Aldizkari proiektua

Page 1

I

K T

INFORMAZIOAREN eta KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIA


Gaur egun, argi dago IKT-ek eskola eta hezkuntza sistema aldarazi dituela azken urteotan. Eskolako arlo guztietan du eragina eta informazio eta lan-prozedura aldetik gauzak erabat erraztu ditu. “Paperaren lan-sistema� zaharkituta gelditu da. Egunez-egun eraldatzen ari diren euskarri desberdinak ari dira nagusitzen eta hauek dira hezkuntzan gailentzen ari diren baliabide berrien hainbat adibide: proiektoreak, arbela digitalak, norbanakoaren ordenagailuak, internet eta wifi bidezko konexioak, programa informatiko berezituak, eta abar.


Hau guztia aurrera ondo eraman ahal izateko, beharrezkoa da oinarrizko ezagutzak izatea. Alor honi dagokionean, zer esanik ez gaur egungo ikasleen jakituria eta ezagutzak irakasleenak baino askoz ere aurreratuagoak direla. Gure ustez, arrazoi honen zergatia zera da: hezkuntza sisteman ari den irakasleria adinekoa da orokorrean, ez da teknologia berrien belaunaldikoa, eta beraz, hauen ezagutza oso mugatua da, hankamotz geratzen da erabat. Bestalde, gizarte mailan teknologietan eman den bilakaera ez da maila edo erritmo berean txertatu eskoletan. Hau dela-eta, azken urteotan, eskola egoera honetaz jabetu da eta bitartekoak jartzen hasi da teknologia berriek ematen dituzten aukerak baliatu asmoz. Horrela sortu dira gaur egun ezagutzen ari garen aldaketak.




Behar bereziak dituzten ikasleentzat baliagarriak dira komunikaziorako tableroak. Baina oinarrizko sistemez gain komunikatzaile elektronikoak ere badaude. Honen adibide garbiak dira hardware eta software egokitzapenak dituzten ordenagailuak eta bestelako gailu elektronikoak : konmutadoreak, komunikazio kodifikatuak, panelak, eskuko komunikatzaile eramangarriak eta abar.


IKT-ek Hezkuntza Behar Bereziak dituzten ikasleei langun diezaiketela esatea ez da egi osoa. IKTak laguntza baino gehiago oztopo ere izan litezke, lagundu ordez, kontrakoa lor daiteke: ezintasunak dituztenen eta ez dituztenen arteko aldea areagotzea. IKT-ak gelan txertatzea eta hezkuntzan baliatzea ona da, baina ikasle guztientzat egokiturikoak behar dute izan, bestela bereizketa sortzen delako. Ikasle Bakoitza bere da besderdina, bakoitza bere ezintasun eta gaitasunekin, eta gizarteak oztopoak gainditzen saiatu behar du, ikasleen arteko aldearen arrazoia teknologikoa hutsa izan ez dadin.

Ikasle bakoitza bere mailan aritu aha lizateak onurak sortzen ditu, elkarrekin lanean aritzean gain ez diotelako elkarri eragozpenik ematen. IKT-ek egokitzapen hau egitea erraztend ute eta nahiz eta hezkuntzan ikasle bakoitzaren mailara egokitzea lehen ere zaintzen zen, erragoa da gaur egun hori burutzea IKT-ak baliatuz. Esan beharrik ez dago, gainera, ikasleak oro har, gustuko diztuztela teknologia berriak eta beraz, harrera ona dutenez, mesedegarri ere bihurtzen direla hezteko garaian.


IKT-ak baliagarriak komunikatzeko, mugitzeko, adimen urritasuna duten haurrentzako bereziki gomendagarriak. • Ordenagailu eramangarri txikiak: haurrak ezagun duen testuingurua dute oinarri, eta pantailan, adibidez, hainbat leku iruditan ageri dira (eskola, jatetxea, parkea...), eta honela aukera izan dezan bere lehentasunak adierazteko. Adimen urritasuna duten ikasleekin lan egiteko oso baliagarriak dira. •Idazketa-irakurketa, komunikazioan eta lenguaiaren garapenerako: . Testuak ahots bilakatzen dituzten metodoak, piktogrametan oinarritutako sistemak, ikusmen arazoak edo arazo motorikoak dituzten ikasleentzat onuragarriak izan daitezke irakurri, idatzi eta komunikatzeko gai direlako bitarteko hauekin. Ahozkotasuna lantzeko ere oso baliagarriak dira. •Errealitate birtualak autismoa duten ikasleei laguntzen die girotze egokia sortzen laguntzen duelako. •Helduago diren ikasleak lan-munduan sartzeko aukerak eskaintzen dizkiete IKT-ek, eta, oro har, lagungarri dira ezinduek gizartean parte hartzeko aukera izan dezaten.

Hezkuntza Behar Bereziak dituzten ikasleentzat egokitzapenak Arazo motoreak dituzten ikasleei zaila zaie teklatua, sagua eta beste sarrera-metodo batzuk erabiltzea; are zailago mugikorretako teklatu txikiekin eta ordenagailu eramangarriekin aritzea. Ikusmen-arazoa dutenek pantaila handiagoak edo bestelako formatu alternatiboak behar dituzte (Braillea, ahots-irteera...). Eta muga kognitiboak dituztenen kasuan ere, bada zer hobetu: konplexuak ez diren interfazeen beharra; informazio bide ugari ez ematea edo aldi berean pantailako eremu ezberdinetan arreta jarri behar ez izatea.


Web 2.0 erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak dira eta interneten “bigarren jenerazioa� adierazi nahi du . Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartruke azkar

batean oinarritzen direlarik. Gizarte sareak sortutako edukien etekin edo informazioak aprobetxatuz web gune interaktibo eta bisualki erakargarriak sortzeko oso erabilgarria da. Hezkuntza mailan oso erabilgarria da. Betiko metodologia alboratu eta ikasle guztien

partaidetza eta elkarlana sustatzen ditu. Horretarako, ikasle eta irakasleentzat baliabide izango diren tresna batzuk erabiliko dira: wikiak eta blogak (ikasleentzat); plataforma birtualak, webquestak, blogak, ariketa sortzaileak (irakasleentzat); eta denontzako hiztegiak, corpus elektronikoak, nabigatzaile desberdinen aukerak eta abar. Web 2.0ren teknologia konplexua da eta etengabeko eboluzioan darrai, baina bere barnean hauek aipatu daitezke: zerbitzariaren softwarea, edukien sindikazioa, mezuen protokoloak, estandarretan oinarritutako nabigatzaileak eta bezeroentzako aplikazio anitzak.


Web 2.0 terminoari egokitzen diren euskal zerbitzu eta tresnak oraindik urriak izanik, astiro bada ere geroz eta gehiago azaltzen ari dira.

Tresna orokorrak

Euskal baliokideak

Blogger

blogak.com, mundua.com, blogari.net, nireblog.com

bloglines.com, Google Reader

Alesti.com

del.icio.us, MrWong, Netvibes

Bildu

Digg.com

Zabaldu.com

Facebook.com

GeraGaitezen.com

Flickr

Argazkiak.org, GureGipuzkoa

fotolog.com

nirudia.com

freevlog.com

NireTV.com

Google

Elebila

Platial.com

Tagzania

Slashdot

Sustatu, ZuZeu, Marrapuntu

solvemytask.com TeacherTube.com

Ikastube.com, ikasvlogak, eduvlog.org

Tuenti

Zugaz.com

Twitter, Identi.ca

Zutagu.net

wikipedia

wikipedia

WordPress

WordPress

YouTube

Euskaltube



Proiektu honen helburu nagusia IKTak modu eraginkorrean erabiliz errealitate ezberdinen ezagutza partekatzea da, ikastetxe desberdinen arteko ikasleen lankidetza eta harremanak sustatuz. Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleei zuzentzen zaie proiektua. Bi ikastetxeen artean gela-bikoteak antolatzen dira, talde bakoitzak bere herri edo auzo inguruko ikerketa-lana burutu eta ekoizpen guztiak ikastetxebikoteek sortutako blogetan argitaratuko dira. Proiektu honen helburuek hauxe lortu nahi dute: ikasgelak digital bilakatzea; ikasgeletako metodologiaaldaketari laguntzea; eten digitala murriztea; lana dinamikoa, partehartzailea, eta beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea; ikasleak autonomo eta kritikoagoak izatea; eta irakasleak IKTen erabileran trebatuak izatea. Azken batean heziketa kalitatea hobetzea arlo guztietan. Lankidetza proiektu telematikoek lan kooperatiboa, informazio trataera, ezaguera sorrera, disziplinartekoa, zehar lerroak, globalizazioa, harremanak, eta abar lantzeko aukera aparta eskeintzen dute. Oinarri soziokonstruktibistekin bat egiten dute eta gehienetan gelako proiektuak, zein erronka kognitiboen metodologian oinarritzen dira. Ikasleek gaitasun digitala, hizkuntza komunikaziorako, ikasten ikastea, autonomia eta ekimena, eta beste oinarrizko gaitasunak lortzeko bitarteko estratejikoak eskeintzen dituzte. Egun interneteko web 2.0 tresna berriek lan aukera zabalak bezain erabilerrezak ematen dizkigutenez (esatebaterako: blogak, wikiak, webquest, txat mezularitza, sare sozialak eta abar) izugarrizko indarra har dezakete ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan estrategikoki txertatuz gero. Horrenbestez, “IKT” kontzeptutik “IJT” (Ikaskuntza eta Jakintzarako Teknologiak) klabean hitz egiten hasi beharko ginateke aurrerantzean, teknologiari protagonismoa gutxitu eta Didaktika 2.0 metodologian murgiltzeko. Beraz, Lankidetza Proiektu Telematikoak etorkizun handiko proiektuak dira baldin eta ondo garatzen baditugu.




http://www.eduteka.org/pdfdir/UNESCOEstandaresDocentes.pdf Tecnologías de información y Comunicaciones para la enseñanza básica y media. Cali, Colombia. 2001 (hilabetero eguneratzen da) Kontsulta eguna: 2011/04/07 http://ikteroak.blogsome.com/category/iktak-eta-irakaskuntza/ Jakintza Ikastola (Ordizia). 2003 Kontsulta eguna: 2011/04/08 http://www.euskonews.com/0317zbk/gaia31701eu.html Eusko Ikaskuntza. 1998 Kontsulta eguna: 2011/04/14 http://fundacionorange.es/documentos/analisis/cuadernos/cuadernos_05_rocio.pdf Fundación Orange. 2011 Kontsulta eguna: 2011/04/12 http://www.zientzia.net Elhuyar Fundazioa. 2004 Kontsulta eguna: 2011/04/12 http://saci.org.br "SEN-IST-NET" (Red Europea de Excelencia sobre Necesidades Educativas Especiales y Tecnologías de la Sociedad de la Información). SACI sarea. Sao Paulo, Brasil. 2000 Kontsulta eguna: 2011/04/15 http://www.ceapat.org Centro Estatal de Autonomía Personal y Ayudas Técnicas (CEAPAT) Ministerio de Sanidad, política social e igualdad. 2009 Kontsulta eguna: 2011/04/07


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.