IKASTOLA aldizkaria: 201. zenb. - abendua

Page 1

WWW.IKASTOLA.NET | 201. ZENBAKIA | 2012ko ABENDUA

Iban Zaldua IKASTOLEN ELKARTEAK ARGITARATUTAKO “AZKEN GARAIPENA” KOMIKIAREN GIDOIAGATIK, HAUR ETA GAZTE LITERATURAKO EUSKADI SARIAREN IRABAZLE

“Komikietakoak zurea baino bizitza erakargarriagoak izaten dira”

Gure “Ikastola” aldizkariko irakurleak edukiak sarean irakurtzeko aukera izango du aurreratzean www.aldizkaria.ikastola.net webgunean. Paperezko edizioan dagoen guztia aurkituko du bisitariak bertan, eta gai askori tratamendu zabalagoa emango zaio gainera edizio digitalean.

4 14

Dagoeneko aldizkaria > sarean

Historia, lekukoen ahotik SEM@S: Europako ikaskideekin memoria historikoa lantzen 10

SARRERA

IKASTOLAK BANAKA

Memoria historikoaren gaia, bestalde, denen ahotan dabilena da. Aranzadi Elkartearen gidaritzapean proiektu guztiz interesgarri bat garatu da Europa mailan SEMAS (Sarhing European Memories At School) izenarekin. Ikastolen Elkarteak partaidetza zuzena izan du proiektuan, eta horretaz mintzatu gara egitasmoa bultzatu zutenekin.

Iban Zaldua-rekin solasean 7

IKASTOLEN JAIAK:

Eskerrik

asko babesle-laguntzaileei 8

IRITZIA:

Beatriz Ezeiza,

Eta elkarrizketa, azkenik, “Azken garaipena” komikiaren gidoia egin zuen Iban Zalduari egin diogu, berari eman baitiote berriki Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria.

Orientazio departamenduko kidea, Laskorain Ikastola

20

EHI-REN APARTEKO BATZARRA:

Elkartasun Ikastolak

IKASTOLA 201 / 2012ko ABENDUA

estreinatu du laguntzak banatzeko sistema berria 22

EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK

ORIENTAZIOA

3

Historia, SEM@S: Europako ikaskideekin memoria historikoa lantzen

M

ikel Errazkin Aranzadiko ikertzailea eta SEM@S proiektuaren koordinatzaileak modu oso grafikoan azaldu zuen proiektuak metodologia aldetik eskaintzen duen aukera berritzailea: “Kimikan onartuta daukagu gure ikasleek laborategian ordu batzuk egin behar dituztela ikastorduetan. Gizarte Zientzietan ere onartu behar genuke tarteka testu liburuak gelan utzi eta ikerketa egitera atera behar dutela”, esan zuen. SEM@S (Sharing European Memories At School) proiektua Aranzadi Zientzia Elkarteak koordinatu zuen, eta bertan, azken bi ikasturteotan, Europako sei erakundek eta beste hainbeste ikastetxek hartu zuten parte, tartean Santo Tomas Lizeoak. Proiektuaren bukaera gisa, Ikastolen Elkarteak mintegia antolatu zuen, azaroaren 16an, Ikastolen Etxean; mintegi horretan Europatik parte hartu duten erakundeetako ordezkariak izan ziren. 4

SEM@S (Sharing European Memories At School) , proiektuak bazituen hiru abantaila garbi: batetik memoria historikoa lantzen zuen, gurean gaurkotasun handia duen gaia (Gernikako bonbardaketaren 75. edo Nafarroako konkistaren hasieraren 500 urteurrenak, eta historia hurbilagoaren ‘kontakizuna’ bera). Bestetik, konpetentzietan oinarritutako ereduarekin lan egiteko aukerak ematen zituen; eta, hirugarrenik, Europako kideekin partekatzeko aukera eskaintzen zuen, ikastola gehienetan DBH3 eta 4n Gizarte Zientziak ingelesez irakasten direlako.

Beheko argazkiko Jonathan Even-Zoharrek dinamika handian sartu zituen mintegian parte hartutako guztiak. Jonathan, Europako Historia irakasleen Elkartekoa da.

“Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntzarako memoria historikoaren lanketa oso interesgarria izan zitekeela ohartu ginen. Eredu horretan ez dira eduki kontzeptualak bakarrik lantzen, jarrerazkoak eta prozedurazkoak ere landu behar baitira, eta horretarako aproposa zen proiektua, izan ere ikaslea gelatik atera eta bere ingurua aztertzera bultzatzen baitzuen. Oraindik ere Gizarte Zientzietan ikasleei egitateak transmititzen saiatzen gara, alegia, urIKASTOLA 201

teak, ekintzak eta pertsonaiak. Proiektu honetan, ordea, ikerketa-prozedurek dute garrantzia. Bestalde, hezkuntzaren egiteko nagusienetako bat ikaslearen sozializazioa da. Gaurko ikasle baten ingurunea oso da zabala IKTei esker, baina, aldi berean, belaunaldien arteko transmisioa ahuldu egin zaio, eta hori berreskuratzen laguntzen zion proiektuak”, jarraitu zuen Mikel Errazkinek. SEM@S (Sharing Euro- > 5

Historia,

Udal liburutegiko ordezkariak. Kranj, Eslovenia.

Adam Mickieviz Unibertsitatea. Poznan, Polonia.

Joseba Alkiza, Mikel Errazkin, Rosa Martinez, Manu Aurrekoetxea, Mazni Larrañaga, Ane Beloki, Joxin Azkue, Amaia Lamikiz, Harri Beobide eta Amaia Martinez.

Arkivet. Kristiansand-etik etorritakoak, Norvegia.

Futura Spa. Boloniako ordezkariak, Italia.

Aranzadiko Mikel Errazkin eta Paco Etxeberria Gabilondo (laugarrena) eta EHIko Manu Aurrekoetxea, Imanol Igeregi eta Abel Ariznabarretarekin batera.

<

www .aldizkaria.ikastola.net pean Memories At School) proiektuak aurrekari bat izan zuen 2008-2009 ikasturtean, Europako Kultura eta Hezkuntza Agentziaren Kultura programako SEME proiektuan hartu baitzuen parte Aranzadi Zientzia Elkarteak. Orduz geroztik hasi ziren memoria historikoaren proiektua bideratzen. Anoetako Herri Ikastolak hartu zuen parte lehen esperientzia hartan, Mikel Errazkin bera ikastolako irakasle eta ikasle ohia zelako orduan eta, esperientzia hori burutu ondoren, hasi ziren Comenius programaren barruan orain gauzatu den proiektuarekin. ZAZPI ERAKUNDE, SEI IKASTETXE

Harri Beobidek, Ikastolen Elkarteko Gizarte Zientzietako ikasmaterialen arduradunak, kontatu zigunez, proiektuak Europako sei esperientzia pilotu bildu ditu. 6

Aranzadi Elkarteak koordinatu du eta, Euskal Herriko kasuan, Santo Tomas Lizeoak hartu du parte. “Historia idatzia ez da baztertu, baina ahozko historiari lekua egin zaio. Ikasleak lekukoen bila joan dira eta elkarrizketak egin dizkiete. Ikasleak ohartu dira beren aitona-amonak historiaren parte izan zirela, eta gertakizun haiek nola bizi izan zituzten jasotzen aritu dira. Santo Tomas Lizeokoek Aranzadik prestatutako plataforma digitala, eta metodologia aldetik elkarte honen esperien-

tzia baliatu dituzte. Tarteka autoebaluazioak egin eta historia idatziarekin kontrasteak eginez joan dira aurrera. Azkenik erakusketa bat antolatuz bukatu dute esperientzia. Hiru hilabeteko lana izan zen, martxoan hasi eta ekainera bitartekoa”, esan zuen. Zazpi ikastetxeren arteko harremanak hasieran eta bukaeran bideratu ziren. “Lanak partekatzeko bi konferentzia antolatu zituzten Skype bidez. Lehendabizikoa elkar ezagutzeko izan zen eta, gehienbat, futbolaz eta horrelakoez hitz egiten eman zuten denbora. Bigarrenean, egindako lana partekatzen aritu ziren. Donostiarrek Esloveniako Kranj-eko ikastetxe batekin eta Poloniako Poznangoekin egin zuten trukea. Bi gai nagusiren inguruan landu dute memoria historikoa: batzuk Bigarren Mundu Gerraren inguruan aritu dira, eta industrializazioaren inguruan, besteak. Europako herrialdeetan gerrari buruzko historia IKASTOLA 201

politikoa oso landurik dute, baina gisa honetako proiektuekin historia soziala txertatzen saiatzen dira”, erantsi zuen Errazkinek. Donostiako kasuan bertako Bigarren Industrializazioan (1950-1970) burututako gizarte aldaketak aztertu zituzten. Proiektuaren aurrekontuaren %75 Europako Batasuneko Comenius programak ordaindu du. Aurrera begira, Gizarte Zientzien alorreko Joxin Azkuek gogoratu zuenez,

Ikastolen Elkarteak badu asmoa gisa honetako proiektuak bultzatzeko. “Ikastola bakan batzuekin bada ere, jarraitu nahi genuke memoria-historikoaren arloa lantzen. Baina edozein modutan garrantzitsuena historia lantzeko modu hau zabaltzea da”, esan zuen. Manu Aurrekoetxeak, Ikastolen Elkarteko Bigarren hezkuntzako arduradunak, gogoratu zuenez, “motibazioa askotan kanpotik sorrarazi

behar den osagarria bezala ulertzen dugu, eta proiektu hauetan, aldiz, lanak berak sortzen die motibazioa, lana bera baita pizgarri. Baina metodologia hauek ziurgabetasuna sortzen du irakasleen eta ikasleen artean, orain artean azterketari begira ikasten ohituta daudelako. Eta konpetentzietan oinarritzen den irakaskuntzak beldur hori gainditzea eskatzen du”. >>> >

7

Aranzadiko Rosa Martinez eta Paco Etxeberria Gabilondo, Imanol Igeregirekin batera, ekitaldiari hasiera ematen. Beheko argazkian, azaroaren 16an, Ikastolen Etxean antolatutako mintegian parte hartutako lagunak.

Historia,

Mintegia Ikastolen Etxean

S

EMS proiektuari amaiera emateko ekitaldia, azaroaren 16an, Donostiako Ikastolen Etxean izan zen, eta Gizarte Zientzietan lan egiten duten ikastoletako irakasleei proiektuaren ondorioen berri jakiteko aukera eman zitzaien. SEM@Sen parte hartu duten Europako erakundeak bildu

ziren bertan: Futura Spa (Bolonia, Italia), Arkivet (Kristiansand, Norvegia), Adam Mickievicz Unibersitatea (Poznan, Polonia) eta Kranjeko Udal Liburutegiko (Kranj, Eslovenia). Ekitaldi horretan bertan, Euroclio, Europako Historia Irakasleeen Elkarteko Jonathan Even-Zoharrek tailer bat eman

PREOCUPACIONES COMPARTIDAS La recuperación de la memoria histórica y la implantación de una enseñanza basada en la competencias no son preocupaciones exclusivas de la sociedad vasca o de las ikastolas, sino que son compartidas por otras sociedades y organismos que trabajan en la educación. Así lo demuestra el proyecto Shering European Memories at School (SEMAS), coordinado por la Sociedad de Ciencias Aranzadi, y en el que han participado las ikastolas. Ikastolen Elkartea acaba de organizar un seminario al que han acudido posrepresentantes de los organismos europeos. La valoración ha sido muy positiva. Ahora toca extender la experiencia a otras ikastolas.

8

zuen. “Mintegia ingelesez egitea ez zen eragozpena izan, ia ikastola guztietan ditugulako Gizarte Zientziak ingelesez ematen ari diren irakasleak. Eguna amaitutakoan, bertaratutako irakasleen artean egin dugun galdeketak erakutsi digu oso ekitaldi interesgarria izan zela. Gonbidatu multzo bat ere bildu genuen. Guztira

60 bat lagun izan ziren mintegian”, esan zuen Harri Beobidek. “Gure irakasleek ikusi zuten memoria historiakoaren kontua eta konpetentzietan oinarritutako irakaskuntza ez direla gureak bakarrik diren kezkak, Europako herrialde guztietan lantzen ari diren bideak baizik”, erantsi zuen Aurrekoetxeak.•

INQUIÉTUDES PARTAGÉES La ré-appropriation de la mémoire historique et la mise en place d’un enseignement basé sur les compétences n’est pas un sujet lié uniquement à la société basque et aux ikastola. Il concerne également d’autres sociétés et acteurs de l’enseignement comme l’a montré le projet Shering European Memories at School (SEM@S) coordonné par la Société des Sciences Aranzadi et auquel ont participé divers centres scolaires européens, et, entre autres, le Lycée Santo Tomas. Ikastolen Elkartea a organisé un séminaire qui a réuni les représentants d’organismes européens. L’expérience très enrichissante reste maintenant à étendre aux autres ikastola.

IKASTOLA 201

IKASTOLAK

Ikastola aldizkari digitala web gunean izango duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>

www.aldizkaria.ikastola.net

HERRI IKASTOLAK

SANTO TOMAS LIZEOA

BIZIKIDETZA PLANAREN “GURASOENTZAKO GIDA” ARGITARATU DUTE

REALAREKIN HITZARMENA ENTRENATZAILEAK FORMATZEKO

Gidan gatazkari buruzko hurbilpen xumea egiten da, eta trebeziak

REALAK

ETA

SANTO TOMAS LIZEOAK

IZENPETU DUTEN

HITZARMENAREN ARABERA, FUTBOL TALDEAK LAGUNTZA TEKNIKOA

2005EAN HASI ZIREN IRURA ETA ANOETAKO HERRI IKASTOLAK BIZIKIDETZA PLANA ELKARREKIN DISEINATZEN. Urteotan ahalegina egin dute ikasleen arteko harremana lantzen. Hori horrela, Gizarte Trebeziak, LasaitzeTxokoak, Adostokiak, Bitartekaritza eta beste hainbat bitarteko erabili dituzte. Ikasturte honetan hasiko dira irakasleen eta ikasleen arteko gela barruko giroa diagnostikatzen eta lantzen; eta hirugarren zutabeari, gurasoenari, ere heldu nahi izan diotenez, “Gurasoentzako Gida” argitaratu dute.

(12 URTETIK BEHERA) Horiek horrela, guraso eskoletan kirola sustatzeko laguntzak izango dituzte, eta, aldi berean, beste hainbat abantaila ere bai, hala nola, partidak ikusteko sarrera multzoa doan eta Zubietara bisitak egiteko aukera. EMANGO DIO ESKOLA KIROLETAKO ENTRENATZAILEAK FORMATZEKO.

Ikastola eta inmersioaren esperientzia ezagutu ondoren, ingurua bisitatu zuten.

SAN BIZENTE IKASTOLA

AMERIKETAKO JATORRIZKO HIZKUNTZETAKO ORDEZKARIEN BISITA

UDARREGI IKASTOLA

IKASLEEK EGINDAKO ALDIZKARI DIGITAL DOTOREA GUTXITAN

IKUSTEN DA IKASLEEK EGINDAKO HAIN ALDIZKARI

Real Sociedad Fundazioak Gipuzkoako ikastetxeekin izenpetu dituen hitzarmenetatik lehena izan da.

Eskulanen bidez umeak bere sentipen indibidualak eta kolektiboak adieraz ditzake.

DIGITAL DOTORERIK.

Jai polita antolatu zuten ikastola berriaren ateak zabaltzeko.

ARROKAGARAI IKASTOLA

ERAIKIN BERRIA INAUGURATU DU IKASTOLAKO

DBH3ko ikasleek Informatika eta Ikus-entzunezko tailerrak zituzten aukerako ikasgaien artean eta, bi tailer horiek bateratuz, ikasturte erdiz aldizkariko edukiak idazten aritzen dira; beste ikasturte erdia, berriz, eduki horiek maketatu, argazkiak tratatu, bideoak jaitsi eta guztia Internetera igotzen. Begirada bat bota nahi dionak www.ihintza.com webgunean aurkituko du aldizkaria. Iametza enpresaren aplikazio bat darabilte horretarako eta enpresa bera da arazoak sortzen direnean aholkularitza ematen diena ere.

AMERIKETAKO JATORRIZKO HIZKUNTZETAKO ORDEZKARI TALDE BAT ESKORITZAKO HUEZIRA ETORRI OHI DA “JATORRIZKO HIZKUNTZETAN” ADITU MASTER TITULUA ATERATZERA. Hilabeteko txangoaren helburu nagusia izaten da Euskararen biziberritze prozesua bertatik bertara ezagutzea. Urriaren 4an, Mexikoko eskola indigena bateko bi irakasle eta Guatemalako beste eskola indigenako beste bi (Garabide elkarteko lagunekin batean) Oiongo San Bizente Ikastolan izan ziren, eremu erdaldun batean hizkuntza gutxi batean lana nola egiten den ikusi nahi baitzuten. Biharamunean Ikastolen Etxean ere izan ziren, ikastolen hizkuntz proiektua ezagutzeko asmoz.

10

NAFARROA OINEZ 2012TIK ESKER ONA EZ

DA ERRAZA IZAN, ILUSIOZ BETERIK BAIKINEN, BAINA

EGURALDIAK EZ ZIGUN LAGUNDU, ETA ONDORIOZ GURE AMETSAK ZAPUZTUTA GELDITU ZIREN. Dena ordea, ez da txarra izan; ez. Gauza on asko ikusi, entzun eta sentitu dugu, bereziki, elkartasuna. Auzolanak eta Euskal Herri osotik jaso dugun elkartasunak pozez bete gaitu, eta tristura eramangarriagoa bihurtu zaigu. Eskerrik asko lagundu diguzuen guztioi; bihotzez, eskerrik asko.

ANDER DEUNA IKASTOLA Ez dutela etsiko, eta ilusioz lanean jarraituko dutela, adierazi dute.

HAURREK MARTXOAN ESTREINATU BAZUTEN ERE, IRAILEAN

ZAKU OIHALEAN ‘BAKEA JOSTEN’ ‘TXILEN, PINOCHETEN

OSPATU ZUTEN ITSASUN IKASTOLAKO ERAKIN BERRIAREN INAUGURAZIOA.

Goizean ekitaldi ofiziala egin zuten, eta herri bazkaria ondoren 200 lagunekin. Eraikin berria elizaren auzoan dago, eskola publikoa eta katolikoaren ondoan. Artzamendi herri elkargoak jarri du diruaren zati nagusia, eta Seaskak beste zatia, Arantxa Eiherabide lehendakariak gogoratu zuenez. Itsasuko ikastola orain bi urte ireki zen 17 haurrekin etxe batean, eta orain 44 ikasle dituzte 2 eta 7 urte artekoak. Eraikin berriak 80 ikaslerentzat du lekua, eta aurki beteko dela uste dute.

SAN FERMIN IKASTOLA

Aldizkarirako edukiak idatzi, maketatu, argazkiak eta bideoak landu, eta internetera igo dute helburu.

DIKTADURA GARAIAN HASI ZIREN ERABILTZEN, ETA

GATAZKA BIZI IZANDAKO LEKU GEHIAGOTAN ERE ERABILI IZAN DUTE.

Ander Deuna Ikastolakoak Alt Maresmeko ikastetxe batekin daude harremanetan, eta egun osoko bi saio egin ondoren, urtarrilean hasiko dira proiektuarekin lanean 11-12 urteko ikasleekin. Umeek zaku oihalaren gainean oihal zati koloretsuak josten dituzte. Sopelako ikastolan amonak ere gonbidatu nahi dituzte gelara, josten esperientzia handia dutelako. Ikasturte bukaeran erakusketa handi bat egingo dute.

IKASTOLA 201

11

ARANGOITI IKASTOLA

NAFARROAKO LAGUNTZAIRAKASLEEN MINTEGIA LANEAN

ITSAS ARGI

NAFARROAKO IKASTOLETAKO LAGUNTZAIRAKASLEEK (LAIMI) MINTEGIA SORTU ZUTEN ORAIN IKASTURTE BATZUK, PREMIA

KONTZERTUA BIARRITZEN INTEGRAZIO BATZORDEAREN ALDE

BEREZIKO IKASLEEKIN GELA BARRUAN LAN

BIARRIZKO ATABAL ARETOAN

EGITEKO MATERIALA EGOKITZEKO

KONTZERTU GAUALDI BAT

SEASKAKO INTEGRAZIO BATZORDEAK Premia bereziei erantzuteko, urtero, ABENDUAREN 15EAN. laguntza handia behar izaten dute. Hegoaldetik Esne Beltza eta Lurra izango dira, Es Lo Que Hay Iparraldetik, eta Maitips Kataluniatik. Seaskako ikastoletan premia bereziak dituzten 37 haur dituzte eta, Hezkuntza Nazionalak laguntzak gehitu baditu ere, oraindik 96.000 euro gehiago behar dituzte bost hezitzaile laguntzaileren soldatak ordaintzeko. Otsailaren 28tik aurrera, bestalde, urteroko kanpainarekin hasiko dira. ANTOLATU DU

LHko 5 - 6. mailetatik, eta batez ere, DBHko geletatik bizpahiru ikasleko taldeak ateratzen dira, eta ordubeteko iraupena duten ekintzak antolatzen dituzte.

SEBER ALTUBE IKASTOLA

EGURALDI TXARRAREKIN, “BORRASKA PLANA” “AGENDA 21”EN

BARRUAN, IKASLEAK ARLO EZBERDINETAN INPLIKATZEKO,

GERNIKAKO SEBER ALTUBE IKASTOLAN. Horrela, konpostaren prozesuaz, paper eta plastikoaren bilketaz, edo “Alokatze Gunea”z (pelikulak, jokoak eta liburuak alokatzeko egunero zabaltzen den postua) ikasle taldeak arduratzen dira. Baina ekintzarik deigarriena, hala ere, bizikidetza planaren barruan garatzen duten “Borraska plana” da: eguraldi txarra egiten duen eguerdietan DBHko taldeak arduratzen dira txikiagoei tailerrak antolatzeaz. Ekintza hauek koordinatzen dituen Josu Ojinagak esan zigunez, talde hauei sari bat ematen zaie ikasturte bukaeran: gaupasa bat egiten dute Bermeon. TALDEEKIN FUNTZIONATZEN DUTE

AZPEITIKO IKASTOLA

IKASLEEN MAHAIA, IKASLEEI PROTAGONISMOA EMATEKO IKASTOLAREN

SALBATORE MITXELENA IKASTOLA

JANGELA AUTOGESTIONATUA

AZPEITIKO IKASTOLAN IKASLEEN MAHAIA. “Beti ari gara esaten ikasleak direla ikastolaren ardatz, ikasle kritikoak eta aktiboak hezi nahi ditugula, baina horretarako protagonismoa eman behar zaie”, dio Beñat Azurmendi zuzendariak. “Bi norabidetan egiten dute lan: ikasleek beren intereseko diren gaiak plazaratzen dituzte, aztertzen eta erabakiak hartzen; eta, zuzendaritza saiatzen da ikastolako proiektuetan ikasleak inplikatzen”.

IKASTURTE HONETAN JARRI DUTE MARTXAN ZARAUZKO SALBATORE MITXELENA IKASTOLAKO IÑURRITZAKO JANGELAN BERTAKO ZERBITZUAZPIBATZORDEAK AZKEN URTEOTAN LANDU DUEN “JANGELA AUTOGESTIONATUA” PROIEKTUA. Ikastolako hezkuntza-proiektuari jarraituz, jangelaren eredu berriak elikadura-subirautzaren ideiak aplikatzen ditu. Bere ezaugarrien artean bertako, garaian garaiko eta ahal denean ekologikoak diren produktuak erabiltzea azpimarratuko genuke. Produktu gehienak bertako baserritar eta produktoreei erosten zaizkie, horietako batzuk ikastolako gurasoak direlarik. Proiektua egiteko garaian Ekolapiko-ko kideen laguntza izan dute, eta bertako nutrizionistak menua diseinatu die. Bi hilabeteko esperientziaren buruan, oso gustura daude.

12

“Bigarren mailatik seigarrenera bitarteko Txanelako material globalizatua egokitu zuten lehenik”.

FUNTZIONAMENDUAN IKASLEEI PROTAGONISMOA EMATEKO

ASMOAREKIN SORTU ZUTEN ORAIN BI IKASTURTE

Josune Murua eta Ilazki Arrillaga, Amaia Iraola sukaldaria erdian dutela.

ASMOAREKIN. Bigarren mailatik seigarrenera bitarteko Txanelako material globalizatua egokitu zuten lehenik; geroztik, Euskararen Koadernoa egokitu, Matematikarekin segitu, eta irakurketa zein idazketaren inguruko materialak prestatzen ari dira. “Egokitzapenak zera esan nahi du, hots, Txanelak dituen helburuei eutsi egiten diegula, baina edukien maila jaitsiz. Premia bereziko ikasleaz ari gara, eta hori horrela izanik, material egokituarekin gela barruan ikaskideekin batera lan egiteko aukera eskaintzen zaio, nahiz eta, tarteka, laguntza-irakasleekin lan egingo duen”, esan zigun Izaskun Aldaz Irunberri Ikastolako irakasle eta mintegiko kideak. Gutxienez bi urteko atzerapena duen ikasleari esaten zaio premia bereziko umea.

Lehen hiruhilekoan irakasleak prestatzeko baliatzen dute; bigarrenean, bikoteak osatzeko eta lanean jarduteko; eta hirugarrenean, esperientzia ebaluatzeko.

ORERETA IKASTOLA

IRAKURKETA LANTZEKO ESPERIENTZIA BERRIA MARTXAN “BIKOTEKA IRAKURTZEN” BARTZELONAKO UNIBERTSITATE AUTONOMOAK GARATUTAKO PROIEKTUA DA. Proiektuaren helburua irakurketa eta, bereziki, ulermena lantzea da, horretarako ikasle helduagoak txikiagoen tutore lanetan jarrita. Joan den ikasturtean bosgarren eta hirugarren mailako gela banaren artean egin zuten lehen esperimentazioa eta, aurten, lehen zikloan errepikatuko dute, datorren ikasturtean ikastolako proiektuan txertatzeko asmoarekin.

IKASTOLA 201

Ikastolen material curricularra, Urtxintxa eta Txanelakoa, euren beharretara egokitzen ari dira.

KURUTZIAGA IKASTOLA

IRAKURKETA ONDO LANTZEKO PRESTATZEN KURUTZIAGA IKASTOLAKO ORIENTAZIO

SAILEKOAK ZAILTASUNAK

ZITUZTEN HAINBAT IKASLEREKIN LANEAN ARI ZIRELARIK,

ohartu ziren beste hainbat ikasleren arazoen oinarrian irakurketa mailako ahuleziak zeudela eta, ondorioz, irakurketak bere baitan dituen prozesu kognitiboak aztertzen hasi ziren. Maite Oleak, Orientazio saileko buruak, esan zigunez, irakasleekin saioak egin dituzte irakurketak bere baitan dituen prozesu kognitiboak aztertzeko. “Irakasleak prozesu horietan esku hartzeko, ikasleari laguntzeko alegia, prestakuntza bat behar du, ikasleak ebaluatzen ikasi behar du, eta zailtasunen aurrean nola lagundu ere bai”.

URRETXINDORRA IKASTOLA

IKASLEAK IPUIN KONTALARI URRETXINDORRA IKASTOLAN IPUIN TAILERRA IRASKASTEN DA HAUTAZKO IRASKASGAIEN ARTEAN, ANTTON IRUSTA IRAKASLEAREN GIDARITZAPEAN. DBH1 eta 2ko ikasleek lehenik gelan ipuin irratigidoia lantzen dute. Irakasleak kontatuko diren ipuinen ezaugarriak azaltzen dizkie ikasleei, zenbait gomendio ematen dizkie, eta azkenik ipuinbat nola kontatu behar denari buruzko teknikak jakinarazi ere bai. Ikasleek lehen egunetik euskal folkloretik hartutako ahozko baliabideak ikasten dituzte: ipuinen hasierak, ipuinen amaierak, zotz egiteko formulak, igarkizunen hasierak, esaerak…

“Zeruan urdina, lurrean belarra, hondartzan harea, itsasoan ur tantak eta Urretxindorra ikastolan, ipuinak”dio irrati-saioak.

13

IBAN ZALDUA \ “Etxeko besaulkitik mugitu

gabe bizitza erakargarriak bizitzeko aukerak ematen dizkizu komikiak”

Ez da Iban Zaldua arlo batean eta bi hitzetan kokatzeko moduko pertsona. Euskal literaturaren kritikak gaur duen ahotsik jantzienetakoa da, euskal idazlerik interesgarrienetako bat ere bada (duela gutxi kaleratu ditu “Idazten ari zela idazten zuen idazlea” eta “Ese idioma raro y poderoso”), eta duela hilabete eta erdi eskuratu zuen Euskadi Literatura Saria, euskarazko haur eta gazte literatura obra onenari. Ikastolen Elkarteak argitaratu zuen “Azken garaipena” komiki albumeko gidoiagatik.

“A

zken garaipena” komiki ukroniko gisa definitu duzu. Literaturan lehendik erabili izan duzun baliabidea da, ezta? Bai. Beti izan dut zaletasuna zientzia fikzioarekiko. Gaztetan, institutuan nengoela, irakurle bezala zaletu ninduen lehen generoak izan ziren, hain zuzen, zientzia fikzioa eta fantastikoa. “Etorkizuna” ipuin bilduman sartu nituen antzeko istorio batzuk. “Euskaldun guztion aberria” nobela ere ukronia moduko batekin bukatu nuen. Umetatik, bestalde, komikiari maitasun handia nion, eta Ikastolen Elkartetik Dani Fanok Julen Ribasekin batean album luze bat egiteko gidoia eskatu zidanean hortik jotzea erabaki nuen. Erabilita zegoen gai bat aukeratu nuen, Bigarren Mundu Gerra naziek irabazi izanarena, eta horri nobela beltzaren osagarri batzuk txertatu nizkion. Ni historialaria naiz, Ekonomiaren Historia irakasten dut unibertsitatean, eta

atik haur eta gazte literaturako “Azken garaipena” komikiaren gidoiag Euskadi Saria jaso du Iban Zalduak 14

IKASTOLA 201

nire lana gertatu zena ahalik eta objektibotasun handienarekin kontatzea denez, eguneroko errutinatik ihes egiteko neure buruari permititu diodan joko bat ere izan da. Ukroniak balio al du tresna moduan orainari buruzko gogoeta egiteko? Balio dezake, baina gogoeta horretara nik ezin dut inor behartu. Irakurleak egin behar duen gauza da hori. Egia da nobela edo komiki ukroniko batek erakusten duena horixe dela, hots historia izan zitekeela beste era batekoa, historia ez dagoela aldez aurretik idatzita alegia. Baina ez zait gustatzen literatura didaktikoa egitea; irakurleari utzi behar zaio ondorioak ateratzeko aukera. Dena den, istorioari eman diodan bukaera zirkularrarekin esan daiteke irakurlea totalitarismoari buruzko gogoeta batera eraman nahi izan dudala. Umetatik izan zara komiki zalea, istorio honetako protagonista bezala.

“Capitán Trueno”ri keinu batzuk egin dizkiozu. Noiz hasi zinen komikiekin zaletzen? Umetan, 8 bat urterekin. 50 eta 60 hamarkadetako komikien berrargitalpenak atera ziren koloretan. Ez zen nirea familia bereziki irakurzalea, Salvatek argitaratutako klasikoen bilduma zuten, askoz gehiago ez. Baina astero komiki pare bat erosten ziguten, “Capitán Trueno” eta “El Jabato” bereziki eta “Charlie Brown” ere bai tarteka, nahiz eta badakidan ume batek ezin zuela azken komiki honen umorea dastatu. Hortik superheroien komikietara pasatu nintzen, Superman, Spiderman eta abarretara, eta aldi berean “Mortadelo” eta umorezko komikiak ere irakurtzen nituen. Eta gero etorri ziren “El Corsario de hierro” eta beste zenbait, “Capitán Trueno” eta “Jabato”ren bertsio modernizatuagoak, progresistagoak.

“Ni historialaria naiz, Ekonomiaren Historia irakasten dut unibertsitatean, eta nire lana gertatu zena ahalik eta objektibotasun handienarekin kontatzea denez, eguneroko errutinatik ihes egiteko neure buruari ahalbidetu diodan joko bat ere izan da”.

Zer eskaintzen dio komikiak ume bati? Komikia literaturaren parte da niretzat: etxeko besaulkitik mugitu 15

“Urrezko garaiak bakoitzaren eraikuntzak direla esan nahi dut… ‘Xabiroi’k garai hartan gaztelaniaz egiten ziren aldizkari anitz haiek ekartzen dizkit gogora, umorea, abentura eta beste osagai asko nahasten dituelako”.

gabe beste bizitza batzuk bizitzeko aukera ematen dio umeari, eta komikietakoak gainera zurea baino bizitza erakargarriagoak izaten dira. Garai horretan gu ez ginenak ziren heroiak, ausartak eta indartsuak. Identifikazio bat ematen da. “El Jabato”ren kasuan, iberiarrak ziren erromatarren kontra, baina euskal ume batek irudika zezakeen bere herriaren borroka ere istorio horietan. Heroi horiek, bestalde, ahulak babesten dituzte, matxinadaren alde daude... eduki aurrerakoiak dituzte. Zein ikastetxetan egin zenituen ikasketak? Santo Tomas Lizeoan egin nituen ikasketak. Juan Gartzia izan nuen irakasle, besteak beste, eta ordukoa da diodan mirespena. Oroitzapen onak eta txarrak ditut. Oso jende ona ezagutu nuen bertan eta garaiko lagunak ere baditut, baina aldi berean oso mundu itxia zen, eta nik ez nuen ondo enkajatu giroan, futbolean txarra nintzelako eta ume ahul samar baten ezaugarriak nituelako. Giro horretatik alde egitea liberazio bat izan zen neurri handi batean. Institutuan neure nortasuna berreraikitzeko aukera aurkitu nuen. Zein adinekoentzat da “Azken garaipena”? 13 urtetik aurrerakoentzat. Alaba zaharrenak 11 ditu, baina oraindik ez diot eman, uste baitut ez diola zukurik aterako, nahiz eta uste dudan gaur umeak lehenago iristen direla nerabezarora. Dena

dela, haur eta gazte literaturako aditua ez naizenez, oso zaila iruditzen zait adin-muga horiek ezartzea… Internet aurreko garaia ez al zen gaurkoa baino aproposagoa komikiarentzat? Gaur askoz ere aukera gehiagorekin lehiatu behar du komikiak eta literaturak oro har. Gaur dibertsioa eskuragarriagoa da. Liburuek eta komikiek, ordea, lan bat eskatzen dute plazera lortu ahal izateko, askotan. Nintendoak askoz ere ahalegin gutxiago eskatzen du. Baina ez dut uste komikia edo literatura desagertuko direnik. Bakarti garenoi konpainia egiten jarraituko digute. Gure belaunaldian ere literatura zaleak eta komiki zaleak ez ginen asko: koadrilan hamabost bagara, hirurekin hitz egiten dut literaturaz. Ez dut nostalgia horretan sinesten; ez du balio “gure garaian” komikiak urrezko aro bat bizi izan zuela esateak. Hor dago Woody Allenen “Midnight in Paris” filma. Protagonistak atzera egiten du denboran Hemingway-ren garaiko idazle izan nahi duelako, eta Buñuel, Dali eta abar luzea ezagutzen du, baina garai horretako emakume batekin maitemintzen da eta neskak inpresionismoaren edo Belle Époqueren garaira jo nahi du atzera. Urrezko garaiak bakoitzaren eraikuntzak direla esan nahi dut. Nolakoa da euskarazko komikiaren egoera gaur? Ez dut uste egoera txarra denik ez komikian eta euskarazko literaturan. Ugaritasun handiagoa dugu gaur. 2011an, “Azken garaipena” atera zen urtean, bost bat album aterako ziren euskaraz. Gutxi da, baina orain hamabost urte gutxiago ziren. Gazteleraz ere, duten merkatu zabalarekin,

lehen zegoen aldizkari andana desagertu egin da, “Tmeo” eta “El jueves” bezalako satirikoak salbu. Hori bai, album gehiago argitaratzen dira, eta anitzagoak. Edozein modutan ere paleta zabaldu egin da, eta onartzen hasi gara ez dela bakarrik haur eta gazteentzako genero bat.

IK AS TO LE N

asko! AURTENGO IKASTOLEN JAIAK BUKATU DIRA, eta iritsi da balorazioa egiteko garaia. Bost ditugu jaiak, eta bostetan ez dugu zorte bera izan. Lau jaietan izan dugu eguraldi ona, baina bosgarrenean, Nafarroa Oinezen txarra, oso txarra. Murphiren legea: hori da errealitatea; eta horren aurka ezin ezer egin. Desastre hori kenduta, gainontzekoa baliotsua izan dela esan dezakegu: ikastola antolatzaileak mugitu egin dira, herriak eta jendea mugitu dituz-

Xabiroi zer da, kasu berezi bat, atzetik Ikastolen elkartea bezalako erakunde bat duelako? Ez da kasu normala, baina euskal munduan gauza normal gutxi dago. “Ipurbeltz” ezagutu genuenean gaztelerazko eskaintzarekin alderatu eta produktu eskasagoa iruditzen zitzaigun, kutsu didaktiko bat ere bazuelako, nahiz eta oso gauza onak ere egin zituen. “Xabiroi”k hutsune hori bete du, baina kalitate standar altuago batekin. “Xabiroi”k garai hartan gaztelaniaz egiten ziren aldizkari anitz haiek ekartzen dizkit gogora, umorea, abentura eta beste osagai asko nahasten dituelako.•

te, ekitaldi ugari antolatu, euskara bultzatu, eta helburuak lortzen lagundu, hau da, ikastolen eraikinak ordaintzen lagundu. Balorazioarekin jarraituz, ezinbestekoa dugu azpimarratzea babesle-laguntzaileen ekarpena, horiei esker, urterik urte, ziurtatzen baititugu oinarrizkoak ditugun bi elementu: zerbitzua eta espezia, alegia, dirulaguntza. Krisi garai hauetan gurekin izan ditugu, baldintzarik gabe ondoan izan ditugu, urtero legez; eta ikastoletako familia

guztiek jakin dezaten, hauek dira gure bost jaien babesle-laguntzaileak: Euskaltel, Eroski zurekin, Kutxa gizarte ekintzak eta EITB. Baqué, Kaiku, Eusko Label, LumaGorri, Naturgas energia, Coca-Cola, Schuss, Aquabona, Mahou, Ausolan, Eroski Bidaiak, elkar eta komunikabideak.

ESKERRIK ASKO, BIHOTZEZ, ETXE GUZTI HORIEI!

gure babesleei BABESLE, LAGUNTZAILE TA BOLONDRES-SARE, DENOI ESKERRAK EMAN BEHARREAN GAUDE. DENA IRTEN EZ ARREN NAHI ZENAREN PARE, JAIOTAN EGIN DENA IKASTOLEN ALDE, EZ ZEN POSIBLE ZUEN LAGUNTZARIK GABE.

www .aldizkaria.ikastola.net

UN CÓMIC UCRÓNICO Iban Zaldua ha ganado recientemente el premio Euskadi de Literatura Juvenil por el guión de “Azken garaipena”, un álbum de cómic publicado por Ikastolen Elkartea. El autor se imagina en este cómic una realidad ucrónica: cómo sería nuestra sociedad si los nazis hubieran ganado la Segunda Guerra Mundial.

gure laguntzaileei

UNE BD UCHRONIQUE Iban Zaldua vient de gagner le prix Euskadi de Littérature Juvénile pour le scénario de “Azken garaipena”, album édité par Ikastolen Elkartea. L’auteur a imaginé dans cette BD une réalité uchronique, à savoir comment serait notre société si les nazis avaient gagné la Seconde Guerre Mondiale.

16

IKASTOLA 201

17

IRITZIA BEATRIZ EZEIZA

EL PLACER DEL ESFUERZO A veces pensamos que la persona emprendedora nace con un don, un talento especial para la acción. Los psicólogos Mihaly Cskszentmihalyi y Terence McKenna prueban que no es así; que lo que denominamos con el término tan en moda de emprendizaje es una cualidad que podemos desarrollar. Corren tiempos difíciles. Hoy en día, tanto el mundo de la empresa como el de la educación necesita personas emprendedoras. LE PLAISIR DE L’EFFORT On pense souvent qu’une personne entreprenante naît avec un don, une prédisposition à l’action. Les psychologues Mihaly Cskszentmihalyi et Terence McKenna ont démontré le contraire. Ce que nous appelons communément entrepeunariat est une qualité qui peut être travaillée. En ces temps difficiles, le monde de l’entreprise comme celui de l’enseignement ont besoin de personnes entreprenantes.

A

rtikulu hau irakurtzen ari zaretenon artean, zenbatek ez ote duzue proiektu, ideia berriren bat izan, baita aurrera eraman ere? Hau bezain xinplea eta zaila da hain modan dagoen ekintzaletasun ideia hori. Askotan pentsatu izan dugu ekintzaile izateko pertsonak gaitasun, talentu berezi bat izan behar duela bere baitan, baina jakin badakigu Mihaly Csikszentmihalyi eta Terence McKenna psikologoek dioten bezala, ekintzaletasuna, pertsonok garatu dezakegun gaitasuna, ahalmena dela. Bi psikologo hauek diotenez, ezinbestekoa litzateke honako jarrera hauek garatzea: geure lanetan, bizitzan, atal zehatz batean, hobetzeko gogoa edukitzea, geure buruengan sinestea, lan anitz eta ezberdinak egiteko gogoa izatea, ekimena sustatzea, arazoei aurre egiteko gaitasuna garatzea eta, garrantzitsuena dena, esfortzurako balioaren garrantziaz jabetzea… Seme-alaba, nerabe eta gazteak ditugunontzat ez datozkigu garai errazak. Ikasketak bukatu eta zer? Hau da geure buruari behin eta berriz egiten diogun galderetako bat. Gaur egun enpresa, heziketa edota osasun alorretan ekintzaletasunari sekulako balioa ematen zaio. Batzuentzat kontzeptu berri xamarra bada ere, aurrera ateratzeko posibilitate handiagoa izan dezakete seme-alaba ekintzaileak baditugu… Baina, zer egin dezaket geure seme-alabek ausardia hau,

18

EKINTZALETASUNA: ESFORTZUAK DAKARREN GOZAMENA

Ikastola aldizkari digitala web gunean izango duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>

www .aldizkaria.ikastola.net

kontutan hartzea litzateke. Askotan ikastolako gaietatik kanpo beste hainbat interes izan ditzakete eta hau aprobetxatu egin behar dugu; ziurrenik gai hauek lantzerakoan, esfortzua, bikaina izan daiteke. Gai hauek ikertzeko, sakontzeko, laguntza eskatuko baligute ere, guretzat arrotza, arraroa izan daitekeen arren, bidea ireki behar diegu. Ez gaude honetara ohituak, beti ere gizarteak erakusten digun ildoa jarraitzea egiten baitzaigu errazago. Bestetik badakigu entusiasmoa, ilusioa, motibazioa, kutsatu egiten direla eta esfortzuaren

esfortzuaren balioa gara dezaten, proiektu, ideia berriak gauzatzeko? • Beharrezkoa litzateke eguneroko diziplina garatzea, eguneroko errutina eta ordutegiak haurrak, txikia denetik, barneratzea. • Garrantzitsua litzateke semealaba bakoitzari dagokion exijentzia maila zehaztea. Exijentzia maila hau zehazten diegunean, eskola gaiei

dagozkionak zein eguneroko bizitzari dagozkionak ere markatu beharko dizkiegu (beraien autonomia lantzeko), eta honetarako ekintza plan bat egitea litzateke egokiena: Helburuak jartzen lagundu. Helburu hauek burutzeko eman beharreko pausoak zehaztu. Pauso horietara heltzeko izan dezakegun zailtasuna aurreztu.

IKASTOLA 201

Zailtasun hauei aurre egiteko bakoitzak dituen errekurtsoak azpimarratu, hauek erabili beharko dituztela kontzientzia hartu. Zergatik? Edozer espero bezala aterako ez balitz, berriro ere lanari ekiteko indarra izango luketelako, baita frustrazioa errazago gainditzeko ere. Beste gakoetako bat, gure semealabek dituzten interes gune eta irrikak

“… Ez gaude honetara ohituak, beti ere gizarteak erakusten digun ildoa jarraitzea egiten baitzaigu errazago. Bestetik badakigu entusiasmoa, ilusioa, motibazioa, kutsatu egiten direla eta esfortzuaren balioa lantzeko ezinbestekoak direla hauek ere.”

balioa lantzeko ezinbestekoak direla hauek ere. Ah! Motibazio hitza ere atera da; ekintzaletasunean beste ezinbesteko osagai bat. Esfortzua eta motibazioa elkarreraginean ari dira beti ere lanean. Zenbatetan ez ote ditugu entzun “ez nago motibaturik, ez naute motibatu!” gisakoak? Dakigunez, motibazioa, ez da kanpotik datorren zerbait, motibazioa bilatu egin behar da; barnebarnetik sor dezakegu indar hori, baina honetan ere ahalegina eta esfortzua ezinbestekoak dira. Bilaketa honetan, gure buruari zer dugun gustuko galdetu diezaiokegu! Zein mezu eman nahi diot neure buruari, nola animatu naiteke? Esfortzu handi baten aurrean gaudenean erabili ditzakegun estrategiak dira hauek, eta lehenik guk geuk frogatu beharko genituzke, geure seme-alabekin landu nahi baditugu. Beraz, azken ideia bezala, ondoko hau azaldu nahiko nuke: gaur egun jakin badakigu gure burmuina egin trebatu daitekeela, eta zenbat eta gehiago trebatu, orduan eta trebezia, abilezia, azkartasun gehiago hartuko ditugula, buruan ziraldoka dabilzkigun ideia berritzaile horiek aurrera eramateko. LABURBILDUZ, GEURE BARNEAN, ILUSIOREN BAT PIZTEN ZAIGUNEAN, PROIEKTU BERRITZAILEREN BAT ESKU ARTEAN DUGUNEAN, EKIN LANARI BELDURRIK GABE. HONEXEK IZAN BEHARKO LUKE GEURE SEMEALABEI BIDALI BEHARKO GENIEKEEN MEZUA!•

19

ELKARTASUN IKASTOLAK

www .aldizkaria.ikastola.net

Elkartasun Ikastolak (lehen Elkartasun Kutxa) urteko aparteko batzarra egin zuen Orion datorren urteko laguntzak onartzeko. Izaera juridikoaz gainera, hedadura eta laguntzak banatzeko modua aldatu dira. Koldo Tellituk esan zuenez, “hedadura nazionala” izango du, eta lehen laguntzak doan ematen ziren bezala, orain mailegu edo diru ekarpen gisa emango dira.

LAGUNTZAK BANATZEKO SISTEMA BERRIA

2

4

3

5

6

7

1

M

arko berri honetan, Euskal Herri osoko 13 ikastolek jasoko dituzte datorren urtean eraldatu berri den Elkartasun Kutxatik maileguak edo kapital ekarpenak, EHIk azaroaren 29an Orioko Herri Ikastolan egin zuen aparteko batzarrean erabaki zuenez. Jose Luis Sukia EHIko kudeaketa arduradunak esan zigunez, ikastola bakoitzaren egoera oso ezberdina da. “Mundu guztiak dakien bezala, egoera larriena Lodosako ikastolarena da. Sei gelatik hiru ditu kontzertatuak. Laurogei ikaslerekin hiru gela kontzertatu gabe mantentzea ezinezkoa da, ideia bat egiteko gela baten kontzertua 60.000 euro ingurukoa izaten baita. Hiru urteko plangintza egin dugu: hemendik 3 ur20

tera Nafarroa Oinez bat egingo dugu mailegua gainetik kentzeko. Sei gela izan ordez lau gelarekin funtzionatuko dute eta langileen lan orduak %83ra jaitsiko dituzte”, esan zuen. IKASBERRIRI MAILEGUA Lodosako ikastola muturreko kasua da, dena den, eta beste zenbait kasutan aldi labur bateko estutasuna arintzeko ematen zaie laguntza. “Kasurik arinena Azpeitikoa izan daiteke. Bera da laguntza mailegu gisa jasoko duen bakarra, beste guztiek kapital ekarpen gisa jasoko baitute. Gogoratu azken hogei urteotan Elkartasun Kutxak doan banatu dituela laguntzak. Elkartasun Kutxa, IKASTOLA 201

EHI bezalaxe, europar kooperatiba bihurtu dugularik, aldatu da laguntza sistema. Kapital ekarpenak esan nahi du Euskal Herri mailako kooperatiba egingo dela lagundutako ikastolaren ondaretik dagokion zatiaren jabe. Azpeitiko Ikastolaren kasua besterik da. Bi lerroko ikastola bihurtzen ari dira, baina pare bat urtean bi gela izango dituzte kontzerturik gabe. Bitarte horretan mailegu txiki bat behar zuten eta emango zaie”, esan zuen Imanol Igeregik. Ikastola bakoitzaren premiak aztertu eta proposamenak batzarrera aurkeztu aurretik hiru talderen oniritzia jaso behar dute, Artezkaritza Kontseiluarena horien artean. Aurtengo batzarra apartekoa izan da, bai-

na aurrerantzean bi batzar nagusi arrunt egitea erabaki zen, EHIrena ekainean eta Elkartasun Kutxarena azaroan edo abenduan. Laguntzak jasoko dituzten ikastolen artean badira aipamen bat merezi duten beste hainbat, Bilbo Zaharraren bihotzean eraiki den Harrobia esaterako. Eraikin ikusgarri horretarako estrategi plan bat burutzen ari dira, baina gainean dituzten mailegu astunei erantzun behar zaie eta laguntzak behar dituzte. Etxebarrin ere ikastola handi bat egiten hasteko zorian dira. Datorren urtean lehen aldiz Euskal Herri osoko ikastolak sartuko dira hartzaileen artean, Ipar Euskal Herrikoak tartean.•

1. Ekarpen bakoitzari botoa eman zitzaion. | 2. eta 6. EHIren Jose Luis Sukia, kudeaketa arduraduna; Koldo Tellitu, lehendakaria; eta, Imanol Igeregi, zuzendaria. | 3. eta 4. Joxe Mari Erkiziarekin batera, batzarreko partaideen irudiak | 5. Patxi Olabarria, EHIren egonkortasun arduraduna, Koldo Telliturekin | 7. 2013an laguntza jasoko duten ikastolak.

21

liburuak PATXI ZUBIZARRETAk gomendatuak

URREZKO GILTZA PATXI ZUBIZARRETA (Erein). Mutiko batek, behin, urrezko giltza bat topatu zuen elur artean, eta kutxa bat gero. Giltza biratu, eta kutxa zabaltzekotan zela, Grimm anaiek hortxe amaitu zuten ipuina. Urrezko giltza izenburua ipini genion gure disko-liburuari (erein), eta gure tradizioko kantu, ipuin, formulak… sartu genituen 6-8 urtetik aurrera irakurtzeko.

JOLASAK AUKERATZEKO GOMENDIOAK Nerea Arregi

OTSOAREN BEGIA DANIEL PENNAC (Ibaizabal). Literaturaren kutxan harribitxi asko topa ditzakegu, besteak beste Daniel Pennac idazlearen Otsoaren begia (ibaizabal) —L oeil du loup originalean—. Baietz 10 urtetik aurrerakoek liburu hau amaitu! Zooan elkarri begira dauden ipar otsoa eta mutiko afrikarrari zer gertatzen zaien jakiteko irrikaz izango dira.

Ikastolen Elkarteko jokogintza arduraduna

(1-3 urte > KUKU, LEONTZIO JO LODGE (Ibaizabal). Leontzio eta haren lagunak ezkutaketan jolasten ari dira oihaneko bazterretan. Jolas egiteko liburua da. Haurrei oihaneko sekretuak ezagutzeko aukera eskaintzen zaie. Lerro lodiz egindako liburua da, txikienenek hainbat xehetasun aurkitzeko aukera izan dezaten.

EUKENE HERRERAk gomendatua

> HAURRAREN ADINERAKO egokia den jolasa aukeratu. Jolasaren itxurak eta proposatzen dituen jarduerek bat etorri behar dute adin horretako umeen beharrekin. > JOLASAK HEZIGARRIA izateaz gainera, motibagarria eta dibertigarria ere izan behar du umearentzat. Ume bakoitzaren zaletasunak aintzat hartzea komeni da. > GURE HEZKUNTZA balioak bizikidetza, hezkidetza, elkartasuna direnez, balio berberak bultzatzen dituzten jolasak aukeratu. Jolas sexistak, arrazistak eta indarkeriazkoak ekidin. Ez dago “neskentzako” eta “mutilentzako” jolasik ez kolorerik. > EUSKAL HERRIKO GAIAK jorratzeak balio erantsia ematen dio jolasari: ingurunea, ohiturak, kantak, dantzak… > JOLASAK umeak berak nahiko erraz maneiatzeko modukoa izan behar du; erabilerarako argibide egokiak eskaini behar ditu. > JOLASAREN MATERIALAK kalitatezkoa izan behar du. > JOLASA SEGURUA dela jakin behar dugu. Horretarako, CE ikurra eraman behar du, honek adierazten baitu dagozkion segurtasun kontrolak gainditu dituela. > ETXEKO GUZTIOK jolasteko moduko jolas bat aukeratu, eta disfrutatu familian euskaraz jolasten!

(8 urtetik aurrera > IZEKO ELI ETA BIOK XABIER OLASO (Ibaizabal). Izeko Eli Aneren izekorik kuttunena da, maitagarria, bromazalea eta bidaiazale porrokatua. Bidaia horietako batean, Obaba-IbibiBobo buruzagi massaiak zuhaixka-hazi misteriotsu batzuk oparitu zizkion izeko Eliri. Herrira bueltan, izeko Elik Aneri utzi zizkion zaintzeko, berak beste bidaia bat egin behar baitzuen. Eta hara non, behin batean, gauza miresgarria gertatu zen… (8 urtetik aurrera > ZIRKU MAGIKOA PHILIPE LECHERMEIER (Ibaizabal). Liburu honek irudi dinamiko eta koloretsuak ditu, zirkuko giro dibertigarria islatzeko. Testu poetiko eta jostalariek, umorez betetako eszena dibertigarriak islatzen dituzte. Zirku magikoa heldu da. Ikuskizuna has daiteke… (3 urtetik aurrera > MAITE ZAITUT MITXEL MURUA eta JULEN TOKERO (ILUSTRATZAILEA). Marimotots, txorroskileroaren ahoko soinua entzun orduko, ohartuko da aitona Anakleto iritsi dela. Alabaina, kezka bat dakar berarekin: mendian utzitako hartz-kumeak negua bakarrik igaro ahal izango duen. Beti bezala, lagun guztiak elkartuko dira arazoari irtenbideren bat emateko. (6 urtetik aurrera > FAMILIA BERRIA ARRATE EGAÑA eta JONE TABERNA (ILUSTRATZAILEA). Marita etxe berri batean bizi da, lehengo familia gerra batean galdu zuen eta. Egun batean ahate txiki bat agertu da, haren lagun guztiak hil baitira, ehiztarien tiropean. (8 urtetik aurrera > PERUTXO ETA TXOMINTXOREN ABENTURAK PERU ETA TXOMIN MAGDALENA eta IOSU MITXELENA (ILUSTRATZAILEA). Magdalena anaiek bi anaia biki asmatu dituzte, haien antzera Perutxo eta Txomintxo izena dutenak, eta biki horien hainbat abentura kontatzen dizkigute: lehena, nola ezagutu zuten elkar amaren sabel barruan eta nola jaio ziren; eta hortik aurrera, beste hainbat jolas eta bihurrikeria.

XABIER MENDIGURENek gomendatuak

(10 urtetik aurrera > URRUNEKO MOTORRAK MILA ZALDI. HITZAREN GURPILA JOAN MARI IRIGOIEN eta ANTTON OLARIAGA (ILUSTRATZAILEA). Haurrentzako poema liburu bikoitza ondu du oraingoan Irigoienek: umore jostalariz, batetik, baina haurrari pentsarazteko sen kritikoz, bestetik. Hitzarekiko jolasa, erritmoa, irudiak… Poesiaren alderdi ikusgarrienak eta entzutekoenak darabiltza egileak.

1

(12 urtetik aurrera > URREZKO ORRAZIA GAIZKA AROSTEGI eta EIDER EIBAR (ILUSTRATZAILEA). Ainhoa basoan galdutako bere arbasoen baserri zaharrera joango da bere gurasoekin egun batzuk igarotzera. Halako batean, auzoko amona zahar batek joko du etxeko atera. Hasieratik aztoratuko du Ainhoa emakume misteriotsuak. Mitologia, misterioa eta abentura osagai dituen irudimenez betetako ipuin honek III. Mikel Zarate Saria jaso du. (13 urtetik aurrera > EZEKIEL NORAEZEAN JASONE OSORO. Ezekielek 15 urte ditu, lagunarte jator bat, neska-lagun moduko bat… Bizitza zoriontsu hori aldatu egingo da, ordea, inoiz ikusi ez duen aita batbatean agertzen denean: ezagutu nahi luke, batetik, baina baita aldegin izana aurpegiratu ere.

JOSEBA ORELLAk gomendatua

IKASTOLEN ELKARTEAK ARGITARATUTA

22

(5 urtetik aurrera > IRENEREN UNIBERTSOA CARMEN ARRAZOLA ETA MAITANE BERNARDO (Elkar). Irene bost urteko neska argi eta bizia da. Irenerentzat egun guztiak dira inguruko pertsona eta egoeretatik ikasteko aproposak. Irene bere aulkitxo txikian eseriko da, amaren, amonaren, birramonaren eta hainbat lagunen kontuak entzun eta ikasteko prest. Egilea, Carmen Arrazola, Marketing aholkularia da, eta Zurriola ikastolako guraso ohia.

ANUBIS 3.0 DANI FANO. Dani Fanoren gidoia eta marrazkiak ditu, zientzia fikziozkoa da eta etorkizunean kokatua, arimaren pisua neurtzen duen makina baten asmakizuna baitu ardatz kontakizunak. Istorioak gaurko gizarteari buruzko ikuspegi kritikoa erakusten du. Dani Fano Ikastolen Elkateak argitaratzen duen “Xabiroi” komikiaren arduraduna da, eta “Anubis 3.0” komikiaren urteroko albuma da.

IKASTOLA 201

WEBGUNEAK GURASO.COM

Goiena Komunikazio Zerbitzuak eta Txatxilipurdi elkarteak sortutako ekimena da. Amatasuna eta aitatasuna gaurko gizarte berdinago honetara ekartzeko saioa da. Guraso berriei seme-alaben hazkuntzan sortzen zaizkien arazoen inguruan informazio jakingarriak biltzen ditu. Gaiaz euskaraz dagoen webgune bakanetakoa da. Kolaborazioak, Guraso Berriak, Semealabak, Guraso Eskola, Aisialdia, Albisteak eta beste hainbat atal ditu.

FILMA EUSKADIKO ORKESTRA IKASLEENTZAT JOTZEN

Abenduak 11n hasi eta 14 bitartean Eskolahaurrentzako Kontzertuak eskainiko ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere egoitzako Auditoriumean, Donostian. Hainbat ikastola eta ikastetxetako ikasleak izango dira entzule gisa kontzertu horietan, horien artean Santo Tomas Lizeokoak, Laskorain ikastolakoak edo Urretxu-Zumarraga ikastolakoak. Mendelsshon-Barthody, Grieg, Offenbach, Rossini, Mozart, Borodin, RismkiKorsakov eta Aita Donostiaren lanak interpretatuko dituzte Jon Malaxetxebarriaren zuzendaritzapean. Otsailearen 3an Gasteizen (Garcia Lorca antzokian) eta otsailaren 16an Donostian, orkestraren egoitzan, umeentzako sentsibilizazizo tailerrak eskainiko goizetan.

GONTZAL AGOTEK

(Berriako zinema kritikaria) gomendatua: The Hobbit: An Unexpected Journey Zuzendaria: Peter Jackson “Eraztunen jauna” trilogia zinematografikoarekin izugarrizko arrakasta lortu zuen Peter Jackson zuzendariak, eta oraingoan J.R.R.Tolkien idazleak sortu zuen mundu fantastikoari beste atal bati ekin dio. Bi partetan dago egina filma eta abenduaren 14an lehena estreinatuko da Hego Euskal Herrian. Aukera paregabea da Erdiko Lurraren alegiazko munduan berriro ere murgiltzeko. Gaztetxo zein helduek disfrutatuko dute.

23

Kutxako Solidario programak Elkartasunaren erakusleiho

Pertsonago egiten gaituzten sentimenduen artean badago bat gizarte hobe batekin ere lotzen gaituena: elkartasuna. Sentimendu horren adierazpen dira gure inguruan bazterketaren kontra edo garapenaren alde lanean ari diren boluntarioen elkarteak eta gizabanakoak. Eta sentimendu horren adierazpen izan zen azaroaren 17an Donostian egin zen Gipuzkoasolidarioa Jaialdia ere. • Kutxako Gizarte Ekintzak bultzatuta jaio zen orain urte batzuk www.gipuzkoasolidarioa.info webgunea, lurraldean elkartasunaren arloan lanean ari diren 70 elkarte eta beste hainbat boluntarioren topagune birtuala. Topagune hori azoka bezala ere defini daiteke: Lagundu nahi dut atalean klikatu eta bakoitzak bertan lan boluntarioa edo emariak uzteko aukerak ditu, eta laguntza behar dut atalean klikatuta, berriz, azokan zer eskaintza dauden ikus dezake premian dagoenak. Trukea bideratzeaz webgunearen atzean dauden pertsonak arduratzen dira, Kutxako Gizarte Ekintzaren Kutxa Solidarioa programakoak. Elkartasun sentimendua zeinen indartsua den agertzen duen datu bat: ia 200 proiektu daude une honetan martxan. • Kutxako Solidario programak antolatu zuen, hain zuzen, Gipuzkoasolidarioa Jaialdia Okendo plazan, eta bertan 26 elkartek jarri zituzten standak, antolatu zituzten tailerrak, eta erakutsi zuten beren lanaren berri. http://www.kutxasocial.net/obra-social-kutxa/obs.nsf/Docs-Kutxa/kutxa-Zeharo.html

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.