Argia eta koloreak

Page 1

ESPERIMENTUA: Materiala:         

Kartoizko lamina bat Konpasa Arkatza Erregela Koloretako arkatzak Guraizeak Haria Graduatzailea Orratza

Egikera:  Lehenik eta behin, kartoizko xafla batean zirkulu bat (5 zentimetroko erradioa zuena) egin nuen.  Ondoren, zirkuluaren erdigunetik, erregelaz baliatuz, marra bat atera nuen honen zirkunferentziari.  Gero, graduatzaileaz baliatuz, ondorengo bi marrak atera nituen, eta horrela zirkulua hiru zati berdinetan banatu nuen.  Hau egin ondoren, zirkuluaren hiru zatiak, kolore ezberdinez margotu nituen, bata urdinez, bestea horiz, eta azkenekoa gorriz.  Hau bukatutakoan, guraizeekin konpasaren arrastoaz baliatuta, zirkuluaren zirkunferentzia moztu nuen.  Ondoren, zirkuluaren erdigunetik 5 milimetrora, albo batera eta bestera bi zulotxo txiki egin nituen orratza batez baliatuta.  Bukatzeko, bi zulotxoetatik bi hari sartu nituen, eta hauen puntak lotu egin nituen bien bukaeran.


Galderak: a) Zirkulua biraraztean hainbat koloreen nahastea ikusten da, eta hauek kolore zuria islatzen dute gehien bat. b) Urdinak, gorriak eta horiak osatzen dute kolore zuria. c) Abiadura handian egon behar delako hori gertatzeko. d) Kolore berdea islatuko zela. e) Kolore urdina eta horia aterako litzatekeela.

Ondorioa: 1. Zirkulua oso poliki biratzean hiru koloreak (horia, gorria eta urdina) ondo ezberdintzen ditugu. 2. Hau azkarrago biratzen baldin badugu, kolore guztiak atera ditzakegu. 3. Hau ahal dugun azkarren mugitzen baldin badugu zuria atera dezakegu, hau da, kolore guztien nahastea.

1.

2.

3.

Aitor Lizaso.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.