Gazte_politika

Page 1

GAZTE POLITIKA

Sarrera Hauek dira gaur egungo egoeraren ardatzak: - Gazteriaren arazoak, modu isolatu batean ulertzen dira. Ez dira jendarteko arazo bezala ulertzen. - Gazteria, erabateko eskubide urraketa pairatzen duen kolektiboa da. - Gaur egun, gazteriari begira, administrazio edo instituzio ezberdinetik bideratzen dituzten gazte planak ez dituzte gazteriaren beharrak asetzen. - Gazteria, erabakigune guztietatik kanpo dago.

Egoera honen aurrean, garatzeko irizpide orokorrak - Gure proiektu politikoa praktikan gauzatzeko ariketa egin behar dugu, alternatiba integral modura aurkeztuz. - Euskal Herriko Gazte Kontseiluak argitaratutako gazteon eskubideen kartan agertzen diren edukiak eta eskubideen zerrendapena erreferentzia bat izan behar dira. - Ezker Abertzaleak, gazteriaren arazoak, jendartearen arazo bilaka足 tzeko erantzukizuna dauka. Honen ondorioz, Ezker Abertzaleak gazteriaren errealitate espezifikoari erantzungo dion jarduna finkatu behar du herri guztietan.


GAZTE POLITIKA

- Euskal gazteriari, norbanako zein kolektibo aske gisa bizi eta garatzeko dagozkion eskubideen aitortza eta errespetua bermatu behar du Ezker Abertzaleak. Gazteriaren eskubideen defentsan indar aktiboa bilakatu behar gara. - Gazteriaren auto askitasuna eta auto antolaketa errespetatuz eta bultzatuz, Ezker Abertzaleak instituzioak gazteriaren zerbitzura ere jartzeko erantzukizuna dauka. - Gazteriak berari dagozkion gaietan hitza eta erabakia izan behar du. Ezker Abertzaleak euskal gazteon parte hartze zuzena ahalbideratu behar du bizitzako esparru guztietan. Bide honetan, Ezker Abertzalearen ildo eta ekinbideak gazteon behar eta eskubideen defentsa eta alternatiben garapenari ere erantzun behar dio. Honen ondorioz, Ezker Abertzaleak, gazteriari zuzendutako, politika ezkertiar eta abertzaleak martxan jarri behar ditu. Honekin batera, Ezker Abertzaleak, gazteriaren hitza eta erabakiaren defentsan, gazteriak sufritzen dituen arazoei aurre egiteko gazte plan eraginkor eta integralak bultzatu behar ditu. - Herri programetan, gazteek dituzten arazoei aurre egiteko alternatibak edo iniziatiba ezberdinak planteatu behar ditugu. Honetarako, herri programak egiterako orduan, herriko gazteekin hitz egin eta beraien parte hartze zuzena bultzatu behar dugu. Honekin helburu konkretua bete nahi dugu: Euskal Herriko gazteak, datozen lau urteei begira garatuko ditugun plangintzekin edo iniziatibekin bat egitea eta gure proiektu politikoarekin identifikatua sentitzeaz gain, Ezker Abertzalea gazteon alternatiba politikoa eta espazioa bilakatzea.

Herri Programak osatzerako orduan, irizpide batzuk zehaztuko ditugu: - Irizpide orokorrak, lan ardatzak islatuko dituztenak. Herri guztietan aplikatu beha­ rrekoak. - Herriko egoeraren arabera, formula ezberdinak bilatu beharko dituzte, ardatz horiek lortzeko edo gauzatzeko. (eskualde mailan, mankomunitatearen bitartez,‌)

Ardatz politiko nagusiak 1.- Zeharkakotasuna estrategia bermatzeko, bizi baldintza duinak gazteentzat! Zeharkakotasuna bermatzeko bitartekoak eta zubiak jarri beharko ditugu, arlo edo organo ezberdinetan eragin ahal izateko. a.-Gazteriak etxebizitza izateko eskubidea

2

Egun, administraziotik bultzatzen duen politika, etxebizitza ekinbide pribatuaren esku dago, eskaintza eta eskariaren joko arauen arabera, eskubidea dena aberasteko tresna bilakatuta. Egoera honek sortzen duen problematika euskal gazteriarentzat arazo larri bat bilakatu da. Krisi ekonomikoarekin azken urte eta hilabeteetan erabat areagotu den arazo bat da. Gurasoen etxea uzteko ezintasuna eta bizi baldintzak zeharo mugatzen


- Etxe hutsen kudeaketa. Ezker Abertzaleak negozioan oinarritutako etxebizitzen eraikuntzari aurre egiteko, gazteriaren beharren araberako, etxe hutsen kudeaketa egokia planteatu behar du. Etxe hutsen poltsa sortu eta alokairu merkean ateraz besteak beste. - Alokairu publikoa eta merkea. Etxebizitza parke publikoaren bultzatzea. - Okupazioa, egun etxebizitza eskuratzeko ezintasunari aurre egiteko borroka tresna bezala ulertzen dute gazte askok. Ezker Abertzaleak, aukera hau bultzatu eta babestu egin behar du eta honekin batera, okupazioaren despenalizazioa ere alda足 rrikatuko dugu.

GAZTE POLITIKA

dituela kontutan izanik, lehentasunezko ildo bat izan behar du. Gazte orok etxebizitza izateko eskubidea bermatzeko neurri eta planteamenduak garatzeko ardura hartu behar dugu.

b.- Gazteriak lan duinerako eskubidea - Neoliberalismoak eragindako krisiak eta bide horretatik lan munduan emandako aldaketek, gazteriari bi ondorio nagusi ekarri dizkio: lan gabeziaren zama eta prekarietatea. Beraz, Ezker Abertzalearen herri, foru eta Nafarroako gobernurako programek egoera honi erantzun behar diote. - Gazteen langabeziari aurre egiteko plangintza zehatzak. - Lan Azpikontratazioa eta behin behinekotasunarekin bukatzeko neurriak planteatu. Lan eskaintza publikoa defendatu instituzioetan. - Lan duina bermatuko duen lan poltsa publikoa. - Pribatizazioak dakartzan ondorioen aurrean, zerbitzu publikoaren aldarrikapena. c.- Gazteriak bizitzeko oinarrizkoak dituen diru sarrerak eskuratzeko eskubidea. Jendarte Babeserako eskubidea - Gazteriak jendarte babeserako eskubidea dauka, bizi kalitate duina izateko beha足 rrezkoak zaizkion elementuak eskuratzeko ahalmena. Egun bizi baldintza prekarioen ondorioz, gazteriaren beharrizan egoera handitu egin da, lehentasunezko lan arlo baten bilakatuz. - Aberastasunaren banaketa erreala bermatze bidean eta bizi kalitate duin bat gara足 tzeko, soldata sozial duina eta bere aplikazioa 16 urtetik aurrera izatea aldarrikatu eta bultzatu. d.- Gazteek bizi eredu, balore eta kultura askatzaileak sortu eta garatzeko eskubidea - Egungo jendarte eredu neoliberalak, bere biziraupenerako nahitaezkoa zaio gaztarotik merkatuaren beharren araberako bizi ereduak (kontsumista, arrotza, indibidualista, ...) inposatzea. Honela, gazteon bizi baldintzak erabat mugatuz eta mer-

3


GAZTE POLITIKA

katu gai bilakatuz. Beraz, Ezker Abertzaleak berebiziko garrantzia duen lan eremu gisa kokatzen du. - Autogestioaren bidez, aisialdia eta astialdia garatzeko, zein astialdirako jarduerak baldintza egokietan kudeatzeko eta eskaintzeko beharrezkoak diren baliabideak zein espazioak izateko eskubidearen defentsa, bultzatze eta bermatzerako ekinbidea gauzatu behar dugu. Hau da, Ezker Abertzaleak, gazteek kudeatutako espazioak aldarrikatu behar ditu, aukera daukagun herrietan, herriko gaztetxearen proiektuak bultzatuz. Gure herri edo auzoetan gazteek kudeatutako lokalak baditugu, arlo honetan betetzen duten paper garrantzitsuaz jabeturik, hauen babestu eta indartzearen alde ere lan egingo dugu.

2.- Gazteriaren hitza eta erabakiaren defentsa Egungo jendartean eta egitura instituzionalean, gazteriaren hitzari ez zaio inolako jaramonik egiten. Gazteria erabakigune guztietatik kanpo dago eta mekanismo ezberdinak erabiliz, gazteria kolektibo gisa ukatua eta isildua da. Beraz, lehentasunezko ardatz bat: gazteon hitza eta erabakiaren defentsa izango da. Egun gure herria zatitzen eta ezabatzen duen marko antidemokratiko eta inposatua gaindituz, gaurdanik biharko Euskal Herrian gazteriak izan behar duen lekua definituz eta garatuz joan behar dugu. Gazteriak egun dauden instituzio desberdinetan parte hartzeko eskubidea du, bere hitza eta iritzia helarazi eta erabakietan parte hartzeko eskubidea aldarrikatu eta ahalbideratu behar du Ezker Abertzaleak. Honetaz gain, Gazteriaren auto askitasuna eta auto antolaketa errespetatuz eta bultzatuz, instituzioak gazteriaren zerbitzura jartzeko erantzukizuna daukagu. Instituzioek, gazteek beraien artean hartzen dituzten erabakiak errespetatu behar dituzte eta honekin batera, aurrera atera nahi dituzten egitasmoak babesteaz gain, tresna eta bitarteko ezberdinak eskaini behar dizkie gazteriari, egitasmo hauek praktikara eramateko. Ildo honetan, instituzioek, gazteriaren parte hartze zuzena ahalbideratuz eta gazteon eskubideak oinarri bezala hartuz, gazteriaren arazoei aterabidea emango dien gazte plan integralak diseinatu eta praktikara eraman behar ditu. Aurretik aipatutako guztia oinarri bezala hartuz, hona hemen programetan txertatzeko ideia zenbait: ∞ Gazte planak - Gazte planak, udalak martxan jarritako egitasmoak izango dira. Gazteriak, bizi dituen arazo konkretuei aterabidea emateko, instituzioek eratutako tresnak izango dira. • Herri mailako gazteriaren diagnostiko egitetik abiatuko dira. Gazteriaren errealitatea aintzat hartu behar dute. • Gazteriak egin behar du. Hau da, gazteriaren parte hartze zuzena ahalbideratu behar da. 4

• Diagnostikoa oinarri bezala hartuta, gazteriak dituen arazo ezberdinei aterabidea


- Gazteriarekiko komunikazio iraunkorra izateko mekanismoak sortu behar ditu. - Gazteriaren auto askitasuna eta auto antolaketa errespetatuz osatutako planak izan behar dira. Instituzioak gazteriaren zerbitzura ezarriz osatu behar ditugu plan hauek. - Martxan jarritako politika ezkertiar eta abertzaleen barruan kokatu behar dira. ∞ Gazteriaren parte hartzerako batzordea (baldintzak ikusten diren tokietan)

GAZTE POLITIKA

eman behar die. Plan integralak izango dira, eremu guztiak ukituz.

- Batzorde honen helburua, instituzioetan gazteriaren parte hartzea bultzatzea izango da. - Gazteriaren eta udaletxeen artean zubi lana egin behar du. Bien arteko batzorde komuna izango da. - Gazteen eskaerak entzuteko eta beraiekin lotura zuzena mantenduko duen markoa izango da hau. - Gazteriaren hitza eta erabakia errespetatua izateko sortuko dugun batzordea da. - Batzordeak autonomia ideologikoa eta eragiteko gaitasuna izan behar du. - Gazteriaren auto askitasuna eta auto antolaketa errespetatuko duen batzordea izango da. - Gazteriarekin gazte planak diseinatu ostean, batzorde honetatik, gazte planak kudeatuko ditugu.

Zure ahotsa, gure hitza!

5


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.