Politika feminista

Page 1

POLITIKA FEMINISTA Sarrera Gida honen helburua udaletan politika feminista integrala garatzeko lagunga­ rria edota tresna izatea da. Ezker abertzaleak jendarte parekidea eraiki nahi du, sexuen arteko harreman berrietan oinarrituriko jendartea eraiki nahi du. Bide horretan eta sexuen arteko parekidetasunari dagokionez, gure herri eta hiriak pertsona guztien neurrira eraiki behar ditugu. Horretarako, egun bizitzaren edozein arlotan gizon eta emakumeen artean ematen diren desberdintasu­ nak gainditzeko beharrezko baliabide eta bitartekoak jartzea ezinbestekoa da. Baita eremu instituzionalean ere. Politika instituzionaIari dagokionez, administrazio eta instituzio desberdinei dagokie politika feminista garatzea. Zeregin hori udalena soilik ez bada ere, udalek ere, herritar eta emakumeengandik hurbilen dauden instituzioak diren aldetik, funtzio garrantzitsu bat bete dezakete gai honen inguruan. Beraz, jendarte berria eraikitze bidean, politika feminista integrala sus­ tatzeko eskuliburua osatu dugu. Non ekarpen teorikoa nahiz praktikoa jasotzen den. Lehenik eta behin, politika feministaren ezaugarriak azal­ tzen dira. Bigarrenik, berdintasun politika garatzeko proposamen oro­ korra lantzen da. Eta azkenik, politika feminista garatzeko lagungarria izan daitekeen zenbait ekintzen zerrenda jasotzen da. Edozein udalan, jarraian landuko dugun berdintasun politika garatzeko proposamena aplikatu baino lehen; herriko diagnosia egitea, tokian tokiko aukerak eta baldintzak ezagutzea eta bertako emakumeekin nahiz mugimendu feministarekin kontrastatzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Izan ere, po­ litika feministaren edozein proposamenean ikuspuntu feminista duten emakumeen zein mugimendu feministaren parte hartzea eta artikula­ zioa funtsezkoa da. Halaber, egiten dugun proposamena orokorra da.


P O L I T I K A F E M I N I S TA

Hortaz, tokian tokiko errealitatearen arabera eta baldintzen arabera egokitu beharreko propo­ samena da. Zentzu horretan, aipatu dugun bezala, edozein herritan garatu daitezkeen hain­ bat neurrien zerrenda atxikitu dugu eranskin gisa. Azkenik, hainbat herriren tamaina eta ezaugarriak direla medio horrelako politikak aurrera eramateko zailtasunak egonez gero; inguruko udalekin gai honetarako mankomunitateak sortzeko aukera aztertzea proposatzen dugu.

1. Politika feministaren ezaugarriak Emakumeon zapalkuntzaren nolakotasuna • Emakumeok jasaten dugun zapalkuntza egiturazkoa da. Hau da, jendartearen egituraren emaitza da eta antolaketa ekonomikoan, politikoan eta ideologikoan uztartuta dago. • Egiturazkoa da patriarkatua erabat errotuta dagoelako gure jendartean eta antolaketa eredu hori sistema kapitalistaren ezinbesteko zutabea delako. • Emakumeok jasaten dugun zapalkuntza egiturazkoa da eredu patriarkalak gure bizitzaren eremu guztietan eragiten duelako. • Jendarte antolaketa eredu honek emakumeon eskubideen urraketa ondorioztatzen du. Politika feministak integrala izan behar du • Udaletan garatu nahi dugun Politika Feministak estrukturala den arazo bati erantzun nahi dionez, ezinbestean politika integrala izan behar du emakumeen bizitzaren arlo guztietan eragin behar duelako. • Politika integraltasunaren izaerak bi dimentsio hartzen ditu: - Dimentsio ideologikoa: Ezker Abertzalean definitu eta adosturiko oinarri ideologiko fe­ ministak gure proiektu politikoan integratu beharra dugu. Ezker abertzaleak bere hel­ buru estrategikoak erdiesteko politika integrala, eta beraz feminista, garatu behar baitu. - Dimentsio praktikoa: eremu guztietan era praktikoan eragitea helburu izan behar duen politika garatu beharra dugu. Politika feministak emakumeon eskubideak oinarri hartzen ditu • Beste jendarte eredu baten eraikuntza dugu helburu. Hau da, gizon eta emakumeen arteko harreman eredu berri bat eraiki nahi dugu. • Emakumeok pertsona eskubidedunak gara. Eskubide osoko subjektutzat aintzat hartuak izan behar gara. Sexuen arteko botere harremanak gainditze bidean, emakumeoi dagozkigun eskubideak aitortuak eta bermatuak izan behar dira.

2

• Hori dela eta, Euskal Herriko Emakumeen Eskubideen Karta ezinbesteko erreferentzia dugu. Bertan jasotzen baita Euskal Herriko emakumeon egoeraren zertzeladak, eraiki nahi dugun


Politika feministak emakumeen gidaritza eta parte hartzea bilatzen du • Politika honen definizioa mugimendu feminista eta emakume taldeekin egin behar da. Hauen parte hartzeak politika feminista erreala definitzea ahalbideratuko du. • Gaur egun nagusitu den berdintasun politika formala, itxurazko berdintasuna bilatzen duena eta jendarte eredua errotik eraldatzea bilatzen ez duenaren aurrean, politika integrala eta eraginkorra sustatu behar dugu eta horretarako emakumeon ikuspegia, iritzia, ekarpenak eta parte hartzea ezinbestekoa zaigu. • Politika feminista zeharkakotasun printzipioan oinarrituta. • Emakumeok pairatzen dugun zapalkuntza eta eskubideen urraketa bizitzaren arlo guztietan ematen da, zapalkuntza horrek bizitzaren eremu guztiak zeharkatzen dituelarik. Hori dela eta, errealitate hori eraldatzeari begira diseinatzen dugun politika feministak integrala izan eta ze­ harkakotasun printzipioan oinarrituta egon behar du.

P O L I T I K A F E M I N I S TA

jendarte berriaren baloreak, emakumeoi dagokigun hiritartasunaren aitortza eta jendartea eraldatzeko ezinbesteko eskubideak. Karta, beraz, tresna garrantzitsutzat jotzen dugu tokian tokiko politika feminista diseinatzerakoan.

• Hots, genero ikuspegia politika guztietan txertatu behar da. Prozesu politikoen diseinua, antolaketa, hobekuntza, garapena eta azterketa, maila guztietan eta etapa guztietan genero ikuspegia aintzat hartu eta bermatu behar da. • Esan bezala, arlo guztietan izan behar du gauzapena, eta egin beharreko jarduerak eta hartu beharreko neurriak maila programatikoan eta praktikoan hartu behar dira. • Azkenik, politika feministak kokapen estrategikoa du, ondorioz, gainerako eremu guztietan eragiteko gaitasuna izan beharko du.

2. Berdintasun politika garatzeko proposamena Berdintasun politika errealak sortu eta garatu nahi baditugu, arestian aipatutako ezaugarriak aintzat hartu behar ditugu. Benetako berdintasun politika sustatzeko beharrezko egiturak, po­ litika integrala definitu eta garatuko duen plana eta ezinbestekoak diren baliabideak ezartzea premiazkoa da. Gure ustez, berdintasun politika eraginkorra garatzeko proposamenak fun­ tsezko hiru elementu jaso behar ditu.

2.1. BEHARREZKO EGITURAK SORTU 2.1.1. BERDINTASUN ARLOA a) Helburuak: Politika feministaren definizioa egin. Politika honen definizioa egiterakoan, arestian aipaturiko ezaugarriak aintzat hartzea ezinbestekoa da. Politika feministaren garrantzia, balio politikoa 3


P O L I T I K A F E M I N I S TA

eta izaera eraldatzailea ikustarazi behar da. Politika feminista planifikatu. Tokian tokiko errealitatearen araberako Berdintasun Plana pla­ nifikatu, helburu orokor nahiz zehatzak zehaztuz eta politika orokorran eragiteko oinarrizko lehentasunak finkatuz. Berdintasun Planaren gaineko jarraipena ziurtatu. Asmo onez definitu eta adosturiko politika izan ez dadin eta politika feminista erreala bezain praktikoa izan dadin, planifikazioaren jarrai­ pena egitea ezinbestekoa da. Berdintasun Plana ebaluatu. Tokian tokiko errealitateari erantzunen dion politika eraginkorra izan dadin, prozesu dinamikoa izan behar da. Beraz, planifikatutakoaren balorazioa egitea funtsezkoa da, politika horren indargune eta hutsuneak identifikatuz. Halaber, balorazioaren arabera datozen faseei begirako helburu berriak finkatu beharko liratezke. b) Funtzioak eta ezaugarriak: Berdintasun arloaren funtzioak bi norabidetan kokatu behar dira. Alde batetik, arloari dagoz­ kion funtzioak eta bigarrenik gainontzeko eremuei begirako funtzioak. Politika feministaren ardatzak definitu, Berdintasun Plana diseinatu, jarraipena egin eta eba­ luazioa ziurtatu. Parte hartzearen printzipioa oinarri. Horretarako prozesu osoan zehar proposamenak egin eta ekarpenak jasotzea ezinbestekoa izanen da. Genero aditu edota teknikaria, talde poli­ tikoak eta tokian tokiko mugimendu feminista nahiz emakumeen iritziak eta ekarpenak biltzea funtsezkoa da. Genero Mainstreaming-a edo zeharkakotasun printzipioa oinarri. - Udalaren ekintza edota politika guztiak genero ikuspuntutik aztertu eta parekidetasun printzipioa bermatu. Besteak beste, sustatzen diren ekintzak, erabiltzen den hizkuntza eta irudia, plazaratzen diren komunikazioak, ordezkaritzak... - Gainontzeko udal sailetan politika feministaren ardatzak txertatu behar dira. Horreta­ rako, gainontzeko arloekiko harremanak, kontrastea eta planteamendu komunak egitea ezinbestestekoa da. Baliabideak eduki eta ziurtatu. - Baliabide ekonomikoak bermatu. Politika feminista garatzeko baliabide ekonomikoak behar diren heinean, udal aurrekontuetan arloari begirako aurrekontu espezifikoa ziur­ tatu behar da. - Giza baliabideak bermatu. Politika feminista garatzea udal osoari dagokion arren, Ber­ dintasun Plana aurrera eramateko ezinbestekoak diren adituak eta teknikariak ezarri be­ harko dira.

4

Ikuspuntu kritiko eta integraletik eragin. Adosturiko politika feminista garatzeko udalaren bar­


Emakumearen aldeko dinamikak babestu, betiere ordezkatu gabe. Hau da, tokian tokiko emakumeen antolakuntza eta mugimendua babestu eta planifikatzen dituzten ekimenak aur­ rera ateratzeko baliabideak zein azpiegitura eskaini behar da. Haatik, udalak ezin du emaku­ meen ekarpenak eta lana inbisibilizatu edota haien aintzindaritza ordezkatu. c) Arloaren osaketa Eremu teknikoa: genero aditua edota berdintasun teknikariaren parte hartzea bermatu behar da. Eremu politiko-instituzionala: berdintasun sailaren arduradun politikoa eta alderdi guztien or­ dezkariak (udalaren osaketaren arabera hautetsien kopurua aztertu beharko litzateke). Eremu sozio-politikoa: emakumeen parte hartzerako organoa edota Kontseiluaren ordezkari bat (gutxienez) egon behar da.

P O L I T I K A F E M I N I S TA

ne mailan zein kanpo mailan eragiteko eta interpelazioa burutzeko gaitasuna izan behar du.

2.1.2. EMAKUMEEN PARTE HARTZERAKO ORGANOA edota KONTSEILUA a) Helburuak: Emakumeon egoera eta beharrak ezagutu. Planifikazioa erreala eta eraginkorra izan dadin, politika feministak tokian tokiko emakumeen errealitatea eta beharrei erantzun behar die. Emakumeen parte hartzea bultzatu. Prozesu osoan zehar emakumeen ikuspegia, iritzia eta ekarpenak biltzea ezinbestekoa da eta horretarako emakumeen parte hartzea sustatu eta bermatu behar da. Emakumeen eta udaletxearen arteko kontrastea, harremana eta elkarlana bultzatu. Udale­ tik sustatzen den politika feminista emakumeen mugimenduaren norabidean joan dadin, emakumeen eta udalaren arteko zubi lana bermatu behar da. b) Funtzioak eta ezaugarriak: Politika feministaren oinarria eta bermea da. Berdintasun arloaren funtzioak garatzen diren aztertzen duen organoa izan behar du. Ikuspuntu kritiko eta integraletik eragin. Berdintasun arloan eragiteko eta udalari begirako interpelazioa burutzeko gaitasuna izan behar du. Horretarako autonomia ideologikoa izan behar du. Baliabide ekonomikoak eduki eta ziurtatu. Organoari dagozkion funtzioak garatzeko ezinbes­ teko baliabideak bermatu behar dira. c) Osaketa Eremu sozio-politikoa: mugimendu feminista eta emakume taldeen parte hartzea ezinbes­ tekoa da. Halaber, sindikatueen emakumearen arloetako ordezkarien parte hartzea sustatu

5


P O L I T I K A F E M I N I S TA

behar da. Eremu teknikoa: Berdintasun Plana eta lehentasunen arabera, eremu zehatz baten inguruan adituak diren emakumeen parte hartzea bermatu behar da. Eremu politiko-instituzionala: udalan eragin ahal izateko berdintasun sailaren arduradun poli­ tikoaren parte hartzea ezinbestekoa da. Halaber udalaren beste ordezkari baten parte hartzea beharrezkoa balitz horren parte hartzea sustatu. 2.1.3. UDAL SAILEN ARTEKO BATZORDEA a) Helburuak: Zeharkakotasun printzipioa bermatu eta gauzatu. Udalaren arlo guztietan politika feminis­ taren ardatzak txertatu behar dira. Halaber, udalaren ekintza edota politika guztiak genero ikuspuntutik aztertu eta parekidetasun printzipioa ziurtatu behar da. Berdintasun planaren eragin eremu guztien jarraipena eta ebaluazioa egin. Hau da, berdinta­ sun planak, integrala bada, arlo ezberdinetan eragin beharko du eta horretarako udal sailekiko kontrastea egiteaz gain, planteamendu komunen jarripena egitea ezinbestestekoa da. b) Funtzioak eta ezaugarriak: Politika feministatik planteatzen diren ardatzak eta ekintzak aurrera eramateko tresna da. Berdintasun plana, zeharkakotasun printzipioan oinarritua bada, arlo guztietan eraginen due­ nez; arloekiko harremanak, kontrastea eta planteamendu komunak egiteko markoa izanen da. Baita ekintzen jarraipena eta ebaluazioa egiteko ere. Udal aurrekontuen definizioan eragin. Berdintasun arloari dagokion aurrekontu espezifikoaz gain, politika feministak gainontzeko udal sailetan eragin ahal izateko beharrezko aurrekon­ tuak definitu beharko dira. c) Osaketa: Udalaren osaketa eta funtzionamenduaren arabera aztertuko beharko da, baina honako oinarrizko osaketa bermatu beharko litzateke. Berdintasun sailaren arduradun politikoa. Ikuspuntu orokorra eta integrala berma dadin ber­ dintasun sailaren ordezkariaren parte hartzea ezinbestekoa da. Halaber, beharrezkoa balitz, berdintasun arloko gainontzeko partaideen parte hartzea ziurtatu. Beste sailetako ordezkariak. Berdintasun planak eraginen dituen saila edota lehentasunezko ekintzen arabera, dagokien udal sailetako arduradunak edota ordezkariek parte hartu beharko dute. Gobernu batzordearen ordezkaria. Udal osoan eragiteko eta ikuspuntu orokorra bermatzeko Gobernu batzordearen arduraduna edota ordezkariaren parte hartzea bermatu beharko da.

6


a) Ezaugarriak: Zeharkakotasun printzipioa oinarri. Berdintasun Planak udalaren funtzionamendua eta eragin eremuak goitik behera eta ezkerretik eskuinera zeharkatu behar ditu. Izaera integrala duen plana izan behar da. Udal politika osoan, publikoan zein pribatuan (el­ karteak, enpresak...), eragin behar duelarik. Konpromiso teknikoa, politikoa eta herritarra. Berdintasun Plana ezin da asmo onez defini­ tutako plan bat izan, ezta norberaren borondatean oinarritu ere. Politika feminista garatzeko benetako tresna izan dadin, alderdi guztien eta Udalaren konpromiso politiko beharrezkoa da. Izaera eraldatzailea eta balio politikoa duen plana izan behar da. Aitortza hori eman dadin, udalbatzan adosturiko plana izan behar du. Parte hartzearen printzipioa oinarri. Planaren fase guztietan emakumeen beharrak, iritziak eta erarpenak biltzeko, emakumea eta mugimendu feministaren parte hartzea bermatzea fun­ tsezkoa da.

P O L I T I K A F E M I N I S TA

2.2. BERDINTASUN PLANAK: POLITIKA FEMINISTA GARATZEKO TRESNAK

Planak irekia, dinamikoa eta malgua izan behar du. Plana garatzen den heinean eta ebalua­ zioaren araberako aldaketak edo moldaketak egiteko aukera egon behar da. b) Metodologia: 1. Diagnosia - Tokian tokiko emakumeen egoeraren diagnosia egin behar da. - Diagnosi estrukturala eta integrala izan dadin azterketarako aldagaiak erabaki behar dira. Hauek erabakitzerakoan mugimendu feminista eta adituen parte hartzea bermatu be­ har da. - Adinaren aldagaia aintzat hartu behar da. Adin guztietako emakumeen egoerak ezagutu behar dira. - Aldagai kuantitatibo eta kualitatiboa oinarri hartuta. Hau da, diagnosiak emakume asko­ rengana eta profil ezberdinetako emakumeengana heldu behar du. Halaber, arlo ezber­ dinetan erreferentzialak diren emakumeei inkesta kualitatiboa egin behar zaie. - Herriko eremu guztiak aztertu behar dira. Besteak beste, instituzionala, politikoa, soziala, ekonomikoa, kulturala, hezkuntza, osasungintza, kirola, esparru komunikatiboa... - Diagnosia osotua eta integrala izan dadin beharrezko baliabideak identifikatu eta ezarri behar dira. Besteak beste, inkesta indiskriminatuak eta kualitatiboak. 2. Planifikazioa 7


P O L I T I K A F E M I N I S TA

- Diagnosiaren ondorioen araberako ekintza plana planifikatu behar da. - Planaren helburu orokorrak eta zehatzak finkatu. Halaber, planaren lehentasunak mar­ katu. - Zeharkakotasun printzipioa oinarri hartuta, udal funtzionamendu osoan eta arlo guztie­ tan eragiteko ardatzak eta ekintzak zehaztu. - Plana garatu ahal izateako beharrezko baliabideak identifikatu behar dira. - Plana gauzatzeko epeak zehaztu behar dira. Epe luze, ertain eta laburrekoak zehaztuz. - Planaren parte hartzearen printzipioa aintzat hartuta, ekintza plana definitzerakoan emakumeen ikuspegia eta ekarpenak bermatzea ezinbestekoa da. 3. Ebaluazioa - Azterketa sistema eta metodologia zehaztu egin behar da. Planaren ebaluazioa egiteko beharrezko baliabideak identifikatuz eta epeak zehaztuz. - Arestian aipatu bezala Berdintasun Planak dinamikoa izan behar du eta beraz plana behin eta berriz berrikusi eta egokitzen joan behar da. - Planaren ebaluazioaren araberako aldaketak edo moldaketak egiteko aukera egon be­ har da. - Fase honetan ere parte hartzearen printzipioa funtsezkoa da. Ebaluazioa ez da mugatu behar soilik aspektu teknikoetara eta emakume taldeen iritziak eta ekarpenak jaso behar dira, bai planaren betekizun maila aztertzerakoan bai helburu berriak zehazterakoan ere.

2.3. Baliabideak 1. Baliabide ekonomikoak - Aurreko ataletan azpimarratu dugunez, Berdintasun arloaren funtzioak zein Berdintasun Plana bera garatu ahal izateko beharrezko baliabide ekonomikoak ezarri behar dira. - Horretarako udal aurrekontuetan politika feminista aintzat hartu behar da. Alde batetik, au­ rrekontu espezifikoa definitu behar da. Eta beste aldetik, zeharkakotasun printzipioa oinarri hartuta, gainontzeko udal sailetan ere diru kopuru bat egon behar da politika feminista eta planaren ekintza ezberdinak aurrera eraman daitezen. - Politika feministari behar adinako diru kopurua emateak udalaren benetako borondatea isla­ datzen du. Ordea, baliabide ekonomikorik ez bazaio aitortzen, itxurakeri hutsa dela adieraziko litzateke. 8

2. Giza baliabideak: berdintasun teknikaria


- Berdintasun politika definitzeko, planifikatzeko, aurrera eramateko eta ebaluatzeko lan tek­ nikoa burutu behar da. Hori dela eta, tekniko bezala jardungo duen teknikaria kontratatzea funtsezkoa da. - Teknikariaren profilari dagokionez, zeregin teknikoak menperatzeaz gain, ikuspegi feminista izatea premiazkoa da. - Halaber, teknikariari dagokio berdintasun arloaren funtzioak garatzen direla ziurtatzea eta ikuspegi tekniko eta feministatik eragitea; betiere mugimendu feminista edota herriko emaku­ meen iritziak eta ekarpenak ordezkatu gabe. 3. Arduradun politikoa - Politika feministak izaera eraldatzailea du eta bere balio politikoa aitortu behar zaio. Halaber, dimentsio propioa eta espezifikoa duen politikatzat hartu behar da.

P O L I T I K A F E M I N I S TA

- Baliabide ekonomikoekin batera giza baliabideak ezinbestekoak dira.

- Beraz, politika feminista eta berdintasun plana behar bezala gauzatuko dela bermatzeko Berdintasun Arloa eta honen arduradun politikoa ezartzea premiazkoa da. Berdintasun arloa ezin da beste arlo edota saialaren azpi arloa kontsideratu. 4. Bestelako baliabideak Gidaren abiapuntuan aipatu bezala, hainbat herriren tamaina eta ezaugarriak direla medio, landu dugun proposamen orokorra aurrera eramatea ezinezkoa suertatu daiteke edota zail­ tasunak egon daitezke. Hori dela eta, inguruko udalekin gai honetarako mankomunitateak sortzeko aukera aztertzea proposatzen dugu.

ERANSKINAK 1. EKINTZEN ZERRENDA Jarraian zenbait ekintzen proposamena. Ekintza guztiak tokian tokiko aukera eta baldintzen arabera egokitu beharko liratezkeelarik. a) Administrazioaren sailari begirako ekintzak: • Udalaren barruko kudeaketa hobetu, genero ikuspegia txertatzeko. Besteak beste, Ber­ dintasun Plana ezagutzera emanez, udalaren informazio sisteman datuak sexu-genero aldagaiaren arabera sailkatu (estatistikak, diagnosiak, ikerketak...), langileak kontratat­ zerakoan edota promozionatzerakoan aukera berdintasunaren printzipioa ziurtatu. • Udaleko emakumeen egoera hobet, bai politikariena bai udal-langileena. Horretarako, haien lanpostua hobetzeko zein premia espezifikoa duten aztertu eta gaitasun pertso­ nalak garatu, bai autonomia ekonomikoan bai erabakiak hartzerakoan. • Bateragarritasunaren inguruko sentsibiliazio lana egin. Eremu pribatuaren zereginak

9


P O L I T I K A F E M I N I S TA

bisibilizatuz, gizon eta emakumeen erantzunkidetasuna ikustaraziz. b) Hezkuntza sailari begirako ekintzak: • Herriko hezkuntza zentroetan hezkidetza bultzatu. Horretarako hezkidetzaren ingu­ ruko formazioa eskaini hezkuntza komunitatean dauden gizon-emakume guztiei (ira­ kasle, administrazio langile, ikasle eta gurasoak)11 • Herriko hezkuntza sisteman emakumeen parte hartzea bermatu eta zuzendari lanak egitea sustatu. c) Osasungintza sailari begirako ekintzak: • Osasun zerbitzuetan genero ikuspegia txertatu. • Sexualitate aske baten aldeko informazioa eta formazioa eskaini. • Emakumeek espezifikoki dituzten gaixotasunei arreta jarri eta aurre egiteko lana ho­ betu. • Zaintza lanak behar dituzten pertsonei begirako zerbitzuak eskaini eta bermatu. d) Kultura eta kirolaren sailari begirako ekintzak: • Kultura eta kirol esparruetan emakumearen partaidetza sustatu. • Emakumeek herriko historiari egin dioten ekarpena ikustarazi. • Emakumeen sormen kulturala eta artistikoa bultzatu eta ikustarazi. • Herriko jaien antolakuntzan emakumeen partaidetza eta ordezkaritza bermatu. Jai eremuetan eraso sexisten kontrako lanketa burutu. e) Hirigintza eta ingurunearen sailari begirako ekintzak: • Garraio publikoan eta ingurumenean egiten diren planifikazio, diseinu eta hobekuntza prozesuetan emakumeen ikuspegia eta partaidetza ziurtatu. • Hirigintzan, emakumeen segurtasun sentsazioa indartu. Herriko zonalde ilunak eta arriskutsuak identifikatu eta hauek hobetzeko mekanismoak ezarri. f) Ekonomiaren sailari begirako ekintzak: • Enplegu zerbitzuetan genero ikuspegia bermatu. • Emakumeei lan egiteko aukerak erraztu. Enplegu zerbitzuen inguruko informazioa eskaini, diskriminazio positiboa bultzatu...

10

• Sexu jazarpenak ekiditeko kontzientziazio lana egin herriko enpresetan.


2. EMAKUMEON KONTRAKO INDARKERIARI AURRE EGITEKO HAINBAT IRIZPIDE Administrazioari oinarrizko minimoak eskatzea: - Indarkeriari aurre egiteko akordio inter-istituzionalak bultzatzea. Tokian tokiko baliabide eta bitartekoen arabera finkatuz. - Eraso sexisten aurrean erantzun protokolo bat zehaztea. - Erasotua den emakumeari begirako 24 orduko asistentzia bermatzea. - Erasotua den emakumeari begirako urgentziazko diru laguntzak eskaintzea. - Indarkeria sexistaren gertakariei erantzuteko langileri formatua eta propioa ezartzea. Admi­ nistrazioak zuzenean kontratatutako langileria izanik.

P O L I T I K A F E M I N I S TA

• Bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzeko sentsibilizazio lana egin.

- Administrazio ezberdinetatik ezartzen diren neurrien arteko kordinazioa bermatzea. - Emakumeak babestea ezinbestekoa da. Betiere emakumearen babesa edo segurtasuna vs emakumearen askatasuna den dikotomia elikatu gabe. Emakumeak aske eta askatasunean bizitzeko eskubidea aldarrikatu eta bermatu behar dugu. - Erasotzaileei begirako jarraipen mekanismoak ezarri. Bai juridikoak bai sozialak. - Prebentzioaren eremuan, kontzientziazio lana egitea ezinbestekoa da. Besteak beste, osa­ sungintzan eta hezkuntzan hezkidetza programak garatuz. - Etorkinen aldagaia aintzat hartu eta paperarik gabeko emakumeei begirako babes neurriak bermatu.

3. GLOSATEGIA BORROKA FEMINISTA: mugimendu feministak eta zenbait eragile sozialek patriarkatua in­ dargabetzeko garatzen duten borroka. Emakumeen eskubideak lortze aldera diseinatutako ekintza eta dinamika artikulatuen multzoa. GENERO IKUSPEGIA: politika baten barruan jasotako edozein jarduera edo eremuan emaku­ meen eta gizonen arteko desberdintasunei arreta eman eta aintzakotzat hartzen dituen ikus­ pegia da. ANDROZENTRISMOA: errealitatea ulertzeko eredua, gizonezkoak erdigunea eta gauza oro­ ren neurria diren ikuspegia, beste guztia, tartean emakumeek jendarteari egindako ekarpenak, ezkutatu eta ikusezin bihurtuz. Ikuspegi androzentrikoak, esperientzai maskulinoa “unibertsal” bihurtu eta lehenesten du, pertsona guztien erreferentzia edo irudikapena izango balitz eta esperientzia femeninoa alboratuz. MATXISMOA eta SEXISMOA: matxismoa, gizonen emakumeekiko nagusikeria adierazten

11


P O L I T I K A F E M I N I S TA

duen kontzientziarik gabeko jarrera litzateke, zeren, jarduera matxistak dituen pertsona bati bere jarrera matxista azaltzen zaionean aldatzea aukera baitezake. Jendarte patriarkarrean ikasitakoa da, emakumea gutxiesten duten ideia eta portaera multzo ikasia, teoria mailan emakumeen gutxiagotasunaren kontra egon arren, agerian geratzen dena. Bestetik, sexis­ moa menpekoa kontsideratzen den sexu bateko pertsonekiko bereizkeria edo diskriminazio jarrera kontzientea da, gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasun biologikoen argudioa erabiliz sexu maskulinoaren nagusitasuna eta sexu femeninoaren maskulinoarekiko men­ dekotasun eragiten eta justifikatzen dituena. Hezkuntza sexista, legeri sexista... isladatzen den antolakuntza printzipio bat da. PATRIARKATUA: literalki “aitaren gobernua”esan nahi du. Erlazio sozialak eta botere harrema­ nak sexuaren arabera ezartzen dituen eta kultura eta garai desberdinen arabera moldatzeko gaitasuna duen jendartea antolatzeko sistema da. Eredu patriarkarrak sexuen araberako rolen banaketa eta harreman hierarkikoa ezarten ditu pertsonen artean. Jendarte patriarkarrean, gizonak emakumea menperatzen du, gizonak aginte sozio-politikoa eta lehentasuna ditu jen­ dartearen alor gehienetan. Maiz, ulertu izan da patriarkatuak jendarte “demokratiko” eta “garatuetan” irautea arazo ideo­ logikoa dela; berdintasun formala lortu den honetan, egin beharrekoa jendartearen pentsa­ moldea aldatzea dela pentsatzen da. Hori okerreko interpretazioa da, izan ere, femenismoak patriarkatuaren dimentsio ekonomikoa, poltikoa eta ideologikoa definitu eta beraz, bere izae­ ra estrukturala azpimarratzen du. PUBLIKO/PRIBATUA: esamoldeak patriarkatuak bereizten dituen bi espazio edo eremuen arteko aurkakotasuna adierazten du. Bi eremu horietan eginkizunak, denborak eta pertsonak sexuen arabera sailkatzen ditu patriarkatuak. ETXE EREMUA: ugalketaren edo aktiboa ez den eremuarekin identifikatzen da, non haur­ ren hazkuntza, afektuak eta menpeko pertsonen zaintza gertatzen diren, hau da, norberaren oinarrizko beharrak asetzen diren eremua. EREMU PRIBATUA: espazio eta denbora propioen eremua, non pertsonak bere ahalmenak garatzen dituen, gero eremu publikoan proiektatzeko. Emakumezkoen kasuan, etxe eremua­ rekin nahasten da, beraientzako eremu pribatu hori lapurtuz. EREMU PUBLIKOA: eremu produktiboarekin edo aktibitatearen eremuarekin identifikatzen da. Bizitza laborala, soziala, politikoa eta ekonomikoa garatzen den eremua da. Jendartean parte hartzeko eta jendartearen ezker ona edo aitorpena jasotzeko eremua.

Zure ahotsa, gure hitza!

12


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.