Hezkuntza eta Teknologia berriak

Page 1

2011

HEZKUNTZA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK

2


-

Sarrera………………………………………………………………………………………......3

-

Informazio eta komunikazio teknologiak (IKT)…………………………….....3

-

IKT-ak hezkuntzan…………………………………………………………………………..4

-

Etengabeko formakuntza………………………………………………………………..5

-

IKT-ak Hezkuntza Berezian?...............................................................6

-

WEB 2.0…………………………………………………………………………………………7

-

ESKOLA 2.0…………………………………………………………………………………….8

-

IKASYS………………………………………………………………………………………….10

-

Elkarrizketa…………………………………………………………………………………..13

-

Bibliografia……………………………………………………………………………………15

2


XX. mendea, “teknologiaren mendea” izan dela esango genuke, mende osoan zehar eta oso epe laburrean, garapen teknologikoak ez bakarrik neurriz baizik eta kalitatezko garapen geometrikoa izan duela ikusi ahal izan dugulako.

Teknologizazio hau, zeinak giza bizitzako arlo guztietarako tresna berriak sortzea errazten digu, ikerkuntzan edota garapen industrialean, medikuntzan edo hezkuntzan, lan tankera berriak sortzean edo jadanik daudenen garapenean.

informazioa eta komunikazio teknologia) bera ere teknikari oso espezializatuen eskuetatik ehundaka edo milaka lagunek osatzen duten esparrura pasatu delarik eta pertsona guzti horiek ez dira ez lehen urteetako bezero pasiboak izango, baizik eta gaur egun produktuak garatu, ikertu, iritziak eman eta gero eta paper biziagoa dute garapenerako forma eta bide berriak jorratzean eta aldi berean garapen teknologikoan. Beraz, teknologia sozialaren mendean bizi gara.

ZER DA...? Informazio

eta

Ordenagailuak, informatika eta komunikazio teknologiak XXI. mende honetan garapen soziala sustengatzen duten eta beharrezkoak diren zutabeak direla esan genezake. Eta tresna berri hauek ez dute bakarrik garapen teknologikoa lagundu eta bultzatu, baizik eta mende honetako azken urte hauetan informazioa eta beroni atxikita doakion komunikazio teknologia “sozial” arlora pasatu dute, bere burua “gizarte aurrerakoitzat” duenaren edozein gizarteengan eguneroko bizitzan erabilgarriak diren elementuak bihurtuz.

Komunikazio Teknologia (IKT) Gure bizitza sozialaren arlo guztietan ordenagailuekin loturik bizi gara, informatika (edo hobeki esanez,

Informazioarekin komunikazioarekin zerikusi

duen

eta arlo

3


honek, zenbait kontzeptu eta teknologien bilduma da, egunetik egunera birmoldatzen dagoelarik:

-

informatika eta sistema digitalen tresnak komunikazio digitalaren zerbitzuak gizarte modernoaren beharrak eta erabilpen aurreratuak

teknologia hauen aurretik zegoen eskolako baliabideen aldean. Teknologia hauek baliatzeko, hezkuntza administrazioek eskoletan informatikagela bereziak prestatu eta, kasu batzuetan, ikasgeletan ikasle bakoitzaren eskuetan ordenagailu bat jarri ere egin du. Hezitzaileen artean, iritzi orokorra da IKT izeneko teknologiak hezkuntza hobetzeko aukera bat eskaintzen dutela eta aplikatu behar direla. Hala ere, teknologiek ez dute berez eskolako hezkuntza hobetzen. Ildo horretatik, hezkuntzan aplikatzerakoan, teknologia horien erabileraren planifikazio zehatz bat burutzea eskatzen da, edukiak teknologia hauek ahalbidetzen duten ikaslearen erritmo eta ikasketa autonomora egokituz. Hori dela eta, nabarmendu egiten da irakasleak eskola tradizionaleko metodoak baztertu eta ikasketa konstruktibistaren alde egin beharko lukeela, teknologia hauek hezkuntza hobetuko badute, eta horrek irakasleen trebakuntza handiagoa eskatzen du.

Hezkuntzan, eskola edo ikastetxea zein ikastola ezaguerak irakatsi eta ikasten den erakundea da, non irakasleek ikasleei irakatsi eta ikasleek ikasi egiten duten. Hezkuntzarako guneak izateaz gainera, eskolak gizarteratzeko tresna garrantzitsuak dira, haurren kasuan bereziki, familiatik gizartera pasatzeko zubi moduan. Ildo horretatik, ezaguerak transmititzeaz haraindi, egiten, izaten eta elkarrekin bizitzen ikasteko erakundea izan behar da eskola. Berrikitan garatutako informazio eta komunikazio teknologiek haurren ikasketa, irakasleen lana eta eskolaren kontzeptua bera aldarazi ditu modu kualitatiboan. Informazio aberatsa eskuratu, interaktibitatea eta komunikazioa erraztu eta informazioa, datuak eta kalkuluak prozesatzeko sekulako ahalmena eskaintzen dute

Egun, ikasleak berak autonomia lortu eta bere ikasketa prozesuaren jabe izatea bultzatzen duten hezkuntza pentsamendu pedagogikoa zabaltzen ari da, antzina irakasleak modu teorikoan eta ikaslearen parte hartzerik gabe lezioak ematen zituen eskola eredua baztertuz. Ikasleak modu aktiboan hartzen du parte bere ikasketa prozesuan, ezaguera berriak eskuratu eta

4


finkatzeko ariketak, buruketak, idazlanak, praktikak eta bestelako lanak eginez. Teknologia hauek ikaslearen autoikasketa eta etxeko eskolatzea erraztu eta, azken finean, irakaslearen lana eta eskolaren baliagarritasuna ere kolokan jartzen dutela aipatu da. Ildo horretatik, teknologia hauen arriskuak eskola harreman-toki moduan ahultzea eta ikaslea bere ikaskideengandik ere ikastea da. Nolanahi ere, XXI. mendearen hasieran bide luzea geratzen da IKT izeneko teknologiak mundu osoko eskolen eskura jarri eta tresna arrunta izan daitezen. Herrialde pobreetan teknologia hauen sarrera eskoletan oso mugatua da oraindik eta halatan, herrialde aberats eta pobreen artean hezkuntza-muga berri bat altxatzen da. Eskolaren dependentzia teknologikoa areagotzeko arriskua ere nabarmendu da.

Horregatik, ikastetxe desberdinetan lan egiten duten profesionalek formakuntza saio edota ikastaro anitzak jaso ohi dituzte. Saio horietan gehien lantzen diren programak hurrengoak dira: 1.Klik. Hastapena eta sakontzea. Klik programa eta bere erabilpena ezagutzen ikasi omen dute. Hauekin zenbait programa-aldaketa, itzulpenak eta unitate berriak egiten ikasten da. 2.- Power Point. Aurkezpen deigarriak egiten ikasi eta aplikazio honek ematen dituen aukerak aztertzen dira.

Hezkuntza eta bertan erabiltzen diren IKTak garatzen doazen bitartean, irakasleek euren prestakuntza ere hobetuz joan beharko lukete.

3.- Oinarrizko informatika. Hau da, Windows, Word, Excel, Outlook eta Internet. Hauen erabilera eta oinarrizko ezagutza ikasten dute.

Informazio eta komunikazio teknologiek haurren ikasketa, irakasleen lana eta eskolaren kontzeptua bera aldarazi baititu modu kualitatiboan. Hori dela eta, irakasleak etengabe ikasten egon beharko litzateke.

5


a. Urritasun fisikoak  Ikusmen arazoak (partzial edo totalak): testu lektorea, Braille irakurketarako periferikoa, Braille inprimagailua, kalkulagailu hiztunak, testuen prozesadore/gestoreak eta ahozko programak, pantailak anplifikatzeko lupak…

Gaur egun, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek, gero eta teknologia berri gehiago dituzte haien eskura, nahiz eta oraindik nahiko urriak izan. Teknologia hauek giza gaitasunak zabaltzeko aukera ematen dute, baita eguneroko bizitzako ekintza guztiak erraztu ere.

Entzumen arazoak (partzial edo totalak): testuen transkripzioa duten telefonoak, ahotsa testu bihurtzen duten programak, posta elektroniko eta txaterako tresnak, soinuen uhinen sortzaileak, anplifikazio elektronikoko sistemak...

Motore arazoak: moldatutako teklatuak, etengailuak, punteroak, karkasak, ahotsa ezagutzen duten programak, aulkien desplazamendurako urritko kontrolerako instrumentuak…

Ahozko espresioaren arazoak (partzial edo totalak): ahotsaren sintetizatzaileak

Baina teknologia berriek, mundu produktiboaren funtzionamendua errazteaz gain, ikasketa prozesuei ere laguntzen diete. IKT-ek funtzionaltasun anitzak eskaintzen dituzte heziketa premia bereziak dituzten ikasleentzat, honako hauek erraztuz: komunikazioa, informazioaren prozesu/eskuratzea, garapen kognitiboa, mota guztietako ikasketen burutzea, ingurugiroarekiko autonomia eta egokitzapena, aisia, lanerako instrumentuak, laneko ekintzak burutzeko aukerak. Jarraian hainbat kasu konkretu aztertuko ditugu, eta kasu bakoitzean IKT-ek eskaintzen dizkiguten aukerak ikusiko ditugu.

b. Urritasun psikikoak (sozial edo hunkikorrak):  Autismoa: espresio pertsonalerako IKT errekurtsoak 

Arreta defizita hiperaktibitatea

eta

6


Beste jarrera arazo batzuk (psikosia, gizarte moldagabezia…): informazio eta komunikazioa eskuratzeko instrumentuak, espresio pertsonalerako eta autoestimu errefortzurako programak eta errekurtsoak

c. Urritasun mentalak  Ikasteko zailtasunak: ikasketa birtualeko inguru berriak, errefortzu eta lanketa programak… 

Dislexia eta disgrafia: honen diagnostiko eta berreskuperaketarako programa espezifikoak

Arazo psikomotoreak: psikomotrozotatearen entrenamendurako programak Urritasun mental larriak (Down sindromea, atzerapen mentalak, amnesia…): informazio eta komunikazioa eskuratzeko instrumentua, zenbait urritasunen diagnostiko eta tratamendurako programa espezifikoak, errefortzurako material didaktikoak

Web 2.0 O'Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.

7


oinarritzen diren aplikazio eta web guneez ari gara, horren bitartez sareko zerbitzu interaktiboak ematen ditugularik, funtsean, erabiltzaileari bere datuen kontrola eskaintzen zaiolarik.

Webaren oinarrizko kontzeptua aldiro eguneratzen ez ziren web gune estatikoak zen. Web 1.0 eduki estatikoei men egiten die, bertan aurkitzen ditugun informazioak ezin dira aldatu, ez dira aldatzen eta ez dira eguneratzen. Web 2.0 kontzeptuaren bultzatzaileek webaren erabilpena gizarte sareak eta elkarrenganako kolaboraziora zuzendua dagoela uste da, halaber, gizarte sareak sortutako edukien etekin edo informazioak aprobetxatu ditzazketelarik web gune interaktibo eta bisualki erakargarriak sortzeko. Alegia, web gune tradizionalekin alderatuz, Web 2.0 orrietan erabiltzaileen bilgune funtzioa nabarmenagoa da.

Web 2.0ren teknologia konplexua da eta etengabeko eboluzioan darrai, baina bere barnean hauek aipatu daitezke: zerbitzariaren softwarea, edukien sindikazioa, mezuen protokoloak, estandarretan oinarritutako nabigatzaileak eta bezeroentzako aplikazio anitzak. Web 2.0 lanabesak erabilita proposatzen den metodologia didaktikoa Hezkuntza 2.0 da, non ikasleek protagonismorik handiena hartuko duten. Honen helburua Metodologia kooperatibo eta parte hartzaileak gehi interneteko web 2.0 lanabesak ondo uztartzea da.

2.0 Eskola Programa aurrerapauso handia da, izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea.

Orokorrean esanda, Web 2.0 kontzeptua aipatzen dugunean, erabiltzaile multzo baten inteligentzian

8


- Helburuak: Eskola 2.0 programak helburu ugari ditu, baina honako hauek dira esanguratsuenak: ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bihurtzea, irakasleak IKT-dun gaitasunetan formatzea, ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea, eten digitala murriztea, lan dinamikoa, parte-hartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea, heziketa kalitatea hobetzea…

Ikastresnak

Softwarea: Ordenagailu eramangarriak ikastetxeetan entregatuko dira, oinarrizko softwarea instalatuta dutela. Oinarrizko konfigurazioak abiatze bikoitza izango du: GNU/ Linux eta Microsoft Windows XP Profesional. Bi sistema eragile horietan, gutxienez, ofimatikako softwarea (OpenOffice), nabigatzailea (Mozilla Firefox), antibirusa eta plataforma anitzeko bestelako aplikazioak instalatuko dira, eta horiek euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak eskaintzen dituztenean lizentzia librean, lehentasuna emango zaie. Ikastetxeak uste badu egile-eskubideen legeak babestutako softwarea erabili behar duela, Hezkuntza Sailari eskatu beharko dio. Honek berriz, egoki irizten badio, lizentziak emango dizkio ikastetxeari. Guztiz debekatuta gertuko da jabetza intelektualeko eskubideak urratu dezakeen softwarerik instalatu eta erabiltzea.

- Ekipamendua 

Gelako ekipamendua: armairu elektrifikatua (ordenagailu eramangarrien bateriak kargatzeko eta hauek gordetzeko), arbela digital elkarreragilea, minieramangarri bat ikasle bakoitzeko eta bi minieramangarri + TFT + teklatua irakaslearentzat, eta azkenik, Wifiko sarbide gune bat.

Ikastetxe bakoitzeko ekipamendua: Wifi kontrolagailu bat sare birtualak definitzeko, erabiltzaileak esleitzeko eta egiaztapena eta segurtasuna kontrolatzeko

- Edukiak Interneten erabil daitezkeen materialen gida bat prestatu da eta Agrega sarearekiko loturak ezarri. Sare hori autonomia-erkidegoek eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak

9


partekatzen dugu, eta Espainiako hizkuntza ofizial guztietara itzulita dago. Era berean, metodologiaproposamen guztiak aurrera ateratzeko material bereziak egongo dira.

ardaztutako software kurrikularra eta aisialdikoa ekoiztean aitzindaria izan da. Honela, eskola-gestioari zuzendutako aplikazio informatiko propioak sortu, esperimentatu, burutu eta berritzera iritsi da eta eskola erkidegoaren baitako komunikazioa errazteko aplikazioak sortzen eta eguneratzen ere jarraitzen du.

- Prestakuntza Lehen Hezkuntzako 5. mailako tutoreek eta gela horietan sartzen diren Ingeles eta Pedagogia Terapeutikoko irakasle guztiek prestakuntza jasoko dute eskualdeka. Hiru mailatako prestakuntza planteatu da: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua. Horrela, prestatuko diren irakasle guztiek IKT gaietan duten trebetasun-mailara egokituko da. Berritzeguneetako aholkulariek prestakuntza hori ematen dute, ikastetxeek material informatikoa jaso baino lehenago. Irakasleak prestatzeko, gai teknikoak ez ezik alderdi metodologikoak ere oso kontuan hartu dira.

Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, euskal eskolaren gestioan, oro har. Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) alorrean 15 urte baino gehiagoko eskarmentua metatua du eta euskarazko eta euskal kulturan

Ikastolen IKT planak bi helburu orokor definituak ditu. Lehenengoa, derrigorrezko irakaskuntza amaitzerakoan, ikasleek, garatu beharreko gaitasunen artean oinarrizko IKT konpetentziak barneratuak izatea eta IKTen erabilpenaren bitartez, beste arlo edo ikasgaien aprendizaia hobetzea lortzea. Bigarrena, IKTak txertatuz, ikastolen antolaketa eta kudeaketa eredu egokiak arakatu eta proposatzea. Lehenengo helburuarekin lotuta eta ekoizpenarekiko ardura edozein IKT planaren zutabe nagusia izanik, Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen bitartez, irakaskuntza-hezkuntza prozesuan lagunduko duten eta Ikasmaterialgintza Proiektuarekin bat datozen baliabide kurrikularrak sortzen ari dira, Ikasys esaterako.

- Zer da? Ekintza didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar

10


dituen baliabideak garatzeko balio duen hezkuntza ikerketa alorreko sistema berriztatzailea da. Ikasys Proiektua, norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak (software) eta , estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da. Hiru zeregin ditu: 

Trebatzeko

Jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa … 

- Ikasys sistemaren osagaiak 

Memorizatzeko

Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia-toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntzalexikoa, formulazioa, … 

Nork berea egiteko

Ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da.

- Helburua Egoera sinpleetatik abiatuz (aprendizaia puntualak), ikasgelan eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkion egoera-problemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko, ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da proiektuaren helburu nagusia.

Hardware aldetik: eskola beharrei erantzungo dien eta erabiltzeko erraza eta merkea den IKASBOOK tresna informatiko mugikorra. Tresna hau gela arruntean integratuko da eta ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin arituko da. Software aldetik: atal honek hiru web aplikazio biltzen ditu, jarduerak sortzeko eta antolatzeko aplikazioa, tresna informatiko mugikorrean jarduerak exekutatzeko aplikazioa eta irakasleek ikasleek egindako lanen garapenaren jarraipena egiteko aplikazioa. Eduki kurrikular aldetik: arloka eta zailtasunaren arabera mailakatutako jarduera sorta biltzen du. 6-12 adin bitartean arlo bakoitzeko 45.000 ariketa sortu dira, guztira, 225.000 ariketa bost arlotan banatuta

11


(Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea).

- Prozedura 

Kontratu didaktikoa: ikaslearen gaitasuna eta ahalmena kontuan izanik kontratu didaktikoa egingo da, bertan, irakasleak ikaslearekin batera adostuko du zer lan egin behar duen (zenbat ariketa, gainditu beharreko zailtasun maila, denboralizazioa,…). Aniztasunari erreparatzea: ikasle bakoitzak bere mailaren arabera landuko ditu aurrez hitzartutako ariketak. Bitartean, irakasleak lana gainbegiratuko du eta behar duen laguntza emango dio. Dibertsifikatzea: aurrekoarekin batera, behar bereziak dituzten ikasleen jarraipenean edota etorkinen hainbat beharretan ere lagundu dezake proiektuak. Ebaluazioa: ikasleak ariketak egin ahala, aplikazioak zuzendu egingo ditu; aldi bereko zuzenketa da. Lana bukatutakoan, ikasleak, irakaslearekin batera, jardueraren balorazioa egingo du, zer zailtasun izan duen, eta egiten duten balorazioaren arabera, bien artean erabakiko dute zein neurri hartu behar dituzten eta zein lan konpromiso ezarriko duten hurrengorako.

 

 

Ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin arituko da; ordenagailua tamaina txikikoa eta prezio merkekoa da. Oraingoz, Lehen Hezkuntzara zuzenduta dago, hau da, 6-12 adin bitartera. Denbora gutxi barru 12-16 adin bitartera ere zabalduko da. Sortutako 200.000 jarduera espezifiko landu ahal izango dira Lehen Hezkuntzako bost arlotan (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea). Jarduera hauek ordenatuak eta sekuentziatuak egongo dira. Ikasle bakoitzari dagozkion jarduerak eskainiko zaizkio. Jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da. Ikasleen autoerregulazioa eramatea ahalbideratuko du. Irakasleak ikaslearen eta gelaren aprendizaiaren jarraipen zuzena egin ahal izango du.

- Proiektuaren funtzionamendua ikasgelan 

Ikasgela arruntean jarduteko sortu da.

12


dezakeen informatika gela daukagu; baita sala gorria ere. Bertan kanoia erabiltzen da. IKT guzti hauek orain dela 4-5urte (sistematikoki) erabiltzen ditugu.

2.- Zein mailatan erabiltzen duzue?

J

arraian irakurri daitekeen elkarrizketa, Mariaren Lagundiako irakasle bati dago zuzenduta.

Ikastetxe hau, Donostiako erdialdean dago kokatuta eta Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak hartzen ditu. Ikastetxea kontzertatua eta erlijiosoa da. Horrez gain, eraikuntzan unibertsitateko ikasleen egoitza bat dago. Lehen esan bezala, Mariaren Lagundiako irakasle bati egin diogu elkarrizketa, lehen hezkuntzako zuzendariari, hain zuzen. Gainera, euskarako eta musikako irakaslea ere bada.

Lehen esan bezala, L.H.ko maila guztiek lehen aipatutako IKTak erabili ohi dituzte.

3.- Arduradunen bat al duzue? Eta zein da zehazki, bere funtzioa? Bai. Koordinatzaile bat daukagu. Bueno‌ hobeto esanda teknikari bat. Honek arazoren bat daukagun bakoitzean konpontzen laguntzen digu.

4.- Zein jarrera izan dute irakasleek Teknologia Berriak txertatzerako momentuan? Formakuntzaren bat behar izan dute? Horrela bada, zeinek eskaini die formakuntza hori? Denetarik. Alde batetik, beharra. Gehienbat, gure egunerokotasunean erabiltzen dugunak. Beste batzuek, berriz, beldurrak. Beraientzako berria zein ezezaguna den gaia baita. Azken finean, etengabe jaso dugn formakuntza denok behar izan dugu. Formakuntza, kristau eskolak eskaini digu, baita jaurlaritzak ere. Saio hauetan Power Pointa, Googleko tresnak,‌ erabiltzen erakutsi dizkigute.

1.- Zuen eskolan IKTrik erabiltzen al duzue? Zer IKT mota? Eta, noiztik? Bai. 5. eta 6. mailan ikasleek ordenagailu eramangarri bana dute eta hauekin batera, arbela digitala erabiltzen dute. L.H.ko gela guztietan ordenagailu bat dago. Honetaz gain, ikastetxe osoak erabili

5.- Ikasleek, zein jarrera izan dute? Oso ona. Beraiek horietan ohituta baitaude. Arazo bakarra tresneria zaharra erabili dutenean izan da. Hauek, gaur eguneko hainbat abantailaz gain formatu berriak ez dituztelako.

13


6.- Eta, gurasoek? Gurasoen aldetik ez da arazorik egon; ezta internetik ez dutenekin ere. Hauetako asko gaizki sentitzen dira horrelako baliabidea beraien seme-alabei ezin eskaini dietelako. Hori dela eta, ikastetxean kazeta-guneetara joateko aukera dutela esaten zaie.

7.- Hezkuntza berezian ere teknologia berriak sartu al dituzue? Zeintzuk?

9.- IKT zuen ikastetxeko antolakuntza asaldatu al du? Zein neurriraino? Antolakuntzan ez, baina, azpiegituran, aldiz, bai; baita metodologian ere.

10.Ikastetxearen ikasketa moldatu behar izan al duzue?

plana

Ez, ikastetxearen ikasketa plana ez dugu moldatu behar izan.

Bai. Ahal izan dugun guztia saiatu gara hezkuntza berezian teknologia berriak sartzen. Honetan ere, irakaslearen arabera egin da. Hau da, irakasle ausartek besteek baino erabilpen handiagoa eman diete teknologia berriei. Lehen aipatutako baliabideak erabiltzen dituzte: ordenagailuak.

8.- IKT guztiak maiztasun berdinarekin erabiltzen al dituzue? Astean behin, ordenagailuen gelara joaten dira. Gehienbat euskara eta ingeleseko ikasgaietan. Bertan, ariketa ezberdinak egiten saiatzen da: Informazioa bildu, ariketak, , idazlanak, hiztegi kontsulta‌

14


.

http://eu.wikipedia.org/wiki/IKT 2011- 03. IKT. [web orria on line].[sarrera data 2011-03-22]

http://www.aulatic.com/ Data ezezaguna. [web orria on line] [sarrera data 2011-03-22]

http://www.youtube.com/watch?v=ZJqYjAlQxBQ 2008-11-26. Hezkuntza 2.0.[web orria on line].[sarrera data 2011-03-21]

http://www.ikasys.net/wordpress/?langswitch_lang=eu 2008. Ikasys. [web orria on line].[sarrera data 2011-03-23]

http://www.hikhasi.com/artikulua/1693 2009 – 06. Hik hasi//aldizkaria. [web orria on line].[sarrera data 2011-03-23]

http://peremarques.pangea.org/ee.html 2009-04-20. Educación especial. [ sarrera data 2011-03-23]

15


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.