IKTak Haur Hezkuntzan, txoko bat baino gehiago

Page 1

Biribilka 10 Revista de los CAP-Navarra/Nafar ILZ-etako aldizkaria Usuari@s jóvenes y TIC/IKT erabiltzaile gazte@k

IKT-ak Haur Hezkuntzan; txoko bat baino gehiago Idoia Carricas, Asesora de Infantil (Cap Pamplona) Laburpena Orain dela hamar urte ordenadore txokoa sortzean Haur Hezkuntzako geletan berrikuntza interesgarri bat eman zen. Hamar urte hauetan Teknologi Berriak, orain IKTak, asko aldatu dira bai teknikoki bai funtzionalki. Artikulu honek Haur Hezkuntzako ikasleriaren gaitasunak hala nola irakasleriarenak garatzeko ordenadoreek eta internet izan dezaketen hainbat funtzioak eta proposamenak aurkezten ditu. Resumen Hace diez años al crearse el rincón del ordenador en las clases de Educación Infantil se dio una innovación muy interesante. En el transcurso de este tiempo las Nuevas Tecnologías, ahora TIC, han dado un gran cambio tanto a nivel técnico como a nivel funcional. Este artículo presenta algunas funciones y propuestas para sacar un buen rendimiento en el desarrollo de las competencias tanto docentes como del alumnado de Infantil en el uso del ordenador e Internet. Mende berriarekin Haur Hezkuntzako irakasleok gelak modernizatu genituen,“Teknologi Berriak” geletan sartzen utzi genuen eta horrela ordenadore txokoa sortu genuen. Ikasleek txoko honetan egiten zituzten ekintzak oso antzekoak ziren; izena idatzi eta jolas didaktikoekin aritu (urtxintxa, Pipo, klik …) alegia. Gehienak jolas entretenigarriak eta sagutxoa erabiltzen ikasten baliogarriak, baina XXI. menderako hiritar kritikoak hezteko baliogarria? Azken finean, jolas hauekin, betiko fitxetan bezala, ikasleek bakarrik “hutsuneak” bete behar dituzte eta horrek askotan ez du suposatzen goiko gaitasun kognitibo erabiltzea eta garatzea. Horrez gain, ikasleak ordenadore aurrean jolastean gehienetan banaka edo binaka batzuetan, aritzen dira. Interesgarria izan zen benetan mende hasieran ordenadoreak irekitako leihoa, baina gaur egun oraindik “jolas” bat bezala erabili behar ditugu? Hezkuntza lege berriarekin “Teknologi Berriak” IKTan (Informazio eta Komunikaziorako Teknologia) garatu dira; eskerrak. Horrek suposatzen du ordenadoreak, argazki eta bideo kamara digitalak, arbela digitalak e.a. tresnak direla, hots, boligrafo edota liburu bat bezala. teknologia baliogarria da gure

IKT-ak Haur Hezkuntzan

1


Biribilka 10 Revista de los CAP-Navarra/Nafar ILZ-etako aldizkaria Usuari@s jĂłvenes y TIC/IKT erabiltzaile gazte@k

lana hobetzeko, eta ez aldrebes, gure lana teknologiaren menpean egotea. IKT kontzeptuak bi hitz/ekintza garrantzitsuak aurkezten digu: INFORMAZIOA eta KOMUNIKAZIOA eta hauek bai gela barruan, bai gelatik kanpo duten eraginaz, gure ikasleekin garatu behar ditugula, gure eskuetan dauden edozein teknologiaz. KOMUNIKAZIORAKO TRESNAK

Adin txikiko haurretan komunikaziorako benetan funtsezkoa den tresna “ahoa� da; jakin badakigu hiru urtetik aurrera hizkuntzak duen garapena izugarria dela eta irakasleok garapen hori bultzatu eta bermatu behar dugu. Gainera ahozkotasuna beste komunikazio motak (idatzia, digitala) arrakastaz garatzeko oinarria da. Egun, eskoletan ahozkotasuna lantzeko erabiltzen ari diren tresnak irratia eta bideoak dira eta benetan ikasleentzat baliogarriak eta motibagarriak dira (Haur Hezkuntzan egindako telebista: http://www.youtube.com/watch?v=wTQowPQSTDA&feature=player_embedde d). Ahozkotasunaz gain, IKT bitartez idatzizko komunikazioa modu esanguratsu batean landu dezakegu. Freineten eskolako korrespondentzian oinarriturik, Pelutxe Proiektuak ikastalde desberdinen arteko komunikazioa eta elkarrekintza sustatzen du, panpina bat aitzakia da ikasleen artean blog baten bitartez idatzizko komunikazioa bitartez harremanak sortzeko. IKT-ak Haur Hezkuntzan

2


Biribilka 10 Revista de los CAP-Navarra/Nafar ILZ-etako aldizkaria Usuari@s jóvenes y TIC/IKT erabiltzaile gazte@k

Proiektu kolaboratzaile Ezkaba eta Erroko ikastetxeen artean: http://erroantsoainpelutxe.blogspot.com.es/ • Proiektu kolaboratzaile Alaiz eta Virgen Blanca ikastetxeen artean: http://pingumufin.blogspot.com.es/

INFORMAZIORAKO TRESNAK Gaurko gizarte teknokratan badirudi informazioa jaso bakarrik Googelen bitartez egin dezakegula eta helduontzat Internet benetan interesgarria da baina, Haur Hezkuntzako ikasleek garuna oraindik garatu gabe dutela, informazioa ez dute begitik eta belarritik bakarrik jaso behar. Eskolako/bizitza etapa honetan oso inportantea da ere eskutik, sudurretik eta ahotik informazioa jasotzea, hots zentzumen guztiak garatzea. Ez dugu ahaztu behar ikasleek giro aberats aukeran jartzea beraien posibilitateak garatzeko. Lehen aipatu dudan bezala, helduok, kasu honetan Haur Hezkuntzako irakasleok, interneten bitartez eta bertan sortutako irakasle sareen bitartez (blogak, facebook, youtube …) hainbat informazioa jaso dezakegula gure lana hobetzeko. Libururik edo fitxak gabe lan egiten denean, klasean egindako lanaren justifikazio bezala informazioa ematea funtsezkoa da. Internetek eskolak mundura irekitzeko aukera ematen digu. Eskolek dituzten webguneren bitartez edota irakasleak erraz egin dezakeen blogaz, geletan gertatzen diren prozesuez informatu dezake, familien eta eskolen arteko harremanak areagotuz. Zenbat disfrutatzen duten ikasleek bere familiekin eskolako uneak konpartitzen interneten bitartez! Irakurritako liburuak, ikaslagunen urtebetetzeak, kantak, ateraldiak e.a. • Gelako bloga: http://elviajedevanesa.blogspot.com.es/ • Ikastetxeko web gunea: http://centros.educacion.navarra.es/cpsarrigurenip/web/index.php?option=com _k2&view=itemlist&layout=category&task=category&id=136&Itemid=467&lang =es IKT-ak Haur Hezkuntzan

3


Biribilka 10 Revista de los CAP-Navarra/Nafar ILZ-etako aldizkaria Usuari@s jĂłvenes y TIC/IKT erabiltzaile gazte@k

Tresna digitalei esker, bai bideo eta bai argazki makinen bitartez eta programa desberdinei esker (picassa, movie maker e.a.) dokumentazio on bat egitea errazagoa da orain eta horrek hezkuntzako garrantzizko hiru eragileentzat (familia, ikasle eta irakasle) mesedegarria izan daiteke. Familientzat, bere seme alaben prozesu eta lorpenak ezagutzeko aukera ematen zaielako. Ikasleentzat, ahotsa ematen zaielako eta beraiek izandako prozesuak edo lorpenak ikusgai izateko eta horri buruz hausnarketa egiteko aukera dutelako. Ikasleek gelan gertatutako prozesu baten dokumentazioa ikusterakoan, izugarria da beraiek egiten duten hausnarketak. Polita da ere, ikasleei argazki makina uztea eta beraiek erabakitzea ze dokumentatu behar duten. Eta irakasleentzat ere dokumentazio baliogarria da bere gelako ikasleak hobe ulertzeko eta lanaz hausnartuz hau hobetzeko aukera ematen duelako. Berriro ere aipatu, irakasleok informazio jasotzen dugun heinean eman behar dugula gure esperientziak, hausnarketak, materialak, errebindikazioak, programazioak ‌ blog, facebook edo sarean dauden beste tresna batzuen bitartez tartekatu ditzakegula. Teknologia leunduz, eta beldur gabe erabiliz, benetan baliogarriak dira bai gure lanaren garapenerako bai ikasleen garapenerako. IKTak gelako txoko bat baino gehiago dira.

IKT-ak Haur Hezkuntzan

4


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.