Bidezko Merkataritzako Unitate Didaktikoa

Page 1

Material didaktikoa

BIDEZKO MERKATARITZA Irakasle Gida

DBH

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza


Emaus Gizarte Fundazioak 2007. urtean prestatutako dokumentua dugu hau. Zuri, zure taldeari eta zure taldeko gazteei, Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsua lantzen hasteko lagungarria izango zaizuela espero dugu.

Emaus Gizarte Fundazioa Garapenerako Lankidetza Saila Belartza Poligonoa Gurutzegi kalea PK: 20018 Donostia – Gipuzkoa Tel: 943 367 534 Faxa: 943 474 346 E-maila: cooperacion_gipuzkoa@emaus.com www.emaus.com www.cooperacionsolidaria.org

Emaus Gizarte Fundazioa Garapenerako Lankidetza Saila Aurrekoetxea kalea 1, Behea Esk. PK: 48006 Bilbo – Bizkaia Tel: 94 4051644 Faxa: 94 4051644 E-maila: cooperacion_bizkaia@emaus.com www.emaus.com www.cooperacionsolidaria.org


BIDEZKO MERAKATARITZAKO UNITATE DIDAKTIKOA

1.-

SARRERA 1.1.- EMAUS FUNDAZIOAREN AURKEZPENA

2

1.2.- GARAPEN SAILAREN AURKEZPENA

3

1.3.- BIDEZKO MERKATARITZARI BURUZKO UNITATE DIDAKTIKOAREN AURKEZPENA

5

1.4.- BIDEZKO MERKATARITZARI BURUZKO SARRERA OROKORRA 2.-

8

IKASTRESNAK

1. SAIOA 1.1.- Iparraren eta Hegoaren arteko aldeak

11

1.2.- Abestiak

14

2. SAIOA 2.1.- Pobrezia eta desoreka munduan

16

2.2.- Aulkien dinamika

20

3. SAIOA 3.1.- Bananaren rol-jokoa

23

3.2.- Kontsumo iraunkorra. Publizitatea.

27

4. SAIOA 4.1.- Horma-irudien tailerra

38

3.-

EBALUAZIOAK

40

4.-

LOTURA INTERESGARRIAK

42


SARRERA

1


1.1.-EMAUS FUNDAZIOAREN AURKEZPENA Emaus Gizarte Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde sozial eta laikoa da. Emaus International-eko kide da eta helburu hauek ditu: • Pobrezian edo baztertuta dauden edo egoteko arrisku larrian dauden pertsonen bizi-baldintzak hobetzea, gizarteratzeko eta lan-munduratzeko prozesuetara bideratuz eta prozesu horietan lagunduz, ahalik eta autonomia handiena lortu dezaten. • Injustiziari, pobreziari eta garapenari lotutako arazoen kausa, ondorio eta konponbideen inguruko kezka zabaltzea gizartean. Zein bitarteko ditugu?: • Esku hartzeko, jendea trebatzeko eta gizarteratzeko nahiz lan-munduratzeko programa eta zerbitzu integralak. Bakoitzari egokitutako ibilbideak prestatzen eta bultzatzen ditugu. • Hondakinak berreskuratu eta erabiltzeko ekimenak, garapen iraunkorra bultzatze aldera. • Ekonomia sozial eta solidariko enpresak, lan-munduratzeko enpresak eta bidezko merkataritzako ekimenak bultzatzen eta sortzen ditugu. • Injustiziari, pobreziari eta garapenari lotutako arazoen kausa, ondorio eta konponbideak etengabe ikertu eta zabaltzen ditugu (aditzera emanez, ezagutza zabalduz, jendea sentsibilizatuz eta salaketa eginez). • Garapenerako lankidetzako egitasmoak.

www.emaus.com

2


1.2.- GARAPEN SAILAREN AURKEZPENA Garapenerako

Lankidetzarako

Saila

da,

besteak

beste,

Garapenerako

Hezkuntza egitasmoak antolatzen dituena. Hauxe da sail horren egitekoa: injustizia, pobrezia eta botere-galtzea sortzen duten kausak, arazo horiek eragiten dituzten ondorioak eta guk horretan dugun erantzukizuna gizarteari ikusaraztea, gaur egungo nazioarteko antolamendu ekonomikoaren ondorioz, pobrezian eta baztertuta bizi diren Hegoaldeko pertsona eta herrien bizi-baldintzak hobetze aldera. Gure iritziz, garapenerako hezkuntza da helburu horiek lortzeko tresna egokiena. ZER DA GARAPENERAKO HEZKUNTZA GURETZAT? Garapenerako hezkuntza Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harremanen inguruan gogoeta egiteko, harreman horiek aztertzeko eta ikusmolde kritikoa sortzeko gai den prozesu bizia da guretzat. Garapenerako hezkuntzaren bidez gizabanakoek nahiz taldeek egoera jakin batzuen aurrean duten ikuspegia hobetu eta egoera horien aurrean duten jokamoldea aldatu nahi dugu. Horrekin batera, gure ekintzek epe luzean izango dituzten ondorioen inguruan gogoeta egiten saiatzen da garapenerako hezkuntza. Jendearen jarrera eta balioetan aldaketa onuragarriak bultzatzen saiatzen da hezkuntza-eredu hori. Aldaketa horien bidez jende guztiari boterea eta baliabideak eskuratzeko aukera ematen dien mundu bidezkoagoa sortu nahi dugu. Garapenerako hezkuntzaren helburuak hauek dira: • Geure bizitzaren eta munduko beste pertsona batzuenaren artean dauden erlazioez jabetzen laguntzea. • Pobrezia, bereizkeria eta zapalkuntza egotea eragiten duten kausak eta arazo horiek dakartzaten ondorioak azaltzea, halakoek gutako bakoitzaren bizimodua baldintzatzen dutela kontuan hartuta. • Pertsonen auto-estimua areagotzen duten balio, jarrera eta trebetasunak lantzea, jendeak bere ekintzen gaineko erantzukizun handiagoa hartzeko. • Gizabanakoei eta taldeei errealitatea aldatzen laguntzeko baliabide eta tresna egokiak ematea.

3


• Giza garapen iraunkorra bultzatzea, pertsonen gaineko eragina duten hiru mailetan: gutako bakoitzarengan, gure herri edo komunitatean eta nazioartean1. Gure iritziz, derrigorrezko hezkuntzan lantzen den beste edozein alderdi bezain garrantzitsua da garapenerako hezkuntza. Gainera, lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako eta batxilergoko curriculumetan lantzen diren balio berberak lantzen dira garapenerako hezkuntzan. Bestalde, gaur egun munduan dauden desberdintasunei aurre egiteko eta desberdintasun horiek betiko ez iraunarazteko ezinbesteko tresna da garapenerako hezkuntza. Ikasleak garapenerako hezten baditugu, ez dituzte orain arteko egoerak errepikatuko eta aldaketarako eragileak izango dira. Hala, ikastetxeetan lantzeko prestatu ditugun egitasmoen bidez helburu hauek lortu nahi ditugu: • Gaur egungo antolamendu ekonomikoaren ondorioz, pobrezian eta baztertuta

dauden

Hegoaldeko

pertsona

eta

herrien

bizi-baldintzak

hobetzea. • Injustizia, pobrezia eta botere-galtzea sortzen duten kausak, arazo horiek eragiten dituzten ondorioak eta guk horretan dugun erantzukizuna gizarteari ikusaraztea. • Giza garapen iraunkorraren alde lan egitea, garapenerako lankidetza eta hezkuntzaren bidez, eta, aldi berean, erreferente bat izatea, gaur egun indarrean dauden nazioarteko harreman ekonomikoen ordez beste eredu batzuk bultzatzeko jarduerak garatzeko garaian.

1 Polygone, Garapenerako eta Herri Hezkuntzarako Nazioarteko Sarea www.webpolygone.net ,

in UNESCO ETXEA eta EAE-KO GGKE-EN KOORDINAKUNDEA, Cuaderno de trabajo de educación para el Desarrollo. Bilbo: Unesco Etxea arg., 2004.

4


1.3.-

BIDEZKO

MERKATARITZARI

BURUZKO

UNITATE

DIDAKTIKOAREN AURKEZPENA Sei urte daramatzagu sentsibilizazio lanean. Denbora horretan bildutako esperientzian oinarrituta, eta jarduera horietan parte hartu duten ikasle eta irakasleek emandako erantzun ona kontuan hartuta, Emaus Gizarte Fundazioko Garapenerako Lankidetza

Sailak

unitate

didaktiko

hau

prestatu

du,

bere

ingurunearekiko

elkartasunean eta erantzukizunean oinarritutako jarrerak lantzeko. GAIAK Bidezko Merkataritza da material didaktiko honetako gai nagusia. Guretzat berebiziko garrantzia du gai hori haur eta gazteekin lantzeak, alderdi asko ukitzen dituelako. Bidezko Merkataritza, Erantzukizun Pertsonala eta Iparraren eta Hegoaren arteko desorekak dira ikastresnen bidez landu nahi ditugun gaiak. Ikaskuntza-irakaskuntza prozesu dinamiko eta parte-hartzaile baten bidez, gaur egun gure herrialdeetan eta nazioartean dauden egiturak eraldatzen laguntzeko gazteek beharrezkoak dituzten ezagutza kritikoa eta gaitasunak eskuratu ditzaten. HELBURUAK Irakasleek gero eta gogo handiagoa dute justizia, elkartasuna eta antzeko balioak lantzeko. Hala, gogo horri lehendik hasitako bideari jarraipena emateko beharra gehituta, material didaktiko hau prestatu dugu, helburu hauek lortze aldera: • Unitate didaktikoan lantzen diren gaien inguruko ezagutza barneratzea, aurkeztutako egoeren inguruko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa landu ahal izateko. • Material hau landuko dutenekin sentsibilizazio-prozesu bat hastea, gure gizarteko gizabanako eta taldeak aldatzeko, aurriritziak indargabetzeko eta elkartasun-balioak bultzatzeko. • Material hau landuko duten gazteei beren iritzia adierazteko aukera ematea, trebetasun sozialak garatuz, errespetua, ekitatea, irmotasuna eta antzeko zeharkako balioen bidez. • Talde-lana bultzatzea saio bakoitzean proposatutako dinamiken bidez. Taldean elkartzeko eta hausnarketa egiteko uneak egongo dira, halaber, eta lankidetza eta garapena bultzatzeko ekintzen bidez landuko ditugu une horiek.

5


NORI ZUZENTZEN ZAIZKIO Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasle eta ikasleei zuzentzen zaie material hau. Gainera, adin horretako gazteek garrantzi handia dute gizarteko jarrerak aldatzeko garaian. Haiek izango dira proposatutako ekintza eta dinamiketan parte hartzen dutenak, eta eztabaidak antolatzen, hainbat aukera edo alternatiba proposatzen edota mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzeko proposamenak egiten dituzten herritarrak. METODOLOGIA Proposatutako gaietan sakontzeko, ariketa desberdinak egingo dira, irakasleek eta gazteek hainbat gairen inguruan gogoeta egin ahal izan dezaten: Kontsumo Arduratsua, Bidezko Merkataritza, Publizitatea, Iparraren eta Hegoaren arteko Desoreka‌ Gai horiek gazteekin lantzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, alderdi asko ukitzen dituztelako. Gai horiek parte-hartzean oinarritutako jarduera dinamikoen bidez landuko dira, gazteen artean kontzientzia kritikoa sustatzeko eta mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzen laguntzeko gaitasunak barneratu ditzaten gazte horiek. Irakasleak dira beren taldeak ongien ezagutzen dituztenak eta, hala, hemengo proposamenak parte-hartzaileen ezaugarrien arabera aldatu daitezke. MATERIALA Unitate didaktiko honek atal hauek biltzen ditu: Gaiaren aurkezpen orokorra: Gaiaren aurkezpen orokor honen bidez irakasleek gaiari buruzko zenbait datu ezagutzeko aukera izango dute. Ikastresnak Ikastresna hauekin irakasleek bidezko merkataritza, kontsumo arduratsua eta Iparraldeko eta Hegoaldeko egoera landu eta sakondu, eta hausnarketa egingo dute gaioi buruz. Ikastresnak 4 saiotan banatuta daude. Saio bakoitzak ordubete eta ordu eta erdi arteko iraupena du, eta ariketa bat edo bi lantzen dira saio horietako bakoitzean. Ariketa bakoitza honela banatuta dago:

6


•

Irakasleentzako lagungarria

informazioa:

izango

zaie

Bertan irakasleei

jasotako zalantzak

informazio

osagarria

argitzeko,

ikasleei

alternatibak emateko, etab. •

Jardueraren garapena: Helburuak, landuko diren edukiak, ariketak non egin daitezkeen, zenbat irauten duten, nola landu behar diren, behar diren materialak, oharrak eta ikasleek erabili beharreko fitxak zehazten dira atal honetan.

•

Eranskinak: Ikasleek ariketak egiteko beharko dituzten material guztiak, fitxak edo power point-ak jasotzen dira hemen.

Ebaluazioak: Garrantzitsua da saio bakoitzaren ebaluaziotxo bat egitea: ez bakarrik irakasleek erabilitako metodologia egokituz joateko, baizik eta ikasleek egindako ekarpenen ondorioak ikasleei itzultzeko ere. Bukatzeko, beste eztabaidatxo bat egin daiteke, saioa amaitutzat eman aurretik. Saio guztiak amaitu ondoren, unitate didaktiko osoaren ebaluazio orokorra egin behar da. Bertan, unitatea osatzen duten alderdiak (metodologia, materialen egokitasuna, etab.) ebaluatuko dira, batetik, eta helburuak lortu diren, zertan aurreratu den eta bestelako datu interesgarriak aztertuko dira, bestetik. Lotura interesgarriak: Unitate didaktikoan jorratutako gaien inguruko informazio eta agiri interesgarriak dituzten interneteko helbideak eta bibliografia ematen ditugu atal honetan. Irakasleek nahi izanez gero landu dituzten gaiak gehiago sakontzeko.

7


1.4.- BIDEZKO MERKATARITZARI BURUZKO SARRERA OROKORRA Iparraldearen

eta

Hegoaldearen

arteko

desoreka

handien

oinarrian

merkataritza-harremanak daude. Iparraldeak, Hegoaldearen kontura finkatzen ditu joko-arauak (lehiakortasuna eta kosta ahala kosta, ahalik eta irabazirik gehien eskuratzea), Hegoaldea izanik lehengaien eta eskulan merkearen sorlekua zein gero eta pobreagoa den harreman horien ondorioz. Langileen esplotazioa, esklabotza, emakumeen bazterketa, soldata miserableak, lan-baldintza osasungaitzak, naturaren suntsiketa‌ dira erosten dugunarengatik maiz ordaintzen dugun prezioaren zatitxo bat, gu horren jakitun ez garen arren. Bidezko Merkataritzak zuzeneko tratuan eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako merkataritza-harremanak finkatzen ditu, alderdi ekonomikoari ez ezik, alderdi sozialari eta ingurumenari ere begiratuz. Hegoaldeko herrietan, komunitate pobreenak antolatu egiten dira bizimodu duina lortzeko. Nekazarien kooperatibak, emakume-taldeak, eskulangileen elkarteak, erakunde sozialak (kaleko umeekin, baztertuekin eta lan egiteko) antolatzen dituzte. Ekoizleak dira Bidezko Merkataritzaren kateko lehen maila. Era askotako gaiak eskaintzen dizkigu haien lanak: elikagaiak, oihalak, kafea, kakaoa, txokolatea, azukrea, arropak, etxerako gauzak, zeramika, bitxiak, larrua, jostailuak, etab. Iparraldeko herrialdeetan, berriz, Bidezko Merkataritzako erakundeek hango taldeekin lan egiten dute, haien produktuak gure merkatuetan zabaltzeko. Hala, Bidezko Merkataritzako inportatzaileei eta dendei esker produktu horiek gure eskuetaraino iristen dira. Kontsumitzaileok gara Bidezko Merkataritza ahalbidetzen duen kateko azken maila. Gure boteretxoa erantzukizunez erabiltzen badugu, eta produktuen prezioa ez ezik,

produktuok

egindakoan

izandako

baldintza

sozial

eta

ekologikoak

ere

aintzakotzat hartzen baditugu, esplotazioari EZETZ esan eta merkataritza-harreman orekatuagoak sortzen lagundu dezakegu. Era berean, esplotazio-baldintzak behingoz ezabatzeko behar diren aldaketa politiko eta ekonomikoak bultzatzeko Bidezko Merkataritzako erakundeek antolatzen dituzten kanpainetan laguntzea daukagu.

8


Bidezko merkataritzaren oinarrian dauden irizpideak: • Soldata

duina:

soldata

duina

ordaintzen

zaie

nekazariei

beren

produktuengatik. • Funtzionamendu demokratikoa: kide guztiek erabakietan askatasunez parte hartzea daukaten enpresa eta kooperatibak bultzatzen dira. • Bitartekari gutxiago: produktuen prezioekin espekulatu eta produktuok garestitzen dituzten bitartekarien kopurua murriztu edota ezabatu egiten da. • Inguruko gizartea eta natura errespetatzea: ekoizpenak ez du ingurumena kutsatzen. • Berdintasuna gizon-emakumeen artean: soldata berdina lan berdinagatik, eta berdintasuna lan-baldintzetan ere. • Esplotaziorik eta lan-baldintza esklaborik ez: haurrak eskolatzea eta laneko gehiegikeria guztiak ezabatzea bultzatzen da. • Epe luzerako harremanak: nazioarteko merkataritzaren eusteko gorabeherek eragin handia dute ekoizleengan. Horregatik, Bidezko Merkataritzako erakundeek epe luzerako harremanak eratzen dituzte, eta ekoizleek plangintzak egiteko segurtasun handiagoa dute. Gizarte-garapenerako programak landu, hazkuntza organikora aldatu edo epe luzerako helburuak finkatzea daukate, horrela.

9


IKASTRESNAK

10


1.1.- IPARRAREN ETA HEGOAREN ARTEKO ALDEAK IRAKASLEENTZAKO INFORMAZIOA Dakigunez munduko aberastasunak banatzeko modua ez da batere orekatua: munduko biztanleen %20ek, Iparraldeko biztanleek, alegia, aberastasunen %80 dituzte; eta biztanleriaren %80ek, hots, 4.500 milioitik gora pertsonak, Lur osoko aberastasunen %20 besterik ez dituzte. 4.500 milioi pertsona horietatik gehienak bizitzeko behar dutena lurretik ateratzen duten nekazari txikiak dira. Hegoaldeko nekazari-familien egoera antzeko samarra da kontinente guztietan. Gehienak pobreziaren gurpil zoroari kateatuta bizi dira. Ez dute lurrik edo baliabiderik eskuratzeko

aukera

handirik,

eta

beren

ekoizpena

esportaziora

bideratzeko

espezializatu behar izaten dutenez, beren nekazaritza ez dago behar bezala dibertsifikatuta, jatekoa nekazaritzatik atera ahal izateko moduan. Gainera, beren dirusarrerak murritzegiak izaten dira askotan, eta ezin dituzte dagoeneko bertan ekoitziak izateari utzi dioten elikagaiak erosi. Nekazaritzako langileak, jornalariak alegia, nekazariak ere baino are egoera kaskarragoan bizi dira. Besteen sailetan nekazaritzako lanak eginez bizi diren gizon, emakume eta haur horiek sail batetik bestera ibiltzen dira, eskulan premia handia dagoen lekuen bila, baina soldata urriak jasotzen dituzte eta lan-baldintza kaskarretan, gizarte-segurantzarik gabe, lan egiten dute. Kafea ekoizten duten estatuetako jornalariek, adibidez, egunean 2 eta 4 euro artean besterik ez dituzte jasotzen.

11

1. SAIOA

1. SAIOA


HELBURU ZEHATZA: Herrialde

garatuen

eta

pobretuen

artean

dauden

aldeez

jabetzea. Alde horien jatorrian dirua, natur baliabideak eta bestelakoak erabiltzeko daukagun moduan dagoela ulertzea. EDUKIA: Kontzeptuak: Iparraren eta Hegoaren arteko aldeak ekonomian, politikan, gizartean eta ingurumenean. Prozedurak: egunkarietako albisteak aztertzea. Jarrerak: Iparraren eta Hegoaren arteko aldeez eta alde horien kausez jabetzea, eta guk horretan erantzukizun puska bat ere badugula konturatzea. JARDUERAREN GARAPENA: Ikasleek egunkari eta aldizkarietatik ateratako albisteak ikusiko dituzte power point aurkezpen batean edo paperean. Albiste horietako batzuk Iparraldeko egoeraz mintzo zaizkigu, eta besteak Hegoaldekoaz. Lau sail nagusi aztertzen dira albisteotan: gizartea, politika, ekonomia eta ingurumena. Albiste horien arteko bi aukeratu beharko dituzte ikasleek (Iparraldeari buruzkoa bata eta Hegoaldeari buruzkoa bestea) eta sakonago aztertuko dituzte albisteok, Iparreko eta Hegoaldeko egoeren artean dauden zazpi alde nabarmenenak azpimarratuz. Ariketa amaitzeko, ikasleek gainerako ikasleen aurrean azalduko dituzte aurkitutako alde edo desberdintasunak. LEKUA: Power point-ak proiektatu daitezkeen gelan. IRAUPENA: 30 minutu BEHARREZKO MATERIALA: Power point-a edo, bestela, albisteen kopia paperean inprimatuta.

12

1. SAIOA

ARIKETA: EGUNKARIETAKO IZENBURUEK DIOTENA


1.2.eranskina: Egunkaria (Word) OHARRAK: Ariketa taldeka egin daiteke, talde bakoitzak bina albiste aztertuz (3-4ko taldeetan, adibidez).

13

1. SAIOA

1.1. eranskina: Egunkaria (power point)


ARIKETA: ABESTIEN TAILERRA HELBURU ZEHATZA: Gai hauek azaltzea gazteei: Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko

desorekak,

nazioarteko

merkataritza

harremanak,

kontsumismoa eta herritarren pasibotasuna. Irakasleei tresna bat ematea abestien bidez giza eskubideen inguruan gogoetan egiteko. Gogoeta horren barruan, Giza Eskubideen

Adierazpen

Unibertsala

ez

ezik,

balio

etiko

orokorragoak ere aztertu litezke, hala nola pertsonen arteko harremanak, naturarekiko errespetua, norberarekiko errespetua, norberaren

garapena

eta

independentzia,

maitasuna,

komunikazioa, etab. Eztabaida eta sen kritikoa bultzatzea. EDUKIA: Kontzeptuak: Iparraren eta Hegoaren arteko desorekak eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala. Prozedurak: abestien hitzak aztertzea. Jarrerak: enpatia, elkartasuna, hausnarketa, ekitatea, errespetua eta elkartasuna bultzatzea JARDUERAREN GARAPENA: Abesti bat aukeratu. Denen artean entzun eta aztertu ondoren, abestiaren letra banatu. Gazteak taldeka elkartu, aukeratutako abestiaren letra berriz ere aztertzeko. Taldeka, galdera hauek erantzun behar dituzte: •

Zer sentitu duzue musika hori entzutean?

Egileak zer adierazi nahi du, zuen ustez?

Zer ekartzen dizue burura?

Ezagutzen al duzue antzeko egoerarik?

Ados zaudete “ mezuarekin”?

14

1. SAIOA

1.2.-ABESTIAK


Azkenik,

gazteek

abesti

baten

hitzak

asmatu

beharko

dituzte,

gai

1. SAIOA

hauetarakoren batean oinarrituta: Iparraren eta Hegoaren arteko desoreka, kontsumo arduratsua, herritarren pasibotasuna‌ LEKUA: Ikasgelan. IRAUPENA: 20-25 minutu, abesti kopuruaren arabera. BEHARREZKO MATERIALA: Abestiak entzuteko CD-a eta abestien letren fotokopiak. 1.2. eranskina: Abestien zerrenda + letrak 1.2. eranskina: Abestiak OHARRAK: Ariketa hau taldeka egin daiteke, talde bakoitzak abesti bat aztertuz.

15


2. SAIOA 2.1.- POBREZIA ETA DESOREKA MUNDUAN IRAKASLEENTZAKO INFORMAZIOA “0 POBREZIA� kanpainaren web-orritik datu hauek atera ditugu1: Munduko biztanleen %10 Lur osoko ondasunen %70en jabe dira. Munduko biztanleriaren bosten batek munduko baliabideen %60 kontsumitzen ditu, Lur osorako dauden baliabideak arriskuan

100 enpresa handienek munduko herri guztien erdiaren barneproduktua baino diru-sarrera handiagoak dituzte urtean. Munduko pobreen %75 nekazariak dira. Munduko pobreen %70 emakumezkoak dira. 1.100 milioi pertsonak eguneko dolar bat baino gutxiago dute bizitzeko. 2.700 milioi pertsonak eguneko bi dolar baino gutxiago dute bizitzeko. 1.200 milioi pertsonak ez dute edateko urik. 800 milioi pertsonak gosea eta nutrizio txarra dute. Goseak eta nutrizio txarra 6 milioi ume hiltzen dituzte urtean (FAOren arabera). Urtero

10

milioi

ume

hiltzen

dira

sendagarriak

diren

gaixotasunengatik. Munduan 40 milioi pertsonak baino gehiagok HIESa dute, eta beste 5 milioi pertsona kutsatzen dira urtero. 50 milioi pertsonak GIB dute, eta gehienek ez dute inolako tratamendu edo laguntzarik jasotzen. Herrialde pobretuetako 2.000 milioi pertsonak ez dute inolako osasun-tratamendurik jasotzen, sendagaien kostu handiarengatik, gehienbat.

1

www.pobrezacero.org (2006/07/03)

16

2. SAIOA

jarriaz.


Sendagairik jasotzen ez dutenez, urtero hamaika milioi ume hiltzen dira munduan, gaixotasun sendagarrien ondorioz. Gaur egun munduak gizaki guztion garapena ziurtatzeko adina baliabide finantzario, teknologiko eta humanoak dituen arren (PNUD, 2005)2, ez da garapen hori lortzeko ezer egiten. “0 POBREZIA” kanpainak esaten duen moduan, zeharo onartezina da munduan dugun pobrezia eta desoreka, arazo hori konpontzeko behar diren baliabide guztiak gure esku daudela jakinda. Onartezina da, halaber, herrialde pobre eta aberatsen arteko aldea urterik urte handituz joatea. Desoreka horren ondorioz, munduko biztanle gehienek gosea, HIESa, analfabetismoa, emakume eta nesken diskriminazioa, lekualdaketa masiboak, nazioarteko ondasunen banaketa desorekatuen ondoriozko migrazioak… jasan behar izaten dituzte. Bestalde, munduko biztanleen bosten batek Lurreko natur baliabideak gehiegi ustiatzen ditu, gure kontsumo arduragabearen ondorioz, eta horrek arriskuan jartzen du Lurraren garapen iraunkorra. Pobrezia

eta

desoreka

hori

gure

egungo

antolamendu

politiko

eta

ekonomikoari zor zaio. Gaur egun, munduko ekonomia indartsuenak dira nazioarteko merkataritzan pribilegio gehien dituztenak. Herrialde pobretuek, berriz, ordaindu ezineko zorrekin jarraitzen dute, eta nazioarteko laguntza-sistemak ez die askorik laguntzen. Azken urteotan izugarrizko hazkunde ekonomikoa izan dugun arren, hazkunde horrek ez du giza eskubideak edo eskubide kolektiboak betetzea ekarri, aurkakoa baizik, bidegabekeriak eta desoreka gero eta handiagoak baitira. Nazioarteko merkataritza-harremanak desorekatuak dira, eta horrek arazo ugari sortzen ditu alor askotan: ekonomian, ingurumenean, gizartean, kulturan… Arazo horiek mundu osoak jasaten ditu, baina herrialde pobretuak dira gaizkien ateratzen direnak, Iparraldeko herrien jokamoldeak lotura zuzena baitu Hegoaldeko herrien egoerarekin, eta, hala, Hegoaldeko herri eta pertsona askok jasaten duten egoera negargarriaren erantzule dira Iparraldeko herriak. 1. gaian nazioarteko merkataritza-harremanen ondorio txarrak azaltzen dira. Munduko herrialdeen eta pertsonen arteko harreman desorekatuak, adibidez, nazioarteko merkataritza-harremanetan dagoen desorekari zor zaizkiola uste dugu. Hiru arazo nagusi aztertu ditugu, hainbat ikuspegitatik: Giza garapenari buruzko 2005eko txostena. La cooperación internacional ante una encrucijada. Ayuda al desarrollo, comercio y seguridad en un mundo desigual, PNUD, 2005. 2

17

2. SAIOA

naturaren kutsadura, teknologiak eskuratzeko ezintasuna, gatazken ondoriozko


ekonomiaren alorrean, Hegoaldeko nekazarien egoera. ingurumenaren alorrean, zor ekologikoa. gizartearen alorrean, Hegoaldeko herrietara deslokalizatutako enpresetan diharduten emakumeen egoera.

2. SAIOA

Hiru alor horiei buruzko informazioa 2. gaiaren sarreran garatu dugu.

18


ARIKETA: MUNDUAREN EGOERA GAUR EGUN HELBURUAK ZEHATZAK Nazioarteko merkataritza-harremanen eta ekonomia, gizarte, kultura eta ingurumen alorreko arazoen artean dagoen lotura ulertzea. Zor ekologikoa zer den jakitea eta makiletan lan egiten duten emakumeen eta Hegoaldeko nekazarien egoera ezagutzea. Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko desorekaren inguruan

EDUKIAK Kontzeptuak:

zor

ekologikoa,

makiletan

lan

egiten

duten

emakumeen egoera, Hegoaldeko nekazarien egoera. Prozedurak:

“Nazioarteko

merkataritza-harremanek

sortutako

arazoak” power point-a ikustea. Jarrerak: barneratzea eta gogoeta egitea. JARDUERAEN GARAPENA Nazioarteko merkataritza-harremanek eragindako arazoak azaltzea, power point bat erabiliz. LEKUA Power point-ak proiektatu daitezkeen gelan. IRAUPENA 30 minutu. BEHARREZKO MATERIALAK Power point hau: 2.1. eranskina: “Nazioarteko merkataritza-harremanek sortutako arazoak” OHARRAK Power point-a ikusteko kanoirik ez baduzue, power point-a gardenki bihurtu eta proiektagailua erabili dezakezue.

19

2. SAIOA

gogoeta egitea.


2.3.-AULKIEN DINAMIKA IRAKASLEENTZAKO INFORMAZIOA NOLA DAUDEN BANATUAK, GAUR EGUN, MUNDUKO ABERASTASUNAK Aberastuak

Aberastasunen %80 – Munduko populazioaren %20.

Pobretuak

Aberastasunen %20 – Munduko biztanleriaren %80.

20 pertsonako taldean: Aberatsek 16 aulki eta 4 pertsona. Pobreek 4 aulki eta 16 pertsona. 25 pertsonako taldean: Aberatsek 20 aulki eta 5 pertsona. Pobreek 5 aulki eta 20 pertsona.

30eko taldean: Aberatsek 24 aulki eta 6 pertsona. Pobreek 6 aulki eta 24 pertsona.

GAUR EGUNGO EGOERA •

1.200 milioi pertsona baino gehiago egunean $1 (€1) baino gutxiagorekin bizi dira.

54 herrialde inguru 1990ean baino pobreagoak dira orain.

Saharaz azpiko herrialdetan HIESa eta gosea duten pertsonak ugaritzen ari dira.

EMAKUMEA •

$1 edo €1 baino gutxiagorekin bizi direnen %70 emakumezkoak dira.

Emakumeek lanaren 2/3 egiten dute eta munduko soldataren %10a baino gutxiago jasotzen dute.

Emakumeek eguneroko lanegun luzeaz gain etxeko lanak egin behar izaten dituzte.

20

2. SAIOA


ARIKETA: AULKIEN DINAMIKA HELBURU ZEHATZA: Gazteek

ezagutzea

zein

diren

nazioarteko

merkataritzaren

ondorioak eta zergatiak. Mundu bidezkoagoa lortzeko herrialdeen arteko elkartasunak duen garrantziaz jabetzea gazte horiek. Iparraldearen

eta

Hegoaldearen

arteko

desorekei

buruz

hausnartzea.

Kontzeptuak: munduko

Iparraren

injustizia,

arrazismoa,

zor

eta

Hegoaren

ekologikoa,

Hegoaldeko

desberdintasunak,

kanpo-zorra,

nekazarien

egoera,

migrazioa, emakume

nekazarien egoera. Prozedurak: Parte hartuz, eztabaida, negoziazioa. Jarrerak: enpatia, elkartasuna, hausnarketa. JARDUERAREN GARAPENA: Ikasleak bi taldetan banatu: batzuk, herrialde aberastuak (Iparra) izango dira, eta besteak pobretuak (Hegoa). Guztiek aulki kopuru bera izango dute eta zutik jarriko dira gainean. OHARRA: Aulki kopuru bera aukeratu dugu, munduaren egoera irudikatzeko, hots, munduan nahikoa baliabide daudela, biztanle guztion beharrak asetzeko. Dinamikan zehar talde pobretutik aulkiak kenduko ditugu aberastuei emateko. Ez dugu inor kanporatu edo kaleratuko: herrialde aberastuek dauzkaten aulki guztiak okupatu behar dituzte, batere libre utzi gabe; eta aldi berean, herrialde pobretuek geratzen zaizkien aulkiekin konpondu beharko dute. Ezin dute inolaz ere lurra ukitu. OHARRA: adi egon inor taldetik kanpo ez gelditzeko. Elkartasuna bultzatu behar dugu, bai talde barruan baita taldeen artean ere. Aulkiak kentzeko modu desberdinak daude. Hona hemen bi dira proposamen: 1.

Talde

batetik

bestera

aulkiak

kentzean,

esan

eta

azaldu

zein

arrazoirengatik hartzen zaizkien: kanpo zorragatik (kontzeptua azaltzeko aprobetxatu); esku-lanarengatik (talde pobretutik aberatsera pertsonak pasa eta azaldu Hegoaldeko langileen egoera zein den), etab.

21

2. SAIOA

EDUKIA:


2.

Aulkiak talde batetik bestera pasa, eta utzi taldekideei beren zalantzak eta iritziak adierazten. Momentu hau egokia da gazteei irakatsi nahi dizkiegun zenbait kontzeptu aurkezteko. Adibidez, aulkiak pasa eta itxaron talde pobretua kexatu eta zergatia galdetu arte (kanpo-zorra azaldu). Gero, alderantziz: talde aberastutik pobretura aulkiak eraman zor ekologikoaren ordainetan (azaldu zer den). Taldeak beren kasa utzi, ea mugimenduak sortzen diren, migrazio-mugimenduak talde batetik bestera, hain zuzen ere; eta arreta jarri talde hartzailearen erreakzioan (komentatu emigratzearen arrazoiak, zein den euren herrialdeen egoera, arrazismoa‌). Emakumearen

gaia lantzeko mutilei beste taldera

emigratzeko esan diezaiekegu (beren aulkia eraman dezakete beste emakumeei edo neskei bi motxila soinean jartzea eskatuko diegu (familia eta familia hori aurrera ateratzeko zama irudikatzeko). Klasea amaitzeko gaiari buruzko hausnarketa egin. Nola sentitu diren, egoera hobetzeko zer egin dezakegun, baliabide faltak nolako eragina duen gizakion garapen iraunkorrean‌ LEKUA: Ikasgelan. IRAUPENA: 30-40 minutu. BEHARREZKO MATERIALA: Behar den bakarra aulkiak dira. OHARRAK: Talde bakoitzeko ikasleek beren egoera defendatu behar dute.

22

2. SAIOA

taldera lurraren jabetza balitz bezala, esaterako), eta geratzen diren


3. SAIOA 3.1.- BANANAREN ROL-JOKOA IRAKASLEENTZAKO INFORMAZIOA Merkataritza, kosta ahala kosta? Iparraren eta Hegoaren artean dauden alde izugarrien muinean bien arteko merkataritza-harremanak daude. Iparrak finkatzen ditu joko-arauak —lehia eta etekinik handiena kosta ahala kosta—, Hegoaldearen bizkar finkatu ere, Hegoaldeko lehengaiak eta eskulan merkea erabiltzen baititu, hura gero eta gehiago pobretuz. Laneko esplotazioa, esklabotza, haurren esplotazioa, emakumeen aurkako bereizkeria, soldata ziztrinak, osasunarentzat txarrak diren lan-baldintzak, naturaren suntsipena… Horra gure erosketengatik maiz ordaintzen dugun prezioan sartzen diren zenbait ezaugarri, gu prezio horren atzean ezkutatzen denaz konturatu gabe. Bidezko merkataritza, alternatiba etikoa Bidezko merkataritzan elkarrekiko errespetuan eta tratu zuzenean oinarritutako merkataritza-harremanak eratzen dira, garrantzia ekonomiari bakarrik eman beharrean gizartea eta ingurumena ere aintzakotzat hartuz. Hegoaldeko herrietan, komunitate pobreenak antolatu egiten dira bizimodu sozialak (kaleko umeekin, baztertuekin eta halakoekin lan egiten dutenak) eta antzekoak sortzen dituzte. Ekoizleak dira, hain zuzen, bidezko merkataritzako lehenbiziko maila. Haien lanaren emaitza dira guregana iristen diren elikagai, ehun eta artisau-lan ugari, hala nola, kafea, kakaoa, txokolatea, arropa, etxerako gaiak, zeramika, bitxiak, larruzko gauzak, jostailuak… Iparraldeko herrietan bidezko merkataritza bultzatzen duten antolakundeek Hegoaldeko talde horiekin batera egiten dute lan, haien produktuak hemen merkaturatzen laguntzeko. Horrela, inportatzaileak eta bidezko merkataritzako dendak produktu horiek gure esku jartzen ahalegintzen dira. Kontsumitzaileok gara bidezko merkataritza ahalbidetzen duen kateko azken maila. Gure boterea arduraz erabiliz, eta produktuen prezioaz baino zerbait gehiagoz arduratuz, produktuok ekoiztean izandako baldintza sozial eta ekologikoez arduratuz, adibidez, esplotazioari EZETZ esan, eta merkataritza-harreman orekatuagoak ezartzen lagundu dezakegu.

23

3. SAIOA

duina lortzeko. Nekazari-kooperatibak, emakume-taldeak, artisau-elkarteak, elkarte


Bidezko merkataritzaren oinarrian dauden irizpideak: Soldata

duina:

nekazariei

soldata

duina

ordaintzea

haien

produktuen truke. Funtzionamendu askatasunez

demokratikoa:

parte

hartzeko

erabakietan

aukera

duten

kide

guztiek

enpresa

edo

espekulatu

eta,

kooperatibak bultzatzea. Bitartekari

gutxiago:

produktuen

prezioekin

ondorioz, prezio horiek garestitzen dituzten bitartekariak ahalik eta gehien murriztea edo guztiz ezabatzea. Inguruko gizarte eta natura errespetatzea: ekoizpenak ingurumena ez kaltetzea. Gizon-emakumeen arteko berdintasuna: lan berdinagatik soldata berdina, eta berdintasuna lan-baldintzetan ere. Esplotaziorik

eta

esklabotzaren

tankerako

lan-baldintzarik

ez:

haurrak eskolatzea eta laneko gehiegikeria guztiak ezabatzea. Epe luzerako harremana: ekoizleak beti daude nazioarteko merkataritzak

izaten

dituen

eusteko

gorabeherak

jasateko

arriskuan. Bidezko merkataritzako erakundeetan epe luzerako plangintza

seguruak

egiteko

aukera

izaten

dute.

Gizarte-

garapenerako programak eta nekazaritza organikora aldatzeko prozesuak antolatu daitezke horrela, epe luzerako helburuak finkatuz.

24

3. SAIOA

harremanak eratzen dira, printzipioz, eta horri esker ekoizleek


ARIKETA: BANANAREN ROL-JOKOA HELBURU ZEHATZA: Merkataritza-kateak benetan nola iharduten duen ulertzea, eta kate horretatik ateratako irabazien banaketa desorekatua ezagutzea (merkataritza bidegabea eta ohiko merkataritza). Kateko

osagai

desberdinen

artean

dauden

harremanez

jabetzea. Merkataritza bidezkoagoa eta orekatuagoa lortzeko, kateko osagaien artean komunikatu beharra dagoela ulertzea. EDUKIA: Kontzeptuak: merkataritza-katea, ohiko merkataritza, bidezko merkataritza. Prozedurak: rol-jokoa, eztabaida. Jarrerak: enpatia, negoziazioa, hausnarketa. JARDUERAREN GARAPENA: Deskribapen-fitxak banatu eta taldeka elkartu. Talde bakoitzak gogoeta egin behar du hartu duen paperaren inguruan, eta nola banatu beharko litzatekeen esanez. Taldeko arduradun bakoitzak banana bana marraztu behar du arbelean. Marraztutako bananetan, taldeko arduradunak bere taldeak beretzat eta besteentzat finkatu dituen irabaziak idatzi beharko ditu. Normalena da taldeak ez bat etortzea banaketan, eta, hortaz, negoziatu egin beharko dute adostasunera iristeko. Talde bakoitzak eskuinean eta ezkerrean dituenekin bakarrik negoziatu dezake. Ekoizleek eta txikizkako saltzaileek talde bakarrarekin negoziatu ahal izango dute, katearen beste aldean ez dutelako inor. Eztabaida. Taldeka negoziatu eta irabazien bestelako banaketa bat proposatu ondoren, oraindik adostasunik lortu ez bada, eztabaida bat egingo da talde guztien artean. Negoziazio orokor horren bidez adostasunera iritsi beharko dute talde guztiek. Merkataritza-katearen funtzionamenduaren inguruko gogoeta, negoziazioetatik kanpo utzitako eta zapaldutako taldeak zein izan diren zehaztuz. Era honetako kateen ordez beste eredu bat proposatu behar da.

25

3. SAIOA

hipotesi bat proposatu behar du, bananaren irabaziak talde guztien artean benetan


Parte-hartzaileek ez badute bestelako eredu gauzagarririk aurkitzen, bidezko merkataritzaren eredua proposatuko zaie, ekoizleen eta txikizkarien artean dauden taldeak kanpoan utzita, haiek ez direlako beharrezkoak. Bidezko merkataritza zer den azaldu eta eredu horren ezaugarri nagusiak aurkeztu, power point baten laguntzarekin. Power point horretan ohiko merkataritzaren eta bidezko merkataritzaren arteko desberdintasunak ikusten dira, bakoitzak zenbat irabazten duen. Bi merkataritza mota horiek alderatzeko, bidezko merkataritzaren katea, beharrezkoak diren parte-hartzaileak, alegia, zein diren erakusten dira. LEKUA: Ikasgelan. IRAUPENA: 30 minutu. BEHARREZKO MATERIALA: Bi material daude. Alde batetik bananaren jokoaren fitxak, jokatzeko; bestetik, power point bat, bidezko merkataritzaren aurkezpena egiteko. 3.1. eranskinak: Bananaren jokoaren fitxa. 3.1. eranskinak: Bidezko merkataritza.

Power point-a ikusteko kanoirik ez baduzue, power point-a gardenki bihurtu eta proiektagailua erabili dezakezue.

26

3. SAIOA

OHARRAK:


3.2.- KONTSUMO ARDURATSUA. PUBLIZITATEA IRAKASLEENTZAKO INFORMAZIOA Gehiago saltzeko erabiltzen den sustapen-tresna modernoa da publizitatea. Funtsean behar eta gurari berriak sortzen ditu kontsumitzaileen artean. Publizitateak izugarri baldintzatzen ditu gure kontsumo-ohiturak eta produktu bat ala beste aukeratzeko joerak. Nola “limurtzen� gaituzte? Zer saltzen digu publizitateak? Irudia Garaipena, boterea Edertasuna Zoriona Baina, berez, ematen al zaigu informaziorik produktuei buruz? Ala publizitateak gurari berriak sortu besterik ez du egiten, berez behar ez ditugun arren zoriontsuagoak, onartuagoak, eta boteretsuagoak izateko gauzak eros ditzagun? Adibide bat: txokolate iragarkietan denak agertzen dira poz-pozik, baina ba al zenekien txokolate-ekoizleek ekoizpen-kostua baino %30 gutxiago kobratzen dutela?

Eta zer dakigu kafeari buruz? Iragarkiek zer esaten digute kafearen inguruan? Ez digute txintik ere esaten kafe-ekoizleak joan deneko 15 urtean jasaten ari diren krisiaz, ezta? Horren ondorioz, sos ziztrin batzuen truke lan egiten dute, goseak bizi dira eta haurrak lanean jartzera behartuta daude. Gauza bera gertatzen da ehungintzan. Non eginda daude gure kiroletako oinetakoak? Begiratzen al dugu etiketa? Eta gure galtzak? Eta erosi genuen azken nikia? Ikusten!! Gehimen-gehienak herrialde pobreetan eginda daude, neska gazteak eta emakumeak esplotatuta edukitzen dituzten fabriketan, egunean 14-16 orduan lan egin ondoren bizirik irauteko ozta-ozta iristen zaizkien soldata ziztrinak jasoz. Baina informazio hori guztia ez da iragarkietan agertzen, ezta? Eta guk ere ez dugu eskatzen, horixe da okerrena!! Ez dakigu gure dirua nora doan, erosten ditugun produktuak zein lan-baldintzatan egin diren, ingurumena babestu den‌ Ez dakigu ezer!!

27

3. SAIOA

Eta munduan bi milioi inguru familia bizi direla kakaoa haztetik, gehienak ere Afrikan?


Aurkakopublizitatea, berriz, egungo publizitateren aurrean kritiko azaltzen saiatzen da, umorea erabiliz, gure kontsumoan jarrera kritikoagoa izan beharko genukeela eta produktuak kontsumitzeko garaian bidezko baldintzetan egindakoak aukeratu beharko genituzkeela ikusarazteko. Kontsumitzaile arduratsuak izan beharko genuke, baina zer da hori? Erosten ari garen hori zer den jakitea da kontsumitzaile arduratsuak izatea. Kontsumo arduratsua oso kontzeptu zabala da, baina hiru multzotan laburbiltzen saiatuko gara: •

Kontsumo etikoa: aukera bidezkoenak, solidarioenak eta ekologikoenak lehenesten dituena. Balio horien arabera kontsumitzen da, ez soilik norberaren onura aintzat hartuz.

Kontsumo ekologikoan mugimendu ekologistak aldarrikatzen dituen hiru ekintzak —murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea— bultzatzen dira. Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa, ekoizpen artisauak eta antzekoak hobesten dira hemen.

Kontsumo sozial edo solidarioa: produktu bat egiteko edo zerbitzu bat eskaintzeko jendeak zer-nolako lan-baldintzak eta gizarte-harremanak jasaten dituen hartzen da aintzakotzat hemen. Egindako lanaren truke bidezko ordaina ematea da helburua, bai beste herrialde batzuetako edozein arrazoirengatik direla ere: arraza, jatorria, kultura, sexua edo erlijioa. Alternatiba sozialak eta integraziokoak bultzatzen dira, eta nazioartean bestelako antolamendu ekonomikoa ezartzen saiatzen da eredu hau.

Kontsumitzaile garen aldetik, hots, sistema ekonomikoko azken maila garen aldetik, guk ere badugu gure boteretxoa. Gure kontsumitzeko moduaren bidez eragin zuzena dugu ekonomiaren eta munduaren bilakaeran. Jakinaren gainean eta arduraz kontsumitzea, naturarako eta jendearentzat onuragarriak diren jarduerak bultzatuz, merkatuari presio egiteko tresna eraginkorra izan daiteke. (Orrialde honetatik aterea: www.consumoresponsable.com). NORBERAK HARTU DITZAKEEN NEURRI ARDURATSUEN ZERRENDA Gure eguneroko bizimoduan arduraz jokatzeko gure esku dauden neurri txikien zerrendatxo bat osatu dugu hemen. Mundua aldatuko badugu, gure burua aldatzetik hasi beharko dugu.

28

3. SAIOA

langileei bai gure ingurukoei. Bazterketa eta bereizkeria ezabatu nahi dira,


Ez erosi benetan behar ez duzun ezer. Beharrezkoa ez den kontsumoa antiekologikoa da funtsean. Jarrera kritikoa izan publizitatearen aurrean. Produktuen ezaugarriei begiratu, ez iragarkiek saltzen dizkiguten ametsei. Publizitateak beharrezkoa ez den kontsumoa bultzatzen du. Zerbait zakarretara bota aurretik, konpondu, berrerabili edo birziklatzerik dagoen edo beste inorentzat erabilgarria izan ote daitekeen pentsatu. Erosten ditugun produktu guztien bizi-zikloa kontuan hartu. Nondik datozen, nola eta nork ekoitzi dituzten, zein baldintzatan, nola garraiatu eta merkaturatu dituzten, zein hondakin sortzen dituzten? “Bidezkoâ€? salneurria ordaindu. Produktu asko merkaturatzeko soldata ziztrinak ordaindu eta ingurumena kutsatzen da. Ura: Bainatu beharrean dutxa azkar bat hartu, eta iturria itxi gorputza xaboiaz garbitzen duzun bitartean. Dutxatzean ura eta energia aurrezten dira, bainatzean baino bospasei aldiz ur eta energia gutxiago erabiltzen baita. Hortzak garbitzean, bizarra kentzean, harrikoa egitean‌ iturria itxita eduki. Komunean hustuketa-sistema bikoitza jarri, zisterna husten den bakoitzean 10 horrela, kateari tira egiten diogun bakoitzean litro bat edo bi aurreztuko ditugu. Tantaka dauden iturriak konpondu: segundoko tanta bat 30 litro ur dira egunean. Ura aurrezten duten etxetresna elektrikoak aukeratu. Ur-karga erdiarekin garbitzen duten arropa- eta ontzi-garbigailuak daude. Horrela, 30-50 litro aurrezten dira garbialdi bakoitzeko. Garbigarri biodegradagarriak erabili. Ez utzi ontziak luzaroan garbitu gabe, orduan zailagoak baitira garbitzeko, eta askoz ur gehiago behar izaten da. Hondakin-urak ahalik eta gutxien zikindu: ez bota tanpoi, konpresa edo zigarrorik komunetik. Komuneko papera paperontzi batera botatzea komeni da, bestela ur asko kontsumitu eta ibaiak kutsatzen dira. Beraz, papera paperontzira.

29

3. SAIOA

litro erabiltzen dira eta. Bestela, urez betetako botilak sartu zisternan, eta,


Argiak: Argi natural ederra erabili. Beharrezkoak ez diren argiak itzali. Gela batetik ateratzen zaren bakoitzean argia itzali. Kontsumo txikiko bonbilak erabili. Kontsumoa %75era arte aurrezten dute, eta atmosferara tona erdi karbono dioxido isurtzeari uzten zaio horrela, horixe baita goritasunezko bonbilek beren erabil-bizitzan isurtzen dutena. Argia maiz piztu eta itzaltzen den geletan ez erabili argi fluoreszenterik. Paretan kolore argiak erabili eta ondo banatu etxeko argiak. Leku publiko eta komunetako argiak ere (institutu, ikastetxe, sindikatu, ospitale eta abarrekoak) ondo zaindu. Berogailua: Zure etxea ondo isolatu. Leiho eta ateetan zinta isolatzailea jarriaz ez da korronterik sortuko, eta neguan beroak ihes egitea galaraziko duzu. Beira bikoitzeko leihoak ere onak dira berorik ez galtzeko. Termostato bat jarri berogailuan, tenperatura 18ยบ eta 20ยบ bitartean erregulatzeko, eta tenporizadore bat, berogailuaren eguneroko gehienezko erabilera finkatzeko.

epeltzeko, aire giroturik erabili gabe, CFCak isurtzen ditu eta. Ez du zentzurik neguan mahuka laburrean ibiltzeak, berogailuan asko gastatzearen kontura. Hobe da jertse bat janztea. Gelaren batean berogailua erabiltzen ari ez bazara, berogailua itxi. Hauek dira berokuntza-sistema eraginkor eta garbienak: eguzki-energia, biogasa, egurra, gas naturala, gas propanoa, butanoa eta hiri-gasa. Eguzki-energiaren bidez, etxebizitza batean behar den ur bero eta berokuntza guztia lortu daiteke. Berokuntza-sistemak aldiro ikuskatzea eta garbitzea oso garrantzitsua da energia aurrezteko. Administrazioak diru-laguntzak ematen ditu berokuntza-ekipo zahar eta kutsakorren ordez energia berriztagarriak darabilten sistemak jartzeko. Etxetresna elektrikoak:

30

3. SAIOA

Udan, pertsianak jaistea eta aire-korronteak sortzea aski izan daiteke giroa


Etxetresnak ez piztu behar ez badituzu. 2 kW-ko ur-berogailu elektriko bat egunean 3 ordutan piztuta edukita, urtean petrolio erdi tonaren baliokidea kontsumitzen da. Ondo aukeratu hozkailuaren neurria: zure beharrei erantzuten diena erosi, eta ez ikusgarriena edo handiena. Hozkailua eta izozgailua berez behar dena baino 10 gradu hotzago edukita, %25 energia gehiago erabiltzen da. Tenperaturak 3,3 eta 5,5 gradu artean egon behar du. Arropa-garbigailua hotzeko garbiketa-programekin erabili eta ur beroa oso zikin dagoen arroparentzat utzi. Ondo aprobetxatu garbialdi bakoitza, garbigailua ondo beteta. Ez eduki etxetresna bakoitzeko bat baino gehiago (bi telebista, adibidez). Etxetresnak matxuraren bat edukitzean konpondu, konponketak berria erostearen berdina kostatuko zaigula esaten badigute ere. Erabilera bakarreko edo oso gutxi irauten duen aparaturik ez erabili (argazkikamerak, adibidez). Eskuzko tresnekin ordezkatu daitekeen tresna elektrikorik ez erabili: hortzetako eskuila, potoak irekitzekoa, laban elektrikoak, zukugailua, etab.

energia aurrezteko irizpideak kontuan hartu. Erabiltzen ari ez zaren etxetresnak deskonektatu. Zenbait aparatuk (telebistak adibidez), energiaren %33 arte kontsumitzen jarraitzen dute, itzalita egonda ere. Pilen bidez sortutako energia saretik hartzen duguna baino 600 aldiz garestiagoa da. Ahal den guztietan aparatuak argindar-sarera konektatu. Pilak behar izanez gero berriz kargatzen diren horietakoak erosi, eta ez inoiz zakarretara bota. Sukaldea eta elikagaiak: Erabiltzen duzun ontziaren araberako sua aukeratu. Ontzi txikia eta su handia erabiliz gero, beroa ontziaren ertzetik joango da. Kazolak estali beti, beroa ez alferrik galtzeko. Eltze espresa da aukera onena, denbora eta energia aurrezten dituelako. Bestela, lurrezko eltzeak, altzairu herdoilgaitzezkoak edo burdinazkoak hobeak dira aluminiozkoak baino.

31

3. SAIOA

Hozkailu berria, ontzi-garbigailu berria edo edozein tresna elektriko erostean


Ura edo janaria irakiten hastean, su txikiagoa jarri. Prestatu behar duzunerako egokiak diren ontzi eta eltzeak erabili. Adibidez, arrautza bat egosteko burduntzali txiki bat, eta kilo bat patata egiteko, berriz, eltze handiago bat. Janari gutxi berotzeko ez piztu labe handia. Janaria oso bero badago ez gorde hozkailuan, eta hotzean gorde behar ez dena (latak, ontzi zigilatuak…) ere ez. Berriz erabili daitezkeen ontziak (jaki-ontziak, kristalezko potoak, eltzeak…) erabili, janaria zilar-paperean edo plastikoan bildu beharrean. Jaten dituzun elikagaien jatorria zein den eta abeletxe industrialetan nola ekoitzi dituzten aztertu, batzuk izugarri krudelak izaten dira eta animaliekin. Saiatu zaitez laster-jakirik edo aldez aurretik prestatuko janaririk ez jaten, gehigarri eta kontserbagarri asko eta bilgarri gehiegi izaten dituztelako. Zure ingurunean ekoitzitako produktuak erosi: freskoago egoteaz gain, urrutiko lekuetatik ekarritako elikagaiek baino bilgarri gutxiago erabiltzen dituzte. Elikagaien garraioak sortzen duen kutsadura ez dugu ezertarako behar, eta ingurumenerako jasanezina da, gainera. Elikagai ekologikoak jan, eta ez plagizida eta ongarri kimikoak erabiliz gai kimikorik erabili duten zehazteko eskatu zure betiko dendariari. Garaiko fruta eta barazkiak jan, ahal dela. Produktu naturalenak aukeratu: esne “normala” hobea da kaltzioa, bitaminak, etab. gehitu zaizkiona baino. Kontserbak egin etxean. Ez haragi gehiegi jan, astean behin edo bitan nahikoa da. Ez arrain txikirik jan. Beste

herri

batzuetako

produkturik

kontsumituz

gero

(kafea,

tea,

txokolatea…) bidezko merkataritzakoak erosi. Arretaz irakurri erosten dituzun elikagaien etiketak. Supermerkatuetan, genetikoki eraldatutako arto eta sojaz egindako elikagaiak (transgenikoak) daude dagoeneko, gailetak adibidez. Garraioa:

32

3. SAIOA

hazitakoak. Etiketan produktuen jatorria jartzeko eta ekoizteko plagizida edo


Oinez joan batetik bestera. Kirola egiteaz gain kutsadura gutxitzen lagunduko duzu. Bizikleta erabili. Bidegorri kilometro asko dauzkagu dagoeneko. Garraio publikoa erabili, hirietako trafikoa arintzeko eta hiriak bizitzeko atseginago egiteko neurri egokiena da hori. Garraio publiko hobeak eta merkeagoak edo doakoak eskatu, autobus edo tren gehiagorekin, eguneko nahiz gaueko zerbitzuekin eta zaratarik eta kutsadurarik sortzen ez dutenak. Autoa nahitaez erabili behar izanez gero, beste lagun batzuekin batera erabili. Kontuz ibili eta ez joan 90-120 Km/h baino azkarrago. Ez bat-batean azeleratu, eta martxa laburrak neurrian erabili, bestela erregai asko erabiltzen da eta. Hiriguneetan

abiadura-muga

errespetatu,

ez

aparkatu

oinezkoen

eremuetan, klaxona neurrian erabili, eta kontuz alarmarekin. Soinu-kutsadura ere arazo larria da. Zure aisialdian edo oporretan ez erabili autoa, eta bidaiatzeko edo txangoak egiteko garraio publikoak eskaintzen dizkizun aukerak erabili.

Ontziak: Plastikozko poltsak oso arazo larria dira, ez direlako birziklatzen. Ez erabili halakorik, eta erosketak egiteko otarra, oihalezko poltsak edo karroa eraman. Supermerkatuetan erabiltzen dituzten poliestireno hedatuko erretiluak ezin dira berrerabili edo birziklatu, eta plastikoan bildutako produktuak ez dira gainerakoak baino hobeak. Ez erosi bilgarri gehiegi duen produkturik, eta ontziratu gabe soltean saltzen dituztenak aukeratu. Osasuntsuagoa eta merkeagoa da hori. Ahal duzun guztietan itzultzeko beira aukeratu eta ez tetrabrick-ik erosi, plastikoz, paperez eta aluminio prentsatuz eginda dagoenez, zaila baita birziklatzeko. Aluminiozko latak ere ez dira aukera ona, lata horiek egiteko energia asko erabiltzen delako.

33

3. SAIOA

Ez hegazkinik erabili, eguratsa izugarri kutsatzen dute.


Ez erosi edari-latarik, garestiagoa da ontzia edukia baino, eta ez dira berrerabiltzen. Lata bat ekoitzi eta garraiatzeko ontzi erdi petrolioren baliokidea behar da. Beirazko botilak eta flaskoak berrerabili, eta botatzekotan, beirarentzako edukiontzietan bota. PVC eta PET ontziek minbizia eragin dezaketen substantziak sortzen dituzte. Ez halakorik erabili, eta ahal duzun guztietan erabili eta itzultzeko beira aukeratu. Papera: Paper birziklatua eta kloroarekin zuritu gabekoa erabili. Bi aldeetatik erabili, eta ondoren birziklatzera eraman. Kontuz inprimagailuekin, paper-jale ikaragarriak dira. Kartoizko kaxak behin baino gehiagotan erabili, edukiontzira bota aurretik. Alde batetik erabili gabeko folioak zirriborroak idazteko erabili. Papera eta kartoia ez bota zakarretara. Kaxa bat jarri etxeko txokoren batera, eta betetzean paper-edukiontzi batean hustu. Robinson Zerrendan izena eman, posta bidezko publizitate pertsonalizaturik ez jasotzeko. Postontzian ikurren bat jarri publizitaterik nahi ez duzula esanez.

Ez erabili aerosolik. Ozono-geruza suntsitzen duten CFCak dituzte, eta berotegi-efektua areagotzen duten beste gas batzuk ere bai. Langargailuak aukera ona dira, eta berriz bete daitezke gainera. Iragartzen

diren

garbigarri

gehienak

(kristalak

garbitzekoak,

aire-

freskagarriak, karearen aurkakoak, libragailuak, era guztietako detergenteak, lisiba‌) ez dira beharrezkoak eta oso kaltegarriak dira ingurumenerako. Etxea garbi-garbi utzi dezakegu xaboia, bikarbonatoa, ozpina eta limoia erabiliz. Aire-freskagarriek ez dute kiratsa kentzen, kirats hori baino usain fuerteagoa bota eta kirats hori usaintzea galarazi baizik. Hondakinak: Ez bota hondakin toxiko eta gogorrik (olioa, pintura, disolbagarriak, korrosiboak‌) hustubidetik, ura arazteko prozesu biologikoak eragozten

34

3. SAIOA

Garbigarriak:


dituzte eta. Halakoak biltzeko lekuren bat bilatu edo zakarretara bota, paperean eta plastikozko poltsa batean bilduta. Autoko olioa aldatzean olio hori ez bota ur-hodietatik edo mendian. Tailer mekanikoan utziz gero, olio hori dagokion lekura bideratzeko eskatu. Ez pilarik erabili, kutsadura handia sortzen dute. Nahita nahiez erabili behar izanez gero, berriz kargatzekoak aukeratu, eta ez inoiz zakarretara edo mendira bota. Sendagairen bat zaharkituz gero, ez bota zakarretara edo komunera. Botikara eraman, eta han arduratuko dira. Altzariak eta etxetresnak ez dira kalean edo mendian bota behar. Deitu halakoak biltzeaz arduratzen den elkarteren bati, eta haiek emango diote balioa. Arropa: Iparraldeko herrietan arropaz egiten dugun erabilera gehiegizkoak arazo larriak sortzen ditu Hegoaldeko herrietan. Ustezko lankidetza-egitasmoez mozorrotuta, gure hondakin asko Afrikan saltzen dira, bertako kotoi-industria eta merkataritza suntsituz. Behar duzun arropa erosi bakarrik, sekula janzten ez dugun arropa piloa

Jantziak eta oinetakoak ondo zaindu, gehiago irauteko. Ez erosi zuntz sintetikorik, zuntza egiteko garaian kutsatzen dutenak bereziki. Kalitate oneko jantziak erosi, gehiago irauten dute. Erositako arropak non eta nola egin dituzten galdetu zure dendan. Lagunekin trukatu arropa. Bigarren eskuko arropa erosi. Zerorrek egin arropa. Bidezko merkataritzako dendetan erosi.

35

3. SAIOA

metatzen bukatzen dugu eta.


ARIKETA: KONTSUMO ARDURATSUA. PUBLIZITATEA HELBURU ZEHATZA: Publizitatearen azterketa kritikoa egitea Gure kontsumo-ohiturak ikuspegi kritiko batetik aztertzea. Kontsumo arduratsua zer den jakitea. Baloreak eman kontsumitzaile bezala, jakin ze aukera ditugu. Erantzukizun pertsonalak, hau da, kontsumitzaile arduratsuak izateak duen garrantzia ikusarazi ikasleei. EDUKIA: Kontzeptuak: publizitatea, aurkakopublizitatea eta kontsumo arduratsua. Prozedurak:

aurkakopublizitateari

eta

publizitateari

buruzko

hausnarketa. Jarrerak: kontsumo arduratsua aztertzen hastea eta horren inguruko kezka sortzea. JARDUERAREN GARAPENA: buruzko

kontsumitzen

ditugun

Hedabideek

saltzen

power

produktuei digutena

point-a eta

eta

ikusi

eta

kontsumitzeko

hedabide

horiek

eztabaida ditugun gugan

egingo

arrazoiei duten

dugu buruz.

eragina

azpimarratuko dugu bereziki. Gai hauek aztertuko ditugu, jarraian: Zer saltzen digu iragarki honek? Zein informazio ematen digu? Eta zein ez? Zergatik? Zergatik ematen digu informazio hori? Zer saltzen digute iragarkiak? Zein informazio ezkutatzen dute? Zergatik? Zer saltzen digute kontrapublizitateko iragarkiek? Zure ustez, zergatik ematen digute horrelako informazioa? Zer iruditzen zaizu? Inoiz pentsatu al duzue kontsumitzen ditugun produktuak nondik datozen? Garrantzitsua iruditzen al zaizu erosten ditugun produktuei buruz informazio gehiago jasotzea? Zergatik?

36

3. SAIOA

Publizitateari


Normalean jabetzen al gara kontsumitzen dugun guztiaz? Erosten dugun guztia behar dugu? Zergatik erosten dugu? Badakigu nondik datozen erosten ditugun produktuak? Eta nork egin dituen? Zein kondiziotan? Garrantzitsua al da gai horri buruzko informazioa izatea? Zergatik? Ba

al

dakigu

halako

produktuak

ekoizten

dituzten

enpresek

ingurumenean zer-nolako inpaktua eragiten duten? Garrantzitsua al da gai horri buruzko informazioa izatea? Zergatik? Kontsumo arduratsua praktikan jartzea dagoela uste duzue? Nola? Ideia batzuk eman. Gela-mailan

nola

landu

dezakegu

kontsumo

arduratsua?

Eta

ikastetxean, nola sustatu dezakegu kontsumo arduratsua? Eztabaida amaitzean, publizitateko eta kontrapublizitateko iragarkiak erakutsi eta haiei buruz hitz egin. Zer iradokitzen digute? Zer sentiarazten digute? Kontsumo arduratsuari, Hegoaldeko nekazarien egoerari eta halako gaiei buruzko informazioa eskuratutakoan, ezagutzen duten produkturen bati buruzko kontrapublizitateko iragarki bat egin dezakete gazteek, taldeka. Iragarkia talde osoaren aurrean aurkeztu beharko dute ondoren, sentsibilizazio-lana egiteko. LEKUA:

3. SAIOA

Power point-a proiektatu daitekeen gelan. IRAUPENA: 30 minutu BEHARREZKO MATERIALA: Publizitateari buruzko power point-a 3.2. eranskina: Zer saltzen digu publizitateak? 3.2. eranskina: Kontrapublizitateko iragarkiak OHARRAK: Power point-a ikusteko kanoirik ez baduzue, power point-a gardenki bihurtu eta proiektagailua erabili dezakezue.

37


4.SAIOA 4.1.- HORMA-IRUDIEN TAILERRA ARIKETA: HORMA-IRUDIAK HELBURUAK Gazteek

Bidezko

Merkataritza,

Kontsumo

Arduratsua

eta

Hegoaldeko nekazarien egoera ezagutzea, eta gai horien inguruko informazio garrantzitsuena horma-irudi batean jasotzea. Gazteak

ingurukoak

sentsibilizatzeko

duten

gaitasunaz

konturatzea. Sena eta azterketa kritikoa bultzatzea gizartean. EDUKIAK Kontzeptuak: bidezko merkataritza, Kontsumo iraunkorra eta Hegoaldeko nekazarien egoera. Prozedurak:

informatzeko

eta

sentsibilizatzeko

horma-irudiak

sortzea. Jarrerak:

enpatia,

hausnarketa,

ekitatea,

errespetua

eta

elkartasuna bultzatzea. JARDUERAREN GARAPENA: Jaso duten informaziotik garrantzitsuena iruditzen zaiena aukeratu beharko dute gazteek eta horma-irudiak egin. Gero, horma-irudi horiek ikastetxean edo bilerak egiteko aretoren batean zintzilikatuko dituzte, beste pertsona batzuk sentsibilizatzeko. LEKUA: Ikasgelan. IRAUPENA: Ordubete.

Kartoi mehea.

Margoak.

Aldizkari eta egunkari zaharrak.

4. SAIOA

BEHARREZKO MATERIALA:

38


•

Itsasgarria.

•

Guraizeak

OHARRAK: Gaiak modu desberdinetara landu daitezke: gela bakoitzak edo kurtso bakoitzak gai bat landu dezake, edo, bestela, ikasle-talde bakoitzak landu nahi duen gaia

4. SAIOA

aukeratzea dauka.

39


EBALUAZIOAK

40


Atal honetan ikasleei eta irakasleei zuzendutako ebaluazioen gidoia jasotzen da. Hiru proposamen aurkezten ditugu: A) IKASLEEN EBALUAZIO-GIDOIA, SAIO BAKOITZARI BURUZ Unitate didaktikoko edozein gai lantzen ari garela ere, irakasleek ikasleei zuzendu beharreko galderak jasotzen dira hemen. Ahoz egiteko galderak dira, proposatutako jarduera egin ondoren ateratako ondorioak ikusteko, nahiz ikasleek esateko daukaten guztia jasotzeko. Hala, hurrengo saioetarako erabilgarri izan litekeen edo interesgarria iruditzen zaien informazioa jaso behar dute irakasleek, ariketa bakoitza amaitu ondoren. B) IKASLEEN EBALUAZIO-GIDOIA, AZKEN SAIOARI BURUZ Hemen

aurkezten

dugun

ebaluazio-eredua

unitate

didaktiko

hauetako

azkeneko saioan erabili behar da. Erantzunen bidez ikasleek unitate didaktikoei buruz duten iritzi orokorra jakin nahi da. D) IRAKASLEEN EBALUAZIO-GIDOIA Saio guztiak amaitu ondoren, irakasleek saioen ebaluaziotxo bat egitea komeni da, metodologia, iraupena etab. kontuan hartuta. Honekin batera doan eredua lagungarria izan daiteke ebaluazio hori egiteko. Ebaluazio-orriak 3.1. eranskinak karpetan daude. Ebaluazio horiez gain, Emaus Gizarte Fundazioak unitate didaktikoen jarraipena egingo du prestakuntzan zehar. Horretarako, irakasleak eta Emaus harremanetan egongo gara etengabe, eta Emausen irakasleen esanetara izango gara beharrezko azalpenak eta laguntza emateko. Saio bakoitzeko ariketa guztiak amaitu ondoren, bilera bat egingo dugu irakasleekin, egindako ebaluazioen emaitzak eta hobetzeko egin nahi dituzten proposamenak jasotzeko.

41


LOTURA INTERESGARRIAK

42


Gai bakoitzaren inguruko informazio interesgarria eskaintzen duten web-orri batzuen helbideak ematen dizkizuegu jarraian. KONTSUMISMOA ETA KONTSUMO ARDURATSUA: www.consumoresponsable.com Orri honetan kontsumo arduratsua zer den azaltzen da. www.ozonalia.org Espainiako UNICEFen OZONALIA programaren orria. Bertan, kontsumo arduratsua eta bidezko merkataritza bultzatzen dira. www.consumoresponsable.org Orri honek kontsumo arduratsua eta enpresen erantzukizun soziala zer diren azaltzen digu. www.cooperacionsolidaria.org Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta bidezko merkataritza bereziki. ERANTZUKIZUN PERTSONALA: www.consumehastamorir.com Consume Hasta Morir (Hil Arte Kontsumitu) ekimenaren orri honetan gogoeta egiten da gaur egungo kontsumo-ohituren inguruan. www.youthxchange.org; www.ecodes.org (gaztelaniazko bertsioa). Jóvenes

por

el

Cambio

(Aldaketaren

aldeko

Gazteak)

erakundeak

argitaratutako txosten hau aurkitu dezakegu hemen: “Manual de Educación para un consumo sostenible” [Kontsumo iraunkorrean hezteko eskuliburua]. www.cooperacionsolidaria.org Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta bidezko merkataritza bereziki. PUBLIZITATEA ETA KONTRAPUBLIZITATEA:

www.consumehastamorir.com

43


Consume Hasta Morir (Hil Arte Kontsumitu) ekimenaren orri honetan gogoeta egiten da gaur egungo kontsumo-ohituren inguruan.

www.youthxchange.orgwww.setem.org/madrid/campanas.ht m Setem-en

web-orrian

hainbat

kanpainaren

berri

ematen

da,

eta

aurkakopublizitateari buruzko kanpaina bat dago tartean. www.cooperacionsolidaria.org Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta bidezko merkataritza bereziki. IPARRAREN ETA HEGOAREN ARTEKO DESOREKA

www.bakeaz.org Mundu bidezkoagoa lortzeko bideak bilatzen eta eskaintzen dira orri honetan, bakearen eta garapen iraunkorraren ikuspegi zabala emanez, hainbat lan-alorretatik.

www.haurralde.org Garapenaren eta lankidetzaren inguruko informazioa eta albisteak ematen dira orri honetan. www.cooperacionsolidaria.org Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta bidezko merkataritza bereziki. BIDEZKO MERKATARITZAKO KATEA ETA OHIKO MERKATARITZA-KATEA

www.intermonoxfam.org. Bidezko merkataritzari eta garapenerako lankidetzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazioa (artikuluak, egitasmoak, etab.) aurkitu daitezke orri honetan.

http://www.emaus.com/01integracion-comerciojusto.htm Bidezko merkataritzari buruzko informazioa eta gai horren inguruan lantzen ari garen egitasmoen berri aurkituko duzue hemen.

www.cooperacionsolidaria.org

44


Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta bidezko merkataritza bereziki. HEGOALDEKO NEKAZARIEN EGOERA

www.sodepaz.org/cafe/cafe_pobreza.htm. Hegoaldean kafea hazten duten nekazarien egoerari buruzko informazioa jasotzen da orri honetan.

http://www.pobrezacero.org/intro.php Espainiako Garapenerako GKEen Koordinadoraren orri honetan “Zero Pobrezia” kanpainari buruzko informazioa agertzen da: helburuak, ekintzak, etab. www.cooperacionsolidaria.org Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta bidezko merkataritza bereziki. BIBLIOGRAFIA •

BANTULÁ JANOT, JAUME. Juegos motrices cooperativos. Paidotribo,

Bartzelona (2004). •

FUNDACIÓN ADSIS. Curso de Comercio Justo. Cuaderno de trabajo (2003).

GUTERMAN, TULIO. Educación Física y Deportes. 3. urtea, 9. zk. Guterman,

Buenos Aires (1998ko martxoa) •

INTERMÓN. Comercio Justo, una opción de consumo, una opción de

justicia. Octaedro, Bartzelona. •

RUIZ OMEÑACA, JESÚS VICENTE. Juegos cooperativos y Educación Física.

Editorial Paidotribo, Bartzelona. •

SODEPAZ. Guía Educativa para el Consumo Crítico. Bartzelona (1998).

45


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.