Hezkuntza proiektuaarantzazuko ama ikastola (1)

Page 1


ARANTZAUKO AMA IKASTOLAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

2


ARANTZAUKO AMA IKASTOLAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

Hezkuntza Proiektua ikastolaren bizitza gidatzen duen tresna da. Ikastolan egiten den guztiak proiektuan jasotzen diren asmoei erantzungo die. Hezkuntza proiektuaren funtzio edo eginkizun nagusiak honakoak dira: • Ikastolak dituen hezkuntza asmoak zehaztea. • Pedagogia praktika gidatzea eta orientatzea. • Haur eta gazteen hezkuntzan eragile guztion koherentziarako hizpide izatea. Proiektu hau hezkuntzako esku-hartze prozesua koherentziaz zuzentzea ahalbideratzen duen proposamen integrala da. Hezkuntza Proiektua aurrera eraman ahal izateko hezkuntza komunitateko kideen (ikastolako guraso, ikasle, irakasle eta beste langileak) iritzi eta esperientzian oinarritzen da. Azkenean, Hezkuntza Proiektu honek “Arantzazuko Ama ikastolaren bizitza filosofia” baten isla izan behar du. Bizitza ulertzeko modu bat. Norberari eta besteekin batera zoriontasuna eta benetako ongizatea lortzera eramango dion filosofia.

3


ARANTZAUKO AMA IKASTOLAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

1969an piztu zen Martutene ikastola bat sortzeko ideia. Ondoren Loiolan honen berri izan zuten eta bertan ere lanean hasi ziren eta azkenik, Ergobi – astigarragan ere bide berdina jarraitu zuten. Azkenean, 1972an, Astigarraga, Ergobia, Loiola eta Martuteneko guraseak “Arantzazuko Ama ikastola “ sortu zuten. 1993. urteko maiatzean, gainontzeko ikastola guztiak bezalaxe, sare publikoan sartzeko aukera izan zuen. 1994ko martxoaren 1etik aurrera, ikastolaren titularitatea, Eusko Jaurlaritzaren Administrazioaren esku gelditu zen, juridikoki ikastola publikoa bihurtuz. Arantzazuko Ama ikastolan, Loiola, Astigarraga eta Martutenek elkarrekin egin dute ibilbidea 2014. urterarte . Gaur egun, Arantzazuko ama ikastola Donostiako Martutene eta Txomin* auzoen ikastola publikoa da. Martutene auzoa, Donostialdeako langile auzoa dugu , lur industriala duena eta 3000 biztanle inguru dituena, hauetako %12a langabezian. Kultur eta kirol ekintzei dagokionez, auzoan badira hainbat elkarte eta zerbitzu aipagarriak: Sarroeta auzo elkartea, Etxarriene haur txokoa, Victor Amundarain mediateka, gaztelekua eta Martutene kirol elkartea. Hizkuntzaren arloa kontutan hartzean, Martutene auzoan nahiz eta euskaraz dakitenen kopurua %42 izan, erabilerari dagokionez, %14koa besterik ez da. 2011ean Udaletxeak argitaratutako datuen arabera, euskararen kale erabilera adinez adin, hau zen: haurrak (2-14) %25,6, gazteak (15-24) %0,0, helduak (25-64) %14,8 , adinekoak (65etik gora) %1,2. Arantzazuko Ama ikastolako familia kopurua kontutan izanda, 200 familia inguru, ikastola ertaina garela esan dezakegu. Linea bateko, D ereduko ikastola eta ondoko zerbitzu eta programak eskaintzen dituena: -

Jangela zerbitzua, HH, LH eta DBHko ikasleentzat. Goizeko autobus zerbitzua. Eskolaz kanpoko ekintzak guraso elkarteak kudeatuta. Psikomotrizitate banakako terapia. Donostiako Udaletxeko arreta goiztiar programa. Victor Amundarain mediateka. Hezkuntza saileko bidelagun programa.

* Txomin auzoko datuak momentu honetan Loiolako auzoko datuetan txertatuta daudenez ezin ditugu isladatu.

4


ARANTZAUKO AMA IKASTOLAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

❏ EUSKALDUNA Euskararen eta Euskal kulturaren transmisio , garapen eta potentzialtasunarekin guztiz konprometituta.

❏ INKLUSIBOA ETA ERAIKITZAILEA

Pertsonen garapena integrala eta denon gizarteratzea bermatuzen duena; herritar kritikoak, arduratsuak eta erantzuleak sortuz. Aniztasunean oinarrituta, inklusiboa, denontzat aukerak berdintasunean eskaintzen dituena eta ikaslea bere hezkuntzaren protagonista izanez.

❏ ELKAR BIZITZA, HEZKIDETZA ETA ERRESPETUA OINARRITUA Giza eskubideak eta bizikidetza demokratikoa bermatzen dituena; hezkidetzan, berdintasunean, norbera eta bestearen errespetuan, lankidetzan, elkartasunean , tolerantzian eta justizian oinarrituta.

❏ PARTE HARTZAILEA Irakasle, langile ikasle eta gurasoak osatutako komunitatea; parte hartzean oinarrituta, curriculumean eta antolaketan autonomia duena eta ingurunean txertatuta.

❏ JASANGARRIA Ohitura osasungarriak eta jasangarriak bultzatzen duena; osasuna aisialdi aktiboa, elikadura, higienea, sexualitatea eta ingurunearekiko ardura.

❏ KALITATEZKOA ETA BERRITZAILEA Sormena, ekiteko gaitasuna, talde lana eta hezkuntza komunitate osoaren formakuntza bultzatzen duena, etengabeko hobekuntzaren bidez.

5


ARANTZAUKO AMA IKASTOLAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

❏ Gure ikasleak giza eskubideen, balio etikoen, aniztasunean, elkar-onartzean eta askatasunen errespetuan heztea, identitate, orientazio sexual edo beste edozein bazterketa-jokabideak ekiditeko. ❏ Ikasleen garapen kognitibo eta emozionala bultzatzea, hezteko eta pertsonaarteko harreman positiboak eraikitzeko trebetasunak landuz. ❏ Ikasleei beren eguneroko zereginetan ikasteko nahia sustatzea, autonomiaz ekiten laguntzea eta beren ahalmenez jabetzea. ❏ Eskola-esparruko talde guztien komunikazio-hizkuntza euskara izatea, giro euskalduna bultzatzea eta Hezkuntza-komunitateko kide guztien artean euskararen erabilera bermatzea. ❏ Irakasleen hobekuntza jarraitua bultzatuz, irakasleen artean koordinazioa eraginkorra lortzea eta eskola emaitzak hobetzea, kalitatezko hezkuntzaren adierazle den aldetik. ❏ Ikastolako giza baliabide eta baliabide material guztiak era egoki eta eraginkorrean kudeatzea. ❏ Eskola komunitateko partaide guztiei parte hartze demokratikoa eta kontsentsua bilatzen duena bermatzea, ikastolaren antolaketa eta garapenean. ❏ Ingurunearekiko eta gizartearekiko konpromiso solidarioan heztea, gizabidezko ohiturak garatuta. ❏ IKTren erabilera etikoa areagotzea, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren eta eskola-komunitatearen eragileen parte-aktiboaren zerbitzura ipinita. ❏ Ikasleen segimendu pertsonalizatua bultzatzea, esku hartzeko estrategia lehenetsi gisa.

6


ARANTZAUKO AMA IKASTOLAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

Arantzazuko Ama ikastolaren metodologia, konstruktibismoan oinarriturik dago, honen ildotik doa gure lan-estilo edo ikaskuntza-mota. Erabiltzen dugun metodologiaren erreferentea Antzuolako Herri Eskola da, non bertan Piaget, Bernard Acouturieren eta Tonucciren ideia psikopedagogikoak aintzat hartzen diren. Hauen teorien eraginez, autonomia hezkuntzaren helburu bihurtzen da; izan ere, autonomia esatean autonomia intelektualerako baldintza duen autonomia morala diogu. Konstruktibismoaren teoriak, irakasleoi entzuteko gaitasuna garatzeko eta ikasleen aurrean kokatzeko ikuspegi berri bat ematen digu, berezko hezkuntza teoria eraikitzen, hain zuzen ere. Beraz, gure lana koherentziaz eman nahian ,hortan oinarritzen diren irizpide metodologikoak izango dira gure metodologiaren ardatz nagusiak .

● Ikasleak ez du errealitatea sakabanaturik bizitzen, ezta barneratzen ere alderantziz, globaltasun batean jasotzen eta bizitzen du dena, beraz egoki litzateke eskaini nahi dioguna , gehienetan behintzat, umearen errealitatearekin loturiko ekintza inter erlazionatuen bidez eskaintzea. Eskaini nahi dugun globalizazioak ez du esan nahi beraz ardatz beraren inguruan gehitzen diren erlaziorik gabeko ekintzak eskainiko ditugunik, baizik eta arlo desberdinetako edukiak elkar-erlazionaturik bizi izateko, egoera aproposak sortzen saiatuko garela. Honek ikaskuntza erraztuko dio , beti ere ikasle bera izango delarik lotura esanguratsua egingo duena. ● Gaien eta ekintzen aukeraketa (proiektua) ,ahal den neurrian ikasleengandik aukeratua izango da ,honela beraien ardura eta estimulazioa suspertuz.Gaiari buruz aurrez dakiena ere kontutan hartuko da elkarrizketa edo galdeketa baten bidez, irakatsi nahi duguna geure eskemetatik urrunduz, umeengana hurbilduz eta ebaluazio egoki baten bidez benetan bereganatu dutena jasotzea erraztuz . ● Ikasleak ikaskuntza eta adimenaren garapena bere egiturak eraikitzen joanez lortzen badu, honek beti konfliktoan jarriko du, bere erritmo eta interesak errespetatuz, dakienetik abiatu zalantzak eta elkar eragite egoerak sortu, eta bere erantzunak lor ditzan. ● Ikasle bakoitzaren erritmoa eta garapena ez da berdina ,ez intelektualki, ez eta afektiboki ere. Honi benetako garrantzia eman nahi badiogu , ume bakoitzaren

7


ARANTZAUKO AMA IKASTOLAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

trataera eta jarraipen indibiduala ahalbidetzen digun lanketa bat eskaini beharko dugu. Modu honetara ulertzen dugu aniztasunaren trataera . Beraz, honi behar zaion garrantzia eskainiko dio ikastolak, beti ere beharrezko gertatzen diren egokitzapenak izaten saiatuko garelarik, ahal diren kasuetan behintzat. â—?

Adimenaren garapenak zerikusi handia du ikaslearen autonomiaren lorpenarekin. Helduaren papera funtsezkoa izango da beraz, adimen garapenari dagokion garrantzia emanez, trataera egokia aurrera eramateko, beti ere autonomia moralaren lorpenari ere garrantzi-maila berdina eta trataera egokia eskainiko diolarik.

â—?

Aurreko printzipioak kontutan hartuz gure lana bideratzeko, denbora eta espazioaren antolaketa egoki bat sortuko dugu eta antolaketa zehatz hau behar den bezala aurrera eramateko ikaslea lan indibidualetik elkarlanera bultzatuko dugu .

â—?

Ebaluazioa hezkuntzako prozesuaren oinarrizko ataltzat hartu behar dela uste dugu, emaitzetan soilik oinarritu gabe berezko prozesua modu jarraikorrez kontenplatuz. Gauzak horrela, ebaluazio fidagarria izan dadin, behaketen eta datu garrantzitsuen erregistro sistematikoan oinarritu beharko dela deritzogu . Irizpide metodologiko hauek ,ikastetxeko hezkuntza-helburuekin batera ikaskuntza-mota zehatz bat egituratzen digute, honen ardatz nagusienak honako bi hauetan labur litezkeelarik : 1-Hezkuntza esanguratsua: Instrukzio eta arlo akademiko hutsetik aldatzen den ikaskuntza mota zabalago eta esanguratsuagoa eskaini nahi dugu hezkuntza jarduerak bere barne dituen eremu guztiak kontutan hartu nahi ditugularik. Hau, proiektuka lan eginez bideratzen dugu. Honekin porrotera daramaten prozesuak baztertu eta haurrekiko hezkuntza ulerkorragoa erraztu nahi dugu, berauen gaitasun eta garapen ahalmenak kontutan hartu eta ahalik eta ikaskuntza atsegin eta egokienean jarri nahi ditugularik . 2-Partehartzailea: Gure hezkuntza helburu garrantzitsuenetako bat haurrak autonomian heztea da. Autonomian hezten baditugu, haurraren jarrera kritikoa suspertzea lortuko dugu eta bai irakaskuntza mailan, bai errealitatean, parte hartzaile izatearen beharra sentiaraztea ere.

8


ARANTZAUKO AMA IKASTOLAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

Ikasleen garapen kognitiboa eta emozionalean oinarritzen diren irizpide metodologiko hauek, adin bakoitzaren ezaugarriei erantzun nahian, antolatzen ditugu ezagutzak eta baliabideak. â??

EKINTZATIK PENTSAMENDURAKO ETAPA, ZIRKULAZIO LIBREA (NIA)

- 2 urtekoak: eskolarekiko egokitzapenak garrantzi berezia duela uste dugu, eta horregatik beraien artean (adinkideak) soilik egiten dute zirkulazioa lehenengo orduan. Eta bi urtekoen gela bakoitzak espazio-eremu guztiak izango ditu. - 3 eta 4 urtekoek elkarrekin zirkulatzen dute eta 5 urte, 1go eta 2.mailakoak ere bai. Zirkulazioan gela komunak bihurtzen dira, gela irekiak eta espazio ezberdinez osatzen dira. Horrela, ikaslea, libreki bere desio eta nahien arabera non eta nola arituko den erabakiko du. Zirkulazioan elkarlanean jarrita adinen ezberdinen arteko interakzioa bultzatzen da, era berean beraien arteko erregulazio, imitazio eta modelaketa gertatzen da. Haurrak ikasteko baliatzen duten egoera naturala JOLASA da eta horren bidez jakintzaren eta heziketaren oinarriak osatzen dituzte. Haurraren garapenean jolasak eta mugimenduak pentsamendurako progresioa egiten du (ekintzatik pentsamendura) eta zirkulazio libreak ibilbide natural horri eutsiz irakas-ikas prozesuetan eraginkor izatea du helburu. Haurrak berea duen adierazkortasun psikomotorea azaleratzeko testuinguru bat ematen diogu.Testuinguru horretan adierazteko, gorputzaz nahiz haren bidez nork bere burua adierazteko jarduerari ahal den aukera handiena eman behar zaio, horregatik geletako egituraz gain PSIKOMOTRIZITATEA bigarren maila amaitu arte aurrera eramaten dugu.

â?? PENTSAMENDU LOGIKO-KONKRETUAREN ETAPA (NITIK GURA) Pentsamendu logiko-konkretuko garaira iristen ari direnez, ikaslearen pentsamendua eta nahiak aldatu egiten dira, hau dela eta zirkulazio librearen etapari bukaera ematen zaio. Hirugarren mailatik seigarren maila bitarte proiektuetan zentratuta ,oinarria gela izanik, beste espazioen erabilera sustatuko da maila ezberdinetako ikasleen arteko interakzioan, gelan dauden izateko eta ekiteko era ezberdinei erantzuteko. Pentsamendu logikoa lortzen ari dira, baina ez abstrakziorako gaitasuna,

9


ARANTZAUKO AMA IKASTOLAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

beraz, manipulatzen jarraitu beharko dute. Inguratzen duen munduarekiko interesa azaltzen dute. Interes hortaz baliatuz eta metodologia zientifikoa erabiliaz, ikerketa eta hausnarketara bultzako dituen proiektu globalizatuetan, modu kooperatiboan (IKKI) lan egingo dute. Oinarrian, begirunezko komunikazioa eta eztabaida egongo dira. Kideak garrantzia hartzen doazen neurrian, elkarreraginean, elkarrizketaz baliatuz eta modu aktibo batean, eraikiko dituzte alderdi emozionala (hezkuntza emozionala) eta ezaguera (hezkuntza kognitiboa).

â?? ZEHARKA LANTZEN DITUGUNAK Badira eskolan aurrera eramaten ditugun beste ekintza, plan eta proiektuak. Hauen artean, ESKOLA 2.0 eta IKT proiektuak. Eskola 2.0 programa, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak ikasgeletan integratzeko proiektua da eta XXI.mendeko ikasgelak prestatzea du helburu. Horretarako, hirugarren zikloko ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat edukiko du.Ohiko ikasgelak ikasgela digitala bilakatzea, Ikasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea,Heziketa kalitatea hobetzea... ditu besteak beste helburu, ikasle eta irakasleen etengabeko prestakuntzarekin. Arantzazuko ama Ikastolak jasangarritasunaren alde lan egiten du Eskolako Agenda21 (EA21) proiektuaren bitartez. Eskola osoan sentsibilizazio eta diagnostiko jarduerak egin ondoren, hainbat ekintza garatzen dira. Honen bitartez jarrera kritiko eta arduratsuak sustatu nahi ditugu gure ikasleengan eta haien bitartez, ingurune eta jendarte ahalik eta bidezkoena eskaini . Gatazken trataerari ere garrantzi berezia ematen diogu eskolan. Gatazken aurrean gure esku-hartzearen helburua jokaera horiek aldaraztea da. Aldarazi hitza erabiltzen badugu, ez da kasualitatez; ez dugu nahi arazoa ezkutatzea, ezta alboratzea ere; ezta gatazka baretzea soilik; nahi duguna da gainditzea eta beste gatazken aurrean gero eta bitarteko gehiago eta egokiagoak erabil ditzan prestatzea ikaslea: “gatazka erronka da; azken batean, helburu bateraezinak edukitzea izugarrizko desafioa da bi aldeentzat, bai adimen aldetik, bai emozio aldetik. Horren arabera, beraz, gatazka gure izateari zentzua ematen dion arrazoietako bat da; aldaketaren arrazoia, aldaketarekin batera gertatzen den zerbait eta aldaketaren ondorioa; bizitza sozialerako ezinbestekoa; bizitzeko arnasa hartzea bezain garrantzitsua.â€? (Johan Galtung)

10


ARANTZAUKO AMA IKASTOLAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

â??

IRAKASLEAREN PAPERA Irakaslea ez da ikaslearen ikaskuntza garapenaren protagonista izango. Ikaslea izango da bere ezagutzaren eraikitzaile aktiboa. Garapen horretan, irakaslea ikaslearen bidelaguna izango da, beti ere, ikasle bakoitzaren garapen integrala bermatuz eta errespetatuz. Irakasleak, espazio emozional zein fisiko segurua bermatuko du, konfiantzazko eta komunikaziorako eremuari bidea irekiz ,ikaslearen autonomia, iniziatiba, jakin nahia eta interesa erraztuz. Hurbilekoa izan behar du, ikaslearen beharrak ikusi eta entzuteko gaitasuna erakutsiko du eta ikasleak adierazten duenari buruzko aurreiritziak saihestuko ditu. Bestalde, irakaslea lege edo autoritatearen sinboloa izango da, ikasleari izaten utziaz, eta jakinda horrek segurtasuna ematen diola. Egunerokotasunean, gatazka kognitiboak ahalbideratu, material egokiak eskuratu, espazioak antolatu, elkarrizketa eta lankidetza bultzatuko ditu. Guzti hau bermatzeko,irakasleak etengabeko formakuntzan jardungo du.

Ikastetxeko gobernu-organoa da. Bertan hartzen dute parte hezkuntza elkarteko sektore desberdinek (irakasleek, gurasoek, zuzendaritza taldeak, udalak, irakasle ez diren langileek). Organo gorenaren ardura da plangintza guztiak, hala gestio mailakoak nola administrazio eta ekonomia alorrekoak, onartzea, eta zentroko jarduera orokorra ikuskatzea (Antolakuntza eta Jarduera Araudia).

Ikastetxeko zuzendaritza funtzioak betetzen ditu. Taldeko partaideak dira Zuzendaria: Gestioa, zuzendaritza eta ikastetxeko koordinazio orokorra. â—? â—?

Ikasketa burua: Pedagogia alorreko arduraduna. Idazkaria: Administrazioa eta gestio ekonomikoa

11


ARANTZAUKO AMA IKASTOLAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

Partaide guztien arteko talde-lanaren alde egiten dugu apostu, zuzendaritza koherente, koordinatu eta eraginkorragoa lortzearren. ●

Ikastetxeko irakasle guztiak partaide diren organoa da. Klaustroak prestatu eta gauzatzen ditu irakaskuntza mailako jarduerak. Lan teknikoa eraginkorragoa izan dadin, zikloen egituran oinarritutako antolabide eredu bat aukeratu dugu.

Ikasleen gurasoak izan daitezke Ikastetxeko gurasoen elkarteko bazkide. Guraso Elkarteak antolatzen ditu Organo Gorenak onartutako eskolaz kanpoko jarduerak, jaialdiak eta bestelakoak. Proposamenak aurkezten dituzte Ikastolako organoaren aurrean, hauek erabaki beharreko gaien inguruan.

Arantzazuko Ama ikastolaren ibilbide berriaren lehenengo hezkuntza proiektua dugu honakoa. Beste edozein dokumentu bezala, tarteka errebisatzeko aukera izango du eta beharrezkoa denean aldaketak egin. Errebisioa egiteko argudioak:  

Zuzendaritza taldearen aldaketa ematen denean. Dokumentuan eragina izan dezakten datuak eskuratzen ditugunean. Adb: matrikula datuak, langabezi tasa, zerbitzuetan aldaketak…

Aldaketak, eranskinetan jasoko dira akta formatuan. Eta izaera edo eta helburuetan eragina izango luketen aldaketen aurrean, batzorde iraunkorrak kudeatuko luke prozesua nola kudeatu.

12


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.