Gure Oihartzuna aldizkaria

Page 1

KONPOSTAJEA IBAIONDO ESKOLAN

Hiru urte pasa dira jada, gure eskolan baratze bat ipini genuenetik. Gure baratzea ekologikoa da. Naturaren zikloa errespetatzen dugu eta ez dugu erabiltzen ez ongarri kimikoak ezta intsektizidarik ere. Eskolan egindako konposta botatzen dugu soilik. Eta zuen buruari galdetuko diozue : Nola egingo dute konpost hori? Bada, orain arte eskolan sortzen diren hondakin organikoekin: jantokian eta Haur Hezkuntzan sortutakoekin eta baratzea berak sortutako gai organikoekin. Baina ikasturte honetan, ideia bat izan dugu: Etxeetan sortzen den hondakin bat,- materia organikoa – erabiltzea ere. Horrela, konpost gehiago lortzeaz gain, hainbat gauza garrantzitsu ere lortuko genezake, esaterako: - Eskolako haur eta irakasle guztiok konposta egiten ikasi. - Familia guztion partaidetza eta inplikazioa. - Zaborrak sortzen dituen arazoez ohartzea. - Zaborren banaketa egiteak duen garrantziaz jabetzea. -Gure zaborraren hondakinak baloratzen eta ondo kudeatzen ikastea eta‌ -Jakina, denok zerbait egin dezakegula ingurumenaren alde jakitea.


SARRITAN EGITEN DITUGUN GALDERAK

1.- ZER DA KONPOSTA? o Konposta materia organikoa eraldatzea da. o Konposta lortzen da era natural batean, materia organikoa deskonposatu ondoren. Horretarako,lehenengo bakteriek eta onddoek (mikroorganismoek) eta ondoren zizareek, kukurutxek, kakalardoek‌ (organismo txikiek) beren lana egin behar dute.

Naturak bere bizi-zikloa duela denok dakigu: jaio, bizi, ugaldu eta hil egiten da. Ziklo hau, beraz, gure baratzean gertatzen da barazkien, landareen edo zuhaitzen hostoak erotzen direnean. Hau da, deskonposiziofaseari ekiten diote,bertan elementu askok parte hartzen dutelarik: hotzak, beroak, urak, eguzkiak, animali batzuek‌ Horrela materia organikoa humus bihurtzen da. Berari esker, bizizikloak aurrera egiten du eta, aldi berean, animali espezieak elikatuko ditu. Horregatik hondakin organikoak ez ditugu zabor bat bezala kontsideratu nahi. Bizitzaren motorea bezala erabili nahi ditugu.


2.- ZER BOTA DAITEKE KONPOSTAGAILURA? o Landareen hondakin organikoak. o Hazirik gabeko hondakin organikoak. o Maskorrak, koskolak.

.- ZER EZ DUGU BOTAKO? o Animalien hondakin organikoak. o Hezurrak, o Hondakin organiko sukaldatuta. o Papera, plastikoa, zura. TRESNAK ETA PROZEDURAK 1)

3.- NOLA EGITEN DA KONPOSTATZE-PROZESUA? Guk bi fase bereizten ditugu: gelan egindakoa eta konpostagailuan bertan egiten duguna. • • o

o

2)

GELAN, materia organikoa kuantifikatzen dugu: Lehenengo, pisatzeko tresnak aukeratzen ditugu: baskula digitala eta dinamometro-ak ( 2 eta 25 kgkoak). Ondoren materia organikoa pisatzen dugu. Tresna ezberdinak erabiltzen, bakoitzaren zehaztasuna ikusten dugu eta estimazioak, konparazioak… egiten ditugu ere.

Gero, jasotako pisu-neurriak kontrol-orri batean idazten ditugu. o Jarraian, idatzitako datu guztiak batu, gelako materia organikoaren kopurua izateko. Pisua hartzerakoan plastikoarena ere jaso denez, materia organikoa bota ondoren plastikoa gelara pisatzera eraman. o

3)


4)

o

Azkenik, materia organikoaren pisuari plastikoarena kendu.

KONPOSTAGAILUAN Lau geruza egin ditugu:

Lehenik, materia organikoarena (5-10 cmkoa izan daiteke).

Bigarrenik, konposta egindarena (bi ontzi), gainetik ondo zabalduz.

Hirugarrenik, dolomitarena. 30 grmko geruza izango da. Pixka bat “txurituko” du aurrekoa. Bere bitartez magnesioa eta kaltzioa izango ditu gure konpostak.

Azkenik, airatzeko, babesteko eta karbonoa izateko adaxka txiki eta lastoarekin geruza egin. Horrela, gela guztien partaidetzarekin, konpostagailua bete-beteta utzi dezakegu.

ZEIN ONDO PASATU DUGUN!


4.-NORTZUK DIRA PARTE

HARTZEN DUTEN ORGANISMOAK? •

Hasieran, mikroorganismoak dira: onddoak eta bakteriak:

Onddo hauek kuiatxoaren(kalabazina) azalean aurkitu ditugu. Hifak begi-bistan daude.

Onddo hau sagar baten azalean dago, beren gatz-mineralak ateratzen, geroxeago beste landareespezieek erabil ditzaten.

ETA ERE BAI…. Bareak ohikoak dira batez ere materia organikoa fresko-fresko dagoenean. Txikiagoak dira,argazkian dagoena baino.

BEGIRA, BEGIRA… •

Geroxeago, organismo txikiak: kakalardoak, zizareak, kukuruxak… Haiek dira prozesuaren langileak.

Kukuruxa:”bitxo bola” ezizenekoa ondo aski ezagutzen dugu.Oso berezia da,brankiak erabiltzen baititu arnasteko.

Ehunzangoa, iheskorra eta arina da.Ehiztari ona da.Intsektu eta beste ornogabeak jaten ditu eta 3 urte inguruan bizi daiteke.


Larba hau insekto batena da.Bere barailak oso handiak eta indartsuak dira murtzikatzeko.

Zizareak, lurra zulatzen, aireatzen du eta galeriak egiten ditu. Hostoak lurbarrenean sartzen ditu eta bere kakarekin “wormcasts� sortzen du, ongarri on-on bat. Armiarma honen izena da “AmauEkosistema osasuntsu bat izaten robius ferox�. Arintasunez desplalaguntzen du eta berari esker zatzen da eta beste artropodoak gure lurra beti emankorra izan jaten ditu. daiteke.

Euli-mandoa hartzidura ematen denean edo animalien material organikoa gaizki dagonean agertzen da.

Barraskilo honek zentimetro bat baino gutxiago neurtzen du.Beste barraskilo txikiak jaten ditu.Horregatik konpostgailuan hainbat oskola hutsik aurki dezakegu!!


5.- KONPOSTA NOIZKO? Eskolako haur guztiok parte hartu dugu eta aste batean materia organikoko 523,550kg jaso dugu. Materia organikoa konposta egiten utzi ondoren,sei hilabetera uzta jasotzeko prest egongo da. Ia lau hilabete pasa dira konpostaren prozesu hau hasi ginenetik. Tarte honetan bolumena asko jaitsi egin da: hasieran metro baten altuera zuen eta dagoeneko 25-30 zentimetro baino gehiago ez du neurtzen. Beraz, konpostkopurua askoz gutxiago ere espero dugu. Baina ez zaigu inporta.Prozesua amaitzerakoan konposta izango dugu baratzean bertan erabiltzeko, eta jakina,etxera eramateko ere.


2012ko martxoaren 30a

1. zenbakia

EDUKIAK

Konpostaje Ibaiondo eskolan. Sarritan egiten ditugun galderak: 1.- Zer da konposta? 2.- Zer bota daiteke konpostagailura? Zer ez dugu botako? 3.- Nola egiten da konpostatze-prozesua? 4.- Zer organismoek parte hartzen dute? 5.- Konposta noizko?

Argitaratzailea: Ibaiondo Ikastetxea. Gasteiz Editoreak: 4. mailakoak Argazkigintza: Blanka Erredakzioak: Ruslan eta Martzela, Eloy eta AdrĂ­an Uxue eta Olaia Lorena eta June Kawtar eta Shirley Leire eta Izaskun Mario eta Endika Aritz; Achraf; Iratxe Andrea eta Iraide Deina eta Mireia Gaizka eta Markel Unai eta Imanol


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.