Etxebizitza

Page 1

ETXEBIZITZA

Sarrera Etxebizitza Euskal Herrian Euskal Herriko ordenamendu juridiko ezberdinek etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea pertsona orori dagokiola aitortzen ba­ dute ere, errealitatea oso bestelakoa da. Lehen mailako behar eta eskubide den arren, gaur egun etxebizitza luxuzko ondare bihurtu da. Higiezin burbuila lehertzearekin batera, urteetan zehar etxebizitza eraikitzearen ziklo osoak (lurzorutik hasi eta giltzak eman arteko bi­ dean) izan duen espekulazio funtzioa geratu da agerian. Eta etxebizitzaren gaia lantzeko eta garatzeko modua errotik aldatzen ez baldin bada, ezinezkoa izango da eskubide hau gauzatu ahal izatea. Egungo jendartean etxebizitzarena arazo larriene­ tariko bat dela jabeturik, Euskal Herriko Administra­ zio desberdinak, udalak barne, behartu egin behar ditugu behar diren bitarteko politiko eta ekono­ mikoak ipintzera gaur egungo etxebizitza politika­ ren bitartez bultzatzen ari den menpekotasuna eta zapalkuntzarekin amaitzeko. Hau da, ezkerreko po­ litika bat egitera etxebizitza eskubidea hiritar guz­ tientzat bermatzeko, ahalmen ekonomiko gutxiena duten sektore sozialetatik hasi eta emakume, gazte eta etorkinen arazoei arreta berezia ipiniz.


ETXEBIZITZA

Horretarako etxebizitza politika publikoa eta nazionala behar dugu, hirigintza eta etxebizitza arloan eskumen guztiak berreskuratzeko, lurra ondare soziala bihurtzeko, hirigintza planea­ mendu zehatza egiteko, hutsik dauden etxebizitzak erabiltzeko, bizitzeko baldintzetan ez da­ goena berreraikitzeko, alokairuzko parke publikoari lehentasuna emateko eta, hala ere eraiki behar bada, Babes Ofizialeko Etxebizitza Publikoak egiteko.

Etxebizitza politika herri/auzo eta udaletan Gure etxebizitza politikaren OINARRIAK: 1.- Etxebizitza: lehen mailako beharra. Gizaki ororen oinarrizko eskubidea den heinean, etxebizitzarena idatzita dagoen eskubide izatetik gauzatzen den eskubide izatera pasatu behar da. Etxebizitzak gizartearen funtziona­ mendua ahalbideratzen du, eta, besteak beste, pertsonen emantzipaziorako eta elkarbizitza unitatearen garapenerako funtsezko osagaia da. 2.-Etxebizitza eskubidea, jabegoaren gainetik aldarrikatu. Biak aitortutako eskubideak izan arren, argi izan behar dugu etxebizitzaz gozatzeko eskubidea jabegoaren gainean jarri behar dela. Ildo honetatik, okupazioa guztiz zilegia da, etxebizitza eskubidearen alde borrokatzeko tresna gisa. 3.- Jarduera publikoa bultzatu etxebizitza eskubidea ziurtatzeko. Eskubideak bermatzea eta gauzatzea da administrazioaren eginkizunetako bat, eta hain zu­ zen ere administrazioak egokiak diren neurriak hartu behar ditu, hiritar guztiei etxebizitza erabili eta gozatzeko ahalmena bermatzeko. Ezinbestekoa da gainera, etxebizitza lortzeko zailtasun gehien dituzten sektoreei arreta berezia jartzea.

Gure etxebizitza politikaren HELBURUAK: 1.- Etxebizitza duina ziurtatu herritar guztientzat. Pertsona orok, bere adina, sexua, arraza ala egoera ekonomikoa kontutan izan gabe, dauka etxebizitza edukitzeko eskubidea; eta sektore publikoaren betebeharra da eskubide hau ber­ matzea. 2.- Jendarte eragileen parte hartzea bermatzea politikaren diseinuan. Egoera larri hau konpontzen hasteko derrigorrezkoa da herritarren interesen oinarritutako politika bat finkatzea; horretarako, guztiontzat etxebizitza bermatuko duen politikaren disei­ nuan jendarte eragileen lana eta ekarpena funtsezkoa da. Mota guztietako erakundeez gain, beharrezkoa da zailtasun handien duten kolektiboek ere parte hartzea. 3.- Gaur egun eraikita dagoen parkean eragitea. Etxebizitza berriak eraikitzea azkeneko aukera izan behar da. Lehenik eta behin jada eraikita dagoena erabili behar da; horretarako egoera txarrean dauden etxebizitzen birgaitzea bul­ tzatu behar dugu. 4.- Etxe hutsen erabilera bultzatu. 2


ETXEBIZITZA

Aurrekoaren ildotik, berriak eraiki baino lehen, etxe hutsen erabilera bultzatu behar da. Datuen arabera, 125.000tik gora etxe huts dago Euskal Herrian, eta hau egungo etxebizitza beharra kontutan hartuta, onartezina da. Horrez gain, beharrezkoa da alokairuaren kultura zabaltzea eta eskuragarriak diren alokairuak lortzeko eragitea. 5.- Alokairurako etxebizitza publikoari lehentasuna eman. Alokairu publikoak etxebizitza es­ kubidea bermatzen du, merkatua eta jabego pribatuaren logikatik kanpo kokatzen duelako etxebizitza. Honetarako alokairuak prezio-muga izan behar du, jabegoan oinarritutako gaur egungo eredu atzerakoia gainditzeko. Gaur egungo alokairu merkatu libreko prezioek ezi­ nezkoa egiten dute alokairua benetako alternatiba izatea eta hemen eten bat egin beharra dago. 6.- Ahalmen ekonomiko txikia dutenentzat, etxebizitzarik edo segurantzarik gabe bizi direnei aukerak eskaini. Ahalmen ekonomikorik gabeko pertsonek eta errekurtso gutxikoek ere, etxebizitza izateko aukera izan behar dute. Baita karga familiarra eta baliabiderik gabe dauden emakumeek ere. Horien artean, etxebizitza eskuratzeko oztopo gehien duen sektoreetariko bat, gazteena da. Lan merkatuan sartzeko zailtasunekin eta lan merkatu beraren baldintza kaxkarrekin, gaur egungo gazteei oso zaila egiten zaie independizatzea. Beraz, gazte orok etxebizitza izateko eskubidea bermatzeko neurri eta planteamenduak garatzeko ardura hartu behar dugu. Bere­ ziki, etxe hutsen kudeaketa, alokairu publiko merkea eta egun etxebizitza eskuratzeko ezin­ tasunari aurre egiteko borroka tresna bezala ulertzen den etxe hutsen okupazioa bultzatu eta babestu egin behar du Ezker Abertzaleak. Honekin batera, okupazioaren despenalizazioa aldarrikatu behar dugu. Okupazioa, alternatiba orokor baino, etxebizitza eskubidearen alde borroka gisa ikusten dugu.

Gure etxebizitza politika herri/auzoetan Hainbat behar ezberdin baldin badaude ere, ezker ikuspuntutik dagokigunari atxikiz, herri mailan, arrazoi estrukturalengatik, ahalmen ekonomiko ahulena duten pertsonetatik hasita, (besteak beste, gazte, emakume eta etorkinak,…) etxebizitza eskubidea hiritar guztientzat ber­ matzea izango da, gure lana. 1.- Herri/auzo mailan borroka ideologikoa garatu. Etxebizitzaren egoera aldatu ezin den arazo bat moduan barneraturik dugu. Ahaztu egiten dugu etxebizitzarena oinarrizko eskubidea dela eta administrazioei eskubide hori bermatzea dagokiela. Eta maiz ahaztu egiten zaigu posiblea dela gaurko egoera aldatzea. Beraz, behin eta berriro egoera aldatu daitekeela, aldatu behar dela eta aldatzeko neurriak daudela zabaldu behar dugu. 2.- Egungo politika salatu Ezinbestekoa da egungo politikaren nondik norakoak salatzea. Inplikaturik dauden eragileen benetako asmoak eta jokatzeko erak kritikatuz. Gaur egungo politikaren atzetik dagoena age­ rian utzi behar dugu. Nork irabazten duen beti, nork agintzen duen benetan, administrazioak nola jokatzen duten, onartzen diren araudiak noren alde dauden eginda, e.a. Eta hori egin behar dugu eremu guztietan bai era orokor batean bai promozio zehatzen inguruan. 3.- Elkarlana jendarte eragileekin gauzatu

3


ETXEBIZITZA

Gure herri/auzoko etxebizitza arazoaren inguruan mugitzen diren eragile sozial eta sindikal desberdinekin harremana eta lana sendotuko dugu, guztion artean lan eta borrokatuz gero aukera gehiago edukiko ditugulako beste etxebizitza politika aurrerakoi bat egiteko. 4.- Herri/auzoen errealitatea aztertu. Helburu horren bidean lehen urrats bezala, etxebizitza alorrean gure herri/auzoen errealitatea aztertuko dugu. Eragin nahi dugun eremuaren errealitatea ahalik eta egokienen ezagutzea ezinbesteko baldintza da. 5.- Lurzoru Ondare Publikoa garatu Bide horretan, politikaren erraietan txertatuak dauden espekulazioa eta negozio ekonomikoa lortzeko jarrerari bukaera emateko pausuak eman behar ditugu. Etxebizitzaren eremuan eskuhartze eraginkorra burutu nahi bada, ezinbestekoa da ahalik eta lur gehien esku publikoetan egotea. Lurra esku pribatuetan uzteak etxebizitzaren eremuan eraginkortasunez eskuhartzea ekiditen du. Hau da, lur ondare publikoa bermatu behar da etxebizitza babestu eta, batez ere, etxebizitza sozialen aldeko politika egokia burutzeko. Horretarako administrazio ezberdinen urteroko aurrekontuetan kopuru egokia gorde beharko litzateke lur ondare publiko hori mantendu eta zabaltzen joateko. Herrialde batzuetan aplika­ garri den araudiak gutxieneko kopuru bat zehazten du. Kopuru hori gaur egun, gure beharre­ tarako txikia denez, zati handiagoa eremu honetara zuzentzea aldarrikatu beharko genuke. Legez, Udalek edozein promozioan (lur urbanizagarrian) aprobetxamendu guztien %10 doan jasotzeko eskubidea dute. Aprobetxamendu horiek modu babestuan eskaintzeko etxebizi­ tzetan bihurtu daitezke. Salbuespenez, lur ondarea saltzen bada edo eta aprobetxamenduen %10en truk dirua jasoz gero, dirua helburu honetarako erabili beharko da. Araudiak ahalbide­ ratzen dituen beste neurri batzuk ere helburu berberarekin erabili daitezke (desjabetu, .....) Lurrari dagozkion neurri gehiago ere garrantzitsuak dira. Lurraren antolaketa eta planifikazioa hain zuzen ere. Lurra urria da eta erabilpenak ugariak. Gainera, natura babestu behar dugu, iraunkortasun alternatiboa bilatuz. Ondorioz, antolamendu orekatua lortzea beharrezkoa da. Lurraren gain egiten den planifikazioak garrantzi handia hartzen du bai espekulazioari mugak ezartzeko, lurra behar nagusietara zuzentzeko eta baita antolaketa egokia burutzeko ere. Espekulazioari mugak ezarri. Jabetza pribatuak bere esku duen kalifikatutako lurra ez du merkatura ateratzen. Gorde egiten du, denborarekin bere balioa gora doalako. Honen aur­ rean, administrazioak neurriak (batik bat desjabetza,...) hartu beharko lituzke, kalifikatutako lur horretan epe motzetan eraiki dezatela exigituz edo dagokion kontrola burutuaz, etxebizitzak merkatura ateratzeko. 6.- Alokairurako etxebizitza publikoaren sustapena bultzatu: Egungo etxebizitzen prezioak direla eta, jendarte zati handi bati etxebizitza bat lortzea ezi­ nezkoa egiten zaio (gazteak, errenta txikia dutenak, gero eta gehiago diren langabetuak, emakume bananduak, etorkinak...). Ez hori bakarrik, inongo aukerarik ez zaio ematen alokai­ ruan bere bizitza antolatu nahi duenari.

4

Jendarteko eremu hauetan, merkatu libreko etxebizitzetara iristea ere ezinezkoa da, babes ofizialean egiten diren etxebizitzen gehiengoak ez die alternatibarik aurkezten, eta gaur egun­


Udalak (dituzten eskumen eta baliabideen arabera) auzokideen arazoak bideratzeko gai izan behar duten administrazioak dira eta kudeaketa aurrerakoi eta egoki batekin, egiten dena baino askoz ere gehiago egin daiteke. 1.- Jabetza publikoko lur sailak (orubeak) behar dira, udal jabetzadun etxebizitzen egitasmoak xedatzeko eta etxebizitzak eraikitzeko.

ETXEBIZITZA

go alokairua, edozein kreditu ordaintzea bezain garestia da.

- Udal jabetza duten orubeen zerrenda egin. - Lurzoruaren Udal Ondarea eratu (horretarako udal bakoitzaren ahalmenaren arabe­ rako partidak sortu aurrekontuetan). - Jabetza pribatuko lur sailetan jardun (planeamenduaren gestio egokia lehenik. Ondo­ ren hainbat ekimen desberdin martxan jarri: desjabetzeak, trukeak edo erosketa). 2.- Alokairurako etxebizitza publikoa sustatzeko egitasmoak landu behar dira. Horreta­ rako finantzabideak eratu eta sakonduz (Gobernu autonomikoetatik, Udalak beraiek, Kutxak, Europar Fondoetatik, etab). - Mota honetako etxebizitzen kostuak merketzeko, kontutan hartu beharrekoa da tasa eta zergen hobariak (exentzioa). - Alokairurako etxebizitzen eraikuntza, kalitate eta prezioan garbitasuna adierazi duten etxegileei esleitu. - Jendarte talde kaltetuenei lehentasuna emango dien alokairurako etxebizitzen eslei­ pena. - Alokairua ordaintzeko diru kopurua eskatzaileen irabazi eta etxebizitzen metro karra­ tuen arabera xedatuko da. Behin alokairurako etxebizitza publikoak lortuta gero, beren banaketarako baremo egokiak egin behar dira, benetan premiarik handiena dutenek lehentasuna izan dezaten. 7.- Hutsik dauden etxebizitzak merkaturatu, alokairurako poltsa sortu: Bitartekoak: entitate publikoekin kontratuak, desjabetzea, enkanteak,... Askotxotan administrazioen aurre ikuspenetan etxebizitza berriak eraikitzea jasotzen da. Neurtutako eskariari sobran erantzungo liokeen adinako etxebizitza hutsak badaudela kontu­ tan hartu gabe. Ezinbestekoa dugu eremu honetan eragitea. Neurri ezberdinekin:etxebizitza hutsen parkea aztertu eta ikertu, horietatik esku publikoetan daudenak zehaztu, jabe priba­ tuen jarrerak eta eragozpenak aztertu, etxebizitzak merkaturatzearen aldeko neurriak ezarriz, neurri fiskalak e.a. Etxebizitzen hutsen arazoaren gainean eragin behar dugu, jada eraikiak dauden baliabideei ahalik eta etekinik handiena ateratzea suposatzen duelako. Etxebizitza hutsen kudeaketa ego­ ki batekin, arazoaren zati bati irtenbidea emateko aukerak sortuko lirateke.

5


ETXEBIZITZA

Etxebizitza hutsak, batik bat alokairu merkatura ateratzeko bitartekoak jartzea ezinbestekoa da: - Etxebizitza hutsak tasa fiskal gogorrekin zergapetuaz. - Etxebizitza hutsaren poltsa publikoa osatzeko proposamen zehatzak burutuaz. - Muturreko kasuetan eta interes publikoaren arabera, luzaro hutsik egon diren etxebi­ zitza edo eraikinak merkaturatzeko bitarteko egokiak ipiniko ditugu. Udal gehienetan alokairurako etxebizitza publikoaren garapena udalari ez dagokiola arra­ zoituko digute, batez ere etxebizitzen sustapen-eraikuntzarekin lotua dagoen eskuindar in­ darra duten udaletan. Argudio hori, hainbat herritan dauden adibide zehatzekin botatzen da a­tzera. 8.- Babes Ofizialeko Etxebizitza ez da alternatiba. Gure ustez Administrazioak herritar guz­ tiei etxebizitza eskubidea bermatu behar die. Eta horretarako biderik egokiena alokairuzko etxebizitzen Parke Publikoa eratzea da. Azken finean, etxebizitza jabetzan erosten laguntzea ez da izan behar administrazioaren lehentasuna. Bereziki politika honek erraztu egiten due­ lako banku, etxe-bultzatzaile, eraikuntza enpresa eta higiezinen espekulatzeko ahalmena. 9.- Berrerabilpen planteamendu integrala egin: Hainbat hiritako alde zaharrak, eraikin industrialak e.a. etxebizitza erabilera emateko prestatuaz. Baldintza txarretan etxebizitzak berrerabiltzeko aukerak eta laguntzak eskaini. Egoera txarrean edo erabilpenik ez dituzten eraikuntzak berregokituz (administrazioek horiek erosi, koopera­ tibekin akordioak, e.a) Bestalde, bai berrerabilpen eta berregokipen proiektuei dagokienez, baina aukerak ikusten diren tokietan baita berriak egiteko ere, herritarrek beraiek beraien etxebizitzak eraikitzeko proiektuak bultzatu ditzakegu. 10.-Eraiki behar diren etxebizitzak beharren arabera izan beharko litzateke, eta aurretik aipatutako aukera desberdinak agortu ondoren. Egiten den eskaintza beharren araberakoa izaten saiatu behar gara. Honetan ezinbestekoa da beharra eta eros ahalmenaren arteko ezberdintasuna finkatzea. Zentzu horretan, admi­ nistrazio publikoetatik egiten den eskaintza, behar errealen araberakoa izango da. Maiz, etxe­ bizitza babestuen politikaren baitan, administrazioek beraien jarduera, erdi mailako ahalmen ekonomikoa dutenei erantzun bat ematera zuzentzen da eta ez, behar eta arazo handienak dituztenei, oinarrizko eskubide hori bermatzeko. Alokatzeko etxebizitza publikoa. Inbertsio nagusia izan behar da. Aipatu dugu, jabetza eta etxebizitza eskubidea bermatzearen artean kontraesana dagoela. Bizi dugun egoeraren aur­ rean hautu garbia egin behar da alokairu publikoaren alde. Alokairuzko etxebizitza sozialen alde nagusiki. Eskuragarria izango dena batetik. Bestetik, beharren arabera eta errotazioa ahal­ bideratzen duena.

6

Promozio publiko zuzena bultzatu behar dugu. Maiz Udalek, promozio zuzenek behar du­ ten bat-bateko inbertsioa eta ondorengo lanak ekiditeko, babes ofizialeko etxebizitzen pro­ mozioak enpresa pribatuei esleitzen dizkiete, azalera eskubidearen bitartez. Honekin, etxebi­ zitzak artifizialki garestitzen dira. Gehienetan esleipen horren truke administrazio publikoek kanon bat eskatzen baitute. Gainera eskatzaileei hasierako esleipena egin ondoren, etxebizit­


12.-Etxebizitza eredu berriak, besteak beste, azalera, material eta, energia aurrezteari begira bultzatuko ditugu.

ETXEBIZITZA

zen gaineko kontrola, enpresa horien esku geratzen da. Eskaintza banatu: elkarbizitza-unitate ezberdinak, behar ezberdinak. Proiektu berriak bultzatu (komunitarioak) 11.-Prozesu hau guztia herritarren eta herri eragileen partehartze zuzenaren bidez garatu behar da. Horretarako beharrezkoak diren bitarteko guztiak jarriko dira. Hau da, benetako prozesu parte hartzailea burutzeko herritarrak eta eragileek informazio zuzena, eztabaidat足 zeko aukera eta erabakitzeko ahalmena eduki behar dute.

Zure ahotsa, gure hitza!

7


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.