mari Azkue Kantalaberri, gaztainen salmenta zela-eta; Anjel Odriozola Banderas, Joakin Urkidi Kurrino eta Inaxio Egaña Peaso, itsasoaren eta arrantzaren inguruan; Zumaiako arraunlariak… Gainerako atalei dagokienez, batzuk behin baino gehiagotan errepikatu ziren: bidaiak, bertsoak (klasikoak eta hainbat lagunenak: Xabier Azkue, Jexux Iribar Olalde, Angel Etxaniz…), komikiak (Dani Carballok)… Baina, oro har, edukietan gorabehera handiak izaten ziren zenbaki batetik bestera. Izenekin edo ezizenekin sinatuta, lagun askok hartu zuten parte artikuluak idazten, besteak beste, hauek: Pedro Alberdi eta Joanito Dorronsoro (literatura, bertsoak), Migel Aperribai (bidaiak), Luis Mari Aristegi (soziologia), Marije Golmayo eta Trabuko (historia), Arritxu Iribar (kirolak), Ramon Telleria (hezkuntza), Iturtxo, Karmen, Olarru, Erendido, Treku, Tolete, Zumaiarra, Pello, Txomin, Graxian, Kaxi eta Baxi (Bati), Kalixto, Ostarrena, Txino, Zavg, Larburu, Edorta, Gotzon, Izar, Potx, Euler, Manu, Fofo difuntua, Bertze, Akelarre, Pernando… Horiez gain, beste lagun askok ere ez hain ageriko lan garrantzitsuak egiten zituzten aldizkarirako, besteak beste, hauek: Imanol Garate, Belen Uranga, Igone Saizabal, Libe Ormazuri…

Lehen zenbakia 1987ko apirilean atera zen, eta azkena, 11.a, 1990ean. Hamaika zenbaki haietan, egitura finko xamarra ematen saiatu ziren, sail jakin edo finko batzuekin, baina hori ez

Aldizkaria egiteko prozesua oso antzekoa izaten zen beti. Hasteko, atal finkoak ziurtatu beharra zegoen, batik bat elkarrizketa eta artikuluak. Elkarrizketa gehienak Inpernupe Elkartean bertan

6 Orrua


grabatzen ziren, hamaiketakoaren edo afariaren bueltan; orduan, argazkiak ere egiten ziren, eta hartutakoa transkribatu egiten zen. Idazte-prozesuan, kazetaritza ikasten ari ziren lagun batzuk ere parte hartzen zuten: Ane Osa, Arritxu Iribar, Josebe Ormazuri, Eguzki Agirrezabalaga... Argazkiez, berriz, Aitor Bayo arduratzen zen. Literaturakoak eta beste ataletakoak espresuki eskatu egiten ziren, eta, gainera, maketatu arte ez zen luzeraren berri izaten (orduan ez zegoen karaktererik eta ordenagailurik, testuen luzera zenbatzeko). Orain dela ia hogeita bost urte komunikazioa ez zen orain bezalakoa (Internetik gabe!); telefonoz edo aurrez aurre egiten zen guztia. Testuak eskuz idatzita edo idazteko makinaz pasata jasotzen ziren, Inpernupen, eta testu horiek guztiak hartu eta makina elektrikoaren bidez zutabetan idazten ziren. Gero, testu horiek neurri zehatzetan zatitu, moztu eta itsasten ziren, eskuz. Espazioa kontrolatzea ez zen erraza izaten, artikuluen luzera ez baitzen aldez aurretik aurreikusten. Izenburuak, berriz, LETRASET sistemarekin konposatzen ziren: letra bakoitza banan-banan itsatsiz. Orriaren tamaina kalkulatu, argazkiak jarri, eta hutsuneak osatu behar izaten ziren marrak edo unean uneko irudiak marraztuz. Aldizkarian, azaleko irudiak edo barruko ilustrazioak egiten, berriz, garai hartako herriko artista gazteak aritu ziren lanean, gero ezagunak egin direnak. Adibidez, azaletako batzuk Ander Hormazurik eta Txiki Agirre Keixetak egin zituzten.

Testuak eskuz idatzita edo idazteko makinaz pasata jasotzen ziren, Inpernupen, eta testu horiek guztiak hartu eta makina elektrikoaren bidez zutabetan idazten ziren. Gero, testu horiek neurri zehatzetan zatitu, moztu eta itsasten ziren, eskuz.

Aldizkariaren 500 ale ateratzen ziren Juaristi inprimategian (Arroakalean); 200 bat banatzen ziren, eta gainerakoak kalean saltzeko ahalegina egiten zen, 150 pezetan (0,90 ₏). Aldizkarian hainbat gorabehera izan ziren iraun zuen hiru urteetan, baina bertan behera uzteko arrazoi nagusia batez ere ekonomikoa izan zen: aldizkariak gastu gehiago zituen diru-sarrerak baino, eta ezinbestekoa zuen Udalaren diru-laguntza bizirik jarraitzeko; hauteskundeen gaineko artikulu bat gehiegi lerratuta zegoela-eta, Zumaiako Udalak diru-laguntzaren iturria itxi egin zion aldizkariari, eta orduan eten zen proiektua; gainera, taldekide guztiak ez ziren iritzi berekoak publizitatea sartu edo ez eztabaidan‌ Ibilbide laburra izan zuen Orrua aldizkariak, baina balio izan zuen erakusteko posible zela herriko berri euskaraz ematea, eta hainbat laguni iritzia azaltzeko aukera eman zien eta beste hainbati sormenaren bidez landutakoa erakusteko; aurrekari garrantzitsua izan zen gero etorri ziren beste argitalpen batzuentzat.

Dani Carballoren marrazkia

Orrua 7


Joanes pagopean Hura zen gizona hura, Urbia mendian artzain, Txomin Agirreren nobelakoa. Horrelaxe nago beste behin ere nire artaldearekin gure inguruari gain honetatik begira. Zer ikusten dugun eta zer sentitzen? Denetik, beti bezala; norberaren ikuspegiaren arabera baita hori. Giro daukagu aspalditxoan euskaldunok, hala iruditzen zait. Azken bi urteotan haizea alde dugu; ipar-haize garbiak aldarte ona dakarkigunez, asko errazten digu horrek gure jarduna. Euskaldunok geure buruaren jabe izateko gero eta elkarren gertuago gaudela iruditzen zait. Ez da dena arrosa, alderdiek nor baino nor elkarrekin borrokarako joera handia baitute, hauteskunde-garaietan, batez ere. Eta, zoritxarrez, bata bestearen atzetik etengabe datoz hauteskunde-norgehiagoka aldiak. Baina herritarron esku dago irtenbidea.

Haizea dator iparraldetik, Hego berotik ekaitza, dio gure poetak. Egia bai. Ekonomia-arloan ustelkeria nagusitu da lotsagabeki, heziketa-sailean eraso garbia datorkigu gure eskola eta hizkuntzaren kontra, bakebidean mendeku itsua nagusitzen da frankismoko diktadura-garaiko indarren menpeko gaur egun oraindik. Hala moduzko demokrazia maila. Hego aldetik ekaitza, alajaina.

Ez dio axola, hala ere, guk geure bidea zein den garbi baldin badaukagu. Eraiki dezagun elkarrekin geure herria behetik gora, herriz herri, pausoz pauso, metroz metro elkarri eskua emanda bagoaz aurrera. Urrats handi bat eman dugu oraingoan Gure Esku Dago giza katearekin. Hauxe dugu bidea, hemen bizi garen guztiok elkarrekin herri bat benetako demokrazian geuk geure erara antolatu, Kirmen Uriberekin kantatu dugun legez.

Guk ez dugu aldarri egiteko heroi edo konkistarik Borondateak elkartzen gaitu herri izan nahiak Hormak eta harresiak ez ditugu maite elkarrekin bizi nahi dugu soilik Ez dugu beste inor mendean hartu nahi etorkizuna hautatu ez besterik Har dezagun bidea gure esku dago eta Milaka lagun oinez eskutik oratuta Jende zoriontsua herri libre batean Herri libre batean.

8 Orrua


Beharrezkoak dira joera politikoak, klase guztietakoak. Bidezkoak dira pentsaera mota guztiak. Elkartu bai, baina nork bereari eutsiaz. Hori da giza legea. Nork bere nortasuna, alderdi bakoitzak, herri bakoitzak berea, guztiok elkarrekin. Unibertsal izateko ez dago beste biderik, norbera bere lurrean sustraitua egotea. Globalizazioak ez du esan nahi herriak disolbatu behar direnik, alderantziz baizik. Horregatik, mundua gero eta globalizatuagoa den honetan, ikusten dugu gero eta indar handiagoz ari direla lurralde asko nork bere bidea urratzen: Eskozia, Katalunia, Flandria, Euskal Herria... Garaian pikuak. Boladak izaten dira historian zehar. Ni gogoratzen naiz duela 50 urte inguru se-

kulako astindua izan zela mundu osoan, eta gure inguruan ere askatasunaren aldeko borroka urte itxaropentsuak bizi izan genituen. Akordatzen? Orain badirudi berriro udaberria ari dela berpizten indartsu Europan zehar eta gurean ere bai. Gizarte osoa ari da esnatzen nor bere buruaren jabe izateko asmotan. Haizea aldatu da, marea gora dator. Surfista onak ditugu Zumaian. Har dezagun kementsu gainera datorkigun olatu sendo hau, bere bizkar gainean gure askatasun hondartzaraino airoso joateko. Hara zer gertatu zaion gaur gure Joanesi: Urbia gaineko pagopean eserita eguraldiari begira hasi, eta Itzurungo hondartzan amaitu digu surflari.

Orrua 9


egindako batzuk

Inpernupe Kultur Elkartea sortzearekin batera, asmoetako bat zen Zumaiari eta Euskal Herriari begira lan egitea, abertzaletasunetik eta ezkerretik, eta ordutik, 28 urte hauetan, hainbat ekimen antolatu eta garatu ditu Elkarteak, aldian-aldian berritu eta aldatu den zuzendaritzabatzordeari esker. Urteen joanean ahaztu egiten dira, ordea, eta horietako batzuk ekarri nahi ditugu hona, memoria argitze aldera. Ateak zabalik Inpernupe Elkarteko atea zabalik egoten da edonorentzat, eta horrelaxe adierazten zuen Herri Batasunak 1986an, elkartearen sorreraren berri ematen zuenean, aldizkaritxo batean: “Ez duzu bertan ikusiko, pertsona arrunta bazara, zenbait elkarte politikoren aretoetan ageri den txarteltxoa: ‘Reservado el derecho de admisión’. Bertara lasai eta kezkarik gabe hurbil zintezke. Gaur-gaurkoz, Herri Batasunaren kide sentitzen garenok hortxe dugu toki egoki eta patxadatsua, elkar ikusi, zitatu, ezagutzeko eta abar; bai Inpernupe tabernako mostradore alaian, bai Inpernupe elkarteko mahaiinguruan, jan-edanaz sabela gurituz”. Beraz, ateak irekita, eta Zumaiari begira aritzeko gogo eta borondatea zeuzkan Elkarteak sorreratik bertatik. Erakusketak eta azokak Inpernupe Elkartea izan zen Arte Taldearen sorlekua. 1987ko udan, Inpernupek erakusketa bat egitea proposatu zien Zumaiako hainbat artistari, eta Forondan (Kultur Etxean) egin zen, irailaren 1etik 15era; bertan, zenbait arlo artistiko landu ziren: pintura, grabaketa, argazkilaritza, eskultura, zeramika...; parte hartu zutenetako batzuk ordurako ezagunak ziren, eta beste batzuek gerora bide luzea eta emankorra egin dute. Hurrengo urtean (1988an) ere antolatu zuten erakusketa, eta hortik sortu zen gero Zumaiako Arte Taldea izan zena, artista horietako batzuek elkarlanean jarraitzea erabaki baitzuten. Arte Taldeak antolatutako “Hurrengo tabernArte”-ren edizioetan parte hartu du Inpernupek, baita azken berezi-berezian ere, 2013an, Bertil Lagerströmen omenaldian. Bestelako erakusketak ere antolatu izan ditu Inpernupek, eta horietatik bereziki azpimarragarria da itsas tresnena, Alondegian, 1995eko santelmoetan. Azken urteotan, berriz, bigarren eskuko arropa eta jostailuen azoka antolatu izan du, Alondegian.

10 Orrua

II. arte-erakusketa iragartzen zuen kartela (Ismael Manterolak utzia)

Jan-edaneko kontuak Beste elkarte batzuekin alderatuta, Inpernupeko sukaldea txikia da, baina oso emankorra, elkartearen tamaina ez baita inoiz oztopo izan lagun-taldeak mahaiaren bueltan eseri eta tripa-festa ederrak egiteko; horrela, Elkartearen urteurrenarekin batera, uztailean, ohikoa da bazkideek bazkaria edo afaria egitea, eta urte batzuetan sardinak erre ere egin dira kanpoaldean; edo, beste elkarteetan bezala, santelmoetan hamaiketakoa ematen da (San Telmo egunean bertan salda, eta bigarrenean olagarrozopa) eta olagarro-zoparen lehiaketan hartzen du parte Elkarteak.


Santelmoetako olagarro-zopa Elkartean, 2014an (argazkia: Imanol Azkue)

Ruben Egaña eta Joxe Aristi lagun batekin, Inpernupen bazkaltzen (argazkia: Mari Karmen Aristik utzia)

abenduan, gisatua prestatu zen Elkartean, “Bai Euskarari” kanpainaren barruan Frontoian egin behar zen afarirako; urte berean, Zumaiako Gazte Batzordeak eta AEK-k eskerrak eman zizkien Elkarteari, Inpernupeko sukaldea erabili zutelako festetako prestakizunetarako eta Euskararen Festako pintxoak prestatzeko; 1999an, Bertso Elkartearekin batera, afaria antolatu zuen Elkarteak bertsolari gazteentzat, abesteko plaza izan zezaten; urte askotan, Fermin Azkuek antolatuta, afaria eman izan zaie arraunlariei… Azkenik, ezin ahaztu ordu txikitan egindako jan-edaneko kontuak, Elkartearen garbitzaileak harrapatzeko arriskuan… Kartetan Beste elkarte askotan bezala, Inpernupen kartetan ere egiten da, lagunartean edo txapelketak antolatuta. Hor daude, adibidez, urtez urte antolatu izan diren eskoba- eta mus-txapelketak, eta oraindik ere antolatzen dira, batez ere presoen alde dirua ateratzeko.

Txerribodarako generoa prest, 1998an (argazkia: Leopoldo Maiak utzia)

Baina ospakizun horiez gain, bestelako jan-edaneko kontuetan ere gogotsu hartu du parte Elkarteak, herrian antolatu diren ekitaldi askotako generoa Inpernupen egin edo Inpernupetik atera baita, eta hona hemen horren adibide batzuk: 1995ean, Korrika herritik goizeko 06:10ean pasatzen zelaeta, gosaria eman zuen Elkarteak; urte batzuetan, Martxoaren 8a zela-eta, afaria antolatu izan zuen Elkarteak; 1998an, txerriboda (txerria hil eta txerrikiekin afaria) izan zen azaroan; urte berean,

Eskobako finaletako bat. Esteban Odriozola, Maixabel Etxarri, Xanti Etxabe eta Aizpea Manterola. Ama-alabek irabazi zuten (argazkia: Leopoldo Maiak utzia)

Orrua 11


Autobusak Elkarteak autobusak antolatu izan ditu propio, besteak beste, Herri Urratsera, Nafarroa Oinezera… 2006-2007. urteetan, ordea, beste autobus berezi bat antolatu zen: Errioxara, David Morenoren bodega bisitatzera, bazkari eta guztikoa. Autobusez ari garenez, ezin aipatu gabe utzi askotan izan dela aukera autobuserako izena emateko, batzuetan manifestazioetara joateko (batez ere Bilbo eta Iruñean antolatuak) eta egun berezietarako (Maiatzaren Lehena, Aberri Eguna…). Hitzaldiak eta liburu-aurkezpenak Inpernupe Elkarteak ahalegin berezia egin du euskal kultura bultzatzeko, eta horren erakusgarri dira urteotan antolatu izan dituen hitzaldiak: Luis Elberdin sexologoaren hitzaldia izan zen Alondegian 1994an, sexu-kontuak hizpide, baita 2000. urtean ere; Piarres Xarritonek hitzaldia eman zuen 1997an, “Herrian eta deserrian denbora baten lekuko (60-70)” gaiaren inguruan; Martxoaren 8a zela eta, 1996an Begoña Muruagak hitzaldia eman zuen, “Edertasunaren mitoa” izenburupean, eta 1998an Junkal Aizpeoleak anorexiaz eta bulimiaz; urte berean, Pello Zabalak hitzaldia eman zuen, “Metereologia eta tenporak: eguraldiaren zirrikituak” izenburupean; Patxi Zabaleta ere hitzaldia emana da, eta 2001eko azaroan Alfonso Martinez eta Alicia Stürtze izan ziren; Pepe Reik hitzaldia eman zuen 1999ko uztailean; Emilio Lopez Adan Beltza ere Zumaian izan zen, Inpernupek gonbidatuta, “Euskal nazioa, aniztasuna eta

batasunaren artean” hitzaldia emateko; 2007an, hitzaldia eman zuten Aranzadi elkarteko Xabier Peñalverrek eta Sonia San Josek, Praileaitzen gainean... Hain urrutira joan gabe, azkenaldian ere beste hainbat hitzaldi izan dira: beste herrialde batzuei buruzkoak (Sardiniaz, Kolonbiako egoera politikoaz, arabiar munduaz…), “Euskal Herriko altxorretan barrena” emanaldia (Arkaitz Astiazaranena), Ataramiñe elkartearen eskutik beste hitzaldi bat, Euskal Herriko mugimendu feministaren historiaz (Miren Arangurenek)... Liburu-aurkezpenak ere antolatu izan ditu Inpernupek, besteak beste, hauek: Abelin Linazisorok Axun aurkeztu zuen 1995ean; 2004an, Pepe Reik Carabanchel liburua aurkeztu zuen. Halaber, bi liburu argitaratu zituen Inpernupe Elkarteak: Osaba Patxiren koadernoa (2007an) eta Oihanaren koadernoa (2008an). 2007an Jon Maiak hitzaldia eman zuen, “Apaizac obeto” liburuaz eta Ternuan bizi izandakoez. Mahai-inguruak Mahai-inguruak ere antolatu izan ditu Inpernupe Elkarteak, hainbat gairen inguruan: 1993an, Juan Karlos Elortza kazetaria bideratzaile zela, mahaiingurua izan zen arrauna gaitzat hartuta, eta han izan ziren Jose Luis Korta, Luis Mari Olasagasti Luxia eta Lasurtegi; 1995ean, herriko antzerkilaritza gaitzat hartuta, mahaiaren bueltan jarri ziren Inaxio Tolosa, Abelin Linazisoro, Elena Irureta…; urte berean, arraun-munduaren egoera aztertzeko mahai-ingurua antolatu zuen Elkarteak, Aita Mari elkarteko kideekin eta Arritxu Iribar moderatzaile zela. Beste kirolari batzuekin ere antolatu zen mahai-ingurua: 1998an, Aitor Osa eta Haimar Zubeldia txirrindulariak, Gotzon Enbil eta Luis Mari Alberdi pilotariekin batera izan genituen Koldo Alduntzin kazetariaren gidaritzapean. Azkenik, euskal selekzioaren gaiaz aritzeko, 1998an, Jose Luis Korta eta Joseba Aristi arraun-entrenatzaileak, Iker Sarriegi eta Endika Guarrotxena futbolariak eta Alex Oliden eskubaloi-jokalari ohia izan genituen, eta Martin Agirre moderatzaile-lanetan. Musika-eta

Imanol Azkue, Migel Aperribai, Txiki Keixeta eta Roberto Gutierrez, Osaba Patxiren koadernoa liburuaren aurkezpenean, 2007ko azaroan (argazkia: Urola Kostako Hitza)

12 Orrua

Horiekin batera, musika-kontzertuak ere antolatu izan ditu Elkarteak, eta Zumaian izan dira, besteak beste, Jabier Muguruza, Gari (bi kontzertu), Gozategi, Imuntzo eta Beloki, Jon Txurio, Patxi


Eta gehiago… Bilera ugari egin dira Inpernupen, baina Ezker Abertzalekoak ez ezik, beste hainbat elkarte eta talderenak ere bai: sindikatuak, ekologistak, gazteak… Halaber, Inpernupe taberna denda ere izan da, bitartekari ona: txiskero, kasete, disko, D D, liburu, kamiseta, bertsolarietarako sarrerak, afarietarako edo bazkarietarako txartelak… Asko saldu da Inpernupen!

Joseba Irazokiren kontzertua, 2013-07-24an (argazkia: Axier Lopez)

Saiz… 2013an, hainbat kontzertu gogoangarri izan ziren Inpernuperen kanpoaldean: Iban Nikolairena (didgeridooa jotzen), Joseba Irazokirena, Pettirena... Inpernuperen bueltan jaio zen, halaber, Inpernupeko joareen taldea, 2011tik aurrera Zumaian eta Zumaiatik kanpo hainbat ekitaldi alaitu dituena.

Beste eragile eta elkarte askorekin batera, Inpernupe Elkarteak Zumaiako herri-ekimen asko bultzatu eta babestu ditu: Egunkariaren sorrera, Bai Euskarari, Egin egunkariaren itxiera salatzekoa eta Gara sortzekoa, Ixiar Arrizabalagaren Askatasunaren Aldeko Plataforma, AEKren korriketan kilometroa erosi izan da... Azkenik, Zumaiako erdigunean egoteak baditu bere abantailak, eta askorentzat erreferentzia nagusia da lagunekin geratzeko, manifestazioak eta enkarteladak hasteko, Gabonetan Olentzerorekin irteteko, Santaeskean abiatzeko…

Ikastaroak Inpernuperen bueltan dabiltzan batzuen trebetasun eta gaitasunak aprobetxatzeko, hainbat ikastaro antolatu izan ditu Elkarteak, batzuk oso arrakastatsuak, gainera: euskal kantu eta gitarrarena, Photoshop tailerra…

Santaeskeari ekiteko prest, goizean goiz, 2013an (argazkia: Imanol Azkue)

Zumaiako erdigunean egoteak baditu bere abantailak, eta askorentzat erreferentzia nagusia da lagunekin geratzeko, manifestazioak eta enkarteladak hasteko, Gabonetan Olentzerorekin irteteko, Santaeskean abiatzeko... Inpernupeko joareak (argazkia: Inpernupeko joareak)

Orrua 13


(argazkiak: Imanol Azkue, Leopoldo Maia eta Urola Kostako Hitza)

Inpernupe bilgune garrantzitsua izan da zumaiar askorentzat, eta bertatik bizitzen ditugu herriko festa eta ospakizunak, lagunartekoak...

14 Orrua


Orrua 15


INPERNUPE TABERNA

Joxe eta Maritxu Inpernupeko paretan daude aspaldi-aspalditik, azulejoetan; makina bat bezero, egoera, pasadizo eta istorio ikusi eta ezagutu dituzte. Horietako batzuk gogora ekartzeko eskatu diegu, eta momentu batean paretatik jaitsi dira eta gurekin eseri tabernako barran, kontu kontari. zerbitzari. Zer zer den bizitza, biek taberna utzi eta elkarrekin segitzen dute… —Beno! Utzi horiek eta kontatu tabernako kontuak. Orain ere bahoa kanpoko balizetara… —Utzidan! Eta bi horiekin edo ondoren, beste lagun mordo bat izan dira kamarero, neska eta mutil: Agus, Rosa, Belen, Onintza, Moises, Idoia, Lierni, Leire, Xabi, Alain, Itxaro, Maialen, Oihana, Aratz, Olatz, Zigor, Beñat, Xaxi, Maddi, Alazne, Itxaso, Maria, Maider... Horiek, “ofizialak”… —Bai, beste pila bat ere izan dira-eta, batez ere errefortzua ematekoak santelmoetan, sanpedroetan, inauterietan, egun berezietan… Behin baino gehiagotan ikusi dugu jendea barraren kanpoaldean egon eta barrura sartzen, laguntzera, basoak garbitzera-eta…

Maritxu eta Joxe, beraien ohiko lekuan, Inpernupeko paretan

—Gu hasiera-hasieratik gaude hemen! Oraindik ere akordatzen naiz inaugurazio-egunaz… —Akordatu? Hi zer akordatuko haiz! Beti niri galdetzen didak eta! —Beno, jende pila bat, hor kanpoan, eta hemen, barra aurrean, eta Mikel Kurro eta Mari Karmen

—Hori egia dun. Hau taberna txikia da, barra txikikoa, egotekoa baino gehiago pasokoa. Denbora luze eserita egoteko lekurik ez dauka. Barran, aulkietan, eta leiho ondoan beste eserleku bat (batzuek “autobusa” ere deitzen diote), eta Bitorianoren txokoa; Aginagalde (Patxanga, orain Trapaia) tabernatik ekarri zuten mahaia, hura bota zutenean…

Hau taberna txikia da, barra txikikoa, egotekoa baino gehiago pasokoa. Denbora luze eserita egoteko lekurik ez dauka Mari Karmen Aristi eta Mikel Urkidi Kurro, Inpernupeko barraren atzean (argazkia: Mari Karmen Aristik utzia)

16 Orrua


Inpernuperen kanpoaldea, 2014ko ekainean (argazkia: Imanol Azkue)

Miraria Inpernupen? Inauterietan jai-giroan (argazkia: Arantza Urkidik utzia)

Santi eta Angel Osa AĂąezak, Bitorianoren txokoan, 2011ko azaroan (argazkia: Imanol Azkue)

Txiki Keixeta, Jose Luis Zumeta eta Espe Goikolea, Inpernupeko terrazan, 1997an (argazkia: Bertil LagerstrĂśm)

Ertzainak Inpernuperen kanpoaldean, 2006-10-25ean (argazkia: Urola Kostako Hitza)

Orrua 17


—Makina tragaperrasa ere egon zen zulo horretan, eta azierto handia izan zen mahaia hor jartzea, Bitorianok nahi zuen bezala.

nola batzuetan eguerdian Kurrok musika jarri eta gauean zinta berberak jarraitzen zuen jira eta bira, Mari Karmenekin…

—Taberna txikia, baina hori bai! Inpernupeko terraza Zumaiako onena! Herriko pase guztia ikusten da hemendik!

—Su ta garkoak ere ikusi genituen hemen, hona etorri zirelako beraien lehen maketa saltzeko tabernan uztera.

—Hori egia duk! Ez zagok hoberik! Eta gu barruko paretan, ezin kanpora irten eta dena ikusten!

—Gero etorri zen CDa; eta, orain, ordenagailu bidez jartzen dute, Internet bidez. Modernidadea!

—Eta jende ospetsua ikusi dinagu, ezta? Hemen, Inpernupen, izan dira Mikel Laboa abeslaria, Jose Luis Zumeta margolaria, Xabier Mikel Errekondo (eskubaloi jokalari ohia, gaur egun diputatua Madrilen), Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi... Akordatzen naun, baita ere, Juan Mari Arzak sukaldariarekin… -Bai! Hortxe egon zuan eserita, Bitorianorenean, egunkaria irakurtzen eta lasai-lasai erretzen… Eta Argiñano ere bai! Zarauztik oinez etorrita, ttaka, txakolina edaten…

—Eta kamarero bakoitzak bere gustuko abestiak, ezta, Maritxu?

—Eta beste haiek nola ziren… Nola hitunan? ETBkoak… Tertulianoak… —Paloma Zorrilla eta Gurrea ginekologoa! Horiek ere hortxe egon ziren, eserita, leihotik begira. —Eta bestelako jende berezia? Herrira etorritako eskale eta xelebre guztiek Inpernupen bukatzen dute. Imana dauka taberna honek!

Taberna txikia, baina hori bai! Inpernupeko terraza Zumaiako onena! Herriko pase guztia ikusten da hemendik!

—28 urtean, jende asko pasa da hemendik. Garai batean ia egunero etortzen ziren zumaiar batzuk falta zaizkigu, baina etengabe sartzen da jende berria, gazteak. Lehen gurasoak etortzen ziren, eta orain haien seme-alabak. Lehen, ura eskatzeko, barrara iristeko aulkira igo behar izaten zuten; eta orain beraien seme-alabak jartzen dituzte barra gainean… —Eta musika? Zenbat musika entzun dugu hemen… Ene! Lehen kasetarekin jartzen zen; akordatzen naiz

18 Orrua

—Bai. Rosak beti zeukan jarrita Patxi Saiz, eta niri ere izugarri gustatzen zait: “Ai zer plazerra, bost urten bürüan…”. -Maritxu! Nahikoa entzun dinat hori bestela ere… Hemen, tabernan, bizi izan ditugu une gogorrak eta samurrak, gozoak eta mingotsak; hemen negar egin dugu penaz eta pozez. Denetarik ikusi dugu: lagunak haserretzen eta arerioak adiskidetzen, borroka egiten eta adiskidetasunez besarkatzen, egia biribilak eta gezur ikaragarriak esaten, adarra jotzen eta serio hitz egiten, maitasun txinpartak sortzen eta lehen musuak ematen… Ai, Maritxu!!!!

-Isil hadi, ez hasi betikoarekin! Txinparta aipatu duk eta akordatu nauk suarekin izan direla arriskurik handienak. Behin, adibidez, frijigailuak su hartu zuenean… -Baina ez zunan ezer larririk pasa. Nik beldur handiagoa pasa dinat poliziarekin… -Bai, horiek ere etorri dituk behin baino gehiagotan, eta ez tragoa hartzera, prezisamente… Baina asko hitz egin diagu, eta goazen gora berriz ere, Joxe.


PLAIEROAK Inpernupe Elkartea sortu eta berehala, 1987tik aurrera, lagun-talde bat Inpernupe izenarekin futbolean jokatzen hasi zen Itzurungo hondartzan, plaieroen txapelketan. Jokatu baino, ordea, jolastu egiten omen zuten, inportantea benetan ondo pasatzea zelako. Plaieroetan ibilitako Agustin Leta, Iñigo Egiguren Peloia, Jon Larburu, Jose Manuel Castaño Pil eta Inaxio Manterola Manta elkartu ditugu garai hartako kontuak gogoratzeko. “Gogoan daukat Rikarren pasadizo bat –esan du Mantak–, plaieroetako giroa nolakoa izaten zen ondo erakusten duena. Partiduaren ondorengo elkarrizketa: —Jode, gauza ederra da plaieroa… —Rikarrek. —Bai horixe! —nire erantzuna—. Bainu ona hartu, gero hamaiketakoa egin… —Jo, eta irabaztea, hori izango da la ostia! Ba, hori. Ez geunden irabaztera ohituta, eta galtzea ez zitzaigun askorik inporta. Lagunak elkarrekin egotea, jendea ezagutzea, ondo pasatzea… Hori zen inportantea”. Baina partidaren bat irabazi omen zuten, “Eta behin kopa ere bai, penaltietan!”, akordatzen da Jon.

Peloia, Leta eta Manta, kontu-kontari (argazkia: Imanol Azkue)

Kakamehe eta Inpernupe taldeak elkarrekin, partidua hasi aurretik (argazkia: Iñigo Egiguren Peloiak utzia)

Orrua 19


Argazkia: Rikardo Torrek utzia

Zerrenda egiten hasita, argazki zaharrei begiratuta, berrogeitik gora izen idatzi dituzte, elkarrekin zerikusirik gutxi daukan jendea, koadrila desberdinetakoak, baina talde berean elkartuta. “Fitxajeak, gurean, Erribera kalean egiten ziren, batere azterketa medikorik gabe –dio barrez Letak–. Jende gutxirekin baldin bagenbiltzan, baten

Argazkia: Jose Manuel Castaño Pilek utzia

20 Orrua

bat egokia ikusiz gero, komentatu eta hurrengo larunbatean edo igandean hondartzara, zuzenean jokatzera!”. Harrobi-lana ere ona egin omen zuten: “Onak zirenak hurrengo denboraldian beste ekipoetara joaten ziren, batez ere Zarautza, kendu egiten zizkiguten: Txefu eta Iñaki Mendizabal, Josu Bergara, Albizu, Agustin Engantxe… Gu harrobia lantzen eta inbertitzen, eta gero kendu!”, dio Mantak. Beste taldeetako jokalariak ere mintzagai dituzte: “Asko Zumaiakon jokatu ondoren etortzen ziren hondartzara, eta haiek izaten ziren okerrenak, han trikimailu asko ikasita zetozelako, joko zikinekoak: hanka nahita zapaldu, kamisetatik tira salto egitean… Gu askoz ere nobleagoak ginen, ez geneukan maliziarik”, dio Mantak. “Igartzen zen zein zen Zumaiakon ibilitakoa, batez ere baloia goitik zetorrenean… Baloia, hondarretan bustita, harrikoskorra baino gogorragoa jartzen zen, eta hari buruz jotzea baino nahiago, nahiago… Guk salto egiten genuen, baloi bila, baina jotzeko konbentzimendu handirik gabe… Zumaiakon ibilitakoek bai… Baloia goitik zetorrenean… danba!,


buruarekin!”, dio barrez Peloiak. Plaiero Taldea” osatzen zutenak, Fitxaje “izarrak” ere egin zituzten arbitroen lana zela eta: “atera diren tartean, “Komunitarioak! –dio txarteletako asko antolatzaileek Pilek– Txipi (Italia) eta Harry arbitratzean zenbait talde eta (Ingalaterra)”. Peloiak gogoan jokalari izorratu nahiaren ondorio du beste kanpotar bat: “Galego zirela, arazo pertsonal eta zenbait bat ere izan genuen, Agrafogo, kasutan pentsamendu politikoetan Txefurekin Eibarren ikasten ari oinarrituta”, eta mehatxu ere egin zena”. Alde horretatik, inori ez zuten: “Antolakuntzak ez badu zitzaion ezetzik esaten taldean neurririk hartzen, zenbait taldek, sartzeko eta jokatzeko. behintzat, gure neurriak hartuko Lanik handiena ekipoa ditugu datorren urteari begira, osatzea zen, hau da, partidu ez baitugu galdu nahi herritarren aurretik behar adina lagun arteko lehia eta aldi berean sortzen elkartzea. Batzuentzat partidua den adiskidetasun giro hori”. zenbat eta goizago hobeto, Mahaiaren bueltan daudenek ez gaupasa eginda azaltzen zirelako, daukate gogoan horrelakorik, eta zuzenean; beste batzuek, berriz, Inaxio Manterola Manta, Inpernupeko kanormalean oso ondo konpontzen miseta jantzita (argazkia: Imanol Azkue) nahikoa lan izaten zuten garaiz omen ziren beste taldeetakoekin jaiki eta azaltzeko. “Zailena izaten eta arbitroekin. “Nik gogoan dut zen taldea osatzeko adina lagun arbitro baten ‘lana’ –dio barrez elkartzea goizean; gutxiago elkartuz gero, honek Peloiak, baina ez du eman nahi izenik–. Baloia [Mantak] motorra hartu eta etxera bila”, esan du kanpora ateratzen zenean eta ez bazegoen garbi Peloiak. Sarritan fundamentu gutxi egoten zen, eta zeinek atera behar zuen bandatik, zeinek hartzen azkenerako jendea nazkatu edo zuen lehenengo, hark ateratzen aspertu egin zen. zuen, arbitroa oso urrutitik eta asko mugitu gabe aritzen zelako!”. Kolore horiarekin jokatzen zuten, Inpernupekoak bereziki ondo eta batzuek arranodun kamiseta konpontzen ziren “Ipurbeltz” ere jaso zuten. “Ni ibili nauk taldeko zestoarrekin. “Partiduaren plaierotan eta ez diat horrelakorik ondoren, gero bazkaria egiten izan!”, esan du Peloiak, Mantak genuen elkarrekin Inpernupen”, soinean daraman kamiseta erakutsi gogoratu du Mantak. duenean. “Gehienok geneukan Guztiek ere gogoan daukate kamiseta horia, baina beste kolore ondo pasatzen zutela, eta lagun batekin joanez gero ere ez zen berri ugari egin zituztela. “Barre pila ezer ere pasatzen. Alde horretatik, bat egiten genuen –dio Mantak–. malgutasun handia egon da Gogoan daukat Rikarren beste plaieroetan”, esan du Letak. pasadizo bat. Partidua hasi behar Hasiera-hasieran, Patxi Ernabide eta baloia erdian, sakea egiteko izan zen taldearen bultzatzaile prest. Orduan… nagusietako bat. “Gu ‘Jarabaka’-n

Txakolina ere eramaten zuten partidura... Atsedenaldian guk ura nahi, eta edateko ur-tantarik ez!

genbiltzan –gogoan du Peloiak– eta Inpernupek taldea atera zuenean, orduan hasi ginen. Patxi ibiltzen zen antolatzen, bataren eta bestearen atzetik aurreko egunetan Erribera kalean, ‘Hi, akordatu partidua’ esanez, eta Antonio Iparre ‘presi’ botileroa zen. Txakolina ere eramaten zuten partidura… Atsedenaldian guk ura nahi, eta edateko ur-tantarik ez!”. Baleike aldizkariko hemeroteka begiratuta, bada gutun bitxi bat 46. zenbakian, 1999ko maiatzean. “Plaierotako antolakuntzako kideei” izenburua daukan idatzian, kexu dira orduko “Inpernupe

—Arbitro, arbitro! —Rikarrek. —Zer? —Aldaketarik egitea badago? —Bai. —Ba, arbitroa aldatu nahi dugu!” 1999an kamiseta arranodunak egin zituen elkarteak, baita banatu ere, baina urte gutxi iraun zuen taldeak. “Plaieroak pixkanaka gainbehera etorri ziren, eta gurean ere nekea nagusi zen”, azaldu du Mantak.

Orrua 21


Komikia

22 Orrua


Dani Carballo

Orrua 23


Santiagoko tunelaren gainaldean, LIBRE (argazkia: Galernasarean)

Inpernuperi 1 Jendea Algorrira eta Itzuruna ondoko txoko bat da ezezaguna. Nahiz eta orain flyschak duen oihartzuna, Paol atzean ere zer ikuskizuna! Han isiltasuna ta askatasuna zer lasaitasuna ematen diguna. Hori da Inpernupe, gure kuttuna. 2 Herriko bizkarrezur dugu Erribera han bildu ohi gera gu lagun artera, txikiteoan jardun edo afaltzera, kale horrek badauka nahi beste aukera. Zatozte gurera, denon elkartera giro ederrera, euskaraz gainera; ongi etorri beti Inpernupera.

24 Orrua

3 Inpernupen dauzkagu gure joareak, antzinako doinuen eroaleak. Denok ezkerrekoak ta abertzaleak jarri nahi genituzke nork bere aleak. Batetik gazteak, zaharrago besteak. Elkar babesteak eta amesteak ekarriko dizkigu herri askeak. 4 Denboraren joanak argi uzten digu: ezer ez da betiko, egon seguru. Dagoeneko batzuk joan baitzaizkigu. Mehatxuen aurrean zuen zain gaude gu. Denok buruz buru, edozein helburu lortu dezakegu, argi baitaukagu: gerora ere LIBRE izan nahi dugu.

Doinua: Betroiarena Ondorondo


Orrua 25


Denboran atzera eginez gero, konturatuko gara azken 28 urte hauetan zenbat aldatu den Zumaia eta zenbat aldatu garen zumaiarrak. Zaila da gertatutako guztiak gogoratzea edo jasotzea, are zailagoa orri gutxi batzuetan, baina dena ondo apuntatuta daukan lagun batek bere saski-naskia egin digu, eta, seguru asko, irakurri ahala, zeuk osatu ahal izango duzu. 28 urte ez dira ezer (edo bai?).

1985-2013: ZUMAIAKO GERTAERA BATZUEN

SASKI-NASKIA R.D.P.

1985eko azaroa

Bar Cantรกbrico, Parrokiaren zentroa eta balentziagatarren garajea eta tailerra bota dituzte.

1986-02-15

HB koalizioa lokala hartzekotan dela esan didate. Txikito de Artadi taberna hartzeko asmoa dago.

1986-03-12

San Jose etxea (Beltzenekua) bota dute.

1986-06-02

HB legeztatua.

1987-01-02

Egin egunkaria, gaurtik aurrera, 60 pezeta. Atzo 55 pezeta balio zuen.

1987-10-07

Moila eta Gernika parkearen arteko zubia, Moilaberrikoa, erabilgarri.

1987-12-13

Urolako trenaren aldeko manifestazio handia.

1988-02-18

Santiago Bernabeun, Realak 0-4 irabazi dio Real Madridi.

1988-08-13

Istripu larria (4 hildako eta hainbat zauritu) Patxita Etxezarretan, Donostia-Donostia klasikoa pasatzean. Hildakoetako bat Blas Zarauz, Aita Mari zinemako pertsona gakoetako bat.

Moilaberria 1982an, zubia egin aurretik (argazkia: Bertil Lagerstrรถm)

Herri Batasunaren bandera

26 Orrua


1989-01-02

Tren-txartelaren prezioak gora. Zumaiatik Donostiara, 135 pezetatik 150era.

1989-04-12

Espainiako Gobernuak ETArekin zituen negoziazioak eten egin ditu, Aljeren.

1989-11-20

Madrilen Josu Muguruza erail dute.

1990eko apirila

Dimisioa eman du Zumaiako alkateak, Castor Agirrezabalagak.

1991-02-04

Donostian bi goardia zibil epaituak, Angel Perez Navarro Pantera torturatzea leporatuta.

1991-12-21

Joxe Migel Barandiaran hil da, nazioarteko ospea zeukan ikertzaile etnografikoa.

1992-04-25

Zumaiako barran emakume aleman bat hil da, olatu batek uretara botata. Ez zuen errespetatu denboraleak daudenean ez pasatzeko dioen debekua.

1992

Kalean bolo-bolo dabil zurrumurrua: Zumaian kirol-portu bat egiteko asmoa omen dago. Paoleko kanpoko barra luzatu egingo omen dute.

1993ko apirila

Balenciaga astilleroa handitzeko lanak amaitu dira.

1993-05-31

Otto Holkeren tailerra botatzeko lanak hasi dira.

1993-09-26

Xabier Kalparsoro Golmayo erail du Bilbon Polizia Nazionalak.

1994-03-09

Lan faraonikoen hasiera: Paolmuturra eta Santiagoko hondartzako eskoilera luzatzea.

1995-01-17

Butano-bonbonaren prezioak berriz ere gora: 1.074 pezetan (6,45 â‚Ź) geratu da.

1995-03-16

Zumaiako tren-geltokia birmoldatzeko lanak amaitu dira. Trenak trenbide bakarretik ibiliko dira, mendiaren eta Urolako geltokiaren artean.

1995-10-22

Zumaian AEK Eguna, euskararen alde. Jendetza etorri da.

1996-02-02

Zumaiako Paolmutur berriaren inaugurazio “ofiziala�. Lanak orain dela bi aste amaitu zituzten.

1996-02-06

Erribera kalean, Aginagalde taberna eta eraikin osoa botatzen hasi dira.

1996-04-26

Foto Gar denda ezaguna itxi dute.

1996-09-16

Conservas Ortizen lantegi zaharra bota dute, Talaimendiren paldan.

1996-11-21

Paolmutur berria hondatu da lehen aldiz, itsas denboralearen ondorioz: goialdean, 20 metroko tartea puskatuta eta mugituta.

Zumaiako tren-geltokian bagoiak, garai oparoagoen arrastoak, 1981ean (argazkia: wikipediatik hartua, Smiley.toerist)

Orrua 27


Lanak egin orduko ikusi zen autodragatuak ez zuela funtzionatuko (argazkia: Aitor Leiza)

1997-03-01

Manifestazio polita, larrialdi-medikuaren alde.

1997-06-28

Manifestazio jendetsua Zumaiako kirol-portuaren aurka.

1998

Malekoian egin ziren ILEGALA pintadak ezabatu egin dituzte. Pe単a jaunari ez zaizkio gustatzen disidenteak.

1998-05-27

Kirol-portuko piloteak jartzen hasi dira. Kalean jasotako iritzien arabera, jendea ez dago alferrikako lan honen alde.

1999-01-19

Harrizko biribilgunearen lanak hasi dira. Errepidetik hasita, bertara iristeko egurrezko pasarela bat jarriko da.

1999-03-23

Zubiaundiko lanak amaitu dituzte, indartzeko eta oinezkoak ibiltzeko.

1999-03-28tik 1999-04-21era

Pilote bertikalak jarri dituzte, gero horiei pantalanak lotzeko.

1999-04-21

Egurrezko pasarela amaitu dute.

28 Orrua

Arbustaingo garabia, 1995ean (argazkia: Javier Carballo)

Boluntarioak galipota jasotzeko prestatzen, Baratzazaraurrean (argazkia: Gorka Zabaleta)


1999-05-08

Lurreko argiak jarri dituzte lurrean (Paolmutur berrian eta zaharrean)

1999-06-05

Arratsaldeko seietan, udal-agintariek kirolportuko lehen faseko lanak inauguratu dituzte. “Zumaia bizirik”-ek jarritako pankarta batek barregarri adierazten du: “Urtegi hau inauguratuta geratzen da”.

2000-04-26

Zumaiak gaur Arbustaingo portu-garabia galdu du.

2000ko ekaina

Arbillagaren zaku-fabrika bota dute. 1921etik Balenciaga, S.A.ren tailerrak egon ziren bertan.

2000-08-08

Joxe Mari Korta hil dute atentatuan.

2001

Arrangoletako Eskola bota dute.

2002-11-19

Prestige petrolio-ontziak itsas hondamendia eragin du, Finisterretik 28 miliara hondoratutakoan. Ondorioak oso lazgarriak izango dira: marea beltzak Kantauri itsasoko kostalde guztia estaliko du eta hondamena eta heriotza eragingo ditu.

2003-02-16

Zumaiako 30 boluntariok 3.000 kg galipot inguru atera ditugu gure kostaldetik, Elorriagatik oinez.

2003ko otsaila

Gure Arranplaren trazadura zuzendu egin da, Julio Beobide ibilbidearen bide berrira egokitzeko.

2004-09-20

Galvanizados Olaizolatik ihes azidoa, eta Zumaiako errioa gorri-gorri geratu da.

2004-10-15

Berriz ere Galvanizados Olaizolaren isuria, baina oraingoa handiagoa. Errioa odola bezain gorri, eta zianuroek erabat erreta.

2005-05-19

Carmelo Unanue enpresaren ia eraikin guztiak bota dituzte (bulegoen eraikina izan ezik), beste batzuk ere barne: Abendañorenak, Ostolaza aroztegiarenak…

2006-02-20

Itsas denboraleak triskantza handia eragin du Paolmutur berrian.

2006-06-19

Saihesbidearen lehen harria jarri dute.

Baleikeren portada, 2004ko urrian

Arbillagaren zaku-fabrika egon zen lekuan Ondartxo plaza eta etxeak eraiki zituzten. 2005eko ekainekoa da irudia (argazkia: Imanol Azkue)

Orrua 29


2007-01-21

Berriz ere gasolio-isuria gure errioan.

2007-07-12

Paolmutur berria mendebaldetik indartzeko harritzarrak jartzen hasi dira. Harriak handiagoak eta astunagoak dira, 25 eta 50 tona artekoak. Urriaren 3an amaituko dira lanak.

2008-09-10

Zumaiako saihesbidearen inaugurazio ofiziala.

2008-09-29

Paolmuturrerako bidea itxita. Balenciaga, S.A.k hormigoizko 14 ostiko ezarri ditu, itsasontziak irtetean eskoilera ez jotzeko.

2009-09-28

Alondegia berritzeko lanak hasi dira.

2010-11-05

Motxo arrantza-ontziak hondoa jo du gure harraldean. Gaizki baino gaizkiago egin zituzten hondotik ateratzeko lanak eta 15 tona gasolio isuri zituen itsasora.

2010-12-09

Garabi handi batek lehorrera ekarri du Motxo, desegiteko.

2011-05-04

Paoleko malekoi zaharreko galtzada-harri historikoak kentzen hasi dira.

Pankarta batek barregarri adierazten du: “Urtegi hau inauguratuta geratzen da�

Ixiarren ongi etorriko afaria, 2005ean, Odieta pilotalekuan (argazkia: Imanol Azkue)

30 Orrua


2011.

Gararen titularra: “Bildu legala, mundu guztiak irabaziko du”.

2011

Manifestazioa Patxi Aristi eta Beñat Lizeaga gogoan.

2012-03-29

Greba orokorra Euskal Herrian, baita Espainiako Estatuan ere.

2012-06-28

Kartzelatik irten da Beñat Lizeaga.

2013-10-21.

Giza Eskubideen Europako Epaitegiak 197/2006 doktrina (edo “Parot doktrina”, faxista espainolentzat) bertan behera utzi du.

2013-12-17

Kartzelan 22 urte pasa ondoren, Patxi Aristi Zumaiako etxera aske bueltatu da.

Alondegia berritzen, 2009ko abenduan (argazkia: Imanol Azkue)

Beñat Lizeagaren ongi etorriko manifestazioa, 2012ko uztailean (argazkia: Imanol Azkue) Patxi Aristi senide eta lagunak besarkatzen, Topasko kartzelatik irtetean, 2013ko abenduan (argazkia: Imanol Azkue)

Orrua 31


32 Orrua


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.